Belkrodun irudiak sortzeko
-
Upload
elena-san-miguel -
Category
Documents
-
view
226 -
download
7
description
Transcript of Belkrodun irudiak sortzeko
wix.com/mateburuhausteak
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
BELKRODUN IRUDIAK SORTZEKO …
Baliabide hau Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan erabiltzeko oso baliogarria suerta
daiteke. Ikasleekin buruketak irudikatzeko, baina modu bereziak, irudiak aurretik prest
ditugularik. Ikasleak aurrera doazenean, teknika hau ez da erabilgarria, honen bidez sortzen
den irudi hori, haiek buruan sortzeko kapazitatea bereganatu dutelako eta aspergarria suerta
daitekeelako.
MATERIALA:
- Belkro zatiak
- Irudiak itsasteko oinarri bat (oihal zati
bat adibidez)
- Artaziak
- Irudi ezberdinak
PROZEDURA:
Irudia moztu ostean, plastifikatu ahal izanez gero, plastifikatu. Horrela, denbora luzean
erabiltzeko aukera izango duzu, bestela paperean utziz, berehala galduko den materiala izango
da.
Hori egin ostean, belkro zatitxo bat itsatsi irudi bakoitzaren atzeko aldean. Oraingoan
irudiak non itsastea pentsatzea tokatzen da. Oinarriak era askotakoak izan daitezke, oihal antza
badute, belkroaren beste aldea ez dugu behar izango bertan itsatsita geratuko direlako irudiak.
Baina oinarria, ohola edo kortxoa bada, belkroaren beste atala bertan itsatsi beharko genuke,
irudiak gero bertan itsasteko aukera izateko.
Hiru pausuak egin ostean, baliabide hau prest izango duzu eskolara eramateko eta
ikasle gazteenekin erabiltzeko. Ikasleek sortzeko materiala ere izan daiteke, ez dauka
zailtasunik eta ikasgelan bertan sortuz gero, matematika arloan erabiltzea motibagarria izan
daiteke haientzat, haiek sortutakoa baita.
OINARRIZKO IRUDIAK:
1. Zenbakiak
2. Lekuak
3. Pertsonak
4. Objektuak
5. Animaliak
Buruketa irudiekin adierazteko, behar ditugun lehenengoak zenbakiak dira. Hauekin
datuak adierazteko aukera izango dugu.
wix.com/mateburuhausteak
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
Zenbakiak prest ditugularik, buruketaren arabera irudi bat edo beste erabili beharko
dugu. Mila irudi egiteko beharrik ez egoteko, sortu dezakegu oinarri moduan: gune ezberdinak,
buruketaren testuingurua adierazteko, adibidez: etxea, baserria, ospitalea, kalea, mendia,
eskola, etab. Eta baita pertsonaia batzuk: gizon eta emakume bat (haurrak ez diren horiek
adierazteko), neskato bat eta mutiko bat (haurrak diren guztiak adierazteko) …
wix.com/mateburuhausteak
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko buruketa gehienetan, animaliak eta objektu
sinpleenak agertzen dira. Beraz, horietako batzuk sortzea izango litzateke egokiena: txakurra,
txoria, katua, behia, untxia, pilotak, puxtarriak, kotxeak, jostailuak, arkatzak, liburuak, etab.
wix.com/mateburuhausteak
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
ADIBIDEZ …
- Josuk bere etxean 2 txakur, 4 katu eta 3 txoritxo dauzka.
Galdera: Zenbat animalia ditu guztira?