berrittu 156. zenb

16
2011 // MAIATZA MAYO 156 UDALEKO BERRIAK 4 UKEk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du KULTURA 5 Gazte Jaiak, maiatzaren azken asteburuan EUSKARA 12 Antia literatur sariak banatu dituzte KIROLA 10 Udako kanpaina prest du kiroldegiak Urnietako 11.000 argazki eskura www.guregipuzkoa.net atarian Udaleko webgunean ere lotura dugu: www.urnieta.org

description

 

Transcript of berrittu 156. zenb

Page 1: berrittu 156. zenb

2011 // MAIATZA MAYO

156

UDALEKO BERRIAK 4UKEk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

KULTURA 5Gazte Jaiak, maiatzarenazken asteburuan

EUSKARA 12Antia literatur sariak banatu dituzte

KIROLA 10Udako kanpaina prestdu kiroldegiak

Urnietako 11.000 argazki eskurawww.guregipuzkoa.net atarianUdaleko webgunean ere lotura dugu: www.urnieta.org

Page 2: berrittu 156. zenb

UDALEKO BERRIAK 156MAIATZA MAYO // 20112

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Udalbatzak 2011rako aurrekontuak onartuditu, gehiengo osoz; alderdi sozialistako lauzinegotziek bakarrik eman dute ezezkoa

Martxan da Matxoaurreko autobus geltokia

Urnietak 2011. urterako aurrekontuakonartu ditu. Apiril hasieran egin zen ur-teko kontuak onartu edo ez erabakitze-ko osoko bilkura, eta gehiengo osozonartu zuten aurrekontu txostena.Zortzi zinegotzik eman zuten baiezkoa:UDAko eta EAJko hiru zinegotziek, etaEAEko eta Herrigintzako banak. Aurre-kontuen aurka bozkatu zuten alderdi so-zialistako lau zinegotziek.

Eztabaida saioan Mikel Izagirre alka-teak asmo handirik gabeko aurrekon-tuak zirela onartu zuen, "hurrengo agin-taldian etorriko direnek eskuak lotutaeduki ez ditzaten, eta askatasun han-

diagoarekin jarduteko aukera eduki de-zaten". Mikel Izagirrek esan zuenez, "da-goen egoera ekonomikoa egonda, hobeda zuhurtziaz jokatzea, eta Udal Gober-nu berriari hasieratik hipotekarik ez jar-tzea".

Kontrako iritzia eman zuen HermeGonzalez zinegotzi sozialistak, eta au-rrekontu mugatuak onartuz etorriko di-renen ekimenak ere mugatuko direlaziurtatu. Gonzalezen ahotan, "2008koaurrekontuak luzatu egin ziren, eta2009 eta 2010ekoak uztailean onartuziren. Zergatik hainbesteko presa aur-ten? Etorriko direnei eskuak lotzeko".

Eusko Alderi Jeltzaleko Maribel Va-quero ados agertu zen, "dagoena dago-elako, eta krisi garaian aurrekontu zo-rrotzak behar direlako. Aurrekontuakmugatuak izateak ez du etorriko dire-nen jarduera mugatzen, jarduera horisos faltak mugatzen du". Erreplika txan-dan, Izagirre alkateak alderdi sozialista-ren jarrera salatu zuen, eta agintaldiosoan gauza bat edo bestea egin edoproposatu, guztiari ezezkoa esan edoematera mugatu direla iritzi. Saioa bu-katu aurretik, udalbatzako kide guztieieskerrak eman zizkien alkateak, bereagurrean.

Aprobados los presupuestos del 2011 por mayoría absoluta;votaron en contra los cuatro concejales del grupo socialistaUrnieta ya tiene presupuestos para elaño 2011. En pleno celebrado a princi-pios de abril, ocho concejales de la cor-poración dieron el visto bueno a los pre-supuestos: 3 de UDA y PNV, y un con-cejal de ANV y Herrigintza. Los cuatroconcejales del grupo socialista votaronen contra. El alcalde Mikel Izagirre ar-

gumentó que son unos presupuestospara cumplir mínimos, "sin inversionesarriesgadas que hipotequen al nuevoequipo de Gobierno que vendrá tras laselecciones del 22 de mayo". El socialis-ta Hermenegildo González mostró sudiscrepancia absoluta: "No comparti-mos la gestión del equipo de Gobierno, y

no estamos de acuerdo con estos pre-supuestos, que en nuestra opinión, síhipotecan a los que vendrán, porque notienen margen de maniobra". MaribelVaquero, del PNV, dió su aprobación, yrecordó que el presupuesto se ajusta ala difícil situación económica, y que porello son limitados.

Dagoeneko martxan da Matxo tabernaaurreko autobus geltoki berria, Andoai-nera joateko. Donostiarantz joatekogeltokiaren parean dago, eta duela biaste jarri zuten indarrean. Bide batez,txandakako aparkaleku gehiago jarri di-tuzte autobus geltoki zaharrean, Etxa-niz burdindegikoan, eta udari begira,Xauxar, Egur eta Iparralde tabernetanaparkalekuak kentzea aztertzen ari di-ra, taberna horiek terrazak jartzeko au-kera izan dezaten. Zabaletako aparkale-ku berriko lanak ere martxan daude, etahilabete barru bukatzea espero dute.

Autobus geltoki berria bukatzear da. © AU

© AU

Page 3: berrittu 156. zenb

Urnietarra izan eta Urnieta maite duenak herriko historia hobeto ezagutzeko auke-ra ezin hobea du. Udalak eta Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen bati esker, Urnie-tako ia 11.000 argazki zintzilikatu dira sarean. Denetarik daude: paisaiak, San Mi-gel jaietakoak, historikoak, argazki rallyetan jasotakoak, baserriak eta etxeak... Ar-gazki zaharrak ere badaude, 1.500 inguru.

Horiek guztiak begiratzeko nahikoa da sarera jo eta webgune hau bilatzea:www.guregipuzkoa.net. Helbide horretan Urnieta izena jarri behar da bilaketan, etazuzenagoa da beste helbide hau: www.guregipuzkoa.net/gg/urnietakoudala helbidea.Urnietako weggunean ere esteka bat jarriko da espresuki, argazkiak ikusi ahal iza-teko (www.urnieta.org).

Gipuzkoa osoan argazki gehien ikusgai izango duen herria da Urnieta, Oñatirekinbatera, eta ordenagailurik ez duenarentzat ere, bada aukera argazkiak bistaratze-ko. Etxeberri plazako udal artxiboko bulego berrian kontsulta egiteko aukera izangoda, eta nahi duenak aukeratutako argazkiaren kopia bat eskuratzeko aukera izangodu. Apirilaren 18an egin zen udaletako argazki artxiboaren digitalizazioaren berriematen zuen ekitaldi aurkezpena.

1562011 // MAIATZA MAYO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Interneten aurkitu dezakegun material zaharra oso interesgarria da. Hona hemen hiru adibide:

aizkolari-proba eta danborrada San Juan plazan eta Benta tabernako irudia.

www.guregipuzkoa.net

Urnietako 11.000 argazki digitalizatu,eta sarean jarri dituzte ikusgaiUdalaren eta Foru Aldundiaren hitzarmenari esker egin daekimena; udal artxiboan ikusi eta eska daitezke kopiak

La Dipuación Foral de Gipuzkoa ha digitalizado miles de fotos recopilados en los ar-chivos muncipales de las localidades de Gipuzkoa, entre ellas Urnieta. Gracias alconvenio firmado entre la Dipuración y el Ayuntamiento de Urnieta, se han digitali-zado cerca de 11.000 fotos de Urnieta. 1.500 son históricas, pero las hay de to-da clase: paisajes, casas y caseríos, rallys fotográficos...

Se pueden observar las fotos desde cualquier ordenador en la dirección electró-nica del Ayuntamiento de Urnieta, www.urnieta.org, o en el enlace de la Diputación:www.guregipuzkoa.net/gg/urnietakoudala. Para aquellos que no tengan ordenadoren casa también hay opción, ya que podrán hacerse todas la consultas que se quie-ran en la nueva oficina del archivo municipal, situada en la plaza Etxeberri. Si los in-teresados así lo desean, podrán solicitar una copia de cualquier fotografía.

Digitalizadas y colgadas en internet 11.000 fotos de Urnieta

© SL

Page 4: berrittu 156. zenb

UDALEKO BERRIAK 156MAIATZA MAYO // 20114

Urnietako Kirol Elkarteak (UKE) Bai Eus-karari Ziurtagiriaren “Bidean” maila es-kuratu du. Apirilaren 19an egin zenprentsaurreko ekitaldian jaso zuen agi-ria UKEko Ismael Hernandez presiden-teak, Ziurtagiriaren Elkarteko zuzenda-ri Rober Gutierrezen eskutik (argazkian,ezker eta eskuinean, hurrenez hurren).Hernandez pozik azaldu zen ziurtagiriaeskuratu dutelako, haren esanetan klu-bean euskara txertatzeko lorpen ga-rrantzitsua baita. Gutierrezek Hernan-dez bera eta kirol elkarte osoa zorionduzituen, eta hasitako bidean, euskararenalde urrats biziak egitera animatu.

Urnietako Kirol Elkarteak 28 urte da-ramatza herriko kirolaren alorrean la-nean, eta guztira 300 kirolari inguruketa 30 arduradunek osatzen dute el-kartea. Ismael Hernandezen esanetan,Urnietako Kirol Elkartean hasiera-ha-sieratik saiatu dira inguruneko beharrakkontuan izaten eta horietara egokitzen.Horrexegatik, euskara kontuan hartzendute elkartean, eta gero eta toki han-

diagoa izan dezan lanean dihardute az-ken urteetan: “Talde handia gara, eta,beraz, guretzat ez da erraza teknikarinahiz arduradun guztiek hizkuntza-mai-la ona izatea. Edonola ere, elkarteandauden 30 arduradunetatik (teknikariaketa zuzendaritzako kideak kontuan har-tuta), % 80k euskaraz badakite; jokala-riek berriz, ia denek dakite, eta erabiliegiten dute euskara. Hernandezek dio-enez, teknikari berriak hartu behar di-tuztenean euskara kontuan izaten du-te, eta teknikariaren eta kirolarien ar-teko harremanak euskaraz izan daite-zen saiatzen dira.

Hernandezek adierazi du UKEren bar-nean euskara sustatzeko pauso berriakemateko garaia iritsi dela: “Bai Euska-rari lortu ostean, Ziurtagiriaren Elkar-teak markatzen dizkigun helburuak lor-tzeko ahalegina egingo dugu, eta hartubeharreko neurriak hartuko ditugu. Ho-rrela euskararen alde lana egiteaz gain,argi geratuko da Urnietako Kirol Elkar-teak erantzukizun sozial handia duela”.

Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Ro-ber Gutierrezek azaldu duenez, lan mun-duaren euskalduntzean eragiteko proiek-tu estrategikoa da Bai Euskarari Ziurta-giria. Dagoeneko Euskal Herri osoko1.500 enpresa, saltoki eta era guztie-tako entitate inguruk eskuratu dute, etaguztira 40.000 lagun baino gehiago aridira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eragin-pean lanean: “Indarrak batuta, ibilbidehonetan guztian, proiektu eta egitasmougari eraman ditugu aurrera, eta etorki-zunean ere urrats biziak egiten jarrai-tzeko asmo sendoa dugu”.

El Club Deportivo Urnieta (UKE) ha ob-tenido el nivel “Bidean” (“En camino”)del Certificado Bai Euskarari. IsmaelHernández, presidente del UKE, recibióel certificado de la mano de Rober Gu-tiérrez, director de Ziurtagiriaren El-kartea, en un acto celebrado en la casade cultura Lekaio el pasado 19 de abril.Hernández se mostró satisfecho y su-brayó el importante papel que se de-sempeña a la hora de impulsar el euske-ra en el club. Por su parte, Gutiérrez fe-licitó al propio Hernández y al club, ani-mándoles a continuar con paso firme.

El Club Deportivo Urnieta comenzó su

andadura hace 28 años; desde enton-ces trabaja en el ámbito deportivo de lalocalidad y a día de hoy cuenta con alre-dedor de 300 deportistas y unos 30responsables. En palabras de su presi-dente, desde el club están realizandoun esfuerzo por adaptarse a las necesi-dades del entorno. En ese sentido, hamanifestado el compromiso adquiridopor el club hacia el euskera y la voluntadde afianzar el trabajo iniciado para in-crementar la presencia de nuestro idio-ma en el club: “Aglutinamos un numero-so grupo de trabajo y no siempre tene-mos la disponibilidad de contar con téc-

nicos o responsables con el perfil ade-cuado; no es una tarea sencilla”.

Aún así, de los 30 responsables delclub (técnicos o miembros de la junta) el80% habla euskera y entre los jugado-res de las distintas secciones, la mayo-ría es euskaldun y habla euskera regu-larmente. Según ha reconocido IsmaelHernández, uno de los criterios a la ho-ra de contratar los técnicos para lasdistintas secciones es el conocimientodel euskera. Además, el club está reali-zando un gran esfuerzo para que la re-lación entre técnicos y jugadores seaen este idioma.

Urnietako Kirol Elkarteak Bai EuskarariZiurtagiria eskuratu du, elkartean euskaratxertatzeko egindako urratsengatik

El Club Deportivo Urnieta obtiene el Certificado Bai Euskarari, gracias al trabajorealizado para impulsar el euskera en el club

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

© Aiurri

Page 5: berrittu 156. zenb

KULTURA1562011 // MAIATZA MAYO 5

Kultura Sailak eta herriko elkarteekhainbat bilera egin dituzte, eta itxura-tuta daukate dagoeneko 2011ko GazteJaien egitaraua. Zein egunetan izangodiren jakina da dagoeneko: maiatzaren27an hasiko dira, eta hilabeteko azkenasteburu osoan iraungo dute. Hilaren27an, ostiralean, botako da txupinazoa,19:30ean, Egape dantza taldearensaioaz lagunduta. Iluntze horretan,Poxta Zahar elkarteak antolatuta, oi-lasko jatea egingo da Egape ikastolan,bai eta batukada kalejira ere. Txupina-zoa baino lehenago egingo dira jinkana(18:00), udal kiroldegiak antolaturikoaretoko futbol txapelketako finalak etaLourdes Iriondo udal musika eskola pu-blikoko bandaren kontzertua, San Juanplazan (19:00).

Larunbatean goizean hasiko dira eki-taldiak. Haur Kirol Jaia, 09:30ean, hain

zuzen ere. Geroxeago, 11:00etan, dia-na egingo da, eta ordu berean hasiko di-ra kontzejupeko palako finalak. Eguer-dian, Poxta Zahar elkartearen triki po-teoa hasiko da herrian barrena, bazka-riarekin segida izango duen triki poteoa(15:00). Bazkariko jana sabeletik pasaezinik, eskolarteko txirrindulari laster-keta egingo da, San Juan plazan(16:30). 18:00etan, herri kiroletakosaioa antolatu dute. Plazido Muxika en-parantzan euririk ez bada, udal pilotale-kuan giroa bustia bada. Gipuzkoako txin-ga eramate txapelketa eta Gipuzkoakoharri-jasotze txapelketa antolatu dituSansonarrik. Gauerako berbena antola-tu dute, Egape ikastolan, Poxta Zaharelkartekoek.

Igande goizean Adarra judo elkarteakprestaturiko erakustaldia izango da,udal kiroldegian, 10:30ean. Eguerdian,

Txanbolin txistulari bandak eskainitakokontzertua zimitorioan, eta saioa buka-tutakoan, herriko erraldoi eta buruhan-dien kalejira, Bosko Anitz txarangare-kin. Bazkalostean egingo dira umeen-tzako ikuskizuna San Juan Iturri plazan(17:00), tailerrak herriko gaztetxoen-tzat (txapak, tatuajeak eta eskumutu-rrekoak). Bukatzeko, erromeria izangodugu San Juan plazan (19:00), txupina-zoa eta jaietako azken traka.

Ekainaren 4an, jai gehiagoPoxta Zahar elkartekoek hiru egunekinnahikoa ez, eta laugarrena ere betekodute ekitaldiz. Ekainaren 4an izango da,larunbatean: paella lehiaketa, paella ja-tea eta mus txapelketa egingo dira SanJuan plazan. Iaz antzeko ekintza antola-tu zuten eta arrakasta handia izan zu-ten gazteen artean.

El Departamento de Cultura y las diver-sas asosiaciones locales tienen perfila-do el programa de las Fiestas de la Ju-ventud 2011. Se celebrarán el últimofin de semana de mayo, del 27 al 29, y

serán tres días llenos de actos para to-das las edades y todos los gustos: mú-sica, juegos, deportes para niños, triki-poteos y comidas populares, concier-tos y deporte rural.

Además, unido a las fiestas pero fue-ra de estas fechas, la activa asociaciónPoxta Zahar organizará un concurso depaellas con posterior comida y campeo-nato de mus. Será el sábado, 4 de junio.

Gazte Jaietako egitaraua prestatu duteKultura Sailak eta herri elkarteekMaiatzaren 27an hasiko dira eta asteburu osoa iraungo dute

Perfilado el programa de las Fiestas de la Juventud; se celebrarán el último fin de semana de mayo

Iazko Gazte Jaietako bi ekitaldi; aurten ere izango ditugu. © Udala

Page 6: berrittu 156. zenb

KULTURA 156MAIATZA MAYO // 20116

LABURRAK BREVESXVIII Rally Fotográfico de Urnieta:dos categorías y muchos premiosEl 15 de mayo, domingo, se celebra-rá el concurso de fotografía organi-zado por el Ayuntamiento de Urnie-ta. Como es habitual, se distinguirándos categorías –adultos y menoresde 14 años– y se repartirán 600 eu-ros en premios y obsequios.

La inscripción podrá hacerse elmismo día en la casa de cultura Le-kaio, de 09:00 a 09:30; para repo-ner fuerzas, sobre las 11:00, seofrecerá un aperitivo a todos los par-ticipantes. Cada participante debe-rá presentar 7 imágenes: cinco so-bre temas que se detallarán el mis-mo día del rally, una foto de tema li-bre y otra foto del autor. Dentro delos siguientes tres días, del 16 al 18,deberán entregarse los archivos di-gitales en la tienda de fotografía J.A.Torres. Más información en el polide-portivo (943 00 83 28).

La entrega de premios y presen-tación de las fotografías se hara el 3de junio, a las 19:30, en Lekaio.

Udalak eta Aukeran dantza taldeakhitzarmen bat sinatu dute, konpai-nia horrek herrian euskal dantzaksustatu eta zabal ditzanUrnietako Udalak eta Aukeran dan-tza konpainiak hitzarmen bat sinatudute, konpiania horrek Urnietan eus-kal dantzak sustatzen eta zabaltzenlagun dezan. Aukeran konpainiak he-rritarrek eskatzen dituzten ikasta-roak antolatzen saiatzeko konpromi-soa hartu du, baita sortzen dituenlanen emanaldi bat Urnietan eskain-tzeko ere. Entseguak ikusteko auke-ra ere izango dute urnietarrek. Tru-kean, Udalak Sarobe arte eszenikoengunea erabiltzeko baimena emangodio Aukeran taldeari, eta erabilpenhorrek sor ditzakeen gastuak beregain hartuko ditu.

Maiatzaren 14an ospatuko daaurten San Isidro eguna,baserritarren jaia

El Ayuntamiento ha aprobado una partida de por valor de 7.000 euros para orga-nizar actividades de las Fiestas de la Juventud y actividades anuales. De esa can-tidad, 4.000 van destinadas a actividades de las Fiestas de la Juventud y 3.000euros a las actividades anuales. Por un lado, se han aprobado ayudas para los clu-bes Sansonarri y Adarra. Sansonarri recibirá 2.900 euros para organizar un fes-tival de deporte rural y el club de judo Adarra 625 euros.

Por otro lado, en las actividades anuales, recibirán subvención la Asociación deBaserritarras, 777 euros, y la sociedad Eteneta, 1.555 euros. Todas estas aso-ciaciones recibirán primeramente el 75% de las subvenciones y el restante 25%a comienzos del 2012, una vez entreguen la memoria de las actividades realizadas.

Aurten, Urnietako baserritarrek maia-tzaren 14an, larunbatean, egingo duteSan Isidroren omenezko jai nagusia. Be-rez, San Isidro eguna maiatzaren 15ada, baina aurten igandea da, eta egunhorretan Urnietan jaunartzeak egingodirenez, herriko baserritarren elkarte-ak beren berezko jai eguna bezperara,maiatzaren 14ra, aurreratzea erabakidu. Modu horretan, baserritarren jaiegun horretaz eta maiatzaren 15eandauzkaten jaunartzeez gozatzeko auke-ra izango dute herriko baserritar guz-tiek. Urnietako Baserritar ElkarteakUdalaren eta Kutxaren laguntza izan duantolakuntza lanetan.

San Isidro egun aurreratuko egita-raua goizeko 11etan hasiko da, San Mi-gel parrokian emango den meza nagu-siarekin. Horren ostean, elizan bilduta-ko guztiak Lekaio kultur etxera joangodira. Bertan, bertsolariek emanaldia es-kainiko dute, eta hamaiketako bat eskai-niko zaie bertaratutako guztiei. Jai egu-na amaitzeko, nahi duten baserritarguztiak Zaldundegi jatetxera bilduko di-ra bazkaltzera. Bertsolariek ere arra-tsalde partean jaialdiarekin jarraitukodute, bertan.

Bazkarira joan nahi duten guztiekmaiatzaren 12a baino lehen eman be-harko dute izena, jatetxean bertan.

Udalak 7.000 euroko diru partida onartu du,herriko elkarteek Gazte Jaietan eta urteanzehar antolatutako ekitaldiak laguntzekoGazte Jaietarako jarduerak eta urtekoekitaldiak diruz laguntzeko, UrnietakoUdalak 7.000 euroko diru partida onar-tu du. 2011ko otsailaren 9ko gobernubatzarrean onartu zuen erabakia, eta2011ko otsailaren 17an argitaratu, Gi-puzkoako Aldizkari Ofizialean. Kopuruhorretatik 4.000 Gazte Jaietarako zi-ren, eta eskaerak aztertuta banaketahonelakoa izango da: Sansonarri herrikirol taldeak 2.900 euro jasoko ditu, he-rri kiroletako jaialdi bat antolatzeko.Adarra judo elkarteak, berriz, 625 eu-

ro. Orain zenbateko horien % 75 jasokodute elkarte horiek.

Urteko ekitaldiei dagokienez, 3.000euro zeuden banatzeko eta harturikoerabakia honakoa izan da: Baserritarrenelkarteak 777 euro jasoko ditu, San Isi-dro eguna antolatzeagatik; Eteneta el-karteak, berriz, 1.555 euro. Orain zen-bateko horien %75 jasoko dute, eta gai-nontzeko %25a urteko ekitaldien me-moria aurkezten dutenean jasoko dute,Udalak memoria hori ontzat ematen ba-du, 2012. urte hasieran.

Page 7: berrittu 156. zenb

1562011 // MAIATZA MAYO 7

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoakberriro ere Urnietan, maiatzaren 25eanMaiatzaren 25ean, asteazkenarekin, Egape ikastolako pilotalekuan izango dira Pi-rritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Talde ezagunak bere azken ikuskizuna es-kainiko du, 17:30ean: “Ongi etorri, Pupu eta Lore”.

Ikuskizuna Iñistorra kultur elkarteak eta Aiurri agerkariak antolatuta izango da.Sarrerak dagoeneko salgai daude, 6 euroan, Lekaio kultur etxean, Kantoi tabernan,Eder liburudendan eta Iñistorraren lokalean.

Los payasos Pirritx, Porrotx eta Mari-motots volverán a Urnieta el 25 de ma-yo, con su nuevo espectáculo “Ongi eto-rri, Pupu eta Lore”. Será en la ikastolaEgape, a partir de las 17:30. Las en-tradas ya están a la venta.

Ipuin Lapikoaren laugarrenekitaldia, maiatzaren 11n, Oihana Etxegibel durangarrarekinIpuin Lapikoa ekimena laugarren saiora iritsi da. Maiatzaren 11n izango da, asteaz-kenean, udal liburutegiko haurren gelan, eta, beti bezala, 17:00etan hasita. Ipuinak4 eta 6 urte arteko haurrentzat dira, euskaraz. Laugarren saioak Oihana Etxegibelizango du ipuin kontalari, eta “Emozioen zurrunbiloa” kontakizuna izango du ardatz.

Ipuin kontaketa saio honetan, ipuinek berez plazerera eta ludikotasunera egitenduten ohiko deiaz gain, gizakiok bizi ditugun emozioez blaituko gara. Ipuin eta oler-kien bitartez, emozioetatik bidaia bat egingo da, non tristura, poza, haserrea, lotsaeta antzeko emozioez oroitu, eta gure ezaugarritzat onartuko ditugun. Ez dagoemozio txar edo onik, eta ipuin kontaketa honetan ezaugarri hori azpimarratzen da,baita askotan itotzen gaituzten egoeretan sortzen diren emozio hauetan zer eginere, hobeto sentitzeko.

La iniciativa cultural “Ipuin lapikoa” presentará su cuarta sesión el 11 de mayo,miércoles, a partir de las 17:00 en la biblioteca. La cuentacuentos durangarraOihana Etxegibel nos traerá “Emozioen zurrunbiloa”, un recorrido por las emocio-nes humanas dirigido a niños y niñas de entre 4 y 6 años.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak duela gutxi izan ziren Saroben. © P.L.

Oihana Etxegibel. © Elgoibarko udal liburutegia

Page 8: berrittu 156. zenb

KULTURA 156MAIATZA MAYO // 20118

V. Urnieta Dantzan jaialdiaizango da maiatzaren 21eanEgape dantza taldeak antolatuta, Ur-nieta Dantza jaialdiaren 5. edizioa egin-go da maiatzaren 21ean, larunbatean.Egapeko dantzariak Txanbolin txistularibandarekin arituko dira herriko kale etatxokoetan; gainera, Sodupeko GazteBerri dantza taldearen eskutik Bizkaikoberezko dantzak ikusteko aukera izangodugu. Guztira, 200 bat dantzari etamusikari bilduko dira jaialdian.

Maiatzan Egape Dantza Taldeak hain-bat ekimen eta jaialdietan parte hartu-ko du; 15ean, Iruñan ospatuko den Es-kola Publikoaren jaian izango dira, eta

27an, Urnietako Gazte Jaietako txupi-nazoan, dantza saioa eskainiko du.

JAIALDIAREN EGITARAUA11:00 Topaketa, Egape Ikastolan.11:45-13:00 Dantza saioak 5 ibilbide-tan banaturik herriko kale eta plazetan.12:00 Dantzari txikien emanaldia, SanJuan plazan.13:00 Emanaldi nagusia, Plazido Mujikaplazan. Amaieran, errifaren zozketa.14:30 Dantzarien bazkaria, ikastolan.17:00 Kantuki berbena taldearen ema-naldia, San Juan plazan.

Maiatzaren 1ean ospatu zen X. Jalgi Plazara jaialdia, Urnietako Aurrera Gure Ame-tsa dantza taldeak antolatutako dantza eta musika jardunaldia. Urnietarrez gain,Mutrikuko Gure Ametsa, Oñatiko Oñatz eta Azkoitiako Floreaga dantza taldeek ereparte hartu zuten. Jaialdi osoaren musika, berriz, gure herriko hanbait taldek jarrizuten: Txanbolin txistulari bandak, Bosko Anitz txarangak eta Lourdes Iriondo mu-sika eskolako dultzainero eta trikitrilariek.

Parte hartzaile guztiek festa polita eskaini zuten herriko kaleetan; kalejiran lehe-nengo eta ikuskizun handiarekin jarraian, eguerdi partean, San Juan plazan.

Jalgi Plazara jaialdiakhilabete hasiera girotu zuen

Parte hartzaileak, San Juan plazan. © A.G.A.

© Udala

El 21 de mayo se celebra la 5ª edición del festival UrnietaDantzan, organizado por Egape Dantza Taldea. Junto a ellos

estará el grupo de baile Gazte Berri, de Sodupe, y la banda detxistu urnietarra Txanbolin.

Page 9: berrittu 156. zenb

Sarobe Kontzertuetako argazkiak:

1562011 // MAIATZA MAYO 9

© SL

Split 77 talde bilbotar handiak 2010/11denboraldiari amaiera eman zion apirila-ren 29an. Gazte Jaietan, udan eta San-mieletan musika izango dugu noski, bai-

na Sarobe Kontzertuak urria alderaitzuliko da. Atzean geratu dira Sorkun,Grises, Mod Time, Gora Gora Kids, Lo-bo Eléctrico eta The Screaming Targets

taldeek eskainitako emanaldiak; antola-kuntzak denboraldiari errepasoa egindio eta jada ari da hurrengoan pentsa-tzen. Gu hadi egongo gara.

La escuela de música Lourdes Iriondoofrecerá un concierto pedagógico elviernes, 13 de mayo, en Sarobe. Irá di-rigido a los alumnos urnietarras de en-tre 3 y 5 años, quienes también podrántomar parte con juegos y adivinanzas,además de conocer de cerca los instru-mentos de una orquesta. La música dela escuela municipal abrirá también lasGazte Jaiak el 27 de mayo, junto con eltxupinazo, a las 18:30.

Por otro lado, recordar que la escue-la tiene su plazo de matriculación abier-to durante el mes de mayo.

Sarobe Kontzertuak programa udaren ondoren itzuliko da

Lourdes Iriondo udal musika eskolak kontzertupedagogiko bat emango du maiatzaren 13an, etabeste kontzertu bat Gazte Jaien hasierarekin batUrnietako udal musika eskolak kontzer-tu pedagogiko bat eskainiko du Sarobegunean. Maiatzaren 13an izango da, os-tiralean, herriko bi ikastetxeetako 3, 4eta 5 urteko haurrentzat. Haurrek kon-tzertu horretan parte hartzeko aukeraizango dute, jolas eta asmakizunen bi-tartez. “Paristik natorren artista batnaiz ni” abestiaren bitartez, orkestrasinfonikoaren instrumentuak ezagutu,entzun eta ikusiko dituzte haurrek.

Maiatzaren 27an, 18:30ean, musikaeskolako bandaren musikarekin emangozaie hasiera Gazte Jaiei. Txupinazoaren

orduan, bertan izango dira musika es-kolan erakusten diren instrumentu guz-tiak eta ikasleak. Hauek dira eskainikodiren piezak, Izaskun Okon irakaslearengidaritzapean: “Down Down by the Ri-ver Side”, “Jerónimo”, “Pello Joxepe”,“Waka Waka”, “Every body needs some-body” eta “Bob Esponja”.

2011/12 ikasturtera begiraBide batez, Lourdes Iriondo musika es-kolak 2011/12ko ikasturtean matriku-latzeko epea irekiko du, eta maiatzaosoan eman ahal izango da izena.

SK 10/11: una interesante temporadaEn esta sexta temporada de Sarobe Kontzertuak hemos tenido la oportunidadde presenciar en directo un abanico de propuestas de notable calidad, invitan-do a varias de las formaciones más interesantes de la actual escena musicaleuskaldun. Arrancamos con la renovada Sorkun en su nueva faceta como solis-ta –dando más fuerza y protagonismo a su voz–, acompañada de un grupo dejazz, soul & pop. Continuamos apostando por el grupo zestoarra Grises, quetras su paso por Sarobe su sonido pop-electrónico-new wave, tan en boga úl-timamente está cosechando muy buenas críticas a nivel nacional, habiendo ac-tuado en festivales de prestigio como Sonorama, Tremendo Pop, …

A comienzos del presente año, hicimos un concierto doble de rock'n'roll conlos consagrados Mod Time, grupo donostiarra liderado por el talentoso JavierSun y los Gora Gora Kids, nueva formación que está dando mucho que hablar úl-timamente en Euskal Herria. En febrero tuvimos a uno de lo grupos estrella delpanorama punk-rock actual, los tolosarras Lobo Eléctrico, que teloneados porel nuevo proyecto de Arturo de Nuevo Catecismo Católico, The Screaming Tar-gets ofrecieron una velada difícil de olvidar, ya que fue retransmitida por el pro-grama Gaztea Live de ETB3. Y por último, cerramos la temporada con los bil-bainos Split 77, el grupo revelación del pop electrónico euskaldun.

Page 10: berrittu 156. zenb

Udal kiroldegiak udako kanpainaprestatzeari ekin dioIgeriketa eta tenis ikastaroen hainbat txanda egingo dira

CAMPEONATO DE FÚTBOL SALA 2010/11

Electricidad Elur, campeón de Liga y a por la Copa

KIROLA 156MAIATZA MAYO // 201110

LIGAKO AZKEN SAILKAPENACLASIFICACIÓN FINAL DE LIGA

1 Electricidad Elur 31 pt.2 Bar Belandi 22 pt.3 Grepas 22 pt.4 Lokala 16 pt.5 Kevin 9 pt.6 La Casita 3 pt.

IUDAKO IKASTAROAK 2011· Tenisa: Adina: 8-16 urte (parte hartzaileak: gutxienez 6 eta gehienez 10)

Prezioa: 40 € (ez-bazkideak 10 € gehiago)Txandak: ekainak 27-uztailak 8 / uztailak 11-22 / uztailak 25-abuztuak 5Orduaka: 10:00 / 11:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00

· Igeriketa: Adinak: · 3-4 urte (parte hartzaileak: gutxienez 2 eta gehienez 4)· 5-6 urte (parte hartzaileak: gutxienez 5 eta gehienez 8)· 7-12 urte (parte hartzaileak: gutxienez 6 eta gehienez 10)

Mailak: hastapena / hobekuntzaPrezioa: 25 € (3-4 urte) / 40 € (5-12 urte) (ez-bazkideak 10 € gehiago) Txandak: · ekainak 27-uztailak 8: hastapen maila

· uztailak 11-22: hobekuntza maila· uztailak 25-abuztuak 8: hastapen maila· abuztuak 15-26: hobekuntza maila

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: UDAL KIROLDEGIA (09:00-13:00) · ✆ 943 00 83 28

Denbora dezente geratzen den arren, kiroldegiak udako kanpainari buruzko xeheta-sun asko aurreratu ditu. Ekainaren 11n, larunbatean, zabalduko da kanpaina etaigerilekuak ez ezik, irailaren erdialdera arte egun osoan, etenik gabe, irekiko dira ins-talazioak. Bestalde, udako hilabeteei begira, bi kiroletako ikastaroak izango dira, ige-riketa eta tenisa. Bi asteko iraupena eta ordubeteko klaseak izango dituzte ikasta-roek, guztira 10 eskola-ordu, eta aurrera ateratzeko gutxieneko partehartzaile ko-puru bat izan beharko dute txanda guztiek.

El equipo urnietarra Electricidad Elurse ha proclamado campeón de la liga delcampeonato de fútbol sala 2010/11.Ahora es turno del torneo de copa, quese juega desde abril. Se han hecho dosgrupos según la clasificación de liga:grupo A (1º, 5º y 6º) y grupo B (2º, 3º y4º). Cada grupo disputa una liguilla, adoble partido, y los dos primeros equi-

pos de cada grupo jugarán las finales.Hasta el momento, en abril se han juga-do tres jornadas y faltan otras tantasen mayo, los días 8, 15 y 22; los parti-dos se juegan cada domingo, dos parti-dos a partir de las 09:15 y las 10:15.

Las fecha de las finales están sin con-cretar, aunque rondarán el 28 de mayo,en plenas Gazte Jaiak.

El 11 de junio comenzará la temporada de verano en las instalaciones deportivasmunicipales, con la apertura de piscinas y solarium y la ampliación de horarios inin-terrumpidos del conjunto de las instalaciones.

Además, el polideportivo ha organizado cursillos de natación y tenis a partir del27 de junio, todos ellos de 10 horas, en diferentes tandas y horarios. En nataciónhabrá cursos de iniciación y perfeccionamiento divididos en tres grupos de edades(3-4, 5-6 y 7-12 años), mientras que en tenis la edad será de 8 a 16 años. © SL

Page 11: berrittu 156. zenb

HAUR ETA GAZTERIA1562011 // MAIATZA MAYO 11

Liburutegiko Xaguak, maiatzeko aste guztietanUrnietako Kultura eta Gazteria sailek,udal liburutegiarekin batera, abian jarri-tako ekimena aurrera doa. Ipuin irakur-keta saioak martxoan hasi ziren etamaiatzeko astearte guztietan ere izan-go ditugu: hilaren 3an, 10ean, 17an,24ean eta 31an, liburutegiko haurren-tzako gelan, 17:00etatik aurrera. Saioguztiak euskaraz dira, 4 eta 8 urte bi-tarteko haurrentzat, eta tarte txiki bategiten zaie gure gizarte errealitatea

osatzen duten beste hizkuntza eta kul-turei ere. Bigarren fasean gurasoak eresaioetan parte hartzera gonbidatzendira, bai ipuinak entzutera, bai konta-tzera. Modu horretan, helduek familiagiroan irakur dezaten sustatu nahi da

Haurrentzako ekimen oso aberatsaLiburutegiko Xaguak proiektuaren as-moak irakurzaletasuna bultzatzea etagure kulturako ahozko tradizioa ezagu-

taraztea dira, guztia ipuin tradizionalenirakurketaren bidez. Hizkuntzarekin jo-lastu eta ahozko adierazmena garatzeaere helburuen artean dago: hitz jokoak,asmakizunak, atsotitzak, bertsoak etapoemak erabiliko dira horretarako. Az-kenik, haurrak liburuetara erakartzeaere sustatu nahi da: liburuak hautatu,besteentzat pasarte bat aukeratu, etahelduentzako liburuak non dauden etanola erabili erakutsiko zaie.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

agenda 2011 maiatzaMAIATZAK 11 ASTEAZKENA

19:00 Hitzaldia:“Bidaietikoak: Nik horrela ez dut bidaiatu nahi!”

Urnietako haur eskola 0-2 urteMatrikula epea: maiatzaren 2tik 14ra (biak barne)

2009/10/11 urteetan jaiotako haurren guraso eta legezko tutoreak Haurreskolak Partzuergoko zentroan plaza eskatzeko matrikulatzeko epea maiatzaren 2tik 14ra zabalduko du.

Deialdi honetan izena ematen duten haurrak irailetik uztailera izango dira haurreskolan.

Matrikulatzeko eskaera egiteko inprimakia eta informazio orria, haur eskolan bertan jaso behar da.Informazioa eta eskaerak jasotzeko ordutegia: 09:00-11:00.

Etxeberri plaza, 2-4 etxabea · ✆ 943 334 036 · www.haurreskolak.net

Page 12: berrittu 156. zenb

EUSKARA 156MAIATZA MAYO // 201112

Lekaio kultur etxeko areto nagusiak aur-tengo On Manuel Antonio Antia Litera-tur Lehiaketako sarien banatzea hartuzuen apirilaren 28an. Jon Lizaso euska-ra teknikariak eta Mikel Izagirre alkate-ak aurkeztu eta banatu zituzten sariak.Sari nagusia, helduen kategoriakoa,Idoia Galán bizkaitarrak eskuratu zuen;Idoia Gorroño eta Jon Martínez urnie-tarrek, berriz, beste lehen sariak.

Partehartzeari dagokionez, helduenkategorian igoera nabarmena izan daiazko edizioarekin alderatuz gero (13idazlan guztira), eta gazteen (52 idaz-lan) eta haurren (125 idazlan) katego-rietan iazko zifrak mantendu dira. Aur-tengo sariak banatzeaz gain, 2010. ur-teko idazlan sarituak biltzen dituen libu-ruxka ere banatu zen.

Argazkian ageri dira saritutakoak, Mi-kel Izagirre alkatearekin. Ezker eskuin,Idoia Gorroño, Idoia Valverde, AndreaIsasa, Gorka Curiel, Anik Zubizarreta(Idoia Galánen ordez), Leire Azurtza(Marijoxe Azurtzaren ordez) eta MikelEtxeberria. Haurren kategoriako ira-bazlea, Jon Martínez, ez zen etorri,oporretan kanpoan zelako.

IHELDUEN KATEGORIA1. Idoia Galán: “Karramarroak albora ibiltzen dira”2. Marijoxe Azurtza: “Nahasmen itxaropentsua”

IGAZTEEN KATEGORIA1. Idoia Gorroño: “Espetxeratuaren azken agurra”2. Idoia Valverde: “Non geratu den denbora”3. Andrea Isasa: “Nire maitea”

IHAURREN KATEGORIA1. Jon Martínez: “Pozoindutako gazta”2. Gorka Curiel: “Task eta Malu”3. Mikel Etxeberria: “Proba harrigarriak”

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Ororen (guztien) ardia, otsoak jan.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Unos por otros, la casa sin barrer.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Orratza baino ari luzeagoa behar da.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Ceder es de sabios.”

XVII. ON MANUEL ANTONIO ANTIA LITERATUR LEHIAKETA

Idoia Galán, helduen kategorian irabazle

1.- “Delarik”"Delarik" moduko adizkiak ez dira beti zuzen erabiltzen. Aipadezagun, adibidez, erdal gerundioaren eraginak sortzen duenokerra. Batzuek erdarazko egituraren kalko moduan "-larik"forma erabiltzen dute. Baina ez dira ohartzen "-ela(rik)" den-borazko egoeratan erabiltzea dela egokiena. Hau da, "korrikazihoala, belarritakoa erori zitzaion"; edo "kalean geundelarik,alkatea agertu zen"; eta, Iparraldeko euskaldunek esaten du-ten moldea erabiliz, "lan-hitzarmena izenpetu zutelarik, grebaegiteari utzi zioten".

Beraz, ohar gaitezen "-ela" edo "-larik" formak "noiz" galdera-ri erantzuteko erabiltzen direla, batez ere.

Beraz, ez esan "bihar hasiko da zinemaldia, lau egunez luza-tuko delarik", baizik eta... "Zinemaldia bihar hasiko da, eta bostegun iraungo du".

2.- "Dena normal, ondo"Erdarazko esapide baten kalko okerra aztertuko dugu. Zenbataldiz ez dugu entzun edo ikusi: "errepidean normaltasuna danagusi".

Esan beharrik ez, errepideak nola dauden adierazi nahi, etazer beste esaldi dagoen aipatu dugun honen atzean: gaztela-niazko "la característica principal es la normalidad".

Testuinguruaren arabera, baleudeke, bada, hamaika modu,euskaraz, hori bera adierazteko: nola esan euskara jatorrean"Euskal Herriko errepideetan normaltasuna da nagusi"? "Eus-kal Herriko errepideetan ez dago inolako eragozpenik", edo"Euskal Herriko errepideetan dena normal dabil, dena ondo",adibidez. Edo antzeko beste esaldi batzuk: "euskal errepidee-tan arazorik gabe ibil daiteke", "ez da istripurik izan", eta, on-dorioz, "eragozpenik gabe ibil gaitezke".

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

© Udala

Page 13: berrittu 156. zenb

1562011 // MAIATZA MAYO 13

© Udala

Gidabaimena euskaraz ateratzeko kanpainaabiatu dute Buruntzaldeko Euskara sailekHerritar euskaldunak gidabaimena eus-karaz ateratzera animatzea da helbu-rua, eta horretarako sustapena egitea,besteak beste merkatuan dagoen es-kaintzaren berri emanda. Helburu horilortzeko, auto eskolek ikasleekiko harre-manetan erabiltzen duten dokumenta-zioa euskaraz ere izatea bermatu da,Udaleko Euskara Sailak dokumentaziohori itzuli baitu, Urnietako Solozabal au-to-eskolaren kasuan.

Gidabaimena euskaraz ateratzeraanimatzeko sustapen lan berezia egin-go da herritar gazteen artean. Susta-pen lanerako,diptiko bat banatuko dagazteen artean. Kiroldegian, gazte in-formazio bulegoan, salestar ikastetxe-an, kultur etxean eta beste hainbat le-kutan ere utziko dira diptikook. Herritarguztientzako erreportaje bat egingo da,eta Aiurri astekarian argitaratuko da.Prentsaurreko bat eman da maiatzaren

4an, 13:30ean, Lekaion.Gidabaimenaren zati teorikoa doan

emateko zozketa egingo da auto eskolabakoitzeko, 400 euroko mugarekin. Gi-dabaimena 2011n euskaraz ateratzendutenek hartuko dute parte 2012ko ur-tarrilean egingo den zozketan. Gidabai-mena atera duenari berari emango zaiosaria. Sariaren kopurua zehazteko, ira-bazleak ordaindutakoa hartuko da kon-tuan, 400 euroko muga dela.

Lorea Mangasek irabazi duSMSak Euskaraz lehiaketaBuruntzaldeko bost udalerrietan eginzen lehiaketa hau. Urnietako kasuan,Salesianos Urnieta ikastetxeko etaEgapeko Bigarren Hezkuntzako 3. mai-lakoek hartu dute parte egitasmoan.Adur Larrea marrazkigileak SMSei etakomunikazioaren garrantziari buruzkosaioak eskaini zituen ikastetxe horie-tan, eta ondoren, lehiaketa egin zen, hi-

ru astez. Lehiaketako saria, telefonomugikor bat, Egape ikastolako LoreaMangasek irabazi zuen, epaimahaikide-ek berak bidalitako SMS hau jo baitzu-ten urnietar ikasleen artean onena:“Napoleonek nazio asko lortu zituen,baina zure begi marroiekin nire bihotzalortu duzu”. Mikel Izagirre alkateakeman zion saria.

Euskara Sailak udalekuakantolatu ditu 4 eta 12 urtearteko umeentzatUrnietako Euskara Sailak udaleku irekiakantolatu ditu 4 eta 12 urte arteko hau-rrentzat. Uztailaren 1etik 29ra izangoda lehen txanda, eta abuztuaren 1etik31ra bigarrena. Betiere, goizeko ordu-tegian (09:00etatik 13:00etara). Le-kua egonez gero, 2008an jaiotako hau-rrak ere onartuko dira. Eta hala ere le-kua egonez gero, Urnietan erroldatutaez daudenak ere onartuko dira. Gehie-nez 12 haurrez osatutako taldeak izan-go dira, eta banakako kuota 85,50 euro-koa izango da; familia kuota, berriz (bianai-arreba, %10eko beherapena) 77

eurokoa izango da, eta familia ugarien-tzako kuota (hiru anai-arreba edo gehia-go, %20ko beherapena) 68,50 eurokoa.

Izena emateko, Euskara Sailera jo be-har da, Lekaio kultur etxera, astelehen,astearte eta ostiraletan, 10:00etatik13:00etara. Asteazken eta ostegune-tan, 16:00etatik 19:30era. Izen-ema-te orria eta ordainagiriaren kopia Le-kaion entregatu beharko dira, maiatza-ren 11tik 24ra bitartean. [email protected] helbide elektronikoanedo 943 00 80 33 telefono zenbakianere egin daiteke kontsulta.

El Departamento de Euskera organiza-rá colonias de verano durante los me-ses de julio y agosto, para niños de en-tre 4 y 12 años. La inscripción se abri-rá del 11 al 24 de mayo, en las oficinasdel departamento en la casa de culturaLekaio; lunes, martes y viernes por lamañana, y miércoles y jueves por la tar-de. Los precios oscilan entre los 68,50y 85,50 euros, según el número de ins-critos en una misma familia.

Para más información: [email protected]

943 00 80 33

Page 14: berrittu 156. zenb

Egapeko hezkuntza proiektuak garbiazaltzen du euskara eta euskal kulturabultzatzea dela bere helburu nagusie-netako bat. Apirilean, bi adibiderekin,berriro nabari geratu zen konpromisohori: ikastetxe osoaren partaidetza Ko-rrikan eta bigarren hezkuntzako ikasle-en parte hartzea SMS lehiaketan.

Korrikari dagokionez, aurten bi izanditugu Urnietan: Korrika Txikia eta Ko-rrika Nagusia. Txikienean, ikasle guztiaketa beraien irakasleak atera ziren kale-ra, beste herriko ikastetxekoekin bate-ra, apirilaren 12ko arratsaldean, Uda-lak koordinatutako ekitaltian parte har-tzeko. Korrika Nagusian ostera prota-gonismoa DBHko ikasleena izan zen.Biharamuneko 5:00etan gure ikasleakprest zeuden Egapek erositako kilome-troa betetzeko. Eider Manterola etaIzaro Eizagirrek Udaleko ordezkariaren-gandik anbulategi parean lekukoa jasozuten eta bere ikaskide, hauen guraso

eta beste urnietar askorekin batera al-dapa gora ekin zioten. Ikasleek egoerafisiko ona azaldu zuten, baina motelagojoan zirenek argudiatu zuten kilometrohori herriko zailena omen zela. Dena deneta indarrak errekuperatzeko, ikasle as-ko Aballarri tabernan bildu ziren, bertanUdalak antolatutako gosaria dastatze-ko giro oso onean. Beste batzuek oste-ra azkar ohean sartzea erabaki zuten.

Bestalde, euskara mailan komunika-ziorako konpetentziak garatzeko asmo-arekin, ikasturte honetan ere BigarrenHezkuntzako ikasleek SMS lehiaketanparte hartu dute, Buruntzaldeko udale-tatik luzatutako gonbidapenari erantzu-na emanez. Ekimen honen helburua bi-koitza da: hizkuntza ez formala lantzeaeta euskararen erabilera indartzea SM-Sak bidaltzerakoan. Aurtengo irabazleaDBH 3. mailako Lorea Mangas izan da.Ikasleak, bere ikaskidez eta irakaslez in-guratuta, alkatearengandik jaso zuen

bere saria: telefono mugikor bat. Ira-bazteko balio izan zion mezua hau izanzen: “Napoleonek nazio asko lortu zi-tuen, baina zure begi marroiekin nirebihotza lortu duzu”. Polita benetan.

Ikastolako zuzendaritzak espreski zo-riondu nahi ditu bere ikasleak, euskara-ren aldeko ekintzetan gogo biziz eta mo-du arduratsuan parte hartzeagatik.

Artículo disponible en: www.egape.org

Datak: maiatzaren 2tik 11ra arteEskainiko ditugun modalitateak:

• Zientziak eta Teknologia• Humanitateak eta Giza Zientziak

D eredua

Fechas: del 2 al 11 de mayoModalidades que se van a impartir:

• Ciencias y tecnología• Humanidades y ciencias sociales

Modelo D

Badira sei urte Urnietako Salesiar ikastetxea Nazioarteko Gazte Topaketetan par-te hartzen hasi zela; Polonia, Finlandia, Alemania eta Galeseko beste lau ikastetxe-rekin sare bat osatu eta urtero ikasleek 10 eguneko egonaldia egiten dute bere adi-neko gazteekin. Orduz gero Alemanian (bi aldiz), Galesen, Finlandian eta Urnietanospatu dira topaketak. Bertan tailer ezberdinetan (dantza, prentsa, argazkia, bide-oa, margotzea, …) parte hartzeaz gain, beste herrialdetako gazteekin harremanaksendotu eta beraien kulturaz aberasten dira. Amankomunean dituzten ezaugarriakadina, europarrak izatea eta ingelesez aritu beharra dira. Orain artekoak esperien-tzia ahaztezinak izan dira eta seguru aurtengoa ere horrela izango dela.

Los alumnos de 1º de Bachillerato acudirán al 6º encuentro internacional para jóvenes que se va a celebrar en Aurich (Ale-mania), con la participación de centros de País de Gales, Polonia, Finlandia y Alemania. Anteriormente los encuentros se hancelebrado en Alemania (dos veces), Finlandia, País de Gales y Urnieta. Nuevamente será una experiencia inolvidable.

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

2011-12 Batxilergoko aurre-inskripzioak Pre-inscripciones para Bachillerato 2011-12

Batxilergoko ikasleak Nazioarteko Gazte Topaketan

IKASTETXEAK 156MAIATZA MAYO // 201114

Egape behin eta berriro euskararen alde: apirileanikasleek Korrikan eta SMS lehiaketan parte hartu dute

Gure ikasleak Korrikan, Urnieta zeharkatzen.

Page 15: berrittu 156. zenb

AISIA ETA ZERBITZUAK1562011 // MAIATZA MAYO 15

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:002 EGUN / 2 DÍAS

EGUN 1 / 1 DÍA IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

GNOMEO Y JULIETA

MAIATZAK 6 / 86 / 8 DE MAYO

ESTA ABUELA ES MI PADRE

MAIATZAK 13 / 1513 / 15 DE MAYO

RIO

MAIATZAK 20 / 2220 / 22 DE MAYO

MAIATZAK 27 / 2927 / 29 DE MAYO

I JaiakI KulturaI ErreportajeakI Denboraren makina

WEB-EKO ATALAK

I FiestasI CulturaI ReportajesI Máquina del tiempo

SECCIONES DE LA WEB

IURNIETA TELEBISTA ARTXIBOA / ARCHIVO www.urnieta.org

IURNIETAKO KZ-GUNEA ✆ 943 020 724 · www.kzgunea.net

MAIATZEKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA

✱ e-administrazioa KZgunea✱ Internet + e-administrazioa KZgunea

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA (2-4 ordu)

✱ Picnik✱ MetaPosta I + II✱ Irudi digitalen tratamendua I + II✱ Ubuntu✱ Google Calendar ✱ iGoogle✱ Enplegu bat lortu✱ Blogger✱ eBay

HORARIO DE MAYO: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES

✱ e-administración KZgunea✱ Internet + e-administración KZgunea

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET (2-4 horas)

✱ Picnik✱ MetaPosta I + II✱ Tratamiento de imágenes digitales I + II✱ Ubuntu✱ Google Calendar ✱ iGoogle✱ Consigue un empleo✱ Blogger✱ eBay

Page 16: berrittu 156. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de este mes.Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected]

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:AITZIBER PEÑAGARIKANO: ATSEGIN ZAIGU ETXEA

156 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den baserria?¿Qué caserío es el que aparece en imagen?

“LIBURUTEGIKO XAGUAK”,HAURRENTZAKO KANPAINAMAIATZAK 3, 10, 17, 24 ETA 31 / 17:00Udal liburutegia+ 11. ORRIALDEA

“IPUIN LAPIKOA”,HAURRENTZAKO KANPAINAMAIATZAK 11, ASTEAZKENA / 17:00Udal liburutegia“Emozioen zurrunbiloa”, Oihana Etxe-gibel ipuin kontalariarekin.+ 7. ORRIALDEA

HITZALDIA: “BIDAIETIKOAK:NIK HORRELA EZ DUT BI-DAIATU NAHI!”MAIATZAK 11, ASTEAZKENA / 19:00Gazte Informazio Puntua+ 11. ORRIALDEA

UDALEKUAK 2011MAIATZAK 11-24Lekaio kultur etxeaIzena emateko epea zabalik.+ 13. ORRIALDEA

SAN ISIDRO EGUNAMAIATZAK 14, LARUNBATA+ 6. ORRIALDEA

XVIII. ARGAZKI RALLYAMAIATZAK 15, IGANDEA09:00-09:30: Izen-ematea Lekaio kul-tur etxean. Ondoren, argazkiak egite-ko jardunaldia. 7 argazki eskatuko di-ra: egunean zehaztuko diren gaiei bu-ruzko bost, gai libreari buruzko bat etanorberaren eta egilearen beste bat.MAIATZAK 16-17-18Argazkiak entregatzeko epea, J.A. To-rres argazki-dendan.+ 6. ORRIALDEA

V. URNIETA DANTZANMAIATZAK 21 / LARUNBATA11:00 Topaketa, Egape Ikastolan.11:45-13:00 Dantza saioak herrian.12:00 Dantzari txikien emanaldia,San Juan plazan.13:00 Emanaldi nagusia, Plazido Mu-jikan. Ondoren, errifaren zozketa.14:30 Dantzarien bazkaria, ikastolan.17:00 Kantuki berbena taldearenemanaldia, San Juan plazan.+ 8. ORRIALDEA

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOENIKUSKIZUNA: “ONGI ETORRI,PUPU ETA LORE”MAIATZAK 25, ASTEAZKENA / 17:30Egape ikastolako pilotalekua+ 7. ORRIALDEA

GAZTE JAIAK 2011MAIATZAK 27-29+ 5. ORRIALDEA

AGENDA MAIATZA / MAYO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO