Bilbo handia

28
BILBO HANDIA GURE ESKUALDEA GURE ESKUALDEA Begoña Gutiérrez Pilar Gómez José Corral

Transcript of Bilbo handia

Page 1: Bilbo handia

BILBO HANDIABILBO HANDIA

GURE ESKUALDEAGURE ESKUALDEA

Begoña GutiérrezPilar Gómez José Corral

Page 2: Bilbo handia

AURKIBIDEA:1. ESKUALDEA ZER DA?

2. BILBO HANDIA MUNDUAN

3. EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK I

4. EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK II

5. BILBO HANDIA EUSKAL HERRIAN

6. KOKAPENA

7. BIZKAIKO ESKUALDEAK I

8. BIZKAIKO ESKUALDEAK II

9. HERRIAK

10. BILBO HANDIKO BIZTANLERIA

11. POPULAZIOA

12. BILBO HANDIKO IBAIAK I

13. BILBO HANDIKO IBAIAK II

14. BILBO HANDIKO MENDIAK I

15. BILBO HANDIKO MENDIAK II

16. BILBO HANDIKO ITSASERTZA

17. ZER DA KLIMA?

18. BILBO HANDIKO KLIMA

19. BILBO HANDIKO EKONOMIA

20. BILBO HANDIAN ZER IKUSI? I

21. BILBO HANDIAN ZER IKUSI? II

22. BILBO HANDIAN ZER GOZATU? I

23. BILBO HANDIAN ZER GOZATU? II

24. BILBO HANDIAN ZER GOZATU? III

25. IBILBIDEAK

26. BILBO HANDIKO KOMUNIKABIDEAK

Page 3: Bilbo handia

Eskualdea zer da?Euskal Herriak zazpi probintzia edo lurralde historiko ditu, eta horietako bakoitzean hainbat eskualde

dago. Eskualdea elkarren ondoan dauden eta nolabaitekobatasuna duten herrien multzoa da.Eskualdea definitzeko irizpideak:

•Fisikoa: antzeko klima, paisaia, erliebea, etab.•Ibai baten ibilbideak ematen duen lotura.•Zerbitzuak komunak izatea: epaitegia, anbulatorioa...•Antzeko lanbideak.•Irizpide historikoak.

Page 4: Bilbo handia

BILBO HANDIA MUNDUAN

Page 5: Bilbo handia

EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK ETA

HIRIBURUAK

Page 6: Bilbo handia

BIZKAIA BILBO

GIPUZKOA DONOSTIA

ARABA GASTEIZ

NAFARROA IRUÑEA

LAPURDI BAIONANAFARROA-BEHEREA DONIBANE-GARAZI

ZUBEROA MAULE

Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak

Page 7: Bilbo handia

BILBO HANDIA EUSKAL HERRIAN

BILBO HANDIA

Page 8: Bilbo handia

K O K A P E N ABilbo Handia Bizkaiko hiriburuak berak, Ibaizabal ibaiaren Eskuinaldeak eta Ezkerraldeak osatzen dute.

Mugak:

• Iparraldean: Bizkaiko Golkoa

• Hegoaldean: Arratia-Nerbioi

• Mendebaldean: Enkartazioak

• Ekialdean: Plentzia-Mungia

Page 9: Bilbo handia

BIZKAIKO ESKUALDEAK

Page 10: Bilbo handia

BIZKAIKO ESKUALDEAK

BILBO HANDIA

ENKARTAZIOAK

ARRATIA-NERBIOI

PLENTZIA

MUNGIA

GERNIKA

BERMEO

MARKINA ONDARROA

DURANGALDEA

Page 11: Bilbo handia

HERRIAK

Page 12: Bilbo handia

BILBO HANDIKO BIZTANLERIA

840.000

850.000

860.000

870.000

880.000

890.000

900.000

910.000

1991

1996

2001

2006

Page 13: Bilbo handia

POPULAZIOABilbo Handia Bizkaiko eskualderik populatuena da. XX. mendearen hasieratik 1940ra bitartean hazkundea ez zen txikia izan, baina 1940-70 bitartean, etorkinak zirela eta, hazkunde demografiko itzela izan zuen Bilbo Handiak.

1970ko hamarkadan, industriaren krisia zela eta, populazioaren hazkundea gelditu egin zen, jaiotza-tasak behera egin zuen, eta hazkunde demografikoa negatiboa izan zen.

Page 14: Bilbo handia

BILBO HANDIKO IBAIAK

Eskualde honetan, Basauri aldean, Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak elkartzen dira, eta Ibaizabal izena hartzen dute.Ibaizabal Santurtzi eta Areeta artean itsasoratzen da, eskualdea igaro ondoren.

Beste ibai batzuk ere badira:•Eskuinaldetik: Gobela eta Asua.•Ezkerraldetik: Kadagua, Galindo eta Barbadun.

Page 15: Bilbo handia

BILBO HANDIKO ibaiak

Page 16: Bilbo handia

BILBO HANDIKO MENDIAK

Mendiak baino haran gehiago daude.

Haran horietatik garrantzitsuenak Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek egiten dituztenak dira.

Mendirik aipagarrienak hauexek dira:

Ganekogorta (998 m)

Pagasarri (673 m)

Unbe (301 m)

Artxanda (252 m): bertatik Bilbo osoa ikusten da.

Serantes (446 m): bertatik Abra portua ikusten da.

Page 17: Bilbo handia

BILBO HANDIKO MENDIAK

Unbe

Artxanda

Pagasarri

Page 18: Bilbo handia

BILBO HANDIKO ITSASERTZAKostaldea garaia eta labarra da. Hondartzak baditu: Areeta, Ereaga eta Arrigunaga eskuinaldean; eta, La Arena (Muskizen) ezkerraldean.

Itsasoa sartu egiten da Punta Galea (Getxon) eta Punta Lucero (Zierbenan) artean, eta hor Abra portua dago.

Page 19: Bilbo handia

ZER DA KLIMA?

Denbora luzean leku jakin bateko atmosferak izan duen batez besteko egoerari klima deitzen diogu.

Egoera horren eragileak fenomeno atmosferikoak dira, hau da, tenperatura, presio atmosferikoa, haizea eta prezipitazioak (euria, elurra, kazkabarra...).

Page 20: Bilbo handia

BILBO HANDIKO KLIMABilbo Handiko klima ozeaniko hezea da,

eta urte osoan tenperaturak epelak dira. Neguan ez du hotz handirik egiten, ezta udan bero handirik ere.

Udazkenean eta udaberrian euriak ugari izaten dira.

Datu metereologiko ofizialak Loiuko aireportuan jasotzen dira. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak Euskalmet sortu eta gero, estazioak ezarri dira Deustu eta Abusu auzoetan.

Page 21: Bilbo handia

BILBO HANDIKO EKONOMIABilbo Handiko ekonomia nekazaritzak,

abeltzantzak eta industriak osatzen dute. Industria da sektorerik garrantzitsuena, itsasadarraren bi aldeetara kokatuta dago.

Barakaldok eta Sestaok industria siderometalurgikoa (Bizkaiko Altzairutegi Konpaktua), untzigintzakoa (Navala), kimikoa eta era guztietako industria garrantzitsuak biltzen dituzte ezkerraldean. Bestalde, Somorrostron Petronor birfindegia dago.

Itsasadarraren eskuinaldean Erandio eta Leioa udalerri industrialak daude; bertan daude Vicrila eta Faes lantegi ezagunak.

Page 22: Bilbo handia

Bilbo Handian zer ikusi?

Kulturaz gozatzeko aukera paregabea dago: Bilboko Guggenheim Museoa, Frank Ghery-ren eraikin izugarria, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Arte Eder Museoa, eta , erakusketa aretoak, besteak beste.

Bilboko eraikin esanguratsuenen artean, San Mames futbol zelaia dago, "Catedral" izenez ezagutzen dena.

Page 23: Bilbo handia

Ibaizabal ibaian zehar, ibaiaren ertz biak elkartzeko zubi ugari ditugu: Bizkaiko Zubia, Portugalete eta Areeta artekoa, Calatrava Zubia eta Bilboko armarria agertzen den San Anton Zubia dira ezagunenak.

Bilbo handian zer ikusi?2

Bilboko beste toki esanguratsu bat Alde Zaharra da, bertako zazpi kaleek eta Erriberako merkatuak osatzen dutena. Santiagoko Katedrala eta Euskal Museoa ere ikusgarriak dira.

Page 24: Bilbo handia

Bilbo Handian zer gozatu?

Eskualde honetako jairik aipagarrienak hauek dira: Aste Nagusia, abuztuan Bilbon ospatzen dena.

Gidako Amabirjinarenak, uztailaren 1ean Portugaleten; abenduaren 21ean Santo Tomas; San Inazio, uztailaren 31n, Getxon...

Page 25: Bilbo handia

Bilbo Handian zer gozatu?2

Gastronomia eskualde honetan oso garrantzitsua da, eta horrek erakarrita bisitari asko etortzen da.

Jakirik preziatuenak: pintxoak, itsaskiak, bakailaoa Bizkaiko erara eta pil-pilean, Arboledako babarrunak, eta abar...

Page 26: Bilbo handia

Bilbo Handian zer gozatu?

HONDARTZAK

Page 27: Bilbo handia

Ibilbideak

Bilbo Handiak mendietatik ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen digu: Pagasarri, Pastorekorta, Artxanda..., Bilbo ondoan; Trianoko

mendiak, Serantes..., ezkerraldean; eta Unbe, Galeako ibilbidea..., eskuinaldean.

Page 28: Bilbo handia

Bilbo Handiko komunikabideakBilbo Handia nahiko ondo komunikatuata dago: Bilboko portua Santurtzin aurkitzen da, Loiun nazioarteko aireportua.

Bilboko metroa eta tranbia dira modernoenak.Badira, bestalde, autobusak, trenak, funikularrak ere, Arboledara igotzeko eta Bilbotik Artxandara igotzeko.