Bikote ereduei buruzko hausnarketa

2
BIKOTE EREDUAK Mónica Quesada Juan (Pikaramagazine.com) Make Irigoien Perurenak euskarara itzulia Gure mentalitatea berdintasunezkoagoak diren loturetara bideratu dugun arren, zergatik ja- rraitzen dugu harremanetan, gozatu baino gehiago, sufrimendua eragiten duten genero rolak erreproduzitzen? Bikote ereduak benetan aldatzeko, pentsamoldeak aldatu ez ezik, era kontsekuentean jokatu behar da. Kontu zaila da, bizitza osoa harremana gelditzen duten rol horiek ikasten pasa baitu- gu. Garbiago ikusteko: Imajina ezazu zure etxearen ondoan zure familiak eta zuk betidanik erabili duzuen janari denda bat dagoela. Denbora pasa ahala, janari mota horrek kalte egiten dizula sumatzen hasi zara. Oso txarto egiten dizu. Urteak igaro dira zu konturatu orduko. Sinestea zaila gertatzen zaizu ikara- garri atsegin duzulako. Baina, behin betiko erabakia hartu behar duzu. Zure harreman eredua askatasunez aukeratzeko, lehenik kateak non dituzun detektatu beharko duzu. Ez bazenitu bezala jokatuko bazenu, kateatuta jarraituko zenuke eta, gainera, minbera da! Aukera hauek dituzu: Beste bat bilatu. Denbora eta ahalegina eskatzen du. Galdetu, informazioa eskuratu, pro- batu, etab. Prozesua gogorra izango da, hutsegitez betea, baina luzarora hobeto sentitzen lagunduko dizu. Zure baratze propioa sortu. Honek, denborarik gehiena eta ahaleginik handiena eskatzen dizu, baina konpentsaziorik ederrena ere ekarriko dizu; zu zeu izango baitzara zer eta noiz landatu, eta norekin konpartitu erabakiko duzuna. Eta, zure burua zaintzea zure lehenta- suna bada, ba al da aukera hoberik zuk zeuk egitea baino? Harremanetan, aukerarik hedatuena eredu berdinarekin jarraitzea izaten da. Kotxea edo jan- tziak erosteko denbora pila bat emateko prest egoten gara. Aldiz, ez gara gauza guretzat kalte- garriak diren zenbait eredu erreproduzitzearen zergatia aztertzeko astirik hartzeko. Nork bere burua ezagutzea gainditu gabeko irakasgaia dugu. Eredu kaltegarria berriz errepikatzea eta gauzak aldatzen ez direlako kexu izatea oso erosoa da. Bestalde, bikote eredu ezberdin bat bilatzeak denbora, gogoa eta ahalegina eskatzen du. Eta, ba- tez ere, joeraren kontra joatea, inguru desberdinetan mugitzea, zure jarrerak aztertzea (hauek ez baitira beti zure idealekin bat etorriko) etab. Aukera hau lehena baino gutxiagotan izaten da hautatua, gure heziketan egoismo osasuntsua lantzen ez delako; hau da, kultura arauetatik kan- po norberarengan eta norberarentzat komenigarria denean pentsatzea. Ezagutza prozesu hau (ez errekonozimendua, oraindik nork bere burua ezagutzen ikasi ez dugulako) oso gogorra da, zuk zeuk zarenari aurre eman beharko diozulako eta, agian, zure idealen arabera jokatu beha- rrean beste modu batez portatzen ari zarenari aurre egin beharko diozulako.

description

Monica Quesada Juanek bikote ereduei buruzko hausnarketa publikatu du www.pikaramagazine.com atari digitalean.

Transcript of Bikote ereduei buruzko hausnarketa

Page 1: Bikote ereduei buruzko hausnarketa

BIKOTE EREDUAKMónica Quesada Juan (Pikaramagazine.com) Make Irigoien Perurenak euskarara itzulia

Gure mentalitatea berdintasunezkoagoak diren loturetara bideratu dugun arren, zergatik ja-rraitzen dugu harremanetan, gozatu baino gehiago, sufrimendua eragiten duten genero rolak erreproduzitzen?

Bikote ereduak benetan aldatzeko, pentsamoldeak aldatu ez ezik, era kontsekuentean jokatu behar da. Kontu zaila da, bizitza osoa harremana gelditzen duten rol horiek ikasten pasa baitu-gu.

Garbiago ikusteko:

Imajina ezazu zure etxearen ondoan zure familiak eta zuk betidanik erabili duzuen janari denda bat dagoela. Denbora pasa ahala, janari mota horrek kalte egiten dizula sumatzen hasi zara. Oso txarto egiten dizu. Urteak igaro dira zu konturatu orduko. Sinestea zaila gertatzen zaizu ikara-garri atsegin duzulako. Baina, behin betiko erabakia hartu behar duzu.

Zure harreman eredua askatasunez aukeratzeko, lehenik kateak non dituzun detektatu beharko duzu. Ez bazenitu bezala jokatuko bazenu, kateatuta jarraituko zenuke eta, gainera, minbera da!

Aukera hauek dituzu:

• Beste bat bilatu. Denbora eta ahalegina eskatzen du. Galdetu, informazioa eskuratu, pro-batu, etab. Prozesua gogorra izango da, hutsegitez betea, baina luzarora hobeto sentitzen lagunduko dizu.

• Zure baratze propioa sortu. Honek, denborarik gehiena eta ahaleginik handiena eskatzen dizu, baina konpentsaziorik ederrena ere ekarriko dizu; zu zeu izango baitzara zer eta noiz landatu, eta norekin konpartitu erabakiko duzuna. Eta, zure burua zaintzea zure lehenta-suna bada, ba al da aukera hoberik zuk zeuk egitea baino?

Harremanetan, aukerarik hedatuena eredu berdinarekin jarraitzea izaten da. Kotxea edo jan-tziak erosteko denbora pila bat emateko prest egoten gara. Aldiz, ez gara gauza guretzat kalte-garriak diren zenbait eredu erreproduzitzearen zergatia aztertzeko astirik hartzeko. Nork bere burua ezagutzea gainditu gabeko irakasgaia dugu. Eredu kaltegarria berriz errepikatzea eta gauzak aldatzen ez direlako kexu izatea oso erosoa da.

Bestalde, bikote eredu ezberdin bat bilatzeak denbora, gogoa eta ahalegina eskatzen du. Eta, ba-tez ere, joeraren kontra joatea, inguru desberdinetan mugitzea, zure jarrerak aztertzea (hauek ez baitira beti zure idealekin bat etorriko) etab. Aukera hau lehena baino gutxiagotan izaten da hautatua, gure heziketan egoismo osasuntsua lantzen ez delako; hau da, kultura arauetatik kan-po norberarengan eta norberarentzat komenigarria denean pentsatzea. Ezagutza prozesu hau (ez errekonozimendua, oraindik nork bere burua ezagutzen ikasi ez dugulako) oso gogorra da, zuk zeuk zarenari aurre eman beharko diozulako eta, agian, zure idealen arabera jokatu beha-rrean beste modu batez portatzen ari zarenari aurre egin beharko diozulako.

Page 2: Bikote ereduei buruzko hausnarketa

Azkenik, zure eredua sortzeko aukera daukazu. Hautaketa hau, zuretzat atsegina den neurri be-rean, gizartearentzat gatazkatsua gertatzen da. Gutxiengo baten aukera izaten da, etekin hau-temangarriak beranduago iristen direlako eta denbora galtzea kontsideratzen delako. Izan ere, gure kultura berehalako plazera eskuratzearen aldekoa da. Zure eredua sortzeko beharrezkoa da informazio eta esperimentazio gehiago, eta zure ikuspegia biztanle askoren aurrean defendatu behar izango duzu maiz, baita zenbait pribilegio sozial galdu ere (jendeak eredu nagusian ez zaudelako epaituko zaitu).

Laburbilduz, zu zeu berritzea ikasitakoarengandik aldentzen den oinarri desberdin batekin. Orainean zerbait galdu etorkizunean gehiago irabazteko. Hau da, zure bizitzaren eta zure era-bakien gaineko agintea hartzea. Ba al dago nahi duzunarekin bat etorriz bizitzea baino irabazi handiagorik?

Zure eredua askatasunez aukeratu ahal izateko, ordea, kateak non dituzun antzeman beharko duzu lehenik. Kate horiek gainetik kendu nahian mugitzen eta ikertzen hasita onartuko duzu giltza baten beharra dutela askatzeko. Eta, egun, giltza hori fabrikatu gabe dago. Hori dela eta, giltzaegokiatopatzekozuremugakidentifikatuetahoriengaineanlaneginbeharduzu.

Onartu, irekiagoa izatea gogoko izanda ere, atzetik daramazun ikasketa guztiak zaildu egiten dizula bidea. Onartu, adibidez, zenbait unetan jeloskortasuna agertu beharko ez balitz ere, agertu egiten dela. Ametitu arazoa zurea dela, ez bestearena. Era batekoa izatea aukeratu eta izate hori aurrera eramatea kosta egiten zaizula errekonozitu gabe etengabe borrokan aritzeak ez du ezertarako balio. Kateaturik egonda ez bazeunde bezala jokatuko bazenu… Kateatuta ja-rraituko duzu, eta hori ere minbera da!

Ondorioz, gakoetariko bat maitasun erromantikoaren ereduan hezi gaituztela onartzean datza, bertan bi lagun bat bihurtzen direlarik. Hortik abiatuta aztertu beharko dugu zein jarrera erre-produzitzen ditugun eta zein aldatu nahi ditugun, bidean elkarrekin gozatu ahal izateko bata bestearen edo besteen alboan lagun gisa ibiltzea aukeratu ondoren.

Ikasketa orok ahalegina eskatzen duela ametitu behar da. Baina, esfortzua izanagatik, ez da zer-gatik gutxiago gozatu behar, ezta?

Argi dago pentsamoldea jarrerak baino lehenago aldatzen dela, beraz, noizko denda aldaketa?