bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza...

16
Larrabetzuko udalaren aldizkaria 7. zenbakia, 2016ko negua. www.larrabetzu.eus Urte berri on!

Transcript of bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza...

Page 1: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

Larrabetzuko udalaren aldizkaria 7. zenbakia, 2016ko negua.

www.larrabetzu.eusb iz iLARRABETZU

Urte berri on!

Page 2: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

aurk

ibid

ea

UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 79 09 BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL ARKITEKTOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 UDAL BULEGOAAskatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 [email protected] Andra Mari, 35 94 455 71 73

ESKOLA PUBLIKOALehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 KZ GUNEAAnguleri jauregia 94 403 33 74 FUTBOL ZELAIAErrebale, z.g. 635 722 696 FRONTOIALehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 UDAL IGERILEKUALehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIAKontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Larrabetzuko Udala BI-1309-2015 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

ALDIZKARIAREN KOSTUA, 16 orrialde. 1.200 ale (inpresioa+edizioa+diseinua+banaketa): 1.695 €

UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA / HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO

Irailetik ekainera / de septiembre a junio: 08:00 -13:30 Astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan Lunes, miércoles,

jueves y viernes 08:00 -18:00 Martitzenetan / Martes

AGUR 2016, ONDO ETORRI 2017.

2016. urtea amaitzear dagoenean, atea zabaldu nahi diogu urte berri bati. BIZI LARRABETZUren ale honetan irakurri daitekee-nez, urtea Libe gure auzokidearen 100 urteak ospatzen amai-tu dugu. Datorren urteari hasiera emateko, ordea, Larrabetzu UEMAko kide berria bihurtu da eta laster, larrabetzuarrekin landutako aurrekontu berriak izango ditugu, egoera ekono-mikoari begira egongo direnak baina herriaren etorkizunerako estrategikoak izango diren inbertsioen aldeko apustua egingo dutenak. Komunikazioari dagokionez, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu Facebook, Twitter eta sare sozialak udal infor-mazioaren berri izateko. WhatsApp-en bidezko informazio zerbitzuak izan duen harrera bikaina ere pozteko modukoa izan da: 130 larrabetzuarrek jasotzen dute informazioa bide honetatik eta, aldi berean, arin zabaltzeko aukera dute.

Aldizkaria eta komunikazioa hobetu nahian jarraitzen dugu eta, beraz, zuen ekarpenak behar-beharrezkoak dira, bai sare sozialen bidez, bai posta elektronikoaren bidez eta baita Udale-txera bertara etorriz ere. ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON!

Terminamos el año 2016 y abrimos las puertas a un nuevo año. Como podemos leer en este número de BIZI LARRABETZU, hemos terminado el año compartiendo el 100 cumpleaños con nuestra vecina Libe. Por otro lado, comenzamos el año, con Larrabetzu como nuevo miembro de UEMA y pronto ten-dremos nuevos presupuestos, trabajados con las y los veci-nos, y ajustados a la coyuntura económica pero apostando por inversiones con carácter estratégico para el futuro del pueblo. A nivel comunicativo, cada vez son más las que uti-lizan Facebook, twitter y las redes sociales para obtener in-formación municipal. También estamos contentas con la gran acogida del servicio de información a través de WhatsApp: 130 vecinas y vecinos reciben información y a su vez la pue-den distribuir de forma ágil y rápida.

Seguimos intentado mejorar la revista y la comunicación, por eso es necesaria vuestra aportación, a través de las redes sociales, del correo electrónico o directamente en el ayun-tamiento.

ESKERRIK ASKO ETA URTE BERRI ON!

AURKEZPENA HERRIKO OBRAKLURRA, JANA, LANAHAURREN HIRIA TERMITAKAURREKONTUAK 2017EUSKERALIBEPLAN OROKORRABIZKARGIETXAHUN

23

4-567

8-91011

12-1314-15

16

Aldizkaria paper birziklatuakaz eginda dago

Page 3: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

3

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

OBRAKLANAK TrabajosLarrabetzuko mugikortasun plana garatzen jarraitzen dogu:

kaleetan seinalizazioaren hobekuntza. Mejoras de señalización en Zubitalde-Anguleri y Errebale 6.850 €.

ZUBITALDE- ANGULERI eta ERREBALEko

LEHENDAKARI AGIRRE kalea norabide bakarrekoa bihurtu da. Gorbea eta Iturrikoetxe kaleetako seinalizazioaren hobekuntza 7.976 €. En estas dos calles hay 12 nuevas plazas de aparcamiento

Zubibarrin markesina baten kokapena. Marquesina de Zubibarri 2.453 €. Beste markesina, Bilbora joateko, BIZKAIBUSek jarriko dau. BIZKAIBUS colocará la marquesina dirección Bilbao.

Udaletxean kontsumo gutxiko LED argiak jarri: 3.444 €. Cambio del alumbrado en el ayuntamiento por luces LED de bajo consumo.

Goikoelexaldeko txokoaren eta eskolako txinbuen argiteriaren hobekuntza. Mejorar del alumbrado en los columpios de la escuela y en el txoko de Goikoelexalde.

BIZKAIBUS. Larrabetzutik Galdakaora doan autobusa, Usansolo Hospitaletik pasatuko da.BIZKAIBUS. Tras varias reuniones con la Diputación para tratar el paso del autobús por el Hospital de Usansolo, se ha conseguido que de lunes a viernes la línea LARRABETZU – GALDAKAO – BILBAO pase tres veces por el hospital, a partir del 1 de enero:

Salidas de Larrabetzu al Hospital a las 09:05; 11:05 y 16:05Salidas del Hospital a Larrabetzu: 11:40; 14:40 y 20:40

EUSKALTEL. 2017-2018 urterako zuntz optikoa Larrabetzun. Se han mantenido reuniones con Euskaltel para la llegada de la fibra óptica a Larrabetzu y hay buenas noticias, pudiendo ser que para el 2017-2018 sea una realidad.

Page 4: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

4

LURRA, LANA, JANA. ETORKIZUNERAKO

PROIEKTUA MARTXANGURPIDE, Larrabetzuko baserritarren eta kontsumitzai-leen elkartea, 2009tik dabil gure herrian beharrean herriko lehen sektorea bultzatzen, ekonomikoki, ekologikoki eta sozialki sostengarria izan dadin.Helburu zehatz eta argi bi izan ditu bere jardunaren hasiera-tik. Batetik, baserritar berriak martxan jartzea eta, horrekin batera, berton ekoiztutako nekazal produktu agroekologi-koen kantitatea handitzea: “Bertokoa Indartuz” hondakin organikoaren bilketa eta konpostatzea da baserritarren bizimodua duintzeko eta lurraren osasuna lortzeko bide garrantzitsu bat. Eta, bestetik, bertoko produktuen salmen-ta zuzena indartzea, besteak beste, Larrabetzuko eskolako jantokia berton ekoiztutako elikagai agroekologikoekin hornitzea, “Otzara” produktuen etxez etxeko banaketa, urriko azoka, plazako merkatu txikia... Gainera, elikagaien kontsumo burujabe eta arduratsuaz sentsibilizatzen gaitu burutzen dituen ekimenen bidez.Bi esparru nagusi horiek uztartu zaizkio asmo berriei, eta horre-la sortu da “LURRA, LANA, JANA” proiektu integrala. Proiektuaren helburuak, hurrengoak: lan egonkorra sor-tzea nekazaritza arloan, modu agroekologikoan, hau da, eragin txikia duena ingurumenean; ekoiztutako elikagaien kantitate eta kalitatea handitzea; hondakinen kudeaketa hobetzea, eta herriko ekonomia eta merkataritza indartzea. Hona, 2016an burututakoa.Lehenik eta behin, proiektuaren zabalkundea egin da: Uda-la, eskola, baserritarrak, merkatariak, lur-jabeak eta base-rritargaiak elkarrizketatu eta informatu dira; San Isidrotan aurkezpen publikoa egin zen, eta urriko azkoan, berriz, “GURE LEIHOTIK” bideoa aurkeztu zen, baserritar izan-dakoen memoria goratzeko eta euren lanari, lehen ez eze, gaur egun ere balioa emateko sortua.

Bigarrenik, ekoizpen agroekologikoa bultzatzeko ekin-tzak burutu dira. Aparteko garrantzia hartzen du erabil-tzen ez diren lur emankorrak, askotan sasiak janda, atzera ere erabilgai jartzeak: litezkeen lau solo aztertu dira, baina oraindino ez da lortu bat bera ere alokairuan jartzerik. Eta lastima da, ze egon badago baserritar berri bat beharrean hasteko prest. Baserriko konpostaz, ostera, emaitza onak: hiru baserritar dabiltza egonkor beharrean, bi elikagaiak ekoizten dituztenak eta hirugarrena basogintza agroeko-logikoa lantzen duena; gainera, konposterako beste gune bat egin da Alaio auzoan. Garbi dago: hau ez litzateke po-siblea izango, hondakin organikoak bereizi eta, baserrita-rrek hartzeko, astean hirutan etxe azpian uzten dituzten 200 herritar horiek barik. Bihoakie haiei guztiei gure es-ker ona.

Eta aurrerantzean, zer? Asmoa da 2017an proiektuari ja-rraipena ematea aipatutako arlo guztietan. Baserritarren arteko elkarlana sustatzea. Konpostajen parte hartzen duten etxe kopurua 300era igotzea, udal eraikin guztiak ere bai. Bertoko produktuen eskaera handitzea, adibidez, jatetxeak-eta hornituta. Lur eta baserritar berriak erakar-tzea. Eta, azkenik, proiektu barri bat, herritarrok herrian erostera bultzatzea helburu duena: herriko txanpona zir-kulazioan ipintzea.

LARRABETZUK INGURUMENEAN DAUZKAN ERRONKAK.

HONDAKINEN BIRZIKLAJEA %50era handitzeak, Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako bat esku-eskura daukagu etxean bertan hondakinak ondo sailkatzen ba-

Lurra, lana, jana. Proiektuak 2016an zer ekarri digun kontatu

gura dizuegu hurrengo lerrootan, bai eta gerora begira dauzkan

asmoak ere.

Page 5: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

5

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

ditugu: ontziak (plastikoak, latak, polispanak, estainozko bilgarriak), paper eta kartoi guztiak, beirazko ontziak, eta hondakin organiko guztiak. Ondo bereziz gero, herria-ren birziklatze tasa %26tik %50era igotzeko bidean jarriko gara. Hori da daukagun eta lorgarria den erronka, guztiok horretara jarriz gero. Animatu egiten zaituztegu hondakin organikoaren bilketan parte hartzera. Organikoak bereziz gero, besteak berez datoz-eta.

Eta kalean? Ondo erabili behar di-tugu paperontziak: beilegietan on-tziak (jogurten poteak, plastikozko eta estainozko bilgarriak, plastikoz-ko botilak eta edalontziak...) konte-nedore horietan bezala; urdinetan paperak; marroietan, organikoak (umeen bokatak, fruta...), eta grise-tan umeen fardelak...

PLASTIKO GUTXIAGO kontsu-mitzeko borondatea izateak ere lagundu egiten du. Non aurrez-tu? Bada, erosketa poltsak etxe-tik eroanda, adibidez. Eta jaietan, herri bazkarietan eta ospakizun publiko handietan birziklagarriak diren edalontziak erabilita. Udala badabil horien biltegia handitzen; lagundu ahal dugu etxean sobera ditugunak plazako kontenedore beilegian botata.

BERTOKO LANDARETZA zain-tzeko neurri bat da “Pampako plu-meroa” gure lurretatik kentzea, inbasore trebea baita jatorria He-goamerikan daukan landare hau. Izenez ezezaguna bada ere, bere itxura bereziagatik oso ezaguna da Cortaderia Selloana landarea. Gero eta gehiago ikusten da, batez ere jabego pribatuetan. Haiekin aka-batzeko aldiro aldiro moztu behar ditugu. Ez izan zalantzarik, politak iruditu arren, ez diote gure ekosis-temari batere mesederik egiten.

HORIEK DIRA eskuartean ditu-gun neurriak. Izan ezazu sentsibi-litatea haiekiko eta parte hartu.

En los últimos años los vecinos y veci-nas de Larrabetzu cada vez separan más sus residuos. La última pesada realizada por la Mancomunidad así lo indica: un 30 % menos de ‘basura’ (residuos mezcla-dos) que hace un año. Y aumento considerable de la recogida selectiva de materia orgá-nica y otras frac-ciones reciclables (vidrio, papel, en-vases…) Es una muy buena noticia para el planeta. Además ahorramos dinero. El servicio será más barato en el 2017.Estamos mejo-rando la gestión de los residuos de nuestros hogares y esto lo tenemos que trasladar a las calles de nues-tro pueblo. Como padres y madres, en esto también, tenemos una gran responsabilidad. Somos el ejemplo para nuestros hijos e hijas y tenemos que trasladarles a ellos y ellas el cami-no a seguir. ENTRE TODAS Y TODOS PODEMOS HACERLO. ZORIONAK LARRABETZU

Los retos para 2017 son, por un lado, conseguir que haya tierra

cultivable para la gente que quiere dedicarse a la agricultura, inter-mediando entre los propietarios

de tierra y los agricultores.

Es imprescindible la labor de cada uno de nosotros

y nosotras

Hoy en día tenemos una tasa del 26% de reciclaje en Larra-betzu. Para llegar al 50% os animamos a participar en la

recogida de la materia orgáni-ca. Ese es el principal reto que

tenemos en este momento.

Para el 2017, otro de los retos será impulsar la economía circular en Larrabetzu, por medio de la moneda local.

Page 6: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

6

HAURREN HIRIA

Larrabetzuko Udalak, atxikimendu gutun honen bidez, La Città deiBambini edo Haurren Hiria proiektuaren proposamenekin konpromisoa hartzen du eta, halaber, egitasmo ezberdinak burutze-ko eskeintzen dituzten baliabide eta erraz-tasunak erabiltzeko eskakizuna egiten du.

Francesco Tonucciren La Cittá dei Ban-bini proiektuaren barruan, Euskal He-rriko udalerriak saretu eta koordinatzeko Haurren Hirien Sarea martxan jarri zan.Proiektu hau Italiako Fano hirian jaio zen 1991. urtean, eta handik geroztik mundu-ko hiri asko gehitu dira. Proiektuak hiriak gobernatzeko beste eredu bat proposa-tzen du, haurrak harturik herritar guztien beharrizan edo premien parametro eta berme gisa. Proiektu horrek proposatzen du haurren hazkunde eta autonomiara-ko inguru bizigarri bihurtzea hiriak, eta umeak udalen gobernuan parte hartzea. Haurren proposamenek, umeentzat ikas-teko aukera izateaz gain, pertsona helduen begiradan aldaketa ekarriko dute. Tonuc-cik gure hiria haur begiekin ikustera ani-matzen gaituzte. Hiriaren ikuspegia

eraldatzen duen proiektua da, izan ere, herri edo hirietako espazioaren antolaketa haurren parametrotik egitea da proiektua-ren muina. Haurrentzako baliabideak eta zerbitzuak gehitzuz, guztiontzako hiri ho-bea eraikitzeko aukera ematen du proiektu honek.

Programa honen bultzatzaileak Inno-basque berrikuntzaren euskal agentzia, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskolak, Bizkaiko Diputazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Solasgune eta Leioako Udala dira.

Begirada aldatzea edo begirada haurren altuerara

arte jaistea, inor bistatik ez galtzeko

Zer planteatzen dogu Larrabetzun

Umeez osatutako alkatetzaren kontsulta-rako organoa sortzea. Ardura politikoa daukagun pertsonek, Larrabetzu beste ikuspuntu ezberdin batetik ikusten ikas dezegun eta, bestalde, haurrentzako par-te-hartze esperientzia eskaintzeko.

El Ayuntamiento de Larrabetzu ha aprobado por unanimidad en el ple-no de noviembre unirse al proyecto “La Red de Ciudades de los niñas y las niños.”¿Qué propone este proyecto?:La Red de Ciudades de los niños y las niñas de Euskadi, Haurren Hirien Sarea (Red UmHerri), es una inicia-tiva que está ligada al proyecto de La Ciudad de los niñas y las niños (La citta dei bambini) de Francesco To-nucci, proyecto político para trans-formar la ciudad desde el parámetro de “lo niño”:Cambiar la mirada o bajar la vista hasta la altura de un niño, para no perder de vista a nadieEn Larrabetzu vamos a trabajar creando un Consejo de laInfancia; se creará un grupo de niñas y niños aue trabajará en proyectos del pueblo y con contacto periódico con el alcalde.

Page 7: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

7

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

Termiten izurritearen kontrako tratamentuaren lehenengo fasea amaitu egin da: kontrol puntuak ipintzea. Ehunka zelulosa-tutu ipini doguz Andra Mari, Errabale, Eleixoste eta Mikel Zarate kaleetan eta Askatasunaren Plazan, termiten koloniak non dagozan jakiteko.Prozesua 2015. urtean abiatu genduan. Hona az-ken hileotan egindako lanak:• Udalak TECNALIA kontratau eban (20.775 €).

Tecnaliak jarduera-perimetroa mugatu eban: 57 eraikin, 123 familia.

• Izurritea kentzeko lizitazino publikoa egin zan.• ACTICIMEX + TECNALIA kontratau ziran, 5

urte iraungo dauan prozesu baterako: 53.996 €.• Udalak prozesu osoaren % 40 ordainduko dau:

21.599 €. Beste herri batzutan, udalak ez du ezer aportatu termiten arazoagaz amaitzeko.

• Izurritea desagertu arazoteko tratamenduaren gainerako dirua 57 eraikin horrek ordainduko dabe, 5 urtean. 2016ko abenduan lehenengo ordainagiria emon da: 111,07 € eraikin bako-txeko.

• Etxebizitzetan banan-banan egindako tra-tamentuak diruz laguntzeko ordenantza bat onartu da.

TERMITAK HILTZEKO PROZESUAK AURRERA JARRAITZEN DAU

TERMITAS, EL PROCESO DE ERRADICACIÓN AVANZA

Ha terminado la primera fase del tratamiento contra la plaga de las termitas: Colocación de puntos de control. Se han colocado varios cien-tos de tubos de celulosa en las calles Andra Mari, Errabale, Eleixoste, Mikel Zarate y Askatasuna-ren plaza, con los que se localizará las colonias de termitas.En el 2015 se puso en marcha el proceso. Aquí te-nemos lo realizado los últimos meses:• El Ayuntamiento contrata a TECNALIA

(20.775 €). Tecnalia delimita el perímetro de actua-ción: 57 edificios, 123 familias.

• Se realiza la licitación pública para la eliminación de la plaga.

• Se contrata a ACTICIMEX + TECNALIA para el pro-ceso que durará 5 años: 53.996 €.

• El ayuntamiento pagará el 40% de todo el proceso: 21.599 €. En otros municipios, el ayuntamiento No ha financiado la eliminación de la plaga.

• Los 57 edificios abonaran en 5 años el resto del trata-miento para la eliminación de la plaga. En diciembre del 2016 se ha emitido el primer recibo: 111,07 € por edificio. El pago voluntario se realizará en diciembre.

• Se ha aprobado una ordenanza para subvencionar los tratamientos realizados individualmente en las viviendas fuera del perímetro.

Page 8: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

8

AURREKONTUAK 2017

DIRU SARRERAKLehenengo eta behin, Larrabetzuko Udalak 2017rako aurreikusitako finantziazio iturriak zeintzuk diren des-kribatu behar dugu:

• Foru Aldundiko Udalkutxaren diru-sarrera, aurrekontuaren % 57: 1.283.000 €

• Udal tasak (%35): 790.000 €

• Diru-laguntza gisa jasotzeko aurreikusita-koa: 70.000 € (%3,1)

• CONTEN: 100.000 € (%4,4)

• Gainerakoa: 4.000 € (%0,5)

Aurten berriro ere 100.000 € baino gehiago itzuli behar zaizkio Aldundiari. Azken bost urteotan dirua itzuli behar izan dugu eta hori eragozpen handia da aurrei-kuspenak egin eta kontuak koadratzeko orduan.

Egin beharreko itzulketaren ondorioz, aurten Aldundi-tik jasoko dugun diru kopurua 2016an baino %8 baxua-goa izango da eta, beraz, urtea baldintzatuta geratuko da.

2017rako diru-sarreren aurreikuspen orokorra 2.247.000 eurokoa da, 2016koa baino % 3 txikiagoa.

GASTUAKDiru gutxiago dugunez, gastuak ere egokitu beharrean gaude.

LANGILEAKAurten zuzenean kontratatutako pertsona bat izan-go dugu udal eraikinak garbitzeko, baita idazkariaren behin-behineko ordezko bat ere; hortaz, plantilla osoa izango dugu.

PERT SONAL GASTUAK 461.000 €

GASTU OROKORRAKKontsumoak eta mantenu gastuak 2016koak baino txikia-goak izango dira, aurten frontoian, igerilekuetan, aldage-letan eta abarretan egindako hobekuntza batzuk datorren urtean berriro egingo ez direlako. Gastu partida guztiak begiratu doguz ajusteak egiteko.

Beste alde batetik, bereiztasun garrantzitsuenak:• Kultura, berdintasun, euskara eta nekazaritza gastuak bere

horretan mantenduko ditugu (2016an % 40 igo genituen).

• Soldadu frankistek Larrabetzu hartu zuteneko 80. urteu-rrena gogoratzeko ekintzak ordaintzeko partida bereziak egingo ditugu.

• Lehenengoz, 2.000 €ko partida bat ezarriko dugu zuze-nean gazteriarentzat. Lehen urrats honen bitartez, Larra-betzuko gazteriarekin batera landu nahi ditugu zenbait proiektu konkretu helburu gisa.

• Partida bat daukagu URITARRAren 70. Urteurrenerako.

• Partida berri bat zabaltzea: Birziklapen aldeko ekime-nak+kanpaina: 2.000 €.

• 5.000 euroko partida bat, KONTZIENTZIAZINO KANPAINA, 2 gai lantzeko:

• Herrian etorkizunari buruzko eztabaida garatzeko partida bat.

• Etxebizitza hutsak alhokairuan jartzeko kanpaina bat egiteko.

Diru-laguntzetan arazo ekonomikoak dituzten fa-milientzako diru-laguntzak handituko ditugu (% 25 gehiago), baita kultur eta kirol taldeentzakoak ere (% 5 gehiago). Gainerako diru-laguntzak mantenduko ditu-gu, murriztu barik.

INBERTSIOAK• 2015etik 2016ra 500.000 € inbertitu dira Larrabetzun.• Urtarrilaren 12an, 2017. urteko aurrekontuen propo-

samena eta datozen hiru urteetarako inbertsio-plan estrategikoa aurkeztuko doguz.

HEMEN GOBERNU TALDEAK PRESTATUTAKO TXOSTENA:

Page 9: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

9

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

PRESUPUESTOS 2017.Desde el equipo de gobierno presentamos las principales

características del presupuesto para el año que viene:

Este año viene marcado una vez más por la devo-lución que tenemos que hacer de más de 100.000 € a la Diputación. Debido a la devolución, el ingreso neto que recibiremos de la Diputación será un 8% menor que en 2016, lo cual nos marca el ejercicio.

GASTOS.Debido al menor ingreso tenemos que ajustar los gastos.

GASTOS GENERALESBajarán los consumos y gastos de manteni-miento respecto al 2016, ya que ese año se han realizado algunas mejoras en el frontón, pisci-nas, vestuarios,... que no vamos a realizar en 2017.Se mantienen los gastos para cultura, igualdad, euskara y agricultura

A destacar:• Se destinarán partidas especiales para los

actos que se celebren para conmemorar el 80 aniversario de la ocupación de Larrabe-tzu por las tropas franquistas.

• Por vez primera, se dedicarán directamen-te 2.000 € a la juventud.

• Una partida para celebrar el 70 aniversario del Uritarra.

• Una partida de 2.000 € para campañas concretas en favor del reciclaje y la reuti-lización.

• Partida de 5.000 €:o Abrir un debate sobre el futuro que

queremos para Larrabetzu.o Campaña para sacar al mercado las

viviendas vacías para el alquiler.• En cuanto a las subvenciones, se incre-

mentará el dinero dedicado a familias con problemas económicos en un 25%, y en más del 5% lo dedicado a grupos culturales y deportivos.

INVERSIONES• 2015-2016: 500.000 € en inversiones.• El 12 de enero de 2017 presentaremos la última

propuesta de presupuestos y el plan estratégico de inversiones 2017-2019.

Page 10: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

10

Agintaldi guztietan, sarritan aipa-tu izan dugu LARRABETZUKO UDALARENTZAT euskarak duen garrantzia. Gure hizkuntza, kultur ondare eta bizimodu bat adierazteaz gain, urtetan eta urtetan zehar Larra-betzun erabili dugun komunikazio tresna izan da. Hizkuntza, norbera izateko modu bat da, munduari bu-ruz dugun ikuskera ematen diguna, harremanetan jartzeko era zehatza. Eta gure lehena gure oraina izaten jarraitzeko, ahalegina egiten gabil-tza. Hain zuzen ere, beste edozein hizkuntzak eta ikuskerak dituzten aukera berberak izateko ahalegina.

Horregatik dago indarrean Euskara Sustatzeko Erabilera plana. Euskal hiztunen kopurua %70tik gorakoa da Larrabetzun. Lehenengo kopu-ruaren aldean nabarmen jaitsi da azken urteetan, baita kale erabilera ere, eta lehen erabat euskalduna zen gure herri honek beste errealitateari egin behar dio aurre. Ildo honetan diseinatu zen ESEP, eta 2017. urtean ere martxan jarraituko du.

Euskara Sustatzeko Erabilera Pla-naren asmo behinena Larrabetzu ARNASGUNE deitzen dugun es-pazioa izaten jarraitzea da. Herrian euskaraz bizi ahal izateko aukera beti egon da, eta arnasgune hau jagotea oso inportantea dela uste dugu, euskaldun guztiek kaleko txo-ko guztietan modu naturalean era-bili ahal izatea galdu ezin den egoera dela uste dugu eta.

Berdintasunaren aldarrikapena egin nahi dugu. Hizkuntza eskubideak guztioi dagozkigu, eta askatasunean jorratzeko bermea gure lana ere ba-dela uste dugu. Horregatik ari gara gizarte eragileekin elkarkidetzan, berdin Hori Baiko gazteekin, zein eskola, udala, denda edo tabernetan, euskara ikasteko dirulaguntzen parti-da handitzen eta erabilera sustatzen. Edozein argibide, zalantza edo ira-dokizunetarako gure web orria duzu eskuragarri: www.darabilgu.eus.

Eta horregatik ere UEMAn, Udale-rri Euskaldunen Mankomunitatean,

sartzea erabaki dugu. Danok daki-gu Txorierriko Mankomunitateak euskara zerbitzua eskaintzen duela, eta bertan bilatu eta bizi ahal dire-la hainbat informazio eta ekitaldi. Hurbiltasuna, ordea, zailagoa da lan-tzen. Euskararen egoera bestelakoa ei da Txorierrin, dauden beharri-zanak desderdin aurreikusten dira eta Larrabetzun arnasgunea sendo-tu eta gorde nahi badugu ahalegin erantsia dugu, Mankomunitateak bere gain hartuko ez duena. Gurea bezalako beste udalerriekin elkar-lana, aholkularitza eta eskarmentua jaso eta gogor lan egiteko prest gau-de. Horrela hizkuntz jarrerak modu aberasgarrian jorratzen joango gara astiro.

Beti bezala, danok gaude gonbida-tuta erronka berri honetan, eta beti bezala, denekin konpartitu gura ge-nuke. Badakigu gure lana, ona den jakiteko, zabaldu behar dugula, eta horretaz gehiago ikasteko, lagun as-kori entzun. Nahi duzuen moduan parte hartu!

EUSKARALARRABETZU UEMAN

SARTUKO DA

En el pleno del 16 de noviembrese aprobó, con los votos a favor de EHBILDU y los votos encontra del PNV, la adhesión deLarrabetzu a la Mancomuni-dad de Municipios Euskaldu-nes, UEMA. El 14 de enero secelebrará en Larrabetzu laasamblea anual de UEMA don-de se hará oficial el ingreso enla asociación. Desde el equipode gobierno se tiene la absolutacerteza de que este es un paso estratégico para potenciar el euskara en Larrabetzu.Más información sobre UEMA:

www.uema.eus

Page 11: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

11

ww

w.larrabetzu.eus

ww

w.facebook.com

/larrabetzun https://twitter.com

/larrabetzuudala instagram: instagram

.com/larrabetzuko_udala/

LIBEMENDEA LARRUAZALEANMendea larruazalean idatzita darama Libe Asua Zarrabeitiak. Lehen Mundu Gerra be-tean jaio, Miguel Primo de Riveraren diktadu-ra ezagutu, Errepublika garaian neskame la-netan aritu, 36ko gerra sufritu eta teknologia berrien iraultza ezagutu du Libek. Oroime-nean ondo gordeta ditu Libek ehun urtetan kabitzen diren bizipenak eta istorio horiek guztiak. Eta dramatizaziorik gabe ematen du izan duen bizitzaren berri beti. Irria du lagunik leialena. Eta eskuzabaltasunarekin jasotzen du Larrabetzuko Mirasol baserrira gerturatzen den oro. Esker oneko hitzak dira Libek, larrabetzuar guztien amamak, herrita-rrei eskaintzeko duen guztia. Hala dio berak. Maitatua sentitzen da Mirasolgo neskatilak 100 urte bete dituenean. Izan daiteke, akaso, mende oso batez berak eman duen maitasun hori buel-tan datorkiola orain.Galdakoko Elexalde auzoko Aldatze baserrian jaio zen Libe 1916ean. Zazpi anai arreben artetik laugarre-na zen. Eta ondo gogoan ditu ordukoak. Kanposantuko lurperatzailea zuen aita, eta jostuna en ama. Haurtzaroan, baserrian laguntzen zuen Libek. Irriz gogoratzen du, eskolara euria zenean joaten zela. “Bestela, soloan lanera. Gogorrak ginen orduan”. Baina irribarren atzean, bada malkorik ere. 36ko gerra jaso zenean 20 urte zituen Libek. Eta hegazkinen barrunbeak entzun egiten ditu oraindik. “brrrr”. Gernika bonbardatu zuten egunean, Galdakaotik ikusi zuen zerua garretan. “Ez genuen beldurrik, gazteak ginen”. Aitaz galdetzean, ordea, apaldu egiten du ahotsa Libek. Hurbilekoek salatu ostean Larrinagako kartzelan izan zuen preso; etxean dagoe-la hatzaz erakusten du etxeko egongelan aitak espetxetik bidalitako gutunekin eskegita dagoen koadroa. Baina goibelari ere irria ateratzen dion emakumea da Libe.1943an egin zuen Larrabetzuko Mirasol baserrira. Dioenez, maitasunak ekarri zuen herrira, eta sorterri gisa maite du orain berak herria. Asko bizi eta asko ikusi duen emakumea dela aitortzen du Libek baserriko sukaldeko txokotik. Eta ez da gutxirako. Denetariko lanak egin ditu Larrabetzun azken hamarkadetan: emagin eta sendalari gisa aritu da eta telefonista lanak ere egin ditu. Nekatuta dagoela dio 100 urte bete dituenean: “ez naiz orduko bera”. Baina kontrakoa diote erakusten dituen indar eta bizi gogoak. Alaba, loba eta lagunekin gozatzeko unea du orain; 100 urte bete dituen gor-putzean gaztetxo bat daramalako oraindik.Oroimen bizia da Libe; samurtasun eta indarraren erakusle.

Page 12: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

LARRABETZUKO HAPOONARTU DU ALDUNDIAK!

Bizkaiko Foru Aldundiak Larrabetzuko HAPO onartu du. Ibilbide luzea izan du gure herriko hirigintza-kontu guztiak arautuko dituen agiri garrantzitsu honek.

Plan honek duen berezitasun nagusia, HERRITARREN PARTE-HARTZE ZUZENA IZAN DA. Ados Consulting-ek lehen unean egindako galdeketa eta txostenetik hasita, txotx kafea edo Es-tudio K-k berak egindako tailerretatik pasatuz eta azken alegazioen fasera heldu arte, hainbat izan dira ekarpenak eta iradokizunak egin dituzten herritarrak, elkarteak zein erakundeak, eta guztiei adierazi nahi diegu gure esker ona.

Planaren ezaugarri garrantzitsuenak, besteak beste:• Lurzoruaren kontsumo murritza hartzen da irizpide nagusitzat.

Lurzorua ez da ondasun amaitezina, eta ezin da edozelan xahutu.

• Landa eremuaren eta lehen sektorearen garrantzia Larrabetzun.

• Etxebizitza berrien kopurua erabakitzeko lau aukera egon dira eta baxuena hautatu da.

• Etxebizitza berriak kalkulatzeko irizpideak lehenengo aldiz aplikatu dira hirigintza plan batean; izan ere, etxebizitza hutsak, etxabeak eta berrizta litezkeenak ere kontuan hartu dira kalkulu horiek egiteko unean.

• Larrabetzuko etxebizitza hutsen ikerketa bat jasotzen du Planak. Aipatu behar da ikerketa hau EHUko arkitektura ikasleen eta herriko bolondresen arteko lankidetza baten ondorioa dela.

• Mugikortasun Plana. Hasiera-hasieratik ikusi zen Hirigintza Kontseiluaren batzarretan Plan honek balio behar zuela larrabetzuarren bizimodua hobetzeko eta horren haritik dator Mugikortasun Plana HAPOn txertatzea. Azken hilabeteotan hasi gara bertan jasota dauden ekintza batzuk gauzatzen eta herriarentzako bere ondorio onuragarriak ikusten.

Dena den, ezin da Larrabetzuko HAPO berriari buruzko artikulu hau amaitu Hirigintza Kon-tseilua eta bertan lanean egon diren pertsonak aipatu gabe. 150 batzar baino gehiago burutu dira eta beti modu desinteresatuan, gure herriarentzat zer zen onena hausnartzeko topagune irekia bihurturik. Zeren batzarrak beti irekiak izan dira eta parte hartu gura izan duen edonor etorri ahal izan da batzarretara bere iritzia ematera. ESKERRIK ASKO DENOI!

12

Larrabetzuko Alkatea

Iñigo Gaztelu

Page 13: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

LA DIPUTACIÓN APRUEBAEL PGOU DE LARRABETZU

13

La Diputación de Bizkaia ha aprobado el PGOU de Larrabetzu. Ha sido un largo camino el que ha seguido este importante documento que regirá todas las cuestiones relacionadas con el urbanismo en nuestro municipio.

La principal virtualidad del Plan es LA PARTICIPACIÓN DIRECTA DE LA CIUDADANÍA. Em-pezando por la encuesta y el informe resultante hecho al principio por Ados Consulting, y continuando con el Txotx Kafe o con los talleres llevados a cabo por el propio Estudio K, redactor del Plan, hasta llegar a la fase de alegaciones, han sido infinidad las aportaciones y sugeren-cias de personas, asociaciones e instituciones, y es por ello que quere-mos mostrar a todas ellas nuestro agradecimiento.

Las características más importantes de dicho Plan son las siguientes:• Se toma como criterio principal un limitado consumo de suelo. El

suelo no es un bien inagotable, y no se puede desperdiciar de cual-quier manera.

• Importancia del entorno rural y del primer sector en Larrabetzu.• Se ha contado con cuatro alternativas a la hora de decidir el volumen

de nueva vivienda y se ha optado por el más bajo.• Los criterios para el cálculo de la cantidad de nueva vivienda tam-

bién han sido novedosos, ya por primera vez en un plan urbanístico se han tenido en cuenta las viviendas vacías, los bajos de los edificios y las viviendas que podrían remodelarse a la hora de hacer dicho cálculo.

• El Plan recoge un estudio sobre el fenómeno de la vivienda vacía en Larrabetzu. Hay que resaltar que dicho estudio fue llevado a cabo por personas voluntarias del pueblo y por estudiantes de arquitectu-ra de la UPV en colaboración.

• Plan de Movilidad. Desde un principio se vio en las reuniones del Consejo de Urbanismo que este Plan debía servir para mejorar la calidad de vida de la ciudadanía y es por ello que aparece el Plan de Movilidad insertado en el PGOU. Durante estos últimos meses hemos empezado a llevar a cabo acciones concretas de dicho Plan y a ver las consecuencias beneficiosas de dichas actuaciones.

De todos modos, no podemos terminar este artículo sobre el nuevo PGOU de Larrabetzu sin mencio-nar al Consejo de Urbanismo y a todas las personas que han estado trabajando en él. Se han llevado a cabo más de 150 reuniones y siempre de modo desinteresado, convirtiendo el Consejo en un foro abierto para reflexionar sobre lo más conveniente para nuestro pueblo. Pues las reuniones siempre han sido abiertas y cualquiera que haya querido tomar parte en ellas ha podido venir a dar su opi-nión. MUCHAS GRACIAS A TODOS Y TODAS.

Alcalde de Larrabetzu

Iñigo Gaztelu

Page 14: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

H ERRITARREKIN BERBETAN

BIZKARGI DANTZA TALDEADANTZATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO

Ia nahi gabe sortu zen Biz-kargi dantza elkartea. Ez zuten ideia hori hasiera batean behintzat. Paradoxi-koa dirudien arren, euskal dantzen inguruan sortzen den genero bereizketa izan zen sorrera horren oinarria. Eskolako haur eta gaztee-kin dantza eskolak ematen zituen Jone Jauregi herrita-rrak, Larrabetzuko eskolan. Eta hamabi urte bitarteko neskak ziren gazte talde horretan gehienak. Bien bitartean, metro gutxira, mutilak euskal dantzetara erakartzeko eskolak ema-

ten ziharduen Aitor Santxo herrikidea Hori Bain, Biz-kargi izenaren pean. Talde biak elkarrekin zerbait egi-teko gogoak elkartu zituen mahai beraren bueltan Jone eta Aitor. Eta hainbat bilera eta proposamenen artean erabaki zuten denak elkartu eta elkarte bakarra sortzea; gaur egun Bizkargi dantza elkartea dena, alegia. Es-perimentu gisa elkartu, eta gaur gaurkoz 100 herrikide dira dantza taldeko partai-de. Eta 190 bazkide ditu el-karteak.

ANIZTASUNA

Aniztasuna da Bizkargi elkartearen marka. Hala uste du Jonek. “Nagusienak 65 urte inguru ditu eta sei, aldiz, gazteenak”. 100 pertsonako taldea kudeatu eta denei dantzak irakastea lan nekeza da, ordea. Lau taldetan banatzen dituzte horregatik: txikiak, ertainak, hasi berriak eta nagusiak. Eta nagusien taldean emakumeen dantzak, gizonenak eta mixtoak ikasteko entseguak egiten dituzte. Jone bera, Ane Baraiazarra, Mireia Artabe eta Aitor Santxo aritzen dira irakasle lanetan. “Irakasle batekiko dependentzia eduki baino, nahiago genuen lana banatu”. Denak kide, eta denak denen irakasle. Berezia da Bizkargi elkarteak lortzen duena. Haurrei es-kolak ematen, dantza elkarteko gazteak ere aritzen dira. Eta belaunaldien arteko kate bat sortzen dute horrela. Belaunaldi batek, beste bati, eta harek, besteari. Eta, nola ez, elkartu eta denak elkarrekin aritzeko gero.

14

Page 15: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

HARRERA ONA

Herrian harrera ona izan du dantza elkarteak. Orain arte izan den hutsune baten ondoriozkoa dela uste du Jonek. “Eskola utzi ondoren, herritarrek ez zuten dantzan jarraitzeko aukerarik eta Bizkargirekin bete da hutsune hori”. Edonola ere, muga asko dituzte orain ere. “Mutil asko dago taldean eta harresi asko hautsi ditugu. Baina oraindik ere 30 urtetik behera-koak erakartzeko zailtasunak ditugu”. Eskolara joan ziren iaz Bizkargikoak saio bat egitera. “Eskolara joan ginen bost urteko haurrei erakusteko zer egiten du-gun elkartean, eta nortzuk elkartzen garen. Neska eta multil talde bat elkartu eta hainbat dantza egin ge-nituen ikasleekin”. Emaitza izan zuen ordukoak. Izan ere, aurtengo ikasturtean eskolako neska eta mutil asko gerturatu baita taldera. “Hasi berriak gara, eta ziur naiz, oraindik ere harresi gehiago apurtuko di-tugula”.

KIROLA, DANTZA ETA EUSKARA

Kirola, dantza eta euskara elkartzen duen jarduera dantza Joneren arabera, eta hainbeste lagun elkar-tzeak herritarren arteko sareak indartzen dituela uste du. “Herritarrek euskal kultura lantzeko eta musikaz gozatzeko aukera dute elkartean, baita, euskaraz egi-teko ere. Baina argi du Jonek azken helburua zen den: ondo pasatzea.”Gure helburua ez da plazetan dantza egitea, gure helburua ondo pasatzea da eta dantzaz gozatzea”. Astean, sei orduko entseguak egiten dituz-te: astearte eta ostegunetan, 19:30etatik 21:00etara. Eta sei batzordekideren artean koordinatzen dute dena. Esan gabe doa, Bizkargi elkartean biltzen di-renak, boluntario lana egiten dutela. Elkarlan horren adierazle dira dantza elkartean erabiltzen dituzten jantziak ere. Taldekideek beraiek jositakoak dira; eta hainbat herritarren laguntza izan dute lan horretan.

MUSIKARIEI DEIA

Sortu zenetik bi urte pasa diren arren, ez dira geldi egotekoak Bizkargi elkartekoak. Eta hainbat dantzal-di egin dituzte jada herrian. Portugaleten ere egin dute dantza erakustaldia. Eta Kepa Junkeraren azken lanaren bideoklipean ere agertzen dira herriko dan-tzariak. Erronka berria dute aurrez aurre orain. Izan ere, abenduaren 29an eta 30ean Korrontzi taldeare

kin egingo dute dantza, Azpeitian lehenik eta Bilbon gero. Baina ez dira hor bukatzen elkartearen asmoak. Euskal Herriko lurraldeen arteko harremanetan ere egin nahi dute indar Jonek azaldu duenez, eta mas-karadako dantzak ikasteko Ipar Euskal Herriko dan-tzariak etorriko dira Larrabetzura. Dantzariak sobera dituzte elkartean, baina gehiago ere bildu nahi dituz-te. Eta musikariak taldera gehitzeko deia ere egin du Jonek. Herriko musikariak ere dantza elkarteko kide izatea nahi dute Bizkargikoek. “Larrabetzun musika-ri asko dago, eta euskal musika sortzeko beharrizan hori ere badugu. Egiten ditugun saio guztieetan he-rriko musikariekin aritzeko”.

HAUR, HELDU, GAZTE, ANDRE ZEIN MUTIKO

Haur, heldu eta gazte; andre zein mutiko. Dantzak el-kartu ditu Larrabetzun, eta oraindik ere dantza asko dute egiteko, eta plaza asko dituzte zapaltzeko. Ateak zabalik dituzte beti. Beraiengana hurbiltzea besterik ez dago taldera sartu eta entseatzen hasteko. Herri-ko plazan, dantzan aritu direnean, herritar gehienek sentituko zuten dantzan hasteko gogo txiki bat barre-nean. Arritmikoa izatea ez da aitzakia oinak mugitu eta besoak altxatzeko. Irakasleak ez dira falta, eta ira-kasteko gogoak ere ez. Herriko elkarte gutxik lortu duena egin du Bizkargik. Dantza plazara ekarri du berriz. Eta belaunaldiz belaunaldi errotzen ari dira hori. Etorkizuna du Larrabetzuko plazak, hortaz.

15

Page 16: bizi 7. zenbakia, 2016ko negua. LARRABET · Eropako arauak eskazten duen moduan, guztion lagun-tza eta konpromisoa eskatzen du. Ingurune garbiago eta osauntsuago bat lortzeko neurrietako

Zorionak Etxahun, txapelduna zara.

Bai ez da nire buruari inoiz derrigortzat ipinitako gauza bat, baina sari polita da. Txapelak poz itzela eman dit eta zorion moduan heldutako mezu guztiek be bai.

Herrian be jendeak poztasunez hartu du gainera.

Bai eta badaukat hori eskertu beharra, egia da jende askok orain zoriondu nauela, baina beste batzuk urteatan da-biltza nire atzetik; bai Bizkaiko txapel-ketan zein Euskal Herrikoan kantatu izan dudanean -eta ez herritik 20 kmra, urrinago be bai- beti joan da herritar multzo polita saioak ikustera. Ez dakit inoiz eskertu izan dudan baina orain bada eskertzeko momentua, batez be hasieratik jarraitu nautenei.

Xabier Amurizak txapeldun moduan ibiltzeko. Zein izango da zure zeregina aurrerantzean?

Gura nuke askorik ez igartzea. Badakit normalean kantatu ez dudan saioren

baten kantatzea tokatuko dala, ez dira asko izango halan da be; baina batez be, nire buruari aurrerantzean jarri diodan derrigortasuna izango da normalean urtero deitu izan nauten lekuetako an-tolatzaileei erantzutea eta saio horreta-ko entzuleei eskertzea. Plaza barrietan bai, baina betikoei erantzuten jarraituz.

Oso giro ona egon zan Larrabetzuko saioan be.

Larrabetzuko saioan danak urten eban ondo. Saioa norbere herrian danean ar-dura gehigarri bat egoten da, izan be, helburu pertsonalei begiratzeaz gain saio onak urtetea, jende asko batzea eta giro ona egotea gura izaten da. Aurreko egunetan be igarten zan herritar asko be joango zirala eta eurori saio on bat eskaini eta finalerako txartela lortzeak asko poztu ninduen.

Maila onean dago Bizkaiko bertsogin-tza?

Bizkaiko bertsogintza osasuntsu dago. Maila txukuneko bertsolari multzo polita dago eta finala izan da horren

erakusgarri. Erreleboa modu natura-lean eta apurka emoten dabil eta hori seinale hona da. Bestalde bertso eskole-tan alkarregaz harremantzeko gero eta ekimen gehiago egiten dira eta horrek sano eragin positiboa deko.

Zuk zeuk ie 30 urte bertsoaren ingu-ruan.

Bizitza osoa daroat bertsoari lotuta. Gaur egun lanbidea eta zaletasuna dot. Ibilbide nahiko berezia eduki dot, izan be, taldean hasi banintzen be hamalau bat urtegaz bakarrik geratu nintzen he-rrian. Ordurako baneukon harremana inguruko beste bertsolari batzukaz eta horreri esker segitu nuen neurri baten. Ez naz sekula damu-tu.

· Argazkiak: Oier Beldarrain (Miribillako finala)

ETXAHUN LEKUE BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELDUNA 2016

Txapelak poz itzela eman dit, heldutako mezu guztiek be bai