Berrogei urte lurr aren sustraietan...Nafarroako gehigarri /a Osteguna 1992k, abenduao k 24 / II...

7
Nafarroako gehigarria / Osteguna, 1992ko abenduak 24 / II. urtea / 56. zenbakia Berrogei urte lurraren sustraietan Zubian barna Duela 40 urte hasi zen Nafarroan kobazulo eta leizeen azterketa: espe- leologia, hain zuzen. Hasierako sator haiek sokazko eskalak, eskuz egindako lanparak, oihalezko jantziak eta ausardi handia beste materialik ez zuten, eta azterketak azalekoak zi- ren, inoiz ez baitziren pasa 50 metrotik. On- doren etorri ziren La- rrako espedizioak, au- rrerapauso teknikoak, material hobeak, baina lurraren sustraietarako bide horretan batzuk gelditu ziren. Joan den igandean omenaldia egin zieten Basauran (Lokitz) horietako hiru- ri: Julian Larunbe, Felix Aramendia eta Felix Ruiz de Arkaute. Nafa- rroan aitzindari izanda- ko hauek, ustekabea ha- rrapatuko zuten, hain segur, bide berriak ireki- tzeko egun petardoak erabiltzen direla jakingo balute. Sustraietaraino- ko aldaketak. Barnean 0LENTZER0A HERRIKIROLA Lesaka eta Iruñean dauka tradizio handiena/ m Joxelu Retegi izendatu dute presidenteberri/vm BINGEN AMADOZ A upa Olentzero! Heldu zara aurten ere. Zure esperoan zeu- den aspaldi honetan Euskal Herriko neska eta mutikoak, gaur zure inguruan algaraka, pozaren po- zaz darabilzkizun txiki guzti horiek. Besteok, haurtzarotik geroz eta gehiago urruntzen ari garenok nahi- ko genuke ere egun batez behintzat txikiak eta inozo bihurtu, mendian barna egiten dituzun ibilera horietan sinestu, bihar goizean zapata garbitu berriaren ondoan zeozer aurkitu ahal izateko. Helduontzako berriz arras ostalji- koak dira abenduko ospakizun hauek. Haurtzaroko gabonetan etzegoen nostaljiarik. Otorduan etzen mahai-aldean inor falta. Egia da gure nagusiak ere nostaljiaz min- tzatzen zirela aurreko denboretaz. hiuuv.. ^iagnak omen ziren ordu- koak, txiroago bainai. xoagoak garai bateko amatxien afa- riak. Orain nik berriz aitaren kantuak gogoratzen ditut eta gabon gauean, hitzez hitz datozkit burura. Emigrazio garaiko gabonak izan ziren nire nagusientzat nostaljikoe- nak. Hizkuntza eta ohitura arrotzak genituen inguruan eta guk, haurrak izanik haiek baino errextasun gehia- go gureak egiteko. Halere Eguberri arbolak etzigun gauza handirik esaten eta gurasoei atzerriko sinbolojia ezezagun hark handiagotzen zien tristezia. Or- duantxe ezagutu nuen nik sekulan izan dudan jaiotzarik politena, aita- ren eskuz egina. Txotxak eta buztina nahiko izan ziren gurearei eusteko. Hantxe ikusi nituen prçckanaka pixkanaka sortzen porteleko irudiak, baita erregeak be- re gaffieluetan, artzaiak eta errekako garbitzailea, errota, putzu eta ahate- txoak. Denei eman zien itxura gure aitak horretarako zeukan abileziaz baliaturik. Diru gutxirekin izan ginen zoriontsu ,eta gerotzik etorri ziren Eguberritan, benetako irudiak eros- teko aukera izan bagenuen ere, etzen etxean horren edertasun handirik izan Eguberri garaiean. Jakina da jostailurik garestienek ez dutela zergatik izan behar haurra- ren gustokoena. Beharrik. Bestelaz gutxi batzurena izanen litzateke zo- riona. Edozein modutan garbi ikusten dut egun etxeko txikienentzako di- rela Eguberri-jaiak. Gauzak horrela, izan gaitezen denok haur, tamaina ez bada, buruz gutxienez, festatik goza- jnena ateratzeko. Horra, horra gure Olentzero!

Transcript of Berrogei urte lurr aren sustraietan...Nafarroako gehigarri /a Osteguna 1992k, abenduao k 24 / II...

Nafarroako gehigarria / Osteguna, 1992ko abenduak 24 / II. urtea / 56. zenbakia

Berrogei urte lurr aren sustraietan Zubian barna

Duela 40 urte hasi zen Nafarroan kobazulo eta leizeen azterketa: espe-

leologia, hain zuzen. Hasierako sator haiek

sokazko eskalak, eskuz egindako lanparak,

oihalezko jantziak eta ausardi handia beste

materialik ez zuten, eta azterketak azalekoak zi-

ren, inoiz ez baitziren pasa 50 metrotik. On-doren etorri ziren La-

rrako espedizioak, au-rrerapauso teknikoak,

material hobeak, baina lurraren sustraietarako

bide horretan batzuk gelditu ziren. Joan den

igandean omenaldia egin zieten Basauran

(Lokitz) horietako hiru-ri: Julian Larunbe, Felix

Aramendia eta Felix Ruiz de Arkaute. Nafa-rroan aitzindari izanda-

ko hauek, ustekabea ha-rrapatuko zuten, hain

segur, bide berriak ireki-tzeko egun petardoak

erabiltzen direla jakingo balute. Sustraietaraino-

ko aldaketak.

B a r n e a n

0LENTZER0A HERRIKIROLA

Lesaka eta Iruñean dauka tradizio handiena/ m

Joxelu Retegi izendatu dute presidenteberri/vm

BINGEN AMADOZ

Aupa Olentzero! Heldu zara

aurten ere. Zure esperoan zeu-den aspaldi honetan Euskal

Herriko neska eta mutikoak, gaur zure inguruan algaraka, pozaren po-zaz darabilzkizun txiki guzti horiek.

Besteok, haurtzarotik geroz eta gehiago urruntzen ari garenok nahi-ko genuke ere egun batez behintzat txikiak eta inozo bihurtu, mendian barna egiten dituzun ibilera horietan sinestu, bihar goizean zapata garbitu berriaren ondoan zeozer aurkitu ahal izateko.

Helduontzako berriz arras ostalji-koak dira abenduko ospakizun hauek. Haurtzaroko gabonetan etzegoen nostaljiarik. Otorduan etzen mahai-aldean inor falta. Egia da gure nagusiak ere nostaljiaz min-tzatzen zirela aurreko denboretaz. hiuuv.. ^ iagnak omen ziren ordu-koak, txiroago bainai. xoagoak garai bateko amatxien afa-riak. Orain nik berriz aitaren kantuak gogoratzen ditut eta gabon gauean, hitzez hitz datozkit burura.

Emigrazio garaiko gabonak izan ziren nire nagusientzat nostaljikoe-nak. Hizkuntza eta ohitura arrotzak genituen inguruan eta guk, haurrak izanik haiek baino errextasun gehia-go gureak egiteko.

Halere Eguberri arbolak etzigun gauza handirik esaten eta gurasoei atzerriko sinbolojia ezezagun hark handiagotzen zien tristezia. Or-duantxe ezagutu nuen nik sekulan izan dudan jaiotzarik politena, aita-ren eskuz egina.

Txotxak eta buztina nahiko izan ziren gurearei eusteko. Hantxe ikusi nituen prçckanaka pixkanaka sortzen porteleko irudiak, baita erregeak be-re gaffieluetan, artzaiak eta errekako garbitzailea, errota, putzu eta ahate-txoak. Denei eman zien itxura gure aitak horretarako zeukan abileziaz baliaturik. Diru gutxirekin izan ginen zoriontsu ,eta gerotzik etorri ziren Eguberritan, benetako irudiak eros-teko aukera izan bagenuen ere, etzen etxean horren edertasun handirik izan Eguberri garaiean.

Jakina da jostailurik garestienek ez dutela zergatik izan behar haurra-ren gustokoena. Beharrik. Bestelaz gutxi batzurena izanen litzateke zo-riona.

Edozein modutan garbi ikusten dut egun etxeko txikienentzako di-rela Eguberri-jaiak. Gauzak horrela, izan gaitezen denok haur, tamaina ez bada, buruz gutxienez, festatik goza-jnena ateratzeko.

Horra, horra gure Olentzero!

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK 'Euskararen iraupena Nafarroa-ko gazteleran' izeneko erakus-keta ikusgai dago Garesko uda-letxearen erakusketa aretoan. Bertan, euskarak nafar herri er-daldunetako gazteleran utzi di-tuen aztarnak aurkezten dira, atal desberdinetan banaturik. Pane-letan antolatu dute, eta panel ba-koitzean gai bat agertzen da. Era-kusketa hilaren 27a arte iraungo du.

Tafallako Argazki Zaharren erakusketa ikusgai dago datorren urteko urtarrilaren lOa arte, ber-tako Kultur Patronatoak antola-turik. Argazkiak herriko erakus-keta aretoan ikus daitezke.

Felix Llorente Zuazuk era-kusketa zabalduko du Tafallan datorren' asteko astelehenean, abenduak 28. Erakusketan bi-txiak ikus daitezke, mota guztie-takoak, eta bertako Kultur Patro-natoak antolatu du. Datorren ur-teko urtarrilaren 9a arte egonen da zabalik.

IKASTAROAK Fondoko eski ikastaroak egin daitezke Aralarren aben-duaren letik martxoaren 28a bi-tartean, Larraungo udalak anto-laturik. Ordutegia 9 v w -1 t i n - , - . , aa. Bi modali-tate daude, 'Aste Zuria' eskola-koentzat, 4.800 pezetatan, eta 'Bi asteburu' helduentzat, materia-lekin 6.700 pezetatan eta mate-

ERRAN DUTE

L Realak izuga-rrizkotaldea

izango du luze gabe». Eugenio Bustingorri

Osasunako jokalaria

«Iruñeak, hiri bezala, ez-tanda egin du, eta inork ez daki non hasi eta non amaitzen den».

Pedro Manterola Pintorea

«Ezinezkoa da etxebizitza legea bete eta gastoa mu-rriztea».

Ricardo de Leon Kontseilaria

«Nafar gizartea garatu da kulturalki, eta gauza han-diakekarri behar dira arre-ta pizteko».

Javier Zubiaur Vianako Printzearen zuzendaria

Ibilbide gazia Nafarroan gatzak garrantzia

handia izan du behialan, eta horri paratzen zitzaizkion zergek ga-tazka eta liskarra franko eragin dituzte urteetan. Nafarroan hiru dira gatzaren inguruan industria sortu duten herriak: Ibargoiti-Getze, Galar-Getze, eta Jaitz, Gesalatzen.

Berta ikus daitekeen gatza ur-tu du euriak, eta getzaletan bil-du eta euria lurruntzerakoan bil-tzen da. Horietariko asko komu-nalak dira, eta sailka ematen zaiz-kio bizilagunei. Bertan amezti eta zumaldiak erruz zeuden ga-rai batean, baina nekazaritzak berarekin eraman du horietariko asko.

Gure ibilbidea getzaletatatik ateratzen da, eta harrobietarako joaten den bidea hartuko dugu. Ibai Saladoa uzten dugu alde ba-tera, eta E1 Puentetik barna, E1 Ristro eta Mendartiaren arteko malda igo beharra dago. Hortik barna Iturzabaleraino heltzen

gara, eta gurutzean ezkerreko bi-dea hartzen dugu. Soro eta behia-lako basoetan zehar, Urretara heltzen gara, eta hor ezkerraldean

. ateratzen den bidetik, Lanbarre-

raino helduko gara, atera garen lekuraino.

Zaporte mikatza, baina, ez zaizu geldituko, giroan gozota-sunarik izan ez arren.

rialik gabe 4.800etan, Izena eman daiteke Lekunberriko Ki-rol Bulegoan.

iiiii ANTZERKIA f 1

de Medianoche an-tzerki taldeak txontxongiloen obra bat eskainiko du datorren astelehenean, abenduak 28, Ta-fallako Kultur Etxean. 'Que bos-que tan raro' izeneko lana an-tzeztuko dute, arratsaldeko 6etan

bertako Kultur Patronatoak eta Tafallako udalak antolaturik. Asteartean, berriz, pailazoak ari-i«ko dira, Popi Zarratrako taldea-rekin, hori ere, arratsaldeko 6etan.

Retablo de Figurillas taldeak txontxongiloen lanak aurkeztuko ditu datorren asteko asteazke-nean, abenduak 30, Tafallako Kultur ETxean. 'La ratita presu-mida' eta 'El carnaval de los animales' izeneko obrak eskaini-

ko ditu. Emanaldia arratsaldeko 6etan izanen da. •

'Circus-tancies' izeneko an-tzezlana eskainiko du larunbat honetan, abenduak 26, Gironako Pettit Circ De Carrer taldeak. Lan honetan pailazo baten gorabehe-rak kontatzen dira, eta Iruñeko udalak eguberrietarako prestatu duen ekitaldien barruan dago, Haur Antzerkiaren gaiari buruz-koa. Obrak Gaiarre antzokian izanen dira, eta sarrerek 200 pe-

ASTEKO PERTSONAIAK

zeta aretoko besaulkian eta 100 pezeta palko eta anfiteatroan ba-lioko dute.

'Desioen Pontxea' izenburu-ko antzezlana eskainiko du igan-de honetan, abenduak 27, Gipuz-koako Bederen Bat taldea, Iru-ñeko udalak antolatutako zikloa-ren barruan. Emanaldia Gaiarren Antzokian izanen da.

'Pello eta Otso Grisa' izeneko obra antzeztuko du Madrilgo Pu-xika Gorria taldeak datorren as-telehenean, abenduak 28, Iru-ñeko Gaiarre Antzokian. Lan ho-netan mutiko baten abenturak kontatzen dira, otso batekin ger-tatzen zaizkionak hain zuzen.

MUSIKA Su Ta Gar eta EH Sukarra mu-sika taldeek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, abenduak 26, Lakuntzako Ilargi dantzale-kuan. Ohizkoa den bezala, gabo-netan urtero kontzertua eskain-tzen dute Ilargin, eta aurtengoa gaueko 1 letan hasiko da.

EH Sukarra eta Txantxaka mu-sika taldeak arituko dira bihar, abenduak 25, Garesko dantzale-kuan. Kontzertua goizaldeko lean hasiko da.

Iruñeko Orfeoiak kontzertua emango du igandean, abenduak 27, Olivako Monastegian, Nafar Ateneoak antolaturik. Emanaldia arratsaldeko 5.30etan izanen da, eta Jose Antonio Huarte Azpa-rren izango da zuzendaria.

J. A.Perez Sola

* « P r .^/fñ r

Tuterako alkatea

Tuterako alderdi sozialista hautsi zen ofizialki pasa den

astelehenean, aun-etik zeharo hondatuta baldin bazegoen ere. Bertan zeuden afiliatu guztiak alderditik kanpo gelditu dira eta Javier Otano Parlamentuko pre-sidenteak hartuko du afiliatu be-rriak erakartzeko ardura. Krisia azken udal hauteskundeetatik dator, Jose Antonio Perez Sola alkatea eta Javier Labarga ze-rrendan bigarren zegoenaren ar-teko liskarraren ondorioz. Auzi guzti honetan Perez Solari egotzi diote askok errua. Orain Javier Otano Parlamentuko presiden-teak du alderdia berritzeko lana.

Pedro Subijana

Sukaldaria

E ta Argiñanoren ondotik, Su-bijana etorri zen. Telebiste-

tara heldu arte batzuek dastatua zituzten haien platerrak, baina orain denon csku daude errezeta magikoak, zapore eta soluziobi-de zoragarriak. Donostiarra Iruñean izan da aste honetan, 'Menu del dia' ('Eguneko me-nua') bere liburua aurkezteñ. Martxa honetan Arzak eta bes-teren bat falta dira bakarrik Na-farroara etortzeko. Hala ere, de-nek goraipatu dituzte, egon di-renean, nafarren produktuen ka-litatea. Ez da gehiegi, baina gu-txiagorekin konformatzen dira asko.

PatxiEugi

f 0

Pilotaria

Pilotari agoizkoak bere lehen-dabiziko txapelketa handia

irabazi zuen igandean, lau t'erdikoan Errasti gipuzkoarra aisa menderatu ondoren. Askok Beloki eta bere arteko lehia nahi zuten, baina burlatarrak huts han-dia egin zuen bere norgehiago-kan. Ongi etorriko zaion hutsa, halere, berak aitortu zuen bezala. Eugiren garaipena eta bere joko apartarekin, galdera nagusia da-bil zaletuen gogoan: Retegi sasoi onean izan balitz, Eugik hain aisa irabaziko zukeen? Ezetz uste du-te askok, baina norgehiagoka ederra dugu hurrengo urteetara-ko.

EUSKALERRIA IRRATIA FM 91.0

Ostegunero, arratsaldeko 4etan, 30 seme-alaba Na-farroako. Elkarrizketak.

XORROXlN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

RNE RADIO 1 OA/l 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz Elkanizketak, erreportaiak, musika.

ARALAR iRRATIA F̂M _;i05.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

HERRIZ BERRI

Lesaka

Olentzero herritarra J U A N KRUZ I A K A S T A / IRUNEA

Olentzeroa zonalde ezkutue-netara z;okoratua zegoenean ere, Lesakako kaleetan barna pasea-tzen zen urtero. Denbora franko behar izan du ikazkinak hiribu-rura joatera ausartzeko. Ausartu denean, ordea, berehala lortu du arrakasta, eta egun Lesakan ez dira Irufiean adina lagun biltzen bere ibilbidearen inguruan.

Hala ere, gehiago dira Lesaka-ko karriketan barna paseatzen diren Olentzeroak, Iruñeko ka-rriketatik ibiltzen direnak baino. Urtero, abenduaren 24an goizean goiz hasita, herriko koadrilak ka-lera ateratzen dira bakoitzak bere Olentzeroa daramala. Kantari, baserri urrutienetara ere ailega-tzen dira biharamuneko askari-rako jaki eske. Koadrila osatzen dutenekbezala, ongi jateaeta on-gi edatea gustukoa du Lesakako Olentzeroak. Bertako abestiak dioenez, 'bart arratsean edan

oadrila bakoi-tzak ofizio ezberdi-nak aurkezten ditu Olentzeroarekin, eta abesteko trebetasu-na ere-kontuan har-tzen da hoberena zein den erabakitze-rakoan.

omen du hamar arruko zagia', eta jateari dagokionean, lesaka-rrek abesten duten kantan beste inongo kantatan baino handiagoa da ikazkinaren gose asegaitza:

'Olentzero gurial ezin degu asej bakarrik jan dizkigu/ hamar zerri gaztel saiheski ta solomol tripazaiak astej Jesus jaio de-lakol konsola zaitezte'.

Bazkalondoan, Iauretan, Olen-tzerorik onena hautatzen da koa-drilek egin dituzten guztien ar-tean. Koadrila bakoitzak ofizio ezberdinean aurkezten du Olen-tzeroa, eta abesteko trebetasuna ere kontutan hartzen da hoberena zein den erabakitzerakoan. Hau-taketa amaitzen denean, koadri-lek jaki eske ibiltzeko azken au-kera ez dute pasatzen uzten, eta abesten eta dantzatzen azkenen-go paseoa ep'ten dute, herriko kaleak jende eta algaraz gainezka daudela. Zazpiak aldera Olen-tzero irabazlea udaletxeko musi-ka bandarekin batera kaleetan barna abiatzen da. Ibilbide ho-rrek, ordea, ez dauka amaiera pozgarririk Olentzero panpina-rentzat, lehen gertatzen zen mo-duan erretzen ez badute ere.

Iruñea

Olentzero hiritarra J K. L / IRUNEA

Duela 35 urte Olentzeroa lehendabiziko aldiz joan zen I-ruñera San Antonio elkartearen , eskutik. Harrezkero, urtero, abenduaren 24an elkarteak Itu-rralde y Suit kalean duen egoi-tzan izaten da, arratsaldeko zaz-pietan ibilbidea hasteko prest. Iñaki Alfaro elkarteko kideak azaltzen duenez, «garai horiek ez ziren egokiegiak Olentzeroaren-tzat, baina elkarteko lehen ki-deek gogor egin zuten lan, eta harrezkero urtero Olentzeroak Iruñeko kaleak zeharkatu ahal izan ditu».

35 urte hauetan San Antonioko Olentzeroak bere nortasuna ga-ratu du eta egun animaliak bes-terik ez ditu onartzen hirian barna

egitenduenibilbidean. «Traktore eta halakorik ez dugu erabil-tzen», dio Alfarok, «eta bai ordea ardi, idi eta zaldi anitz. Herri-koiagoa da horrela egitea». Ohi-turari, funtsean, eutsiz, urtero be-rrikuntzaren bat egiten saiatzen dira San Antonio elkarteko ki-deak. Aurten dantza talde batek, fanfarre eta guzti, lehendabiziko aldiz parte hartuko du ibilbidean. «Modu horretan alaitasuna han-diagoa izatea lortu nahi dugu, eta aurten agian tobera batek joko du bi txalaparten ordez». Tobera, txalaparta, dantzari eta fanfa-rrearekin batera, ohi denez, beste gauza anitz izanen dira ibilbi-dean: umeentzako gurdiak, zan-pantzarra, jaiotza, idien gurdiak, ardiak, eta nola ez ba, Olentzeroa.

Duela urte batzuk, Olentze-

roak hiriburuan lortu duen arra-kasta dela eta, arazoak izan ziren ikazkinaren aurrean zihoan ka-lejirak sortzen zituen bultzade-kin. Arazoa behin gaindituta, Iñaki Alfarok, bere elkartearen izenean, Olentzeroaren ibilbidea guztiz ireki eta zabala dela azpi-marratu nahi du. «San Antonio elkartea denez antolatzailea, jendeak ibilbide pribatua dela pentsa dezake, eta ez da horrela inondik inora. Guztiona da eta guztiok parte hartzea gustatuko litzaiguke egun antolatzaile ga-renoi, antolaketan ere laguntza asko eskertuko genukeen mo-duan. Guk antolatzen duguna agian ez da izanen Olentzerorik onena, baina hiriaren erdialdean egiten dena da, eta iruindar guz-tiona».

SAN ADRIANgo Barazki Kontserbatarako Zentroa zabal-du zen atzo, asteazkena, Juan Cruz Alli eta Aragoiko presiden-tea bertan zirela, beste hainbeste agintariren artean. Zentro honek, Euskal Herrian ezezik beste lu-rraldetarako ikerketak eta plan-gintzak ere egingo ditu, eta ber-tako nekazarien eta Nafarroako Gobernuaren aspaldiko asmo eta ametsa zen.

BADOZTAINgo Latimurriko iturria berreraikf dute auzolanean herritarrek. Badoztaindarrek 1913an eraiki ziiten lehendabizi-ko aldiz iturria. Ordutik herriko bizitzaren elkargunea izan zen iturria, baina duela urte batzuk erortzekotan zegoela herritarrek iturria kentzea erabaki zuten. Au-zolanean orain eskuz berriz ere eraikitzea lortu dute, eta egun bi data aipatzen dira iturriaren pla-kan, hala nola, 1913 eta 1992. urteak.

BARANAINgo Udalak lan kontratuak arautzen dituen foru legeak sarritan hausteagatik sa-latu du Nafarroako Gobernuko Konptu Ganbarak. Langileen behin-behineko kontratuetan le-gehausterik latzenak egin ditu Udalak. Udalarentzako lanean hiru urte baino gehiago eman on-doren kontratu iraunkorra eduki-tzeko eskubidea zeukaten langi-leei behin-behineko kontratuak berritu zaizkie, eta horretaz gain, langile berriak hartzerakoan Udalak ez ditu beharrezko auke-ratze probak egin. Halaber, kon-tratu berrietan beharrezkoak di-rei) idazkiak ez ditu bete behin baino gehiagotan.

TUTERAn arrazakeria egon ba-dagoela salatu du La Romani ijito elkarteak. Elkarte honetako ki-deek ijitoek begirada bortitzak jasaten dituztela salatu dute, eta lana eta etxebizitza bilatzeko era-gozpen handiak topatzen dituz-tela gaineratu dute. Aldi berean, tuterarrek herrian gertatzen diren arazo guztien erruduntzat jotzen dituztela eta ijitoak lapur eta al-ferrekin parekatzen dituztela sa-latu dute.

B AZTANen joan den asteburuan egin ziren hauteskundetan baz-tandar askok ezin izan zuten boz-katu biztanle zerrendan zeuden akatsak zirela medio. Horretaz gain, beste baztandar anitzek ez zuten botorik eman hauteskun-deak egun horretan egiten zirela ez zekitelako.

40 urtez lurraren sustraietan

Budogiako Illaminako Ateak leizetik barna. 198Iean munduko bigarrena izan zen sakonerari zegokionez.

Basa den igandean Julian Larunbe, Felix Aramendia eta Felix Ruiz de Arkaute espe-leologoak omendu zituen Lizarrako Espe-

leologi Taldeak Basaurako kobazuloan, Euskal Herri osoko partaidetzarekin. Lxirraren sustraie-

tara lehendabiziko bisitaldietatik 40 urte betetzen direnean, Larrako ikerkuntzak eta egindako lan oparoa dute askok gogoan, baina egun tokiz tokiko ikerketara mugatzen da gehienbat lana. Kirolera baino, arlo zientifikora.

Lurraren zainetara bisitaldia • ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

Berrehun bat lagun bildu ziren pasa den igandean B asaurako ko-bazuloan, Itxako ibaiaren itur-buruan, Nafarroako espeleolo-giak aztertu zuen lehendabizi-koan, hain zuzen ere. Lizarrako Espeleologi Taldeko hiru partai-de garrantzitsuak omendu zituz-ten bertan, eta bertan oroitarri bat inauguratu eta aurreskua dan-tzatu zuten. Julian Larunbe biho-tzondokoak jota hil berria zen, eta Aramendia eta Ruiz de Arkaute lurraren sustraiak bortxatzen ari zirela heriotzak eraman zituen, baina Lizarrako taldeak hirurak batu nahi izan zituen espeleolo-giaren 40 urte betetzen diren urte honetan. Felix Aramendia 1982ko abuztuaren 29an hil zen Itxako sifoian, eta Felix Ruiz de Arkaute, 1971ko uztailaren 24ean, San Martin Harriko lei-zean, hogei urte baino gehiago Nafarroako espeleologiaren munduan aritu ondoren.

ARKAUTE: Belgikar hau izan 3ELGIKATIK z e n , izan ere, LIZARRARA ezinbesteko erre-

ferentzia sokazko eskalak, tekni-ka oso xumeak eta batere tradi-

ziorik ez zegoenean. Espeleolo-gia jende ausart eta 'eroaren' ki-rola eta dibertimendua zenean. Berarekin euskal espeleologia-ren historia zati bat ezezik Eu-ropako bultzatzaile handieneta-koa ere joan zen. Felix Belgikan

jaio zen, aita tolosarra zuela. 1950-5 lko neguan heldu zen Euskal Herrira, eta bertan, Oña-tin hain zuzen ere, Gesaltzan hasi berriak ziren azterkuntzekin hasi zuen bere lotura orduan ume jaio berria zen espezializatearekin.

Lrbasako Akuancli leizean.

Berarekin ere teknika berriak ekarri zituen, eta 1951ko udan Gesaltzan ezezik, Arrikrutz eta Jaturabeko kobazuloetan aritu zen. Orduan hasi ziren gure lu-rraldean erabiltzen eskala meta-likoak, sokarekin egindakoak baztertuz, eta aurrerapauso na-bariak egin ziren. Ikerketa haien lehendabiziko emaitzak Ovie-doko 'Speleon' aldizkarian eta Aranzadiren 'Munibe-n' argita-ratu ziren.

1953an Nafarroara heldu zen, eta bera arduratu zen hemen sortu zen lehendabizko taldearen pres-takuntzaz. Principe de Viana Erakundearen dirulaguntzare-kin, 1954etik aurrera Larrako ikerketei ekin zien taldeak. Lan guzti haien emaitzak, Felix beti bultzatzailea zelarik, erakundeak berak argitaratu zuen 'Larra, San Martingo leizea' izeneko lanean bildu zen.

Baina horretaz gain, Gipuz-koako Mantarrein, Bizkaiko Tor-ca del Carlistan, Burgoseko Gua-reñan eta Alpeetako Bergerren aritu zen, besteak beste. Espeleo-logiari buruzko hainbat liburutan azpimarratu izan dute bere lana eta euskal espeleologiari eman zion bultzada.

gun, taldearen lana bereziki tokiz tokiko azterketara mugatzen da. Ho-rrela, Lokitz eta Ur-basan kokatzen dira azterketa gehienak, eta kirolari baino az-terketa eta ikerketei erreparatzen zaie gehienbat.

LARRA Bera eta beste asko-IKERTOKI r e n lanari esker,

egun, Lizarrako Es-peleologi Taldeak Nafarroako hainbat tokitan utzi duen lana lurraldeko leize eta kobazuloak

, ezagutzeko esanguratsua izan da. Horien artean azpimarratzekoak dira Larra aldean egindakoak, bereziki Anielarra, Budogia eta Ukerdin. Hor daude, izan ere, Ilaminako Ateak eta San Martin Harriko leizeak, mundu osoan ezagutzen diren sakonenetakoak.

Egun, taldearen lana bereziki tokiz tokiko azterketara muga-tzen da. Horrela, Lokitz eta Ur-basan kokatzen dira ikerketa gehienak, eta kirola arloari baino azterketa eta ikerketa arloei erre-paratzen zaie gehienbat. Hori de-la eta, taldeak berak ematen di-tuen ikastaroetan arreta berezia eskaintza zaio geologi ikasketei.

Hala ere, naturari lotuta dau-den jarduera guztietan gertatzen den bezalaxe, jendearen pilaketa eta kutsadurak ere astindu du lurraren barnealdea, taldeko par-taide batek azaldu duenez. «Kon-tutan hartu behar da milaka ur-tetan zehar ez duela inork zapal-du inguru hauek, eta orain jende pila dabil gora eta behera».

Illami-nako Ateak, 1.348 metro-ko sakonera

eta hamar ki-lometroko ibil-

bidea. Bi urte es-katu zituen, eta

jende eta material kopuru handia. Hi-ru sifoiek, —40, 60

eta 100 metro-koak— bukaera

eman zioten leize honen ikerketari.

40 urtez lurraren sustraietan

Udelfagotik Mesa Turikera A . B. / IRUNEA

Historia osoan zehar kobazu-loak eta lurrak agerian uzten di-tuen leize eta zulo ororen mito-logia anitza izan da. Mari, lamiak eta beste hainbat pertsonaia lu-rraren altzoan bizi izan dira beti, eta horrek mito eta sinesmen as-kotarako tokia eman die euskal-dunei. Kobazuloak, orduan, iza-kera babesle eta gaiztoa zuen, eta P. Thomas de Burgi historiala-riaren 'San Miguel de Excelsis' liburuan zentzu bikoitz honi bu-ruz pasadizo franko adierazga-rria agertzen da.

1765eko martxoaren 26an, Juan Astizko irañetarrak, gaixo-rik zegoela, Aralarko leize batera bota zuen bere burua. Udelfagoa izeneko parajean, 'zeinen sako-nera inork ez baitaki noraino heltzen den', zortzi egun eman zituen, eta saio franko egin ondo-ren, bizirik eta osasuntsu atera zuten. Saio horietako batean Jor-ge Landakoa jaitsi zuten sokaz loturik, baina argia falta zitzaio-nean, Burgiren liburuan azaltzen denez, 'oihuka hasi zen, ez bai-tzen ausartzen gehiago, izuak jota'. Juan Astizkoak ondoren adierazi zuenez, San Migel ain-geruak mantendu zuen bizirik, 'lurra bigun eta hezearen lagun-tzaz'.

ESPELEOLOGIA XIX. mendea-BAINO ren b u k a e r a

ARKEOLOGIA k o b a zuloei bu-ruz sinesmen magikoen amaiera ere bada, eta espeleologia zien-tziaren lehendabiziko urratsak hasten dira. Horrela, 1909an, Edouard Alfred Martelek Euskal Herriko lehendabiziko azterketa geologikoa egin zuen Zuberoako

Lizarra inguruko Basauran. Bertan egin zen omenaldia igandean.

Olhadibia-Holzarteko arroiletan. Lehendabiziko urratsek ez dute zerikusi handirik ondoren etorri-ko zenarekin, baina nola edo hala, eta hori azpimarratzekoa da, lu-rraldekako baino Euskal Herriko espeleologiaren historia egin beharra dago, zeharo lotuta egon baita bere ibilbidean, mendiza-letasunaren ibilbidea batua egon den bezalaxe.

XIX. eta XX. mendeen bitar-tean, kobazuloen azterketa arlo arkeologiko eta paleontologi-koari zegokion. 1871 eta 1877. urteak bitarte, Silvestre Umere-zek eta Miguel Rodrigpezek az-terkuntzak egin zituzten Aizki-rriko (Oñati) ko-bazuloetan. Na-farroan, Juan Iturralde y Suit ikertzaileak Ara-larko zenbait ko-bazulo ikertu zi-tuen 1894etik aurrera. Bizkaian ere interesa pizten zen, eta Ipar Euskal Herrian Edouard Marte-lek ikerketa franko egin zituen 1901 eta 1910. urteak bitarte. Urte haietan ekin zion lanari Jo-xemiel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren hi-rukoteak, aurrerantzean izuga-

960tik 1965era bitarte Larrako ikerketei ekin zie-ten, eta tekniketan aurrerapauso han-diak sumatzen ha-si ziren.

rrizko garrantzia izango zuten lanekin.

Hala ere, espeologia, berez, Gerra Zibilaren ondorengo ga-raietan sortu zen Euskal Herrian. 1945ean Aranzadi Zientzi Natu-ralen Elkartea jaio zen Donos-tian, baina teknikak zein materia-lak oso urriak ziren artean. 1953an Felix Arkaute Nafarroan hasi zen eskala metalikoak era-biltzen, eta 1956an iehendabizi-ko kongresua egin zen Arantza-zun. Ordurako talde garrantzi-tsuenak osatuak zeuden, eta Na-

farroan Principe de Viana elkar-tearen babesean biltzen zen talde aitzindaria.

1960 eta 1965. uretak bitarte Euskal Herriko espeologian na-farrak eta araba-rrak ziren nagusi. Larrako ikerketei ekin zieten, eta tekniketan aurre-rapauso handiak

sumatzen hasi. Material hobeak lagun, ehun metrotik gorako lei-zeak ikertu ziren. Halaere, artean espedizioek muntaia handiak eskatzen zituzten eta eskalak ez ziren baztertzen.

70eko hamarkadan goitik behera aldatu ziren teknikak. So-

mintzoak

Estilo kontuak • Aspaldi gertatu zen; sotanei kripta zaharreko usaina zerien, elkarren aiher ziren, eta hala ere, hala ere, hizkuntz araua asmatu ziguten. Debekuz eta salbuespenez josia, Jaasuistika luzez brodatua, amore emate itxura hartu nahi zuten mende-ku sizilianoz zipriztindua. As-matu zutenek ere ezin bete de-zaketeen araua, guztienzat ba-lio duelarik inorentzat balio ez duena, baina araua, azken fi-nean. Urrezko araua.

Autogorrotoaren azken ar-gumentua —behin betikoa, erabakiorra— izan zitekeena tresna baliagarri bihur litekeela sinistu zutenek denbora pixka bat behar izan zuten hatxeak non paratu behar ziren ikaste-ko. Behin Superzikuten Ba-tzordeak nahikoa txukun jar-tzen zituztela eritzi zionean, kontsigna berria zabaldu zen: kalitatea. Kalitatea, kalitatea, etaberrirokalitatea. Banatzeko lan eta influentzia gutxi geneu-kanok bide luzeak korritu di-tugu kalitatea —Grial Saindu hori— lortzeko formula non aurkituko. Gure artean bi joera nabarmendu ziren berehala; bataren arabera, kalitatearen erdiesteko nahikoa zen for-mula egokia aurkitzea: kalita-tea = Avogadroren Zenbakia bider lau ken eter molekula ba-tek pisatzen duena zati Lurretik Ilargirainoko distantzia, esate batera; bestearen arabera, al-diz, kalitatea tribuko zaharra-ren belarriari zuzenki eta ezin-bestez atxekitutako dohai mi-resgarria zen. Etsipena nagusi-tu zen batzuen zein besteen ar-tean. Formulazaleek laster ikusi zuten formulak berritzen zirela egunetik egunera, gero eta zailagoak zirela eta, gaine-ra, ez zutela oso gutxitan bai-zik behar bezalako fruiturik ematen. Belarrizaleek, ordea, honelako zerbait pentsatuko zuten: tribuko zaharra, ongi da; baina tribu asko, eta denak bat ez etorri, eta zahar bat tribu-ko, eta bider bi belarri. Lepo inguruan Erroldanen harria lo-tu eta geure burua errekara bo-tatzear geundela, haro berri bat zabaldu zen: estilo-libu-ruena.

Esan nahi dut kalitatearen goxokia subjektibitateak bil-dua eman izan zaigula gehie-netan; euskarri jakmik gabeko harria izan da, dirua, edo lana, edo ospea banatzen zuenaren matraka aspergarri eta atze-maneaitza izan ez denean. En-

telekia, ia. Nire ongi etorria es-tilo-liburuei, kalitatearen kon-tzeptua objetiboago bihurtzen —hau posible den neurrian— lagunduko dutela ustean.

Baina ez zait ahazten aho biko ezpata izan litezkeela. Eta bigarren ahoa hauxe da: areago oztopatzea berez nahikoa bihurri daukagun jarduna. Hau da, zerbait idazteko garaian, hasteko beldur psikologiko batzu gainditu behar izaten di-ra; zenbat jende haserratuko zaidan, zenbatek usteko duen txoropito hutsa naizela, eta gi-sakoak. Horiek alde batera utzirik, gero arazo tekni-koak etor-tzen dira; gramatikari zorrotzenak oneritzia emateko moduan ida-tzi behar da eta. Orain, hori guzti hori gutxi balitz, adi ibili beharko dugu zenbat estilo-liburuk esanda-koaren aurka atentatzen dugun zerbait idazteko asmo zoroa gogora etortzen zaigunean. Adibidez, hemengo artikulu honetan, orain arte idatzita-koan lau aldiz —mea culpa— hautsi dut Euskaltzaindiaren agindua, bi aldiz —mea cul-pa—Egunkariaren estilo-li-buruarena, hiru aldiz —mea culpa— inoiz atera ez arren es7

tilo-liburua behintzat egin duen beste egunkari horrena, sei aldiz —mea culpa— tele-bistarenarena eta hamazazpi-ren bat irratiarenarena.

Hori, Euskerazaintzakoek mespretxatuko nindutela, ka-zetaritza-tradiziorik sendoena 'Euskalduna'-k eta 'Herria'-k sortu dutela uste dutenek gu-txiesten dutela nire estilo probe hau, Altubek ez ninduela eus-kalduntzat hartuko, kultur-ko-lonizazio maila gordinak gaina hartu zidala aspaldi eta erdaraz pentsatzen dudala kontuan har-tu gabe, irakurtzen erdizka baino ez dakitenek ez dutela behar bezala ulertzen esaten ez hasteko. Hau guzti hau estilo-liburua baino hagitzez inpor-tanteagoa dela liburu-estiloa ez aipatzeagatik.

Azkenerako blokeatu egiten zara, halako batean, kalean, lagunak harrapatu eta zerbait idazteko eskatzen dizun arte. Eta zuk, orduan: jakina! Eus-karaz idaztea baino kilikaga-rriagorik!

kak ,jumar eta strumpfz rabiltzen hasi ziren, eta eskalak baztertu betirako. Materialak ere hobetu ziren eta leize sakonak azpiegi-tura nabarmenik gabe hasi ziren ikertzen. Larrako garaia zen, eta baita Lizanako Putzuarena (-614 m.), 1975ean; eta FR-3rena ere bai (-420m.), 1976an. Bainaeus-

I Jon Alonso Itzultzailea

kal espeleologia zeharo astindu-ko duen leizea 1982an ikertu zuten: 'Ilaminako Ateak' (-1.348 m.). Hiru urtetako espedizioak

"e'skatu zituen, eta nazioarteko adituak aritu ziren ondorean ere bertan. Hori izan zen Nafarroako espeleologiaren unerik garran-tzitsuena.

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Eleu -txonta Montifñngilla nivalis

Txolarrsa baino han-diagoa Beti urria Itxura txuriska

Mendi puntetan Mendi garaiak, zuhaitzen mai-

latik gora, oso baldintza gogorrak dauzka edozein espezierendako, eta soilik oso espezializatuak daudenak bizi daitezke bertan. Batzuk udan agertzen dira, baina beste zenbaitzuk, gutxienak, urte osoan zehar baldintza txarran jasateko gai dira. Horietariko bat da elur-txonta.

Txolarrea baino handiagoa, burua urdinxka eta sorbalda na-barra dauka. Isatsa beltza da er-dialdean, eta txuria ertzeetan. Se-nidearen ohitura antzekoak ditu, baina elikadura, jakina, desber-dina da.'Elur-txontak soilik belar txikiak eta insektuak jaten ditu.

Errute garaian talde txikitan bizi da, bikoteetan, eta gainon-tzekoa sail txikitan. Kabi handia paratzen du, goroldio, belar eta txotxamarrekin, eta barruan lu-mak eta beste jartzen ditu.

Europako hegoaldean, Kan-tauriko mendizerran, Piriniotan, Alpeetan eta Apeninosetan bizi da, ia beti 2.000 metrotatik gora, eta beti nahiko urri. Nafarroan soilik Orin, Otxogorrigaine eta Larran bizi da, baina Ezkaurren, kasu, ez da antzeman.

Gurasoak eta seme alabak NURIA BERT

Gizarte honetan arazo larriak daude, eta horren artean seme-alabak eta gurasoen arteko harre-man txarrak sarturik daude. Gai-nera, hemendik gauza gehiago sortzen dira: delinkuentzia, dro-gak, alkohola, tratu txarrak, ba-kardadea, eta abar...

Etxe barneko giroa kasu asko-tan txarra baino txarragoa da: oihuak, istiluak eta abar. Etxe normal batean, hau da, garrantzi gabeko istiluak dauden etxee-tan, arrazoi hauengatik izanen dira: guraso eta seme-alaben ar-teko desadostasunak, adinaren aldea... Pentsakera ere oso ga-rrantzitsua da, eta hortik datoz adostasunak eta desadostasu-nak. Gure gurasoak beste giro-tan —ezberdinean— hazi dira, eta pentsakera ere atzeratuagoa eta desberdina dute. Bere hezi-keta, beraz, gurea baino askoz ezberdinagoa da. Lehenago has-ten dira lan egiten eta gutxia-

go ikasten dute. Gaur egun ongi edo normala

ikusten duten gauza gehienak lehen gaizki ikusiak zeuden. Mi-nigonak, emaztegaiaren eskutik heltzea, bederatzietan etxera ai-legatzea, eta gauza gehiago. Hau oso garrantzitsua da. Ez dirudi, baina hortik datoz arazo asko. Gure gurasoak beste gizarte ba-tean hazi direnez, ezberdinak di-ra. Ez bakarrik haiek, baizik eta bere pentsamoldeak ere. Batzu-tan oso gogorrak direlako edo beren haurtzaroan ez dutelako amodio asko izan, alkohola eta drogetatik ihes egiteko.

Badaude ere kasu gehienetan bere arazoetatik ateratzeko al-kohola edaten dutenak, eta gero etxera ailegatzen dira, eta emaz-teak edo haurrak jo, erre, eta abar, egiten dutenak. Orduan umeak etxetik joaten dira, eta honek on-dorio batera eramaten dute: ba-kardadera.

Arazo hauetatik ihes egitea-

gatik denbora gehiena kalean igarotzen dute, eta beste jendea-ren eraginez gauza txarrak egiten dituzte edo lehen aipatu ditugun gauza txarretan aritzen dira. Umeek, gurasoek bezalaxe, ez dute beren partetik asko jartzen egoera hau konpontzeko. Gehie-netan ezin da ezer egin.

Gainera mundu hau etsai, guda eta gorrotoz beterik dago. Portae-ra hauek, lehen esan dugun beza-la, delikuentzia dakartzate, eta honek gehien sortarazten duena eragin txarrak eta bakardadea da.

Aholkuak emateko inor ez du-tenez, zer dagoen ongi eta zer gaizki esateko, ahal duten mo-duan aurrera ateratzen dira, modu txarrean. Arazo hau ez dut uste inork bakarrik konponduko due-nik, baina nik esperentza daukat egunen batean denen artean, gure indar guztiekin, hau konpontzea. Espero dut egun hori laister ai-legatzea eta nik bizirik irautea ezagutzeko.

BASAJAUN Gaur ikusiko dugu nola ez diogun behar den garrantzia ematen gure elikadurari.

Logikoa da, jatekoa gogoa galdu nahi ez badugu, produkto baten osagaien aurrean begiak ixtea. Baina ez da zuzena gure janariei buruz kontrolik ez izatea, horrek baldintzatuko baititu gure osasu-na, fisikoa zein gogokoa.

Adituek ongi dakiten bezala, gure gorputzak ez ezik gure buruak ere jasaten du elikadura txarra, eta zenbait produktuk gogoeza, umore txarra eta nerbioak eragiten dituz-te, behar den garrantzia ez ematea-gatik.

Izozkia jaten duzim aldiro gor-putzan zer sartzen duzun jakin nahiko al zenuke? Izuak astinduko zintuzke gailetak, txokoloteak, pizzak, saltsak eta abarren osa-gaien artean klabetan agertzen di-renen sekretuaren berri izango ba-zenu? Osagai hauek batukorrak dute izena, eta beren helburua pro-duktua 'apaintzea' da, kontsu-moan eragina izango duten edo-zeinen aurrean: usaina, kolorea, zaporea...

Batzuk naturalak dira, baina beste batzuen arriskua frogatuta dago, gaizki eta soberan erabiliz gero. Batukor hauek koloragai-luak, kontserbatzaileak, finka-tzaileak, lodierazgailuak, gastzai-leak, azidogailuak, zaporatzai-leak, eta beste batzuk dira. Zerren-da luzea, ezta? Eta zenbat hartuko dugu produktu bakoitzean? Ez ote digute ziria sartuko?

Benetako arazoa ez da zenbat sartzen diguten, proportzioa bai-zik. Hurrengo astean batukor horri buruz hitz egingo dugu, zer jaten dugun jakin ahal izateko, eta ba-tzuk baztertzeko.

G

Jenero Xumekoak

Joana joan da

u ere zahartu egingo gara, eta txoriak kableetan lez, pre-tiletan jarriko gara, obra publikoak nola burutzen diren ikustera. Eta norbaitek kontatuko du lehendabiziko iloba ikustean emakume batek esan zuela amatxi izatearen alde txarrena aitatxirekin oheratu beharra dela.

KAZKARROAN

JEREMIAS ERRO

HITZ GURUTZATUAK

EZKER-ESKUIN: l.-Petatxu.2.-Lehen

eta azkenekoa. Ipar Euskal Herriko

eskualdea. 3.- Futbolean iharduteko

ezinbestekoa. Haur hizkeran, musu. 4.-

Soro. Naiz. 5.- Zakur. Kontsonante

bikoitza. 6,- Moduak. Azkar. 7,- Musika

nota. Ardura. 8.- Joan den urtekoa. Bokal

bikoitza. 9.- Aieruka.

GOITIK-BEHERA: 1,- Aita. Gaisa. 2,-

Pluralean, barazki mota. 3.- Bostehun.

Bizlaieraz, lore. Herri hizkeran, zer. 4,-

(Infi.) Agortu. Kolore militarra. 5.-

Baieztatzeko. Edari alkoholduna. 6.-

Aranondoaren frui tu. Lege. 7.-

Errepikatuz, gorotza. Kolore ilun.

Potasioa. 8.- Arima. 9.- Alderantziz eta

Gipuzkoan, zain. Nauka.

»yy>yy>>"r>'l'>>j-y>)-,0">oy»j >»»»»»>»>)

Zaharrak berri Subiak hil eta subeku-miak bizi.

Guraso gaiztoen umeak gurasoen antzekoak.

Arakil

—Kontatuko dinat ezagutzen dudan txiste bat?

—Ez, kontaidak eza-gutzen ez duan bat.

Bizi B i z i a n

z apateria kaleko 50. zenbakira hurbilduz gero,

Girior markesen jaure-gia izan zena aldamioz

josita ikus dezakegu orain. Euzko Alderdi Jeltzaleak, 56 urteko etenaren ostean, bere

jatorrizko egoitza berreskuratu du,

Iruñeko bihotzean. 1936. urtean falangis-

ten esku geratu zen etxebizitza zeharo

hondatua aurkitu dute jeltzaleek eta berritze

lanek uste baino gehiago iraun dute.

Dena den, heldu den udaberrirako Napar

Buru Batzarraren egoitza eta batzokia

izango dena prest edukiko dutelakoan

daude. Jauregia 1756. urtean eraiki zen, Juan

Navarro Ameriketan aberastuta sorterrira

itzuli zen jauntxoaren aginduz, baina XX.

mendeko historiaren ispilu bihurtu da.

Nazionalismoaren hastapenak ezagutu

zituen mende hasieran, Espainiako Gerra

Zibilak ekarriko zuen altxamenduak lehen

urrats horiek bortizki galerazi zituen arte, eta

badirudi mendea ikurrinaren koloreekin bukatuko duela, EAJri

kostatzen zaiona kostata.

Jauregi itxurako historia puska A . U N A N U E / IRUNEA

Zapateria kaleko egoitzaa 1914. urtean hartu zuen bere gain Euzko Alderdi Jeltzaleak, aurre-neko egoitza San Jose plazakoa izan baitzen. Carlos Claveriak gogoratzen duenez, urtarrilaren 6an egin zuten zabaltze ekitaldia. San Fermin kaperan meza ospatu ondoren, Francisco Guillen San Nikolaseko apezak bedeinkazio guztiak eman zizkio Euzko Etxea deituko zutenari.

Bazkarian 137 lagun bildu zi-ren eta bazkalosteko hitzaldia Arturo Campion berak eman zuen. Nafarroako.Korteen jatorri eta bilakaeraz mintzatu zen eta, Claveriak dioenez, «inguruan bildutako abertzale guztiak hun-kitu zituen».

Hurrengo urteetan Iruñeko euskaltzaleen topagune bihurtu zen Girior markesen jauregia. Bertan euskara irakasten zen eta Nafarroaren historiari buruzko ikastaroak antolatu zituzten. Txistua, dantzak eta antzerkia ere ez ziren falta, mendigoizaleek bultzatutako mendi irteerak ahaztu gabe.

bete zituzten. 'La voz de Navarra' indarrez

isilarazi zuten falangistek. 1936,eko uztailaren 21ean sartu ziren Zapateria kaleko egoitzan eta Agerre, egunkariaren azken zuzendaria espetxeratu egin zu-ten. Tailerrak 'Arriba España' Falangeak sortutako egunkari katearen lehena egiteko erabili zituzten gerra irabazleek.

LA VOZ Napar Buru Batza-DE rrak .lehenengo so-

NAVARRA , V . M lairuan egiten zi-

tuen batzarrak eta eguneroko la-nak. Sotoan, berriz, 'La voz de Navarra' egunkariaren tailerrak zeuden. Egunkaria 1923. urtean sortu zuten Irujo, Garmendia, Blanco eta Unzuk, garai harta-ko 400.000 pezetako kapitalare-kin. Hasieran 3.500 ale kalera-tzen zituen eta, bizitza motza izan arren, bi aldiz bahitu zuten. Zu-zendari lanak Eladio Esparza, Jesus Etaio, Miguel Esparza, Je-sus Aranzadi eta Jose Agerrek

1936Z Orduz gero gain-GEROZTIK behera besterik

GAINBEHERA e z z u e n e z a g u t u

Euzko Etxea izan zenak. Areto nagusia Javier Ziga eta Enrique Zubiri pintoreen lanekin apain-dua zegoen, baina gehienak de-sagertu egin ziren. Claveriak go-goratzen duenez, Zigaren 'Mikel Gurea' eta 'Hamabi agureen ba-tzarrea' koadroak zeuzkaten eta Zubiriren 'Artzaina' eta 'Sega-laria', azken hau galduta gaur egun.

Jeltzaleak Iruñeko Udalari etxebizitza berriro erosi eta au-rrenekoz sartu zirettean, Jose An-tonio Primo de Rivera eta Falan-gearen sinbolo eta aztarna ugari aurkitu zituzten. EAJk sotoa, beheko solairua eta lehenengoa bakarrik berreskuratu ditu. Jau-

eltzaleek etxebi-zitza berriro erosi eta aurrenekoz sartu zi-renean, Jose Anto-nio Primo de Rivera eta Falangeren sin-bolo ugari aurkitu zi-tuzten.

EAJko burukideak Zapateria kaleko Jauregiaren balkoian. JOXE LACALLE

regiaren goikaldea, berriz, in-mobiliaria batek hartu ditu. Jose Antonio Urbiola NBBko buruak azaldu duenez, batzokiaren jato-rrizko banaketa errespetatu nahi dute eta lehenengo solairuan NBBko agintarien bulegoak ja-rriko dituzte. Areto nagusia, 107 metro karratukoa, batzarrak egi-teko erabiliko dute eta agian ar-tista gazteen erakusketak anto-latzeko ere. Beheko solairuan Iruña Buru Batzarra egongo da eta sotoan ez dute baztertzen el-kartea egitea. Urbiolak dioenez, «Zapateria kaleko batzokia Na-farroako abertzale guztien topa-gune izan dadin nahi dugu». Leku faltagatik ez da geratuko behin-tzat.

Falangistek utzitako aztarnak.

Euzko Alderdi Jeltzaleak San Jose plazan eduki zuen bere lehen egoitza, 1914ean Zapateria kalera aldatu arte. VALENTIN ARTETA

Joxelu Retegi ..Herri Kirol Federazioko burut

I gantzin jaioa baina Arraiozen bizi den kamioi gidari hau au-

|keratu berri dute Nafarroako Herri Kirol Federazioaren presiden-te. Duela bi urte eskas federazioan sartua, sokatiran eta trontzan espe-rientziaduna, herri kirola zainetan

darama, berak esaten duen bezala, «baserrian jaioa izanda...». Goraka-da etengabea daraman federazioaren ardura hartuko du hemendik aitzine-ra, bada, Joxelu Retegik, eta helbu-rua orain arte egindakoari eustea iza-nen da.

«Herri kirola ez da bakarrik aizkora» A . B A R A N D I A R A N / ARRAIOZ

EGUNKARIA.— Zu, nolabait

esateko, heldu berria zara herri kirolera. Nola izan da zure lotura kirola eta federazioarekin? JOXELU RETEGI.— Urte pare bat

edo egin du ni hemen nabilela. Arraiozen hasi nintzen, hemen egin genuen herri kirol taldetxoa-rekin, eta haiekin. buru, beti nor-baitek ibili behar du eta. Orain, hauteskundeetan, lan talde berri bat osatu zen, animatu ninduten, eta aurrera. Baina, bai, hasi berria herri kirolean. EGUNKARIA.— Herri Kirolerako afizioa, nolanahi ere, aurretik izango zenuen. RETEGI.— Bai, herri kirol afizioa, bai, betitikan. Baserrian jaioz ge-ro... Beti kirolean, baina herri ki-rolarekin orain, duela bi urte. Lehendabiziz sokatiran, eta orain trontzan aritzen naiz beste bate-kin, bigarren mailako txapel-ketan hartzeko asmoan.

- EGUNKARIA.— Hautagai bakarra izan zara hautes-kundeetan. Zer gertatuda, inorez dela anirtiatu, zu bakarrik aurkeztu zinen? RETEGI.— Lan

egin behar da, eta badakizu dirurik ez dagoela. Hor-taz horrek, noski, jendea atzera botatzen du. Ez da inor azaldu, baina ez dakit zerga-tikan. Niri gustatzen zaizkit ho-rrelako gauzak, herri kirola eta herrian zerbait egitea. Ni animatu baino, animatu egin naute. Nor-baitek atera behar zuen, eta talde polita bildu ginen. EGUNKARIA.— Nafarroako He-

an egin behar da, eta badakizu dirurik ez dagoela Hortaz, horrek jendea atzera bo-tatzen du, eta ez zen hauteskun-deetara inor azal-du. Hala ere, niri gustatzen zaizkit horrelako gauzak.

rri Kirol Federazioak hiru urte-tako ibilbidea daukala esan dai-teke, orduan lortu baitira bene-tako gorakada e.ta onespena. Urte hauetan, baina, beti ezkutuan ibili da eztabaida oinarrizko kirola eta profesionalen artean. Zertan da-go eztabaida hori? RETEGI.— Eztabaida hori beti iza-nen da. Herri kirolean badaude goi mailakoak eta besteak, behean ari garenak, eta eztabaida konprenitzekoa da. Goi mailako kirolari batek gastua badauka eta kobratu behar du, baina guk ez dugu horrelako -arazorik nahi. Gure asmoa da txapelketa guz-tiak antolatzea eta haiei ere behar den laguntza guztia eman. Ez da-go arazo handirik. EGUNKARIA.— Eta harremanak

onak dira haiekin? RETEGI.— Bai, haiek ez dira ba-tere sartzen. Txapelketak anto-

latzen ditugu, eta haiendako dira. Hala ere, ez dago harreman arras beroa, baina, tira, batzuekin gehia-go, besteekin gu-txixeago. EGUNKARIA.— Gai honi buruz federazioan iritzi bateratua dago? RETEGI.— Goi

mailako kirolari batzuek ez dute ikusten herri ki-rola ez dela aiz-kora bakarrik, aunitz gauza di-

rela, haurrekin hasi behar dela, eskoletan sartu behar dela. Hori da guk pentsatzen duguna, eta beti izanen dira batzuk ezetz, he-rri kirola dela haiek egiten dute-na. Izan ere, urte aunitzez, haiek eutsi diote herri kirolari goian, eta haiek ez baziren, agian ez zen herri kirolikan.

Sokatiran hasieran, egun trontzarekin aritzen da Joxelu. A.BARANDIARAN

EGUNKARIA.— Hiru urte haue-tan bizi zareten gorakada izuga-rriak sortu al dizkizue arazoak, horrelako aldaketei egokitzeko? RETEGI.— Ez, ongi eraman da. Batez ere, herriz herri antolatu dira txapelketa guztiekin, eta he-rri kirola bultzatuz. Batez ere ho-rrek eragin du mugimendu han-dia. Dudarik ez da, behar da an-tolaketa handia. Ni arront gutxi

ibili naiz orain arte, baina hor talde bat eta lehengo presidentea ibili dira, eta egin dute lan handia, ezkutuko lana. Orain ikusten da fruitu badela. EGUNKARIA.— Presidentea au-keratu zintuzten bileraren au-rrean, hurrengo lau urtetarako federazioaren helburuak zehaztu zenituen. Asmoa orain arte egin denari jarraitzea da, edo plantea-

rain Samaran-chek esan berri du herri kirola, nazio bakoitzeko herri ki-rolekin batera, hu-rrengo Olinpiadeta-ra eraman nahi due-la, eta hori oso polita izanen da.

mendu berria egin behar duzue? RETEGI.— Helburu nagusia da jarraitu orain arte egin denarekin. Herri kjrola Nafarroa osora za-baldu nahi dugu, eskoletan sartu, prestakuntza fisikoan sartu. Iruñerrian, adibidez, sartzen ari da, eta Berriozarren, Txantrean, Donibanen, Etxaurin, badaude taldeak.

EGUNKARIA.— Bartzelonako Olinpiadetan zazpi lurraldeen ar-tean urtero egiten den lehiaketa burutu zenuten. Zer moduzko es-perientzia izan zen? RETEGI.— Esperientzi polita, du-darik gabe. Hamabost egunetan izan ziren herri kirola, egunero,

, eta gurekin batera, hor zeuden kanariarrak, asturiarrak. Orain Samaranchek esan du herri ki-rola, nazio bakoitzeko herri ki-rolekin batera hurrengo Oiin-piadetara eraman nahi duela, eta hori oso polita izanen da. EGUNKARIA.— Gainera, zuen helburuen artean herri kirol beste federazioekin harremanak estu-tzeko asmoa dago. RETEGI.— Orain sortu berria da Espainian horrelako federazio bat, bertako kirolak batzeko. Ka-nariarrekin badago harreman ona, eta Euskal Herrikoarekin ere, nahiz eta behar bezain ona ez izan.