Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA...

26
Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua ASTRONOMIA

Transcript of Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA...

Page 1: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua

ASTRONOMIA

Page 2: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ZERU-ESFERAKONSTELAZIOAK1

Horizontearen zirkunferentziaren gainean pausatzen den esferaerdi gisa ikusten dugu zerua. Zeru-esferaren beste erdia horizontearen azpian gelditzen da, Lurraren atzean ezkutatuta.Zerura begiratuz gero, badirudi izarren dirdirak bobeda horretako argi-puntu finkoak direla. Hala, erraza da zeruko eremu jakin bateko izarrak elkarrekin lotzea, erraz gogoratzeko moduko irudiak sortzeko: konstelazioak.

KONSTELAZIOEN ILUSIOA 1

Baina beti gogoan izan behar dugu konstelazio baten barruko izarrak, elkarrengandik hurbil daudela ematen duen arren, balitekeela guri iruditzen zaigun baino distantzia askoz handia-goetara egotea bata bestetik.

Page 3: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

ARIKETAAlboko koadroetan, lau konstelazio daude irudikatuta. Koadro horien arabera, posizio jakin batzuk finkatuko ditugu ikasgela osoan zehar, haurrak haietan jar daitezen.

Neurriak zentimetrotan daude. Parentesi arteko zenbakiak adierazten du buruak lurzorutik zer altueratara egon behar duen; hortaz, haur batzuek zutik egon beharko dute, eta beste batzuek, aulki batean eserita, gainera igota edo lurrean eserita, komeni denaren arabera.

Beste haur batzuek arbelean (zeru-esfera) markatuko dute lehengo haurren buruak (izarrak) zer posiziotan dauden gelaren atzealdean dagoen haurraren (Lurra) ikuspegitik begiratuta. Ikasleek elkartu egingo dituzte proiekzio horiek, eta 3. eta 4. orrialdeetako ereduetatik konstelazio bakoitza zein den asmatzen saiatuko dira.

Beste ariketa bat da konstelazio horiexen hiru dimentsioko eredua sortzea, kartoi mehea eta bonbilla txikiak erabiliz izarrak irudikatzeko.

Page 4: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ZERU-ESFERAKONSTELAZIOAK1

Zeruan orientatzea erraza da, baina, horretarako, lehenik, konstelazio nagusiek zer forma duten ikusi behar dugu, eta, izarren zenbait alienazio gogoratuz, konstelazio batzuetatik hain argiak ez diren beste batzuetara joango gara.

ORIENTAZIOA ZERUAN

Hartz Handia abiapuntu ona da zeruko konstelazio guztiak aurkitzeko. Esate-rako, lapikoaren heldulekuaren beste muturrean dauden bi izarren arteko distantzia bost aldiz luzatzen badugu, Iparrizarrarekin egingo dugu topo, beti iparreko puntu kardinalaren gainean egon ohi den izarrarekin, alegia.

2

UDAZKENA

NEGUA

UDABERRIA

UDA

Page 5: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

Ikasle bakoitzak konstelazio bat irudikatuko du. Horretarako, kartoi mehe beltzaren zati bat (10 x 7 cm ingurukoa) hartuko du. Gero, izarrak dagozkien posizioetan marraztu edo itsatsiko ditu, hurrengo bi orrial-deetako ereduetan ageri diren 19 konstelazioetako bat osatzeko. Hartz Handitik hasi eta beheko planisferioan ageri diren alienazioetatik jarraituta, ikasleek kartoi mehe beltz handi baten gainean (45 x 60 cm) jarriko dituzte konstelazioak, bakoitza dagokion posizioan eta behar bezala orientatuta.

Ariketa honi esker, urtaro bakoitzean agertzen diren konstelazio nagusien eredu bat lortuko dugu. Konstelazio horiek urtaro bakoitzaren izenaren azpian ageri dira, eta, horiez gainera, planisferioaren erdialdean dauden konstelazioak daude, urte osoan ikusten direnak.

Benetako zeruan konstelazioak aurkit-zea ariketa erraza eta atsegina da. Hodeirik gabeko gau bat eta leku ireki bat aukeratzea da kontua, eta zuzeneko argia dagoen tokie-tatik urrutiratzea. Lehen urratsa iparraldera begiratzea izan liteke, Hartz Handia bilatzeko. Aurreko orrialdeko planisferioan ageri ziren izar-alienazioek konstelazio nagusi batetik bestera eramango gaituzte.

Urtaro bakoitzean Hartz Handiak iparraldeko horizontean hartzen dituen posizioak jarri ditugu lagun-garri gisa. Udazkenean, zaila izaten da Hartz Handia ikustea, horizontetik oso hurbil dagoelako, baina, orduan, Cassiopeiak erakusten digu hura non dagoen.

ARIKETA

ARIKETA

UDAZKENA NEGUA

UDABERRIA UDA

Page 6: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ZERU-ESFERAKONSTELAZIOAK1

ORION

LEO

GEMINI

VIRGO

AURIGA

SCORPIUS

ARRANOA

CANIS MAJOR

HARTZ HANDIA

Page 7: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

ANDROMEDA

LYRA

CASSIOPEIA

HARTZ TXIKIA

PEGASUS

TAURUS

PERSEUS

CYGNUS

SAGITTARIUS

ITZAINA

Page 8: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

2 ZERUAREN MUGIMENDUA

Zerua mugitzen ari da, astiro baina etengabe. Itxurazko efektu bat da, Lurraren mendebaldetik ekialderako errotazioak eragiten duena. Lurraza-leko behatzaileoi iruditzen zaigu izarrak ekialdetik irten eta mendebaldean ezkutatzen direla. Alabaina, Lurraren errotazio-ardatzak adierazten duen

IZARREN EGUNEROKO MUGIMENDUA

norabidean begiratuz gero, konstelazio-multzo berbera ikusiko dugu beti. Biraka dabiltza nahiko geldirik dagoen izar baten (iparra seinalatzen digun Iparri-zarraren) inguruan, inoiz ezkutatu gabe: izar zirkunpolar deritze. Cassiopeia eta bi hartzak adibide onak ditugu.

1

Izarrak bezalaxe, Eguzkia ere agertzen da zeruaren eguneroko itzuli horretan; zeruaren mugimenduak ekialdetik irtenarazi eta mendebaldean ezkuta-razten du Eguzkia. Gauzen itzala nola aldatzen den begiratuz, ederki ikusten da mugimendu hori.

EGUZKIAREN EGUNEROKO MUGIMENDUA 2

Page 9: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

ZERUAREN MUGIMENDUA

Ikasleek paperezko izarrak itsatsiko dituzte gelako hormetan eta sabaian. Beren burua ardatz hartuta pixkanaka biratuz —Lurra izango balira bezala—, izarren itxurazko mugimendua ikusiko dute: alde batetik agertuko dira (ekial-dea litzateke) eta kontrako aldetik desagertuko dira (mendebaldea litza-teke).

Begirada sabaian dutela biraka, ohartuko dira izar jakin batzuk beti ikusten direla, eta zehazki izar bat (Iparrizarra, ikasle bakoitzarena ezber-dina) ez dela ia mugitzen.

ARIKETAIPARRIZARRA

EKUATOREA

LURRAREN BENETAKO BIRA

ZERUAREN ITXURAZKO

BIRA

Ikasleek gnomon bat egingo dute, euskarri baten gainean makila bat bertikalean jarrita. Eguzkiak ordu askoz jotzen duen toki batean ipini ondoren, itzala noraino iristen den markatuko dute ordu oro. Hala, itzalaren luzera eta orientazioa eguneko orduarekin lotu ahal izango dituzte.

ARIKETA

Page 10: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

3 ZERUAREN URTEROKO ALDAKETA

Lurra orbita ia zirkular batean dabil Eguzkiaren inguruan biraka. Orbita hori zehazten duen planoak zeru-esfera ebakitzen du, eta zirkulu maximo bat sortzen da: ekliptika. Lurretik begira-tuta, badirudi ekliptika dela-eta Eguzkia mugitzen ari dela Lurra bere orbitan aurrera doan heinean. Hortaz, itxuraz, urtebetean Eguzkiak ekliptika osoa pasatzen du, izar finkoen atzealdetik mugituz. Ekliptikan zehar, zodiakoko 12 konstelazioakdaude (eta Ophiuchus konstelazioa ere bai, nahiz eta zodiakotik kanpokotzat jotzen den). Eguzkia hilabete batez egoten da konstelazio horietako bakoitzean. Berez, ezin da ikusi Eguzkia zer zeru-eremutatik pasatzen den une bakoitzean, bere distira indartsuarekin zeruko izar guztiak ezkutatzen ditu eta.

Dena den, ekliptikan nondik nora ibiltzen den ondoriozta dezakegu zeruaren gaueko itxura urtaroz urtaro nola aldatzen den begiratuta. Bada, urteko sasoi bakoitzean konstelazio jakin batzuk bakarrik ikus ditzakegu.

EGUZKIAREN URTEROKO DESPLAZAMENDUA 1

Lurraren ardatzak ekliptikaren planoarekiko duen inklinazioa dela eta, Eguzkiak anplitude desberdine-tako itxurazko ibilbideak egiten ditu zeruan; hala, altuago edo baxuago egon ohi da eguerdian, eta ordu gehiagoz edo gutxiagoz egoten da zeruertzean (horrela sortzen dira urtaroak).

EGUZKIAREN ALTUERAREN URTEROKO ALDAKUNTZA 2

MARTXOA

ABENDUA

IRAILA

EKAINA

EGUZKIAREN IBILBIDEA

EKLIPTIKAN

LURRAREN ORBITAKO DESPLAZAMENDUA

HIL BATEAN

ECUADOREKLIPTIK

A

EGUZKIA

Page 11: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

ZERUAREN URTEROKO ALDAKETA

Soka eta klariona erabiliz, zirkulu zentro-kideak marraztuko ditugu jolastokian. Hamahiru haur zirkulurik handienean jarriko dira sakabanatuta, marrazkian agertzen den eran. Zodiakoko konstela-zioak eta Ophiuchus irudikatuko dituzte, eta bakoitzak kartel bat izango du dagokion izenarekin. Lurra irudikatzen duen haurra oinez hasiko da zirkuluan, eta esanez joango da urteko hil bakoit-zean Eguzkia (erdian geldirik dagoen haurra) itxuraz zer konstelaziotan dagoen.

Lehen bezala kokatuta, eta udabe-rriaren hasieratik abiatuta —Eguzkia Piscis konstelazioaren gainean ikusiko da—, Lurra irudikatzen duen haurrak hurrenez hurren esango ditu hilabete bakoitzean Eguzkiaren kontrako noran-zkoan ikusten dituen konstelazioak, hau da, gauerdian ikusten diren konstela-zioak.

ARIKETA

ARIKETA

SAGITTARIUSOPHIUCHUS

LURRA

EGUZKIA

ABU.

IRA.

URR.

AZA

.

ABE. URT.

OTS.

MAR.

API.

MA

I.

EKA.

UZT.

SCORPIUS

LIBRA

VIRGO

LEO

CANCER

GEMINI

TAURUS

ARIES

PISCIS

AQUARIUS

CAPRICORNUS

Eguzkiaren eguneroko mugimendua neurtzeko eraiki dugun gnomona erabil dezakegu, halaber, Eguzkiak urte osoan hartzen dituen altueretan izandako aldakuntzak neurtzeko. Horretarako, nahikoa da neurketa bakar bat egitea 15 egunean behin, beti ordu berean —eguerdi aldean—, hainbat hilabeteko epean.

ARIKETAMAIATZA

MARTXOA

URTARRILA

Page 12: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

1

4 PLANETAK

Planeten arteko distantziak sekulakoak dira beren tamainarekin alderatuta. Bestalde, bi planeta-mota oso ezberdin bereizi behar dira: lurtarrak —neurri-zko tamainakoak eta harritsuak— eta planeta erraldoiak —besteak baino askoz handiagoak dira, eta, gehienak, gaseosoak—.

EGUZKI-SISTEMAREN DIMENTSIOAK1

Page 13: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

SAGITTARIUSOPHIUCHUS

SCORPIUS

LIBRA

VIRGO

LEO

CANCER

GEMINITAURUS

ARIES

PISCIS

AQUARIUS

CAPRICORNUS

LURRA

MARTE

EGUZKIA

ASTRONOMIA

PLANETAK

ditu, eta erraldoiak, haur-talde batek (Jupiter, hamalau haurrek; Saturno, hamar bat haurrek; eta Urano eta Neptuno, lau haurrek).Horiez gainera orain arte (2010) ezagutzen ditugun planeta nanoak ere (Ceres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris) beren posizioan irudikatu nahi baditugu, distantzia hauetara jarri beharko dute ikasle batzuek: hiru pausora, Ceres jarriko da (Marte eta Jupiterren artean); 40 pausora, Haumea; 46 pausora, Makemake; eta hormatik 68 pausora, Eris.

Toki zabal batean egingo dugu; jolas-tokian edo gimnasioan, esaterako. Eguzki-sistemako distantzien eredu bat sortzea proposatzen dugu. Hormak Eguzkia irudikatzen du, eta ikasle bakoitza planeta bakoitzari dagokion distantziara jarriko da. Merkurio, hormatik 30 cm-ra; Artizarra, 60 cm-ra; Lurra, hormatik 1 m-ra (pauso batera); Marte, 1,5 m-ra; Jupiter, 5 pausora; Saturno, 10 pausora; Urano, 19 pausora; eta Neptuno, 30 pausora.Kontuan hartu behar da distantzia-eskala horretan planetak hondar-aleen bidez irudikatu beharko liratekeela. Planeten tamainaren ideia bat izateko, lurtarrak (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte) haur bakar batek irudikatuko

ARIKETA

Page 14: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

Planetak orbita eliptiko ia zirkularrei jarraituz mugitzen dira. Planeta bat Eguzkitik zenbat eta hurbilago egon, hainbat eta azkarrago mugitzen da. Planeten orbitak ekliptikaren planotik apenas aldentzen direnez, planetek zodiakoko konstelazioak pasatzen dituzte, Lurretik begiratuta. Baina Eguzkiaren inguruan biraka dabilen planeta batetik (Lurretik) begiratzen diegunez, nahiko modu bitxian mugitzen dira zodiakoan; izan ere, urtean behin edo, begizta bat egiten dute zeruan.

PLANETEN ITXURAZKO MUGIMENDUAK2

PLANETA BATENZODIAKOKO IBILBIDEA

EKLIPTIKA

EKUATOREA

ZODIAKOAREN ZERRENDA

4 PLANETAK

Page 15: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ARIKETA

Benetako zeruan planetak nola mugitzen diren behatzea proposatzen dugu; erraz ikusten dira (Merkurio izan ezik). Horretarako, lehen-lehenik, planeta bakoitza zein den jakin behar dugu, eta “Efemerideak” atalean ageri den taulak lagunduko digu horretan. Han agertzen da planeta bakoitza zodiakoko zein konstelaziotan dagoen hil bakoitzean, zenbait urtetan. Horren harira, esan beharra dago planetek Scorpiusen gain-gainean dagoen Ophiuchus konstelazioaren hegoaldeko partea zeharkatzen dutela batzuetan, eta Ophiuchus ez dela zodiakoko konstelazio bat.Behin planeta aurkitutakoan, zenbait egunean behin behaketa bat egin

beharko dugu hainbat hilabetez (Artizarrari eta Marteri, astean behin behatuko diegu; Jupiterri eta Saturnori, hilean behin). Ikasleek planisferio batean markatuko dituzte planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak.

ARIKETA

Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira, poliki-poliki (adibidez, Lurra eta Marte, eta Marte irudikatzen duen umea astiroago joango da). Lurra irudikatzen duen haurrak esango du hilabete bakoit-zean zein konstelaziotan ikusten dituen Marte eta Eguzkia. Uneren batean, Martek atzera egingo du aurreko konste-laziora, aldi labur baterako.

ASTRONOMIA

SAGITTARIUSOPHIUCHUS

SCORPIUS

LIBRA

VIRGO

LEO

CANCER

GEMINITAURUS

ARIES

PISCIS

AQUARIUS

CAPRICORNUS

LURRA

MARTE

EGUZKIA

PLANETAK

Page 16: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

4 PLANETAK

Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturno planetak hurrengo urteetan lokali-zatzeko efemerideak datoz orain. Hil bakoitzeko lehen egunean denbora unibertsaleko 00:00an izango duten kokapena kalkulatu da. Lauki bakoit-zean, planeta zein konstelazioren gainean egongo den agertzen da, edo, bestela, “Ezin zaio behatu” agertzen da, planeta Eguzkitik gertuegi dagoelako behatu ezin zaionean. Kalkulu horiek ateratzeko, planetari behatzea ezi-nezkotzat jo da Eguzkitik 15º baino gutxiagora dagoenean. Dena den, iriz-pide hori gutxi gorabeherakoa da; izan ere, planeta batzuei beste batzuei baino errazago beha dakieke krepuskuluan, beren argitasunaren arabera. Planeta bati egunsentian bakarrik beha bada-kioke, hilabete horri dagokion laukia hori ilunez agertuko da; ilunabarrean bakarrik beha badakioke, berriz, laukia marroiz agertuko da. Planeta bati gau ilunean beha badakioke, laukia hori argiz agertuko da.

Gogoratu kanpoko planetei —orbita Eguzkitik (ez Lurretik) urrunen duten planetak: Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno— behatzeko sasoi onena Eguzkiaren pare-parean dau-denean izan ohi dela, Eguzkiarekiko 180º-ra daudenean zeruan; orduan, gau guztian beha dakieke. Barruko planetei (orbita Lurraren orbitaren barruan duten planetak: Merkurio eta Artizarra) behatzeko garairik onenak Eguzkiarekiko elongazio maximoak dituztenean izaten dira, hau da, pla-neten eta Eguzkiaren arteko distantzia angeluarra handiena denean.

Tauletan, Artizarraren ekialdeko (arratsal-deko) eta mendebaldeko (goizeko) elongazio maximoak ageri dira, bai eta Marte, Jupiter eta Saturnoren datozen urteotako oposizio-egunak ere.

PLANETEN EFEMERIDEAK 2011-2020 HAMARKADARAKO

EFEMERIDEAK3

Page 17: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

PLANETAK

Atal honetan, Iberiar penintsulatik eta Kanariar Uharteetatik hurrengo urteotan ikusi ahal izango diren eguzki- eta ilargi-eklipse nabarmenenak aipatzen dira. Eguzki-eklipseei dagokienez, Iberiar penintsulako datuak Bartzelona hirirako kalkulatu dira, eta Kanariar Uhartee-takoak, Tenerifeko Santa Cruz hirirako. Beste tokietarako, ordutegi-ezberdin-tasunak minutu batzuetakoak izango dira. Ilargi-eklipseei dagokienez, ordu-tegiak berberak dira eklipsea ikusi ahal izango den Lurraren hemisferio osoan.

Batzuetan, barruko planetek (Merkurio eta Artizarra) Eguzkiaren diskoa nola zeharkatzen duten ikus daiteke. Halakoe-tan, esaten dugu “igarotze” bat gertatzen dela “eklipse” bat gertatu beharrean. Merkurioren igarotzeak nahiko ohikoak dira, baina Artizarrarenak oso bakanak dira.Hain zuzen ere, 2012ko ekainaren 5ean gertatuko da ohiz kanpoko fenomeno hori, nahiz eta, tamalez, Espainiatik ezin izango den ikusi. Dena dela, zerrendan jarri dugu berezia delako.

IGAROTZEAKEKLIPSEAK

2011-2020 HAMARKADAN ESPAINIATIK IKUSI AHAL IZANGO DIREN EGUZKI- ETA ILARGI-EKLIPSEETARAKO ETA ARTIZARRAREN ETA MERKURIOREN IGAROTZEETARAKO EFEMERIDEAK.

Hurrengo orrietan ageri diren efemerideetako orduak denbora uni-bertsalean (UTC) emanda daude. Ordu zibilera (gure ordulariek ema-ten dutena) pasatzeko, Iberiar penintsulan ordubete gehitu beharko zaio neguko ordutegia indarrean dagoenean, eta bi ordu, udako or-dutegian. Kanariar Uharteetan, neguko ordutegian ez da ordurik ge-hitu beharko, eta udako ordutegian ordubete gehitu beharko da.

Page 18: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

Hil bakoitzeko lehen egunean, 00:00an (UTC)

Eguzkitik 15º-ra, gutxi gorabeherav

Gau iluna

Iluntzean, Eguzkitik 50º-ra Solv

Egunsentian, Eguzkitik 50º-rav

Ezin zaio behatu

1 Libra Ezin zaio behatu Piscis Virgo2 Sagittarius Ezin zaio behatu Piscis Virgo3 Sagittarius Ezin zaio behatu Cetus Virgo4 Aquarius Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Virgo5 Piscis Piscis Piscis Virgo6 Aries Aries Piscis Virgo7 Ezin zaio behatu Taurus Aries Virgo8 Ezin zaio behatu Taurus Aries Virgo

9 Ezin zaio behatu Gemini Aries Virgo10 Virgo Cancer Aries Ezin zaio behatu

11 Libra Leo Aries Virgo12 Sagittarius Leo Aries Virgo

1 Capricornio Leo Piscis Virgo2 Aquarius Leo Aries Virgo3 Piscis Leo Aries Virgo4 Taurus Leo Aries Virgo5 Taurus Leo Ezin zaio behatu Virgo6 Ezin zaio behatu Leo Taurus Virgo

7 Taurus Virgo Taurus Virgo

8 Taurus Virgo Taurus Virgo9 Gemini Virgo Taurus Virgo

10 Leo Libra Taurus Virgo11 Virgo Ophiuchus Taurus Ezin zaio behatu 12 Libra Sagittarius Taurus Virgo

2011

2012

URTEA HILA ARTIZARRA MARTE JUPITER SATURNO

Page 19: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

1 Ophiuchus Capricornio Taurus Libra2 Sagittarius Aquarius Taurus Libra3 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Taurus Libra4 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Taurus Libra5 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Taurus Libra6 Taurus Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Virgo7 Cancer Taurus Ezin zaio behatu Virgo8 Leo Gemini Gemini Virgo9 Virgo Cancer Gemini Libra

10 Libra Leo Gemini Libra11 Ophiuchus Leo Gemini Ezin zaio behatu 12 Sagittarius Virgo Gemini Libra

1 Ezin zaio behatu Virgo Gemini Libra2 Sagittarius Virgo Gemini Libra3 Sagittarius Virgo Gemini Libra4 Capricornio Virgo Gemini Libra5 Piscis Virgo Gemini Libra6 Aries Virgo Gemini Libra7 Taurus Virgo Ezin zaio behatu Libra8 Gemini Virgo Ezin zaio behatu Libra9 Ezin zaio behatu Libra Cancer Libra

10 Ezin zaio behatu Ophiuchus Cancer Libra11 Ezin zaio behatu Sagittarius Leo Ezin zaio behatu

12 Ezin zaio behatu Sagittarius Leo Ezin zaio behatu

2013

2014

MARTE JUPITER SATURNOARTIZARRAURTEA HILA

Page 20: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

1 Sagittarius Capricornio Leo Libra2 Aquarius Aquarius Leo Escorpión3 Piscis Piscis Cancer Escorpión4 Aries Aries Cancer Escorpión5 Taurus Ezin zaio behatu Cancer Escorpión6 Gemini Ezin zaio behatu Cancer Libra7 Leo Ezin zaio behatu Leo Libra8 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Leo Libra9 Cancer Cancer Ezin zaio behatu Libra

10 Leo Leo Leo Libra11 Leo Leo Leo Escorpión12 Virgo Virgo Leo Ezin zaio behatu

1 Escorpión Virgo Leo Ophiuchus2 Sagittarius Libra Leo Ophiuchus3 Capricornio Libra Leo Ophiuchus4 Piscis Escorpión Leo Ophiuchus5 Ezin zaio behatu Escorpión Leo Ophiuchus6 Ezin zaio behatu Libra Leo Ophiuchus7 Ezin zaio behatu Libra Leo Ophiuchus8 Ezin zaio behatu Libra Leo Ophiuchus9 Virgo Escorpión Virgo Ophiuchus

10 Libra Sagittarius Ezin zaio behatu Ophiuchus11 Ophiuchus Sagittarius Virgo Ophiuchus12 Sagittarius Capricornio Virgo Ezin zaio behatu

2015

2016

URTEA HILA ARTIZARRA MARTE JUPITER SATURNO

Hil bakoitzeko lehen egunean, 00:00an (UTC)

Eguzkitik 15º-ra, gutxi gorabeherav

Gau iluna

Iluntzean, Eguzkitik 50º-ra Solv

Egunsentian, Eguzkitik 50º-rav

Ezin zaio behatu

Page 21: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

1 Aquarius Aquarius Virgo Ophiuchus2 Piscis Piscis Virgo Ophiuchus3 Piscis Piscis Virgo Sagittarius4 Ezin zaio behatu Aries Virgo Sagittarius5 Piscis Taurus Virgo Sagittarius6 Piscis Ezin zaio behatu Virgo Ophiuchus7 Taurus Ezin zaio behatu Virgo Ophiuchus8 Gemini Ezin zaio behatu Virgo Ophiuchus9 Cancer Ezin zaio behatu Virgo Ophiuchus

10 Leo Leo Virgo Ophiuchus11 Ezin zaio behatu Virgo Ezin zaio behatu Ophiuchus12 Ezin zaio behatu Virgo Libra Ezin zaio behatu

1 Ezin zaio behatu Libra Libra Ezin zaio behatu

2 Ezin zaio behatu Escorpión Libra Sagittarius3 Ezin zaio behatu Ophiuchus Libra Sagittarius4 Aries Sagittarius Libra Sagittarius5 Taurus Sagittarius Libra Sagittarius6 Gemini Capricornio Libra Sagittarius7 Leo Capricornio Libra Sagittarius8 Leo Capricornio Libra Sagittarius9 Virgo Capricornio Libra Sagittarius

10 Virgo Capricornio Libra Sagittarius11 Ezin zaio behatu Capricornio Libra Sagittarius12 Virgo Aquarius Ezin zaio behatu Sagittarius

2017

2018

MARTE JUPITER SATURNOARTIZARRAURTEA HILA

Page 22: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

1 Libra Piscis Ophiuchus Ezin zaio behatu

2 Sagittarius Piscis Ophiuchus Sagittarius3 Sagittarius Aries Ophiuchus Sagittarius4 Aquarius Taurus Ophiuchus Sagittarius5 Piscis Taurus Ophiuchus Sagittarius6 Aries Gemini Ophiuchus Sagittarius7 Ezin zaio behatu Cancer Ophiuchus Sagittarius8 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Ophiuchus Sagittarius9 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Ophiuchus Sagittarius

10 Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu Ophiuchus Sagittarius11 Libra Virgo Ophiuchus Sagittarius12 Sagittarius Virgo Sagittarius Sagittarius

2019

URTEA HILA ARTIZARRA MARTE JUPITER SATURNO

1 Capricornio Libra Ezin zaio behatu Ezin zaio behatu

2 Aquarius Ophiuchus Sagittarius Ezin zaio behatu

3 Piscis Sagittarius Sagittarius Sagittarius4 Taurus Capricornio Sagittarius Capricornio5 Taurus Capricornio Sagittarius Capricornio6 Ezin zaio behatu Aquarius Sagittarius Capricornio7 Taurus Piscis Sagittarius Capricornio8 Taurus Piscis Sagittarius Sagittarius9 Gemini Piscis Sagittarius Sagittarius

10 Leo Piscis Sagittarius Sagittarius11 Virgo Piscis Sagittarius Sagittarius12 Libra Piscis Sagittarius Sagittarius

2020

Hil bakoitzeko lehen egunean, 00:00an (UTC)

Eguzkitik 15º-ra, gutxi gorabeherav

Gau iluna

Iluntzean, Eguzkitik 50º-ra Solv

Egunsentian, Eguzkitik 50º-rav

Ezin zaio behatu

Page 23: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

2012ko martxoaren 27a 2011ko urtarrilaren 8a2013ko azaroaren 1a 2012ko abuztuaren 15a

2015eko ekainaren 6a 2014ko martxoaren 22a2017ko urtarrilaren 12a 2015eko urriaren 26a2018ko abuztuaren 17a 2017ko ekainaren 3a2020ko martxoaren 24a 2019ko urtarrilaren 6a

2020ko abuztuaren 13a

ARTIZARRAREN ELONGAZIO MAXIMOAKEKIALDEKOAK (ARRATSALDEA) MENDEBALDEKOAK (GOIZALDEA)

MARTEREN OPOSIZIOAK JUPITERREN OPOSIZIOAK SATURNOREN OPOSIZIOAK

2012ko martxoaren 3a 2011ko urriaren 29a 2011ko apirilaren 4a2014ko apirilaren 8a 2012ko abenduaren 3a 2012ko apirilaren 15a

2016ko maiatzaren 22a 2014ko urtarrilaren 5a 2013ko apirilaren 28a2018ko uztailaren 27a (*) 2015eko otsailaren 6a 2014ko maiatzaren 10a

2020ko urriaren 13a 2016ko martxoaren 8a 2015eko maiatzaren 23a 2017ko apirilaren 7a 2016ko ekainaren 3a2018ko maiatzaren 9a 2017ko ekainaren 15a2019ko ekainaren 10a 2018ko ekainaren 27a2020ko uztailaren 14a 2019ko uztailaren 9a

(*) Oposizio perihelikoa (egokiagoa) 2020ko uztailaren 20a

Page 24: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

Artizarra 2012ko ekainaren 5a eta 6a Ezin zaio behatu !

19:12 / 00:10

Merkurio 2016ko maiatzaren 9a 11:12 / 18:42Merkurio 2019ko azaroaren 11 12:35 / 18:04

Planetak Data UTC orduak (hasiera/amaiera)

ARTIZARRA ETA MERKURIO EGUZKI-DISKOAREN AURREAN IGAROKO DIREN UNEAK

2015eko martxoaren 20a

Partziala / % 63 09:11 10:17 11:27

Data Mota / Fasea Hasiera-ordua (UTC)

Maximoa (UTC)

Amaiera-ordua (UTC)

PENINTSULATIK IKUS DAITEZKEEN EGUZKI-EKLIPSEAK(Bartzelonarako datuak)

Page 25: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,

ASTRONOMIA

2013ko azaroaren 3a

Partziala / % 31 10:54 12:09 13:29

2015eko martxoaren 20a

Partziala / % 46 07:45 08:39 09:38

Data Mota / Fasea Hasiera-ordua

(UTC) Maximoa

(UTC) Amaiera-ordua

(UTC)

KANARIETATIK IKUS DAITEZKEEN EGUZKI-EKLIPSEAK(Tenerifeko Santa Cruz hirirako datuak)

2011ko ekainaren 15a

Erabatekoa 18:23 19:22 22:02

2015eko irailaren 28a

Erabatekoa 01:07 02:11 04:27

2017ko abuztuaren 7a

Partziala 17:23 __ 19:18

2019ko urtarrilaren 21a

Erabatekoa 03:34 04:41 06:50

2019ko urtarrilaren 16a

Partziala 20:02 __ 23:00

Data Mota Hasiera-ordua (UTC)

Erabatekoaren hasiera-ordua

(UTC)

Amaiera-ordua (UTC)

PENINTSULATIK ETA KANARIETATIK IKUS DAITEZKEEN ILARGI-EKLIPSEAK

ASTRONOMIA Argitaratzailea: Obra Social “La Caixa”, 2011 · Testuak: Pedro Velasco Irudiak: Procivel · Gaurkotze-lana eta efemerideak: Jordi Aloy · Koordinazioa: Antonio García Diseinu grafikoa: Cincuenta y Cinco · Estilo-orrazketa: Solució de Continuïtat · Lege-gordailua: B-34569-2011

Page 26: Bizi ezazu astronomia eta biologiaren mundua · planeta bakoitzak hartzen dituen posizioak. ARIKETA Eguzkiaren eta ekliptikaren lehengo muntaketa horretan, bi ume oinez joango dira,