berrittu 174. zenb

8
2013 // URTARRILA ENERO 174 UDALEKO BERRIAK 2 Urnietako pisu tutelatua, gertutik KULTURA 4 Errege Magoen desfilea, larunbat honetan KIROLA 6 Aktibili: Osasun Bidea proiektua Urnietan Olentzerorekin! kanpaina Lehiaketetako sariak banatu zituzten HAUR ETA GAZTERIA 5 “Ali Baba eta 40 lapurrak” ikuskizuna, 27an

description

 

Transcript of berrittu 174. zenb

Page 1: berrittu 174. zenb

2013 // URTARRILA ENERO

174

UDALEKO BERRIAK 2Urnietako pisu tutelatua,gertutik

KULTURA 4Errege Magoen desfilea,larunbat honetan

KIROLA 6Aktibili: Osasun Bideaproiektua Urnietan

Olentzerorekin! kanpainaLehiaketetako sariak banatu zituzten

HAUR ETA GAZTERIA 5“Ali Baba eta 40 lapurrak”ikuskizuna, 27an

Page 2: berrittu 174. zenb

Urnietako Gizarte Ongizateko sailak fa-milien eta norbanakoen oinarrizko beha-rrei erantzuteko lanean dihardu urteosoa. Sail honek adinduek bakardadearizein urteak betetzeak dakartzan bestehainbat arazori aurre egin diezaioten,pisu tutelatuen zerbitzua eskaintzendu. Zortzi bat urte daramatza zabaliketxebizitza horrek, Urnietako Udalakkudeatzen duena; bere helburua etaeginkizuna dira familia edota norbanakohoriei, bizitza independente bat eskain-tzea, non bertan, autonomia pertsona-la zein taldekakoa garatzen diren. Ur-nietako pisu berriztatuan egun hiru per-tsona bizi dira, elkarbizitzeko eta bes-teen konpainiaz gozatzeko aukera za-baldu zaielarik.

Egiaz, pisuak 9 erabiltzailerentzat dutokia. “Etxebizitzan dauden pertsonek,autonomia baduten arren, etxez-etxe-ko laguntzaile bat izaten dute ondoanegunean zehar, janaria prestatu etabestelako etxeko-lanak ongi burutu di-tzaten. Finean, esku bat botatzeko”,azaldu dute Gizarte Zerbitzuko sailetik.Beste guztia euren kabuz egiten dutepisukoek, hala nola, logelak txukundu,

etxeko-lanak antolatu, elkarbizitzaarauak bete, eta batez ere, haien arte-ko harremanak sendotu. Azken hori na-turalki gauzatzen da, egunerokotasu-nean hainbat eta hainbat kontu eta es-perienzia partekatzen baitituzte Ama-dor Sestelok, José Infantek eta ÁngelOcejok, egun pisu tutelatuan bizi dire-nak.

Urnietako Udaleko Ongizate Sailak pi-

su tutelatuan beste sei pertsonentzatlekua dagoela berresten du. “Etxea be-deratzi pertsonentzat moldatua dago;behar duten guztia aurkituko dute ber-tan. Interesatuek Gizarte Zerbitzuekinjar daitezke harremanetan, Idiziabal ka-leko gure bulegora gerturatuz (46 Etxa-bea. Harrera ordutegia: 09:00etatik14:00etara) edota 943 00 83 49 tele-fonora deituaz.

UDALEKO BERRIAK 174URTARRILA ENERO // 20132

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

El piso tutelado echó a andarhace ocho años y estádestinado a personas mayoresque, teniendo autonomía,quieren convivir con otraspersonas

Las personas residentes en elpiso cuentan con la ayuda deuna auxiliar, quien se encargade prepararles la comida ysupervisar que realizan lastareas correctamente

El piso de Urnieta ofrece unservicio integral a personasadultas cuyo nivel de autonomíapersonal y capacidad dedesarrollo les permite llevar acabo una vida normalizada

Zer diote pisuanbizi direnek?

ONGIZATEA

AMADOR SESTELO “Llevo unos cinco meses aquí. El piso esacogedor, aunque en mi opnión hace fal-ta un baño más; ahora porque estamossolo tres, pero cuando entrén más per-sonas, a ver como nos las arreglamos.Lo demás está muy bien, pasamos el ra-to juntos y la auxiliar nos ayuda en nues-tros quehaceres diarios”.

JOSÉ INFANTE“Nos hacemos compañía, y como en to-das las casas, tienes que aprender aconvivir con los demás. Al principio escomplicado, como en cualquier otraconvivencia, pero luego ya te acostum-bras. Pasamos el tiempo viendo la tele ocharlando. También tenemos nuestrapropia intimidad, que eso también esimportante”.

Mertxe Estebez etxez-etxeko laguntzailea, bazkaria prestatzen. © Udala

Urnietako pisu tutelatua, gertutik

Page 3: berrittu 174. zenb

1742013 // URTARRILA ENERO 3

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

ÁNGEL OCEJO“Hiru urte daramatzat hemen eta gus-tura egon naiz. Pertsona ugari pasa daetxe honetatik, eta egia esan elkarbizi-tza ederra da bakarrik zaudenean. Zurekabuz gauzak egiteko gai bazara, lekuegokia da”.

MERTXE ESTEBEZ, ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAILEA“Janaria prestatzen diet batik bat, etazerbaitetan laguntza behar badute, es-ku bat botatzen diet. Gauza asko dagoegiteke, baina gustura ikusten zaie,eroso. Estima hartzen diezu azkenean,egunero haiekin egonik, normala da. Be-raiek saiatzen dira gauzak euren kabuzegiten, eta hori da garrantzitsuena”.

Goiko argazkian, ezkerretik eskuinera, Amador Sestelo, José Infante eta Ángel Ocejo pisukideak.Beheko argazkian, pisuko logela bat.© Udala

Quedan 6 plazasvacantes en el pisoEl departamento de Bienestar So-cial de Urnieta tiene entre sus res-ponsabilidades la de responder ade-cuadamente a la necesidad de convi-vencia personal que presentan fami-lias o individuos referentes a la co-bertura de las necesidades prima-rias. En este aspecto, atienden es-ta necesidad mediante la PrestaciónBásica de Alojamiento y Convivencia.Los apartamentos tutelados son unrecurso que se adapta a las necesi-dades que tienen las personas ma-yores; son el alojamiento para aque-llas personas que optan a vivir de for-ma autónoma bajo la tutela y con laayuda de una institución.

El piso de Urnieta cuenta con unaamplia sala de estar, una cocina es-paciosa, dos baños y 7 habitacio-nes, una de ellas de dos camas. Elapartamento está acondicionadoconforme a las normas de accesibi-lidad vigentes. Los interesados enentrar a vivir en el piso tuteladopueden acercarse a la oficina deBienestar Social, ubicada en Idiaza-bal nº 46, o llamar al teléfono 94300 83 49.

Page 4: berrittu 174. zenb

KULTURA 174URTARRILA ENERO // 20134

Errege Magoak bidean ditugu...

Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Erre-ge Magoen desfilea izango dugu Urnie-tan. Aurten larunbataz izango duguegun berezi hau, eta oso giro polita es-pero dugu herrian.

Hasteko, 16:00etatik 17:30etara,haurrentzako harrera egingo da San Mi-gel elizan. Errege Magoek eta pajeekhaurren gutunak jasoko dituzte, eta gu-rasoek eta haurrek argazkiak egitekoaukera izango dute.

Ondoren, eguna iluntzean, desfileaizango da. 18:00etan, erregeak zaldigainean igo eta Lobera baserritik jaitsi-ko dira, pajeak antortxekin alboetan di-tuztela. Erratzuko zubian komitiba izan-go dute zain; Alkate txikiak, antortxero-ak eta txistulariak. Denak elkartuta, zu-bia pasa eta herrira sartuko dira, etahortik aurrera biziko dugu desfilea. SanJoan plazatik pasa ondoren, Vegasako

errepidea hartuz, Idiazabal kalea igaro-ko dute; azkenik udal kiroldegira iritsikodira guztiak. Beti bezala, eguraldiarenarabera ibilbidea alda daiteke, baina es-pero dugu hau ez gertatzea.

Harrera eta opariak, kiroldegian19:00etatik 20:30etara Errege Mago-ei harrera egingo zaie udal kiroldegian,bertako aterpean izango baitira Maria,Jose eta Jesus haurtxoa. Alkate Txikiekoroigarriak eskainiko dizkiote familiari(baratzeko produktuak, kiroletako ele-mentuak...); Errege Magoek, berriz, mi-rra, urrea eta intzentsua. Ondoren,Egape dantza taldekoek agurra dantza-tuko diete.

Jarraian, eta bukatzeko, Erregeakeserlekuetan jarri eta pajeen laguntza-rekin opariak banatuko dituzte. Udal in-formazio erroldan inskribaturik dauden

0 eta 6 urte bitarteko haur guztiek be-re oparitxoa izango dute (gutun batekinbatera, egun horretan aurkeztu beha-rreko txartela bidali zaie etxera).

Kiroldegiak edukiera mugatua dauka(277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa,zenbait jarduera, zentro edo establezi-menduren autobabes-betebeharrakarautzen dituena, larrialdiei aurre egi-teko) eta, horren ondorioz, sartzeko atebakarra baliatuko da (kiroldegiko sarre-ra Nagusia) eta aretoan dauden per-tsona kopurua kontrolatuko.

Edukiera gaindituz gero, kanpoanitxaron beharko da, eta jada opariak ja-so diztuzten haurrak irteten doazenheinean haur gehiago sartzen joango di-ra. Esan bezala, opariak guztiontzategongo dira; beraz, guztia primeran ir-tetzeko, pazientzia izatea eta guztiektxanda lasai itxarotea eskatzen da.

Gabonetako lehiaketen sariak banatu zituztenOlentzerorekin! kanpainaren barruan,Gabonetako lehiaketen sari banaketaegin zen abenduaren 28an, Lekaio kul-tur etxean. Urtero bezala, idazlanen,gabon-txartelen, jaiotzen eta Olentze-roen lehiaketak izan dira eta hauetanEgape, Presentación de María eta Sa-lesiar ikastetxeetako ikasleek partehartu dute.

Argazkian ditugu sarituak, eta hauenartean, sariak banatu zituzten Mikel Pa-gola alkatea eta David Rosco Sustape-neko zinegotzia.

Dentro de la campaña navideña Olen-tzerorekin!, el 28 de diciembre se re-partieron los premios de los concursosde redacciones, postales, belenes yOlentzeros.

Como es tradición, los Reyes Magos llegarán a Urnieta el 5 de enero, este primer sábado de mes. De 16:00 a 17:30 horasMelchor, Gaspar y Baltasar recibirán a los niños y niñas en la iglesia San Miguel, donde podrán entregarles sus cartas y fo-tografiarse junto a ellos. Después saldrá la cabalgata, que partirá desde el caserío Lobera a las 18:00 horas.

Tras pasar por la plaza San Juan y recorrer las calles de Urnieta la cabalgata llegará al polideportivo, donde les esperaránMaría, José y el niño Jesús. Entre las 19:00 y las 20:30 se harán las ofrendas al niño y a continuación serán los propios Re-yes Magos los que repartan regalos entre los niños y niñas de 0 y 6 años.

© Juan F. Manjarrés (El Diario Vasco)

Page 5: berrittu 174. zenb

Borobil Teatroa nos trae a Sarobe “AliBaba eta 40 lapurrak”, una nueva ver-sión del famoso relato contada desde elhumor y para toda la familia. La cita se-rá el 27 de enero, a las 12:00.

Zuzendaria: Anartz Zuazua.Antzezleak: Anartz Zuazua, Asier Sota eta Julen Vega.

SINOPSIAGuztiok aski ezagun dugun istorioa, inoiz ez bezala kontatuta. Ali Baba, Persia-ko herri batean bizi den egur biltzaile txiroa da. Egurra biltzen basoan dabilenbatean, zarata izugarri batek beldurtuko du. Zuhaitz baten adarren artean ez-kutatu eta 40 lapur ikusiko ditu mendian dagoen harkaitz erraldoi baten aurre-an gelditzen. Lapurren buruzagiak "ireki zaitez sesamo" esatearekin bat, koba-zuloa ireki egingo da. 40 lapurrek ostutako urre zakuak kobazulo barruan utzieta alde egindakoan, Ali Babak, harkaitzaren aurrean jarri eta buruzagiaren hi-tzak errepikatuko ditu. "Ireki zaitez sesamo". Eta kobazuloa ireki egingo da. Ba-rrura sartu eta aho zabalik geratuko da egur biltzailea. Urrezko txanponez be-tetako ehundaka zaku daude kobazuloan. Ali Babak ez dio ordea aberastasuna-ren distirari burua nahasten utziko. Zuhurtziaz jokatu eta zaku gutxi batzukhartzea erabakiko du. Lapurrek ez dezaten atzeman norbaitek kobazuloko se-kretua jakin duela. Etxera iritsi eta zoriontsu bizitzeko moduan izango diraemaztea eta bera hortik aurrera. Baina abentura ez da hor bukatuko. Ali Baba-ren anaiak, Kassimek, sekretua jakingo du. Eta honek, anaiari ezer esan gabe ko-bazuloan sartu eta zaku guztiak lapurtzen saiatuko da. Kassim harrapatu egin-go dute, ordea, 40 lapurrek. Eta hortik aurrera, kobazuloko sekretua jakin due-na atzematen saiatuko dira. Ali Babak, bere emazte eta lagunekin lapurrenatzaparretatik ihes egitea izango du helburu. Lortuko al du?

SARRERA: 3 € (aurreko salmenta urtarrilaren 20tik aurrera, Saroben eta Lekaion)

HAUR ETA GAZTERIA1742013 // URTARRILA ENERO 5

Agenda 2013URTARRILAK 23 ASTEAZKENA

19:00 Hitzaldi-diaporama: “Bolivia: Iraultza demokratikoa eta deskolonizazioa”Hizlaria: Maitane Txapartegi

“Ali Baba eta 40 lapurrak”Familiarentzako ikuskizuna, 27anSarobe guneak “Ali Baba eta 40 lapu-rrak” antzezlana hartuko du urtarrila-ren 27an, 12:00etan. Borobil Teatroajendea antzerkira eramateko helburua-rekin sortu berri da, eta antzezlan ho-nekin familia guztiari eskaini nahi dioumorez gozatzeko aukera.

Mila aldiz kontatuta dagoen istoriohau ez da inoiz modaz pasatzen. Era-

kargarri bihurtzen duten berezko osa-gaiak ditu, eta bertsio berri honen as-moa da oraindik erakargarriagoa egitea.Horretarako hiru aktore eta alfonbrabat nahikoa dira; Persiako merkatu bat,basoa, etxe bateko lorategia, lapurrenkobazuloa, edo istorioak dituen hamaikakokapenak irudikatzeko; baita 20 per-tsonai baino gehiago antzezteko ere.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTEGUNEA | www.facebook.com/GazteguneUrnieta [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

© Borobil Teatroa

Page 6: berrittu 174. zenb

¿Qué es Aktibili?Aktibili es una iniciativa para incrementar la actividad física regular y reducir eltiempo que las personas permanecemos sedentarias y alcanzar así una mejorade la salud y de la calidad de vida de la población vasca.En el cumplimiento de esta misión cobra especial relevancia:• En las personas: El conocimiento de las recomendaciones de actividad física,la mejora de las actitudes hacia la práctica de actividad física regular, el incre-mento y mantenimiento de la población suficientemente activa y la reducción deltiempo dedicado a conductas sedentarias.• En la sociedad: El reconocimiento y apoyo social a la práctica de la actividadfísica y la limitación de la conducta sedentaria, la creación de oportunidades pa-ra la práctica de actividades físicas, la equidad en el acceso a la actividad físicay a los beneficios derivados de ésta.• En el entorno físico: Existencia de espacios urbanos y naturales que facilitenla práctica de actividad física, acceso a instalaciones recreativas y deportivasy la existencia de infraestructura adecuada para el transporte activo.

UDAL KIROLDEGIKOBAZKIDEENTZAKO OHARRAUdal kiroldegiak bazkideon argazkiak eta hatz-markakhartzeko epea urtarrilaren 31 arte luzatu du. Ordutegiahauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00eta 15:00-16:30; larunbatetan, 10:00-13:00 eta16:00-20:00; igandeetan, 10:00-13:00.

Udal kiroldegiak sarrera kontrolatzeko zerbitzua per-tsonalizatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin, bazkide-on argazkiak eta hatz-markak hartzen hasi da, bertakodatu-bankuan erregistratzeko eta, modu horretan, tor-nuko sarbidea errazteko.

AVISO PARA LOS ABONADOSDEL POLIDEPORTIVOLas IDM han prolongado, hasta el 31 de enero, el plazopara la captura y registro en su banco de datos de la fo-to y huella dactilar de los abonados. Así, las oficinas delpolideportivo tendrán el siguiente horario de atención:lunes a viernes, 09:30-13:00 y 15:00-16:30; sábados,10:00-13:00 y 16:00-20:00; domingos, 10:00-13:00.

La campaña tiene como fin facilitar el acceso a travésdel torno de entrada del polideportivo, logrando así unservicio de control más personalizado y eficaz para to-dos los usuarios.

KIROLA 174URTARRILA ENERO // 20136

Bizimodu osasuntsua, guztion helburu

Urnietako Udalak “Aktibili: Osasun Bi-dea” proiektua martxan jarriko du hila-bete honetan bertan. Egitasmoarenhelburua da ariketa fisikoa sustatzea,bizi kalitate onaren eta bizimodu osa-suntsuaren ardatz gisa.

Aktibili ekimenaren baitan ariketa fisikojasangarriaren sustapena landuko dahirigunean dauden ibilbideetan. Hala,era askotariko ekintzak antolatuko dira,guztiak ariketa fisikoa egite aldera. Adinguztietako norbanako eta taldeei zuzen-dutako jarduerak egingo dira, herritarguztientzat diseinatutako egitasmoadelarik.

Jada bi ibibide seinaleztatu dira. Urnie-tako Familia Osasun Bidea: 2,6 km dituibilbideak, adinekoentzat eta familien-tzat egokitua dago eta 40 minutukoiraupena du (bidea zirkularra da, SanJuan plazan hasi eta amaitzen dena).Urnietako Osasun Bideak, aldiz, 8,1 km-ko distantzia du eta hirigunea zein Erra-tzuko industrialdea zeharkatzen ditu.90 minutukoa da eta honetan ere plazada abianpuntua eta helmuga.

“Aktibili: Osasun Bidea” egitasmoak9.800 euroko kostua du. Horietatik4.272 euro Eusko Jaurlaritzak jarrikoditu, eta gainontzekoa Urnietako Uda-lak ordainduko du.

Aktibiliren helburua da ariketafisiko jasangarria sustatzea.Horretarako jada bi ibilbideseinaleztatu dira, bata 2.6 km-koaeta bestea 8,1 km-koa

El Plan Aktibili trata de incentivarpaseos saludables en circuitosurbanos de forma individual ygrupal

En los circuitos se plantearánactividades orientadas a la prácticade actividad física para personasde distintas franjas de edad

El coste del proyecto asciende a9.800 euros. El Gobierno Vascopagará 4.272 euros; el restocorrerá a cargo del Ayuntamientode Urnieta

Page 7: berrittu 174. zenb

Ikasturteko lehen hiruhilabeteari buka-era emanez eta urtero ohi bezala, aben-duaren 21ean Ikastolak bere NegukoAzoka antolatu zuen, aurten bat etorrizSan Tomas egunarekin. Azken urteetangertatu den bezala, feria Lehen Hezkun-tzako frontoi handian jarri zen.

Eguraldiak ere bere aldetik jar zeza-keena jarri zuen. Goiz goizetik ikasleak,irakasleak eta baita hainbat guraso eremartxan jarri ziren den dena ongi pres-tatzeko. Horrela, 10:30ean hasi zenaurtengo feria baserriko produktuez

eta artisautza tailarrean landutako ze-ramika-ontziez osaturiko erakusketa-rekin. Ikastalde ezberdinek egindakotxorimaloak ere puntualki bertaratu zi-ren, kolore biziz azoka-gunea apainduzutelarik. Goizean zehar antolatutakoeuskal kirol eta joku mota ezberdinakarrakasta handia izan zuten, partehar-tzaileen kopurua kontuan hartuz. Bes-talde, feriara hurbildutako guztiek au-kera izan zuten txistorra, gaztainak etaetxeko postreak dastatzeko, nola ez sa-gardoaren laguntzarekin. Sabelak zer-

txobait alaitu ondoren jaialdiak jarraituzuen Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoikasleen abestiekin, txalaparta emanal-diarekin, bertsolariekin eta irrintzilehiaketarekin.

Jardunaldia festa giroan bukatu zentxorimaloen sari banaketarekin eta fe-riako protagonista izaten den txerritxo-aren zozketarekin. Lerro hauen bitar-tez Ikastolak eskertu nahi ditu azoka au-rrera eramateko lana egin zuten guz-tiak: ikasle, irakasle, guraso eta baitaUdaleko zerbitzu ezberdinak ere.

NegukoAzokaikastolan

Artículo disponible en: www.egape.org

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

IKASTETXEAK1742013 // URTARRILA ENERO 7

Inguruko enpresen beharrak aldatzen doaz eta gero eta ingeleseko maila handiagoaeskatzen zaie langileei. Merkatua atzerrira irekitzen doa eta beste herrialdeekin ha-rremanak izateko gaitasuna beharrezkoa da. Hezkuntza sailak lanbide heziketakoikasleen ingeleseko maila hobetzeko asmotan eskolaz kanpoko klaseak antolatzekodiru-laguntza eman die ikastetxe batzuei eta horien artean gurea aurkitzen da.

De esta forma, algunos de nuestros alumnos de FP están aprovechando la oportu-nidad de realizar un curso subvencionado de 100 horas de inglés en el Centro. Lainiciativa se está llevando adelante junto con la academia London, está subvencio-nada por el Gobierno Vasco y está dirigida a alumnos de segundos cursos, ya queson los que próximamente tienen la oportunidad de realizar la formación o prácti-cas de empresas en países del extranjero (Finlandia, Reino Unido, Lituania, Holan-da, Italia, Hungría, Polonia, Alemania, etc.), o son los que van a insertarse en unmercado laboral que cada vez tiene más necesidad de empleados con conocimien-tos en este idioma ya que muchas empresas de nuestro alrededor realizan traba-jos en el extranjero.

En la imagen, unmomento de laNeguko Azoka-Feriade Inviernoorganizada por laIkastola, que tuvolugar el pasado 21de diciembre en lasinstalaciones de lacalle Lizardi. Laferia, que reunió amucha gente, estuvoen todo momentomuy animada.

Urnietako lanbide heziketaEuroparuntz begira

Page 8: berrittu 174. zenb

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de cada mes.Nota: se admitirá una única respuesta por domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected] www.urnieta.org

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:ISABEL ALONSO SANCHEZ | BORDATXO

174 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den eraikina?¿Qué edificio es el que aparece en imagen?

ERREGE MAGOEN DESFILEAURTARRILAK 5, LARUNBATA

HAURRENTZAKO HARRERA San Migel eliza / 16:00-17:30Haurren azken gutunak hartuko dituz-te Meltxor, Gaspar eta Baltasar erre-ge magoek.

DESFILEAHerrian zehar / 18:00Lobera baserritik jaitsi, Erratzuko zu-bia pasa eta herrira sartuko dira. SanJoan plazatik pasa ondoren, Vegasakoerrepidea hartuz, Idiazabal kalea iga-roko dute; azkenik udal kiroldegira iri-tsiko dira.

HARRERA ETA OPARIEN BANAKETA Udal kiroldegia / 19:00-20:30

+ 4. ORRIALDEA

CABALGATA DE LOSREYES MAGOS5 DE ENERO, SÁBADO

RECEPCIÓN PARA LOS NIÑOS Y NIÑASIglesia San Miguel / 16:00-17:30Los Reyes Magos Melchor, Gaspar yBaltasar recogerán las últimas car-tas de los más pequeños.

CABALGATAPor las calles de Urnieta / 18:00Bajando desde el caserío Lobera, pa-sarán el puente de Erratzu para en-trar en el pueblo. Tras pasar por la pla-za San Juan, cogerán la carretera deVegasa y la calle Idiazabal, para des-pués acabar en el polideportivo.

RECEPCIÓN Y REPARTO DE REGALOSPolideportivo municipal / 19:00-20:30

+ PÁGINA 4

SAROBEKO ZINE KARTELERA Urtarrilaren 11-13ko asteburuanitzuliko dira asteroko zine proiekzioak.Hilabete honetako filmak eta ordute-giak zehazteke daude.

HITZALDIA-DIAPORAMA:“BOLIVIA: IRAULTZA DEMOKRATIKOAETA DESKOLONIZAZIOA”URTARRILAK 23, ASTEAZKENAGaztegunea / 19:00+ 5. ORRIALDEA

ANTZERKIA: “ALI BABA ETA 40 LAPURRAK”URTARRILAK 27, IGANDEASarobe AEG / 12:00Aurreko salmenta, urtarrilaren 20tikaurrera, Saroben eta Lekaion.+ 6. ORRIALDEA

AGENDA URTARRILA / ENERO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO