bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri...

64
3 Bilbo Samurai

Transcript of bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri...

Page 1: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

3

Bilbo Samurai

Page 2: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

4

Fernando Morillo | (Azpeitia, 1974). 1999. urteanDonostia Hiria saria irabazi zuen Gudaoste ametsakipuinarekin eta, geroztik, beste hainbat sari eskuratuditu bere ibilbide literarioan zehar, besteak beste:Euskadi saria, Igartza Literatur Beka eta AugustinZubikarai saria (ex aequo). Gazte literatura landu dubatez ere (Sexu egunsentiak), baina gainontzekogeneroak ere sakon jorratu ditu: nobela (Zure arimaren truke), saiakera (Erraldoi herrena),biografia (Leonardo) edo eta itzulpenak (Eragon).

Page 3: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

5

Fernando Morillo

Bilbo Samurai

Page 4: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

6

lehenengo edizioa

Tafalla, 2010eko otsaila

© Txalapartak edizio honena

© Fernando Morillok obrarena

Editorial Txalaparta e.m.l.Navaz y Vides 1-278. Posta kutxa31300 Tafalla nafarroa

Tel. 948 70 39 34Fax 948 70 40 [email protected]

azala eta bildumaren diseinua

Esteban Montorio

maketazioa

Monti

inprimaketa

RGMIgeltzera poligonoa, 1 bis, A1 pab.48610 Urduliz - Bizkaia

isbn

978-84-8136-580-1lege gordailua

bi. 509-10

txalaparta[amaiur]

Page 5: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

7

Eta ez daukagun arren oraingarai batean zeru-lurrak mugitzen zituenindar hura, garena gara:antzeko adoredun bihotz heroikoak, denboraketa patuak makalduak, baina gogo sendokoakjarduteko, bila ibiltzeko, aurkitzeko eta inoiz ez errenditzeko.

alfred tennyson

Page 6: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

IEroen eta basatien ordua

9

Page 7: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

sena entzuten

basoko adarrak gero eta trinkoagoak ziren, ez zenerraza haien artetik ibiltzea. Bilbo Samuraik segahandi bat zeraman bizkarrean zintzilik, eta borroka-makila luze bat ezker eskuan. Hala ere, katu aditu ba-ten abileziaz egiten zuen aurrera. Erritmoa moteldugabe, hobeto kokatu zuen sega.

Zuhaitzen goiko alderantz begiratu zuen Bilbok.Kopetako ilea baztertu zuen, hobeto ikusteko. Zuhaitzbeltzak, hosto beltzak. Antzinako pagoak ziruditen,Hondamendi-egunaren aurrekoak. Baina zuhaitz haiekaskoz ere altuagoak ziren garai batekoak baino, etaadar amaiezinak eta fin-finak zeuzkaten. Bizirik irtenziren beste guztiek egindako gauza bera egin beharizan zuten basoek ere: egokitu edo hil.

—Nekatuta al zaude? –galdetu zuen Bilbok buruaitzulita. Irudi baxuago batek jarraitzen zion. Mutikoazirudien. Gizakumea. Ez. Ez guztiz–. Xuri? Apur ba-tez geratzea nahi al duzu?

11

Page 8: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Ondo nago –erantzun zion gazteak. Ilargi beteabezain zuria zeukan aurpegia. Hortik, beharbada, Xu-ri izena–. Beste pixka batean segi dezaket.

Bilbok irribarre egin zuen bere baitarako. Xuri le-her eginda zegoen, baina ez zuen besterik gabe amoreemango. Lurrera zerraldo erori arte segituko zukeen,hala eskatu izan balio. Bilbok Lander gogoratu zuen,gaztearen aita. Antz handia zuten aita-semeek. Hobetoelkar ezagutzerik izan balute!

—Lo egiteko leku bat bilatuko dugu –erabakizuen Bilbok.

—Ondo nago. Benetan. —Ordu asko daramatzagu martxan. Atseden har-

tu behar dugu. Bilbok pausoa lasaitu zuen, baina gelditu gabe.

Gaztea hurbildu egin zitzaion. —Bilbo. —Esan. —Beti esaten didazu kasu egin behar zaiola ba-

rruko ahotsak dioenari. —Zer dio zure ahotsak?Xuri une batez isildu zen, hitzen bila edo. —Ez zait gustatu –azaldu zuen, azkenean. Bilbok aurrera jarraitu zuen, arduraz, ingurua

ahalik eta ondoen arakatzen. Zenbait adar baztertuzituen eskuan zeraman makila luzearekin.

—Zer ez zaizu gustatu? –galdetu zuen gizonak–.Itxaron, Xuri. Etorri hemendik. Nire atzetik.

—Ehiztaria. Ez zait gustatu ehiztaria. —Hortxe aurrean geratuko gara. Leku ona dirudi

–gizonak segundo pare bat hartu zuen gaztearen aur-

12

Page 9: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

pegi zurbila aztertzeko. Kezka irakurri zuen Xurirenbegietan–. Ibaiaren ertzean zegoena?

—Egun osoan ikusi dugun pertsona bakarra daeta! Nor, bestela? –ihardetsi zion Xurik, Bilbo adarrajotzen ari ote zitzaion ezin asmaturik–. Ez zait gusta-tu haren begirada.

—Zergatik? Gaztea isilik geratu zen puska batean, hausnarrean

bezala.—Ez dakit –esan zuen gero–. Edo, hobeto esanda,

badakidala uste dut, baina ezingo nuke azaldu zerga-tik. Ez egin barre, Bilbo. Ez egin barre. Serio ari naiz.

—Ez dut barrerik egin. Inoiz ez nizuke barrerikegingo. Entzun? Inoiz ez. Sartu hori ondo buruan,Xuri. Irri egin dut. Ez da gauza bera. Eta ahotsari da-gokionez… Hitz egin dugu horretaz. Azal dezakezunbaino gehiago jakitea. Sena. Zurea bikaina da. Ain-tzat hartu. Askotan asmatzen du.

—Zuk ere ikusi al duzu? –galdetu zuen gazteak. —Zer? —Haren begiradak zeukan distira. —Zer zioen haren begiradak? —Kalkulatu egiten zuen. Harrapakinaren zain da-

goen otso baten begirada zuen. —Harrapakina izatearen beldur zara? –galdetu

zion Bilbok. —Ez. —Ez?—Beno, pixka bat. Zurekin gutxiago.

13

Page 10: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Beldur izatea ez da txarra. Erne egon behar du-zula oroitarazten dizu beldurrak. Prestatzen jarraitubehar duzula.

—Prestatzen. —Beldurrik gabe, erraza da bizirik zaudela ahaz-

tea. Beldurrik gabe, litekeena da merezi duen guztiaere ahaztea. Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztuzuen. Eta benetan zerk merezi zuen ere bai.

—Horregatik hondoratu zen? —Beharbada. Auskalo. —Orduan, beldurra izan behar dut –esan zuen

Xurik. —Pixka bat izan dezakezu. Baina ez ahaztu zure

alboan nagoela. —Eta ni zurean –esan zion gazteak berehala. —Ikusten? Beldur gutxiago dut orain. Xurik barre egin zuen: —Txotxoloa. Bilbok aurreko muino bat seinalatu zion. —Hortxe kanpatuko dugu, tontortxo horren az-

pian. Goazen.

14

Page 11: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

lagun bat zama

—ez genuke surik piztu beharko –esan zuen Xurik–.Ez hemen.

Bilbok adar mordo bat zeukan pilatuta aurrean.Haietariko lodiena hartu, eta su txikiaren gainean ja-rri zuen.

—Hotz dago –erantzun zion Bilbok. —Zu ez zara hotz –erantzun zion Xurik–. Inoiz ez

zara. Nigatik egiten duzu. —Biongatik egiten dut. Zatoz, eseri suaren aurre-

an. —Bidelapurren gune batetik hurbil gaude. Eta

ikusten bagaituzte? Ez al duzu esaten beti adi etakontuz ibili behar dugula?

—Adi gaude, eta adi egongo gara. Baina gaur suapiztuta utziko dugu. Jarri manta gainean.

Lurrean etzan ziren, muinoaren eta suaren arteanbabestuta. Manta saretu lodi bana ipini zuten gainean.Xurik zabal-zabalik zeuzkan begiak.

—Bilbo –deitu zion gizonari–. Bilbo. —Egin lo.

15

Page 12: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Nola gertatu zen? Nola hondoratu zen guztia? Bilbok hasperen egin zuen. Xurik adi-adi begira-

tzen zion, ahoa erdi irekita eta kizkur horiak kopeta-ren aurrean kiribilduta.

—Berriro?—Berriro. Mesedez –erregutu zion gazteak–. Aza-

letik bakarrik. —Esan dizut. Hamaika aldiz kontatu dizut. Oso

gaztea nintzen. Zu orain zaren baino gazteagoa. —Baina hala ere gogoratzen duzu. Hiriak ikusi ze-

nituen. Eta zinema, eta janariz beteriko denda erral-doiak. Eta txokolatea, eta parkeak, eta errepideak.Eta… lagunak.

—Ikusi nituen. —Eta dena erori zen. Nola? —Ez dakit. Eta ez dakit norbaitek jakingo duen. Be-

harbada, inork ezagutzen ez zuen bat-bateko gerrarenbat izan zen, gertakari naturalen bat, txiripa kosmikomadarikaturen bat. Egun batean, dena normala zen. Be-tikoa. Ohikoa. Hurrengoan, hainbat itzalaldi egon zirenleku ugaritan. Kexak izan ziren, baina ez zen benetakoalarmarik egon, inork ez baitzuen espero hura behin-behineko matxuraren bat baino gehiago izaterik. Han-dik oso gutxira, industria asko geratu egin ziren, dene-tariko gailuak, ur-ponpak… Eta, ez bat eta ez bi, denaazkartu egin zen. Konturatzerako, ez zegoen gasolina-rik. Janaria falta zen. Internet, irratia eta telebista ez ze-biltzan. Izu-ikara itzela barreiatu zen bazterrik bazter,eta luze gabe gaixotasunak etorri ziren, asaldurak, be-netako gosea… Zibilizazioaren geruzak begi-kliska bat

16

Page 13: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

baino ez zuen iraun. Bi, hiru aste? Eta infernua ailega-tu zen. Edo errealitaterik errealena, nahiago duzuna.

—Zer egin zuen jendeak?Bilbok lakar egin zuen barre. —Hil! Hori egin zuen jendeak. —Zu bizirik zaude. —Bizirik nago –Bilbok ezpainak estutu zituen–.

Ekaitzek salbatu ninduen. —Zure anaiak. —Ni baino hamabi urte zaharragoa zen. Norbait

banaiz, zerbait ikasi badut, hari esker izan da. —Bi zineten? —Hiru. Arreba bat geneukan: Aizpea. Honda-

mendiaren ondorengo hilabeteetan hil zen. Gurasoakbezala. Gehienak bezala.

—Ez nekien. Sentitzen dut. Nolakoa zen Ekaitz? Bilboren begiak piztu egin ziren. —Ekaitz. Ekaitz bestelakoa zen. Umetatik. Ez zen

sekula santan egokitu inolako taldetara, inolako gi-zartetara. Arima askea zuen, eta, zibilizazio hartan,horiek hitz politak izanagatik ere, ez zegoen batereondo ikusia. Ekaitz mugarik gabeko lehoi bat zen,kaiola txikiegi batean barruratua. Haur txiki eta bihu-rri bat bezain oldarkorra zen, eta monje gerlari batbezain diziplinatua. Burdin gori bat bezain kartsua,eta gero hirien kanpoaldeetan pilatu ziren gorpuakbezain hotza.

—Sua eta izotza. —Kontraste hutsa. Behin kontatu zidanez, ederki

aztoratu zituen bera bideratzen-edo saiatu ziren zen-bait psikologo. Anaiaren barru-arrezifeen aurka jo-

17

Page 14: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

tzen zuten haien hitz eta saio guztiek. Hura ironia:dena hondoratu eta jende gehienak patuari amoreeman zionean, anaiak leku bat aurkitu zuen itsumus-tuan. Eroen eta basatien ordua iritsi zen.

—Zure anaia zer zen, eroa ala basatia? Bilbok segundo batzuk hartu zituen erantzuteko. —Ziur asko, biak. Gerlari hutsa zen. Beti izan zen.

Eta Hondamendiaren ondoren, bere burua barruanbilatzea besterik ez zitzaion geratu. Eta aurkitu. Au-rretik ezarritako ordena barren-barrenetik lehertuzen. Beste arau batzuk asmatzeko garaia zen. Garaiamesgarri eta aztoratua. Ekaitzentzat primerakoa.

Xuri zenbait minutuz egon zen txintik atera gabe.Gaztea lokarturik zegoela uste izan zuen Bilbok. Mo-txila ireki, eta Hondamendiaren aurreko erlikia batatera zuen: agenda elektronikoa. Bere liburutegi per-tsonala zen. Urruneko munduetako historiak eta isto-rioak. Guztiak fantastikoak, errealitatea erreala zene-ko ezer ez baitzen jadanik erreala. Lehengo literaturaoro zen, errealitateak agindurik, fantastikoa.

—Nire aitaren laguna zinen, ezta? –galdetu zionXurik orduan.

—Oraindik esna zaude. —Ez naiz logura. Nolakoa zen aita?—Lo egin behar duzu. —Faborez. Nolakoa zen aita? —Nolakoa zen Lander… Zure aita gizon ona zen.

Gogorra. Samurra. Barre egitea gustatzen zitzaion,ahal zuen guztietan. Gogoko nuen.

—Eta lagunak zineten. —Bai.

18

Page 15: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Horregatik naramazu zurekin? Xuriren tonuak garbi utzi zion Bilbori arretaz ibi-

li behar zuela, gaztea minduko ez bazuen. —Ez horregatik bakarrik –esan zuen Bilbok, tentuz. —Zure hitza eman zenion. Zaindu egingo nindu-

zula agindu zenion. —Bai. —Nahiz eta ni zama izan. —Ez zara…—Gure artean zintzoak izango ginela esan zeni-

dan –eten zuen Xurik. Bilbok zerua aztertu zuen. Hondamendi-egunetik

aurrera, gutxitan ikusten ziren izarrak. Zerua hautsezeta laino beltzez estalita zegoen oro har, eta oskarbi-uneek zikinean egindako urradurak ziruditen, eta ge-ro eta ezohikoagoak ziren.

—Zama zara eta ez zara, Xuri. Baina ez nahastugauzak. Neu ere zama nintzen. Zama handia.

—Anaiarentzat?—Anaiak lagundu egin zidan. Zer izango nintza-

teke Ekaitz aldamenean izan ez banu? Haren ereduaeta euskarria izan ez banu? Garena, askotan, bideanaurkitzen ditugunen araberakoa da. Zorte kontua bai-no ez da. Oso moldagarriak gara, Xuri. Eta forma ema-ten diguten eskuek osa dezakete izango garen guztia.Guztia! Nik egundoko zorte ona izan nuen. Anaiakeusten irakatsi zidan. Egin egin ninduen. Hona iristenlagundu zidan. Eta nik zuri lagunduko dizut.

—Hitzeman zenuelako. —Eta nahi dudalako. Neurri batean, ni nintzena

zara. Zu zainduta, nire zatirik barrukoena ere zain-

19

Page 16: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

duko banu bezala da. Berriro diotsut, Xuri: zainduegin nahi zaitut. Nahi. Ulertzen? Nik nahi dut. Ez dakanpotik etorritako zama.

—Nahi –errepikatu zuen Xurik, bere kolkorako. Iluntasuna erabatekoa zen. Gaua gauekoentzat zen

atzera, behiala bezala. Ametsa eta errealitatea bat zire-nekoan bezala. Beste behin. Suaren inguruan itzalendantza zebilen. Urkatu ezineko zalantza, ezezagunarenmagia distiratsua, bizitzaren oihartzuna. Eta errespe-tuaren eta konfiantzaren epela.

—Zuk lagun gehiago izan dituzu –esan zuen Xu-rik–. Nire aita. Zure anaia.

—Hilda daude. —Gehiago dituzu. —Baditut lagun batzuk. —Nik lagun bat izan nahiko nuke. Bilbok burua goratu zuen, ez batere eroso. —Ni nauzu. —Ez da gauza bera, Bilbo. Ni mutikoa naiz. Zu gi-

zona. Eta, gainera, ni ez naiz… Ni ez naiz…—Laguna nauzu, Xuri. Eta ahaztu bestea.—Ahaztu? Nahi bai! Nola ahaztuko dut ba! Nahi-

koa arropa eranztea, eta hor ikusten dut behin eta be-rriro. Zaila ahaztea. Ile horiek guztiak, azal zuri-zu-ria…

—Sarritan, guztiok izan nahi genuke ez garen zer-bait. Edo ez garela uste dugun zerbait. Ez dut inorezagutu bere buruarekin guztiz pozik dagoenik.

Miauka bat entzun zen orduan eta biak isildu zi-ren berehala.

20

Page 17: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Katu basati bat –esan zion Xurik, belarriak lu-ze-luze.

Behar baino hurbilago ematen zuen soinuak. Bil-bok arreta handiz entzun zuen. Azken urteetan, as-paldiko etxe-katuak izugarri hazi ziren, eta indartu,eta ankertu. Izan zirenera itzultzen ari ziren, infernu-tik iheska zebilen santu bat baino azkarrago. Honda-mendiak prozesu hezigabe guztiak azeleratu zituen,nonbait.

—Suak urrun edukiko du –iritzi zion Bilbok–.Oraingoz ez da gehiago hurbilduko.

—Beharbada, katu hori gustura egongo da bereburuarekin. Beharbada, ezta hura ere. Baina ez duzuukatuko batzuek zailagoa dutela –jarraitu zuen Xu-rik–. Nik normalagoa izan nahi nuke. Gehienen mo-dukoa, behintzat. Zuk ez zenuke nahi?

—Normala bazina, zuk diozun moduan, beharba-da orain daukazun bizitza irrikatuko zenuke. Zure bi-dea ez da samurra. Nirea ez da samurra. Norena da,ordea? Ez nahastu, Xuri. Orokortzea sinplekeria arris-kutsua da. Eta alferrikakoa. Orain itxi begiak. Lo eginbehar duzu. Bihar goiz jaikiko gara.

—Bihar. Etzi. Etzidamu…—Eroso jarri eta begiak itxi. Orain bai, edo hase-

rretu egingo naiz. Bilbok agenda elektronikoa atera, eta irakurri egin

zuen. Hiri amaigabeei buruzko istorioak, bizimodu la-saiko pertsonei buruzkoak, eta maitasun miresgarrieiburuzkoak. Buruan bueltaka zeukan zerbait, eta ezinzuen gogoa behar bezala bildu. Agenda alboan utzi etazeruko laino beltzei begira egon zen berriro.

21

Page 18: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

Nora zihoan dena? Aurreko mundua hilda, eta ze-torrena oraindik jaiotzeke.

Bilbok Xuriren kizkurrak laztandu zituen samur-tasunez. Lagun baten semea. Jadanik bere laguna. Ai,zerbait beldurgarria bihurtzen ari zen gaztea. Xurikberak uste zuen baino beldurgarriagoa. Eta Bilbok ezzekien gauza izango ote zen gazteari gero eta gehia-gotan irten nahi zitzaion barru-indar hilgarri hurakontrolatzen irakasteko.

Gizaki-bikote batengandik sortutako munstroa. Piztia. Kumea. Geldi. Zerbait praktikoagoa pentsatzen saiatu zen,

une hartan antzua baitzen harekin guztiarekin buel-taka aritzea. Pila kargatu batzuk behar zituen agenda-rako. Gero eta nekezagoa zen bateriak edo pilak esku-ratzea, jende asko baitzebilen haien atzetik. Garaibateko musika-tresna txikiak, askotariko gailutxo elek-tronikoak… Ihesbide laburrak eta ñimiñoak, baina, as-korentzat, halabeharrezko aterpe.

—Bilbo. —Xuri! Itxi begiak. —Egunen batean lagunen bat izango dut? —Baduzu. —Ulertu didazu. —Egunen batean lagun bat baino gehiago izango

duzu. —Agintzen al didazu? —Ezin dizut hori agindu. —Badakit. —Baina izango duzu.

22

Page 19: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Lagun bat –murmurikatu zuen Xurik. —Bat baino gehiago. Itxi begiak. Lo egin.

23

Page 20: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

24

Page 21: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

ezezaguna urdurigarri

—xuri! esnatu. gora!

Xurik begiak erdi ireki zituen. Bilbo aurrean zeu-kan, guztiz jantzita, borrokarako jarreran, eta makilaluzea eskuetan. Goizeko entrenamendurako gertu.

—Dagoeneko? –kexatu zen Xuri. Besoak luzatu zi-tuen, nagi. Manta gainetik kendu eta aharrausi azkarbat egin zuen.

—Gora, Xuri. Bizkor. —Eguzkia ez da atera oraindik!—Eguzkia laino beltzen atzean sortuko da gaur

ere. Beraz, ez da alde handirik egongo. Ea, hartu zuremakila edo eman egingo dizut. Zeuk ikusi. Mugitu!

Xuri astiro-astiro jaiki zen, ur azpian higitzen ari-ko balitz bezala, gorputz osoko giharrei iratzartzekoeskatzen zien bitartean. Prestatu. Prestatu. Prestatu!Begiak indarrez itxi eta ireki zituen zenbait aldiz. Ma-kurtu, bere luzera bereko makilari heldu, arnasa sa-kon hartu… eta ziztuan eta ezustean egin zuen jauzi,Bilbori eraso egiteko. Gizonak albora egin zuen bere-hala. Zailtasunik gabe geratu zuen lehen kolpea.

25

Page 22: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Oso ondo –azaldu zion Bilbok–. Oso ondo! Erdiesnatuta baino ez bazaude ere, gorputza ohitu beharduzu, defendatzen eta eraso egiten. Berriro.

Xurik goitik eraso egiteko keinua egin zuen, bai-na makurtu eta behetik jo zuen arrapaladan. Bilbokazken unean blokeatu zuen mugimendua.

—Primeran. Bikain! –balioetsi zuen Bilbok–. Geroeta hobeto aritzen zara. Berriro.

Gazteak behin eta berriz ekin zion. Esnatzen ziho-an heinean, Xuriren mugimenduak bizkortuz joan zi-ren. Gezi menderakaitz bat zen, amildegi guztiak ze-harkatu nahian. Odolezko meteoro geraezin bat, zerubeltza alderik alde gorriz tarratatu nahian. Edozeinmodutan, ez zuen lortu Bilbo ukitzerik. Ezta hurrikeman ere.

—Mugitu. Mugitu –errepikatu zion Bilbok–. Atze-ra, aurrera, alboetara. Salto. Saihestu. Kontzentratu!Gorputza zurekin joango da. Gogoa bildu eta gidatu.Horrela. Kolpe. Hanketara eta burura. Besoak, lepoa,eskumuturrak. Kontzentratu. Kontzentratu! Ez da ne-kerik. Ez da minik. Zu bakarrik zaude. Zure gogoa.Kontzentratu. Eta gidatu. Gidatu beti. Geratu gabe.Segi. Segi!

Ordu erdiz jardun zuten horrela, bizitasun han-diz, etenik gabe.

—Nahikoa –erabaki zuen Bilbok–. Oso ondo arituzara. Orain, meditazio labur bat egin. Gero zoaz erre-katxora eta garbitu pixka bat, nik neurea amaitzendudan bitartean.

Xuri lurrean eseri zen. Begiak itxi zituen. Medita-tu egin behar zuen, minutu bakar batez bazen ere.

26

Page 23: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

Meditatzea ez zen erlaxatzea. Ez zuen zerikusirik. Bo-rroka isilean jarraitzea zen meditatzea. Buruari gida-ri zarela erakustea. Gidari.

—Burua gidatu behar dut –xuxurlatu zuen Xu-rik–. Gidatu.

Ondoren, biluzi eta uretan sartu zen. Uste bainohotzago zegoen, baina ez zen kexatu. Ohitu egin be-har zuen.

Errekatik irten, jantzi eta Bilbori begira egon zengaztea. Gizonak makila luzea utzi eta sega hartu zuen.Segak distira gupidagabea egiten zuen mugitzean. Bil-boren arma kutuna zen. Sega zorrotz eta lasterra. Xu-rik liluraz ikusi zuen nola higitzen zen Bilbo, nola bira-tzen zen sekulako abiadaz, nola mozten zuen segakairea. Di-da, kolpe atzera, albora, bira bat, beste bira bat,salto. Moztu, ukabilkada, kolpea, bira, ostikoa, salto,moztu. Ez zen inoiz nekatzen. Ez zuen inoiz begiradagaltzen. Bere baitan zen erabat. Edo hala ematen zuen.

Beste ordu erdi bat horrela eman eta gero, Bilbogeratu egin zen.

—Zergatik entrenatzen zara horrela? –galdetuzion Xurik.

—Zer esan nahi duzu? —Zergatik hain indartsu, hain… etengabe? —Hobetzeko. —Zertarako, ordea? Ezin da zu baino hoberik

egon!Bilboren begirada ilundu egin zen. —Egon dira –esan zuen. Bilbok bizkarra eman zion Xuriri. Sega eta maki-

la hartu, eta errekara hurbildu zen. Xurik berehala

27

Page 24: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

antzeman zuen ez zuela hari hartatik tira behar. Ezartean, behintzat.

—Sekulako abiadura daukazu –esan zion hala eregazteak–. Nola egiten duzu? Nola lortzen duzu?

—Zu azkarragoa zara, Xuri. —Baina nirea berezkoa da. Ez dut nik landu. Gai-

nera, batzuetan azkarragoa banaiz ere, nik ezin dutinola ere makila bat horrela erabili, hain bizi. Eta aregutxiago sega. Ezingo nuke inola ere kontrolatu.

—Praktika besterik ez da. Egunen batean nik bai-no azkarrago egingo duzu –Bilbok erreka ertzeanutzi zituen makila eta sega–. Zaindu beste traste guz-tiak, Xuri. Bainua hartuko dut.

—Euria hasiko du segituan –esan zion gazteak–.Hara, hasi du.

Bilbok ez zion erantzun. Biluzi eta errekan sartuzen. Uraren erdian eseri eta begiak itxi zituen. Senti-tzeko. Bizirik zegoela, eta bizirik jarraitu nahi zuelagogoratzeko. Urak azala laztantzen zion. Gogoa bil-tzen laguntzen zion. Indarra. «Ez pentsatu inoiz be-har bezain indartsua zarenik, behar bezain bizirikzaudenik», errepikatzen zion Ekaitzek. «Eguneroprestatzen ez bazara, egunero bizi ez bazara, ohartuaurretik erori egingo zara, eta ez duzu jakingo nolagertatu den, eta ezingo zara jaiki. Orduan ez duzu jai-kitzerik mereziko. Ez duzu bizirik sentitzerik merezi-ko». Lagunak, barrea, jolas-sena. Euskarriak. Indarra.

Euri tantak ugaritu egin ziren eta aurpegia bustizioten. Trumoi handiak entzun ziren. Ez zen batereezohikoa. Hondamendiaren ondoren, ekaitzak ugal-du eta deabrutu egin ziren. Hasieran, gainditu beha-

28

Page 25: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

rreko koska madarikatu bat gehiago zen. Ordurako,ia eginda zeuden hartara. Bestelakoak ziren koskak.

—Bilbo, Bilbo! –deitu zion Xurik. Xuriren belarriak mugitu egin ziren. Zerbait en-

tzun zuen euri tanten zar-zar hotsaren azpian. —Bilbo –errepikatu zuen gazteak–. Zarata bat.Bilbok ondo ezagutzen zituen Xuriren entzume-

na eta sena. Ohiko gizakienak baino askoz zorrotza-goak ziren. Horregatik, berehala zabaldu zituen be-giak. Zutitu eta esku bat makila alderantz luzatuzuen. Besteaz, bizkarrean eskegi zuen sega. Errekatikatera zen. Armak zituen jantzi bakar.

—Zer da, Xuri? Zer entzun duzu? –galdetu ziongazteari.

—Baten bat dator. —Susmo txarra hartzen diozu?—Lasterka dator, baina pauso isilean. Isil ostuka

bezala. —Hori ez da ona. Hurbil da?—Bai. Barkatu, tantek ez didate lehenago entzu-

ten utzi. —Nondik? Xurik iparraldera seinalatu zuen, basoa trinkotu

egiten zen alde baterantz. —Handik –adierazi zuen. Kopeta zimurtu zuen be-

rehala. Kontrako aldea ere seinalatu zuen–. Eta handik. —Bi dira? Xuriren belarriak biziago mugitu ziren. Mutikoak

begiak itxi zituen. —Hiru. Ez, lau! –zenbatu zituen Xurik pauso-ho-

tsak–. Lau datoz.

29

Page 26: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Trebeak? —Batek hankak herrestatzen ditu, baldar samar

dabilela dirudi. Beste hirurak ez, azkarrak eta arinakdira. Badakite basoan mugitzen.

—Xuri, entzun –eskatu zion Bilbok–: igo berehalazuhaitz batera.

—Ez dago astirik. —Xuri! —Alferrik da, Bilbo. Hemen dira. Begira, hor da-

tor bat. —Zu ez mugitu, entzun? Xuri?—Entzun dut. Ez naiz mugituko. —Geldi-geldi. —Zuhaitz bat gehiago izango naiz. —Zerbait gaizki ateratzen bada…—Ez da aterako. —Gaizki ateratzen bada, ihes egin. Xuri? Eran-

tzun! Xuri!Gazteak ez zuen ahorik zabaldu. Ez zion denbo-

rarik eman, orduantxe hurbildu baitzen lehen ezeza-guna. Oihal marroixka lakar batez jantzita zegoen,eta guztiz burusoila zen. Begiek distira egiten zioten,lasai eta seguru dagoenaren dir-dir harroz.

—Ongi etorri gurera! –esan zien burusoilak, irri-barrez. Txalo batzuk jo zituen–. Bisitari gutxi izatendugu, baina besoak zabalik hartuko zaituztegu. Opari-txoren baten truke, noski. Aita-semeak? Ondo, ondo.Familia galtzear dagoen garai hauetan, horrelakoakzaindu egin behar dira.

—Nor da lehena? –esan zuen Bilbok, ahots garbieta ozen batez.

30

Page 27: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Zer? —Zuek gurea nahi duzue. Nik ez dizuet emango.

Nor da lehena nire aurka egiten? Ezkerreko zuhaitzetik beste gizon bat atera zen.

Xurik eta Bilbok begirada labur bat gurutzatu zuten:aurreko egunean ikusitako ehiztaria.

—Ez duzu ulertu, gizona –esan zion Bilbori ateraberriak–. Utzi itxurak. Ez duzu aukerarik. Eta aita ba-tek, gainera, ez du arriskuan jarriko semea, ezta?

—Esan horko beste biei dauden lekutik irteteko–esan zien Bilbok–. Lau zarete. Lau baino ez.

Bi lapurrek harriduraz eta urduritasun apur batezbegiratu zioten elkarri. Ehiztariak barre egin zuen.

—Gustatzen zait. Umore ona dauka! Baina en-tzun, gizona: hitz egiten ari ginen. Hitz egiten bainoez. Zuk aipatu duzu harago joatearen kontua. Gu laugara, zuzen zabiltza. Gu lau eta zu bat. Edo bat eta er-di –Xuriri begiratu zion–. Edo gutxiago. Ez egin ton-takeriarik. Zuregana banan-banan joango garela usteal duzu?

—Nik banan-banan hilko zaituztet –aurpegiratuzien Bilbok. Aurreko bien gorpuzkera eta mugimen-duak aztertzen ari zen. Non ziren indartsuen aurkitunahi zuen, non ahulen.

Falta ziren bi bidelapurrak eskuineko zuhaitzenartetik atera ziren. Bat emakumezkoa zen, argala etaluzea. Bestea, berriz, erraldoi hutsa. Ez zirudien osoargia, baina bai sasoikoa eta mardula. Zalantzarik ga-be, hura zen traketsena.

—Tipo hau zoratuta zegok! –oihukatu zuen erral-doiak, barrez–. Potroak bistan ditik eta! Dedio. Nola-

31

Page 28: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

koak gainera. Eta begiratu borra! –Berriro egin zuenbarre, pozik eta ozen–. Gu lau gaituk, baina horrek ar-ma handiagoa dik!

Laurek egin zuten barre. Emakumeak hitz eginzuen orduan:

—Laurak batera joaten bagara, hanka arteko horiguztia gure etxeko horman jarriko dugu, zure oroigarri.Eta gaztetxoa… gaztetxoa beharbada gurekin eramangodugu. Esklabo osasuntsuak ondo saltzen dira azoketan.Zuriegia, aukeran, baina indartsua ematen du.

Laurek egin zuten barre beste behin. Pauso banaeman zuten aurrera, ia aldi berean. Ondoren, aiztobana atera, eta erakutsi egin zituzten. Onak ziren.Onak antzezten eta biktimak izutzen. Borroka fisikoabaino garrantzitsuagoa zen psikologikoa. Bazekiten.Ondo eginez gero, borrokatu beharrik ere ez zutenizango.

Bilbok begira jarraitzen zuen. Nola mugitzen ziren.Nor zen burua. Aske zeukan eskuarekin bizkarreko se-ga askatu, eta mugimendu azkar batez hartu zuen.

—Sega bat –esan zuen emakumeak, txundidura-ren eta barrearen artean–. Sega batez borrokatuko alzara? Izan zaitez zentzuduna. Oraindik ez gara hase-rretu. Lasaitu zaitez, eman zuen poltsa eta dena ahaz-tuko dugu. Guk ez zaituztegu hil nahi. Zertarako?Nahikoa dugu diruarekin. Ez izan ergelak.

Gezur hutsa, jakina. Egia zen gazteak saltzen zituztela azoka batzue-

tan. Eta lau haiek ez zioten uko egingo diru gehiagoeskuratzeko aukera hari. Bilbok laurei begira jarrai-tzen zuen. Emakume argalak zirudien taldeko buru.

32

Page 29: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

Erraldoiaren indarrak konfiantza ematen zien. Lehen-bizi azaldu zenak, burusoilak, gihar finak eta biziakzeuzkan. Oso zitekeena zen borrokalari iaioa izatea.

—Sega hori berehala uzten ez baduzu –jarraituzuen emakumeak–, gero lepoa moztu beharko dizut ha-rekin. Beste zintzilikario batzuk moztu ondoren, jakina.

Bilbok irribarre txiki bat egin zuen, aiko-maikozebiltzala irakurri baitzuen haien begietan. Nabar-men, lau haiek borroka egitera ohituta zeuden. Bainamakilen aurka. Aiztoen eta ezpaten aurka. Besoenaurka. Segak nahasirik zeuzkan. Nola borrokatu segabaten aurka? Nola egin zezakeen eraso sega batek?Areago, jakingo ote zuen ezezagun hark sega erabil-tzen? Ez seguruenik. Baina segaren aho metalezko lu-ze, oker eta zorrotzak ez zituen lasai uzten. Ezezagu-na beti urdurigarri.

Burusoila hankak tenkatzen ari zela konturatuzen Bilbo. Bestela bezala egin zuen lapurrak, oharka-bean pasatzeko asmoz. Bilbok ez ikusiarena eginzuen, baina erasorako prestatu zen. Burusoilak jauziegin zuen.

Eta Bilbok hanka sartu. Bere aurka etorriko zela pentsatu zuen. Lapurra

uste baino hobea zen, ordea. Bidean keinu engaina-garri bat egin ondoren, burusoila di-da alboratu zen,erasoa amaitu gabe. Bilboren arreta desbideratu zuenhorrek, emakumeari Xurirengana jotzeko astia ema-teko bezainbeste.

Putza. Emakumeak, taldeko buruak, lepotik heldu zion

Xuriri.

33

Page 30: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Eta orain zer, e, segalari? –bota zion, barrez–.Orain zer?

—Kontuz –esan zion Bilbok–. Kontuz. —Dagoeneko berandu, segalari. Nik agintzen dut

orain. —Zurekin ari nintzen. Emakumeak barre egin zuen. —Nirekin?Xuriren arnasa bortizten eta bizkortzen ari zen.

Hasieran, jakina, beldurragatik izango zela pentsatuzuten lau lapurrek. Xuriren begietan, ordea, ez zenizurik nabaritzen, animalia-amorrua baizik. Arnasagero eta azkarragoa zuen. Hegazti batena zirudien,mutiko batena baino gehiago. Tapa-tapa-tapa-tapa. Be-giak erabat eta bat-batean belztu zitzaizkion gazteari.Marmar hotsa ateratzen hasi zen Xuxiren eztarritik.Txakur sumindua zirudien. Basapiztia ernegatua.

—Ostia puta, mutiko hori… –esan zuen erral-doiak–. Begiak belztu egin zaizkiok. Belztu! Kumeaduk. Kabroia alaena. Mutiko hori piztia duk! Piztia!Kontuz!

Beranduegi. Pentsamendu arin batek hartzen duen denbora-

ren erdian biratu zen Xuri, indar eta bortizkeria ikara-garriz biratu ere. Emakumeak ez zuen zirkinik ere egi-teko denborarik izan. Begiak izuaren izuz zabaltzekobaino ez. Xurik salto egin zuen haren eztarrirantz, etaorro espantagarri bat igorri orduko zeharkatu zion ha-ginka. Oso-osorik. Odol turrusta ikaragarria atera zen.

Senez, Xuri gainetik kentzen saiatu zen emaku-mea. Gorri kolorea hartu zuen guztiak. Lapurra lurre-

34

Page 31: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

ra erori, eta eztarria estaltzen ahalegindu zen esku ba-tez, begien argia beldur bihurturik. Eta argia itzaltzenari zen ziztuan, baina ez beldurra. Jario gorria hazizzihoan, ez zen eteten. Emakumearen gorputza dar-darka hasi zen.

Sortutako nahasmena aprobetxatu zuen Bilbok.Segaren atzealdearekin, belaunean jo zuen burusoila.Krak hotsak, eta berehalako tolesturak, garbi utzi zu-ten: hautsita. Hura ez zen mugituko tarte eder batean.

Bi geratzen ziren. Ikara antzematen zitzaien be-giradan, baina argi zegoen, hala ere, gorriak ikusteraeginak zeudela. Ehiztariak, ordura arte geldi, aizto lu-ze bat altxatu, eta Bilbori eraso egiten asmatu zuen.Nolanahi ere, bere odoletan itotzen ari zen lagunarengargara-hotsak arreta galarazi zion une batez. Errazaizan zen Bilborentzat. Makurtu, sega jaitsi, eta mugi-mendu bizi batez oin bat moztu zion garbi-garbi, or-katilatik behera.

—Xuri, geldi! –oihukatu zion Bilbok, erraldoiarengainera zihoala ikusita–. Xuri! Geldi hortxe!

Gizontzarra korrika abiatu zen orduan, baina ezaurrerantz, beren aurka, basoan barrenerantz baizik.Abiadura marka guztiak hautsita zihoan, buztana han-kapean. Ez zitzaion trakestasun zantzurik geratzen.

Emakumearengana hurbildu zen Bilbo. Odoletanerdi itoa zen jada. Kolpe bortitz batez bularraldea ze-harkatu zion segarekin. Gero, suak utzitako txinga-rretara hurreratu eta, kontu handiz, mutur bat arteangori zeukan adar lodi bat hartu zuen. Ehiztariarenga-na hurbildu zen. Oinari heltzen zion gizonak, garra-sika, barkatuka eta erreguka.

35

Page 32: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Bizirik jarraitu nahi baduzu –esan zion Bilbok–,isildu eta utzi zauria kauterizatzen.

—Bilbo –deitu zion Xurik. Gazteak arnasa azkar-tua zeukan artean, baina begiek gizakiena ematen zu-ten atzera–. Nik egingo dut. Horrelakoetara ere ohitubeharko dut, ezta?

—Tori. Hartu. Erre zauria eta goazen hemendik,lehenbailehen.

—Gehiago etorriko direla uste al duzu? –galdetuzion Xurik.

—Ez naiz fidatzen. Xurik zauria erre zionean, ehiztariak konortea

galdu zuen. Haren alboan, apurtutako belaunari hel-tzen zion burusoilak, begira-begira, baina txintik ate-ra gabe.

—Azkar –presatu zuen Bilbok gaztea–. Goazenhemendik.

Xurik irribarre txiki bat egin zuen. —Bilbo, barrabilak izoztuko zaizkizu horrela. Bi-

luzik joan nahi duzu, edo zer? Barre egin, jantzi, traste guztiak hartu, eta handik

alde egin zuten, pauso arinean. —Barkatu, Bilbo –eskatu zion Xurik, handik

urrundu bezain laster–. Barkatu. —Lasai. —Ezin izan dut kontrolatu. Ezin izan dut!—Lasai. Ikasiko duzu. Lortuko dugu. —Ziur al zaude? —Bai. —Ziur?—Ziur.

36

Page 33: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Eta egunen batean normala izango naiz? —Normala? Hemen? –Bilbok karkara handi bat

egin zuen–. Zertarako?

37

Page 34: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

38

Page 35: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

IIJakinduriaren sua

39

Page 36: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

40

Page 37: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

tiro hotsak dorre zurian

hondamendiaren ondoren, inoiz baino zailagoa izanzen eguraldia iragarri ahal izatea. Malguki ero batenmoduan luzatzen edo uzkurtzen ziren urtaroak. Urtehartan, ordea, eta berezko nahaspila meteorologikoakontuan hartuta ere, neguak ezustean harrapatu zi-tuen guztiak: ezkorrenek berek uste baino askoz lehe-nago eta ahaltsuago iritsi zen hotza. Elur- eta izotz-ola-tuek mendiak eta bailarak hartu zituzten mendean,eta zuriak dena estali zuen: zelaiak, teilatuak eta biho-tzak. Gauak ere, beltzak izatetik grisak izatera igaro zi-ren, elurrak islatutako argiak elikaturik.

—Neguak ez du amaitu nahi –esan zuen Xurik. Ozen hitz egiten zuen, elur-ekaitzak gogor jotzen

baitzuen. Bilbo eta gaztea bidean ziren, Gipuzkoa etaBizkaia zirenekoen arteko mugaren punturen batean.Ez zen erraza zehaztea non, behe-laino trinkoak gehie-na estaltzen baitzuen.

—Otsoak eta katu basatiak gure moduan ibilikodira –jarraitu zuen gazteak–: goseak amorratzen. Gu-

41

Page 38: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

txien espero dugunean, aurka etorriko zaizkigu haiekere. Noiz arte iraungo du hotzak?

Haize bortitza eta oldarkorra zebilen. Aurpegi iaosoa zapi lodi banaz estalita zeramaten, eta begiakbakarrik ikusten zitzaizkien.

—Eguraldia ere zoratu egin zaigu –esan zuen Bil-bok–. Auskalo zer etorriko zaigun bihar!

—Atzo esan zenidan laster egingo genuela lo be-netako ohe batean. Hori, behintzat, beteko den itxa-ropena daukat.

Bilboren begiek irribarre egin zuten. —Hala espero dut. Gutxi falta da iristeko. —Baina nora goaz, zehatz-mehatz? –galdetu zuen

Xurik. —Dorretoki izeneko herrixka batera. —Dorretoki. Dorreren bat dauka? —Dorre altu bat. Dorre Zuria esaten diote. —Garai Zaharretakoa, noski. —Ez. —Ez?—Duela hogei urte inguru, Hondamendia etorri

eta handik gutxira, ezin konta ahala erlijio txiki sortuziren. Sektak, taldeak, fedeak. Era guztietakoak.

—Zer zerikusi du horrek dorrearekin?—Egun batetik bestera, goitik behera aldatu zi-

tzaigun bizimodua. Guztiok bilatu genituen euska-rriak, ilunabar zail hartan. Edonolakoak. Betidanikgertatu izan zen moduan, askok erlijioan aurkitu zu-ten babesa. Talde bakoitzak berea sortu edo moldatuzuen, ia herri adina fede zegoela esango nuke.

—Dorretokin ere bai –iruditu zitzaion Xuriri.

42

Page 39: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Durango herria zegoeneko hondakinen alboan,sekta horietariko bat sortu zen. Berezia. Zibilizazioa-ren altxorra gorde nahi zutela aldarrikatzen zuten.Eta dorre altu bat eraikitzen hasi ziren horretarako.

—Zibilizazioaren altxorra? –galdetu zuen Xurik. —Liburuak. —Liburuak? —Liburuak. Paperezko liburuak. —Paperezkoak! —Bitxia, ezta?—Eta zer demontretarako nahi zituzten paperez-

ko liburuak? —Jakinduria gordetzeko. Ez ahazteko. Beharbada,

nostalgiari amore emateko baino ez. —Ez dut ulertzen. Dorre bat eraiki al zuten horre-

tarako? —Dorre Zuria. —Ez al zeukaten zurea bezalako agenda elektro-

nikorik? Ez al zegoen ordenagailurik?—Noiztik ez duzu ikusi ordenagailu bat mar-

txan?Xurik kalkulatu egin zuen. —Bi urte izango dira. Ez, hiru! —Eta ba al zebilen? —Egia esan, ez. Baina elektrizitatea bakarrik be-

har zuen. Egunen batean beste zibilizazio bat gara-tzen bada, elektrizitatea sartu eta informazio guztiaatera besterik ez da egin beharko. Dorre oso bat?Nahikoa gailu txiki horietako batekin!

—Paperezko liburuek ez dute energiarik behar–gogorarazi zion Bilbok.

43

Page 40: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Baina horrelako zenbat eraman ditzakezu gai-nean? Bost? Hamar? Eta zenbat liburu dituzu zureagenda horretan? Bost mila, hamar mila?

—Hogeita hamar mila. —Ikusten? Hogeita hamar mila liburu sakelan.

Alde ederra! —Baina pilak behar ditut etengabe. Eta pilak oso

garestiak dira. Haizea pixka bat baretu zen arren, Xurik bere jaka

mardularen lepoa igo zuen. Hotz handia zen, eta hitzegitean lurrun hodeitxoak igortzen zituzten ahotik.

—Zertara goaz Dorretokira? –galdetu zuen gazteak–.Herri txikia bada, han ez da pilarik izango.

—Dorrea ikusi nahi dut. —Lagunak ginela esan zenidan. Bilbok besoak gurutzatu zituen, kexu baten ha-

siera abiatzeko. Berehala ohartu zen, ordea, ez zuelamerezi. Xuriren sena gero eta zorrotzagoa zen. Zerta-rako ezkutatu?

—Norbait ikusi nahi dut –aitortu zion Bilbok.—Norbait. Lagunen bat? —Lagun bat, bai. —Emakumea? —Zergatik galdetzen duzu tonu horretan? —Hargatik. —Ez da zuk pentsatzen duzuna. Aspaldian, ema-

kume horrek Ekaitz anaiari eta bioi lagundu zigun.Irakurtzen irakatsi zidan.

—Hara. Zure anaiak ez al zekien? —Anaiak gauza asko zekizkien. Besteak beste, ira-

kurtzen. Baina Ekaitz gizon praktikoa zen. Irakurtzeari

44

Page 41: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

zegokionez, emakume hark azkarrago eta hobeto ira-katsiko zidala iruditu zitzaion. Horregatik eramanninduen harengana.

—Eta asmatu?—Asmatu. Elur malutak ugaritu egin ziren bat-batean, eta

haize zirimolek marrazki zuri biziak osatu zituztenzeruan. Aireko espiritu ikusezinak dantza alai eta bu-rugabe batean ari zirela ematen zuen.

—Udaberria iristeko irrikatan nago –esan zuenXurik–, baina aitortu behar dut elurra ederra dela ba-tzuetan. Ikusten al dituzu airean egiten dituen formahoriek?

—Bai. Xurik arnasa hartu zuen. —Usaina ere ederra dute eta. Zoragarria da. Hala

eta guztiz, oraintxe nahiago nuke aterpe batean egon-go bagina.

—Baina gaur ez dugu aterperik –Bilbok harridu-raz aztertu zuen ingurua–. Eta batere zuhaitzik ez da-go gainera, haizeaz pixka bat babesteko.

—Egia da. Hemen ez dago basorik? —Azkenekoz etorri nintzenean, ez zen baso han-

dirik geratzen inguru hauetan, baina lekua ez zegoeninola ere hain soildua. Bitxia.

—Begira han, eta han –seinalatu zion Xurik–. En-bor moztuen aztarnak ikusten dira.

—Oso gutxi falta da Dorretokira iristeko. Behar-bada, bertakoek moztuko zituzten.

—Ondo pentsatuta, ez da harritzekoa –pentsatu zuenXurik–. Hotz honekin, sua beharko zuten berotzeko!

45

Page 42: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Litekeena da. Isilean egin zuten hurrengo ordua. Haizea baretu

egin zen, eta aurpegiko zapiak kendu zituzten. Erosoa-go sentitu ziren.

—Xuri, begira hara –eskatu zion Bilbok–. Iristenari gara.

—Etxeak. Etxeak! —Begiratu hobeto. Xurik irribarre egin zuen. Herrixkaren bazter ba-

tean, muino baten magalean, sekulako dorrea ikus-ten zen. Oinarria oso zabala zeukan, baina, gorantzzihoan heinean, mehetu egiten zen. Kolore zuri-zu-ria zeukan. Horregatik ez zen erraza lehen begi-kol-pean antzematea. Dorrearen zuria, atzeko zelaien zu-riaren kontra. Elurrak berak dorrearen erraiak ka-muflatu eta babestu nahiko balitu bezala. Edo, aka-so, gutxietsi.

—Dorretoki, ezta? –galdetu zuen Xurik.—Argi eta garbi. —Dorrea zuria da. Baina zuri distiratsua dirudi.

Elurra baino distiratsuagoa. —Jakinduriaren itsasargia bihurtu nahi zuten le-

kua –azaldu zion Bilbok–. Egunen batean, zibilizazioberri bat sortzean, hemen izateko portu nagusia. He-men abiatzeko argi berria. Jakinduriaren argia edo.

—Zibilizazio berri bat sortu arte… –harritu zenXuri–. Zenbat urte egon nahi dute, ba, hortxe, hormaartean ezkutaturik?

—Askorentzat, jomuga bat izatea oso lagungarriada. Horma artean egon behar badute ere –adierazizuen Bilbok.

46

Page 43: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Horma artean. Alde, alde! Uf. Nik nahiago men-diak izatea inguruan, eta haizea aurpegian. Bide bat.Elurra eta hotza eta gosea bada ere –Xurik irribarreatsegina egin zion Bilbori–. Eta lagun bat alboan.

—Ez dirudi aukera txarra. —Ez. Aizu, Bilbo, nola du izena emakume ho-

rrek? —Sofia. —Sofia. —Jakinduria esan nahi du, greziera zaharrean. —Eta hor egongo al da, dorrean? —Garai hartan dorrea zuen obsesio. Dorrea eta li-

buruak. Baina… auskalo. Zenbait pertsona aldatu egi-ten dira.

—Sofia?—Laster jakingo dugu. —Liburuak obsesio. Obsesioak txarrak direla

esan didazu behin baino gehiagotan. —Askotan hala da. Baina, batzuetan, hobe obse-

sio bat izatea, batere ez baino… Xuri, lurrera!Oso azkar gertatu zen dena. Dorrean distira bizi

bat ikusi zen. Ia aldi berean, eztanda bortitz eta azkarbat entzun zen bailaran. Bilbo eta Xuri lurrean zirenjada. Bilbok keinu labur bat egin zion Xuriri, eta ha-rri multzo baten atzean ezkutatu ziren.

—Zer…? –hasi zen Xuri–. Zer izan da hori? —Makurtu burua! –eskatu zion–. Horrela. Egon

harrien atzean. Ez mugitu. —Zer zen zarata hori? Trumoia zirudien…—Tiro bat izan dela esango nuke. Xurik irribarre alaia egin zuen.

47

Page 44: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Tiro bat? Benetan? Tiro bat! Ez nuen inoiz tiro-rik entzun!

—Hobeto zuretzat –azaldu zion Bilbok–. Ez dutuste guri bota digutenik, baina jaitsi burua. Xuri! Be-hera!

—Tiro bat –Xurik barrez jarraitzen zuen–. Eznuen inoiz pentsatu tiro bat entzungo nuenik. Ez alziren ba bala guztiak Hondamendi Garaian agortu?

—Agerikoa denez, ez guztiak. Zenbaitek gordeegingo zituzten. Edo galdu, eta gero aurkitu. Edo batekdaki. Edonola ere, ez dut uste asko geratuko direnik.

Berriro entzun zen aurrekoaren antzeko eztandabat.

—Beste tiro bat! –poztu zen Xuri. —Makurtu, Xuri. Makurtu! Egon geldi. Hamar minutuz egon ziren harrien atzean. Ez

zen entzun beste tirorik. —Goazen ikustera! –proposatu zion Xurik, ezjaki-

naren ardurarik ezaz. —Lehenbizi, garbitu arropa –esan zion Bilbok. Lurrean itsatsitako antzigarra eta elurra astindu zi-

tuzten arropetatik. Gero, herrirantz abiatu ziren, poliki.Xurik aurrera begiratzen zuen, jakin-minez, leku eze-zagun batera iristen zen bakoitzean bezala. Beste herribat. Lagunak egiteko aukera. Istorio misteriotsuakzain, sutondoetan eta tabernetan. Eta oraingoan, huragutxi balitz bezala, dorre zuri altu eta distiratsu bat. Po-zik sentitzen zen.

—Jo ezkerretara –esan zion Bilbok–. Ez gara zu-zenean joango.

—Badaezpada?

48

Page 45: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Ez naiz fidatzen. Ez dakigu nori egin dioten tiro. Xurik berriro begiratu zuen dorre alderantz.—Herri askotan dagoen eliza abandonatu horieta-

riko bat ematen du –esan zuen gazteak–. Hain doto-rea. Hain isila.

—Neurri handi batean, horixe da: eliza bat. Elizahil bat. Irrazionala eta saihestezina. Eta jainko guz-tiak hil zaizkiola esango nuke. Xuri. Xuri! Etorri. Jarrialboan eta adi egon.

49

Page 46: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

50

Page 47: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

hemen ez dago merezi duen ezer

herrixka hartako etxe gehienak eraikin zaharrenhondakinez osatuta zeuden. Baxuak ziren, sinpleaketa kolorgeak. Asko elkarren kontra estutuak zeuden,eta lekuak nekropolia zirudien, herri bizia bainogehiago.

—Etxe hauek oskolak ematen dute –esan zuenXurik–. Edonola pilaturiko oskol hutsak.

—Hala da. Baina gutxieneko babesa dira, behin-tzat.

Bilbok eta Xurik kontu handiz egin zuten aurrera,etxetxoen artean. Berehala aurkitu zuten jende mul-tzo bat, zortzi-hamar lagunez osatua. Bi emakume etagizon bat negarrez ari ziren, eta taldeko beste ba-tzuek begiak sutan zituzten. Hirutatik bitan, dorrezuri aldera begiratzen zuten, amorrutan. Hala ere,etxeetako izkinen atzean gorderik egoten saiatzen ariziren nabarmen. Tiroen beldur, ziur asko.

Bazter batean, agure bat zegoen eserita. Harenga-na jo zuen Bilbok.

51

Page 48: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Egun on, gizona. Zer gertatzen da hemen? –gal-detu zion Bilbok.

Agureak mesfidantzaz eta harriduraz begiratuzien. Ulertzekoa, Xuri eta Bilbo ez baitziren hangoak,eta haietako batek sega handi bat eta makila bat bai-tzeramatzan bizkarrean, gainera. Bidaiariak edo mer-tzenarioak. Edozein modutan, ilargi-joak eta senga-beak. Eroak. Agureak, ordea, ezin izan zuen ezkutatubegietatik ihes egin zion argi-printza bat. Inbidia?

—Ba al duzue likore pixka bat? –galdetu zien agu-reak, ipurterre eta lakar, baina, aldi berean, bitxikiepel.

—Ez –erantzun zion Bilbok. —Pena. Agureak adi-adi aztertu zituen iritsi berriak. Xu-

rik eta Bilbok beste hainbeste egin zuten harekin,noski. Agurearen begirada, mehatxuzkoa bainogehiago, infantila iruditu zitzaien. Gizon hark ezzuen lapurtzeko ezer bilatzen, ametsen bat eratzekoaitzakia bat baizik.

—Zertara etorri zarete? –galdetu zien agureak. —Paseko hegaztiak gara –erantzun zion Bilbok,

azalpena luzatzeko asmorik gabe. Agureak irribarre egin zuen, erdizka bakarrik si-

nesten zuela garbi utzita. Jende multzoa seinalatuzuen, eta gero bere burua.

—Ondo egiten duzue. Hemen ez dago ezer. Ez da-go merezi duen ezer. Egin beharrekoa egin, eta jarraiezazue aurrera.

Bilbok plastiko-zorro bat atera zuen motxilatik.

52

Page 49: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Tori, gizona –eskaini zion agureari–. Goizeanharrapatutako untxi bat.

Agureak esku bat luzatu zuen, patxadaz baina de-sioz. Indarrez heldu zion zorroari.

—Zer izan da lehen entzun diren eztanda horiek?–segitu zuen Bilbok–. Tiroak?

—Tiroak. —Nolatan? Urteak dira tirorik entzuten ez nuela. —Nolatan? Mundu honek ez du buru-buztanik.

Eta amore eman du. Errenditu egin da! Zeharo pitza-turiko jainko baten lana baizik ezin da izan hau guz-tia. Inkoherentea izango ez da ba!

—Dorretik zetozela iruditu zaigu –jarraitu zuenBilbok, tiroen hariari eutsi nahian–. Zer gertatu da,gizona?

Agureak irribarre egin zuen, baina bihotzeko he-goak erorita bezala. Oso goibel.

—Andere. Hori gertatzen da –maiseatu zuen za-harrak–. Hotzez hil nahi gaitu.

—Nor da Andere? —Neskato bat. Ero baten alaba. Eta alaba ere, nos-

ki, eroa. —Noren alaba? —Zer axola du horrek? —Noren alaba? —Sofia izeneko emakume batena.—Sofia! –egin zuen salto Bilbok, poza eta kezka

ezin ezkutatuta–. Sofia dorrean al dago oraindik?—Sofia ezagutzen al zenuen? –galdetu zuen agu-

reak, bekainak altxatuta. —Laguna nuen.

53

Page 50: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

Zaharraren begiak berriro piztu ziren une batez: —Laguna. Ondo. Ba, Sofia gu baino hobeto dago

orain –azaldu zion agureak–. Duela hilabete inguruhil zen. Gaixo ibili zen, ia negu hasieratik. Duela lauz-pabost aste, indarrak amaitu zitzaizkion.

—Eta nor da orain dorreko arduraduna? —Arduraduna? Hor ez da Andere beste inor ge-

ratzen. —Sofiaren alaba. Eta besteak? —Ez dago besterik. Batzuek burutik eginda amai-

tu zuten. Erabat, esan nahi dut, hasieratik bertatik ezbaitzeuden oso sano. Beste batzuk hil egin ziren. Edonekatu. Itxaroteaz nekatu. Liburuak zaintzeaz. Libu-ruak! Ba al dakizue zer diren liburuak?

—Badakigu. —Absurdoa zen –segitu zuen agureak–. Absurdoa!

Liburuak zaintzen, ene! Liburuak… Zibilizazioaren ha-rribitxiak gorde nahi omen zituzten –karkara ozenaegin zuen gizonak–. Zibilizazioaren harribitxiak! Horiere entzun egin behar! Begiratu nora ekarri gintuen zi-bilizazio horrek. Hori gorde nahi al zuten? Etsipena?Gainbehera? Ausardiarik eza? Harribitxiak. To. Dorre-ko zaindariak. Benetan komikoa. Azkenerako, urteenjoanean, gehiago totolotu ziren. Eta ba al dakizu zeresaten zuten dorreko txepel horiek? Jakinduria babestubehar zutela. Gugandik. Hala moduzkoongandik edo.Guk barre egiten genuen. Egun guztiak aldrebeskeriahartara emanak! Baina ez ziguten kalterik egiten, etaez zitzaigun txakur txiki bat inporta. Bizitza beste non-bait zegoen. Deman, abenturan, adorean! Hala usteizan genuen. Gero, haiek bezain oker genbiltzala ohar-

54

Page 51: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

tu ginen: ez zegoen bizitzarik. Inon ez! Aaai. Libu-ruetan? Jan zitzatela liburuak!

—Eta nekatu egin ziren –egin zuen berriro tiraBilbok.

—Nekatu egin ziren. Geratzen ziren bakanak, az-kenerako, obarioetaraino zeuden. Obarioetarainodiot, ze bi emakume zirela oroitzen dut. Alde egin zu-ten. Sofia bakarrik geratu zen. Sofia eta haren alaba,Andere.

—Zenbat urte ditu Anderek? —Neskatoa da. Hamabi? Hamalau, gehienez ere. Bilbok isilean begiratu zuen dorre alderantz. —Eta tiroak? Zer izan dira lehen entzun diren ti-

ro horiek? —Andere, ba. Ama hil zitzaionean, lekua babeste-

ko eskatu omen zion. —Eta orduan hotza etorri zen –ondorioztatu zuen

Bilbok, guztia gero eta argiago ikusita. —Hotza etorri zen, eta geratu. Eta ez du joan

nahi. Hotza barruraino sartu zaigu, eta erretzeko guz-tia erre dugu dagoeneko. Zuhaitzak, traste zahar guz-tiak –begirada ilundu egin zitzaion–. Eta kemena. He-rriko haurrak hotz dira. Gurasoak hotz dira.

—Liburuak erregai ona dira –esan zuen Bilbok. —Horixe. Erretzeko guztia amaitu zenean hasi zi-

ren arazoak. Liburu batzuk behar genituela esan zio-ten Andereri. Ehunka batzuk baino ez. Baina neska-toak eskopeta bat atera zuen, auskalo nondik, etatiroka hasi zen. Dorrea ezin dela ukitu oihukatu zi-gun. Eta hor jarraitzen du, irten gabe eta inori sar-

55

Page 52: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

tzen utzi gabe –gizonaren begietan txinparta bat iku-si zen hirugarrenez–. Eroa.

—Zer jaten du, ordea? –galdetu zion Bilbok–.Ezin du luze iraun horrela.

—Ez dakit zer jaten duen, baina jendeari ahotikmuskerrak eta sugeak ateratzen hasi zaizkio…–agure-ak irribarre maltzurra egin zuen–. Edan txarreko moz-kor bat baino haserreago daude.

—Zu ez?—Haserretu egin beharko nuke. Baina hain ke-

men gutxi ikusi dut azken urteotan…—Andere ulertzen duzu. —Ulertu? –Agureak bekainak jaso zituen–. Ez.

Ez! Ezta onartu ere. Baina ausarta da. —Eromena aipatu duzu behin baino gehiagotan. —Ausardia eromena da. Baina eromen guztieta-

tik, jadanik miretsi dezakedan gutxienetarikoa. —Zer gertatuko da? –galdetu zion Bilbok. —Hotzak jendearen pazientzia eta indarra akaba-

tu ditu. Milaka liburu dago hor. Tonaka paper. Jendeaedozertarako prest ikusten dut, aspaldian ez bezala.Tonaka paper. Zertarako? Hori galdetuko dute. Libu-ru horiek hilda daude. Jendea ez. Edo.

Agurea isildu egin zen, eta gehiago hitz egitekogogorik ez zuela garbi utzi zuen. Hura ikusita, agureaagurtu eta aurrera jarraitu zuten Bilbok eta Xurik.

Bi gizon aurrean jarri zitzaizkien. Janzkera etagorpuzkeragatik, nekazariak. Erregua zuten begira-dan.

—Etorri gurekin, mesedez –esan zieten–. Alkateakzuekin hitz egin nahi du.

56

Page 53: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

eltxoa eta armiarma

bilbo eta xuri bi nekazarien atzetik joan ziren. Etxeokerrez osaturiko gune batera eraman zituzten. Er-dian zegoen eraikinean sartu ziren bi gizonak.

—Etorri gurekin, mesedez –errepikatu zieten. Bilbok lasai egoteko adierazi zion Xuriri, ez bai-

tzitzaion iruditu egoera arriskutsua zenik. Beldur zi-ren gizon haiek, eta odola irakiten zeukaten. Baina ezberaiengatik. Edonola ere, Bilbok, disimuluan, segariheldu zion esku batez. Hobe, noski, badaezpada batsobran izatea, ez nuen uste bat faltan baino.

Gela triangeluar, itzali eta ia huts batera iritsi zi-ren. Adobezko hormak zituen, karez zurituak, lau aul-ki zahar, bi koadro ilun hormetan, eta gizon bat etaemakume bat esperoan.

—Alkatea eta haren emaztea –azaldu zien neka-zarietako batek. Gero, haraino eraman zituzten bi gi-zonak gelatik irten ziren.

Alkatea gizon txikia eta fina zen, eta, itxuraz, zai-la egiten zitzaion geldirik egotea. Atzera, aurrera, es-kua altxatu, eskua albora, begiak lurrerantz, gorantz,

57

Page 54: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

ahots dudatsua. Eltxo urduri baten tankera hartuzion Xurik. Alkatearen emazteak, berriz, armiarmabehatzaile baten antza zeukala iruditu zitzaion. Itxa-roten, ataizean. Sarea hedatu nahian eta noiz oldar-tuko zain.

Bi aulkitan esertzeko eskaintza egin zien alkateak,keinu batez. Bilbo eta Xuri ez ziren mugitu. Eltxo-al-kateak begiak erdi itxi zituen, eta etorri berriei begiraegon zen.

—Borrokalaria al zara? –galdetu zion Bilbori, arra-paladan.

—Mertzenarioa da –jaurti zuen armiarma-emaz-teak, tu egiten bezala–. Bistakoa da.

Bilbok ez zien erantzun. Isilik geratu zen. Alkateakpauso bat atzera egin zuen, beste bat aurrera, eta ja-rraitu egin zuen:

—Seme-alabak hotzez hiltzear ditugu jadanik. La-gundu egin behar gaituzu.

—Oso gutxi egin dezaket hotzaren aurka –azalduzien Bilbok.

—Gu nekazariak gara, artzainak, artisauak. Langi-le xumeak –segitu zuen alkateak. Besoak gurutzatuzituen, eta berehala zabaldu zituen atzera–. Zure la-guntza behar dugu.

—Zer nahi duzue? —Alkohol pixka bat daukagu –esan zuen alkateak,

Bilboren galdera zintzilik utzita. Begiak oso azkar klis-katu zituen–. Barazkiak ditugu, gatza, emakumerenbat…

Alkatearen emazteak, azkena entzutean, haspe-ren sudurkari moduko bat egin zuen.

58

Page 55: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Ez duzue erantzun. Zer nahi duzue? –errepika-tu zuen Bilbok.

—Dorre Zuria liburuz beteta dago. Paperezko li-buruz. Andere izeneko neska bat dago bertan. Arma-ren bat dauka.

—Eta tiroka aritu da. —Hori da. Hori da. Liburu horiek behar ditugu,

eta burugabe horrek ez digu uzten. Zure lagunt…–Beste tiro bat entzun zen orduan kanpoan–. Meka-benla… Hau beltza! Andere madarikatua!

Eltxo-alkateak ukabilak indarrez itxi eta airean al-txatu zituen.

—Mekabenka bai –leporatu zion armiarma-emaz-teak–, baina gero ezertarako potrorik ez. Zerbait eginbehar da, berehala!

Alkateari kexu gutural moduko bat atera zitzaion.Gelako ateraino joan, eta zabaldu egin zuen.

—Zer izan da? –oihukatu zuen–. Zer izan daorain?

Hitz batetik bestera, emakume bat sartu zen gelabarrura, lasterka. Garrasi batzuk entzun ziren kalean.

—Lukeni eman dio! –oihukatu zuen sartutakoemakumeak–. Eman egin dio!

Emakumeak kanpora irteteko erregutu zion alka-teari. Gizona Bilbo eta Xuriri zuzendu zitzaien:

—Barkatu. Gelatik atera zen. Emaztea segika joan zitzaionean,

Bilbo eta Xuri haien atzetik abiatu ziren. Kalean, gizon beltzaran batek lepoan hartuta ze-

raman beste gizon bat. Alkatea eta emaztea hurbilduegin zitzaizkien, kezkaturik.

59

Page 56: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Luken –esan zion eltxo-alkateak goian zihoana-ri–. Ondo al hago?

—Neskato alu horrek eman egin zidak! –esanzuen gizonak, txundiduraz eta minez. Ezkerreko han-ka gorriz blaitzen ari zitzaion–. Eman egin zidak!

—Zer ari zineten? –galdetu zion armiarma-emaz-teak.

—Sartu egin nahi geninan. —Esan dizuet pixka batez itxaroteko –esan zion

alkateak–. Bihar arte egoteko. Esan dizuet!—Urde hori hil egingo diat! –jaurti zuen zauri-

tuak–. Putakumea halakoa. Beste emakume bat hurbildu zen multzora, arga-

la, aurpegia elur berria bezain zurbila. Soineko beltzluze bat zeraman jantzita. Zaurituarengana zihoanzuzenean, baina Xuriren albotik igarotzean, lurreanitsatsita bezala geratu zen. Gazteari begira egon zensegundo batzuetan. Hasieran, liluraz edo. Berehala,jakin-minez. Emakumeak Bilboren begirada aurkituzuen orduan.

Xurik urduritasunez hartu zituen begirada haiekguztiak. Emakumea begira geratu zitzaion lehenbizi-koan, ikusi egin zuela iruditu zitzaion. Ez azaleko Xu-ri ikusi, barnekoa baizik. Mozorropean zena. Gizaku-me normala zirudiena baino ez zena. Edonola ere, ezzuen izu alerik sumatu emakumearen begietan. Gero,Bilboren eta emakumearen arteko begiradari errepa-ratu zion Xurik. Ez zekien zer adierazi zioten elkarri,emakumeak ez zuen ezer esan, behintzat. Irribarre la-bur bat baino ez zuen egin. Zer arraio zen emakume

60

Page 57: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

hura? Hain zurbila, hain desberdina… Bera bezalakomutaturen bat, agian?

Une hartatik aurrera, emakumeak ez zion jara-mon gehiago egin. Soinekoa pixka bat jaso zuen, ho-beto ibiltzeko, eta gizon zaurituarengana zuzenduzuen arreta:

—Eraman ezazu nire etxera –eskatu zion gizonbeltzaranari. Edo, eskatu baino gehiago, agindu–. Eto-rri nirekin.

Emakumeak alde egin zuen, eta gizon beltzaranaatzetik joan zitzaion, zauritua gainean. Haiek urrun-du arte, ez zuen inork tutik ere esan.

—Nor zen? –galdetu zuen Bilbok. —Emakumea? Iurre, gure sendagilea –azaldu

zien eltxo-alkateak. Ezpainak estutu zituen eta ahoaokertu. Bilboren begiradaren bila joan zen gizona or-duan. Isilka-misilka jarraitu zuen–: Gau bat emaku-me batekin, bi astetarako jana eta bi botila patxaran.

—Patxarana?—Beno, patxaranaren antza daukan likorea. Xuri sor eta lor gelditu zen. Emakumea eta jana

eskaintzea… Tira. Baina likorea? Likorearen prezioaoso altua zen merkatuan. Bi botila sekulako ordain-saria zen!

—Liburuengatik –zehaztu nahi izan zuen Bilbok. —Liburuengatik –errepikatu zuen alkateak. —Liburuengatik bakarrik. —Zer esan nahi duzu? —Andere niretzat nahi dut –azaldu zion Bilbok. Alkateak lurrerantz begiratu zuen. —Herrikoek hil egin nahiko dute.

61

Page 58: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Andere niretzat da –errepikatu zuen Bilbok. Armiarma-emazteak mespretxuz begiratu zion: —Neskatoa da –esan zion emakumeak. Bilbok

erantzuten ez zuela ikusita, jarraitu egin zuen–: Ea.Hala biz. Baina biharko egin beharko duzu. Ezin du-gu gehiago itxaron. Biharko ez bada, ez dizugu ezeremango.

62

Page 59: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

ametsak...

dorre zuria herrixkaren bazterrean zegoen, gain ba-tean. Horregatik, erraza zen handik hurbiltzen zirenguztiak ikustea. Edo tirokatzea. Bilbok eta Xurik izki-na batetik aztertu zuten lekua. Landare igokari ba-tzuk dorrea eskalatzen hasita zeuden, eta antzemanzitekeen, elur gutxiago zegoen puntuetan, azpialdeosoa goroldio beltz batez hartua zegoela. Aihen-bela-rrek dorrearen ile beltzarana ematen zuten.

—Aizu, Bilbo, zergatik dira orain landare gehie-nak beltzak? –galdetu zion Xurik–. Lehen, Garai Za-harretan, berdeak zirela esan zidan aitak.

—Egia da. Nik zelai berdeak oroitzen ditut. —Orain oso berde gutxi geratzen da. Zerua bel-

tza, landareak beltzak. Beltza. Zergatik? Zure liburuhoriek guztiek argitzen al dute hori?

—Ideia solteak baino ez ditut irakurri. Zenbaitekdiotenez, gerta liteke zure berezitasunarekin zeriku-sia izatea.

—Gizaki itxurako piztia izatea, esan nahi duzu?

63

Page 60: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Zenbait teoriak diotenez, espezieen eboluzioa,oro har, nahiko lineala da. Eta oso motela. Mutaziotxikiak izaten dira, eta luzaroan ez da ia aldaketarikegoten. Apurka-apurka baino ez da antzematen aldea.Baina, halako batean, ezusteko bortitzen bat gerta li-teke: hondamendiren bat, klima-aldaketa gogorra,meteorito bat erortzen da… Auskalo. Bestelako zer-bait. Baldintzak zeharo aldatzen dira, eta gure ba-rruak, eta gure horretan izaki bizidun guztiak sartzenditut, gure barruak erabateko jauzi ebolutiboa egitendu. Sekulako metamorfosia gerta daiteke orduan.

—Hori gertatu zaie landareei?—Landareek eguzki-izpiak jaten dituzte, modu

sinple batean esateko. Lehen, zergatik ziren berdeakgehienak? Berdea xurgatzen ez zuen pigmentu batzutelako: klorofila.

—Eta berdea xurgatzen ez zuenez, hura zen ikus-ten zen kolorea. Ondo ari naiz?

—Hori da. Berdea ere xurgatzen zuen beste pig-mentu bat egon balitz lehen, hostoa eraginkorragoaizango zen… eta beltza.

—Orduan galdera ez da zergatik diren beltzakorain, baizik eta zergatik ez ziren beltzak lehen!

—Oso ondo! –poztu zen Bilbo–. Landare beltzek,teorian, behintzat, hobeto aprobetxatzen dituzte eguz-ki-izpiak. Orain, beharbada, beharra handiagoa da.Edo latzagoa borroka. Eta landareek dena eman beharizaten dute. Beltza kolore iluna da, baina teoria horiekzuzenak badira, biziagoa ere bada. Indartsuagoa.Energia hobeto erabiltzen duelako. Garatu ere, askozazkarrago garatzen dira landareak orain. Zuhaitzek,

64

Page 61: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

adibidez, lehen, hamarkada bat baino gehiago beharzuten metro batzuk hazteko. Orain, berriz, urte gutxi-tan heltzen dira. Heldu, eta aurrekoei lekua kendu.

—Bitxia. Eta horrek nirekin zerikusia duela esanduzu. Ni zer naiz orduan, belar beltza?

—Landare beltzak jauzi ebolutiboa izango lirate-ke. Apurkako aurrerapen batetik saltozko beste bate-ra igaro direnak. Eta zeu ere jauzi ebolutiboa izangozinateke. Ingurunea gogorragoa denez, izadiak gogo-rrago egin zaitu.

—Gogorragoa al naiz? Ziur? —Neurri batean, behintzat, bai. —Nik ez dizuet lekua kendu nahi… —Ez da nahi izatea, Xuri. Gaztearen ahotsa ilundu egin zen: —Hala ere… Gizaki batetik piztia bat. A ze jauzia.

Inork galdetu gabe. Eta zu, Bilbo? Zer zara zu?—Ni? —Zu ere gogorra zara. Suharri guztiak baino go-

gorragoa. —Ni egoskorra baino ez naiz. Ez da gauza bera. Haizearen aienea entzun zen, bihurria eta muga-

gabea. Bilbok dorre aldera begiratu zuen. —Beno, Xuri, besteren batean jarraituko dugu hiz-

ketaldia. Lanean hasteko ordua da. Itxaron hemen. Dorrera hurbilduz joan zen Bilbo, erdi herrestan eta

bistan geratu gabe. Edo ahal bezain gutxien, behintzat. —Andere! –oihukatu zuen Bilbok, harri handi ba-

ten atzetik–. Andere! —Alde hemendik! –entzun zen dorretik. Neskato

izutu baten ahotsa zen.

65

Page 62: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Zure ama ezagutzen nuen. —Nik ere bai. —Irakurtzen irakatsi zidan. Isiltasuna. —Andere? –jarraitu zuen Bilbok–. Hor al zaude?

Ez duzu erantzuten?—Alde hemendik!—Lehen tiroka aritu zara. Gizon bat, behintzat, jo

duzu. Hanka galzorian du. —Sentitzen dut, baina esan diet. Ez hurbiltzeko

esan diet. Ni bakean uzteko. Leku honetan ez direlasartuko. Ez didate jaramonik egin.

—Ez duzu ihesbiderik, Andere. —Ez dut ihes egin nahi. Hau da nire lekua. —Lehenago edo geroago, balak amaituko zaizki-

zu. Edo lokartu egingo zara. Eta herriko jendea uraketa suak hartuta dago zurekin. Larrutu egingo zaituz-te. Larrutu, Andere. Ulertu al didazu?

—Liburuak erre nahi dituzte!—Eta? —Ezin diet utzi.—Zergatik?—Hargatik. —Eta batzuk bakarrik erretzen badituzte? Zuri

gutxien gustatzen zaizkizunak. Goi sukaldaritzari bu-ruzkoak, makramearen ingurukoak… Nik zer dakitba! Urte askotan, behintzat, ez dira beharko. Edo, bes-tela, errepikatuta daudenak. Edo…

—Ez. —Zergatik ez?

66

Page 63: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Orain batzuk erretzen badituzte, gero gehiagoeskatuko dituzte. Alde egin ezazu hortik. Alde!

—Hil egin behar duzu. —Baita zuk ere.—Ukaezina. —Alde egin edo tiro egingo dut. —Baina… –hasi zen Bilbo. —Ez dut errepikatuko. —Entzun, Andere…Neskatoak tiro egin zuen. Xurik larriturik altxatu

zuen burua bere ezkutalekutik. —Bilbo! –oihukatu zuen gazteak. —Behera, Xuri! –agindu zion Bilbok–. Behera!—Eman egin dizu!—Esan dizut –ohartarazi zion neskak–. Alde hortik

edo beste bat botako dizut. Eta ez da hanketara joango.Zure lagunari berdin. Ospa!

Bilbo herrenka urrundu zen dorre ingurutik. Be-rehala azaldu zitzaion Xuri albora.

—Bilbo, ondo al zaude? —Harrigarria da –esan zion Bilbok–. Edo izugarri

trebea da tiro egiten, edo sekulako zortea dauka. Tirogarbia izan da. Berna zeharkatu dit, baina ez dut ustelarria denik.

—Larria ez, baina mingarria bai. —Lagundu iezadazu erdiguneko etxeetara hurbil-

tzen. Emakume sendagile horrek zauria garbitzen la-gunduko dit. Xuri.

—Zer? —Zer uste duzu? Zer iruditu zaizu? —Andere?

67

Page 64: bilbo samurai barrukoa-5:intimitatea barrukoa-0.k-0Izan ere, esango nuke zibilizazioak, neu-rri batean, beldurra galdua zuela. Bizirik zela ahaztu zuen. Eta benetan zerk merezi zuen

—Zer iruditu zaizu? —Egia esatea nahi al duzu? —Jakina. —Ba, zure antza hartzen diot. —Nire antza? —Ezin du irabazi. —Nik ezin al dut irabazi? —Zuk ez duzu hori kontuan hartzen. Edo ez fun-

tsean. —Hori da nigan ikusten duzuna? –esan zion Bil-

bok, karkara txiki bat eginda–. Ezin dudala irabazi?—Beno, askotan entzun dizut, Bilbo: ezin du

inork irabazi. —Hori ere badugu. Hara, hara. Kontu handiagoz

ibili beharko dut esaten dudanarekin. Baina ez duzulehengo galdera erantzun: zer iruditzen zaizu Ande-re?

—Zerbait egitea gustatuko litzaidake. Ezin duinork irabazi, baina uste dut amets batzuek merezidutela saiatzea.

—Batzuetan izutu egiten nauzu, Xuri. Deskuida-tzen banaiz, kixote aterako zara. Eta ez dakit zer esan-go lidakeen Landerrek, zure aitak, hala balitz.

68