Berria.info
Transcript of Berria.info
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
AURKIBIDEA
SARRERA ______________________________________________________________ 2
EDUKI-ANALISIA ________________________________________________________ 3
DISKURTSOAREN EZAUGARRIAK ___________________________________________ 5
KAZETARITZA-DISEINUAREN EZAUGARRIAK _______________________________ 10
BERRIA.INFO: KALITATEAREN BALORAZIOA _______________________________ 12
WEBLIOGRAFIA _________________________________________________________ 13
1
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
SARRERA
Euskal Herriko ziberkomunikabide baten analisia aurkeztuko dizuet. Berria.info ataria aukeratu dut lan
honetarako, euskara hutsean, Euskal Herri osoko informazioa eskaintzen duelako. Beraz, euskarazko
prentsa orotarikoaren alorreko ziberkazetaritza-eredu erreferente baten azterketa da esku artean duzuen
hauxe.
Ikerketa laginekin egin da. Hasiera batean, hilabete bateko lagin polietapikoetan oinarrituta lan egiteko
asmoa neukan, baina hainbat arrazoi medio, azkenean, zazpi astetan zehar burututako informazio bilketaren
emaitza izan da. Honako hauek dira egunak: urriaren 18, 21, 26 eta azaroaren 11, 14, 17, 26 eta 30a.
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
Lehen astea X X
Bigarren astea X
Hirugarren astea
Laugarren astea X X
Bosgarren astea X
Seigarren astea X
Zazpigarren astea X
Analisiaren korpusa Berria.info-ren azaleko 10 berri garrantzitsuenek osatzen dute. Unitateak aukeratzeko
erabilitako metodologia honakoa izan da: azaleko lehen lau berriak + iritzi atala + politika atala + kirolak +
botu gehien duen berria + berri irakurriena + berri bidaliena. Masterrean, berri iruzkinduena aztertzeko
agindu ziguten baina Berria.info-n ez da iruzkintzeko aukera askorik eskaintzen eta gainera, ez da berri
komentatuena bisualki inon azpimarratzen. Beraz, leiho berean berri bozkatuena, irakurriena eta bidaliena
batzen direnez, azterketarako azken unitaterako bidaliena aukeratu dut. Halaber, atal ezberdinetako
albisteak bat etorri direnean, atal bakoitzeko bigarrena, hirugarrena edota laugarrena hartu ditut, eguneko 10
berri landu arte.
Komunikabidearen izena Azterturiko albisteen kopurua
Berria.info 80
Lana egiterakoan ez dut aparteko zailtasunik izan baina bai, hainbat oztopo. Berria.info orria blokeatuta
aurkitu dut bi egunetan eta beste behin berriz, oso motel zebilen. Gainera, urriaren 26an eta azaroaren 11an
azterketa egiten nenbilela eguneratu zuten web gunea, beraz, hasieratik hasi behar izan nuen berriz. Analisi
guztiak arratsaldeko zortzietatik aurrera egin dira. Bestalde, datuen irakurketarekin hasi baino lehen,
aipagarriak egin zaizkidan bi puntu nabarmenduko ditut: igandean bildutako 10 albisteetatik zortzi paperezko
ediziokoak izan ziren eta iritzi ataleko albisteak ere paperezko edizioaren barruan bilatu behar dira beti.
2
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
EDUKI-ANALISIA
ALBISTEEN GAIAK ETA AZTERTURIKO ATALEN PRESENTZIA
Politika Kultura Gizartea Ekonomia Kirolak Besterik
35 6 11 4 9 15
Albisteen gaiei dagokienez argi eta garbi nabari da Berria.info-n politika dela nagusi. Aztertutako unitateen
%43,75a politika gaien ingurukoa da. Bigarren maila batean daude, bestetiko gaien inguruko albisteak
(%18,75), gizarte gaiei dagozkienak (%13,75) eta kirolaz mintzo direnak (%11,25). Eta azkenik, hirugarren
multzo txikiago batean kokatzen dira kultura (%7,5) eta ekonomia (%5).
Albiste bozkatuenen zein irakurrienen gaiei erreparatzerakoan politika are gehiago gailentzen da. Datuak
aurkeztu aurretik albiste hauen ezaugarri berezi bat aipatu behar da. Berri bozkatuenak zein irakurrienak
bisualki azpimarratuta ageri dira leiho baten. Baina batzutan eguneratu gabe egoten dira. Azaroaren 14an
adibidez, berri irakurriena legez azaleko albiste garrantzitsuena ageri zen birritan. Beste batzutan, berri
bozkatuenari dagokion tartea hutsik egon izan da. Horregatik, zortzi egunetako azterketan zehar 16 albiste
izan beharko genituzke baina 11 besterik ez ditugu. Horietatik 7 (%63,63) politika gaien ingurukoak dira, 2
(%18,18) bestetariko gaien ingurukoak eta bana (%9,09na) gizarte eta ekonomia gaietakoak.
Aztertu beharreko atalak bilatzerako orduan zailatsun bakarra izan dut: batzutan eguneratzea dela eta
albiste bozkatuena, irakurriena edota bidaliena ez agertzea. Kasu horietan, azalera jo dut eta bertan aztertu
gabe utzitakoren bat hartu dut, goitik beherako hierarkiari jarraituta.
ALBISTEEN GUNE GEOGRAFIKOA
Tokian tokikoa Euskal Herria Espainia Europa Nazioartea
4 57 4 6 9
3
Albisteen gaiak
0
5
10
15
20
25
30
35
PolitikaKulturaGizarteaEkonomiaKirolakBesterik
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
Albisteen ia hiru laurdenak Euskal Herriari dagozkio, zehazki, %71,25. Tarte handiarekin gailentzen dira
gune geografiko honetako berriak, segida honetan ageri dira besteak: nazioartea (%11,25), Europa (%7,5)
eta berdinduta espainia eta tokian tokiko albisteak (%5na). Euskal Herriko gaiak gailentzen dira beraz,
ezbairik gabe. Baina aipatu behar da, albisteetako asko bi gune geografikotan koka zitezkeela aldi berean.
Adibidea: Espetxe politkaren amaiera eskatu dute, aro berriari “arnasa emateko”. Azaroaren 14an
aztertutako albisteetako bat da. Gune geografiko nagusia Euskal Herria da, baina Espainiari galdatzen
zaizkion betebehar batzuen inguruan mintzo da, beraz, esan bezala bietan koka daitekeela deritzot, eta
horrelakoak asko daude. Hala ere, horrelako kasuetan, adibidearekin azaldu bezala, gune geografiko
nagusia lehenetsi dut.
GENEROAK
Albistea Kronika Genero dialogikoa Testu argudiatzailea
65 5 1 9
4
Gune geografikoa
0
10
20
30
40
50
60
Tokian tokikoaEuskal HerriaEspainiaEuropaNazioartea
Generoa
0
10
20
30
40
50
60
70
AlbisteaKronikaGenero dialogikoaTestu argudiatzailea
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
Generoari dagokionean, grafikoan argi eta garbi ikusten den bezala, albistea da nagusi (%81,25). Testu
argudiatzaileari aztertutakoaren %11,25 dagokio, kronikari aldiz, %6,25 eta genero dialogikoari %1,25a
besterik ez. Gainera, ez da erreportairik, soslairik ez bestelakorik bilatu. Hala ere, aipatutako datuek ez dute
Berriaren kazetari generoen produkzio osoa islatzen. Izan ere, guztiok irakurri baititugu hainbat erreportai,
elkarrizketa, testu argudiatzaile zein soslai Berriaren orrietan. Baina Berria.info atarian ere horrela gertatzen
al da? Hau da, ez al dugu gehienetan web gunea informazio azkarra jasotzeko erabiltlzen? Eta egunkaria
berriz testu landuagoak, luzeagoak irakurtzeko euskarri bezala ulertzen? Nire uste apalean, Berriakoek ere
zentzu horretan ulertzen dute euskarrien arteko banaketa. Eta Iritzia saila da susmo horren adibide. Iritzia
garrantzitsua da, egunero hainbat zutabe, artikulu zein testu argudiatzaile argitaratzen dira baina web
atarian horiek irakurri ahal izateko preseski bila aritu behar da. Eta ez da bilaketa errazten. Izan ere, orriaren
behe alderarte joan behar du erabiltzaileak, behean paperekoa klikatu eta irekitzen den orrian iritzia
aukeratu. Sarean erabiltzaileak nekezago irakurtzen omen du eta denbora gutxiagoz egoten ei da pantailara
begira, finean, begiratu azkarrean irakurtzen ditugu Sareko albisteak. Horregatik albistea da generoen
artean jaun eta jabe Berria.info-n.
DISKURTSOAREN EZAUGARRIAK
OSAGARRI MULTIMEDIEN PRESENTZIA
Argazkiak Infografiak Bideoak Audioak
15 0 4 0
Aztertutako 80 albisteetan ez da ez infografiarik ez eta audiorik aurkitu. Berria.info atariko albisteen osagarri
multimediak argazkia eta bideoa dira eta osagarrion erabilera oso urria egiten da. Aztertutako albisteen
%23,75ek soilik izan dute osagarriren bat, eta beti bat bakarra: edo bideo bat (kasuen %5), edo argazki bat
(kasuen %18,75). Gainera, kasu bakan batzutan argazkia edo bideoa azalean ageri zen baina albistea
klikatzean iada ez zen ageri. Azalera sartzerakoan badirudi bideo, audio eta argazki dezente aurkituko
5
Osagarri multimedien presentzia
0
2
4
6
8
10
12
14
16
ArgazkiakBideoak
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
ditugula ataria aztertuz gero, baina ziberkazetaritza praktikan jartzerakoan, eguneroko albisteetan osagarriak
ia ez dira ageri. Web guneko beste atal batzuetan kokatuta daude.
Argazkiak dituzten unitate guztiak albisteak dira, bat ezik, kronika. Gaiei dagokionean, sei albiste dagozkio
politikari, bost bestelako gaiei, bina kirol eta kultur gaiei eta bat gizarteari. Halaber, gune geografikoa aintzat
hartuz gero, Euskal Herria da nagusi 11 albisterekin. Beste bi nazioartekoak dira eta bana Espainia zein
tokian tokikoak.
Bideodun lau aztergaiak aldiz, Euskal Herrikoak dira. Bi politika gaien ingurukoak eta beste bi kultur gaien
araberakoak. Hiru albisteren artean elkarrizketa bat dago (aztertutako albiste guztietan aurkitutako genero
dialogiko bakarra). Hortaz, osagarri multimediak dituzten albisteetan, bestelakoetan bezala, Albistea-Politika-
Euskal Herria da konbinazio nagusia.
HIPERTESTUAREN ERABILERA
Azterturiko albisteen kopurua Estekak dituzten albisteen kopurua
80 24
Aztertutako albisteen %30ak soilik izan ditu loturak. Lotura guztiak ez dira berdinak izan: albiste batzuk
hedabidearen barrurako loturak izan dituzte, beste batzuk kanporakoak eta bi albistek aldiz, biak.
Barrukoak Kanporakoak
19 7
Hortaz, loturen %79,17 barrurakoak izan dira eta %29,17 berriz kanporakoak. Kanporako loturen %42,8a
albistearen gai nagusiaren orrialde ofizialerako loturek osatzen dute eta gainontzekoa hurrenkera honetan
banatzen da: wikipedia, baleike.com eta adierazpenak pdf-an. Aipatzekoa da, kanporako loturen kasuan,
albisteko kanporako lotura bakarra agertu dela aztertutako kasu guztietan baina barrurako loturekin ez da
6
Lotura motak
0
2
4
6
8
10
12
14
16
18
20
BarrukoakKanporakoak
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
horrela izan. Gainera, barrurako esteken erabilera askozaz handiagoa nabari da beraz, lotura hauen
banaketa nolakoa den ikusiko dugu:
Barrura lotura 1 Barrura lotura 2 Barrura 3 lotura Barrura 4 lotura Barrura 5 lotura
10 4 1 1 3
Grafikoetan ikus daitekeen bezala, kasuen %52,63an albisteko lotura bakarra ageri da, %21,05ean lotura bi,
%5,26an 3 eta lau lotura eta %15,79an bost lotura. Eta nora eramaten dute lotura horiek? 19k eguneroko
informaziora (%47,5) eta 21ek berriz, ziberkomunikabideak aurretiaz argitaratutako informaziora (%52,5).
Zein motatako informazioa eskaintzen da loturen bidez?
Web gune berezia
Argazkiak Inkesta digitala
Zuzeneko kontakizuna
Analisia Albistea Albistearen despiezea
3 2 1 1 2 28 3
Barne lotura gehienak hedabideak berak argitaratutako albisteetara daramate. Datu hori ikusita eta barne
7
Barruko loturen zenbatekoa
0
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
1 2 3 45
Zein motatako informazioa eskaintzen dute barruko loturek?
0
5
10
15
20
25
30
Web gune bereziaArgazkiakInkesta digitalaZuzeneko kontakizunaAnalisiaAlbisteaAlbistearen despiezea
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
loturen erdiek aurretiaz argitaratutako informaziora garamatzatela kontuan izanda, barne loturen kohesioa
oso argia eta landua dela ondorioztatzen da. Hori bai, ziberkomunikabidearen hemerotekako albiste
horietarako lotura, beste edozein bezala egiten da aztertutako kasu guztietan, hots, testuan integratuz. Ez
da inolako leiho berezirik erabiltzen hedabideak aurretiaz gai beraren inguruan argitaratutako aleak
bereizteko edota azpimarratzeko. Halaber, aipatzekoa da hedabideak ohikoa ez den zerbait egiten duenean,
web gune berezi bat, zuzeneko kontakizun bat, inkesta digital bat edota analisi bat, barne lotura bidez era
egokian elkarlotzen du gaia.
Zer gertatzen da lotura horiekin guztiekin? Albiste batek hiru esteka baldin baditu, hirurak maila berean
daude edota bata besteari elkarlotuta, era horretan albistearen sakontasun maila areagotzeko?
Sakontasun maila 1 Sakontasun maila 2 Sakontasun maila 3 Sakontasun maila 4 / +
56 19 3 2
Bisualki nabarmena da aztertutako albisteen %70ak lehen mailako sakontasun maila dutela. Erabat logikoa
da, izan ere, gorago aipatu dugunaren arabera, albisteen %30ean soilik aurkitu dira estekak, beraz, loturarik
gabe lehen mailako 56 albiste aztertu dira. Bestalde, aipagarria da loturak dituzten albisteen %80 inguruk
bigarren sakontasun maila duela, %12,5ak hirugarrena eta %8,3ak 4 edo gehiagokoa.
OSAGARRI INTERAKTIBOEN PRESENTZIA
Iruzkintzeko aukera Postaz zabaltzeko aukera
Informazioa konpartitzeko
aukera
Ezatabaida forua Inkesta
4 79 64 0 2
Osagarri interaktiboen presentzia aztertzerakoan albisteek eztabaida foruetarako loturarik ez dutela nabari
da. Inkestak hartuz gero hizpide, 80 albistetatik bitan besterik ez dira ageri eta biak, albistea-politika-Euskal
Herria hirukoari dagozkio. Iruzkintzeko aukera eskaintzen duten lau albisteetan ere hirukote bera gailentzen
da, albiste batean ezik (nazioartekoa da politika gaiei lotutako albistea). Ikus dezagun grafikoa:
8
Sakontasun maila
0
10
20
30
40
50
60
1234 / +
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
Postaz zabaltzeko aukera eta partehartze komunitarioko zerbitzuen bidez informazioa konpartitzeko aukera
gailentzen dira osagarri interaktibo bezala. Hau da, Berria.info-n berebiziko garrantzia daukate informazioa
zabaltzeko bi bide hauek. Aztertutako albiste guztiek posta elektronikoz bidaltzeko aukera eskaintzen zuten,
batek ezik. Salbuespen hori arraroa da oso, hona lotura. Bideodun albiste bat da eta informazioa
elkarbanatzeko aukera eskaintzen du; nahi gabe gertatutako kasu anekdotiko baten itxura hartu diot.
Aztertutako albisteen %80ak partehartze komunitarioko zerbitzuen bidez konpartitzeko aukera eskaintzen
zuten. Hau da, albiste guztiek 16 ezik. Aukerarik ez zeukaten albiste horiek papereko ediziokoak ziren (iritzia
sailean aztertutako unitate guztiak zein igandeko azterketan jasotako gehienak adibidez). Azterketaren
hasieran zortzi zerbitzutan partekatu zitekeen informazioa: Twitter, Facebook, Delicious, Zabaldu, Digg,
Aupatu, Bildu eta Buzz up!-en. Baina azaroaren 4ko arratsaldeko lauetan, Berriak eskaintza berria jarri zuen
abian eta aldaketa horrek Berria.info-ri ere eragin zion, ondorioz, Bildu eta Buzz up! Zerbitzuak kendu egin
zituzten.
ARTXIBO ETA MEMORIAREN OSAGARRIEN PRESENTZIA
Ez da artxibo eta memoriaren osagarrien presentziarik aurkitu egun batean ere ez. Hau da, ez dago
zuzenean hemerotekara bideratzen duen loturarik eta aurretiaz agertutako informaziora garamatzaten
loturak ez dira leiho batean ageri. Testu barruko loturak dira, ez daukate gorago aipatu bezala inolako
trataera berezirik. Horregatik ez dira osagarri horiek kuantifikatu baina aipatu bezala, loturen %70ak
berria.info-ko albisteetara bideratzen dute. Eta loturen %47,5 aurretiaz argitaratutako informazioari dagozkio,
hortaz, lehenago esan bezala, barne loturak egokiak dira erabat eta hemerotekako edukia ere lotzen dute.
INFORMAZIOAREN BERRIZTAPENA
Azterketa egiterakoan ez dut kontuan izan albisteen berriztapena. Baina aztertutakotik zera ondoriozta
dezaket: egunero berritzen dela informazioa, gai garrantzitsuak egunean behin baino gehiagotan
eguneratzen direla, berriztapen bat gau partean egiten dela eta igandetan Berria.info atariko informazio
gehiena paperekoa dela.
9
Osagarri interaktiboen presentzia
0
10
20
30
40
50
60
70
80
Iruzkintzeko aukeraPostaz zabaltzeko aukeraInformazioa konpartitzeko aukeraInkesta
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
KAZETARITZA-DISEINUAREN EZAUGARRIAK
Berria.info atariaren itxura:
Beraz, erabiltzen den egitura honakoa da: Zatiketa horizontala
10
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
Ez da eskema hori zehatz-mehatz betetzen baina berezitasunak tarteko oro har, horixe da nagusi eta
gainera, egitura horixe da egun ziberkomunikabide gehienetan darabiltena. Ikus adibideak: Gara.net,
Elpais.com, Washingtonpost.com, Lemonde.fr, Theindependent.co.uk.
Menu hedagarria erabiltzen da:
Koloretako hondoak nabigazio menuetan eta albisteen etiketetan soilik erabiltzen dira. Informazioa hondo
zuriz ageri da. Atari koloretsua da Berria.info. Albisteen etiketak, hots gaiak, koloreka identifika daitezke eta
identifikazio hori nabigazio barrako koloreen araberakoa da. Halaber, loturak ere urdin kolorez
nabarmentzen dira, urdin ilunagoa titularretarako eta argiagoa bestelako loturentzako. Gainera, bestelako
osagarriak baldin badaude (iruzkinak, bideoa, botuak...) horiek ere, kolorez identifika daitezke.
Tipografiari dagokionean, bi tipo soilik ageri dira. Nagusia ia denerako, garbia eta sherif gabea eta
loturetarako aldiz, beste bat, papererako egokiagoa den sherifduna.
Informazioak ez du markorik. Piezak lerro horizontal baten bidez banatzen dira. Osagarri multimediak ere
markorik gabe azaltzen dira eta argazki oinak nabarmentzeko mantxeta txiki horizontal bat gehitzen da
argazkien behealdean.
Oro har, kazetaritza diseinu garbia eta erakargarria du atariak. Izan ere, informazioaren antolaketa zein den
begi bistan ageri da web gunera sartu bezain pronto eta scroll-ean behera eginez gero era gauza bera
gertatzen da, ez da inor galduko gora eta behera. Hala ere, scroll-a luzeegia dela ere iruditu zait, izan ere,
orriaren beheko informaziorarte nor iritsiko da? Koloreek ere laguntzen dute atariaren erakargarritasunean.
Oso koloretsua da eta albisteen gaiak koloreen arabera sailkatzen dira.
Azaroaren hasieran berritu zuten ataria. Berriatik adierazi bezala, “Azal eta mami berriak estreinatu zituzten.
Itxura erakargarriagoa eta argiagoa batetik, eta informazio eskaintza osatuagoa bestetik”. Diseinuari
dagozkion aldakaketetan bi gauza azpimarratu behar dira: batetik antolaketa orokorra eta bestetik etiketen
koloreak. Aldaketa baino lehen, publizitatea, zerbitzuak eta promozioak eskumako aldean ageri ziren (goiko
eskeman bezala), baina orain atal hori azpira pasa da, era horretan, eskumako aldean zuriunea ageri da.
Horrela, merkatuan dauden pantaila guztietan agertuko da informazioa, izan ere, lehen, eskuma aldeko
informazio hori batzutan galdu egiten baitzen. Bestalde, aurreko paragrafoetan esan bezala, koloreen bidez
nabarmentzen dira gaiak, izaera erakargarriago eta argiago baten mesedetan.
Berria.infok bere kazetaritza ezaugarriak finkatuta ditu. Gorago aipatu bezala, estilo zehatz bat dauka orri
nagusiak, estekak, menuak, hondoak... eta elementu guzti horiek bere identifikazioan laguntzen dute. Hala
ere, orain arte bezala, hobetzen eta teknologiaren mugak gainditzen segi beharko du aurrerantzean ere.
11
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
BERRIA.INFO: KALITATEAREN BALORAZIOA
Berria.info euskal ziberkazetaritzaren esparruan, web gune erreferentea da. Sarean lekua egiten ikasi du eta
ez da lortutakoan geratu, aurrera doa, egunetik egunera hobetuz. Ez dago geldi beraz, baina pauso txikian
dihardu bidea egiten.
Euskaraz informatu nahi dugunon multzoa mugatua da. Hasteko euskal hiztuna izan behar da horretarako
eta gainera, euskaraz informatzeko nahia izan behar dugu. Izan ere, egoera diglosiko honetan, hizkuntza
gutxitua da gurea, hots, erdarak ez bezala, euskara hautaketa bat da. Paperean egunkari bakarra
inprimatzen da gure hizkuntzan, irrati-telebistan aukera zabalagoa da eta Sarean are gehiago. Hala ere,
Interneten aurki dezakeguna infinitoa da, beraz, itsaso zabal horretan lekua aurkitzeko gogotik egin behar da
lan. Jendarteak ez du militantziagatik aukeratuko, kalitatea da eta izango da irizpide garrantzitsuena. Bide
horretan lan egiten dutelako dira erreferente Berria.info, Sustatu edota Zuzeu besteak beste. Eta orotariko
ziberkomunikabide horietaz gain, beste hainbat ekimen laudagarri ere aipa daitezke, baina ez da lan honen
helburua informazio teknologien euskal panorama aztertzea.
Beraz, kalitateak lagundu dio erreferentzialtasunean Berriari. Baina zer gehiagok? Eta zergatik ari da pauso
txikitan? Kalitatedun produktua izateaz gain, ikuspegi osatua eskaintzen duen hedabidea da. Euskal
hiztunon komunitate osoarentzat egindako proiektua. Horrek ere lagundu dio eta baita, euskara
normalizatzeko egindako ahaleginak ere. Lan asko dago oraindik egiteke. Informazio teknologiek
etengabeko aldaketak bizi dituzte eta ziberkazetaritzak erronka berriei aurre egin behar die. Pausoz pauso
ari da Berria.info, pauso txikian baina pausa gabe.
Analisi honetan zehar ikusi bezala, Albistea-Euskal Herria-Politika hirukoa gailentzen da, bai eskaintzan eta
bai eskaeran. Triangelu horren izaeraren inguruan pentsatzen jarrita, gaia eta gune geografikoa hainbat
arrazoiren emaitza direla uste dut baina generoari dagokionean, euskarria baldintzatzaile dela ondorioztatu
dut. Hau da, erabiltzaileok informazioa era azkarrean eskuratu nahi dugu. Begi-kolpe batean jaso nahi dugu
gure informazio dosia. Hasteko, titularrei soilik erreparatzen diegu eta gero, agian, interesekoa bazaigu eta
sakontzeko asmoa badaukagu, informazioan kliklatzen dugu. Hortaz, euskarriak generoa baldintzatzen du.
Sarean albiste laburrak kontsumitzen dira gehien. Eta bestelakoak, paperean eskaintzen dira gehiago.
Analisian ikusitakoaren arabera, Berriak ere modu horretan banatzen du informazioa. Horregatik agertzen
dira azalean albiste laburrak eta horregatik, azaroaren 4ean sareratutako eskaintza berrian, Motzean
izenekoa atal bat gehitu zuten. Bertan garapen handirik behar ez duten baina jakingarri diren albisteak
lantzen dira. Horrez gain, informazio agenda zurrunetik bazterrera geratzen diren gaiak lantzeko berriz,
Hara! atala sortu dute. Gainera, Arrantzan izeneko atal berria, euskarazko Sareko hemeroteka izateko
asmoz jaio da.
Berria.info egunero eguneratzen da eta osagarri interaktiboak eskaintzen ditu. Interakzioa lantzeko bidean,
aurrera pausu garrantzitsu bat eman zuten azaroaren 4ean: Berriketan.info. Informazioaren inguruko sare
soziala da. Era horretan, kazetariok etorkizunean izango dugun egin beharrari buruzko gogoeta agerian
12
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB MasterraZiberkazetaritza-ereduak eta genero berriak
geratzen da. Izan ere, urte batzuk barru, kazetariok informazio sortzaile baino bideratzaile izango baikara
ziurrenik. Prosumer gizartean egoki eta garaiz kokatzen asmatu dutela baiezta daiteke. Badirudi, egun
paperezko prentsa bizitzen ari den krisiari aurre egiteko estrategian pentsatzen eta eragiten dabiltzala.
Horregatik diot, kalitate onekoa dela Berria.info. Datozen erronkei aurre egiten dabilelako, ahalik eta era
osatuenean. Oraindik lan asko dago egiteke eta euskarak eskailera asko ditu igotzeke, baina ez dadila
eskaintza falta eta kalitate gabezia izan aitzakia.
Egun 6.000 hizkuntza inguru daude munduan eta adituek diotenez, erdiak baino gehiago galdu egingo dira
datozen urteetan. Edozein hizkuntzak muga geografikoak gainditu eta mundu globalera salto egin dezake
Interneten eta kultura globalean ekarpen propioa egin. Euskal kazetaritzak ere aukera hori aprobetxatu
behar du ziberkazetaritzarekin. Salto egin, sarea aprobetxatu. Ez nago ziur Internetek euskararen erabilera
sustatu dezakeen baina euskara Sarean ez badago ziur, galdu egingo dela. Milaka hizkuntzen artean
euskara 40. postuan omen dago Sarean, beraz, poztekoa da eta aldi berean, egiten jarraitu behar denaren
ispilu: euskarazko produktu propioak sortu eta daudenak euskaratu.
Erabilera da garrantzitsuena, erabilerak ematen dio balioa hizkuntzari.
WEBLIOGRAFIA
http://www.berria.info/
http://www.berria.info/albisteak/44510/berriaren_eskaintza_berria_abian.htm
http://berriketan.info/
http://www.nickdutnik.com/espanol-lenguas-minorizadas-en-las-tic
+ Hainbat klasetako apunteak
13