Bertsoak 3

3
AMARENTZAT Luisa izenez,Joxe senarra Ta hiru seme-alaba. Hauek hazteko egina dezu Hainbat ta hainbeste lana. Edozer dela ta jotzen dugu laster zuregana ama Zu izan zera beti guretzat Ematen duzuna dena. Batzutan alai, bestetan goibel Baina inoiz ez modu txarrez Etxeko dena eraman dezu Zuk beti zuzentasunez. Gure bizitza zuk bete dezu Mila ta mila kolorez. Hartu ezazu nire aldetik Ehundaka musu mesedez.

Transcript of Bertsoak 3

Page 1: Bertsoak 3

AMARENTZAT

Luisa izenez,Joxe senarra Ta hiru seme-alaba. Hauek hazteko egina dezu Hainbat ta hainbeste lana. Edozer dela ta jotzen dugu laster zuregana ama Zu izan zera beti guretzat Ematen duzuna dena.

Batzutan alai, bestetan goibel Baina inoiz ez modu txarrez Etxeko dena eraman dezu Zuk beti zuzentasunez. Gure bizitza zuk bete dezu Mila ta mila kolorez. Hartu ezazu nire aldetik Ehundaka musu mesedez.

Page 2: Bertsoak 3

Ama izatea diote denek Ez dela gauza erraza Lanari esker ta suerte onez Famili ederra osa. Handia zara, alaitu zaitez Eman iezaiguzu poza Fruitua jaso, merezi duzu Orain ezazu zuk goza.

Amaren lana omen da beti Aritzea erakusten Lan astun hori ama on batek Ez du inoiz bukatzen. Jakin ezazu egin duzuna Ari garela jasotzen Dakigun asko bizitzarako Zuregandik dugu ikasten