Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia 8 Demografia · 2009. 4. 2. · - 2. gerrate...

24
Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea 1 8 Demografia GAITASUNAK Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da: - Munduko biztanleriaren datu aipagarrienak bilatzeko eta komentatzeko. - Interneten datu demografiko garrantzitsuenak bilatzeko. - Biztanleriaren piramidea eraikitzeko eta interpretatzeko. - Demografiako indikatzaile estatikoak kalkulatzeko eta interpretatzeko - Demografiaren indikatzaile dinamikoak kalkulatzeko eta interpretatzeko. - Heriotza arrazoi nagusiak komentatzeko (gure ingurunean eta munduan). Sarrera Demografia biztanleria ikasten duen zientzia da. - Objektua: giza biztanleria. - Dimentsioa - Egitura - Eboluzioa - Ezaugarri orokorrak Demografiaren interesa eta aplikazioak osasun publikoan. - Indikatzaile sanitarioak (adierazle sanitarioak): TASAK: afektaturiko biztanleria/ esposatutakoa. - Ikasketa epidemiologikoak egiteko (laginketa estratifikatua) - Osasun publikoko programak planifikatu eta martxan jartzeko. Demografiak bi zati ditu: - Demografia estatikoa: momentu batean biztanleriaren dimentsioa (zenbat) eta egitura (zeintzuk) ikasten duena da. - Demografia dinamikoa: biztanleriaren aldaketak ikasten dituena.

Transcript of Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia 8 Demografia · 2009. 4. 2. · - 2. gerrate...

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    1

    8 Demografia

    GAITASUNAK

    Gai hau bukatzerako ikaslea gai izango da:

    - Munduko biztanleriaren datu aipagarrienak bilatzeko eta komentatzeko. - Interneten datu demografiko garrantzitsuenak bilatzeko. - Biztanleriaren piramidea eraikitzeko eta interpretatzeko. - Demografiako indikatzaile estatikoak kalkulatzeko eta interpretatzeko - Demografiaren indikatzaile dinamikoak kalkulatzeko eta interpretatzeko. - Heriotza arrazoi nagusiak komentatzeko (gure ingurunean eta munduan).

    Sarrera

    Demografia biztanleria ikasten duen zientzia da.

    - Objektua: giza biztanleria.

    - Dimentsioa

    - Egitura

    - Eboluzioa

    - Ezaugarri orokorrak

    Demografiaren interesa eta aplikazioak osasun publikoan.

    - Indikatzaile sanitarioak (adierazle sanitarioak): TASAK: afektaturiko biztanleria/ esposatutakoa.

    - Ikasketa epidemiologikoak egiteko (laginketa estratifikatua)

    - Osasun publikoko programak planifikatu eta martxan jartzeko.

    Demografiak bi zati ditu:

    - Demografia estatikoa: momentu batean biztanleriaren dimentsioa (zenbat) eta egitura (zeintzuk) ikasten duena da.

    - Demografia dinamikoa: biztanleriaren aldaketak ikasten dituena.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    2

    1.Kondaira pixka bat

    Biztanleria ikasteko interesa aspaldikoa da. Lehenengo zibilizazioak sortu zirenetik, “zenbat eta zeintzuk” bizi ziren jakiteko beharra sortu zen.

    Egin ziren lehenengo "zentsuak" (edo antzeko zerbait):

    II. mendea Kristo aurretik: Indian (100-140 milioi biztanle)

    14. urtea Erroman (54 milioi erromatar inperioan)

    2. urtea Txinan (71 milioi Txinan).

    Gizadiaren biztanleria aldatzen joan da. Mendeetan zehar gizadiaren biztanleria naturaren legeen menpe egon da. Industrializazioarekin batera, naturaren menpetik askatu egin du gizonak eta demografiarekiko interes berezia sortu zen. Malthus izan zen interesa sortu zuen horietako bat.

    Malthus, Thomas Robert (1766-1834). Ekonomista eta apaiza. Britainiarra. Ekonomia Politikoa eta Historia Modernoko katedraduna Halleybury-ko East India Company eskolan. Ezaguna da 1798. Urtean argitaratutako Biztanleriaren hazkuntzaz entsaiua liburuagatik. Bertan adierazi zuen biztanleria behar duen elikagaien disponibilitatea baino bizkorrago hazten dela. Elikagaiak beharren gainetik sortzen badira, biztanleriaren hazkundea bizkortzen da, eta biztanleria elikagaien produkzioaren gainetik hazten bada hazkundea moteldu egiten da goseagatik, gudengatik eta gaixotasunengatik. Garaiko pentsaera baikorraren aurrean jarri zen teoria hau. Garaiko pentsaera baikorraren ikuspegitik, biztanleriaren hazkundeak garapen ekonomikoa ekarriko zuela pentsatzen zuten. Malthus-en ikuspegia oso onartua izan zen eta maiz pobreen baldintzak ez hobetzeko aitzakia bezala erabilia izan zen.

    Malthus-en ikasketek lehenengo ikasketa demografiko sistematizatuak egitera animatu zuten

    Hazkuntza demografikoa biztanleriaren hazkundeari dagokio. Gizonaren kondairan zehar bizitza ziurtatzen duten baliabideen garapenarekin oso loturik egon da. Halere, mugatzaileak ere izan ditu: nahaste sozialak (gudak..) epidemiak..eta hasiera batean batez ere giroa. Orain ez dauka horrenbesterainoko eragina giroak, bai ordea lurraren ernaltasunak, energia eta ura eskuragarritasunak.

    Kondairan zehar hazkuntza nabarmenak izan dira:

    - 8000-10000 Kristo aurretik: nekazal iraultzaren hasiera (lurra erein, abeltzaintza)

    - 4000 Kristo aurretik: Niloren haranean, Mesopotamian: iraultza urbanoa

    - XIX. mendea: Iraultza industriala

    - XX. mendea: Garapen teknologikoa

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    3

    Gure garaiko biztanleria kontutan hartuta, hazkuntza batez ere azken mendean gertatu da:

    Urtea (Kristo-ondorenekoa) Biztanleria (milioi biztanle)

    0 300

    1000 310

    1250 400

    1500 500

    1750 790

    1800 980

    1900 º1650

    2000 5900

    (Iturria: http://www.popin.org/pop1998/4.htm

    2010. urterako estimazioa gauzak horrela jarraituz gero: 50.000 milioi (topea mundu honetan)

    Grafikoan ikus daiteke ondo, mende honetan gertatu dela benetako hazkuntza. Orain arte, munduko biztanleriak oso motel egin du gora.

    Euskal Autonomia Elkartean eta Nafarroan XX. mendean gertatutako hazkundea ondorengo taula eta grafikoan ikus daitezke. Joera hori Europako mendebaldekoa da.Azken urteetan biztanleriak behera egin du eta joera hori darama. Halere, mundu mailan oraindik biztanleria gora egiten ari da.

    Urtea Espainia EAE Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba 1900 17802721 549120 280128 189999 305298 78993 1910 19140234 613901 314121 220111 309919 79669 1920 20482448 695570 363780 250812 327703 80978 1930 22775454 839952 457038 293730 344376 89184 1940 25113997 919641 492911 328392 368504 93338 1950 27492482 1027203 552604 370537 382280 104062 1960 30069531 1341660 739467 474806 401533 127387 1970 33738099 1871825 1043275 630670 464862 197880 1981 37742561 2134763 1181401 692782 507367 260580 1991 39433942 2109009 1156245 676307 523563 276457 2001 40.847.371 2.082.587 1.122.637 673.563 555.829 286.387

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    4

    Biztanleria Hego Euskal Herrian XX mendean.

    0

    200000

    400000

    600000

    800000

    1000000

    1200000

    1400000

    1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001X Z up ir ia 2 0 0 0 . I t ur r ia : ht t p :/ / w w w . ine.es

    Biz

    tanl

    eria Bizkaia

    Gipuzkoa

    Nafarroa

    Araba

    Historian gertatutako izurrite suntsitzaileenak:(plagak)

    - Peste Bubonikoa: XVI. mendearen erdialdea: mediterraneoan.

    - Peste beltza: Europan, 1347-1352. Biztanleriaren herenetik erdira eraman zuen (%33-%50).

    Guda suntsitzaileenak:

    - 2. gerrate mundiala.

    - 1. gerrate mundiala

    Azkenaldiko fenomeno garrantzitsua: biztanleriaren zahartzea. Alde batetik jaiotzak gutxitu direlako eta gero eta zahar gehiago dagoelako (batez ere lurralde aurreratuetan). Lehen balentria bat zen zahartzarora heltzea, gaur egun ez. Hamazazpigarren mendean 60 urte arte %20 heltzen zen eta 80 urte arte %3a. Gaur egun, 60 urte arte %90 iritsiko da eta 90 urte arte %45a.

    Adin talde ezberdinak belaunaldi ezberdinak gordetzen dituzte, batez ere aldaketa soziokulturalak bizkor ematen direnean (gaur egun adibidez). Zertan oinarritzen da belaunaldien arteko gatazka? Mundua sentitu eta ulertzeko eran:

    - Iragana ezberdina

    - Geroko itxaropenaren neurri ezberdina

    - Integrazio soziala: garai ezberdinean

    inguru ezberdinean

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    5

    Heriotza arrazoien aldaketa fenomenoa ere gertatu da. Lehen infekzioak ziren heriotzen lehenengo arrazoia mundu guztian. Mundu aberatsean, baldintza higieniko-sanitarioen garapenak, elikadura egokiak eta antibiotikoen asmakuntzak, infekzioen heriotzen beherapen nabarmena ekarri dute. Mundu aurreratuan gaixotasun kronikoak dira heriotzen lehenengo arrazoia, istripuak gazteen artean. Halere, munduko biztanleria gehiengoa ez da mundu “aurreratuan” bizi eta heriotzen lehenengo arrazoia infekzioak izaten jarraitzen dute eta elikadura desegokia eta gosearekin zerikusia duten gaixotasunak.

    2. Munduko biztanleria gaur

    Britannica Book of the year 1993. Chicago 1993. ABERRIA

    Biztanleria (milioi) 1992 urtea

    Biztanleria (milioi) 2010 urtea

    1 TXINA 1165,9 1387,7

    2 INDIA 889,7 1223,5

    3 ESTATUBATUAK 255,4 283,2

    4 INDONESIA 184,8 238,2

    5 BRASIL 151,4 200,1

    6 ERRUSIA 149,5 162

    7 PAKISTAN 130,1 205

    8 JAPOI 124,3 129,4

    9 BANGLADESH 110,6 153,8

    10 NIGERIA 89,7 130,3

    11 MEXIKO 84,4 111,4

    12 ALEMANIA 79,1 79,6

    13 VIETNAM 69,1 95,7

    14 FILIPINAK 63,6 86,5

    15 IRAN 59,6 91,5

    16 TURKIA 58,6 78,5

    17 BRITANIA HANDIA 57,7 60

    18 FRANTZIA 57,3 61,8

    19 ITALIA 57,2 56,3

    20 TAILANDIA 56,8 76,7

    27 ESPAINIA 39,1 40,3

    EAE 2,1 2

    MUNDUA 5436,4 7069,8

    Munduko biztanleria eguneratua Munduko Osasun Erakundean bilatu daiteke (http://www.who.org).

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    6

    Interneten bada doan den enziklopedia bat: wikipedia. Bertan edozer gauza konsulta daiteke. Azpian ikusi dezakezu Munduko biztanleriari dagokion artikulua. Hasieran kontadore batean egungo biztanleria ageri da. Kontutan izan estimazioa dela.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    7

    3. Demografia estatikoa.

    Demografia estatikoak biztanleria une zehatz batean aztertzen du: egitura eta hainbat ezaugarriei begira banaketa. Momentu batean biztanleriari eginiko argazkia litzateke. OMSek interesgarritzat jotzen ditu hondoko ezaugarriak:

    Sexua

    Adina

    Egoera zibila

    Jaioterria

    Nazionalitatea

    Hizkuntza

    Hezkuntza maila

    Ezaugarri ekonomikoak

    Demografia estatikoari esker, momentu bateko “biztanleriaren argazkia” egiten dugu.

    Momentu bateko biztanlerian bereiz ditzakegu:

    -Zuzenbidezko biztanleria: ofizialki erregistratuak daudenak, nahiz eta bertan ez egon momentu horretan.

    -Izatezko biztanleria: Momentu batean leku horretan dagoen biztanleria, nahiz eta legalki erregistratua ez egon.

    Zuzenbidezko biztanleria osatzen dute erregistratuak daudenak, bai daudenak (egoiliarrak) baita ez daudenak ere (ez daudenak). Adb: Ni Bilbon erroldatua egon naiteke baina Donostian ikasten edo lanean aritu. Bilbon zuzenbidezko biztanlerian kontutan hartuko naute, eta Donostian izatezko biztanlerian.

    Ezberdintze hori interesgarria da. Zergak ordaintzeko zuzenbidezko biztanleria hartuko dugu kontutan. Osasuna antolatzeko berriz, izatezko biztanleria hartuko dugu kontutan (legez kanpo dauden etorkinak barne).

    3.1 Demografia estatikoaren iturriak.

    Momentu batean biztanleria ezagutzeko bi era daude: Zentsua eta Errolda. Bi horiek demografia estatikoaren iturriak dira. Zentsua hamar urtean behin egiten da eta estatuko gobernuaren ardura da. Errolda berriz, udaletxearen ardura da eta bost urtean behin egiten da. Inkesta baten bitartez biltzen dira datu horiek.

    Gaur egun, ordenagailuak direla eta, herri bakoitzean une bakoitzean erroldatua dagoen biztanleria ezagutu daiteke (erroldatik). Erroldan dagoena, zuzenbidezko biztanleria izango litzateke. Zentsuan ordea, momentu horretan erroldan daudenak (bertan edo kanpoan egon) eta erroldan egon gabe bertan bizi direnak hartzen ditu kontutan.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    8

    Gipuzkoako udaletxeek abenduaren 31an biztanleria nola dagoen adierazten dio aldundiari, eta azken urteetan Gipuzkoako biztanleria ezagutu dezakezu. (begiratu www.gipuzkoa.net ). Bat udalerri batean erroldatzen denean, automatikoki aurretik erroldatua dagoen tokian baja ematen zaio. Orain urte batzuk posible zen pertsona bat bi tokitan erroldatua egotea hilabete edo urte batzutan (horrela, adibidez, bi aldiz bozkatzeko aukera zuten).

    - Zentsua:

    - Iturri nagusiena.

    - Aberir mailan.

    - Une batean: une zentsala: (egun eta ordu berean).

    - Derrigorrezkoa (unibertsala), sekretua (estatistikoa).

    OMS-ek dionaz gain interesgarriak dira osasun publikorako:

    Etxebizitzaren zentsua: azalera, jabea ala maizterra, komuna?

    - Kostu handia.

    - 10 urtean behin (lurralde aurreratuetan) (Hurrengoa Espainian 2011. urtean)

    - Ez da berdin aberri guztietan-> munduko populazioa estimazioa da.

    -Errolda:

    -Herrietan: adina, sexua, egoera zibila,

    jaioterria, nondik zatoz, noiz iritsi zinen,

    heziketa maila, lana

    - Dokumentu administratiboa (ez sekretua, publikoa)

    - Zentsu elektorala

    - Soldaduskarako

    - Biztanleriaren dentsitatea kalkulatzeko (azpiegiturak, ekipamendua)

    - 5 urtean behin (azkenekoa 2001. urtekoa zentsuarekin batera egin zen)

    - Erregistro zibila (lurralde batzuetan kalitate gutxikoak (migrazioak...).

    - Zentsu sinplea: aldagai gutxiago biztanleri osoari.

    - Zentsu partziala: aldagai guztiak lagin adierazgarri bati (nahiago dira).

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    9

    Ondoren erroldaren eta zentsuaren arteko ezberdintasunak azaltzen dira:

    ZENTSUA

    ERROLDA

    ESTATUA/GOBERNUAK (INE) HERRIA/UDALETXEEK

    ESTATISTIKOA ADMINISTRATIBOA

    SEKRETUA PUBLIKOA

    KOSTU HANDIAGOA

    10 URTEAN BEHIN 5 URTEAN BEHIN

    METODOLOGIA/HELBURU EZBERDINAK

    UNE ZENTSALA UNE BATEAN

    UNIBERTSALA (DERRIGORREZKOA)

    Zentsuak izan daitezke:

    - biztanleriarena

    - etxebizitzena

    - eraikinena

    Guri biztanleriarenak interesatzen zaizkigu.

    3.2 Espainiak eginiko zentsu eta erroldak.

    Espainian eginiko lehenengo zentsua 1768. Urtean egin zen. Arandako kondeak egin zuen, Carlos II.aren agintean. Hondorenak Carlos IV.aren agintean egin ziren, 1887. urtean Floridabanca-k eginikoa eta 1797. urtean Godoi-k eginikoa. Zentsuen serie ofizialei hasiera eman zion 1857. urtean “Comisión General de Estadísticas del Reino”k egindako zentsuak. 1860. urtean egin zen hurrengoa, eta hurrengo biak 1877. eta 1897. urteetan. 1910. urtetik aurrera, hamar urtean behin egin zen, une zentsala abenduaren 31a zelarik. 1980. Urtean egin behar zena atzeratu egin zen eta 1981. urtean egin zen, martxoak bata izan zelarik une zentsala. Horregatik, hurrengoak 1991 eta 2001 urtean izan dira. (http://www.ine.es/proyectos/cenpob2001/1.pdf)

    Azkeneko errolda EAEan 1996. Maiatzak 1ean, eta 2001eko zentsuarekin batera.

    3.3 Biztanleriaren piramideak.

    Momentu batean biztanleria adinarengatik eta sexuarengatik banatuta adierazteko era errazena eta aberatsena da. Piramidean herri horren biztanleriaren egitura behatu hutsarekin

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    10

    ikuste da: gizon-emakumeen arteko oreka-desoreka, edo adin ezberdinetako biztanleria zenbaterainokoa den. Horrez gain, mende horretan gertatutako gauza garrantzitsuenek biztanlerian utzi duten aztarna ikusi daiteke.

    Biztanleriaren piramidea egiteko, bi maiztasun histograma egin eta batu besterik ez dugu egin behar. Maiztasun histograma bat gizonentzat eta bestea emakumeentzat. Maiztasun histograma bakoitzean:

    - X ardatza: adina.

    - Y ardatza: zenbat subjektu.

    X ardatza egin daiteke urte bateko tarteekin, edo bost urteko tarteekin (azken hau gehiagotan egiten da). Adibide bat jarriko dugu Euskal Elkarte Autonomoko 1996. Urteko datuekin.

    Euskal AE

    Guztira (n) Guztira (%) Gizonezkoak(n) (%) Emakumezkoak(n) (%)

    0-4 83033 3,957617889 42679 4,157125088 40354 3,766445649

    5-9 87375 4,164571472 44671 4,351154779 42704 3,985783194

    10-14 114525 5,458627157 58728 5,720369319 55797 5,20781999

    15-19 159574 7,60580633 81744 7,962230445 77830 7,264272807

    20-24 178548 8,510167751 91415 8,90422901 87133 8,132569479

    25-29 171985 8,197354216 87764 8,548605314 84221 7,860777594

    30-34 172362 8,21532324 86212 8,397433587 86150 8,04082105

    35-39 165023 7,865523068 82259 8,012393744 82764 7,724788316

    40-44 146450 6,980274588 73123 7,122506567 73327 6,843984738

    45-49 144755 6,899485476 72634 7,074875785 72121 6,731422577

    50-54 127680 6,085636459 63440 6,17933915 64240 5,995848454

    55-59 110148 5,250005362 54182 5,277568629 55966 5,223593626

    60-64 123464 5,884688438 60185 5,862287622 63279 5,906153398

    65-69 108147 5,154631313 50819 4,949997419 57328 5,350716067

    70-74 83937 4,000705415 36274 3,533249501 47663 4,44863208

    75-79 54721 2,608177574 20625 2,008967055 34096 3,182354435

    80-84 37871 1,805052775 12362 1,204113975 25509 2,380885713

    85-89 20318 0,968420752 5626 0,54799751 14692 1,371279662

    ³90 8139 0,387930726 1905 0,185555503 6234 0,581851172

    2098055 100 1026647 100 1071408 100

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    11

    Taula hemen azaltzen den bezala aurkeztu behar da. Adin tarte bakoitzarentzat bere maiztasun absolutua (n) eta maiztasun erlatiboa (%). Datu horiek hiru eratara eman behar dira: biztanleria guztirako, emakumeentzat eta gizonezkoentzat. Bi maiztasun histograma horiek x ardatzetik lotu eta azpian dugun biztanleri piramidea osatzen dugu .

    Biztanleriaren piramidea eraikitzeko bi maiztasun histograma X ardatzetik lotzea besterik ez da (Maiztasun histograma bat gizonena eta bestea emakumeena). Maiztasun histograma bakoitzak X ardatzean adina dauka eta Y ardatzean subjektu kopurua.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    12

    Aurreko piramidetik ondoriozta dezakegu:

    - Itxura: tipula: oin estua eta tripa zabala.

    - Simetriak:

    - Hersturak: oinean eta 55-59 urte tartean

    - Zabalera: 20-34 urteen artean

    - Asimetriak: 35 urte arte gizon gehiago, gero emakume gehiago

    Datu gordinak (taula) eta piramidea kontutan hartu eta azaltzen saiatuko gara.

    - Emakume gehiago dago guztira. 35 urte arte gizon gehiago eta hortik aurrera emakume gehiago.

    - Tipula itxura du oina estu, tripa zabala eta lepoa zabaltzen ari delako.

    - 20-34 urte tarteko biztanleria da ugariena (baby-boom)..

    - 55-59 urte tarteko estura (gerra zibila)

    Itxurari begira, hiru piramide mota dago:

    - Pagoda: oina zabala eta estutzen doana (hiruki itxura)

    - Kanpaia: Oina eta erdi zabala, azkenean estutzen dena (meta itxura).

    - Bulboa: Oina eta ertza estuak, baina erdia zabala (tipula itxura).

    Hiru itxura horiek ikusi nahi izanez gero, begiratu ondorengo irudietan. Datu errealekin, 1993. Urteko piramideak dira. Lehenengoa mundukoa (pagoda itxura). Bigarrena Europakoa da (meta itxura). Hirugarrena, Euskal Autonomia Elkartekoa da (tipula itxura)

    PAGODA (hirukia) KANPAIA (meta) BULBOA (tipula)

    Irudi honetan ikus daiteke 1993. urtean Munduko biztanleria gaztea zela, Europakoa heldua eta Gure elkarte autonomokoa zaharra.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    13

    Pagoda itxura duten lurraldeek haur asko izaten dituzte eta zahar gutxi. Hori izaten da haur asko jaiotzen delako eta hortik aurrera hilkortasuna handia izaten delako, urtez-urte gero eta gehiago hiltzen direlako. Lurralde atzeratuek izaten dute horrelako piramidea. Munduko piramidea horrelakoa da 2000. urtean.

    Meta itxura izaten dute aurreratzen ari diren lurraldeek. Haur asko jaiotzen dira oraindik, baina jaiotzak kontrolatzen hasiak dira. Horrez gain, bizitza baldintzak hobetuz doazelako eta hilkortasuna gutxitzen delako, jendea urte gehiagoz bizi da

    Tipula itxura izaten dute oso aurreratuak diren lurraldeek. Meta itxura dagoen lurraldean jaiotze tasak asko jaisten badira, urte batzuetan biztanleria horrek tipula itxura hartzen du. Horixe gertatu da azken urteetan Euskal Autonomia Elkartean.

    Hots!

    Piramide bat ikustean asmatzeko probabilitate handiarekin lurraldea aurreratua den edo ez susma dezakegu. Halere, piramide ikuste hutsarekin ezin dugu hori ondorioztatu. Tipula ikusita esan dezaket: “haur gutxi dago, eta heldu asko, seguruenik lurralde aurreratu baten piramidea da, seguruenik maila sanitario handikoa eta jaiotza tasa baxukoa”. Jaiotza tasa baxuak daudenean piramideak tipula itxura hartzen du, halere, tipula itxura izanagatik ezin da ondorioztatu jaiotza tasa baxuak direnik. Jaiotza tasa baxuak dira piramideak itxura hori hartzearen arrazoia, eta ez alderantziz (piramideak tipula itxura izanagatik jaiotza tasa baxuak ditu). Nahiz eta lelokeria iruditu, maiz hanka sartzen duzue hau adierazterakoan.

    3.4 Biztanleriaren indikatzaile estatikoak.

    Badaude indikatzaile matematiko batzuk, biztanleriaz gauza ezberdinak esateko baliagarriak direnak. Erabilienak dira:

    - Fritz-en indizea.

    - Sundbarg-en indizea

    - Menpekotasun arrazoia.

    - Zahartzaro indizea.

    Friz-en indizeak adierazten digu biztanleria gaztea, heldua edo zaharra den.

    Sundbarg-en indizeak adierazten digu biztanleriak gora egingo duen, egonkor dagoen edo behera egingo duen (gauzak martxa horretan jarraituz gero).

    Menpekotasun arrazoiak adierazten digu lan egiteko adienean ez dagoen bakoitzeko, zenbat dauden lan egiteko adinean. Ez du adierazten zenbat dauden lanean eta zenbat ez, baizik eta zenbat egon daitezkeen eta zenbat ez adinari begira.

    Zahartzaro indizeak adierazten du biztanleriaren %ko zenbat den zaharra (65 urte edo zaharragoa).

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    14

    Kalkulatzeko formulak eta interpretazioa

    Friz indizea

    (0-20 urte tarteko biztanleria) (30-50 urte tarteko biztanleria)

    >160 biztanleria gaztea

    60-160 biztanleria heldua

    50 ko biztaneria) b

    a>d biztanleria aurreraeragilea (progresiboa)

    a=d biztanleria egonkorra

    a

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    15

    Indizeei begiratzen badiogu:

    Mundua: Europa EAE

    Gaztea da Heldua Zaharra

    Aurreraeraginezkoa Egonkorra Atzeraeraginezkoa

    Orokorrean, pagoda itxura duen biztanleria, gaztea da eta gora egingo du, meta itxura duena heldua da eta egonkor dago, eta tipula itxura duen biztanleria zaharra da eta atzera egingo du.

    Mundua zahartzen ari da, batez ere lurralde aurreratuak direla eta. Interesgarriak dira OMSek argitaratutako bi irudi. Irudi horietan munduan gero eta zahar portzentaia handiagoa dela ikusten da.

    Zaharren portzentaia munduko aberri ezberdinetan. Iturria: http://www.who.org

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    16

    4. Demografia dinamikoa.

    Demografia dinamikoak biztanleriaren joera aztertzen du, handitzen ari den edo txikitzen, eta zeri dagozkion aldaketa horiek. Biztanleri baten sarrera eta aterabideak dira:

    Sarrerak:

    - jaiotzak

    - inmigrazioak

    Aterabideak:

    - Heriotzak

    - Emigrazioak.

    Mi mugimenduetaz hitz egin daiteke ere:

    - Berezko mugimendu naturala: Jaiotzak- heriotzak

    - Mugimendu migratorioak: Inmigrazioak-emigrazioak

    sarrerak irteerak

    Berezko mugimendu naturala jaiotzak heriotzak

    Mugimendu migratorioa inmigrazioak emigrazioak

    Demografia dinamikoan tasak erabiltzen dira. Tasa beti urte jakin bati dagokio. Gehienetan tasa milakotan ematen da.

    Ondoren aipatzen dira tasa erabilienak:

    - Jaiotza tasa: mila biztanle bakoitzeko zenbat diren urte horretan jaiotakoak.

    - Hilkortasun tasa brutoa: Mila biztanle bakoitzeko, zenbat hil diren urte horretan. Ez da oso fidagarria osasun-indikatzaile bezala. Gertatu daiteke hilkortasun tasa baxua izatea osasun maila txarra duen lurralde batek. Horregatik osasun indikatzaile bezala erabiltzen da haur hilkortasun tasa.

    - Haurren hilkortasun tasa: Urte horretan bizirik jaio diren mila haur bakoitzeko, zenbat hil diren lehenengo urtea bete aurretik.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    17

    Tasa horiek kalkulatzeko formulak:

    Jaiotza tasa (Urte batean bizirik jaioak) (Biztanleria *)

    x 1000

    Hilkortasun tasa brutoa (Urte batean hildakoak) (Biztanleria *)

    x 1000

    Demografian eta medikuntzan, bizirik jaioa bezala hartzen da bizitzako momentuan bizi zeinuren bat agertu duen jaioberria (bihotzeko taupadak, zilborresteko taupadak...). Kontutan izan legalki pertsona bat ez dela jaio 24 ordu ez baditu bizi (Hori Espainian, beste aberri batzuetan aste batera ere heltzen da epe hori).

    Aurreko bi tasa horietan, izendatzailean biztanleria agertzen da. Hor jarri behar den biztanleria estimazio bat da, urtearen erdirako (uztailak baterako) eginiko estimazioa. Urte horren hasieran mila biztanle bazegoen, eta bukaeran bi mila, estimazioa uztailak baterako 1500 izango da.

    Haurren hilkortasun tasa (mortalidad infantil) (Urte bat egin aurretik hildakoak) (Urte horretan bizirik jaiotakoak).

    x 1000

    4.1 Jaiotza tasak eta esanahia.

    Jaiotzek ziurtatzen dute biztanleria baten berriztatze naturala. Jaiotza tasa altuek ziurtatzen dute, biztanleria hori berriztatu egingo dela era natural batean. Jaiotza tasa baxuek ordea adierazte dute biztanleria hori ez dela berriztatuko, biztanleriak behera egingo duela eta zahartu egingo dela era naturalean, ez bada inmigraziorik gertatzen. Hori jakina, jaiotza tasak baxuak badira denboran zehar (urte bateko jaiotza tasa baxuak jaiotza tasa altuko urte mordo baten artean ez du adierazten biztanleria berriztatzen ez denik era naturalean). Jaiotza tasa baxua duten lurraldeetan, ez da arraroa gazteak behar izan eta inmigranteek biztanleria berriztatzea.

    Munduko lurralde ezberdinetako jaiotza tasak:

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    18

    Taula horretan jaiotza tasa altuak ikusten dira orokorrean. Europan baxuak dira, baina gure lurraldean oso baxuak dira. Gure lurraldean azken hogei urteetan tasa horiek nola jaitsi diren ikusi daiteke ondorengo irudian.

    4.1.1 Ugalkortasun tasa.

    Tasa horrek zera adierazten du: ugaltzeko adinean dauden 1000 emakume bakoitzeko, zenbat haur jaio diren urte horretan

    Ugalkortasun tasa: (Urte batean bizirik jaiotakoak) (15-49 urteko emakumeak uztailak 1era)

    x 1000

    Ugalkortasun tasak jaitsi egin dira lurralde aurreratuetan.

    Alde batetik, emakumeek beranduago izaten dute lehenengo haurra, emakume bakoitzak haur gutxiago izaten du bere bizitzan, eta gero eta emakume gehiago dago haurrik ez duena.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    19

    4.2 Hilkortasun tasak eta esanahia.

    Hilkortasun tasa brutuak adierazten digu zenbat jende hil den urte jakin batean biztanleria kontutan hartuta. Lurralde baten maila sanitarioa handitzen den neurrian, hilkortasun tasa brutuak behera egiten du, baina beti muga batekin. Gainera, lurralde batean jaiotza tasa oso altua bada, hilkortasun tasa brutua txikia agertu daiteke. Horregatik indikatzaile ona ez dela esaten da. Haur hilkortasun tasak adierazten digu, urte batean bizirik jaiotako mila haur bakoitzeko, zenbat haur hil diren urte horretan urtea bete aurretik.

    Adibidez Brasilen eta Indonesian tasa baxuak ikusten dira, baina maila sanitarioa ez da ona. Horregatik beste hilkortasun tasa batzuk erabiltzen dira (indikatzaile sanitario hobeak direlako). Horien artean haur hilkortasun tasa dago. Taulan haur hilkortasunari begiratzen badiogu, ikus genezake handiak direla lurralde horietan.

    Gure lurralde autonomoan hilkortasun tasa pixka bat igo egin da azken urteetan. Horrek ez du esan nahi osasun maila jaitsi egin denik. Osasun maila igotzean, biztanleriaren gehiengoarentzat onuragarria izan da eta bizitza itxaropena asko handitu da azken urteetan. Halere, zaharren portzentaia hastean normala da heriotza gehiago egotea, eta berriztapenik ez dagoenez, biztanleriak behera egiten du eta tasa pixka bat hasten da.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    20

    Horrez gain, bada beste indize bat lurralde bat aurreratua den edo ez adierazten duena: Swaroop Uemura indizea da. Indize horrek kontutan hartzen du urte jakin batean hildako ehuneko zenbatek zuen 50 urte edo gehiago. Indize hori ehunetik gertu badago, hildakoen gehiengoa adintsua zela esan nahi du. Hori lurralde aurreratuetan gertatzen da.

    Swarroop Uemura indizea:

    (Urte batean hildakoen artean 50 urte edo gehiago dituztenak) (Urte horretan hildako guztiak)

    x 100

    100 dik gertu: Gizarte aurreratua

    Gure inguruan hildakoen gehiengoa adintsua da.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    21

    Haurren hilkortasun tasak gainera, baditu azpi-tasa batzuk:

    - Urtea egin aurretik hildakoak: haur hilkortasun tasa.

    - 2-12 hilabete: jaioberri-ondorengoen hilkortasun tasa.

    - 1. Hilabetean: jaioberrien hilkortasun tasa.

    - 2-4 astean: jaioberri berantiarren hilkortasun tasa

    - 1. Astea: jaioberri goiztiarren hilkortasun tasa.

    Lurralde atzeratuetan haur hilkortasun tasa guztiak altuak izaten dira.

    Lurralde aurreratuetan haur gehienak hasieran hiltzen dira, malformazio kongenitoak direla eta. Bizirik jaioz gero, gehienek irauten dute.

    Lurralde atzeratuetan altuak dira haurren hilkortasun tasa eta erditze inguruko hilkortasuna. Lurralde aurreratuetan biak baxuak dira.

    Erditze inguruko hilkortasun tasak kontutan hartzen ditu:

    - Bizirik jaio eta hilabete egin aurretik hildakoak (jaioberrien hilkortasun tasa)

    - Erditzean hildakoak (erditzeko hilkortasun tasa)

    - Jaio aurretik bizigai diren 1000 gramo baino gehiagoko hildako umekiak (jaioaurreko hilkortasun tasa).

    Erditzeinguruko hilkortasunaren tasa: (mortalidad perinatal)

    (Jaioaurretik hildakoak + Erditzean hildakoak + jaioberritan hildakoak) (Urte horretan jaiotakoak)

    x 1000

    4.3 Heriotzen arrazoiak.

    Osasun instituzioei asko interesatzen zaie heriotzen arrazoiak ezagutzea, heriotza arrazoi nagusienak kontutan izanik, horietan ikerketa bultzatzeko eta kontrolerako neurriak jartzeko.

    Heriotza arrazoiak oso ezberdinak dira munduan. Gizarte pobreetan jendearen gehiengoa gosez edo gaixotasun kutsakorrez hiltzen da. Gizarte aurreratuetan ordea, ohitura txarrekin zer ikusi duten gaixotasun kronikoez.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    22

    Bada OMSek argitaratutako beste irudi adierazgarririk ere: lurralde aurreratuetan eta atzeratuetan pisua soberan eta pisua faltan dutenen portzentaia.

    Bi indikadore interesatzen zaizkigu hemen:

    - Kausa jakin bateko hilkortasun tasa: 10 000 biztanleko, zenbat hil diren kausa jakin bategatik

    - Kausa jakin bateko hilkortasun proportzioa Hildako 100etik zenbat hil diren kausa jakin bategatik.

    Interesgarria gertatzen da ere, hilkortasun tasa kalkulatzea gizonentzat eta emakumeentzat, eta adin ezberdinentzat, ez baitira heriotza arrazoi berdinak nagusienak gizonezkoentzat eta

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    23

    emakumeentzat, ezta ere gazteentzat eta zaharrentzat ere.

    Gure lurraldean (Euskal Autonomia Elkartean), gaixotasun kronikoak dira heriotzen lehenengo arrazoia; Zirkulazio aparatuko eritasunak lehenengo arrazoia eta tumoreak bigarrena.

    Sexuka ezberdinduz emakumeen artean nabarmenki handiagoa da zirkulazio aparatuko eritasunen portzentaia. Gizonen kasuan berriz, tumoreek duten garrantzia handitu egin da (1998. urtean, heriotzen lehenengo arrazoia EAEko biztanleen artean, tumoreak izan ziren).

    Adina kontutan izanik, zahartzaroan zirkulazio aparatuko gaixotasunak dute garrantzi handiena, ertaineko adinetan, tumoreak eta haur eta gazteen artean istripuak.

  • Bioestatistika eta Demografía (3. ed): . 8 Demografia © Xabier Zupiria 2008. Debekatua fotokopiak egitea

    24

    4.4 Mugimendu migratorioak.

    Nahiz eta horrela ez iruditu euskaldunak zerikusi handia izan dute mugimendu migratorioekin. Mendeetan beste tokietara joan dira lan bila. XX. mendean berriz, aldaketa izan da: kanpotik etorri dira, etorkinak izan ditugu: mende hasieran Bilbo ingurura burdin industriara; mende erdian Gipuzkoa eta Bilbo ingurura, industriara. Espainiatik etorritako etorkinak ziren. Azken hamarkadan, Afrika eta Hego Ameriketatik etortzen ari da etorkin asko, ilegalki sartzen direnak asko eta asko. Kultura eta ohitura ezberdinetako jendea da eta osasun asistentzia dutenak. Beraien berezitasunen berri ikasi beharrean aurkitzen dira osasun profesionalak.