Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta...

16

Transcript of Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta...

Page 1: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,
Page 2: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

2

166. zenb. 2012ko ekaina

Besteekin konparatzeakhelburu irrealak jartzeraeraman gaitzake

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta garraio-sarearen garapenak,beste faktore batzuen artean, gizartea geroz eta sedentarioagoa bihurtu dute.

Jende askok kirolean topatu du alternatiba. Onura fisiko, psikologiko eta sozialakdakartza kirola egiteak. Osasuntsu mantentzeaz gain, estresak eragin dezakeenantsietatea eta depresioa murriztu, autokonfiantza handitu eta gizarte-trebeziagaratzen laguntzen du.Sarri, baina, gure mugak aintzat hartu ez eta helburu handiegiak markatzen ditugu.Mesede egin beharko ligukeenak kalte egiten digu orduan. Balantzaren bi aldeakezagutuko ditugu, Gemma Sanginés eta Aritz Olagoi kirol psikologoek eta AinhoaMurua triatloilari olinpikoak kontatu dizkigutenak ardatz hartuta.Mugak eta helburuak funtsezko terminoak dira kirol psikologian. Estresa,antsietatea, presioa, beldurra, konfiantza, motibazioa eta beste faktore batzuenkonbinazioak baldintzatuko du errendimendua, izan eliteko kirolean, amateur mailanzein eskola kirolean. Bakoitzaren beharrek markatuko dute bidea.

■ Egilea: Jon Torner

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.328. zenbakiarekin banatua, 2012ko ekainaren 24an)

Azaleko argazkia: Career and Life Success Coaching · Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

Page 3: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

ASKI DA NAHI IZATEA?

Zenbat bider entzun ote dugu gaztelaniazko Que-rer es poder axioma, gure ezintasuna azaleratu etainguruan aholku bila hasi garenean? Egia absolu-tua dirudiena, ordea, gezurrik potoloena da psi-kologoentzat. “Errendimenduari begirako ideiaaberrante eta suntsikorrenetakoa da”, dio Psiko-logiaren Defentsarako Plataformako kide PepFont katalanak, elkarteak sortu berri duen web-gunean (http://pdpd2012.blogspot.com). “Ustehorrek bultzatuta, motibazioaz zalantza egitenduen pertsona ugari etortzen da gure kontsulteta-ra, zerbait lortu nahi baina eskuratzerik izan ezdutelako. Coaching-ak ohikoak ditu halako esaldiak.Publikoaren arreta bereganatu nahi du, nahi iza-

nez gero edozer lortu ahal izango dugula sinesta-raziz. Entzun nahi duena esaten diote jendearisasi-egia engainagarriak erabilita, ‘zaila dena egiteaerraza da, nola egin baldin badakizu’ modukoesaldien bidez.

Gaiaren inguruan galdetuta, Aritz Olagoi(Donostia, 1978) kirol psikologoak erantzun diguprofesional batek ez lukeela horrelakorik sekulaesan behar, “ez delako egia”. Bere hitzetan,“gogor saiatu eta entrenatuta ere, edonork ez dunahi duen helburua lortuko”. Sarri, helburuekgizabanakoon mugekin talka egiten dutela diosku.“Esaldi horren atzean gizakien mugagabetasunadago. Nahi duguna lortzeko ametsa saltzen du,baina gizon-emakumeok mugak ditugu. Psikolo-

3

Kirol psikologia / Erreportajea

Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan.Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora, duela hiruzpalau urteko edizioan.

MIKEL ORTEGA / FLICKR

Page 4: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

goek, kirol psikologoek bereziki, atletei eta haienentrenatzaileei ulertarazi behar diete mugak erebaditugula eta, agian, bila ari diren helburuetarairisterik ez dutela izango”. Pep Font eta berekideentzat, coaching-a, azken finean, aholkularitzapsikologikoa da, “zerbait berria eskainiko balutebezala jokatzen duten arren”. Coaching-a, baina,hobe saltzen da, modan dago eta psikologia ter-minoarekin ez bezala, jendeak ez du arazoekinidentifikatzen.

Bestalde, Gemma Sanginés (Bilbo, 1970) psiko-logoak esan digu coacher-ek masterrak egin eta tek-nika batzuk menperatzen badituzte ere, pertsonabati buruzko ebaluazio zuzena egiteko “gauzagehiago” ikasi behar direla “interbentzioan ezokertzeko”. Kirolariari laguntza ematea xede duenValentziako Unibertsitateko Gabinet de Suport aL’Esportista bulegoan lan egiten du, eta bera ereintrusismoaz kexu da. Dena den, psikologoek coa-ching terminoa erabiltzen hasi beharko luketeladio, beraiek “entrenatu” egiten dutelako. Azkenfinean, kirol psikologia batez ere entrenamendupsikologikoa da disfuntzioen zuzenketa bainogehiago. Interbentzio klinikoaren arau, balore etaprozedurek diziplina horretan ez dute balio,laguntza jasotzen duten pertsonek orokorrean ezdutelako desorekarik sufritzen. Aldizka baino ezda lan egiten patologien gainean.

Kirol psikologiaren helburuak dira kirolarien etaentrenatzaile, guraso, irakasle eta gainerako agen-

teen errendimendua zein ongizatea hobetzea.“Kirol psikologia ez da goi mailako edo elitekokirolera mugatzen; kirol hastapenak eta aisiazkokirola ere kontuan hartzen dira”, azaldu digu Ola-goik. “Kirol psikologia ez da magia”, jarraitu du.“Entrenamendu psikologikoak, arlo taktikoak edoteknikoak bezala, denbora eskatzen du. Ez daegun batetik bestera hobekuntza nabarmenikematen kirolariengan”. Psikologoek haibat dizipli-netako profesionalekin batera (mediku, nutrizio-nista eta entrenatzaileekin) parte hartzen dute –hala beharko lukete behintzat– kirolarienebaluazio, interbentzio eta jarraipen prozesuetan.

GEHIEGIZKO ENTRENAMENDUAREN

GURPIL ZOROA

Igande honetan Sabiñanigo aldean (Aragoi,Espainia) egingo diren Quebrantahuesos eta Tre-parriscos bizikleta probak, Behobia-Donostiamaratoi erdia, Ehun Milak mendi lasterketa, dua-tloi eta triatloiak… Geroz eta jende gehiagok egi-ten du kirola ez soilik osasuntsu mantendu edodibertitzeko, baita marka batzuk gainditu etalehiatzeko ere, hitzaren adiera zabalenean. Gisahorretako erronkei buruzko eztabaidetan “eroke-ria”, “adikzioa” eta “obsesioa” moduko termino-ak bolo-bolo erabiltzen dira jende baten jokaerakharrituta.

“Egia da pertsona batzuk izugarri prestatzendirela eta itsutzera hel daitezkeela”, dio Olagoik.“Horretan zentratzen dute bizitza, estimua emai-tzaren arabera neurtzen dute eta gauzak esperobezala ateratzen ez bazaizkie…”. Londreseko JokoOlinpikoetan lehiatuko den Ainhoa Murua triatloi-lariak (Zarautz, 1978) esan digun moduan, “kon-tua ez da asko ala gutxi entrenatzea”. Dioenez,lepo entrenatzen duen kirolariak disfrutatu egitenbadu, berarentzat hori hobea izango da “tabernaztaberna ibiltzea edo etxean telebista ikusten gera-tzea baino”. Kontua omen da batzuek lasterketaamateur edo herrikoiei “garrantzia handiegia”ematen dietela, eta esperotako errendimendua ezlortzeak “sufriarazi” egiten diela: “Denok hobetunahi dugu, baina gaizki pasatzeko…”.

4

166. zenb. 2012ko ekaina

Aritz Olagoi: “Kirol psikologia ez da magia, ez daegun batetik bestera hobekuntza nabarmenik egiten”.

DA

NI

BLA

NC

O

Page 5: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

Sanginések dio “barregarria izatera hel daitekee-la”, kirolari amateur batzuek lehiaketak “moduharrigarrian” bizi dituztelako: “Badirudi helmuga-ra iristean ez dakit zenbat euroko saria jasokodutela”. Bere iritziz, ordea, “mito asko” dagohorren inguruan: “Izakiak garen heinean, mugi-tzeko diseinaturik gaude. Geroz eta sedentarioa-goak gara, eta horregatik bilatzen dugu kiroleansedentarismo hori apurtzeko bidea. Hori positi-boa da. Heldu daiteke momentu bat mugak gain-ditu eta patologia ager daitekeena; kasu bakanakdira, ordea”.

Patologia noiz agertzen den antzematerik ba otedagoen galdetzean, gehiegizko entrenamenduarensindromeaz hitz egin digu psikologo bizkaitarrak.Haren sintoma bat izan daiteke lo egiteko arazoakizatea, presioa handiegia delako. “Hori normaleangertatzen da profesionaletan edo, dirurik kobratuez arren, haien pare entrenatzen eta lehiatzenduten kirolarien kasuetan. Litekeena da iristeamomentu bat non, saiatuta ere, ez duzun lortukodesio zenukeen errendimendua –emaitza–. Unehori heltzean irtenbide bila hasi eta erabakikoduzu gehiago entrenatzea. Gurpil zoroak harrapa-tzen zaitu. Gogorrago entrenatzen duzu, denboraeta esfortzu gehiago eskaintzen diozu… eta ezinduzu hortik ihes egin. Egun batean korrika egiteraateratzerik ez badaukazu hutsunea nabaritukoduzu, zerbait falta balitzaizu bezala”. Ondorioeta-ko bat izan daiteke horretan besterik ez pentsa-tzea eta gauza inportanteak (familia, lagunak…)albo batera uztea, “osasuna” mantentzeagatik.

Kirolarekiko obsesioaz mintzo garela, Sanginé-sek ariketa fisikoa egitean gure gorputzetik atera-tzen diren substantzia endogenoak aipatu ditu:endorfinak.

PLAZERAREN NEUROTRANSMISOREAK

Endorfinak gure organismoak sortzen dituen hor-monak dira. Nerbio-sistema zentralean jardutendute eta mina transmititzen duten zuntzak inhibi-tzea da euren funtzio nagusia. Jarduera analgesikoaizateaz gain ongizate sentsazioa sortzen dutenez –

antsietatea gutxituz–, antzekotasun biokimikoakdituzten opiazeoekin (morfinarekin bereziki, baitaheroina eta kodeinarekin ere) alderatuak izan dira,eta hortik datorkie izena (endorfina: morfinaendogenoa). Estimulatzaileak izan daitezke, endor-finak askatzean atletek sentitzen baitute gehiagoeman dezaketela, energia injektatu izan balietebezala. Gure gorputzak endorfinak aska ditzake,besteak beste, sexu harremanetan, min handiadugunean, janari batzuk ahoratzean (txokolatea,esaterako) eta ariketa fisikoa egiterakoan. Denaden, kirolarekiko “adikzioaz” hitz egitean, endorfi-nen eta aipatu drogen arteko konparaketa tentuzegin behar da. Endorfinek, argi dago, ez dute ner-bio-sisteman drogen moduko ondorio kaltegarri-rik sortzen, eta kantitateari dagokionez ere ezindira alderatu droga exogenoekin.

Aritz Olagoik beste osagai bat aipatu digu:mimetismoa edo konparazio prozesua. “Agianikusi duzu zure auzokideak duela hiruzpalau urteegin zuela aurrenekoz Behobia-Donostia, eta pix-kanaka pisua galtzen joan dela eta marka geroz etahobeak egin dituela. Ba zu ere hasten zara eta...Gainera, kirol munduaren inguruko industria,material aldetik zein prestatzaile fisiko, psikologoedota nutrizionistei dagokienez, geroz eta gehiagozabaltzen ari da. Zerbitzuok oso eskura daude etahorrek ere eragina izan dezake”.

5

Kirol psikologia / Erreportajea

Besteekin konparatzeak helburu handiegiak jartzeraeraman gaitzake. Argazkian, iazko Behobia-Donostia.

JON

UR

BE

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Page 6: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

Konparazio horrek, ordea, presioa sor dezakee-la dio Olagoik. “Kirolariak jakin behar du berehelburuak zehaztean noraino hel daitekeen,mugak non dituen, kontuan izanik zein gorpuzke-ra duen, entrenatzeko zenbat denbora duen etaabar. Ingurukoekin alderatzean galtzen aterakogara beti, eta horrek presioa sortzen du, frustra-zioa, ezin garelako heldu gustatuko litzaigukeenmugetara”. Psikologo donostiarrak esan digudenetik ikusi duela. “Kontsultara etor daiteke lesiotxikia duen pertsona bat, espektatibez galdetzeanerantzungo dizuna bere marka hobetzea duelahelburu. Kasu horretan saiatu behar zara ikusa-razten hori lortzea zaila dela eta agian helburuakbirplanteatu beharko lituzkeela”. Dena den, psi-kologoa kirolariaren lekuan jartzen saiatu behardela uste du: “Agian lauzpabost hilabete eman dituentrenatzen, lanetik ateratzean jarduera fisikoaridenbora ugari eskaini dio eta, bere zoritxarrerako,lasterketaren eguna iristear dela min hartu du.Onartzea egindako lan guztia markatutako helbu-ru horretarako ez, baizik eta helburu apalagoeta-rako erabili beharko duela, ez da batere samurra.Zentzu batean harrigarria ere bada –nola da posi-ble berak ez ikustea helburua apaldu beharkoduela?–, baina halakoak gertatzen dira. Ikuspun-tua aldatzen lagun diezaiokegu, baina azken eraba-kia kirolariaren esku dago beti”.

ESTRESA, EZINBESTEAN

Azken uneko lesioa lehiaketak bere baitan gorde-tzen duen ezusteetako bat besterik ez da. “Txapel-ketak estresagarriak dira definizioz”, azaldu diguGemma Sanginés psikologoak: “Kontrol osoa ezdago norberaren esku. Autoestimua emaitza eza-gutzerik ez den zerbaiten arabera neurtzen da. Ezdakizu zer gertatuko den eta hori estresagarria da.Ziurrenik gogor saiatu zara gainera, denboraeskaini diozu, dirua… Lehiatzera doanean, kirola-ria estresaren aurrean egongo da ezinbestean”.Dioenez, “oreka apurtzen duten gauza guztiak”izan daitezke estresagarriak: hotza, beroa… Estre-sa, aktibazio puntu hori, ongi bideratua dagoe-nean positiboa izan daiteke, motibazioa bizi eta

gorputza esna mantentzen duelako, errendimen-du handiago baterako gertu.

Aldiz, antsietatea sortzen badu, estresak arazoakekarriko ditu. “Kirolariek ikasi behar dutena etapsikologook irakatsi behar duguna da antsietatehori saihesten, horra ez iristeko neurriak hartzen”,esan digu Sanginések: “Alegia, errendimenduahobetzeko parte fisiologikoaz –aktibatzaileaz–baliatuko gara, eta kognitiboki lan egingo duguestresak eragin dezakeen kaltea murrizteko. Pen-tsamenduak kontrolatuz, gorputzaren portaeraneragingo dugu”.

Antsietatea eta lesioak loturik daudela gaineratudu psikologo bilbotarrak. “Antsietate handia era-giten dizun egoeran baldin bazaude eta gainerazure gorputza muturrera eraman baduzu, goi mai-lako kiroletan gertatzen den moduan, giharrakgogortu egiten dira, tenkatu; kontzentrazioa galdezakezu eta indar handiegia edo mugimendu txarbat egin. Material fisikoekin gauza bera gertatzenda: neurriz gaindiko indar edo presioa aplikatzendenean, horri eusterik ez du izango eta apurtuegingo da”.

6

166. zenb. 2012ko ekaina

Gemma Sanginés psikologoaren hitzetan, “lehiaketakestresagarriak dira definizioz”.

JON

TO

RN

ER

Page 7: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

KONTROLAREN PERTZEPZIOA.

MENDIZALETASUNA

Iragan neguan, Alex Txikon (Lemoa, 1981) men-dizalea hiru hilabetez egon zen Karakorumen,Gasherbrum I (8.068 metro) igotzeko xedearekin.Mendiaren hegoaldeko horman bide bat irekizuen haren espedizioak. Gailurrerako saioan,ordea, taldekide zituen hiru mendizale hil eginziren: Gerfried Goschl, Nisar Hussein eta CedricHalhen. Txikonek haiekin ez igotzea erabakizuen, eta hurrengo egunean abiatzea. “Hegoalde-ko hormako bidea irekia genuen, baina ez gene-kien ondoren zeharkatu beharreko plateau-a zerbaldintzatan zegoen, ez eta eguraldiak eutsikozion”, aitortu zuen Berria egunkarian (1). “Iragar-

penak ez ziren onenak, eta zalantza asko nituen.Senak ez igotzeko esaten zidan eta jaramon eginnion”.

Gasherbrum I mendian gertatutakoa kontatudiogu Sanginési. “Presio soziala aintzat hartubeharreko osagaia da”, esan digu. “Zuk oso argiizan dezakezu ez dela komeni tontorrerantz abia-tzea, baina gainerakoek baietz badiote… Zergatikigo ziren beste mendizaleak? Agian haietakorenbat ere beldur izango zen, eta Txikonek bezainargi zeukan ez zela igo behar, baina presio soziala-ren ondorioz… ‘Ez dadila nigatik izan. Ni ezbanoa are arriskutsuagoa izango da haientzat’…Halako pentsamenduek eragina izan dezakete era-bakiak hartzerakoan”. Presio horri buruz mintzo

7

Kirol psikologia / Erreportajea

Mendian, hainbat faktorek gure kontrolpetik ihes egiten dute. Ahalik eta ziurtasun handiena izateko, besteakbeste, informazioa biltzea eta nahikoa esperientzia izatea ezinbestekoa da. Irudian, Bianditz mendian gora.

(1) Alex Txikon: “Senari egin nion jaramon” (Ekaitz Agirre. Berria, 2012-04-13)

MIK

EL

OR

TE

GA

/ FL

ICK

R

Page 8: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

zen hain justu Txikon: “Jendeak tontorreko trenagal nezakeela esaten zidan, eta horrek presio bateragin ziezadakeen. Diru, ilusio, ahalegin eta den-bora asko jarri dut iazko eta aurtengo espedizioe-tan, baina erabaki zuzena hartu nuen”. Psikologobilbotarrak uste du mendian hil ziren hiruak “ziu-rrenik” kontziente zirela egitera zihoazenaz.“Haien larruan jarri behar da, ordea. Desberdinakgara denok. Gure burmuina hipotesiak konfirma-tzeko makina bat da. Eguraldiari buruzko datuobjektiboak bildu arren, gure hipotesia baldinbada tontorrera helduko garela, hori izango daebidentzia, ‘moldatuko gara’, pentsatuko dugu”.

Mendian gabiltzanean hainbat faktorek gurekontrolpetik ihes egiten dute; ahalik eta ziurtasunhandiena izateko, besteak beste, informazioa bil-tzea eta nahikoa esperientzia izatea ezinbestekoada. “Bilboko lagunekin Pirinioetara joaten nintze-nean harritu egiten ninduen meteorologiari buruzdeus ez zekitela ikusteak: bateko hodei horiek zeriragartzen ari ziren, besteko haizeak nola eragingozuen…”, hasi zaigu kontatzen Sanginés. “Men-dian ibiltzeko meteorologiaz jakin behar duzu.GPSen moduko gailuak baldin badituzu, hobe,baina tresna horiek sortzen duten kontrol ilusioakgure kontra jokatzen du sarri, ahaztu egiten bai-tzaigu badaudela kontrolatzerik ez ditugun fakto-reak. Mendira bakarrik baldin bazoaz, GPSa gai-nean izanik ere, erori eta hanka apurtzenbaduzu… larrialdi txikiena ere izugarria izan dai-teke”. Mendi-gailurretako esperientziak hizpide,

beldurrari aurre egiteko mekanismoez hasi garasolasean eta konturatu gara hitz gakoa dela hori,eta ez soilik alpinismoaren kasuan. Beldurrak bierantzun sortzen ditu: paralisia eta ihesa.

BELDURRA, HITZ TABUA

“Bitxia da”, hasi da Olagoi. “Kirolariek ez dute‘beldurra’ hitza erabiltzen, baina euren arazoenatzean hura dago askotan. Eta bada beldur nagusibat: lehiaketarekiko beldurra, sekulakoa gainera.Gehien erabiltzen den hitza presioa da. Batzuetankirolariek esaten dizute: ‘Partida horretan ez neu-kan presiorik; aurkaria trebeagoa zenez, galtzekogutxiago nuen eta gauzak hobeto egin nituen’. Ezdakit txukunago egiten dituzten edo, presiorik ezdutenez, gusturago sentitu eta hobeto egitendituztela iruditzen zaien”.

“Beldur fisikoa ere badago”, esan digu Sangi-nések. “Lehiatzean bi gauza jartzen dira arris-kuan. Batetik, integridade fisikoa, jaitsiera bateanbizi-bizi doazen txirrindulariek, esaterako. Ziklis-ten artean ohikoa da sintoma hori. Behin, batezere Mediterraneoan aritzen den triatloilari valen-tziar batek esan zidan Zarauzko itsasoari beldurziola. Bestetik, kirolariek beldur diote autoestimubeherakadari ere. Gogorra da sekulako inber-tsioa egin ostean –denbora edota diru aldetik–esperotako fruituak jasotzen ez direla ikustea”.Ainhoa Murua triatloilariak ere beldurra “hitzgarrantzitsua” dela uste du: “Espero duzuna ez

8

166. zenb. 2012ko ekaina

Ainhoa Murua triatloilariak Londreseko Joko Olinpikoetan parte hartuko du. “Espero duzuna ez lortzearenbeldurra hortxe dago beti eta lehiatzean ezinbestekoa da sentsazio hori uxatzea”, dio.

LUIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/

A. P

.

AN

DO

NI

CA

NE

LLA

DA

/A

. P.

Page 9: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

lortzearen beldurra hortxe dago beti eta lehia-tzean ezinbestekoa da sentsazio hori uxatzea.Bolada txarretan, zenbait emaitza kaskar erren-kadan datozenean, beldurra handitu egin daitekeeta aurre egin behar zaio”. Jose Manuel BeiranReal Madrileko saskibaloi jokalari ohi eta psiko-logoaren hitzetan, “sekula ez diogu entzungokirolari bati esaten lehiaketari beldur diola;gizon-emakumeengan beldurra berezkoa da,baina ez dugu onartzen. Kirolariek maskara batjartzen dute psikologikoki pertsona gogor etapitzatu-ezinaren irudia emateko”.

Porrotari, helburuak ez lortzeari, beldur han-diegia diogu gure kulturan. Zentzu horretan,Alberto Iñurrategi mendizaleak (Aretxabaleta,1968) hainbat hitzaldi eman du azkenaldianPorrotaren alde izenburupean. Arrakasta etaporrota ulertzeko moduak zalantzan jartzen dituibilbide arras oparoa duen abentura-gizonak.“Benetako ahalegin baten ondorengo porrota,porrot ona da. Elementu positibo ugari dauzka”,zioen Galtzaundi aldizkariak plazaratutako elka-rrizketan (2). “Azken boladan mendi giroan ikus-ten dut zenbait jendek, bere ibilbidea izugarrizkoporrota izanda, gailurra erabiltzen duela porrothori ezkutatu eta arrakasta moduan saltzeko. Betiesan izan dut mendian benetan polita eta interes-

garria dena, benetan emozioak biziaraztenduena, bidea dela. Gailurra ikaragarri interesga-rria da, osagarri oso ederra, baina garrantzitsue-na eta ezinbestekoa bidea da. Nik ‘porrotarenalde’ esaten dudanean, nork bere burua behartuzikasten diren mila gauzei balioa eman nahi diet,gailurra zapaltzearen baitan ez daudenak. Gailu-rra kontutan hartu behar da, noski, polita da,baina ezin zaio lehentasunik eman. Mendian hel-burua gailurra nola edo hala jotzea bada, segu-ruenik arrisku gehiegi hartuko dira eta ardura eti-koa ere deskuidatu egingo da”.

Parentesi txiki bat irekiko dugu hemen. TomasMontalbetti eta Andres Chamarro BartzelonakoUnibertsitate Autonomoko irakasleen hitzetan(3),mendizaleek oro har eta eskalatzaileek bereziki,arriskuak behar bezala baloratzen dituzte, nahizeta arriskuaren pertzepzioa desagertuz joatenden eskalatzaileak zailtasun geroz eta handiago-ko paretari aurre egiten dion neurrian. “Harritzarkonplikatuenetan dabiltzan eskalatzaileek, eroriedo lesionatzeko aukera gehien dutenek, arris-kuaren pertzepzio baxuagoa erakusten dutenez,ulertzen dugu horrek garapenean eragin positi-boa duen faktore gisa joka dezakeela”, diote ira-kasleek. “Erabakiak norbere borondatez har-tzeak arriskuaren pertzepzioa murrizten du”.

9

Kirol psikologia / Erreportajea

(2) Alberto Iñurrategi: “Gailurra, batzuetan, porrota ezkutatzeko erabiltzen da” (Josu Iztueta eta Ander Izagirre. Galtzaundi. 2011-10-07, 350. zenbakia)(3)“Construcción y validación del cuestionario de percepción de riesgo en escalada en roca” (Cuadernos de Psicologia del Deporte. 2010, 10. bolumena, 2. zenbakia)

BT

T20

09 /

FLI

CK

R

Alberto Iñurrategiren iritziz “gailurra ikaragarri interesgarria da, osagarri oso ederra, baina garrantzitsuena etaezinbestekoa bidea da. Aretxabaletarrak dioenez, “mendia kutsatu egin da garaipenaren idolatriarekin”.

LUIS

JAU

RE

GIA

LTZ

O/

A. P

.

Page 10: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

GARAIPENAREN IDOLATRIA

Iñurrategiren ustez “mendia kutsatu egin da garai-penaren idolatriarekin”. Berak dio “oreka” bilatubehar dela, nork bere printzipioei uko egin gabeaurrera egin ahal izateko: “Babes ekonomikoagarrantzitsua da, baina guk modu jakin bateanegin nahi ditugu espedizioak, zailtasunak berehorretan onartuz, erronkak planteatuz, ahalik etamodu garbienean aurre eginez, eta horrek gailurraedo ustezko arrakasta lortzeko aukerak mugatzenditu”. Garaipena bilatzen duten mendizaleentzatbabesle asko dagoela baina “bidea baloratzenduten eta balore horien alde apustu egiten dute-nak” ere badaudela gehitu du.

Gemma Sanginés psikologoaren hitzetan, ikaste-txeetan, etxean zein kirol federazioetan haur etagazteei balore batzuk transmititzeko lan egiten da,baina esfortzu hori ezerezean uzten du elitekokirolaren makineriak: “Telebistaz ematen dituztenfutbol partidetan, auto lasterketetan eta abarretanklima motibazional hori nola aldatzen den ikusdaiteke. Horrenbeste predikatzen dena pikutarajoaten da Pepek [Real Madrileko jokalariak] Messi-ren [Bartzelona] eskua zapaltzean. Araudiak zorro-tzagoa izan beharko luke, zigor handiagoekin.Ekintzok salatzea ez da nahikoa. Halakoak ikuski-zunagatik onartzen dira, diruagatik. Urteetako lanazaborretara botatzen da istant batean. Ez du zen-tzurik. Kontradikzioa da, hipokresia hutsa”.

Oinarrian egiten den lanari helduta, eskola kiro-lari buruz mintzatu zaigu Aritz Olagoi. Gaztetxo-ek 13-14 urte izan arte, adin bakoitzaren berezita-sunak aintzat hartuta, helburu nagusia heziketaizan beharko lukeela dio, “denbora-pasa hutsa ezdela argi utzita”. Adin horretatik aurrera agianerrendimenduari begiratu beharko litzaioke gehia-go, “baina alde hezitzailea baztertu gabe, noski”.Lehia beharrezkoa dela uste du, eta “ongi erama-nez gero” positiboa dela, gure burua hobetzenlaguntzen duelako, gehiago exijituko diogun hei-nean. Dena den, mugak ez dira gainditu behar.“Bestearekiko errespetua funtsezkoa da”. Azkenfinean, kirola tresna indartsua da, edozein maila-

tan, gizakia hezteko, haren garapen integrala bul-tzatzeko. “Hori argi izan beharko lukete entrena-tzaile-hezitzaileek batetik, eta gurasoek bestetik”.

LIDERRAREN ITZALPEAN

“Ikerketa askok dioenez, gazteek kirola egiteariuztearen lauzpabost motibo nagusietako batentrenatzailea da, gehiegi exijitzen duelako edoinkoherentea delako esan eta egiten duenarekin”,azaldu digu Olagoik. Bulego profesionala izateazgain, Irun Iruten euskara elkarteko kidea da psi-kologo donostiarra, Eskola Kiroleko Koordina-tzaile Taldeko kidea, hain justu. “Entrenatzaileeibeti esaten diet ulertu egin behar dituztela kirola-riak, jakin behar dutela haien nahia zein den,noraino heldu nahi duten… Entrenatzaileak kiro-laria errespetatu behar du, zereginik ez baitagobestela. Bien espektatibak elkar doitu behar dira.Gatazkak sor daitezke, adibidez, kirolariak urru-nago heltzeko asmorik ez izan arren, entrenatzai-leak, haren dohainak ikusita, gehiago estutu nahiduenean”.

Entrenatzaileari buruz aritzeak parada emandigu Olagoirekin liderraren paperaz ere hitz egite-ko. “Gaztetxoenen kasuan figura hori hezitzaileada, hori denek ulertzen dute. Tira, rol banaketaktxikitatik daude: isila, parte-hartzailea, besteen gai-netik azaltzea gustuko duena... baina arlo hori ezda gehiegi lantzen. Iruditzen zait liderraren irudiamitifikatua dagoela. Zenbaitetan, talde kiroletanbereziki, jokalari batzuk liderraren figuraz balia-tzen dira euren burua ezkutatzeko, ardurak har-tzea saihesteko. Orokorrean, taldeko kiroletan,jokalariak askoz ere erantzukizun gehiago hartubeharko luke, askotan gordetzen delako entrena-tzailearen edo liderraren atzean”.

Lan egiteko moduari dagokionez, taldekakokirolak eta banakakoak “erabat desberdinak” dire-la esan digu psikologo donostiarrak: “Taldebatean 10-20 lagun egon daitezke, bakoitza bereizaera, espektatiba eta helburuekin. Halakoetanentrenatzaileekin egiten dut lan, talde kohesioareninguruan bereziki. Banakakoetan, aldiz, kirolarie-

10

166. zenb. 2012ko ekaina

Page 11: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

kin, eta zenbaitetan entrenatzailea ohartu ere egingabe, gainera. Bitxia da. Kirolariak ez du nahientrenatzailek deus jakiterik, psikologoarenganajoatea arazoekin lotzen dutelako batzuek. Kirolpsikologiaren kasuan helburua gehiago da erren-dimendua hobetzea. Hori bai, normalean kirola-riak ez dira etortzen onenean daudenean, estresa-turik sentitzen direnean baizik, partida bezperetanlo egiterik ez dutenean…”.

“IRABAZI AL DUZU?” (GURASOAK

PRESIO ITURRI)

Olagoik uste du gurasoen eta eskolaren (hezitzaile-entrenatzaileen) arteko komunikazioak hobea izanbeharko lukeela, aita-amak ere egitura osoaren

parte direlako: “Hezitzaileei esaten diegu gurasoe-kin maiztasunez komunikatzeko, partida osteanhaiekin hitz egiteko eta kezkarik baldin baduteazalpenak emateko. Gertutasun hori inportanteada, maiz gurasoak kanpoan geratzen direlako”.Oro har “pozik” daudela dio, eskola kirolaren filo-sofia eta baloreak, gainerakoekiko errespetua etaongi pasatzearen lehentasuna, nahikoa barneratutadituztelako gurasoek. Bestelako errealitatea era-kusten dute Eusko Jaurlaritzako ProspekzioSoziologikoaren Kabineteak iazko azaroan eginda-ko ikerketaren emaitza kezkagarriek (4): elkarrizke-tatu zituen 820 lagunetatik %25ek esan zuten“gurasoen agresibitatea” dela eskolako kirol-lehia-ketetan ekintza bortitzak (publikoaren eta kirola-rien arteko hitzezko erasoak zein eraso fisikoak)egoteko arrazoi nagusietako bat.

Marcelo Roffé kirol psikologo argentinarrakdioenez (5) funtsezko galdera bat dago: “Partidabaten ostean gurasoek seme-alabei ‘ongi pasa alduzue?’ galdetzen badiete, aleluia, bide onetikgoaz. Aldiz, lehenbiziko galdera ‘irabazi al duzue?’bada, akabo, ez dugu kontsolamendurik. Ez duguguraso eredu hori nahi: presionatu eta behartu egi-ten duena, umearen –eta haren entrenatzailearen–entrenatzaile bilakatzen dena, zerbait gaizki egitenduenean errieta egiten diona, umearen garaipen etaporrotak bereak bailiran bizi dituena, familiarenohorea umearen partidan jokoan balego bezala.Gurasoak agente motibatzaileak izan daitezke,baina presio agenteak ere bai”.

“Gaztetxoenen kasuan bereziki gatazkak sordaitezke”, esan digu Olagoik. “Haurrak espektati-ba batzuk ditu, handiagoak izan daitezkeenakkirol batean aurrera egiteko berezko dohainakdituela ikusten badu. Gurasoek espektatiba horiekeuren helburu bilakatzen badituzte semea edoalaba gehiegi babestu dezakete, presioa areagotuz.Gaztea pentsatzera iritsi daiteke helburuak bete-tzen ez baditu gurasoen esperantza guztiak zapuz-

11

Kirol psikologia / Erreportajea

(4) Kirola egiteko ohitura eta jokabide bortitzak kirol lehiaketetan (2011ko azaroa)(5) Los adolescentes que practican deportes y sus padres (EFDeportes.com. 2004ko abendua, 79. zenbakia)

Gurasoak agente motibatzaileak izan daitezke, bainapresio agenteak ere bai.

AIT

OR

MA

NT

ER

OLA

GA

RA

TE

Page 12: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

tuko dituela. Beldur horrek eragin dezake beredesioak alde batera utzi eta soilik gurasoenak ase-tzen saiatzea”.

Adinean aurrera egin ahala, nerabeen arteansedentarismo tasak gora egiten du apurka-apurka,nesketan gehiago mutiletan baino. Geroz etagutxiago, baina gizartean oraindik emakume kiro-lariei buruzko estereotipo batzuk daude inda-rrean, baita gurasoengan ere. Irakurri besterik ezdaude Pachi Izco Osasuna futbol taldeko presi-denteak Diario de Navarran (2012-05-28) esanda-koak: “Emakumezkoen futbola anti-estetikoa da;beste kirol batzuk askoz ere egokiagoak dira ema-kumeentzat”. Kirola berdintasunezko zerbaitenmoduan ulertzen dute neskek hasieran, eta sarriinguruan dituzten pertsona helduak dira iritzi horihutsal bilakatzen dutenak.

Amak kirola egiten duenean, alabak horretarakojoera handiagoa izango du, eta gauza bera gerta-tzen da aita-semeen artean. Jarduera fisikoren bategiten duten amen kopurua, baina, aitena bainotxikiagoa da.

MOTIBAZIO INTRINTSEKOA VS

ESTRINTSEKOA

Gazteen artean, kirola egiteari uzteko arrazoinagusietako bat inguruak egiten dien presioa –emaitzei hertsiki loturik dagoena– eta horrek sordezakeen estresa dira. Kirolarekiko lotura lortzeaerrazagoa izango da konnotazio emozionalakbilatzen badira, utilitarioak –emaitzak– baino,dibertsioa eta plazera baitira kirolaria motibatuamantentzeko faktore garrantzitsuenak. Motiba-zioa gizon-emakumeen jokabide guztietan pre-sente dagoen kontzeptu psikologikoa da. Ez dahautemangarria eta sortzen da behar erreal zeinartifizial batzuei erantzuna eman behar zaien hei-nean. Prozesu konplexu eta aldakorra da, kanpoeta barne faktoreen arteko konbinazioak baldin-tzatzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak haur eta gazteek kiro-la egiteko eta kirola egiteari uzteko motiboeiburuzko txostena plazaratu zuen orain urtebatzuk (6). Motiboak intrintsekoak (barnekoak,norberarenak) ala estrintsekoak (inguruko faktorebatek eragindakoak) izan daitezke. Disfrutatzea,ariketa egitea, sasoian jartzea eta osasuna intrintse-koak dira; aldiz, irabazteko grina, izarrak imitatunahia, gurasoei atsegin ematea eta arrakasta lor-tzea (onespen soziala) estrintsekoak, arrazoibatzuk aipatzearren. Bi motibazio ereduen artekooreka lortzea funtsezkoa da.

12

166. zenb. 2012ko ekaina

Umeen artean konpetitibitatea sustatu behar da,baina balore hezitzaileak alboratu gabe.

(6) Realidad actual en el deporte escolar. Motivos de la práctica y del abandono (Diputación Foral de Bizkaia)

JON

UR

BE

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Page 13: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

Esaten da intrintsekoa tarea edo egitekora bide-raturik dagoela eta estrintsekoa egora. Motibazioestrintsekoaren arriskua da hura desagertzeangazteak kirola egiteari utziko diola. Bestalde,intrintsekoa gailentzen bada, behin helburuak lor-tuta ere, ekintzarekiko interesak eta auto-errealiza-zio beharrek bizi-bizi jarraituko dute, gazteenkonparazio-erreferentea euren burua izango dela-ko. Batez ere egoa elikatu nahi dutenek, ordea,autoestimua altu mantentzeko presio eta kontrolhandiagoa sentitzen dute. Garaikur eta sariek,mehatxuek, epe-mugek eta presiopeko ebaluazio-ek motibazio intrintsekoa gutxitzen dute. Emaku-meen kasuan, goi mailako kirolean bereziki, moti-bazio intrintsekoa gailendu ohi da, diru gutxiagomugitzen duten neurrian, sari ekonomikoak ezdirelako gizonezkoen parera iristen. Mutilenkasuan ere barne motibazioa oso garrantzitsua da,baina hura kanpo-sariek elikatzen dute maiz.

Bigarren parentesitxo bat irekiko dugu hemen.Olagoik eta Muruak uste dute lehiatzeko moduaridagokionez gizonen eta emakumeen artean ezdagoela alderik. “Generoak ez du garrantzirik;oso lehiakorrak diren neskak daude, baita baterelehiakorrak ez diren mutilak ere”, diosku Olagoik.“Triatloian behintzat ez dago desberdintasunik,sariak berdinak dira”, gehitu du Muruak. Aldiz,Sanginések esan digu, bere esperientzia profesio-nalean oinarrituta, beharbada “hanka sartzen” aridela jakitun den arren, gizonezkoak gehiago moti-batzen dituela bestea baino hobea izateak, etaemakumeek errendimendu pertsonala bilatzendutela bereziki. “Ez da gauza bera ‘lehena izannahi dut’ ala ‘nire marka hobetu nahi dut’ esatea”,azaldu digu Valentziako Unibertsitateko psikolo-goak. Gaineratu du gizarte-trebetasunak lantzeko(taldekideekin harreman onak izateko, adibidez)eskaera gehiago jasotzen dituela neskengandikmutilengandik baino.

ELITEKO KIROLAREN BEKATUAK

Diziplina desberdinetako adituek diotenez, haureta gazteek inguruan dituzten agente psikosozia-lek oso kontuan izan behar dute eskola kirola eta

eliteko kirola arras desberdinak direla. Eredu kon-petitiboa ez da haur eta gazteen interes eta beharerrealetara egokitzen. Arriskutsua izan daitekefisikoki (artikulazioetan arazoak sor ditzake, lesiomuskularrak...), psikologikoki (antsietatea, estresa,frustrazioa) eta zuzenean kirol jarduerari dagokio-nean (modalitate desegokian hasteagatik). Beha-rrezkoa da, hortaz, bestelako balore batzuk irakas-tea eta goi mailara heltzea helburu nagusia ez delaargi uztea.

“Desio diren helburuak lortzeko oztopo direnalarma seinaleak ikustea eta ahal bezain azkarreninterbenitzea beharrezkoa da”, irakur dezakeguBizkaiko Foru Aldundiaren txostenean. Seinalehoriek dira: tranpak egitea, taldekidetasun falta,agresibitatea, arauak haustea, arrakasta edozerengainetik bilatzea… Umeak, gauzak zuzentzen etaazaltzen ez bazaizkio, bere idoloen jokabidea erre-pikatuko du: antzerkia egingo du, iraindu eta balo-re desegokiak ikasi. “Horiek detektatu behar dira,eta errotik mozten saiatu”.

Bestalde, motibazio-mailari eusteko umeek era-bakitze ahalmena izan behar dute, taldeko araueninguruan, esaterako, hartara errazagoa izango

13

Kirol psikologia / Erreportajea

Goi mailako kirolean, hainbat jarrera“ikuskizunagatik” onartzen dela dio Sanginések,diruagatik. Futbolaz ari da bereziki bilbotarra.

SHIN

E20

10 /

FLI

CK

R

Page 14: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

delako arau horiek betearaztea. Adibide bat jar-tzearren: jokalari bat entrenatzera berandu heltzenbada, hark jaso beharko du material guztia, gaine-rakoen aginduz.

Era berean, umearen motibazioa desagertu dai-teke galtzeari beldur handia badio. Balizko porro-tak sortzen dion presioagatik lehiakidea etsaimoduan ikusiko du eta etengabeko presio horrekkirola uztera bultza dezake. Beharrezkoa da,beraz, aurkariekiko errespetua irakastea eta haie-kin adiskidetasun harremanak sustatzea. Norbaitigaltzen irakasteko, ezin liteke etengabe irabazleasaritzen aritu. Bestelako jokabide batzuk nabar-mendu behar dira: kooperazioa, tolerantzia, ahale-gina… Irabazteko antsiak ezin gaitzake itsutu.

DOPINAREN MAMUA, UNEORO

GAINEAN

Zoritxarrez, iruzurrek, dopin auziek, estamentudiferenteek haizatzen dituzten salaketa, susmo etafaltsukeriek zipriztintzen dituzte maiz kirol albis-teak. Aritz Olagoiren ustez, faktore askok bultzadezakete kirolaria debekatutako substantziak kon-tsumitzera. “Helburuek” zeresan franko dutelaazaldu digu: “Gizarte konpetitibo honetan, albo-koarekin alderatuta finkatzen ditugu helburuak,eta horiek lortu ahal izateko osasuna eta baloreakalbo batera uzteko gai izan gaitezke. Espektatibakbete daitezen behar den guztia egiteko prestdaude batzuk. Nola irabaziko du kirolariak dirugehiago? Nola lortuko du ospe eta errekonozi-mendu handiagoa? Bada, emaitzak hobetuta. Beremugetatik oso urrun dauden helburuak lortu ahalizateko, prest egon daiteke osasunari kalte egingodioten produktuak kontsumitzeko. Ikusiko duengauza bakarra helburu hori izango da, besterik ezdu izango gogoan. Normalean bigarren mailakoefektuak luzera azalduko dira eta kirolariak epemotzera begiratu ohi du”.

Gemma Sanginés psikologoaren hitzetan, bes-talde, kirol batzuek dopina berezkoa dute: “Guregizartean ohituak gaude halako mezuetara. Tele-

bista piztu eta ume zein helduei zuzendutako ira-garki batzuetan ikusten da hori: el primo de Zumo-sol, Nocilla, RedBull, indarra hartzeko ez dakitzer produktu... Mezua hor daukagu, modubatean ala bestean, hortik edaten dugu. Debeka-tutako substantziak kontsumitzera jauzia dago,noski. Zein faktorek bultzatzen duten urrats horiematera? Inguruneak egiten duen presioak, pre-sio sozialak, eragina du. ‘Guztiek egiten badute,ez naiz ni salbuespena izango’, pentsatzen dutebatzuek”.

Ingurukoen eraginaz mintzo da Ainhoa Muruaere: “Agian, zure hurbileko jendea dopatu egitendela ikustean, zuk ere hautu hori egiten duzu”.Triatloilari zarauztarrak uste du euren kirolean ezdagoela halakorik: “Tranpak egiten dituztenakleku guztietan daude, baina nik behintzat ez dutezer sumatu. Hasieran amorrua ematen zidanjendeak pentsatzea kirolari guztiak dopatzenginela, baina orain horrek ez du eraginik nigan.Jendeak esaten duen guztiari bueltak ematea alfe-rrikakoa da. Nik argi daukat. Kirolari batek urtebatetik bestera asko hobetu badu ez dut gauzaarrarorik pentsatzen. Izan daiteke oso gogorentrenatu duelako, ezta?”.

“ANOREXIA ATLETIKOA”

Kanpo presioak elikadura-desorekak ere eraginditzake. Nagusi diren edertasun kanonek, irudia-ren gizarteak finkatzen dituen ideal estetikoek,ohitura kaltegarriak hartzera eraman dezaketekirolaria. Baita entrenatzaile zein taldekideekegindako presioak ere. Halaber, aintzat hartubehar dira kirolariaren ezaugarri psikologikoak:perfekzionismoa, konpultsibotasuna, espektatibahandiegiak izatea (bai kirolariak bere buruari eza-rritakoak, baita ingurukoek beragan dituztenak)eta abar. Horregatik da inportantea prebentzioaninguruko agenteek ere (entrenatzaileak, guraso-ek...) esku hartzea, mediku, psikologo eta nutri-zionistekin batera, egoerak hala eskatzen due-nean. Elikadura-desorekak sufritzeko arriskuahandiagoa da norberaren pisuak errendimendua-

14

166. zenb. 2012ko ekaina

Page 15: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

rekin lotura duenean, izan erresistentzia kiroladelako (triatloia, txirrindularitza...), edo katego-riak pisuaren arabera banatuta daudelako (borro-ka, boxeoa...).

Londreseko Joko Olinpikoetara “domina bate-kin itzultzeko helburuarekin” doan Maider Unda(Gasteiz, 1977) borrokalariak Aizu! aldizkarian (7)

adierazi duenez, “pisuarena nahiko gai korapila-tsua da; lehiatzerakoan 72 kilotan egoteko urteanzehar sei kilo gehiago eduki behar ditudalakoindartsu egoteko”. Dioenez, hidratazioarekin etadeshidratazioarekin jokatzen dute lehiatzerakoanpisu egokia edukitzeko, “baina jakin egin beharda, jendeak astakeria handiak egiten ditu eta”.Ainhoa Muruarentzat elikadura “oso garrantzi-tsua” da. “Azkenean, jaten duguna gara”, esandigu: “Gastu fisiko handia daukagu eta beharbezala funtzionatu ahal izateko ezinbestekoa daongi jatea. Errendimenduan igarriko da bestela.Egia da atleta batzuk, nahi duten pisua lortzeaga-tik pasa egiten direla. Baina horrela gutxi iraungoduzu”.

Psikologo batzuek “anorexia atletikoa” termi-noa darabilte, pisua galtzeko metodo gisa gehie-gizko jarduera fisikoa egiten duten kasuez aritze-ko (8). Zentzu horretan, arriskua dute “estetikakirolek” (gimnasia erritmikoak, balletak edotapatinaje artistikoak) eta gimnasioan praktikatzendirenek (aerobic-ak, fitness-ak eta kulturismoak,esaterako) ere. Autore batzuen iritziz (Zucker,Nomble, Williamson eta Perri. 1999), elikadura-desorekak garatzeko arrisku handiagoa dagopuntuazioak juezak ematen dituen kiroletan,arbitroak daudenetan baino.

Erreportajea apur bat alarmistak diren mezue-kin amaitu dugu. Horregatik gustatuko litzaigukeberriz ere hasierako ideiari heltzea. Alegia, norbe-

raren mugak ezagutu eta helburuak horren arabe-ra jartzen baditugu, kirola egiteak onura fisiko,sozial eta psikologikoak ekarriko dizkigula.

Jon Tornerren blogean kirolaren alderdi psiko-sozialari buruzko informazio gehiago aurkitukoduzue datozen egunetan, baita Lon-dreseko Joko Olinpikoen inguruanAinhoa Murua triatloilari zarauzta-rrari egindako elkarrizketa ere.

15

Kirol psikologia / Erreportajea

(7) Maider Unda: “Borrokak bosteraino kontatu eta itxaroten erakutsi dit” (M. Egimendi. Aizu!. 2012ko martxoa, 365. zenbakia)(8) “Propuesta de un programa de prevención de trastornos de la conducta alimentaria para entrenadores” (Isabel Díaz Ceballos. Cuadernos de Psicologia del Deporte.

2005, 5. bolumena, 1. eta 2. zenbakiak)

Kirol batzuetan elikadura-desorekak sortzeko arriskuhandiagoa dago. Gimnasia da horietako bat.

PAT

OG

AR

ZA

/ FL

ICK

R

Page 16: Besteekin konparatzeak · Makina bat euskaldunek parte hartuko dute igandean Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Argazkian, txirrindulariak Somport mendatean gora,

ARGIAren urtebetekoHARPIDETZAHego Euskal Herrian138€

Ipar Euskal Herrian168€

Milaka irakurle dira

izaera honekin

bat egiten dutenak.

Ezagu gaitzazu. Jaso ezazu Euskal

Herriko astekaria

hilabetez doan!

[email protected]

Independentea

Burujabea Euskararekin konprometitua

Izen handiko sinaduren topagune

Independentzia astero ikusten da� 943 37 15 45