Biomasa

3
ZER DA BIOMASA Biomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea. Biomasak duen energia, fotosintesiaren bitartez bildutako eguzki energia da. Zenbait bizidunek, ikus zuhaitzek, bereganatzen dituzten CO2a bezalako osagai inorganikoak, fotosintesiaren bitartez eta eguzki energia erabiliz, osagai organiko bilakatzeko gaitasuna dute. Modu sostengarrian bada ere, zuhaitzak mozte soilak CO2 isurketak handitu arazten ditu, mozturiko zuhaitzen atmosferatik CO2a xurgatzeari uzten bai diote, eta jada egurrean harrapaturik duten CO2a askatu egiten delako. Interesgarri eta burutsuena inguru hurbileneko biomasa hondarrak eta nekazaritzako soberakinak erabiltzea da. Ditugun oreka naturalak eraldatu gabe, orain arte alboratutako hondarrak balioztatuz: baso garbiketak direla, kimatze eta argitzeak, nekazalgo hondarrak, mozketa hondarrak, motzondoen ateratzeak, eta abar. Biomasa elektrizitatea sortzeko ez erabiltzea eraginkorragoa eta ingurumenarekin eta pertsonekin errespetuzkoagoa da. Horrek biomasaren merkatua desoreka eta honen garapen errespetuzko eta iraunkorragoa eragotzi dezake. Biomasa bertan erabili, aranez aran, tona handiko kamioien garraioa ekiditu, tokian tokiko garapena bultzatu, eta batez ere, biomasa errendimendu handiekin erabili beharko litzateke. Beroa sortzeko biomasaren errendimendua %90 ingurukoa bada, elektrizitatea sortzerakoan errendimendua %30ean geratzen da soilik.

Transcript of Biomasa

Page 1: Biomasa

ZER DA BIOMASA

Biomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea.

Biomasak duen energia, fotosintesiaren bitartez bildutako eguzki energia da. Zenbait bizidunek, ikus zuhaitzek, bereganatzen dituzten CO2a bezalako osagai inorganikoak, fotosintesiaren bitartez eta eguzki energia erabiliz, osagai organiko bilakatzeko gaitasuna dute. Modu sostengarrian bada ere, zuhaitzak mozte soilak CO2 isurketak handitu arazten ditu, mozturiko zuhaitzen atmosferatik CO2a xurgatzeari uzten bai diote, eta jada egurrean harrapaturik duten CO2a askatu egiten delako.

Interesgarri eta burutsuena inguru hurbileneko biomasa hondarrak eta nekazaritzako soberakinak erabiltzea da. Ditugun oreka naturalak eraldatu gabe, orain arte alboratutako hondarrak balioztatuz: baso garbiketak direla, kimatze eta argitzeak, nekazalgo hondarrak, mozketa hondarrak, motzondoen ateratzeak, eta abar.

Biomasa elektrizitatea sortzeko ez erabiltzea eraginkorragoa eta ingurumenarekin eta pertsonekin errespetuzkoagoa da. Horrek biomasaren merkatua desoreka eta honen garapen errespetuzko eta iraunkorragoa eragotzi dezake. Biomasa bertan erabili, aranez aran, tona handiko kamioien garraioa ekiditu, tokian tokiko garapena bultzatu, eta batez ere, biomasa errendimendu handiekin erabili beharko litzateke. Beroa sortzeko biomasaren errendimendua %90 ingurukoa bada, elektrizitatea sortzerakoan errendimendua %30ean geratzen da soilik.

Hilaren 16an Kultur etxean egindako biomasaren gaineko jardunaldia arrakastatsua izan zen. Biomasa sistemekin lan egiten duen Avebiom elkarteko Juan Jesus Ramosek, adibidez, argi egin zuen berba: "Aramaiok gai honetan zituen kezkak ezagutzen nituen aurrez. Banekien Aramaion berogailu sistema edo sare bat jartzeko planteamendua zegoela. Guk, Avebiom elkartetik, instalazioen erregistro bat egiten dugu biomasa kontsumitzen duten erabiltzaileena.

Page 2: Biomasa

Aramaioko instalazioa proiektu moduan erregistratu nuen zerrenda horretan, eta ez dut kenduko. Izan ere, Aramaion biomasa sistema jartzea lortuko dela uste dut".

Aramaioko Biomasa proiektuak "erantzun positiboa" jaso du Eusko Jaurlaritzaren aldetikJokin Bereziartua 2014-02-11 16:38   INGURUMENA

Aramaion martxan jarri gura den biomasa proiektua dela-eta, Udaleko ordezkariek bilera izan zuten atzo Eusko Jaurlaritzan. Udal ordezkarien arabera, bileraren emaitza "ezin hobea" izan zen, izan ere, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du proiektuaren alde egiteko. Proiektuak aurrera egingo balu, Aramaio halako proiektu baten murgiltzen den Estatuko herri bakarra izango litzateke. Izan ere, zenbait eraikin publikoetan erabiltzen da biomasa, baina herri oso batendako energia iturri moduan ez da erabili oraindik.

 Biomasa etorkizuneko energia izateko lanean

Page 3: Biomasa