Bipuntuzero XIV

16
XIV 2015eko iraila

description

 

Transcript of Bipuntuzero XIV

Page 1: Bipuntuzero XIV

XIV 2015eko iraila

Page 2: Bipuntuzero XIV

Koordinazioaeta Diseinua

Testugintza

Argazkiak

Zuzentzailea

Inprimategia

Iker Moreno

Ilunber AyestaranItsaso BakedanoEdurne ErreaMaider IriarteKoldo Los ArcosIker MorenoIrene NarbarteKlaudia OyartzunMaite UrdanizIsmael Yagüe

Karrikaluze Elkartea

Miren Munarriz

Ultzama

LG NA 742-2012 Eusko Jaurlaritza etaAtarrabiako Udalarendiru laguntzazargitaratua.

XIV 2015eko iraila

Page 3: Bipuntuzero XIV

Berriro ere ongietorria egin behar diogu euskaldunON kultur asteari. Beti bezala, aurtengoa ere ekitaldiz beterik dator, Atarra-biako plaza eta karrikak euskal kulturaz bustitzeko asmoz. Urteak aurrera doaz, baina Atarrabiako euskaldunak aktibatu beharra dago oraindik ere: milaka gara Atarrabian euskaraz aritzeko gaita-suna dugunok, euskaraz bizi nahi dugunok; baina hala ere, egune-roko harremanetan toki txikia eskaintzen diogu euskarari. Horixe bera da aste kultural honen helburua: euskal kultura karrikaratzea, euskal hiztunak batzea eta euskal kulturarekin gozatzea. Ekimen honek euskaraz aritzeko daukagun gaitasuna aktibatzeko aukera ematen digu, euskaraz bizitzeko aukera; izan ere plazan, gure he-rrikideen aurrean komunitate eran agertzen gara, eta euskaldunon komunikazio tresna honi esanahi osoa ematen diogu.

Aurten, euskalgintzaren alorrean, aldaketa handia nabaritzen hasiak gara. Giro baikorragoa sentitzen dugu: babestuago, segurua-go gaude, baliabide gehiagoren jabe gara, diskurtso eraikitzailea sortzeko gaitasun handiagoa dugu… Eta ez da gutxi, izan ere tunel luzea pasatu dugu (ez bakarrik alderdi ekonomikoari dagokionez), eta orain dinamika berriak martxan jartzeko aukera egongo dela uste dugu: gizarteari geure gaitasun, indar eta dinamismoa eskaini nahi diogu gure herriaren bizi kalitatea hobetzeko eta kultur giroa sendotzeko.

Gure komunitatea indartzeko dinamika horietako bat dugu hain zuzen euskaldunONastea. Aurtengo edizioak aurrekoen egi-tura bertsua dauka: mota askotako saioak izango dira aste tartez Udaletxe plazan eta egun mundiala larunbatean. Jarduera ugari eta parte hartzaileak prestatu ditugu; musikari lotuak gehienak, baina antzerkia eta solasa ahaztu gabe. Batukadari tarte berezia eskainiko diogu tailer parte hartzaile batekin eta “Beste modu ba-tez bizitzeko aukerak” solasaldia izango dugu. Horiez gain Pan-txika Lamur zirikatzailearen antzerkia, pintxo-lehiaketa, bazkaria, bertso-triki poteoa eta kontzertuak ere egongo dira, eta horiekin guztiekin gozatzeko parada edukiko dugu. Betiere mingainari eta belarriei lan pixka bat emateko pentsatutako jarduerak direla ahaztu gabe.

Beraz, irailaren lehen astean Udaletxe plaza euskaraz blaitze-ra gonbidatzen zaituztegu. Bertan ikusiko dugu elkar!

[+] ANTZERKI TAILERRA· Azarotik maiatzera· Astean bi orduz· Atarrabiako kultur etxean· Kuota: 30€ (bazkideak 25€)· IZEN EMATEA: irailaren 14tik aurrera

[+] ASTEBURUETAN JOLAS, TXANGO ETA SOLAS· Azarotik maiatzera· Larunbatetan 16:30etik 18:30era· LH3 - DBH4· Kuota: 60€ (bazkideak 48€)· IZEN EMATEA: irailaren 1etik 11ra

[+] ARRASTOAK ANTZEZLANA· Azaroaren 22an· 20:00etan· Atarrabiako kultur etxean· 4€ interneten eta 6€ leihatilan

Iraila bero dator:euskaldunONastea, irailaren 8tik 12ra!

Page 4: Bipuntuzero XIV

4. GAZTE FORMAZIOA16-18 urte bitarteko eta hezkuntza ez for-

malean interesa duen edozein gazterentzat zuzenduta dago. Saioak urtarriletik maiatze-ra egiten dira, eta bertan gazteek etorkizu-nean begirale izateko prestakuntza jasotzen dute bi urtez. Lehenengo urtean gai teori-koak lantzen dira, eta bigarren urtean, aldiz, Karrikaluzeko aisialdi proiektuetan prak-tikak egiteko aukera dute, haurrekin zuze-nean egoteko eta ikasitako guztia praktikan jarri ahal izateko. Aldi berean, euskaraz bizitzeko sare horretan mantentzen dira, eta gazteentzako eskaintza ere ematen da horrela.

Aisian heztea eta euskararen erabilpenean motiba- tzea da Karrikaluzeko helburuetako bat. Gaur egun ehun bat haur eta gaztek osatutako aisialdiko lau talde daude, guztiak Jolas, Txango eta Solas izeneko proiek- tuaren barruan bilduta, eta horixe da Karrikaluzen da-goen egitasmorik arrakastatsuena.

[IB]

1. LARUNBLAI8-10 urte bitarteko haurrek parte hartzen

dute; LHko 3. eta 4. mailan dauden haurrek osatutako taldea da, eta txikien taldea denez, autonomia, motibazioa eta euskara beraiena sentitzea eta maitatzea da gehienbat lantzen dena. Urtean bi kanpaldi egiten dituzte, bata ikasturtearen hasieran eta bestea amaieran, Jauzi taldearekin batera.

2. JAUZI10-12 urte bitarteko haurrei

zuzenduta dago, LHko 5. eta 6. mailan dauden ikasleentzat, hain zuzen ere. Larunblaiko jarraipena da, Isekara pasatzeko zubia; eta formatuaren aldetik Larunblai taldearen antzekoa izaten da: tailerrak, eskula-nak, rol dinamikak, ginkanak eta abar egiten dituzte.

3. ISEKADBHko maila guztietako gazteei zuzen-

duta dago. Larunblai eta Jauzi bezala, larun-batero elkartzen dira, 16:30etik 18:30era. Atarrabiako, Burlatako eta Uharteko gaz-telekuetan elkartzen dira talde honetako kideak, beste bi herri hauetako gazteek ere izena ematen dutelako. Larunbateroko saioez gain, hiru kanpaldi egiten dituzte ikas-turtean zehar.

Page 5: Bipuntuzero XIV

GURASOEKIN SOLASEAN

Zergatik ekartzen dituzu seme-alabak larun-batero saioetara?

KOLDO LOS ARCOS: Euskaldun hezi nahi dituda-lako bereziki. Badakit eskola ez dela nahikoa horreta-rako eta etxea ere ez. Aisialdia ere oso zati inportantea da.

JORGE CERVANTES: Euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Etxean euskaraz egiten badugu ere (nik euskaraz egiten diet eta emazteak gazteleraz) eta es-kola euskaraz aritzen badira ere, badakigu inguruak ez duela laguntzen. Horrexegatik, zentzu horretan gehi- tzen den edozein urrats txiki lagungarria da. Beraz, oso arrazoi zabala, ohikoa eta garrantzitsua da kasu hone-tan, eta bat dator Karrikaluzek dituen helburuekin.

TXIPI KORMENZANA: Nire seme-alabek aisialdian euskara erabiltzea oso interesgarria iruditzen zaidalako. Era berean, lagun berriak egiten dituzte eta horrela Atarrabiako bi ikastetxeetako haurrek elkar ezagutzen dute.

Zerekin asmatzen dugula uste duzu? K: Esanguratsuena da haurrak giro euskaldun batean

sartzen direla, oharkabean, eta etengabe “euskaraz egin, euskaraz egin” entzun gabe, eta ongi pasatzen du-tela. Gainera, taldea polita sortzen da, jende gaztearekin harremana dutelako eta gero kalean agur esaten diote elkarri, eta horrekin asko gozatzen dute. Horrek haien mundua aberastu egiten du.

J: Haur bakoitza bestelakoa da, eta ezinezkoa da guztien nahiak asebetetzea. Beraz, nik uste dut edozein gauzarekin asmatzen dela. Guk hiru haur ditugu, hiru-rak ekarri ditugu aisialdi talde hauetara, eta bakoitzaren erantzuna desberdina izan da. Nik uste dut taldeak edo haurraren adinak berak zeresan handia duela horretan.

T: Gure seme-alaben bizitzan beste esparru eus-kaldun bat sortzen da, eta, hortaz, euskarari denbora gehiago eskaintzeko aukera dute. Eskolarekin bakarrik aski ez delako, eta ekimen honi esker, parkean edo kalean daudenean eta hezitzaileren batekin topatzen direnean ere euskaraz mintzatzen dira.

Eta hobetzeko gauzak baditugula uste duzu?K: Atarrabiako jaiek Larunblai, Jauzi eta Isekaren ha-

siera baldintzatzen dute, eta hobe litzateke lehenago hastea. Baina egia da jaien inguruan hemen, herrian, dinamika handia dagoela eta ezin dela hori apurtu. Ba- tzuetan egutegia ez dator bat gure bestelako gauzekin, eta zaila da. Hala ere, egunik onena larunbat arratsal-dea da; neguan batik bat oso ongi datorkie. Bestalde, esango nuke gurasoak ez direla sobera enteratzen izen emate kanpainaren epeez, eta berriro ere jaiengatik dena lausotu egiten da.

J: Nik ez daukat iritzi sendo bat honen inguruan. Ba-dakit zein zaila den gauzak antolatzea; beraz, egiten denarekin konformatzen naiz.

T: Niri dena ongi iruditzen zait. Hala ere, zerbait ai-patzeagatik, euskara gehiago erabiltzeko aste tartez ere saioren bat egitea ongi legokeela uste dut; ikastaroak eta eskolaz kanpoko ekintzak, adibidez. Gurasoentzat zerbait egitea ere gustatuko litzaidake (barrezka).

Zer esango zenieke gura-so berri batzuei?

K: Proiektu hau oso aukera polita dela haurrek ongi pasatze-ko. Izan ere, oso aisialdi berezia da, desberdina, eta oso ongi bi-deratua dago: adin bakoitzaren arabera gai desberdinak lantzen dituztelako (haur eta gazteen interesetan oinarrituta). Halaber, herria “egiteko” oso ongi dator hori, bai giroa sortzen delako, baita herrian inplikatzeko balio duelako ere. Azken finean inau-terietan edo bestelako jaietan parte hartzen dute, eta horri esker herri kontzientzia gehiago hartzen dute. Errazagoa da gero, plazan, parkean eta kaleetan elkartzea.

J: Mezu bikoitza helaraziko nie-ke: aisialdia betetzea ongi dago, baina ez soilik euskara landuz, baizik eta beste edozein gau-za ere eginez: kirola, eskulanak, dantza, edo dena delakoa. Haur eta gazte asko eskolaz kanpoko jardueratan aritzen dira, eta hau ere eskolaz kanpoko jarduera horietako bat da. Beraz, oso ongi datorkie aisialdia dibertsifikatze aldera eta oso aukera ona da euskarari garrantzia eman nahi badiogu; eta, gainera, herrian errotua dago. Alde guztietatik oso ongi dagoela uste dut.

T: Nik esango nieke seme-ala-bak Karrikaluzera ekartzeko, oso ekimen polita eta interes-garria baita. Gainera, gurasoen- tzako haurrik gabeko uneak sor-tzen dira, eta gure seme-alabek ongi pasatzen duten bitartean guk guretzako tartetxo bat dugu, atsedena hartzeko edo beste-lako gauzak egiteko.

Zergatik aukeratu zenuen Karrikaluzeko aisia eta ez beste aisialdi mota bat?

K: Beste aisialdi motak ez ditut ezagutzen. Nire le-hentasunen artean euskara dago, beraz, ezinbestekoa da niretzat. Gainera, ohartzen naiz oso irekia dela, gau-za asko lantzen direla: hezkidetza, sexualitatea, aisialdi ez kontsumista; hau da, ez dela bakarrik euskararen in-guruko zerbait, baizik eta kalitatea asko zaintzen dela.

J: Egia da herrian gauza asko daudela, baina bakoi-tzak bere gustuen arabera bata ala bestea aukeratu behar du. Baloratu behar da zer dagoen, eta nik kasu honetan euskara eta herria aukeratu nituen. Batez ere antolatzaileak, hezitzaileak, haurrak bertakoak direlako eta euskaraz gizarteratzeko modu bat delako.

T: Bi arrazoirengatik: lehenengoa, euskaraz delako, eta bigarrena, aisialdi ez kontsumista delako. Beste ai-sialdi mota batek ez dit ezer esaten, eta niri euska-raz dela interesatzen zait. Gainera, ezagutu ditudan hezitzaileek lana era arduratsu batean hartzen dute, eta haur eta gazteak oso gustura egoten dira oro har. Nik asko eskertzen dut haien lana, oso konprometiturik ikusten ditudalako.

Jorge Cervantes

Txipi Kormenzana

Koldo Los Arcos

Page 6: Bipuntuzero XIV

Urtero bezala, aurten ere Topaguneak euskararen ginkana antolatu du, eta Karrikaluzeko partaide batzuk apuntatu gara 3.000 euro irabazteko asmoz. Hainbat proba egin behar izan ditugu, eta horien arteko bat oso interesgarria iruditu zaigunez, zuekin konpartitu nahi dugu. Proba horretan www.min- tzatu.com web orrian Atarrabian euskaraz aritzen diren 30 gune jarri behar izan ditugu beraien helbide eta argazkiekin batera.

Atarrabian badira denda euskaldunak, uste baino gehiago! Euskararen ginkanarako euskaraz aritzen diren denden zerrenda osatu eta gero, Bipun-tuzero-ren ale honetan gure Atarrabiako mapa propioa egitea bururatu zaigu. Mapa honetan soilik merkataritza izan dugu kontuan, Atarrabian gune eus-kaldun gehiago egon arren; hala nola kultur etxea, udala, ikastetxeak.

Ziurrenik mapa honetan identifikatu gabe ditugun enpresa euskaldun gehi- ago egongo dira, eta ziur zuk baten bat ezagutuko duzula. Hala bada, jar zai-tez gurekin harremanetan, eta, horrela, enpresa euskaldunen mapa handitzen joango gara eta euskaraz aritzeko aukera handiagoa izango dugu Atarrabian erosketetan gabiltzanean. Eta baliteke, mapa honi esker euskaldunak zirela uste ez zenuen komertzioren baten berri izatea; beraz, aprobetxatu aukera horiek!

Bide batez esango dizuegu, tamalez, ez genuela ginkana irabazi.[MI]

ATARRABIAKOMERKATARITZANEUSKARAZ

Asesoría Biek Aholkularitza S.I.Bidaburua kalea, 8, behea

Autoescuela ZunzarrenEzkaba kalea, 9, behea

Carnicería KarrobideKarrobide kalea, 5

Dietética Herboristería Salud y Belleza AnaEzkaba kalea, 9

Laboral KutxaErrosarioko Ama Birjinaren kalea, 8

Vehículo Talleres reparación AutolambertoFermin Tirapu kalea, 5

Estanco – Expendeduria número 1Ricardo Bel kalea, 2

Lijados y barnizados Miguel ArrasateOihanpea kalea, 9, behea

Arrasate okindegiaLas Eras kalea, 7

Eroski City supermerkatuaRicardo Bel kalea, 14-16

CorreosOihanpea kalea, 3

Aterpeko txokoaPedro de Atarrabia kalea, 17

Basajaun tabernaErrosarioko Ama Birjinaren kalea, 15

Mendi txuri tabernaAntso VI. Jakintsua plaza, 1

Zure oreka Antso VI. Jakintsua plaza, 8, behea

Bikintza tabernaKarrobide kalea, 11

Olaverri arrandegiaRicardo Bel kalea, 6

LandareErrondoa kalea, 4, behea

TabernaRicardo Bel, 16

Doike ileapaindegiaAntso VI. Jakintsua plaza, 4

Panadería JorgeKale nagusia, 15 bis

Vehículo Talleres reparación ManautoErrondoa kalea, 2

Page 7: Bipuntuzero XIV

Urtero bezala ekainaren erdialdean ISKri amaiera ematen diogu kanpaldi “ibiltariarekin”. Aurten ere Gipuzkoako kostaldera jo dugu, ibiltzeaz gain hondartzaz gozatu eta eguzkia hartzea baitzen gure helburua. Deban hasi eta Zumaiarainoko ibilbidea egitea izan zen gure erronka, eta eguraldiaren iragarpenak laguntzen ez zuen arren, gogotsu abiatu ginen Donos-tiarantz ekainaren 19an.

Debara iritsi orduko arratsaldeko 8ak ziren; motxila bizkarrean eta esterilak eta lo-zakuak kotxean utzita ibiltzeko prest geunden. Tamalez, ibilbidearen abiapuntura iritsi orduko lur jauziak zirela-eta pasatzea debekatzen zuen seinale batekin egin genuen topo. Ezustean ha-rrapatu gintuen seinale horrek, egun batzuk lehenago bidea ezin hobeto baitzegoen; baina beste biderik ezagutzen ez genuenez eta jada iluntzen hasia zenez, kotxez joan behar izan ginen kanpinera (kotxea eramaten zuen begiraleari hamaika joan-etorri eginaraziz). Lehenen-go txantxak hasi ziren orduan, eta kanpaldi ibiltariaren ordez “itxoinlaria” deitu beharko zela esaten hasi ziren batzuk.

Hurrengo goizean, ibilaldia hasi baino lehen, giharrak lasaitzeko, kanpineko igerilekuan egon ginen, uretan eta eguzkia hartzen. Goiz horretan behintzat eguraldiko gizonak ez zuen iragar-penarekin asmatu, eta egun ikaragarri polita izan genuen. Eguraldia lagun genuenez eta bide osoan zehar ikusten genituen paisaia ederrei esker egun horretako etapa gustura egin genuen (bidearen erdian itsasoari begira hartutako hamaiketakoak ere horretan lagundu zuelakoan nago). Eguerdi aldera heldu ginen Zumaiara, eta hondartzan bazkaldu eta gero bertan eman genuen arratsalde osoa.

Zumaiako kanpinean igerilekurik ez zegoenez, igande goizean Zarautzera abiatu ginen tre-nez, eta bertako hondartzan pasa genuen goiza. Udako oporrak hasiak ziren guretzako, eta asteburua borobiltzeko izozki bat jan genuen.

[KO]

Kanpaldi ibiltariaDebatik Zumaiara

Argazki gehiago ikusteko,jo 8.orrialdera

Page 8: Bipuntuzero XIV

KANPALDI IBILTARIA

2015·VI·19,20,21 / Deba-Zumaia

UDABLAI

2015·VII·27,28,29,30,31 / Atarrabia

Page 9: Bipuntuzero XIV

UDAKO GAZTE KANPALDIA2015·VIII·3,4,5,6,7,8 / Garaio

Page 10: Bipuntuzero XIV

FIARE Banku etikoaBanku kooperatibo bat da, bazkideez osatuta dago.

Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu, nahiz eta oraindik erabat operatiboa ez izan (kreditu txarte-lak martxan jartzen ari dira oraintxe). Momentuz estatu osoan bulego bakarra dute (Bilbon), eta lurralde askotan ekimen taldeak antolatuta dituzte, baita Nafarroan ere. (Info: www.fiarebancaetica.coop)

TRIODOS BANKBanku pribatua, oinarri sozialik gabekoa, estruktura

tradizional bat mantentzen du, baina printzipio etiko eta gardenetan oinarritzen du bere jarduera. Edozein bankuk dituen zerbitzuak eskaintzen ditu. Hala ere, sekta antro-posofiko batek sortu eta kudeatzen du.(Info: www.triodos.es)

COOP57 eta OIKO CREDITBi kooperatiba hauek dirua inbertitzeko aukera ematen

dute. Diru horren truke interes batzuk (ez asko) jasotzen dira. Diru hori ekonomia sozialean oinarritutako proiek-tuak finantzatzeko erabiliko da.(Info: www.coop57.coop eta www.oikocredit.org)

Atal honen barruan printzipio etiko berdinetan oinarritu-tako aseguru etxeak ere sar daitezke (Atlantis edo CAES). Baita proiektu kolektiboak finantzatzen dituen Goteo pla-taforma edota Bitcoin izeneko txanpon birtuala, gobernu edo beste erakundeetatik independentea dena.

KONTSUMO ETIKOA:kontsumo arduratsuaegiteko alternatibak

Energia, janaria, ura, arropa, eta abar... Eguneroko bizitzan behar ditugun produktu as-koren atzean zer dagoen ikustean, berehala ohartzen gara korporazio handiak, kontami-nazioa edota espekulazioa dagoela. Horien helburu nagusia (bakarra ez esateagatik) ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortzea da, bezero, ingurugiro, eta gizartearen ongizatea kontuan hartu gabe.

Horren aurrean zer egin? Zorionez, gero eta gehiago dira balore sozialetan oinarritu-tako hornitzaileak, ia edozein alorretan lanean daudenak: ekoizpen, kudeaketa eta harre-man jasangarriak, justuak, banatzaileak (ez metatzaileak) eta parte-hartzaileak sustatzen dituzten enpresak.

Jarraian aurkeztuko ditugunak adibide batzuk dira. Batzuk erabat finkatuta daude; beste batzuk, aldiz, sortu berriak dira. Hiru alor desberdinetan banatu ditugu: finantza, energia eta konektibitatea.

FINANTZAK

Page 11: Bipuntuzero XIV

Energiarekin gertatzen den moduan, espainiar es-tatuan komunikazioaren alorrean oligopolio batek merkatuaren %90a kontrolatzen du. Horren ondorioz telefono eta Internet tarifak ere Europako altuenen artean kokatzen dira. Internet eta informatikan ara-zo hau mundu mailan ematen da, Microsoft, Apple edo Google bezalako multinazionalen esku geratuz. Honen aurrean zer egin?

ETICOMJaio berri den kooperatiba da (Katalunian kokatuta). Te-

lefono mugikorrentzako zerbitzuak eskaintzen hasi dira, eta laster Internet eta telefono finkoentzako zerbitzuekin ere hasiko dira. Orange telefono sarea erabiltzen hasi dira. Tarifa desberdin asko eskaintzen dituzte, minutu eta datuen kontsumoaren arabera egokitu ahal direnak. Bes-te edozein konpainiak eskaintzen dituen zerbitzuak ditu: SMS, MMS, roaming, ahots-posta, Internet mugikorra... (Info: www.eticom.coop)

FAIRPHONEBidezko merkataritzaren printzipioak dituen telefono

mugikor inteligenteen (smartphone) ekoizlea da. Ho-landan kokatutako enpresa bat da. Gatazkarik gabeko zonaldeetan ekoiztutako materialak erabiltzen dituzte (Coltanaren arazoa Kongon adibide esanguratsu bat da). Diseinatzerakoan telefonoaren bizitzaren iraupena da hel-buru nagusia. Atal guztiak ordezkatzeko pieza solteak ere

Zerbitzu, kooperatiba edota ekoizle hauei eta beste askori buruzko informazio eguneratua izateko www.mecambio.net web orria bisitatzea gomendatzen dizuegu.

[IY]

saltzen dituzte, norberak bere etxean konpontzeko erraz-tasunak emanez. Fabrikazioan ere langileen lan baldintza duinak babesten dituzte. Telefonoaren bizitza amaitzean telefonoak birziklatzeko konpromisoa hartuta dute. Fair-phone II modeloa atera berri dute, 525 € inguru kostatzen du, eta bere web orrian saltzen dute.(Info: www.fairphone.com)

SOFTWARE LIBREAGure ordenagailuen %98ak Microsoften Windows edo

Appleren OS X erabiltzen dute. Bi hauek sistema ope-ratibo pribatuak dira, eta gure ordenagailuan artxiboak eta programak antolatu eta exekutatzeko erabiltzen dira. Horien alternatiba izateko software libre eta irekia sortu zen, eta horien arteko sistema operatiborik ezagunena Linux du izena. Software libre eta irekiaren hiru ezaugarri: Linuxen oinarritutako programa gehienak doakoak dira, Windows edo OS X egiten duten ia edozein gauza egin daiteke, eta hauetako asko euskaratuta daude.(Info: www.ubuntu.com)

Atal honetan ere aipagarriak dira Mozilla Firefox nabi-gatzailea edota Wordpress edo Joomla bezalako web orri sortzaileak (software libre eta doakoaren bi eredu eza-gun), edota Guifi.net, erabiltzaileen artean sortutako In-ternet sarea. Bilatzaileen artean DuckDuckGo aipatu dai-teke, Google bilatzailearen lana egiten duena guri buruzko informazioa gorde gabe.

KONEKTIBITATEA

SOM ENERGIAKatalunian kokatutako kooperatiba bat da. Saltzaileak

izateaz gain Som Energia ere ekoizlea da, eta energia berriztagarriak ekoizteko proiektuetan parte hartzen du, saltzen duen energia kopuru bera modu honetan ekoiz-tuz. Duela aste batzuk Generation kWh izeneko ekime-

na martxan jarri dute, bazkideei energia berriztagarrien proiektuetan inbertitzeko aukera emanez. Prezioak, nor-malean, aukera merkeenen artean kokatzen dira, eta al-daketa egitea ez da batere zaila. Tokiko taldeen laguntza dute, baita Nafarroan ere.(Info: www.somenergia.coop)

GOIENERSom Energiaren antzeko antolaketa duen kooperatiba

da (Gipuzkoan dago). Elektrizitate berdea ekoiztu eta sal-tzen dute bazkideen artean.(Info: www.goiener.com)

Espainiar estatuan horrelako beste kooperatiba asko dago. Eskaintzen dituzten tarifak beste enpresekin konpa-ratuta, merkeenen artean kokatu ohi dira (http://com-paradorofertasenergia.cnmc.es). Aldaketa egitea oso sinplea da, Internet bidez egin daiteke, eta zerbitzuan ete-nik gabe burutzen da.

ENERGIAEnergiaren alorrean sufritzen dugun oligopolioaren

ondorioz, espainiar estatuan Europako elektrizita-te tarifa altuenetarikoak jasan behar ditugu. Energi enpresa handienek energia ekoiztu, banatu eta saldu egiten dute, salerosketaren prezioak erabat kontro-latuz. Energiaren ekoizpena ere ez da batere garbia, ezta segurua ere. Nuklearra eta erregai fosilak dira oraindik pisu gehien duten energia motak, nazioarte-ko gatazka askoren eta kontaminazioaren sortzaile.

Hala ere, arazo horien aurrean ere alternatiba bat dugu: energia kooperatibak. Hemen horietako bi ai-patuko ditugu: Som Energia eta Goiener.

Page 12: Bipuntuzero XIV

“Guztizlotsatia naizeta izu eszenikoa daukat”

Kaixo, Ainhoa!Aktore izatea zure lanbidea da edo zaletasuna?Lanbidea da eta bakarra. Klaseak ere ematen ditut Txan-

trean, baina hori egiteagatik ez dut kobratzen.

Noiz piztu zitzaizun agertokietara igotzeko grina?Nik uste beti izan dudala, baina zirkuarekin hasi nintzenean

gehiagora joan zen. Euskal herriko giroan bizi izan naiz, eta zaila egiten zitzaidan antzerkian indarrak finkatzea. Denboral-di batez Italian, Holandan eta Madrilen bizi izan nintzen eta hor antzerkirako denbora gehiago izan nuen. Madrilen zirku eskola batean izena eman nuen, han lagun bat ezagutu eta bere antzerki taldean sartu nahi nuen galdetu zidan. Baietz esan nion eta lanean hasi nintzen, oso erraza izan zen niretzat lan munduan sartzea. Handik denbora gutxira lankide batekin elkartu eta zerbait sortzea erabaki genuen. Egin genuen lehe-nengo clown ikuskizuna Txantrean izan zen. Nafarroan lanean hasi ginen eta Madril atzean uztea erabaki genuen hemen has-teko. Gaur egun modu naturalean sortutako konpainia bat gara. Oso pozik gaude eta lan egiteko gogoekin!

Antzerkiaren barruan hainbat teknika daude, zein da zuri gehien gustatzen zaizuna?

Clown-a da gehien gustatzen zaidana, dudarik gabe. An- tzerkiko pailazoaren teknika lantzen dugu modalitate honetan, baina zirku dinamikak ere erabiltzen ditugu (malabareak,ore-kak...).

Lotsatia zarela esango zenuke?Bai, inolako zalantzarik gabe; izu eszenikoa daukat. Atera

baino lehen oso urduri jartzen naiz, nahiz eta jakin inprobi-sazioa nire punturik hoberena dela. Inprobisazioa aterako ez zaidan beldur naiz, eta horrek urduritzen nau. Behin ikuskizuna hasita, dena oso ondo doa.

Ikusleek zure pertsonaiarekin zerbait ikas dezaketela uste duzu?

Agian berak aske izateko duen modu hori, gauzak esateko modua... Pantxikaren adineko emakumeei

pertsonaia hau asko gustatzen zaie, gehien bat pentsatzen duen guztia esateko mo-

duarengatik. Nolakoa da euskaldunON astean eskainiko duzun

ikuskizuna?Umorezko ikuskizun

bat izango da: Pantxi-ka oporretatik helduko

da maleta eta guzti, eta hastear dagoen ikuskizun batekin topatuko da. An-

tzezlana hasten ez dela ikusita

konponbi-de baten bila hasi-ko da.

AINHOA JUANIZ

“Nireizaera eta

fisikoarekin,norbait

maiteminduko dut ziur”

Kaixo! Nor zara zu?Kaixo, ni Pantxika Lamur naiz, baina ez pentsa Lamur abize-

na frantsesetik datorrenik! Nire abizena berez Muguzabal da baina txikitan ez nuen ongi ahoskatzen eta La Mugu deitzen zidaten; beraz, Pantxika Lamur izenez ezagutzen naute denek.

Eta zertara etorri zara Atarrabiara?Ikuskizun bat dagoela esan didatelako, euskaldun berria naiz

eta ikasi nahi dut. Euskara beste modu batez ikasteko aukera izugarria iruditzen zaidalako.

Atarrabian jende jatorra ezagutuko duzulakoan zaude?Atarrabian jende jator asko dago, eta hauen artean jende

jatorra egongo dela ziur nago.

Zein da zure hobbya?Oporretara joatea. Jubilatzekotan nago, eta posible dudan

guztietan bidaiatzen dut. Nire jubilazioa pasatzeko leku apro-pos baten bila nabil.

Zein da zure lekurik gustukoena?Oraingoz Benidorm, entzun dudanarengatik lekurik apropo-

sena izango da nire jubilazioa pasatzeko.

Norekin bidaiatzea gustatzen zaizu? Dudarik gabe bakarrik, inolako azalpenik ez emateko eta li-

breago bizitzeko. Gauez hoteletako dantzaldietara joaten naiz, eta gustuko dut bakarrik joatea.

Atarrabiara ligatzeko asmo- arekin etorri zara edo bisitan?

Ez naiz inoiz ligatzeko as-moarekin etortzen, baina se-guru ligatzen amaituko duda-la; nire izaera eta fisikoarekin norbait maiteminduko dut ziur. Gainera oso erraza egiten zait ligatzea, bitxisuala nai-zelako.

PANTXIKA LAMUR

[IN]

Page 13: Bipuntuzero XIV

LA JODEDERAEuskaldunONasteko ostiralean, pintxo lehiaketa gauzatzen den bitartean, La Jodedera

taldea izanen dugu gure artean. Taldeko Jomesekin egon gara, eta hauek dira taldeari buruz kontatu dizkigunak:

Noiz eta nola sortu zen La Jodedera taldea?Duela lauzpabost urte izango dira Jon eta Mandy (abeslariak) nire estudiora etorri

zirela abesti pare bat grabatu eta Interneten jartzeko asmoz. Grabatzen ari ginela baxu bat sartu nien grabaketan; handik aurrera, emanaldietan jotzeko ere deitzen hasi ziren, eta berehala taldekoa bilakatu nintzen. Gero, Oscar hasi zen gurekin jotzen, tartean beraiekin tres musika tresna jotzen zuen musikari bat.

Nondik dator taldearen izena?Kuban jodedera hitza denerako erabiltzen dute. Giro polita edo festa giroa sortzen

denean “se formo la jodedera” esaten dute.

Zer motatako musika egiten duzue? Eta zeintzuk dira jotzen dituzuen musika tresnak?Musika euskokubatarra. Nahas-mahas bat da: hango kantuak euskaraz abesten

ditugu eta hemengo kantuak hango erritmoekin nahasten ditugu; mestizaje antzeko bat da.

Lau gara: Jon, gitarra eta armonika jotzeaz aparte abeslari printzipala da; haren on-doan Mandy dago, perkusioa eta ahotsa jartzen ditu berak; Oscar tresero abila dugu; eta nik kontrabaxu elektrikoa jotzen dut eta koroak egiten ditut. Gutaz aparte, aipatu beharra dago perkusionista nahiz musikari ugari etorri direla gurekin jotzera, adibidez: Mirari Irurzun biolinista, Norge Paz izeneko beste perkusionista bat edo eta Javier Pe-rez tronpetista handia. Gaur egun emanaldi guztietara datorren Rafa Villafrana, Sonora Candelako sortzailea ere aipatu beharrekoa da.

Bertsioak bakarrik egiten dituzue ala abesti propioak ere bai?Bertsioak edo abestiak alderatzea zaila da. Nik uste dut kantuak eginak direla beti,

bestela hasi melodia berri bat sortu nahian eta berehala ohartuko zara zuk asmatu duzun hori nonbait aditu duzula edo beste kantu baten kutsua duela. Eskalak zazpi nota dauzka, ez gara asko konplikatzen.

Zer sentsazio sorrarazten dio euskal publikoari zuen musika entzuteak? Euskaldu-nak animatzen al dira gerria astintzen? Eta zer moduz moldatzen dira?

“Ustedes tienen la cadera soldada” esaten digute kubatarrek gu dantzan ikuste-rakoan. Hala ere, guri gustatzen zaiguna jendea dantzan ikustea da, guri kasu putarik egin gabe gozatzen ari badira, hobeto. Nik uste dut jotzen dugun aldiro giroa berotuz joaten dela, baina jendeari galdetu behar...

[MU]

Page 14: Bipuntuzero XIV

Euskal musikaz ari garenean bada denon burura etortzen den soinu ze-rrenda bat. Nork ez du Hertzainak taldearen abestiren batekin dantzatu zerbeza eskutan zuela? Edo Mikel La-boaren doinuekin lagunartean kantatu edo Berri Txarrak-ekin burua astindu? Bada, horixe izan zen gure hausnarke-ta talde hau sortzerakoan.

Badira modaz inoiz pasako ez diren kantak, baina garaiak aldatzen doaz, eta gure proposamena kantu horiek moldez aldatzean datza. Bada Euskal Herria tropikaldu behar dugula dioen teoriarik, eta horrek inspiratuta, gure betiko musika estilo desberdin batean eskaintzen dugu batukadako molde eta musika tresnen bidez.

2013. urtean ekin genion erronka honi, Oskar Estangaren gidaritzapean, hasieran ideia huts bat zena gauzatze-ko asmoz. Esperientzia desberdineta-tik gentozen taldekideok; hasieran xu-meki prestatzen hasi ginen ekarritako proposamenak, eta pixkanaka proiek-tua forma hartuz joan zen. Erritmo brasildarrak, afrikarrak, denon burutan zeuden melodia eta hitzak, eta gitarra soloak saxoarengatik trukatuz esperi-mentuak forma hartu zuen eta urte-betean prest ginen kalera ateratzeko. Atarrabiako gaztetxea zenak babesa eman zigun lehen saio horietan, nahiz eta antzoki tentagarri hartan estreina-tu gabe gelditu azkenean...

2014ko maiatzean izan zen gure estreinaldia, eta jendearen jarrerak eta dantzatzeko gogoak zeozertan asma-

tu genuela helarazi zigun. Udan zehar hainbat herri mugiarazi genituen arro-pa urdin eta txuriak jantzi eta taula gainera igota. Oso polita izan da jen-dearen jarrera leku guztietan: ikusmi-na, dantza eta irribarreak plazaz pla-za sentitu ditugu.

Bertsioez gain, sorkuntzako kantu pare bat ere baditugu. Bata “Bada-tor batukada” da, Oskar Estangaren konposizioa, eta neurri batean taldea-ren funtsa azaltzen duena. Izan ere, euskal eszena edo euskal parranda moldeari astindua eman zion bere garaian batukadaren iritsierak. Barra tinko eustetik gorputzak mugitu eta elkar hurbiltzera eraman gintuen ba-tukadak, eta horixe da Zwekereren erronka gure plazetan.

Bigarrena, Sortzen eskola publi-koaren jairako prestatu genuen haien enkarguz. Oso esperientzia polita izan da, eta eskertzekoa da talde berria iza-nik enkargu honekin gugan izan duten konfiantza. Polita izan da hausnarketa egitea, eskolak duen indarra hartzea eta musikaren bidez transmititzea. Ikasle, irakasle eta gurasoek izandako inplikazioa, eta gure erritmoekin dan- tzatzeko grina erakutsi duten guztiena.

Aurtengo udan ere hori izanen da asmoa, euskal musika berrituz gerriak mugiaraztea.

Irailaren 12an Atarrabian egonen gara euskaldunONastean. Bertan elkar ikustea espero dugu!

[EE]

Page 15: Bipuntuzero XIV

Udako azken izpiak izaten dira irailean Europako leku askotan. Eus-kal Herrian, ordea, uda beti despis-taturik ibiltzen da, eta irailean, maiz, sekulako beroa eta saltsa izaten da. Iraila jai giroz betetzen da, eta posi-tive bomba bat bihurtzen da urteari aurre egiteko.

Iñigo Muguruzak, Negu Gorriak utzi bezain laster positive bomb estiloaz hasi zuen bere ibilbidearen udazkena, Joxe Ripiau talde miti-koaren bigarren diskoaren barnean raggamuffin eta kolonbiar kunbia estiloen nahasketaz eraturiko estiloa jorratuz eta ska estiloa ere gehituz. Negua urrun dagoela edo negua ere berotzen ahal dela erakutsi zuen.

Nork ez du Joxe Ripiauren kan-taren bat dantzatu? Pedro Mayo, Margarita… Gaur egun, gutako as-korentzat Joxe Ripiauren musika txis-tua bezain “tradizionala” da. Bada, Muguruzaren harrikada batek sortu zuen Joxe Ripiau taldea, cro-mag-non batek hezur muinak xurgatzen hasteko harrikada baten ondorioz txistua sortu zuen bezalaxe. 1996. urtean Puerto Ricora egindako bi-daiak Perico Ripiau taldea ezagu-

tzeko aukera eman zion, eta Sergio Ordoñez eta Jabier Muguruzarekin batera talde eszentriko hau sortu zuten (Asier Ituarte batu zen gero).

Eta kultura sorkuntza denez, Joxe Ripiauren baitatik ere talde berriak sortu dira. Donibane Lohitzune al-dean, esaterako, bada estilo hone-tako talde bat: Joxe Replay. Eta talde horixe izango dugu laster Atarrabian, euskaldunONasteari eta datorki-gun urte gorabeheratsu eta mugitu berriari hasiera alai bat emateko. Ez dira Ripiauren nostalgikoak; ins-pirazio iturburu gisa besterik ez dute Ripau. Muguruzarren positive bomb-a ardatz harturik, kunbia Ko-lonbiarrari leku handiagoa uzten dio-te, ska eta ragga ere nahasiz. Ripiau gogora ekartzearekin batera, kantak kolonbiar estiloan jotzen dituzte, be-ren sorkuntza berriekin nahastuz.

Beren webgunean dioten beza-la: “Atera zure deabrua eta egin dantza berarekin!” Eta kolonbiar ama birjina batek mirakulua egitea nahi baduzu, egin ezazu dantza bes-teen deabruekin ere.

[IA]

Atera zure deabruaeta egin dantza

berarekin

Atera zure deabruaeta egin dantza

berarekin

Page 16: Bipuntuzero XIV