bilakatu zen bizigai

14
TXANELA 6. MAILA 1. GAIA JAKINTZA IKASTOLA

description

Txanela 6.mailako 1.gaia

Transcript of bilakatu zen bizigai

Page 1: bilakatu zen bizigai

TXANELA6. MAILA1. GAIA

JAKINTZA IKASTOLA

BILAKATU ZEN BIZIGAI

LURRA:Hiru zati edo geruza ditu:-Atmosfera: gas-geruza da, lurra inguratzen du.-Litosfera: zati solidoa da (harriak, lurra ...)

Page 2: bilakatu zen bizigai

-Hidrosfera: ura da (itsasoak, errekak, lakuak...) Atmosfera (gasa) Litosfera (lurra) Hidrosfera (ura)

ATMOSFERA:Atmosferaren osagaiak nitrogenoa eta oxigenoa dira.Atmosferak oxigenoa gordetzen du eta bizidunok (gizakiak, animaliak eta landareak) oxigenoa behar dugu arnasteko.Atmosferak eguzkiko izpi ultramoreetatik babesten gaitu. IZPI ULTRAMOREAK txarrak dira azalerako.Tenperatura aldaketa handiak kontrolatzen ditu (eguna-gaua).Fenomeno atmosferikoak eragiten ditu: ekaitzak, elurra, euria ...

Atmosfera espaziotik ikusita

LURRAREN GERUZAKKanpo-nukleoa

Barne-nukleoa Mantua

Lurrazala

Page 3: bilakatu zen bizigai

Barne-nukleoa: Barruko gunea (tokia) da. Oso tenperatura altua du: 7.500 gradu. Bere osagaiak metal solidoak dira.

Kanpo-nukleoa:Mantuaren azpiko geruza da. Lurrazaletik hasi eta 2.900 km-ko sakoneraino iristen da. Bere osagaia burdin likidoa da.

Mantua: Lurrazalaren azpialdean dago. Tenperatura altua du. Harriak urtu egiten dira (likido bihurtzen dira). Sumendiak eta lurrikarak mantuan sortzen dira.

Lurrazala:Lurraren kanpoaldeko geruza da. Bere osagaiak harriak dira. Hirurogei km-ko sakonera du.

LURRAREN ITXURALDAKETA   : INDAR GEOLOGIKOAK

Indar geologikoek lurraren itxura aldatzen dute.Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke:

1) Barneko eragileak:Lur barnean sortzen dira: lurrikarak, tolesturak, sumendiak...

2) Kanpoko eragileak:Lurrazalean higadura (erosioa) sortzen dute: haizea, itsasoa, glaziarrak…

BARNEKO ERAGILEAK:

Page 4: bilakatu zen bizigai

Lurrikarak Sumendiak Failak

KANPOKO ERAGILEAK:

Haizea Glaziarrak Itsasoa

BARNEKO ERAGILEAK

TOLESTURAK ETA FAILAK:Lur planetak plaka kontinentalak ditu. Bi plakek talka egiten dutenean (txokatzen direnean) mendikateak sortzen dira. Talka egitean batzutan lurra tolesten da hautsi gabe: tolesturak sortzen dira.Bestetan lurra hausten da: failak sortzen dira.

Tolestura: lurra ez da hausten, Faila: lurra hausten da tolesten da

SUMENDIAK:Irekigune bat duten mendiak dira. Irakigunetik magma ateratzen denean, sumendiak erupzioa izaten du. Mantuko

Page 5: bilakatu zen bizigai

magma (harri likidoak eta oso-oso beroak) tximinitik igotzen da eta kraterratik (sumendiaren ahoa) ateratzen da. Kraterraren inguruan dauden materialek konoa osatzen dute eta kanporatzen den magmak, laba izena du.

Kraterra

Laba

Konoa Tximinia

LURRIKARAK EDO SEISMOAK:Lur barneko mugimenduak dira. Lurrazalean dardara nabaritzen da eta dardara hauek dira lurrikara edo seismoa.Lurrikara sortu den tokiari (lur barnean) hipozentroa deitzen zaio eta hipozentrotik gertuen dagoen lurrazaleko tokiari epizentroa deitzen zaio.Lurrikar batzuk suabeak dira baina beste batzuk oso fuerteak dira eta lurra suntsitzen dute.

Lurrikarak eragindako suntsidura

ITSASIKARAK ETA TSUNAMIAK:Itsasikarak itsaspean (itsasoaren azpialdean) gertatzen diren lurrikarak dira.Itsasikarek olatu erraldoiak (handi-handiak) eragiten dituzte eta olatu hauek tsunamiak deitzen dira.Tsunamiek suntsidura handiak eragiten dituzte.

Magma

Hipozentroa

Epizentroa

Page 6: bilakatu zen bizigai

Horrela sortzen dira tsunamiak

Tsunamiek suntsidurak eragiten dituzte

SISMOGRAFOA:Lurrikarak erregistratzeko eta neurtzeko tresna da.Lurrikarak neurtzeko RICHTER eskala erabiltzen da.Richter eskala:3,5 arteko lurrikara: ia ez da nabaritzen.3,5-4,5 lurrikara: nabaritzen da baina ez du kalterik eragiten.5,5-6,0 lurrikara: kalte arinak eragiten ditu.6,1-6,9 lurrikara: kalte larriak eragiten ditu.7,0-7,9 lurrikara: lurrikara handia, kalte oso handiak.8,0tik gora: suntsidura handia eragiten du.

Sism Sismografoa Faila

Tolestura

Itsasikarak

sortutako

tsunamiaSumendia erupzioan

Lurrikara

Page 7: bilakatu zen bizigai

KANPOKO ERAGILEAK

Eguratseko fenomenoek (euria, haizea, elurra…) lurrazalaren itxura aldatzen dute (higadura sortzen dute). Bizidunek ere (gizakiak eta animaliak) lurrazalaren itxura aldatzen dute.Hauek guztiak, eguratseko fenomenoak eta bizidunak, kanpoko eragileak dira.

HAIZEA:Haizeak materialak toki batetik bestera eramaten ditu.Haizeak haitzak (harri handiak) karraskatzen ditu (hausten ditu, birrintzen ditu); horrela mendietan forma bitxiak sortzen dira.

Haizearen higadura

ITSASOA:Itsasoko urak higadura sortzen du. Kostaldearen itxura aldatzen du. Olatuek kostaldeko haitzak higatzen dituzte. Urteak pasa ahala itsasoa gero eta barrurago sartzen da.

Itsasoaren higadura

Page 8: bilakatu zen bizigai

IBAIA:Ibaien higadura garrantzitsua da.Ibaiek haranak sortzen dituzte, V formako haranak.Ibaia iturburutik (jaiotzen den tokia) itsasoratu arte egiten duen bideari ibilgua deitzen diogu.Ibilguak hiru zati ditu:-Goi-ibilgua: aldapa handia du, estua da, ura oso azkar jaisten da, urak harriak higatzen ditu.-Erdiko ibilgua: aldapa txikiagoa du, zabaltzen hasten da, ura mantsoago jaisten da, urak materialak (harriak, hondarra...) garraiatzen ditu (arrastaka eramaten ditu).-Behe-ibilgua: zabala da, ura mantso doa, aldaparik ez du, urak materialak sedimentatu egiten ditu (lurrean utzi).

Ur- jauzia Meandroa Ur-lasterra Delta

GLAZIARRA:Izotz-masa mugikorra da (izotzezko ibaia).Oso mendi altuetan eta poloetan sortzen da.Glaziarretako izotza poliki-poliki mugitzen da.Mugitzean materialak higatu, garraiatu eta sedimentatzen ditu. Sedimentatutako materialak morrena izena dute.Glaziarrek haranak sortzen dituzte, U formako haranak.

Goi-ibilgua

Erdiko ibilgua

Behe-ibilgua

Page 9: bilakatu zen bizigai

Glaziarraren zatiak:-Zirkua: Glaziarraren goiko aldean dago. Katilu forma du eta izotza pilatuta eta konprimituta dago.-Mihia: Zirkuan izotz asko dagoenean gainezka egiten du eta irristatzen hasten da. Mantso-mantso mugitzen da. Izotz masa hau mihia da.-Morrena: Mihiak arrastaka eraman duen materiala pilatu egiten da leku desberdinetan: glaziarraren alboetan, glaziarra amaitzen den tokian, hondo-hondoan... Material pilaketa honi morrena deitzen zaio.

LURPEKO URAK:Zenbait tokitan lurrazala iragazkorra da (ura barrualdera filtratzen da) eta euria edo elurra egiten duenean ura barrura sartzen da geruza gogorra (geruza iragazgaitza) topatu arte.Horrela sortzen dira lurpeko ibaiak eta lakuak.

Zirkua

Mihia

Morrena

Page 10: bilakatu zen bizigai

Lurpeko urak

Lurpeko urek kobazuloak (haitzuloak) sortzen dituzte

HAITZULOAK EDO KOBAZULOAK:Urak edo haizeak sortzen dituzte haitzuloak.Urak harri iragazkorrak topatzen ditu eta barrualdera sartzen da, orduan harria disolbatzen du. Horrela sortzen dira haitzulo asko.

Estalaktitak: Ur-tantak kobazuloko sabaitik behera erortzen dira. Urak duen gatz mineralak bertan uzten ditu. Gatz minerala pilatzen da eta beheraka doan kono baten forma osatzen da.

Estalagmitak: Ur-tantak lurrera erortzen dira. Urak dituen karbonatoak bertan pilatzen dira eta goraka doan kono baten forma osatzen da.

Batzutan estalaktitak eta estalagmitak elkartzen dira.

Estalaktitak: goitik behera Estalagmitak: behetik gora

Page 11: bilakatu zen bizigai

Estalaktitak eta estalagmitak elkarturik Haitzuloen sarrerak

BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK:Landareen sustraiak lurra eusten dute. Landare asko dagoen lekuetan higadura txikia da.Landare gutxi dagoen tokietan higadura handia da.

Landare asko: higadura txikia Landare gutxi: higadura handia

Animalia batzuk zuloak egiten dituzte (untxiak, satorrak, moluskuak...) eta lurra ahuldu egiten da.

Animaliek zuloak egiten dituzte bizitzeko. Zuloek lurrazalaren itxura aldatzen dute.

Page 12: bilakatu zen bizigai

Bizidunak hiltzen direnean hezurdurak (eskeletoak) pilatu egiten dira, harri bihurtzen dira eta lurrazalean aldaketak eragiten dituzte.

Animalien hezurdurek lurrazalaren itxura aldatzen dute