Biraderak eta bielak teknologia

5
TEKNOLOGIA LAURO IKASTOLA Teknologia DBH BIRADERA ETA BIELAK “Higidura transmititzeko eta eraldatzeko”

Transcript of Biraderak eta bielak teknologia

Page 1: Biraderak eta bielak teknologia

TEKNOLOGIA

LAURO IKASTOLA

Teknologia DBH

BIRADERA ETA BIELAK

“Higidura transmititzeko eta eraldatzeko”

Page 2: Biraderak eta bielak teknologia

Biradera ardatz batera loturiko barra da eta bira egin dezakeena.Biradera bira egitean, ardatzak ere bira egiten du. Beraz, biradera ardatz bati indar gutxiago erabiliz birarazteko balio duen eragilea da.Biraderaren ardatzaren eta barraren arteko distantziak ere garrantzi handia dauka. Zenbat eta luzeago izan distantzia hori, orduan eta esfortzu txikiagoa egin beharko dugu.Biraderak lineal bihurtzen du mugimendu zirkularra.

BIRADERA ETA BIELAKHigidura transmititzeko eta eraldatzeko

Sarrera: Gizakiak erabiltzen dituen operadore mekaniko askok bi zeregin egin ditzakete aldi berean higiduraz: transmititu eta eraldatu.

Alde teknologikotik biradera “palanka” araua jarraituko du.

Palankaren legea

Palanka barra zurrun batek osaturiko sistema fisiko sinplea da. Barra horren muturretako batean gorputz material pisutsu bat kokatzen da. Barraren lurreko euste-puntua aldatuz, errazago edo neketsuago, posible da gorputza altxatzea, horretarako, aurkako muturrean indarra eginez. Palanka baten eskema.Oreka egoeran, besoetatik egindako indarra (barraren mutur batetik euste-puntura dauden distantziak) konstantea da:

Horregatik, euste-puntua pisuarengana hurbiltzen badugu, indar txikiagoa egin beharko dugu gorputza altxatzeko. Printzipio horren izena Arkimedesen palankaren legea da.

Informazio gehigarria= http://212.142.143.125/users/jesusgo/matematikariak/arquimedes.htm

BIRADERA (manivela)1

F x l1 = P x l2

Page 3: Biraderak eta bielak teknologia

BIRABARKIA(cast. Cigüeñal)

Motorreko birabarkia ardatz baten inguruko biradera multzoa da. Zenbait osagai txandaka mugitu nahi direnean erabiltzen da

Birabarkia ardatz bakar baten inguruan kokatutako biradera bat edo batzuk ditu. Birabarkia biela bat edo batzuei lotuta joaten da eta mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzen du. Biela barra zurrun bat da eta bere zereginak bi dira: esfortzua puntu batetik bestera transmititzea eta higidura zirkularra higidura zuzen bihurtzea.

2

Page 4: Biraderak eta bielak teknologia

Mekanismo gurpilduna da, gurpilaren zentrotik igarotzen ez den ardatz baten inguruan biratzen dena. Operadore honek mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko mugimendu lineal bihurtzea ahalbidetzen du.

ESZENTRIKOAK.3

Page 5: Biraderak eta bielak teknologia

ESPEKAK

Espeka, eszentriko mota bat da. Eszentrikoak disko zirkular forma izaten dute, espekek aldiz forma irregularrak. Operadore honek mugimendu zirkularra aurrera eta atzeranzko edota gora eta beherakoa mugimendu lineal bihurtzea ahalbidetzen du.

Hagatxoa

4