BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak...

17
BIoTA TAILERRAK BIODIBERTSITATE ETA BIOSFERAREN INGURUKO TAILERRAK 2018KO AZKEN TXOSTENA EQUINOCCIO NATURA S.C.

Transcript of BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak...

Page 1: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

BIoTA TAILERRAKBIODIBERTSITATE ETA BIOSFERAREN

INGURUKO TAILERRAK

2018KO AZKEN TXOSTENA

EQUINOCCIO NATURA S.C.

Page 2: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

2

BIoTA tailerrak Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu ditu Ingurugelarekin

koordinazioan eta Equinoccio Natura SC sozietateak diseinatu eta eman ditu.

Proiektu horren helburu nagusia naturaren ingurumen-heziketa eta–

partaidetza sustatzea eta ingurumenarekin errespetutsuak diren ohiturak

sortzea da.

Natura (biodibertsitatea, geodibertsitatea eta paisaia) eta biosfera

(ingurumen eta pertsonen arteko elkarrekintza positiboa) dira tailer horietako

gai nagusiak. Bizkaiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako mailak izan dira

hartzaileak (6-12 urte bitarteko haurrak). 2018. urtean zehar garatu diren

tailer horiek doakoak izan dira ikastetxeentzako eta zentro/maila bakoitzeko

doako bi tailer eskaini dira gehienez.

Tailerrak bi orduko iraupena izan du eta bi zatitan banatu da:

1) Hitzaldia ikasgelan, aurkezpen batekin eta laguntzeko material didaktikoekin.

2) Ikastetxetik gertuko toki edo ingurune batean ibilbide gidatua.

Tailerrak era ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko eta ikasteko antolatu

dira. Taldeek zentroan edo haren inguruan jarduera praktikoren bat egiteko

bideratuta daude. Aurrez zentroarekin hitz egin da, bere errealitateari edo

interesari egokitzeko.

Ikastetxe bakoitzak aukeratu du tailerrerako hizkuntza, euskara edo

gaztelera. Eta bi tailer desberdinen artean aukeratu ahal izan dute:

1. Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra.

2. Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra.

Guztira 89 tailer egin dira eta 43 ikastetxek eta 2.003 umek hartu dute parte

horietan; 22,5 ume tailer bakoitzeko. 156 irakasle inguruk hartu dute parte,

izan ere, tailer gehienetan pertsona bat baino gehiago egon dira.

Tailerrak 2018ko maiatzaren 10etik ekainaren 21era bitartean eta 2018ko

irailaren 20tik azaroaren 28ra bitartean egin dira. “Hiri eta landa eremuko

biodibertsitate-tailerra” 55 aldiz egin da eta “Landa-ingurunea ikertzeko eta

ezagutzeko tailerra”, berriz, 34 aldiz. 5 tailer eman dira gazteleraz eta

gainerakoak euskaraz.

Page 3: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

3

Ondoko taulan gauzatu diren tailerrak zehazten dira.

Data Ordua Tallera Maila Ikasleak Hizkun. Ikastetxea publ. prib. EA21 Udalerria10-mai 10:00 Biodibertsita. 3-4 22 Eusk CEIP BERRIATUA HLHI 1 1 BERRIATUA

14-mai 9:00 Biodibertsita. 1 23 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO

15-mai 9:00 Biodibertsita. 1 24 Eusk CEIP SRA. VDA. DE EPALZA HLHI 1 0 BILBAO

16-mai 9:30 Biodibertsita. 5 20 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO

17-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO

18-mai 9:30 Biodibertsita. 4 19 Eusk CEIP TOMÁS CAMACHO HLHI 1 0 BILBAO

21-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO

22-mai 10:00 Ikerketa 3 29 Eusk CEIP RONTEGI HLHI 1 0 BARAKALDO

23-mai 10:00 Ikerketa 3 29 Eusk CEIP RONTEGI HLHI 1 0 BARAKALDO

24-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO

25-mai 10:00 Biodibertsita. 1 27 Eusk CPEIPS EL REGATO HLBHIP 1 1 BARAKALDO

28-mai 10:00 Ikerketa 5 28 Eusk CEIP SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI HLHI 1 0 BILBAO

29-mai 9:00 Ikerketa 3 21 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN

30-mai 9:00 Biodibertsita. 4 20 Eusk CEIP LA ESCONTRILLA HLHI 1 0 TRAPAGARAN

31-mai 9:00 Biodibertsita. 4 20 Eusk CEIP SIETE CAMPAS-ZORROZGOITI HLHI 1 0 BILBAO

01-eka 9:00 Biodibertsita. 3 21 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO

01-eka 11:00 Biodibertsita. 3 22 Eusk CEIP MARKONZAGA HLHI 1 0 SESTAO

04-eka 9:00 Biodibertsita. 1-2 19 Gazt CEIP LARRAÑAZUBI HLHI 1 1 GETXO

04-eka 9:30 Biodibertsita. 3 14 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO

05-eka 9:00 Biodibertsita. 2 28 Eusk CPEIPS MARISTAS-SAN MIGUEL HLBHIP 1 1 ZALLA

05-eka 11:00 Biodibertsita. 2 28 Eusk CPEIPS MARISTAS-SAN MIGUEL HLBHIP 1 1 ZALLA

06-eka 9:00 Biodibertsita. 3 18 Eusk CEIP JUAN M. SÁNCHEZ MARCOS HLHI 1 0 BILBAO

06-eka 11:00 Biodibertsita. 3 17 Eusk CEIP JUAN M. SÁNCHEZ MARCOS HLHI 1 0 BILBAO

07-eka 9:30 Biodibertsita. 3 14 Eusk CEIP ZABALARRA HLHI 1 0 DURANGO

Page 4: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

4

08-eka 9:00 Ikerketa 4 14 Gazt CEIP LARRAÑAZUBI HLHI 1 1 GETXO

08-eka 9:00 Ikerketa 2 25 Eusk CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP 1 0 BILBAO

08-eka 11:00 Biodibertsita. 6 26 Eusk CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP 1 0 BILBAO

11-eka 10:30 Biodibertsita. 3 24 Eusk CPEIPS AMOR MISERICORDIOSO HLBHIP 1 1 SESTAO

12-eka 10:30 Ikerketa 4 22 Eusk CPEIPS AMOR MISERICORDIOSO HLBHIP 1 1 SESTAO

13-eka 9:00 Ikerketa 2 31 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI

13-eka 11:00 Ikerketa 2 30 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI

14-eka 9:00 Ikerketa 2 22 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI

15-eka 9:00 Ikerketa 2 22 Eusk CEIP KUKULLAGA HLHI 1 0 ETXEBARRI

18-eka 9:00 Biodibertsita. 5 28 Gazt CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI

18-eka 11:00 Biodiversidad 5 27 Gazt CPEIPS SAN JOSE-HH. CARMELITAS HLBHIP 1 1 SANTURTZI

18-eka 9:00 Ikerketa 4 13 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO

18-eka 11:00 Ikerketa 2 18 Eusk CPEPS LOURDESKO AMA LBHIP 1 0 ELORRIO

19-eka 9:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CPEIPS NTRA. SRA. DEL CARMEN HLBHIP 1 1 BILBAO

19-eka 11:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CPEIPS NTRA. SRA. DEL CARMEN HLBHIP 1 1 BILBAO

20-eka 9:00 Ikerketa 4 23 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI

20-eka 11:00 Ikerketa 4 22 Eusk CEIP MAESTRA EMILIA ZUZA BRUN HLHI 1 1 SANTURTZI

21-eka 9:00 Biodibertsita. 3 21 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO

21-eka 11:00 Biodibertsita. 3 22 Eusk CEIP GABRIEL ARESTI HLHI 1 0 BILBAO

20-ira 9:00 Biodibertsita. 2 24 Eusk CPEIPS ITXAROPENA IKASTOLA HLBHIP 1 1 TRAPAGARAN

21-ira 9:00 Biodibertsita. 2 23 Eusk CPEIPS ITXAROPENA IKASTOLA HLBHIP 1 1 TRAPAGARAN

24-ira 9:00 Ikerketa 1-3 19 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA

25-ira 10:00 Ikerketa 1 20 Eusk CEIP PLENTZIA HLHI 1 0 PLENTZIA

25-ira 9:00 Ikerketa 1-4 31 Gazt CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO

26-ira 9:00 Ikerketa 1-4 23 Eusk CEIP SAN IGNACIO HLHI 1 1 GETXO

27-ira 9:00 Ikerketa 4-6 18 Eusk CEIP MANUELA ZUBIZARRETA HLHI 1 0 ETXEBARRIA

28-ira 10:00 Ikerketa 2 30 Eusk CEIP PLENTZIA HLHI 1 0 PLENTZIA

Page 5: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

5

01-urr 9:00 Biodibertsita. 3 30 Eusk CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 1 0 BARAKALDO

02-urr 9:00 Biodibertsita. 4 30 Eusk CEIP JUAN RAMÓN JIMÉNEZ HLHI 1 0 BARAKALDO

03-urr 9:00 Ikerketa 4 16 Eusk CEIP ZUBILETA HLHI 1 1 GETXO

04-urr 9:00 Ikerketa 4 16 Eusk CEIP ZUBILETA HLHI 1 1 GETXO

05-urr 9:00 Ikerketa 3-4 24 Eusk CEIP JOSE M. UCELAY HLHI 1 1 BUSTURIA

08-urr 9:00 Ikerketa 4 21 Eusk CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP 1 1 AMOREBIETA-ETXANO

09-urr 8:45 Biodibertsita. 4 16 Eusk CPI ANTONIO TRUEBA IPI 1 1 PORTUGALETE

10-urr 8:45 Biodibertsita. 4 16 Eusk CPI ANTONIO TRUEBA IPI 1 1 PORTUGALETE

11-urr 9:00 Ikerketa 4 21 Eusk CPEIPS KARMENGO AMA HLBHIP 1 1 AMOREBIETA-ETXANO

18-urr 9:00 Biodibertsita. 5 24 Eusk CEIP BAGATZA HLHI 1 1 BARAKALDO

19-urr 9:30 Biodibertsita. 1-3 16 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA

22-urr 9:30 Biodibertsita. 1-2 22 Eusk CEIP URRETXINDORRA HLHI 1 1 MUXIKA

23-urr 9:00 Biodibertsita. 6 24 Eusk CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI 1 0 BILBAO

24-urr 9:15 Ikerketa 3 27 Eusk CPEIPS LA INMACULADA M.S.J.O. HLBHIP 1 1 BARAKALDO

25-urr 9:15 Ikerketa 3 26 Eusk CPEIPS LA INMACULADA M.S.J.O. HLBHIP 1 1 BARAKALDO

26-urr 9:00 Biodibertsita. 1-2 22 Eusk CEIP JOSE M. UCELAY HLHI 1 1 BUSTURIA

29-urr 9:00 Biodibertsita. 4 23 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI

29-urr 11:00 Biodibertsita. 4 24 Eusk CEIP SERANTES HLHI 1 1 SANTURTZI

30-urr 9:30 Biodibertsita. 5-6 21 Eusk CEIP URRETXINDORRA HLHI 1 1 MUXIKA

31-urr 9:00 Biodibertsita. 5 25 Eusk CEIP BAGATZA HLHI 1 1 BARAKALDO

05-aza 9:30 Ikerketa 4-6 16 Eusk CEIP MONTORRE HLHI 1 1 GAUTEGIZ ARTEAGA

06-aza 9:00 Biodibertsita. 1 21 Eusk CEIP KUETO HLHI 1 0 SESTAO

06-aza 11:00 Biodibertsita. 1 21 Eusk CEIP KUETO HLHI 1 0 SESTAO

07-aza 9:00 Biodibertsita. 2 25 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO

07-aza 11:30 Biodibertsita. 2 26 Eusk CPEIPS ALAZNE HLBHIP 1 1 BARAKALDO

08-aza 9:30 Ikerketa 5 30 Eusk CEIP BEKOBENTA HLHI 1 1 MARKINA-XEMEIN

09-aza 9:30 Ikerketa 6 28 Eusk CEIP BEKOBENTA HLHI 1 1 MARKINA-XEMEIN

Page 6: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

6

3 12 Eusk CEIP MUNDAKA HLHI 1 1 MUNDAKA

5-6 21 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO

4 32 Eusk CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI 1 0 BILBAO

4 12 Eusk CEIP MUNDAKA HLHI 1 1 MUNDAKA

4 20 Eusk CEIP BIRJINETXE HLHI 1 0 BILBAO

5 29 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO

5 27 Eusk CPEIPS SEBER ALTUBE IKASTOLA HLBHIP 1 1 GERNIKA-LUMO

4 17 Eusk CEIP BIZKOTXALDE HLHI 1 0 BASAURI

2 15 Eusk CPEIPS ÁNGELES CUSTODIOS HLBHIP 1 1 BILBAO

2 18 Eusk CPEIPS ÁNGELES CUSTODIOS HLBHIP 1 1 BILBAO

12-aza 9:00 Ikerketa13-aza 9:00 Biodibertsita. 14-aza 9:00 Biodibertsita. 15-aza 9:30 Ikerketa16-aza 9:00 Ikerketa19-aza 9:00 Biodibertsita.

20-aza 9:00 Biodibertsita. 21-aza 9:00 Biodibertsita.22-aza 9:00 Biodibertsita. 23-aza 9:00 Biodibertsita. 28-aza 9:00 Biodibertsita. 4 17 Eusk CEIP BIZKOTXALDE HLHI 1 0 BASAURI

El Regato eta Kukullaga ikastetxeetan 2 tailer osagarri kontratatu ziren.

Page 7: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

7

ANALISIA ETA GALDEKETEN EMAITZEN BALIOESPENA

Ebaluatzeak aztertu ostean, tailer horiek eskaintzeko ekimena arrakasta hutsa

izan dela esan dezakegu. Tailerrak arrakastatsuak izan dira eskaturiko

tailerren kopuruari dagokionez. Ikasleen zein irakasleen ebaluatzeak oso onak

izan dira; tailerrek balorazio oso ona izan dute.

Orokorrean, tailerretako parte-hartzaileek, ikasle zein irakasleek, “tailerra

motza” iruditu zaiela adierazi dute jarduera amaitzean. Daukagun

esperientzia dela eta, tailerra asko gustatu zaiela eta gauzatu diren dinamika

desberdinetan arreta jarri dutela ondorioztatu dezakegu; beraz, ez dira

aspertu eta horrexegatik izan dute motza izan denaren "sentsazioa".

Ikasleek erantzundako galdetegien puntuazioa aztertzerakoan ez da

desberdintasunik antzeman “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-

tailerraren” eta “Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerraren”

artean. Era berean, ez dago desberdintasun aipagarririk udaberrian egin diren

tailerren eta udazkenean egin diren tailerren artean.

Honako hauek dira ikasleek baloratu dituzten alderdiak: tailerren gaia,

tailerrean garatu diren jarduerak eta monitorea/hezitzailea. Puntuazioak

altuak eta antzekoak izan dira, baina monitore/hezitzaileak puntuazio

zertxobait altuagoa izan du. Positibotzat jotzen dugu hori eta lan egiteko gure

metodoa aproposa dela baieztatzen du. Tailerrak eamten dituzten

hezitzaileek hainbat gairen inguruko prestakuntza oso ona izan behar dute eta

esperientzia izan behar dute taldeetara eta baldintza klimatologikoetara

egokitzeko.

Garrantzitsua da, bestalde, sortu daitezkeen desegokitasunak gainditzeko

gaitasuna izatea; esate baterako, abiarazteko denbora asko behar duen

ordenagailuak sortzen dituen arazoak konpontzea tailerraren helburuei eta

dinamikei kalte egin gabe. Jarduera osoan zehar, gogoa, lasaitasuna eta arazo

eta erronkei aurre egiteko gaitasuna transmititu eta erakutsi behar dute.

Alderdi horiek guztiek bat egiten dute modu praktikoan, horiek modu

dibertigarrian ikasi eta ikertu daitezkeela erakusteko. Helburu hori erdiesteko

beharrezkoa da ikasleek tailerrean aktiboki parte hartzea; ez dira ikusle soilak

izan behar.

Page 8: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

8

IRAKASLEEN EBALUAZIOA

Irakasleek internet bidezko galdetegi sinple bat bete dute eta honako hauek

baloratu dituzte hobekien:

Jardueraren antolaketa

Hezitzailearen lana

Jardueraren edukiak

Ibilbidea

Gero, tailerrak honako helburu hauek bete dituen ala ez baloratu dute:

Ingurumen-arazoak ezagutzea

Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea

Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera

eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren

beharrizanetara egokitze aldera.

Emaitzak:45 irakaslek erantzun dute galdetegia. Balorazioak 1 eta 5 artekoak izan dira.

Guztira Biodibertsitat. IkerketaJardueraren antolaketa 4,41 4,46 4,32

Hezitzailearen lana 4,76 4,76 4,77

Jardueraren edukiak 4,29 4,44 4,00

Ibilbidea 4,26 4,36 4,09

Ingurumen-arazoak ezagutzea 4,05 4,31 3,60

Ingurumena eta ohitura aproposak zaintzeko jarrera lortzea

4,25 4,47 3,85

Iradokizun hauek egin dira:

LH 2. mailakoentzat informazio gehiegi izan zen eta kontzeptu asko 2.

edo 3. ziklokoek landutakoak ziren. Hala ere, hezitzailea primerakoa

izan zen eta bere azalpenak egokiak eta oso onak.

Hasierako aurkezpena (ppt) adinera egokitu beharko litzateke, gai edo

helburu bakarrera mugatuz

Gaia lotu ahalko genuke Artxandara irteeratxo bat eginez ?

Page 9: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

9

Hasierako aurkezpena luzeegia izan zen eta nahiko zaila 1.mailako

umeek ulertzeko, ibilidea asko gustatu zitzaien baina motza geratu

zen. Primeran pasatu zuten eta hezitzaileak primeran azaldu zizkien

gauza guztiak ibilbidean zehar. Oso gustura eta datorren urtean

errepikatzeko gogoekin

Oso interesgarria izan da eta hizlaria oso atsegina. Umeak oso gustura

egon dira. Baina edukiak oso sakonak izan dira 6/7 urteko umeentzat.

Egokiagoa da beste mailetako ikasleentzat.

Kanpoko irteera laburregia iruditu zaigun

Eduki teorikoak gehiegi eta praktikoa oso labur geratu zen.

Ekintza laburra denez, eragin gutxi dauka. Lehenengo saioa laburragoa

egin eta irteera luzeagoa. Eduki maila altuegia da gure ikasleentzat.

Denbora aldetik eskas geratu zela esango nuke: ekintza interesgarriak,

baina denbora gutxi guztiak behar bezala aurrera eroateko.

Oso ondo prestatuta

Ez daukagu, atalak ondo antolatuta egon dira.

Denbora gehiago behar da.

Tailer oso praktikoa izan da. Alde teorikoa laburra eta zehatza izan zen

eta alde manipulatiboan esperimentazioan oinarrituz adibide

praktikoak egin ziren: aztarnak bilatu, datuak jaso.. Oso komendagarria

iruditu zitzaigu tailer hau.

Gaia eta ekintzak ondo egokituak izan dira ikasleentzako. Alde teorikoa

praktikotasunarekin lotuta joan da.ikasleak esperientzia polita eta

interesgarri moduan baloratu dute.

LH 1 eta 2 taldeentzat erabilitako hiztegia eta teoria zaila egin zaie.

Page 10: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

10

IKASLEEN EBALUATZEA

Ikasleek tailerrak baloratu dituzte tailerrak amaitu ostean bete duten

galdetegi sinple baten bitartez. Parte-hartzaileen asebetze-maila ebaluatzeko

erabili den galdetegi sinple hori diana formakoa izan da. Galdetegi horretan,

tailerra oso gustukoa izan bada, dianaren erdian (5 puntu) gurutze bat eginez

puntuatzen da; geroz eta gutxiago gustatu bazaie, erdigunetik are eta

urrunago egingo dute gurutzea. Tailerren gaia, tailerrean garatu diren

jarduerak eta hezitzailea baloratu dira.

Galdetegi baten adibidea:

Emaitzak: (0tik 5era bitarteko balorazioak).

Gaia Jarduerak BegiraleaGuztira 4,44 4,41 4,57

Hiri eta landa eremuko biodibertsitatea 4,40 4,38 4,53

Inguruaren ikerketa eta ezagutza 4,52 4,46 4,65

Page 11: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

11

TAILERETAN ERABILITAKO MATERIALAK

Ikasle eta irakasleek oso ondo baloratu dituzte gelan zein ibilbidean

erabilitako materialak eta fitxak. Material horiek tailerra parte-hartzaileago,

hezigarriago eta dibertigarriago egiteko tresna bat dira.

Tailerrean erabili diren materialen adibidea: fosilak eta burdin-mineralak.

Tailerrean erabili diren materialen adibideak: urubi-egapropila, erbi-gorotza eta igeltsuzko katu-oinatza.

Page 12: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

12

Honako hau da “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerrean” ikasleei eman zaien fitxa:

Page 13: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

13

Honako hau da “Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerrean” ikasleei

eman zaien fitxa:

Page 14: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

14

PROPOSATURIKO JARDUERA OSAGARRIAK

BIoTA tailerretan parte hartu ostean, irakasle zein ikasleak natura ikertzeko

eta ebaluatzeko ibilbideak eta lanak egitera animatzea da tailer horien

helburuetako bat.

Lan hori errazte aldera, tailerra amaitu ostean, hainbat proposamen bidali

zaizkie, horiek praktikan jar ditzaten edo, proposamen horiek ikusita, beraien

interesetarako aproposagoa den antzeko zerbait diseinatu dezaten. Hori,

arazorik gabe egin ahalko dute, izan ere, tailerrean (gelako hitzaldian zein

ibilbidean) landu diren dinamikak dira. Ikastetxe bakoitzari informazio hau

bidali zaio posta elektroniko bidez:

Ornitho.eus plataforman parte hartzeko informazioa

beraiek diseinatzen dituzten ibilbideetan betetzeko fitxa

Ornitho.eus plataformaren inguruko informazioa hau bidali zaie:

Page 15: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

15

Gainera, eskainitako tailer bakoitzera egokitutako proposamen/fitxa bat

prestatu da, antzekoak eta oso sinpleak. Bestalde, tailerrak eman dituen

hezitzaileak jarduera osagarri horien helburuak azaldu zituen tailerra eman

zuten egunean.

“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerra” burutu zuten mailei bi

aukeradun fitxa bat bidali zaie:

landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana

y Buddleja davidii).

enara azpizurien (Delichon urbicum) habien (koloniak) jarraipena

egitea.

Aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren beharrizanetara egokitu

dezakete, oso sinpleak baitira.

“Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerreko” jarduera osagarrietarako

fitxa:

Page 16: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

16

“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerra” burutu zuten mailei bi

aukeradun fitxa bat bidali zaie:

landare exotiko inbaditzaileen jarraipena egitea (Cortaderia selloana y

Buddleja davidii). “Hiri eta landa eremuko biodibertsitate-tailerrean”bezala.

faunaren jarraipena egitea arrasto eta oinatzen bilaketaren bidez.

Era berean, aukera bat edo biak egin ditzakete edo fitxa beren

beharrizanetara egokitu dezakete, oso sinpleak baitira.

“Landa-ingurunea ikertzeko eta ezagutzeko tailerreko” jarduera osagarrietarako fitxa:

Page 17: BIoTA TAILERRAK - Bizkaia 21...Azkenik, tailerraren inguruko beren iradokizunak eta iritziak azaltzeko aukera eskaini zaie, edukiak eta jarduerak hobetze aldera edo horiek beren beharrizanetara

17

JARDUNBIDE EGOKIEN MOTXILA BERDEA

BIoTA tailerrak amaitzeko beste material osagarri bat egin da eta tailerrean

parte hartu duten ikastetxe guztiei bidali zaie. Material horrek “Jardunbide

egokien motxila berdea” izena jaso du eta natura-ingurunearekiko ohitura

jasangarriak eta errespetutsuak sustatzea da bere helburua.

Beren inguruan aurkitu ditzaketen 3 ingurumen-arazoren inguruko informazio

biltzen du:

a. Kristalera handiak eta hegaztientzako kolpe arriskua.

b. Zuhaitz oso gazteak dituzten edo zuhaitzik ez duten parkeak eta lorategiak.

c. Espezie inbaditzaileak: animalia eta landare espezie inbaditzaileak.

Aurretik aipaturiko arazoei irtenbidea emateko zenbait aholku azaltzen dira

jarraian.

Arazo horietako bat edo batzuk detektatu direnean, irakasleak eskuliburuko

gomendioak erabili ahal izango ditu ikasleen artean eztabaida sor dadin,

irtenbideak bila ditzaten eta naturaren aldeko ingurumen jardunbide egokiak

diren jarduerak proposa ditzaten.