Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87...

12
Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren* eta aurrerapenik ezaren fenomenoak hizkun- tzen ikaskuntzan, Une jakin batera iritsita, badirudi ikasleak ez duela batere aurrerape- nik egiten; edota, eginda ere, hau oso mote- la da. Zergatik hori? Zein da arrazoia? Ba- da errudunik? Eta, izatekotan, zeini egotzi errua: ikasleari, erabilitako metodologiari ala biei? Egia da zenbaitetan ikasleak, bere beha- rretarako aski duen komunikatzeko gaita- sun-maila lortuz gero, ikasten ari den hiz- kuntza horren erregelez jabetzean aurrera jarraitzeko motibazioa gal dezakeela, ohar- kabean bada ere. Ulermen-ekintzetan ozto- po handirik aurkitzen ez duenez, ez ditu hiz- kuntz formak aintzakotzat hartzen. Beste hainbeste gertatzen zaie ekoizpen-ekintze- tan ere besteri zuzendutako mezuak, akas- dunak izanik ere, ulergarriak direnean. Al- de horretatik, goiko galderari berriro hel- duz, badirudi «erruduna» ikaslea dela. Ha- la ere, horrelakoetan zer erantzun eman da- kioke auzi horri? Mezuen ulermenean ba- karrik jarri behar al da arreta? Edota hiz- kuntzaren ezaugarri formalei ere, besteak beste hiztegia, hitzen ordena, ortografia eta egiturei, erreparatu behar ote zaie? Fosilizazioa eta aurrerapenik ezaren fe- nomenoaren azalpena, ordea, ez da amai- tzen arestian eman dugunarekin. Badaude kontutan hartu beharreko beste zenbait gau- za ere. - Ikaslea hizkuntzaren ezaugarriez ohartu eta horiek bereganatzeko, oi- narrizko baldintza da hizkuntzari aurkeztatua izatea. Hizkuntz eredu aberats eta zuzenekiko harreman iraunkorren baitan dago ikaskuntza- ren arrakasta. - Zein da ikasleen erroreekiko jarrera? Zer erizten dio metodologiak zuzen- ketak egiteari? - Nola moldatzen dira ekoizpen-ekin- tzak? Errore asko egitera eramaten al dituzte? * «Errore-analisian, ikasleek egiten duten zenbait errore, ikasten ari diren hizkuntzarekiko aurkeztapena eta zuzenketa-lana areagotuta ere, finkatuta geratzen deneko prozesua. Dirudienez, ikasleek beren beharretarako aski den komunikatzeko gaitasun-maila lortzen dutenean, ikasten ari diren hizkuntza horren erregelezjabetzean aurreratzeko motibazioa galdu egiten dute.» (HABE [1987): G/otodidaktika Hiztegia, Donostia, HABE, 51-52. orr.) ZUTABE 21 (1989), 87 - 98 orr.

Transcript of Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87...

Page 1: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

Itzulpenak eta lankidetzak 87

Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

Joanba Bergara

Aski ezagunak dirafosilizazioaren* etaaurrerapenik ezaren fenomenoak hizkun­tzen ikaskuntzan, Une jakin batera iritsita,badirudi ikasleak ez duela batere aurrerape­nik egiten; edota, eginda ere, hau oso mote­la da. Zergatik hori? Zein da arrazoia? Ba­da errudunik? Eta, izatekotan, zeini egotzierrua: ikasleari, erabilitako metodologiariala biei?

Egia da zenbaitetan ikasleak, bere beha­rretarako aski duen komunikatzeko gaita­sun-maila lortuz gero, ikasten ari den hiz­kuntza horren erregelez jabetzean aurrerajarraitzeko motibazioa gal dezakeela, ohar­kabean bada ere. Ulermen-ekintzetan ozto­po handirik aurkitzen ez duenez, ez ditu hiz­kuntz formak aintzakotzat hartzen. Bestehainbeste gertatzen zaie ekoizpen-ekintze­tan ere besteri zuzendutako mezuak, akas­dunak izanik ere, ulergarriak direnean. Al­de horretatik, goiko galderari berriro hel­duz, badirudi «erruduna» ikaslea dela. Ha­la ere, horrelakoetan zer erantzun eman da­kioke auzi horri? Mezuen ulermenean ba-

karrik jarri behar al da arreta? Edota hiz­kuntzaren ezaugarri formalei ere, besteakbes te hiztegia, hitzen ordena, ortografia etaegiturei, erreparatu behar ote zaie?

Fosilizazioa eta aurrerapenik ezaren fe­nomenoaren azalpena, ordea, ez da amai­tzen arestian eman dugunarekin. Badaudekontutan hartu beharreko beste zenbait gau­za ere.

- Ikaslea hizkuntzaren ezaugarriezohartu eta horiek bereganatzeko, oi­narrizko baldintza da hizkuntzariaurkeztatua izatea. Hizkuntz ereduaberats eta zuzenekiko harremaniraunkorren baitan dago ikaskuntza­ren arrakasta.

- Zein da ikasleen erroreekiko jarrera?Zer erizten dio metodologiak zuzen­ketak egiteari?

- Nola moldatzen dira ekoizpen-ekin­tzak? Errore asko egitera eramaten aldituzte?

* «Errore-analisian, ikasleek egiten duten zenbait errore, ikasten ari diren hizkuntzarekiko aurkeztapenaeta zuzenketa-lana areagotuta ere, finkatuta geratzen deneko prozesua. Dirudienez, ikasleek berenbeharretarako aski den komunikatzeko gaitasun-maila lortzen dutenean, ikasten ari diren hizkuntzahorren erregelezjabetzean aurreratzeko motibazioa galdu egiten dute.» (HABE [1987):G/otodidaktikaHiztegia, Donostia, HABE, 51-52. orr.)

ZUTABE 21 (1989), 87 - 98 orr.

Page 2: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

88

Metodologiak funtsezko papera du es­kuartean dugun auzi honetan. Geuk ere, fo­silizazioari zein aurrerapenik ezari heldunahi izatera, planteiaturik:o galderei eran­tzun beharko genieke ezinbestez; erabil­tzen dugun metodologiaren ikuspegitik,noski, ez bestetik.

Ustez metodologia asko dagoela badiru­di ere, hiru estrategia oinarrizko ditugu au­keran: ulermenean oinarritutakoa lehenda­bizikoa, komunikazioan bigarrena eta be­rreraiketan azkena. Badago beste laugarrenbat ere, estrategia eklektikoa deritzaiona,aipatu berri ditugun hiru estrategien elkar­keta ezaugarri duena. Non gaude gu meto­dologi alorrean?

Guk, artikulu honetan, gainetik bada ere,berreraiketa-estrategietan oinarrituriko me­todologiari helduko diogu, goian eginikogalderen aurrean nolako jarrera duen ikus­teko. Eta gero ikasteknika bat aurkeztukodugu: berritzulpenarena alegia.

l. BERRERAIKETA­-ESTRATEGIAK:EZAUGARRIAKETATESTUENERABILERA

1.1. Ezaugarriak

Hauexek ditugu berreraiketa-estrategie­tan oinarrituriko metodologien erantzunak,fosilizazioa eta aurrerapenik eza direla me­dio goian egindako galderei.

a) Hizkuntz ereduak

Hizkuntzari iraunkiro aurkeztatua izateaez da nahikoa, baldin eta hizkuntz ereduakakasgabeak eta aberatsak ez badira. Abera­tsa, bai. Ikasleakjatorrizko hiztunen hizke­rara jarri behar du. Beraz, begien bistakoada egoera benetakoetan erabiltzen den hiz­kerak izan beharko lukeela beti gida eta ere­du.

b) Erroreekiko jarrera

Auzi honen aurrean jarrera nahiko zo­rrotza du estrategia honek. Erroreak, ahalden neurrian bederen, saihestu egin behar­ko <liraeta, gertatzen badira, zuzendu.

Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

e) Produkzioa eta ekoizpena ikasproze­suaren hasieratik

Hasiera-hasieratik eskatzen zaio ikaslea­ri idatzi eta hitz egiteko. Ariketak erroreaksaihesteko moduan eratu behar direnez,ikaslearen mailari egokitu beharko zaizkio,behar hainbateko kontrola ezarriz. Bainahori esanda, zera erantsi behar: edozein ari­ketaren arrakasta prestaketa-unean datzala,alegia. Eta zeregin horretan Jan pertsonalaezinbestekoa dela.

d) Komunikazio librea eta elkarlana

Komunikazioan oinarritutako estrate­gietan komunikazio libreak eta elkarlanakduten garrantzia ez da neurri berekoa berre­raiketa-estrategien kasuan; ezta urrik emanere. Komunikazio librea lantzeko ariketaknoizbehinka, bederen, egin badaitezke ere,bestelako arrazoiren batzuengatik izangoda, besteak beste ikaslearen premia handi­ko behar komunikatiboei aurre egiteko. Ba­da, baina, beste arrazoi bat, aurrekoarekinere lotuta egon daitekeena. Metodologiahorretan komunikatzeko gaitasuna epe lu­zeko helburua denez, goizetik gauera lortu­ko ez den emaitza, baliteke komunikazio li­brea ez lantzeak ikaslearengan etsipenasortzea, ikasleak aurrera segitzeko adoreagaltzea.

Elkarlanari dagokionean, berriz, lehénesandakoa gogorarazi beharko litzateke:lan pertsonala ezinbestekoa dela, alegia, t .

Beraz, elkarlana bai, baina bestea baztertu :gabe. Gainera, ariketa nolabait kontrolatudenean bakarrik susta -liteke, ze, bestela,ikasleen arteko elkarrekintzak ez lieke in­put zuzenik emango.

e) Hizkuntzaren ezaugarri formaleierreparatzen

Ahalegin guztien xedea da, ikas. estrate­gia edozein delarik ere, hizküntz formei (le­xema, morfema eta egitura morfosintakti­koei) esanahia atxekitzea.

Berreraiketa-estrategien ikuspegitik ja­kinaren gaineko arreta jarri beharko zaioformari, eta hau hasiera-hasieratik gainera.Horrela esanahiaren eta formen arteko lotu-

Page 3: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

ltzulpenak eta lankidetzak

ra sendoagotu egingo da eta hitz egin zeinidaztekoan hizkuntz elementu horiek erra­zago norbereganatuko dira. Forman arretaipintzeak, haatik, ez du esan nahi, lagunga­rri badaiteke ere, gramatika ezinbestean ira­katsi behar denik, are gutxiago metahiz­kuntza gramatikala behar denik.

1.2. Testuak

Berreraiketa-estrategietan testua duguoinarri, hura bait da beti jomuga eta abia­puntu. Testua diogu, ez hizkuntz elernen­tuak erlazio paradigmatikoetan, beren arte­ko harreman sintagrnatikoetan baizik. Le­hen esana dugu hizkuntz eredu aberatseiaurkeztatua izateak berebiziko garrantziaduela, ikasleak ikasiko badu. Ba, ezbairikgabe, ez dago testua baino eredu aberatsa­gorik.

Testu hatera hurbiltzean, mezuaz arreta­tzea derrigorrezkoa da, testua informazioa­ren garraiobide besterik ez bait da. Bainagarraiobidea da. Horrexegatik, informa­zioaz jabetzeko ahaleginez gain, garraiobi­dea bera ere aztertu beharko da,f orma ale­gia, testua objektu linguistiko gisa hartuta.

Ondoren berreraiketa-alorreko ikastek­nika bat aurkeztu eta aztertuko dugu.

2. BERRITZULPENA

Zer deritzo euskara-irakasleak itzulpen­-ariketak egiteari? Askorentzat, behinik be­hin, gaitzesgarriak dira erabat. Gramati­ka-itzulpenezko metodoak ekartzen dizkioburura bati baino gehiagori. Eta metodo ho­rrek ez du batere izen onik hainbat eta hain­baten artean gaur egun. Ez da, egia esan, ha­rritzekoa. Haren emaitzak askotan guztizkaskarrak izan bait dira.

Ez da ona, alabaina, gauzak nahastea.Metodo bat gaitzesteak ez gaitu metodo ho­rren teknika guztiak arbuiatzera eraman be­har. Horrek kaltea besterik ez liguke egin­go, gure tresneria pobretuz. Ona denari hel­du egin behar zaio, eta ez zakarretara bota.Alabaina, beste hau ere ei da ahaztekoa: ar­do zaharra ez mintzeko, zahagi berrietan

89

sartu behar dela aldian behin. Zenbait tek­nikarekin ere antzeko zerbait gertatzen da.Denbora eta «moden» galbahetik pasa etaoraindik ere bizirik diraute, itzulpena kasu.Zergatik? Onak direlako. Ariketa horiekoraindik ere baliagarri bezain motibagarrigerta daitezke, baldin eta beste ikuspegi ba­tetik heltzen bazaie.

Berritzulpena, bete-betean berreraiketa­-estrategien tresnerian sar litekeen teknika,ohizko itzulpenaren aldaera bat da. Batzuekfuntsean horretaz baliatuz ikasi ornen dituz­te zenbait hizkuntza, ondo ikasi ere. Beraz,aintzakotzat hartu beharko genuke, horre­xegatik besterik ez bada ere. Justutasuneaneta zuzentasunean oinarrituriko lana, etahauxe da hain zuzen teknika honen helbu­rua, beharrezko eta komenigarria izateazaparte, motibagarria izan daiteke oso. Azaldezagun, bada, teknika honen zer eta nola­koa.

2.1. Helburuak

- ltzulpen batetik abiatuta, jatorrizkotestua ahalik eta zehatzen birrosatueta berreraikitzea.

- Esanahiaren esponenteak, hizkuntza­ren ezaugarri formalak alegia, azter­tu eta gogoan hartzea.

- Ulermenak jasotako ezagutzak ekoiz­penera bultzatzea, bai idatzizkoan baiahozkoan.

2.2. Teknikaren azalpenaOndoren, eta urratsez urrats, teknikaren

azalpen Iaburra egingo dugu (.lean ikuspe­gi orokorra eskaintzen da).

2.2.1. Euskarazko testua irakurri etaulertu

Berreraiketan oinarrituriko beste edo­zein ariketak bezala, berritzulpenak ere tes­tu bat du abiapuntu. Lehendabizi ikasleaktestua irakurri eta ulertu egin behar du.

2.2.2. Testua edo testu-zati batzehatz-mehatz aztertu

Ikasleak berritzulpen-ariketan erabilikoduen testua (edo testu-puska) erabat uler-

Page 4: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

90

tzeaz gain, orain ondo aztertu behar du,ezaugarri linguistiko edo formalei errepara­tuz: erabilitako hitzak, joskera, elementuenordena, esamoldeak, elipsiak, ortografia ...ltzultzen hasi aurretik euskarazko testuannabarmendu beharreko guztia nabarmendu,horretarako kode egoki bat erabiliz: kolo­reak, azpimarrak, gezi eta zirkuloak ... Norkberea asmatu beharko du.

2.2.3. Erdarara itzuli

Zemolako itzulpena egin beharko luke

Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

ikasleak une honetan? Funtsean bi aukerabesterik ez ditu, eta bata ala bestea eraba­kitzea ikasleari berari dagokio, ez beste ino­ri. Azal ditzagun banan-banan aukera ho­riek.

a) ltzulpen «librea» edo «landua»

Jatorrizko testuarekin lotura estuegirikez duena da itzulpen librea, xede hizkuntza­ren legeei (gaztelera gure kasuan) ondoegokitzen zaiena. Hona hemen adibide bat:

Liburuska honetan eta horrekin balera doan zintan bildu dute egileek aurreko bl urteetan zeharhainbat institututan eskainitako emankizun poetikoa...

Los autores han recogido en este librito y en la cinta que le acompaña el espectáculo poéticoque han presentado en tantos institutos a lo largo de los dos años anteriores.

b) Hitzez-hitzezko itzulpena

Hitzez-hitzezko itzulpena, berriz, jato­rrizko testuari hertsiki jarraitzen diona da.

Hitzez hitz itzultzen denez, emaitzak guztizartifizialak dira. Hona aurreko testuaren hi­tzez-hitzezko itzulpena:

En este libro y con ése que va en la cinta han reunido los autores de los dos años anteriores alo largo en tantos institutos ofrecido el espectáculo poético

4- 3 z: 1

En este libro y//! ~ queG~:X§~-~~~ !/ han reunido los

' 2.autores(~ que han ~ Gn tantos institut§)@argo de

'1.

Zein hobetsi? Esan bezala, ikasleari da­gokio hori egitea. Testuaren berreraiketaribegira, printzipioz bigarrena errazagoa dalehendabizikoa baino. Itzulpen libreak ara­zo gehiago ditu. Hala ere, ikasleak badaukabere esku beste aukera bat: itzulpen librea­rena; baina zenbait arrastoren laguntzare­kin.

los dos años ante~ .

Esan beharrik ez dago ikasleak zalantza­rik badu, ondo argitu behar dituela aurrerajo aurretik. Bestalde, komeni da zailtasun­bide gerta daitekeen guztia nolabait islada-

e) ltzulpen «librea»arrasto batzuen la­guntzarekin

Lehendabizikoa bezalakoa da, baina ge­ro, testuaren berritzulpena zehatz-mehatzegin ahal izateko, behar hainbat arrastoematen dira. Adibidez:

tzea; esaterako, 2.2.2. puntuan aipaturikokodea erabiliz. Azkenik, itzulpena tarte bi­koitzez egitea da egokiena, beharreko oha­rrak lerro artean jaso ahal izateko.

Page 5: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

Itzulpenak eta lankidetzak

2.2.4. Berritzulpena

Orain ikasleak jatonizko testua berreus­karatu behar du. Hemen ere zalantzazkoelementuak nabarrnenduko ditu ikasleakbenitzulpena egin ahalean. Aurreko pun­tuan aipatutako arrazoi berberengatik, ko­meni da benitzulpena tarte bikoitzez egitea.

2.2.5. Berritzulpena eta jatorrizkotestua erkatu

Testuak alderatzekoan, «asmatu» ez den

91

guztia (baita soberan eta falta dena ere) mar­katu egingo da, orain benitzulpenean erabi­li ez den kolore batez. Horrezaz aparte, as­matu izan arren zalantzak sortu dituzten ele­mentuak ere azpimarra litezke. Benitzulpe­nean ezezik, erdarazko testuan ere jaso be­harko lirateke ohar zenbait. Hauek ditugu,besteak beste, honetarako balio duten zen­bait ikur:

• X : soberan daga. Esaterako: minutu)'tan• _L_ : falta da. Esaterako: esan_l_omen zuen• _J : falta da. Esaterako: gerrikQ_j(;l.K•J \--.:ordena egokia adierazteko

•66:ordena egokia adierazteko. 2.2.3 puntuan baliabide hori erabili dugu.• @rantzun zuzeñ])asmatu ez den hitzaren gainean.____ eta Q :nabarmentzeko. Esaterako: 1970~ .

Ondorengo lana markatutakoa aztertzeaizango da. Horrela jakingo du ikasleak zerdagoen gaizki eta zer onar daitekeen. Gero­ko pausoei begira, hauxe dugu erdarazkotestuan zenbait aldaketa egin eta arras toba­tzuk kendu eta jartzeko une egokia. Izanere, erdarazko testua ikutu gabe uzteak erro-

re berberak egitera eramango bait luke ikas­lea. Jatonizko «bildu dute», esaterako, «hanrecogido» bihurtu baldin bada, horrek, se­guraski, «jaso dute» itzultzera eramango duberritzulpena egitekoan. Azterketaren on­doren, «recogido» hitzaren gainean «reuni­do» idatzi beharko litzateke.

Jatorrizko testuairakurri eta ulertu

6

D Euskararaberritzuli eta +--

jatorrizko 1

testuarekin erkatu L~~~~~~~~~~~~~~-----------

Berritzulpenaeta jatorrizkotestua erkatu

2 3Testua zehatz­-mehatz aztertu

Erdararaitzuli

5 4Euskararaberritzuli

2.2.6. Erdarazko testua euskararaberritzuli eta jatorrizkotestuarekin parekatu

Aurreko unean eginik:oa egingo da orainere. Baina ez dago berritzulpen hau eta au-

• 1

rrekoa bata bestearen ondoren egin beha­rrik. Esaterako, 30' -60' bitarteko tartea, edoegun batekoa, utz liteke berritzulpenari be­rriro heldu aurretik. Azken une hau nahiadina aldiz buru liteke.

Page 6: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

92 Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

2.3. Adibidea (.2)

ZELAKO GARAIPENA!{9 ONDARTZAtaldekoek ezm zuten sinetsi.Partidua era horretan galtzea ere 1Saskibaloian askotan galdu edo irabaztendira partiduak azken segundoan. BainaONDARTZAko neskek ez. ez zuten azkensegundoan galdu. ezta gutxiagorik ere.Partidua bukatzeko bi rmnutu falta ziren.Emaltza 51-45 ONDARTZAkoen alde.Zalaian zortzi ¡okalari zeuden: bostONDARTZA taldekoak eta hiru gernikar.GERNIKA taldeko baste guztiak aulkianeserita zeuden, falta pertsona/ak medio.Gara/penak begibistakoa zlrudian. Baina keba ! Azken bi mmututan ciNDARTZA taldeakpuntu "miserable" bat besterik ezzuen /ortu.eta GERNIKAkbederatzi. Azken emaitza 52--54. Ez zutan negar gutxl eglnONDARTZAkoek/

HABE,146.zenb., 24-or.•!m dt.t alº OrJ.a.J.:co., "'º tJ/ºct:(J,M... cJi,a'le,.. ,.,.....n;. rr: :/:dL4...1:i·eLoJ..t. ,(k,. -'..o . G.,.. b.~c,e,, """"'-cJ..a.-..!tcu M.Lª""""' o .µ /,' --fe,E"~ -M< ~ ;,_e/..<.v..w ~ . ftirn /.,_., d..· dd o,,,da./ ha. 7'{), """

lni4't.n>L ""' -...e ,/,.!/.;......., ~?<,,,.to / ""'..••.....•.d..-0 ~ • ~ti!~ U-~t.'<lV ~ ~: . re ¡U~ .rt-.r<f .r- ~ "" ~ ...etar-

• ~ .cc fe-.-., h..4.« ~/l:!~ :S- cke ;:t.º cOudtu'bo.~ 3 t/Nw-;r;;_a-.. Todc..,.. --&... o ·~ Ám-, ~"- ~ 1~d. ~¡:-Uo , "°" ,w.okv-o clJ. ,.A,. u 1in?fr re: 86v.'b · ~ -....o-. fZ k b> Mi~·.,,..,¡,,.. .u.. 1

~••.d'";/Jtf. (M ~y...."1 ,.....L. """" w.1,/#- ,,.....•~ ,,_,t ~- 1;t;) r . a ~b }""""'- .a-rv U,.,,, f'W! ~ffr\ !da) k."1 dd...o...-J.q¡t,~ -

••f)v.da,/:m µ~i.wck ~" ~ ~¡'. farf.'ch.Ao .ll\4 f.,l}-efe/=cJ,JjJta..>ie ,1 JQ..(IM.°1~'4..,. ~: -% (,»«<];'~-;) ~ ~..W..... r-'.¿.t.J jM.&.c d<.'1.{-. (3~:..alf u«~«.t<.o ~ .es, ~~ ~~.,,_._ ~dv , /..e~ ,.-..,w,.,,,,,,.H\'1< M..e .j -f,..,-/,•,,tua 4«ia.i:lJ~ :?ir.e.. . 1h:. 51-J"I Ch<d<U~ ...Rd!e_ .Pelcu.·a:,:,.··r~--_,f. ' ~ : .5• ef,..,,1.,.,_-~ ~~ ~ ;?:MAka.r. ce.r,.,..~C<

' fa..¿~ ~'<U.<. ~ •.•••.•. ~ ~.J...A..±'""'E~e~...--.¡;;,~ AR,,., ~- ••"' "'-! ~ -J/. ,,,..,:""""- B-i<dfU('j:< ~(lW ~ -4-J.- ~ ~ .Cf..,6é.,..,._.14c-"'<(;;_

~ --e.,.ua..Í;-q ·i"<-rtf . ~ ~ ~:;- ~· -'?';.._ Óu.<i.<V~:

Oud~ fru~ _u,•,., ~ A«.wJ>-.'. (a//..'d..uq, -<ll." /.-.dr;..;.~,LN.J~¿k-i'AA,.. ~,,_~.t.~~·~.~""'(.,,.....,_. 44~~ ....---(J<>:<!.,,.,. ~ 4/~ ~ MA-v.. -c.t.AJ , u1r:.-- 9-<fu71r><- e-i< . faíf,·J.u.-. J-,.....u.,,,.. l~ _¿ /-;::!:, ~ . e=...- ••...?h< st-s» iJ..,ci,..,.~ a.e.u. 2d~¡i.l1r Ja,,,..: .ee.....u.. : -r 0--i.d.zrtfn. ft,.f~ d... 3 g:c:-,,,.,.. . GY ..••.•.~~ ~"/, 'f"P'«-'< ~M ~-;...,,. ~~ , ~~a...lAM..

(M-'-.U~ , f;;:to.- ~y;ft...~ .;,rv.et.:A... (°J"'-'Y/" «.< ~.' ~~ .•........."""- o. !ud.ta..t< ~-fu /""'-'-~ k ~k' ~~ ~ ~<U< ¡;- ,· ~ ~J« re-r» . fJt.tda~i.< os:~ ~ ""-a. "'Y.'"''

•2

Page 7: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

Itzulpenak eta lankidetzak

3. BALDINTZAK, MAIZTASUNA,ZALANTZAK ...

Teknika azalduta, berau zertzerakoankontutan hartu beharreko zenbait alderdidugu aztergai, besteak beste, orain azkenatal honetan.

3.1. Berritzulpena klasean eta etxean

Ariketa hauek funtseanbi modutarabu­ru daitezke:bataklasean,irakaslearengida­ritzapean; bestea, berriz, etxean, nork beregisa.Hirugarrenbidebat ere badago:aurre­kobi horiekelkartzetiksortzendena,alegia.

a) Klasean

Ariketaklaseanburutzendenean,irakas­learenardurada testuaaukeratzea,beharre­ko argibideakematea, banaka, binaka edotaldekaegingoden erabakitzeaeta ikasleenzalantzakargitzea.Ariketaez da zertanbe­ti berdin egin behar. Hauexek dira irakas­leak eskura dauzkan aukerabatzuk.

• Euskarazko testua irakurri, ulertueta aztertu

- Irakurketa: irakasleak ozen/ikasleakberekabuz.

- Testuaren azterketa: irakasleak/ira­kasleak talde osoarekin batera/ikas­leak bere gisa/binaka/talde txikitan.

- Zalantzen argitzea: irakasleak/ikas­leak hiztegiaz baliatuz, irakaslearigaldetuz (ikaskideek testua itzultzenduten bitartean...)/binaka/taldeka.

• Testuaren itzulpena

- Banaka/binaka/taldeka/talde osoan.

- Irakasleak gardengailuan/arbelean.

• Berritzulpena

- Banaka/binaka/taldeka/talde osoan.

• Testuen erkapena eta zalantzen ar­gitzea

- Nork bereak / binaka / taldeka /ira­kasleari galdetuz.

93

Aukerak aukera, ezinbestekoa da lanpertsonala: testua ulertu, aztertu, itzuli etaberritzultzeak ikaslearen adimen-ahalegi­nak eskatuko ditu une batean edo bestean.Horretarajarri behar luke ikasleak. Horre­lakoetan, zalantzak argitzeko bakarrikemangoda laguntza.

b) Etxean

Beregisaegindezake ikasleakberritzul­pen-ariketanahihainbataldiz.Goi-rnailakoikasleakez duzailtasunhandirikizango,ez­ta erdi edo behe-mailakoekere, baldin etatestuegokiaaukeratzenbada.Gainera,ikas­leak beti izango.du-zalantzak irakasleare­kin, ikaskideekin edota euskaldun batekinargitzekomodua.

3.2. Berritzulpenerako testuak

Zer motako testuak erabil litezk:e?Etazeren araberaaukeratubeharko genituzke?3.2.1. Testu-motak

a) Ahozko testuak

Hizkuntz ezagupideak ahozko ulerme­netik ekoízpen-mailara pasatzea da berri­tzulpen-ariketakegitekoarrazoinagusiene­takoa. Bada, diskurtso idatzi eta ahozk:oakbakoitzakbere legepropioakdituelakontu­tan harturik, ahozko testuen transkripzioakerabili beharko genituzke, aipatu berri du­gun helburuaeskuratukobadugu.

b) Idatzizko.testuak

Gauza bera lortu nahi da idatzizko alo­rrean ere: idatzizkoaren ulermenetik ida­tzizkoadierazpenerakosaltoaeragitea, ale­gia. Hori lortzeko eta eman berri dugunarrazoi berberarengatik, ezinbestekoa daidatzizko testuez baliatzea. Hauen arteanhonakohauek dira aipatu beharrekoak:

- Benetako testuak

Benetakotestuarenhartzaileaberezk:ohiztuna da. Testu-mota honek komu­nikazioa du helburu, ez irakaskuntza.

- Sasi-benetakoak

Testu benetakoen ezaugarriak imita­tu nahi dituztenak, mailaketa eta hiz-

Page 8: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

94

kuntz kontrolik ia gabekoak edo ba­tere ez dutenak.

- Ez-benetakoak

Hizkuntz kontrol bortitzajasan dutentestuak dira hauek.

Hiru testu-mota horiek maíz erabiltzendira hizkuntz irakaskuntzan. Azken biak«eduki berriak», besteak beste egiturak,lexikoa eta funtzioak, sartu, aurkeztu etalantzeko. Horietaz baliatuz, aipatu edukihoriek ikaslearen ekoizpen-tresnerian sar­tu nahi dira. Benetakoak, eta baita sarritansasi-benetakoak ere, idatzizko komunika­zio jatorra sustatzeko eredu ezin hobeakditugu.

3.2.2. Berritzulpenerako testuakaukeratzeko irizpideak

Zer testu-mota aukeratu? Ariketarenarrakasta testua zehazki ulertzean datza.Horrexegatik,ulertzeko zailtasun handirikgabekotestu-puskakerabilibehar<lira.Ge­hienez ere, testuak ikasleak dakiena bainopixkat urrunago aurkitzen diren egiturak,lexiko eta esamoldeak izango ditu. Ulertu,erraz asko ulertzendira, baina oraindikereikaslea ez da gauza testuan agertzen direnzenbait elementu erraztasunezerabiltzeko.Beraz,edozein testu-motadelarikere, ikas­learen ezagutza linguistikoari egokitu be­harko zaio.

Guzti hori esanda, printzipioz bederen,benetako testuak egokiak izango <liragoi­eta erdi-mailakoikasleentzat.Besteak, be­rriz,sasi-benetakoaketaez-benetakoakale­gia, behe-mailakoentzat.

Testuenluzeraerekontuanhartzekoada.Behe-mailan oso testu motzak erabili be­harko genituzke. Ezagutza linguistikorikezak berez eramangodu ikasleahizkuntza­renbehe-mailakoalderdiezarretatzera,bes­teak beste, hiztegi, sintaxi, hitzen ordena,galdegai eta ortografiaz.Hori dela medio,testua behin baino gehiagotan irakurri be­harreanaurkitukoda behe-mailakoikaslea.

Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

3.3. Ariketaren zailtasun-mailak

Badago alderik berritzulpen-ariketenzailtasun-mailaridagokionean.Eta hori az­tertu beharko dugu, ariketak ikasleari ego­kituko badizkiogu.Guk hemen faktore ba­tzuk besterikez dituguaipatuko.

3.3.1. Testuaren zailtasuna

Testubatzuk zailagoak<lirabesteak bai­no. Horrek eraginzuzena du berritzulpen­-ariketenzailtasun/erraztasunean.

3.3.2. Testuaren luzeraZenbat eta testu luzeagoa, orduan eta

zailagoaberritzulpena.Izan ere, testumotzbat ia «buruz» ikas bait daiteke; ez, ordea,luze samarrabaldinbada.

3.3.3. ltzulpen-motaEuskaratikgazteleraraeginikoizulpena­

renzemolakoakerebaduzerikusia,eta han­dia gainera, berritzulpena egiteko orduan.Hitzez-hitzezkoitzulpenaeta arrastolagun­garriezosaturikoitzulpen «librea»askozazlaguntz bide sendoagoak<liraitzulpen «li­bre hutsa»baino.

3.3.4. ltzulpena eta berritzulpenarenarteko tartegunea

Bi ekintzahauenarteko tarteahandiaba­da, orduan zailagoa gertatukoda berritzul­pena, areagoerdarazkoitzulpenaiaarrasto­rik gabeko itzulpen libreabaldin bada.

3.4. Berritzulpena noiz? Norabidezuzenaren hila

Lehen esana dugu, 3.2 puntuan, ahozkoadierazpenaren ikaskuntzak ahozkoarenulermenarekinoso lotuta egon beharko lu­keela, idatzizko adierazpenarenak idatziz­koarenarekin egon behar lukeen bezalaxe.Ondoren auzi horrenbeste alderdieiheldu­ko diegu labur-labur.

3.4.1. Ulermenaren garapena adieraz­penarenaren aurretik

Ahozko edo idatzizko inputa ulertuedo ezagutzea adierazpena baino lehena-

Page 9: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

Itzulpenak eta lankidetzak

go egin beharreko lana da beti. Horixeda, hain zuzen, 2.2.1 eta 2.2.2 puntue­tan azaldutako ariketa-uneen zergatia.Bestela, ariketa hankamotz geldituko li­tzateke.

Bestalde, ez da ahaztu behar ulermene­tik ekoizpenerako igarobidea gaitza dela.Izan ere, prozesu horretan ematen diren adi­men-ekintzak korapilotsuak dira oso. Horiez da bapatean egingo; ez horixe. Hori ez dagertatuko elementu berriekin lehenengo al­diz topo egitean, denboraren poderioz bai­zik. Berritzulpenean elementu berri-berri­ren bat asma liteke; baina, esan berri dugunarrazoiarengatik, elementu berri askoz josi­tako testuak ez luke inolako zentzurik izan­go. Horrela asko behartuko bait genuke iris­pide motzeko oroimena, batez ere testuakluzeegiak direnean. Lan gaitza litzateke ho­ri. Ez dago zertan berritzulpen-ariketa oroi­men-ariketa latz bihurtu beharrik. Hobe daelementu berriak beste zenbait testuinguru­tan aurkitzea irakurketa eta entzuketaren bi­dez, ulermen-mailan sendoago finkatzea­rren, eta ekoizpen-ariketak gerorako utzi.

3.4.2. Testu-zatien ulermena

Adimena jeneralean ez da gauza izatentestuaren ñabardurak osorik ulertzeko, au­rrez testu osoaren idei modu bat ez baldinbadu. Honek badu zerikusirik berritzulpen­-ariketen kasuan ere; zeren, zenbaitetan, be­rñtzulpenerako testua ez bait da testu osobat izango, testuaren zati bat baizik. Horre­lakoetan, komeni da testua oro har ulertzeaeta gero ariketan erabiliko den zatia xehekiulertzeari ekitea. Lanketa global horretan,berriz, ez da ezinbestez denbora asko eman­go. Askotan horretarako nahikoa izango daikasleak, beste ezer egin aurretik, testuarigainbegirada bat ematea. Beste batzuetan,berritzulpenerako zatia ulertzeko inolakozailtasunik ez duenean kasu, zuzen-zuze­nean ekingo zaio testu-zatia irakurri, ulertueta aztertzeari.

3.5. Ariketaren maiztasuna

Berritzulpena berreraiketa-estrategienalorreko teknika bat besterik ez da. Ikastek­nika, eta ikasitakoa finkatzeko ere oso ha-

95

liagarria. Horregatik, berreraiketa-estrate­giei atxekiriko metodologia sarritan balia­tuko da berritzulpenaz.

Zer esan euskararen irakaskuntzan gau­rregun indarrean dauden metodologien gai­nean? Ba ote du berritzulpenak lekurik hor?Bada, komunikazioa sustatzea helburu izaneta, aldi berean, hizkuntzaren alderdi for­malak lantzea aintzakotzat hartzen duenmetodologian dudarik ez. Eta hau da, hainzuzen, gurean oso zabaldurik dagoen ere­dua. Beraz, ez dago inolako eragozpen teo­rikorik ariketa horiek lasai erabiltzeko. Ezdago beraiei muzin egiteko arrazoirik, ete­kin handia atera dakiekeelako.

Maiztasunari dagokionean, noizbehinkaegin daitezke klasean, ariketa guztiekin ger­tatzen den bezala. Hala ere, ikasle batzueklasai asko eta gustora beren kasa egingo di­tuzte etxean. Hauek, noski, etekin handia­goa aterako diete. Jakina, zenbat eta lan ge­hiago egin, orduan eta emaitza hobeak lor­tuko dira.

Eta zergatik ez eman noizean behinikasleei berritzulpen-ariketekin izandakoesperientziaz hitz egiteko aukera? Denbo­raldi bat horrelakorik gabe pasa ondoren,klasean beste berritzulpen-ariketa egitekouneaz balia liteke horretarako. Ariketakikasleen galbahetik pasata, izango du ira­kasleak zer ikasi.

3.6. Bai, baina ...

Oraindik ere, batek baino gehiagok be­rritzulpen-ariketetan eragiten diren proze­suak kaltegarriak ez ote diren susmoa izan­go du. Zergatik?

3.6.1. Eragozpenak

Zeintzu dira ariketa horietan ikusten di­ren alderdi txarrak? Hauexek, besteak bes­te:

- Bizitzan hizkuntza ertsiki lotua dagokomunikazioarekin etadeigarri zaiz­kigun eduki eta mezuetan jartzen du­gu arreta, ez hizkuntzan bertan, az­ken hau bigarren mailako zerbait de­larik.

Page 10: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

96

- Berritzulpenean eta antzeko arikete­tan ezagubidearen aurka aritzekoarriskua <lago.Tunel-gisako ulerme­nean, arreta ñabarduretanjarriz, askobehartzen da irispide motzeko oroi­mena, ·horrela informazio nagusiariirispide luzeko oroimenerako igaro­bidea oztopatuz. Ikaslea ñabardure­tan galduko da eta, ondorioz, ez dagai izango mezuaren ·mamiaz jabe­tzeko.

- Testuaren azterketa sakonaeragiteanez ote dugu ohitura txarra sortuko,alegia, testu guztiak ikuspegi horre­tatik bakarrik ikustearena?

- Xede-hizkuntza eta ama-hizkuntzanahasteak ez ote du galeraziko xe­de-hizkuntzaz bakarrik pentsatzea,arna-hizkuntzabitarteko harturik?

- Ulermena adierazpenaren aurretikgaratubeharko genuke,berezko segi­da hori bait da.

3.6.2. ErantzunakGoiko eragozpenenaurreanzer esan?

a) Lehenengo eragozpena

Bai. Horixe bera, komunikazioko me­zuaz arretatzea,da euskara-irakaslearenjo­muga.Hala ere, ez <liranahastubehar ikas­lea eta euskal hiztuna.Klasea ikasgunebe­rezia da; han ikasesperientziabat emanbe­har da. Zergatik hartu eredutzat itsurnus­tuan berezko hiztunak egiten duena? Ildohorretatik joz gero, ez dugu ikasesperien­tzia sendoriksustatuko,guztizahuletamu­rritzabaizik.Ezinduguahaztuberezkohiz­tunarentzat bigarren mailako zerbait dena,hizkuntzabera alegia,lehenmailakohelbu­rua dela ikaslearentzat.Ikasleaskok,gehie­nek ez esatearren, testu baten aurrean hiz­kuntzarenanalisiaedoazterketaegitekogo­goa izaten dute. Hori bai dela deigarriahaientzat. Zenbaitetan edukia edo gaiaren. mezua, berriz, bigarrenmailanutzikodute,edo ez dute aintzakotzathartuko. ·

Testuen berreraiketan oinarriturikoari­ketak ikas esperientzia aberats baten ezin-

Berreraiketa-estrategiak:berritzulpen-ariketak

bestekoosagarriakdira.Eta hori behe-mai­letan, goi-mailetan bezalaxe. Zergatik ezdute hainbatetangoi-mailakoikasleekaskoaurreratzen?Seguraski,hizkuntzareneredujator eta aberatsakbeharadinalantzenezdi­relako. Horrelakoetan ez da harritzekoaikasle heldua konforme ez egotea eta berelana probetxukoaez dela uste izatea; baita,aldian behin bederen, denbora alferrikgal­tzenaridelapentsatzeaere.Etaez zaioarra­zoirik falta.

b) Bigarren eragozpena

Guztizfuntsezkoadugu bigarrenerrepa­ru hori.Horregatik,hainzuzen,etahori sai­hestearren, berritzulpen-ariketak egitekounea aztertudugu 3.4 puntuan eta metodo­logia bat iradoki.

e) Hirugarren eragozpena

Azaldutako metodologia erabiliz gero,ez du horrekzertangertatubeharrik.Gaine­ra, badu irakasleakbere tresnerianbestela­ko ariketa franko, hori saihestea helburuizangodutenak.Halaeta guztizere, ikaslea­ren joera hori guztiz normala da, batez erebehe-mailetan, Ezagutza linguistikorikezak berez darama hitz bakoitzarekin arre­tatzera testuarenesanahi orokorrarekinari­tu beharrean, bere ama-hizkuntzan alde­rantzizjokatzenbaduere.Nolagaindituho­ri? Ulermena garatzeko metodologiarenbaitan <lagogakoa.

d) Laugarren eragozpena

Euskaraz pentsatzea dugu ikasproze­suan zehar lortu beharreko oinarrizkohel­burua.Hori ez da, ez, bapatekokontua; aregutxiago hasieran. Bestalde, ez da ahaztubehar ikasleak euskararekiko hurbilpenaderrigorreanerdaratik egin behar duela, ezhutsetik. Ikaslea ez da «tabularasa», haur­txojaioberria.

Ez <lagokontraesanik berritzulpen-ari­keten eta esan berri dugun helburu horrenartean. Ariketa horien bidez esanahi ba­tzuei euskarazko esponenteak atxiki nahidizkiegueta euskararenberezko legeakna­barmendu, gogoan hobeto finkatu eta nor-

Page 11: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

Itzulpenak eta lankidetzak

bereganatzeko. Beraz, zergatik beldur izan?Gainera, esan bezala, baditugu beste erata­ko ariketak gauzak orekatzeko.

e) Bostgarren eragozpena

Guztiz ados. Hain zuzen, horregatik izandugu aztergai auzi hori 3.4 puntuan.

4. OROIMENA ETA PRINTZIPIOPARADOJIKOA

Berebiziko garrantzia du hizkuntz ira­kaskuntzen didaktikan oroimena behar adi­na eta behar bezala lantzeak. Izan ere, oroi­menik gabe ez bait dago hizkuntza ikaste­rik. Bada, berritzulpen-ariketak oroimena­ren legeak ez behartu eta ez hausteko mo­duan eginez gero, lagungarriak izan daitez­ke gaitasun horren garapenerako. Testueiera hatera edo bestera behin eta berriro hel­duz lortu nahi da hori.

Oroimenaren jarduera sinplea bezain ko­rapilotsua izateaz gain bitxia ere bada. Ge­zurra badirudi ere, zenbaitetan errazagohartzen da gogoan zaila denakontrakoa bai­no. Horri printzipio paradojikoa deritzo.

Fenomeno horri atxekirik, ahalik eta ete­kin gehien atera nahi zaio berritzulpen-ari-

97

ketari. Testuen berreraiketan, problemaksortzen dizkion elementuekin bete-beteanasmatuko du ikasleak askotan; eta oso on­do ezagutzen dituen elementuekin, aldiz,«zailtasunak» izango ditu. «Sinonimoak»agertzen dira maiz horrelakoetan (ahalme­na/gaitasuna, gauzatu/burutu; esan/bota,hutsa/huts egite, gelditu gabe/etengabe,eman/jo «pauso bat gora eman nahi izanzuen» jo erabili beharrean). Batzuk onarga­rriak izango dira. Beste batzuk, berriz, ez.Guzti hori berritzulpen-ariketan zehar argi­tu beharko da. Baina hemen honako hau az­pimarratu beharko genuke: sinonimoakematearen fenomenoa guztiz garrantzitsuadela. Adimen-ahalegin horiek direla medio,ikaslea hizkuntz elementu horien beharreanaurkitzean erraztasunez gogora ekarri etaerabiltzeko gauza izango bait da.

* * *

Saiatu, saiatu naiz berritzulpenaren de­fentsan. Epaiaren erabakia, ordea, ez dagonire eskuetan. Ikasleari berari dagokio hori.

Hurrengoan beste ariketa zahar bat aur­keztuko dugu, cloze prozedurak alegia.

TECNICAS RECONSTRUCTIVAS: LA RETRADUCCION

Eneste artículo sedescribe la técnicade retraduc­ción, abogándose, al mismo tiempo, por su utiliza­ción en la clase de euskera. La técnica pertenece alacervo de las estrategias reconstructivas en la ense­ñanza de idiomas y constituye un buen instrumentopara el aprendizaje y la consolidación del mismo. El

texto, recurso básico para la realización de cualquiertareade tipo reconstructivo,es consideradocomove­hículo de informacióny objeto lingüístico,dimensio­nes ambas que merecen ser objeto de nuestra aten­ción.

RECONSTRUCTIVE TECHNIQUES: RETRANSLATION

In this article the technique of retranslation isdescribed, advocating at the same time its utili­zation in the Basque class. The technique be­longs to the stock of reconstructive strategies inlanguageteaching, and ltconstitutes agood ins-

trument for learning and its consolidation.Texts,basic resources to dowhatever exercise of a re­constructive natura, are looked atas vehicles ofinformation and linguistic objects: both dimen­sions deserve our attention.

Page 12: Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak · Itzulpenak eta lankidetzak 87 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak Joanba Bergara Aski ezagunak dirafosilizazioaren*

98 Berreraiketa-estrategiak: berritzulpen-ariketak

TECHNIQUES RECONSTRUCTIVES: LA RETRADUCTION

On décrit, dans cet artic/e, la techniquede retra­duction tout enplaidant pour son utilisation dans lac/asse de «euskara» (basque). Cette technique ap­partient a l'ensemble des stratégies reconstructivesdans /' enseignement de l' idiome et constitue un boninstrument pour son apprentissage et sa consolida-

tion. Le texte, recours fondamental pour la réalisa­tion de n' importe que/le tache de genre reconstruc­ti], est considéré comme véhicule d' information etobjet linguistique, dimensions qui méritent bien, tou­tes les deux, d' étre l'objet de notre attention.