BLOGGER -...
Transcript of BLOGGER -...
Ikasgelako blogakalitatezko edukiez hornitu
BLOGGEREskuliburua
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
1
Aurkibidea
1. Ikasgelako bloga1.1. Zer da blog bat? .......................................... 4
1.2. Zergatik blog bat ikasgelan? .......................... 4
1.3. Zer egin dezaket gelako blogean? .................. 5
2. Blogger2.1. Zergatik blogger? ......................................... 7
2.2. Bloga sortzeko lehen urratsak ........................ 7
2.3. Txantiloia ................................................... 8
2.4. Diseinua ..................................................... 10
2.4.1. Goiburua ................................................... 10
2.4.2. Sarrerak ................................................... 10
2.4.3. Gadgetak .................................................. 11
2.5 Orrialdeak ................................................... 11
3. Sarrerak3.1. Testua ........................................................ 13
3.1.1. Testua idatzi .............................................. 13
3.1.2. Sarrerak eta zirriborroak aldatu .................... 15
3.1.3. Etiketak .................................................... 16
3.1.4. Estekak ..................................................... 16
3.2. Irudiak ....................................................... 17
3.2.1. Irudiak txertatu .......................................... 17
3.2.2. Picasa ....................................................... 18
3.3. Lineako biltegiak .......................................... 19
3.3.1. YouTube ........................................................ 20
3.3.2. DivShare ....................................................... 21
3.3.3. Google Drive .................................................. 22
3.3.4. Issuu ............................................................ 24
3.3.5. Mediafire ....................................................... 25
3.4. Audioa ........................................................ 26
3.4.1. Audio formatuak ............................................ 26
3.4.2. Audio artxibategiak txertatu ............................. 27
3.4.3. Playlist (audio zerrenda) bat txertatu ................ 28
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
2
3.5. Bideoa ....................................................... 29
3.5.1. Bideoa ordenagilutik zuzenean txertatu ......... 30
3.5.2. Bideoak YouTubetik txertatu ........................ 30
3.5.3. Bideoak DivSharetik txertatu ........................ 32
3.6. Bestelako testu-edukiak ................................ 33
3.6.1. Testuak Google Drivetik txertatu ................... 33
3.6.2. Testuak Issuutik txertatu ............................. 34
4. Gadgetak4.1. Gadgetak non eta nola kokatu ....................... 36
4.2. Gadget erabilgarrienak ................................. 37
4.2.1. Testua ...................................................... 38
4.2.2. Irudia ....................................................... 38
4.2.3. Esteka zerrenda ......................................... 38
4.2.4. HTML ........................................................ 39
4.2.5. Etiketak .................................................... 40
4.2.6. Inkesta ..................................................... 41
4.2.7. Artxibategia ............................................... 41
4.2.8. Gainerakoak .............................................. 41
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
3
1. Ikasgelako Bloga
1.1. Zer da Blog bat?
Hauxe da Wikipediak blogari buruz ematen digun azalpena: Blog (edo weblog) bat, ohar,
istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak
egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere
blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta
erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak,
etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira. Goazen, bada,
zatika azalduz.
Lehenik eta behin, bloga interneteko gune bat da,
munduko edozein bazterretatik ikusgarri eta eskuragarri
dagoena. Bertan artikuluak (1) idazten dira, blogaren toki
nagusia hartzen dutenak, eta kronologikoki antolatzen dira,
hau da, berriena beti lehena izango da. Artikulu hauek,
jakina, ez dira testu idatzietara mugatzen: argazkiak,
audioak, bideoak, estekak... ager daitezke artikulotan.
Bestetik, eta testu horien osagarri bezala, alboko
zutabeko menuan era ezberdinetako hainbat eduki jar
daiteke (2): bideoak, estekak, egutegia, argazki
diaporamak, artxiboa, bilatzailea, albisteak, etiketak,
inkestak... besteak beste. Hauek guztiak Blogger
programak berak eskeintzen dizkigun tresna txikiak dira eta ingelesezko izenez dira ezagunak:
gadget.
Eta azkenik, baina ez horregatik garrantzi txikiagokoa, guk idatzitako artikuluei jendeak
egin diezaizkiekeen iruzkinak (3) daude, elkarreragitea, informazio edo iritziak trukatu, gure
bloga zerbait bizitzat hartu.
Hemen azaldutako honetaz guztiaz hitz egingo dugu zehatzago aurrerago, zelan sortu,
zelan kudeatu eta zertarako erabili.
1.2. Zergatik blog bat ikasgelan?
Agerikoa da gaur egun IKTek hezkuntza munduan duten garrantzia, horren adibide argia
Eskola 2.0 egitasmoa bera delarik, etorkizuneko (eta hein handi baten, gaur egungo)
oinarrizko lanabesa baita. Beraz, eta premisa horretatik abiatuta, ingurune digitalera hurbildu
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
4
behar dugu erabiltzaile zein sortzile gisa. Gelako bloga horretarako tresna ezin egokiagoa da.
Ikasgelako Blogak hiru ardatz edota erabilera nagusi izan ditzake: lehenik eta behin,
ikasleen ekoizpenak azaltzeko erakusleihoa da. Esan dugun bezala, gaur egun ikasleen
ekoizpenak ezin dira testu idatzietara mugatu, baliabide teknologikoak erabiliz oso erreza baita
eduki multimediak sortzea (audioa eta bideoa, kasu). Non erakutsi lan horiek, bada? Blogean.
Gelan bertan, etxean eta beste ikastetxe batzuetan ikus eta erabil ditzaten. Horra hor Gelako
Blogak ematen digun beste aukeretako bat, elkarri edukiak eta ezagutzak trukatzea. Guk
beste gune batzuetatik informazioa eskuratzen dugun era berean, beste batzuek berdin egingo
dute guk eskegitako edukiekin.
Azken honetatik tiraka, bigarren ardatzera -edo agian lehenengoa izan beharko- iristen
gara: ikasleen ikaste-prozesuan lagungarri izatea. Alde batetik, ikasleen motibazioa handiagoa
da baliabide informatikoak erabili eta eduki mutimediak sortzean eta hori profitatu behar dugu
gelan. Bestetik, gelan landutako materialen zein eduki osagarrien biltegiaren funtzioa beteko
du blogak, ikasleek etxean ikaste-prozesuan erabil dezaten. Hor izango dituzte eskuragarri
gelan ikusitako bideo eta animazioak, material osagarriak, ariketak... edo horietara zuzenean
iristeko estekak.
Azkenik, gurasoekiko komunikazio bide azkar eta iraunkorra da gelako bloga, oharrak
eta edonolako informazioa (eta berriro diogu, ez bakarrik testu idatziak) helarazteko bidea.
Hiru ardatz hauek antolatzeko hainbat ideia eta proposamen aurkeztuko dizkizuegu
ikasgelako bloga osatzen joan ahala.
1.3. Zer egin dezaket gelako blogean?
Aurreko puntuan azaldu diren hiru ardatz horietako lehenengoan, ikasleen ekoizpenei
dagokienean, ikasgelan egin ohi diren ekintza ia guztiek dute tokia blogean, bai irakasleak
eginikoak zein ikasleek eurek sortutakoak. Adibidez, Lehen Hezkuntzako gela guztietan
esperimentu txikiak egiten dira eta argazkiak atera ere. Zer egin, ordea? Horman eskegitzeko
txartelez gain, esperimentu horien kronika idatzi eta irudiak jarri; irudi horiekin egindako
bideotxoa; ikasleen ahozko azalpena gehitu... Lan bera edo antzekoa egin daiteke burutzen
den edozein irteeratan, bai museora zein mendira doazelarik. Edo idazle bat (edo kirolaria, edo
aitite/amama, edo herriko alkatea) eskola datorrenean egin ahal zaion elkarrizketa. Lasai
egon, bideo edo grabazio horiek zelan egin azalduko dizuegu.
Bigarrenari dagokionez, ikasleen ikaste-prozesuan lagungarri izatekoan, bertan eskegi
ahal ditugu gelan ikusitako bideo eta animazioak (edo hauetara zuzenean heltzeko estekak)
etxean berriro ere ikus ditzaten, testuliburuen osagarri; gure blogaren alboko zutabean jarri
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
5
ditugun baliabideak erabiltzeko aukera emango diegu, direla hiztegiak, direla gune
interesgarrien helbideak. Azken finean, gela etxera eramango diegu.
Gurasoenean, berriz, esan dugun bezala, oharrak, egutegiak, irteeren berri, eurentzako
materialak... beti ere idatzizko testuetatik haratago (deskargatzeko dokumentuak, bideo
interesgarriak, beste gune batzuetarako estekak...).
Has gaitezen, bada, gure gelako bloga sortzen.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
6
2. Blogger
2.1. Zergatik Blogger?
Gaur egun blogak sortzeko programa ugari dago. Guk Blogger aukeratu dugu eskeintzen
dizkigun baliabide guztiengatik. Alde batetik, doako softwarea da, instalatu beharrik gabekoa,
etengabe eguneratzen doana aukera berriak eskeiniz. Beste alde batetik,
Blogger Googleren programa bat da, beraz, berau erabiltzeko Gmail helbide
elektroniko bat behar dugu soilik. Hau da, Gmail helbide horrekin Googleren mundura sar
gaitezke eta bertan topatuko ditugun baliabideak erabili, honako hauek, besteak beste: Gmail
posta elektronikoa, Blogspot blog helbidea, Picassa argazki biltegia, Google Drive testu
prozesatzaile eta biltegia, YouTube bideo biltegia... Ikusten denez, bloga sortzeko programa
baino zerbait gehiago da Blogger, doakoa eta fidagarria, gainerako baliabideak gure blogean
txertatzeko erreztasun handia eskeintzen diguna.
Argi izan behar dugu tutorial honen helburua ikasgelako bloga sortu eta berau
kalitatezko edukiez hornitzea dela. Beraz, blogetako hainbat kontu ukitu gabe pasatuko
ditugu, gure zereginarekin zerikusirik ez dutelakoan, eta indarra jarriko dugu eguneroko
lanean lagungarri izan daitezkeen ataletan. Era berean, tutorial osagarrien bidez edukiak
lantzen trebatzeko laguntza emango dugu.
Arestian esan den bezala, Blogger etengabe dabil eguneratzen eta eraldatzen, beraz,
hau oinarrizko tutoriala izango da, beldurra uxatu eta bloga sortzeko lehen urratsak egiten
hasteko. Gero, egunerokoak berak eramango du irakaslea ezagututakoan sakontzera edota
bide berriak bilatzera. Ziur gaude.
2.2. Bloga sortzeko lehen urratsak
Lan honen asmoa praktikoa izatea da, beraz, hona hemen gure proposamena: blog bat sortzea
eta edukiak osatzea tutorial honetan aurrera egin bitartean.
Arestian esan dugun bezala, gmail
kontu bat baino ez dugu behar gure gelako
bloga sortzeko. Eskura dugunean,
www.blogger.com helbidean sartu eta
bertan gure gmail helbidea eta pasahitza
jartzea eskatzen zaigu. Bete ondoren, sinatu. Hurrengo
orrialdeak oraindik blogik ez duzula adierazi eta berri bat
egiteko gonbitea luzatzen digu. Blog berria sakatuko dugu.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
7
Hurrengo pantaila garrantzitsua da bertan gure blogaren izena eta helbidea erabakiko
ditugulako, beraz, aurretiaz izenik pentsatu ez badugu, pentsatzeko tarte bat hartuko dugu.
Zergatik diogu izena garrantzitsua dela? Bada, alde batetik izen erakargarria baina
gogoratzeko erreza izatea komeni delako; eta, bestetik, izen horren arabera Googleren
bilatzaileak aurkituko du gure bloga
errezago edo ez. Ondo pentsatuta
dugunean, blogaren izena eta bertara
heltzeko helbidea idatzi behar ditugu. Ez
dira ezertan berdinak izan behar izen biak.
Blogaren izena horixe da, gure blogaren izena. Honek ez du zerikusirik web
helbidearekin eta hitz bakar bat edota esaldi luze bat izan daiteke. Testua normal idazten da,
hau da, hitzak bereiziz. Adibidez, Ikasgelako Bloga Sortuz jarri diogu lan honetarako sortu
dugunari. Helbidea, berriz, guk jarritakoa +blogspot.com izango da, hau da, gure blogera
heltzeko helbidea. Kasu honetan, guk aukeratutako izena osatzen duten hitzak edota esaldia
dena batera idatzi behar da (gidoia erabil daiteke behin), baina komeni da oso luze edo
korapilatsua ez izatea. Adibidez, blogaikasgelan.blogspot.com da gurea. Helbidea aukeratzean,
programak berak esango digu helbide hori erabilgarri dagoen edo ez, kasu honetan beste bat
ari delako helbide hori erabiltzen. Guk, adibidez, ikasgelakobloga.blogspot erabili nahi genuen,
baina dagoeneko esistitu egiten da.
Bestalde, txantiloi bat aukeratzea eskatzen da, baina ez da beharrezkoa une honetan
egitea, aurrerago egingo dugu-eta. Bloga sortu sakatuko dugu.
Dagoeneko bloga sortu dugu. Izenaren gainean sakatu eta txura ematen
hasiko gara.
2.3. Txantiloia
Ezkerreko zutabean ageri diren aukerei begiratuko diegu. Txantiloiarekin
(plantilla) hasiko gara. Txantiloia gure blogak izango duen itxura da, hots,
atzeko kolorea edo irudia, oharren eta gadgeten kokapena eta abar. Dena
den, hau guztia alda daiteke edonoiz, beraz, ez dugu burua gehiegi apurtuko.
Halere, hobe da froga batzuk egitea hasieran eta ahal den neurrian estiloa
definitu. Txantiloia hitza sakatuko dugu.
Hor ageri diren estiloetako bat aukeratu behar dugu. Hemen bakoitzaren
gustuak agintzen du. Hori bai, ez da komeni vistas dinámicas atalekorik
aukeratzea, aukera honek blogaren ikuspegia zailduko du-eta. Aurrerago, eta
blogean trebatuta gaudenean, begiradatxo bat botako diogu atal honi. Gure
gomendioa sencillo ataleko bat hartzea da. Behin txantiloi bat aukeratuta pantaila txiki bat
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
8
zabalduko da nolakoa den ikusteko. Dena den, oraindik ezer jarri ez dugunez, oso sinple eta
eskasa irudituko zaigu edozein. Pantaila txiki horretan hiru aukera daude: atsegin ez badugu,
itxi; atsegin badugu, blogera aplikatu; edo atsegin badugu, baina aldaketarik sartu nahi izanez
gero (kolorea, zabalera...), pertsonalizatu.
Azkenengo hau aukeratuko dugu. Sakatu
personalizar.
Bloggerren txantiloi diseinatzailea zabaldu zaigu. Goialdean, ezkerreko zutabean
hainbat atal ageri dira. Goazen banan-banan ezagutzen.
Txantiloietan (plantilla) aurreko
orrialdean aukeratu duguna alda dezakegu. Izan
kontuan aurreko paragrafoan hauei buruz
esandakoa. Aldaketak gordetzeko, blogera
aplikatu sakatu behar dugu.
Atzealdera (fondo) bagoaz, atzeko kolorea
edo irudia alda dezakegu. Gure ordenagailuko
irudi bat igo dezakegu, baina aukera hau,
momentuz, baztertuko dugu. Aldaketak
gordetzeko, blogera aplikatu sakatu behar dugu.
Zabalera egokitun (ajustar ancho), berriz, blogaren zabalera egokituko dugu, bai
sarrerei emango diegun tokia zein eskumako zutabean jarriko ditugun gadgetei eskeiniko
dieguna. Ez da komeni zabalegia jartzea, bestela pantaila zaharretan ez da osorik ikusiko.
Agertzen diren neurriak nahiko egokiak dira. Halere, guk garrantzi handiena sarrerei emango
diegunez, alde hori
zabalduko dugu pixka bat.
Guk 970 pt. eman diogu
sarrerak idatziko ditugun
aldeari eta 260 pt. gadgetak jartzekoari.
Aldaketak gordetzeko, blogera aplikatu sakatu behar dugu.
Pertsonalizatzeko aukera hauetara, dena den, edozein unetan itzul gaitezke, beraz, ez
dugu burua apurtuko oraingoan.
Beste aukera bi geratzen dira: diseinua eta aurreratua. Diseinuari buruz hurrengo
atalean arituko gara sakonago, zer den, zerk du garrantzia bertan eta abar. Aurreratua, berriz,
izenak berak dioenez, oinarrizko maila menperatu ostean ibiltzeko da, beraz, atal honetan egin
daitezkeen aldaketa eta egokitzapenak alde batera utziko ditugu eta programak ematen
dizkigun aukera estandarrak erabiliko ditugu.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
9
2.4. Diseinua
Diseinu atalean klikatzean, gure bloga osatuko duten elementuak (hau da: goiburua, sarrerak
eta gadgetak) non kokatu
aukeratuko dugu. Irudian ikusten
den bezala, goiko lauki zuzena
goiburua da eta ezin da tokiz
aldatu. Ageri den kolore argiko
esparru zabalena sarreren aldeari
dagokio, zutabe bakarra da eta ezkerreko, eskuineko edota erdiko aldean (gadgeten zutabe bi
aukeratuz gero) koka daiteke. Kolore ilunagoko aldeak, berriz, gadgeten kokapen ezberdinak
dira, zutabe bakarra, bikoitza edo alde banatan. Guk irudian markaturik agertzen den diseinua
aukeratu dugu ikasgelako blogaren atalik nagusiena sarrerak izan behar direlako eta alboko
menua, berriz, osagarria. Gainera, eredu honek blog osoaren ikuspegia errezten duela uste
dugu. Aukeratu egiten dugu.
Ikusten denez, lauki bakoitzaren beheko aldean, eskuinaldean, editatzeko aukera
ematen digu. Goazen banaka aztertzen eta editatzen.
2.4.1. Goiburua
Beti goian agertzen da eta zabalera osoa betetzen du.
Bertan gure blogaren izena edota logoa agertuko da.
Editatu sakatzean, ikusten dugu bi aukera ematen digula:
testua idatzi (izenburua eta azalpena) edo irudi bat sartzea.
Une honetan testua jarriko dugu, nahiz eta logoaren aukera
hobetsi, askoz erakargarriagoa delako eta diseinua zaindu
behar dugulako. Logoa diseinatuko dugu PhotoScaperen
tutorialeko ariketa batean. Izenburua dioen tokian gure
blogaren izena idatziko dugu eta azalpen txiki bat beheko
laukian.
Momentuz horrela utziko dugu goiburua, baina ez
ahaztu PhotoScape lantzean logo bat disenatuko dugula.
2.4.2. Sarrerak
Blogaren atalik garrantzitsuena. Hemen agertuko diren datuak zehaztuko ditugu eta, ahal
den neurrian, euskaratu egingo ditugu. Dena den, bloga erabili ahala beharrezko eta
interesgarri ikusten ditugun aldaketak egin ditzakegu edonoiz, beraz, lasaitasunez arituko
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
10
gara.
Editatu sakatuta honako pantaila hau agertzen zaigu. Goazen datuak zehaztera.
Lehenik eta behin, orrialdean zenbat sarrera agertuko den zehaztuko dugu. Honek esan nahi
duena zera da, orrialde horretan behera joan ahala
zenbat sarrera agertuko diren, beti ere, kronologikoki
antolatuta. Guk, adibidez, 7 aukeratzen badugu,
zortzigarrenetik atzera ez dira orrialde horretan ikusiko
baina bai beheko aldean sarrera zaharragoak klikatzen
badugu.
Honen azpian aukeren zerrenda agertzen da.
Guk markatuko ditugu gure sarreretan agertuko diren
datuak. Gure ustez komenigarriak dira honako hauek:
data, noiz jarri dugun jakiteko; iruzkinak, jendearen
komentarioak ikusteko; etiketak, gai bera duten beste
sarreretara joateko (aurrerago ikusiko dugu zehatzago
zer diren etiketak Edukiak sortuz. Sarrerak atalean);
eta mostrar edición rápida, oso lagungaria izango
zaigulako sarrerak sortzean (Edukiak sortuz. Sarrerak atalean). Halere, euskaratu egingo
ditugu datu guztiak. Aldaketak gordeko ditugu.
2.4.3 Gadgetak
Gadgetak edo tresnak, sarreran azaldu dugun bezala, alboko menuan jar ditzakegun eduki
osagarriak dira, Bloggerrek berak eskeintzen dizkigunak. Aurrerago ikusiko ditugu zein diren
eta zelan kokatzen diren. Orain, diseinuari dagokionez, artxibokoa editatuko dugu eta
euskaratu. Izena, Artxiboa; datan, hilabetearen izena kendu eta zenbakia ipini. Gorde ostean,
goiko aldean agertzen den estekan, Bloggerrera
itzuli, sakatuko dugu.
Goazen bada, gure bloga edukiez hornitzera.
2.5. Orrialdeak
Hasierako lerroetan esan dugun bezala, bloga sarrerak kronologikoki antolatzen dituen
bitakora bat da, berritasunak toki nagusiena betetzen duena. Dena den, egungo blogetan
orrialde gehiago zabal daitezke. Hauek, sarrerak agertzen diren orrialdearekin konparaturik,
estatikoak dira, hau da, ez dira berritzen sarrerak jartzean. Guk bertan jarritakoa ez da
aldatzen. Orrialde hauek oso aproposak dira lan monografikoei tartea eskeintzeko, informazio
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
11
gunea zabaltzeko edo gure irudimenak sortu nahi duen edozertarako.
Hauek sortzeko, diseinu orrialdera joan behar dugu eta bertan Páginas aukeratu.
Jarraian, Página nuevaren pestaña zabaldu eta Página en
blanco aukeratuko dugu. Nahi dugun izena emango diogu
(hobe laburra bada). Aktibatzeko, Guardar disposición
sakatu behar dugu.
Orrialdeak sortzean, blogarena agertuko da automatikoki, ezin ezaba daitekeena,
Página principal izenarekin. Editatu egingo dugu eta Nagusia izena emango diogu. Berriro,
Guardar disposición.
Orrialde berriak guk sortu ahala antolatzen dira, baina ordena alda dezakegu.
Horretarako, laukitxoa hartu eta mugituko dugu nahi dugun tokian kokatzeko. Ondoren,
Guardar disposición.
Blogean bi tokitan ager daitezke orrialdeak: goiko logoaren azpian, horizontalean, edo
eskumako menuan, bertikalean. Hori Mostrar páginas como atalean erabakitzen dugu. Edozein
aldaketa egin ostean, Guardar disposición.
Ariketa moduan, hainbat orrialde sortuko ditugu, momentuz soilik izenak eman eta
kokatu, zuriz utziko ditugu. Aukera posible batzuk hauek dira: Nagusia, Bideoak, Irteerak,
Proiektuak, Gurasoak...
Geroago, orrialdeetan testuak idatziko ditugu eta irudiak, bideoak, audioak, estekak...
sartuko ditugu sarreretan egiten ikasiko dugun modu berean.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
12
3. Edukiak sortuz. Sarrerak.
Dagoeneko, itxura eman diogu gure blogari, diseinua eta koloreak aukeratu. Orain, berriz,
garrantzitsuenari ekingo diogu, edukiaz osatzeari, azken finean horixe baita gure xedea,
erabilgarri izango den ahalik eta blogik osatuena sortzea. Sarrerekin hasiko gara.
Sarrerak, sarritan esan dugun bezala, ez dira testu hutsez osatzen, nahiz eta
gehienetan idatzizkoa zati garrantzitsuena izan. Goazen bada, sarrera batean erabil ditzakegun
baliabide guztiak banaka aztertzen eta sortzen, kalitatezko edukiak ekoizteko lagungarri
izango zaizkigun hainbat programa osagarri ezagutuko ditugularik.
Blogean lan egiten hasteko bi bide ditugu: Gmail kontutik abiatuta edo blogetik
zuzenean sartuta. Ikus ditzagun biak.
Gmail kontutik abiatuta: Orain, bloga sortu ondoren, gure
gmail kontuan sartzen garelarik, produktuak atalean Blogger agertuko
zaigu. Hortxe klikatuta, gure blogetarako (bat baino gehiago sor
dezakegu kontu batez) sarbidea ematen digu. Gure blogaren izenaren
gainean sakatzean zabaltzen zaigun orrialdean, ezkerreko zutabearen
goikoaldean, Sarrera berria (entrada nueva) agertuko da.
Blogetik zuzenean: blogearen orrialdea zabaldu eta goiko aldeko eskuinaldean
acceder hitza dago. Hor klikatuta, gmail helbidea eta pasahitza eskatuko dizkigu, blog horren
kudeatzaileak garela ziurtatzeko. Datu hauek
jarrita, goiko aldean ekintza ataza ageriko
zaigu, tartean sarrera berria.
3.1. Testua
Sarrera berria klikatuta, idazteko tartea agertzen da. Hau testu prozesatzaile txiki bat da,
writter edo worden antzekoa, askoz be mugatuagoa, jakina, baina finean funtzio bera betetzen
duena: testu bat idaztea.
3.1.1. Testua idatzi
Atal honetan sarreraren izenburua idatziko dugu. Ez
digu aukerarik ematen hizki mota edota tamaina
aukeratzeko. Izenburuaren testuaren itxura definitzeko Bloggerren txantiloi diseinatzailearen
aurreratua atalera jo behar dugu (ikus 2.3 atalaren amaiera). Ez da beharrezkoa,
estandarrarekin egingo dugu lan momentuz.
Behekoaldean, sarrera idazteko tokia dugu. Tresna atazan ageri diren ikonoak honako
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
13
hauek dira.
Testu arrunta idazteko aukera ematen digu (redactar), hau da, edozein
testu editoretan egiten dugun legez, edo HTML (HyperText Markup
Language) web orrialdeetako programazio hizkera erabiltzeko. Lehenegoa aukeratuko dugu
testua idazteko. Aurrerago ikusiko dugu noiz erabili HTML (bideoak edo audioa sartzean, kasu)
eta oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutuko ditugu.
Zer hizki mota erabiliko dugun. Menua zabaltzean ikusiko dugu oso mota gutxi
dagoela. Aurretik zehaztua definitzeko, Bloggerren txantiloi diseinatzailearen aurreratua
atalera jo behar dugu berriro (ikus 2.3. atalaren amaiera). Agertzen diren motekin nahikoa
dugu lan egiteko, gure ustez.
Hizkiaren tamaina. Normal neurri egokia da testu goputza idazteko.
Testu mota. Konplikazio gehiegirik gabe, normal erabiliko dugu beti.
Beltzita, Etzana, Azpimarra eta Marratua, hurrenez hurren.
Idatzitakoaren kolorea.
Aukeratzen dugun hitz edo testu zatiaren atzean egongo den kolorea, hau da,
azpimarratzeko modua.
Aukeratu dugun hitz edo esaldiari webgune batera heltzeko esteka eransten
diogu, bertan klikatuta zuzenean joateko. Aurrerago azalduko dugu zehatzago.
Lerro jauzia. Hau klikatzean, marra bat agertuko da horren azpian hurrengo
paragrafoa idazteko. Testua antolatzeko balio du, marrak ez baitira ikusten sarrera
editatzean.
Zelan lerrokatu nahi dugun testua: ezkerraldean, eskuinaldean, erdialdean edo
justifikatua.
Zerrendak egiteko, zenbakidun edo puntudunak. Aktibatzeko klikatu behar da eta
zerrendari amaiera emateko klikatu berriro.
Aipu bat egiteko. Bere ezaugarria da testua barruragotik hasten dela.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
14
Ikono batzuk momentuz, ez ditugu erabiliko.
Idatz dezagun gure lehen sarrera. Izenburua hau izango da: Bloga estreinatzen dugu!
Eta testuan, blogaren sorreraren zergatia eta asmoak azalduko ditugu. (Komeni da idazten
ditugun sarrera guztietan hizki mota eta kolore bera erabiltzea. Berdin irudien kokapen eta
tamainarekin, hauek txertatzen ikasten dugunean. Itxura egonkorra mantentzeak seriotasuna
emateaz gain, identifikagarriago egingo du gere bloga. Zain dezagun diseinua!)
Testua idazten amaitu dugunean, izenburua idatzi dugun laukitxoaren ondoan ageri den
tresna atazan fijatuko gara. Bertan lau botoi daude.
Publicar: Argitaratzeko. Sarrera agertuko da
gure blogean. Dena den, beti itzul gaitezke moldatu,
osatu edo ezabatzera.
Guardar: Gordetzeko. Ordura arte egin ditugun aldaketak gordeko dira, bai geroago
argitaratzeko edo zirriborro moduan gordetzeko.
Vista previa: Aurretiko ikuspegia. Sarrera blogean zelan ikusiko den erakusten digu,
argitaratu aurretik.
Cerrar: Itxi eta bertatik irtetzeko. Gorde gabeko aldaketak galdu egiten dira. Halere,
tarteka-marteka programak automatikoki doa aldaketak gordetzen. Argitaratu gabeko sarrera
bada, zirriborro moduan gordeko digu.
Testua zuzenduta daukagunean, argitaratu egingo dugu gure lehen sarrera Publicar
sakatuz. Programak ea Google+ komunitatean partekatu nahi dugun galdetuko digu beti. Guk
momentuz, ezetz esango diogu.
3.1.2. Sarrerak eta zirriborroak aldatu
Dagoeneko argitaraturik dugun sarrera bat
aldatu, zuzendu, osatu edo ezabatu ahal
dugu. Berdin egin dezakegu gorde dugun
zirriborro batekin. Horretarako, Bloggerren
orrialdera itzuli begar dugu, baina sarrera berria
klikatu beharrean, sarrerak klikatuko dugu.
Menu bat zabalduko da eta sarrera guztiak
erakutsiko dizkigu (ikuspegia aukeratu ahal
dugu: guztiak, zirriborroak edo argitaratuak) Nahi dugun sarrera/zirriborroa klikatuko dugu.
Oraingoan, sarreraren izenburu azpian galdetzen zaigu zer egin nahi dugun: editatu,
ikusi, konpartitu edo ezabatu argitaratutako sarreren kasuan; editatu edo ezabatu
zirriborroetan. Egin nahi duguna aukeratu eta lanean jarraituko dugu aurreko atalean (3.1.)
ikusi dugun moduan.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
15
3.1.3. Etiketak
Etiketak (ingelesez, tag) gure sarrerak antolatzeko eta bilatzeko modu bat dira,
taxonomian oinarriturik. Hauei esker, berdin "etiketatu" ditugun sarrerak agertuko zaizkigu
etiketaren gainean sakatzean. Horrela, gai baten inguruan argitaratu ditugun sarrera guztiak
zerrendaturik agertuko dira. Sarrera bakoitzak nahi beste etiketa izan dezake. Hauek azpiko
aldean ageriko dira.
Sarrera editatzen ari garenean, eskuinaldeko zutabean agertzen da etiketak idazteko
laukitxoa. Etiketak identifikatuko dituzten izenak bertan idatziko ditugu. Baina, zer idatzi?
Demagun, 5. mailako ikasleekin txango bat egin dugula
Donostiako Eureka! zientzia museora eta horren inguruko sarrera
bat osatu dugula. Zelan etiketa dezakegu? Alde batetik, irteera
bat da; bestetik, ingurune arloari dagokio; azkenik, protagonistak
5. mailako ikasleak dira. Hirurak jarriko ditugu, horrela irteera,
ingurune edo 5. mailari buruzko sarrerak bilatzean hauxe
agertuko da. Kontuz etiketak idaztean: adibidez, irteera eta
irteerak idazten badugu bi sarrera ezberdinen etiketetan, haietariko bat hautatzean ez dira
biak agertuko.
Taxonomia sistema hau oraindik ez da heldu, zoritxarrez, gure ordenagailuetara, non
dokumentu eta artxibategiak izen bakar batez identifikatzen ditugun.
3.1.4. Estekak
Wikipediaren definizioak dioenez, hauxe da esteka: Datu-egitura edo fitxategi bateko
elementuak, aginduak edo programak elkarrekin lotzeko bidea. (ing: link; es: enlace; fr: lien).
Hau da, webgune edo baliabide batera heltzeko bide zuzena klik batez.
Gure sarreretan estekak sar ditzakegu, bai testuari zein irudi bati
loturik. Zelan egiten da? Esteka bihurtu nahi dugun testua (web helbidea
bera izan daiteke, baina baita izen bat ere) aukeratzen dugu. Aukeratuta
dugunean, goiko barran
enlace tresnan klikatzen dugu (goiko irudia).
Pantailatxo bat zabalduko da hainbat informazio
eskatuz. Alde batetik, estekatu nahi dugun
testua (aurretiaz aukeratu duguna); bestetik,
esteka horrek eramango gaituen gunearen
helbidea; komeni da beheko aukeretan,
zabaldu esteka hau beste leiho batean
aktibatzea, horrela beste leiho batean zabalduko
denez, gurea ere zabalik mantenduko da.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
16
Ariketa bezala, gure blogaren (edo eskolaren beste blog baten) izena idatziko dugu
sortu berri dugun sarreran eta gure blogera estekatuko dugu.
3.2. Irudiak
Sarrera gehienetan irudiak agertzen dira. Hauek txertatzea oso erreza da, baina ikasi aurretik
irudiek duten garrantziaz hitz egingo dugu pixka bat.
Gurea eskolako bloga da, beraz, ikasleak sarri askotan agertuko dira irudietan. Legeari
jarraiki, gurasoei esplizituki baimena eskatu behar diegu euren seme-alabak argazkietan
agertu ahal izateko eta, baimenik izan ezean, ezin izango dira agertu. Komeni da, urtero-
urtero dokumentu hori berritzea.
Beste alde batetik, oso ohikoa da saretik irudiak jeitsi eta erabiltzea. Sarritan irudi
horiek copyrighta dute eta, berez, ezin ditugu erabili. Zorionez, gero eta zabalagoa da creative
commons lizentzia erabiltzea, hau da, lanaren jatorria aitortzen duen eta irabazte ekonomiko
asmorik gabeko partekatze librea baimentzen duen lana. Adibidez, lan honetan Wikipediaren
erreferentziekin egiten duguna edo tutorial honekin egin daitekeena. Dena den, horrelakoak
ekiditzeko modu eraginkorrena guk ateratako argazkiak erabiltzea da.
Halere, argazkiak, sarritan, bere horretan jartzen ditugu, atera ditugun bezalaxe. Gure
asmoa gelako bloga kalitatezko edukiez hornitzea denez, uste dugu argazkien kalitatea ere
zaindu behar dela. Horregatik, PhotoScape irudi eraldaketarako programaren gidaliburu bat
prestatu dugu txosten honen osagarri. Bertan, irudien inguruko hainbat informazio, baliabide
eta ariketa egongo dira eskuragarri.
Goazen bada, argazkiak gure blogean txertatzera.
3.2.1. Irudiak txertatu
Lan honetan irudiez hitz egiten dugu eta ez argazkiez. Horren azalpena erreza da: blogean
eskegiko ditugun guztiak ez dira argazkiak izango, marrazki digitalizatuak edo grafikoak
erabiliko ditugu ere. Egun, sarean dozenaka programa daude grafikoak egiteko, on-line
dabiltzanak eta egindako lana irudi formatuan gordetzea aukera ematen digutenak. Haietariko
bat, Create a graf da, ingelesez dago, baina oso erreza erabiltzeko.
Irudiak txertatzeari dagokionez, sarrera editatzen ari
garenean, tresna atazan honako ikonoa dugu: Bertan
klikatu eta zabaltzen den laukian elegir archivos klikatuko dugu.
Igo nahi dugun irudia (bat baino gehiago izen daiteke)
ordenagailuan bilatuko dugu eta bertan agertuko da ikusgarri.
Aukeratu eta Añadir sakatuko dugu.
Gure irudia sarreran txertatu egin dugu. Orain, kokapena
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
17
eta tamaina aukeratu behar dugu.
Testuak idaztean esan dugun bezala, komeni da sarreretan nolabaiteko homogenitatea
mantentzea estilo aldetik. Beraz, gure gomendioa zera da: sarrera guztietan irudien kokapena
bera izatea, hau da, sarrera batean irudia ezkerreko aldean lerratzen badugu testuaren
ondoren, irudi guztiak ezkerreko aldean eta testuren ondoren kokatzea.
Txertatu dugun irudiaren gainean behin klikatzean agertzen
diren aukeretan kokapena erabakiko dugu lehendabizi.
Horretarako frogak egingo ditugu, bai beheko barrako
aukeretan klikatuz, bai irudia guk mugituz.
Tamainari dagokionez, bost aukera ditugu: txikia, ertaina,
handia, oso handia eta jatorrizko tamaina. Azkenengoaren harira, webgune batean ikusgarri
jartzekoak diren jatorrizko irudiak oso handiak ez izatea komeni da. Blogean ondo ikusiko dira,
ez dute asko okupatuko eta azkar kargatuko dira. Beste kontu bat dira, inprimitzeko asmoz
jartzen ditugun irudiak. Horretaz sakonago hitz egiten dugu PhotoScaperen gidaliburuan.
Tresna barra horretan, irudi-testua gehitzeko aukera dago. Hau irudi azpian agertuko
den testua (argazki-oina) da. Klikatzean, idazteko gelaxka agertzen da. Testuaren ezaugarriak,
sarreraren goiko tresna atazaren bidez moldatzen dira.
Era berean, neurri estandar hauetatik kanpo egin nahi ditugun aldaketa guztiak HTML
hizkuntzaren bidez gauzatu behar dira, beraz, momentuz estandarrekin egingo dugu lan.
3.2.2. Picasa
Eta non gordetzen dira erabilitako irudiak ordenagailua itzali ostean? Ezaba ditzakegu irudi
horiek ordenagailutik? Erantzunak hauexek dira, lineako (on-line) Picasa argazki biltegian
eta bai, hurrenez hurren.
Bloga sortzeko Blogger programa aukeratzeko arrazoietako bat Googleren zerbitzu
guztiak erabil ahal izatea zen. Haietariko bat Picasa lineako argazki-biltegia da. Bloga sortu
dugunean, automatikoki sortu dugu Picasa
album bat, txertatzen ditugun irudiak bildu eta
erabiltzeko. Bertara sartzeko, Googleren
gainerako zerbitzuetan bezala, gure gmail
kontua erabiliko dugu. Produktuak orrialdera joan eta hor Picasaren logoan klikatu behar dugu.
Baina zer da Picasa? Argazkiak partekatzeko doako webgune bat. Erabiltzeko,
esan dugun bezala, soilik gmail kontu bat behar dugu. Hor biltzen ditugun argazkiak erabili
ahal ditugu gure blogean, banaka txertatuz edota diapositiba-aurkezpen gisa, bai blogeko
sarreretan zein menuko gadgetetan. Honetaz sakonago arituko gara gadgetei buruz hitz
egitean, gidaliburu honen 4. atalean.
Picasa programa zabaldu eta argazkiak igotzeko Subir ikonoan klikatu eta gure ordenagiluko
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
18
artxibategiak aukeratu behar ditugu. Dagoeneko esistitzen den album batean gehitu edo
album berri bat sor dezakegu irudiak gordetzeko. Album berriari izen bat eman behar diogu,
bestela programak eguneko data jarriko dio izentzat.
Albuma osatutakoan, bere ezaugarriak definituko ditugu. Albumaren
izenaren gainean klikatuta, goiko aldean ageri den acciones menua
zabaldu eta albumaren ezaugarriak aukeratuko dugu. Hemen izena
aldatu ahal diogu, data zehaztu, azalpenen bat idatzi eta, garrantzitsuena, zernolako ikuspegi
mota nahi dugun. Hiru aukera ematen digu: Zuk bakarrik; esteka jasotzen duen edonori
mugatua; sarean publikoa. Zer adierazten du bakoitzak?
Zuk bakarrik: Kasu honetan albumeko
argazkiak ezin dira sarean erabili, ezta gure
blogean ere. Gure ordenagiluko karpeta batean gorde beharrean, irudiak lineako biltegi
honetan gordetzen ditugu edonondik eta edonoiz eskuratu, behera kargatu eta erabiltzeko
moduan izateko. Gu gara argazki album honetara sarbidea dugun bakarrak.
Esteka jasotzen duen edonori mugatua: Kasu honetan guk esteka ematen diogun
edonork ikusiko du albuma (album hau eta Picasan modu berean partekatuta ditugun guztiak).
Esteka, adibidez, blogean jarritako diapositiba-aurkezpenaren bidez eskura daiteke. Halere,
norbaitek Picasako bilatzailean gure albumaren izena jartzen badu, ez da agertuko.
Sarean publikoa: Interneteko edozein erabiltzailek albuma aurki dezake eta, beraz,
argazkiak ikusi eta deskargatu.
Gure ustez komenigarriena hau da: lehena erabiltzea biltegi moduan eta bigarrena
irudiak gure blogean erabiltzen ditugunean. Hirugarrena bazter utziko dugu. Momentuz ez
dugu gehiago ikasiko Picasari buruz. Aurrerago berrartuko dugu gaia.
Ariketa moduan, gelako hainbat argazki igoko dugu sortuko dugun album berri batera.
Izena eman eta Esteka jasotzen duen edonori mugatua ikuspegi motarekin gordeko dugu.
Programa ixteko, saioa amaitu/log out sakatuko dugu beti.
3.3. Lineako Biltegiak
Audio eta bideoekin hasi aurretik, eta Picasa aipatu dugula kontuan harturik, lineako biltegiez
(edo biltegiak on-line) hitz egingo dugu.
Dropbox, Mediafire, Divshare, Google Drive, Issuu, Megacloud, Skydrive... izenak gero
eta gehiago entzuten dira. Hauek guztiak lineako biltegiak dira. Baina, zer da lineako biltegi
bat? Orain arte ohikoena gure artxibategiak -testuak, argazkiak, bideoak, mp3ak...-
ordenagailuan gordetzea izan da. Honek arazo bat dakar: ordenagilu horren aurrean ez
bagaude, ezin ditugu artxibategi horiek erabili. Hau, nolabait, konpondu izan dugu pendrive
eta kanpoko disko gogor eramangarrietan artxibategiak gordez. Gaur egun, berriz, informazioa
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
19
on-line gordetzeko joera nagusitzen ari da, hau da, interneteko hodeian gordetzea, horrela
edonon eta edonoiz eskuragarri izateko, interneteko konexioarekin nahikoa dela.
Sistema hau oso praktikoa da, informazioa nonahi eta noiznahi eskura izateaz gain,
artxibategiak partekatzeko edo, gure lanari dagokionez ikusiko dugun moduan, gure blogean
eduki mutimediak txertatzeko.
Programa hauek erabiltzeko doako kontu bat zabalduko dugu, guztiek ematen baitigute
doan erabiltzeko aukera, kasu hauetan biltegiratzeko edukiera mugatua den arren, nahikoa,
halere, gure blogean txertatuko ditugun edukietarako.
Picasari buruz hitz egin dugu aurreko atalean. Orain, lan honetan erabiliko ditugun
beste batzuk azalduko ditugu arinki, zehatzago hitz egingo baitugu blogean lan egiteko behar
ditugun unean.
3.3.1. Youtube
Helbidea: www.youtube.com
YouTube bideo digilatak partekatzeko gaur egun dagoen web orrialderik ezagunen eta
erabilena da. Denok ikusi dugu inoiz YouTubeko bideoren bat, e-mail batean jasotako esteka
baten bidez edota web orrialdean bertan guk bilatuta. Baina, ikusteaz gain, bideoak ere igo
ditzakegu, Picasari buruz hitz egitean esan dugun bezala, bai bertan biltegiratzeko edota
gainerakoekin partekatzeko. Gure bideoak igotzeko daukagun gmail kontua erabiliko dugu.
Youtube.com helbidean sartu eta goiko
aldean Hasi saioa ikonoa dago. Bertan klikatu
eta eskatzen zaizkigun datuak (e-posta kontua eta pasahitza) bete eta Hasi saioa sakatuko
dugu. Bestela, gmail kontuaren produktuak ataletik sar gaitezke ere, YouTube ikonoan
klikatuta.
Ikusten denez, goiko ataza aldatu egin da,
oraingoan gure izena agertzen delarik.
Kargatu ikonoan sakatuta, bideoak igotzeko aukera agertuko da, gure ordenagiluan bilatu eta
gora igotzeko. Prozesu honek minutu batzuk iraungo ditu bideoaren
tamainaren arabera. Kargatu ostean, programak berak Adobe Flash
formatura bihurtzen du bideoa, sarean ikusgarri egoteko.
Igotzen ari den bitartean, edo amaitutakoan, bideoaren hainbat ezaugarri molda
ditzakegu. Guretzat garrantzia duena Pribatutasun-ezarpenak dira. Hor hiru mota daude.
Publikoa: Honek esan nahi du gure bideoa edonork bilatu eta
aurki dezakeela YouTuben, bilaketa gelaxkan gure bideoak duen
izena edo azalpenaren inguruko hitzak jarriz gero. Blogean
txerta dezakegu eta edonork, ikusteaz gain, deskarga dezake.
Zerrendatu gabea: Kasu honetan, YouTubek ez du gure bideoa
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
20
erakutsiko bere orrialdean, nahiz eta izenburua bera idatzi biltzailearen gelaxkan. Blogean
txerta dezakegu eta horixe izango da bideoa ikusi eta deskargatzeko bidea (bideoaren ikurrean
klikatuta). Beraz, bideoa berez ez da YouTuben agertuko, baina, guk blogean txertatutako
pantailaren bidez bertara heldu, ikusi eta deskarga daiteke.
Pribatua: Kasu honetan, berriz, bideoa ez da eskuragarri
egongo guk e-mail bidez bera ikusteko esteka bidaltzen ez
badugu. Horretaz gain, ikusleari espreski baimena eman behar
diogu, bere helbide elektronikoa baimenduz. Horrela gordez
gero, ezin dugu blogean txertatu.
Blogari buruz lanean gabiltzanez, argi dago gure aukerak lehenengo biak direla, zein
hautatzen dugun erabakiko dugu, YouTubeko bilatzaileak topatzea ahalbideratzeko asmoen
arabera. Pribatuarena soilik erabiliko dugu bideoa sarean gorde nahi dugunean.
YouTubetik bideoak deskargatzeko hainbat modu dago, ezagunena AtubeCatcher
programaren bidez jeistea da, bertan txertatuz YouTubek emandako Partekatu kodea.
Ariketa moduan, ordenagailutik bideotxo bat -ez oso handia eta, hobe, guk grabatua-
igo eta zerrendatu gabea modura gordeko dugu.
Programa ixteko, saioa amaitu/log out sakatuko dugu beti.
3.3.2. Divshare
Helbidea: www.divshare.com
Biltegi honetan audio eta bideo artxibategiak, argazkiak eta testu dokumentuak gorde
daitezke. Guk audio eta bideo artxibateagiak gorde eta
gure blogean txertatzeko erabiliko dugu, horretarako
ematen dizkigun HTML kodeak erabiliz. Programa ingelesez
dago.
Arestian esan dugun bezala, doako kontua zabalduko dugu.
Horretarako, orrialdea zabaltzean eskumako aldean ageri
den gelaxka beteko dugu. Bertan, gure kontua
identifikatzeko erabiliko dugun izena, e-posta helbide bat
eta pasahitza (ez da e-postaren berdina derrigorrez izan
behar, beste edozein idatz dezakegu) eta Sign Up klikatuko
dugu gure kontua sortzeko. Jarraian, Captcha gelaxka bete
behar dugu (sistema hau oso erabilia da egun interneten,
makinen erabilera ekiditzeko). Hurrengoetan, zuzenean e-
posta helbidea eta pasahitza idatziko dugu soilik eta Log In sakatu.
Artxibategi bat igotzeko sakatuko dugu. Ordenagailuan bilatu
eta aukeratuko dugu igo nahi dugun artxibategia eta Upload
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
21
sakatu. Programak automatikoki identifikatuko du zer artxibategi mota den -irudia, bideoa,
audioa edo testua- eta dagokion tokian gordeko du. Dena den, artxibategi asko badugu,
karpetak sor ditzakegu antolatzeko.
Aurrerago, audioa eta bideoa zelan txertatu ikustean jarraituko dugu divshareri buruz
hitz egiten.
Ariketa moduan, ordenagailutik bideotxo bat -ez oso handia eta, hobe, guk grabatua-
igoko dugu. YouTuberen ariketan igo dugun bera izan daiteke. Prozesu honek, tamainaren
arabera, minutu batzuk emango ditu. Igotzen amaitu arte ezin dugu orrialdea itxi. Ondoren,
igo dugun bideoa flash formatora aldatzen ari dela ohartaraziko digu, hau da, gure blogean
ikusgarri egoteko formatora. Eraldaketa hau gertatzen den bitartean, orrialdea itxi, aldatu edo
nahi duguna egin dezakegu prozesuari kalte egin gabe.
Urrats berberak jarraituz, audio artxibategia bat -mp3 formatuko abesti bat, kasu-
igoko dugu. Kontuan izan egile eskubideak ezin ditugula urratu, beraz, soilik copyleft edota
creative commons lizentziapean zabaldutako musika erabil dezakegu. Horrelakoak aurki
ditzakegu sarean, adibidez, Taupaka elkartearen web orrialdean (www.taupaka.com) edo
MusikHerria diskoetxea zenarenean (http://musikherria.org)
Audio artxibategia igo eta gorde egingo dugu.
Programa ixteko, saioa amaitu/log out sakatuko dugu beti.
3.3.3. Google drive
Helbidea: www.drive.google.com
Hau Google Docs programaren bertsio berritua da. Berez, lineako testu
prozesatzaile bat da, hau da, testu dokumentuak sortzeko programa, ordeangailuan instalatu
beharrik gabe. Dokumentu hauek, bai bertan sortuak zein gora igotakoak, nahi dugunarekin
partekatu ahal ditugu, soilik ikusteko edo eraldatzeko baimenak emanez. Guk biltegi moduan
erabiliko dugu, dokumentu horiek gure blogean ikusgarri zein eskuragarri egon daitezen.
Programa honetara lehen aldiz sartzeko www.drive.google.com helbidera jo behar dugu
eta bertan Gmailen datuak idatzi. Hurrengoetan, Gmail kontuaren produktuak ataletik sar
gaitezke, Googleren gainerako zerbitzuetan bezala.
Orrialdearen eskuinaldeko atazan ikono hau ageri
da, klikatuko dugu eta zabaltzen den menuan settings sakatuko dugu,
hizkuntza eta ordua aldatzeko. Aldaketak gordetzeko beheko aldean
dagoen Save sakatuko dugu. Dagoeneko,
gaztelaniaz dugu interfazea. Bestela,
ingelesez erabiltzeko aukera lehenetsita dugu.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
22
Arestian esan dugun bezala, lan honi dagokionez testu dokumentuen biltegi moduan
erabiliko dugu, beraz, honako ikonoan sakatuta nahi ditugun artxibategiak igo
ditzakegu. Komeni da irakurtzeko dokumentuak Pdf formatuan (Portable
Document Format, hau da, Dokumentu Formatu Eramangarria) igotzea. Horretarako,
OpenOfficeko Writter editoreak Pdfn gordetzeko aukera tresna atazan du eta Wordek
gordetzeko menuan. Bestela, PdfCreator software librea (http://www.pdfforge.org/download)
edo CutePDFren doako bertsioa (http://www.pdfforge.org/download) erabil ditzakegu gure
testu dokumentuak Pdf formatura pasatzeko. Programa hauek instalatuta, inprimagailu birtual
bat sortzen da eta bertatik inprimatzen lortzen ditugu pdf dokumentuak.
Dokumentua igo ondoren, blogean txertatzeko asmoa badugu, dokumentua zabaldu eta
goiko tresna atazan Archivo/Compartir sakatu behar
dugu. Honako gelaxka zabaltzen zaigu, gure dokumentua
pribatua dela (lehenetsitako aukera) esanez. Horrela
uzten badugu, ezin izango dugu gure blogean erabili,
beraz, Aldatu sakatuko dugu aukera menua
zabaltzeko. Bertan, erdikoa hautatuko dugu, hau da,
esteka jasotzen duen edonork. Beheko aldean,
Puede ver lehenetsiko dugu. Aldaketa hau gauzatuta,
dokumentua blogean txerta dezakegu eta edonork
iraur eta deskarga dezake.
Lehen ariketa moduan, Pdf formatuan dagoen Hezkuntza
Sailaren dokumentu publiko bat igoko dugu. Igotzean
zabaltzen zaigun pantailan, Convertir el texto de archivos
de imagen y PDF a documentos de Google aukera
desaktibatuko dugu, pdf formatua mantentzeko.
Ikasleei begira jarritako dokumentuak, berriz, eurek deskargatu eta lan egiteko
kasuan, Word formatu editagarrian igoko ditugu. Writteren bidez sortutakoak badira, Google
Drive formatura aldatu behar ditugu. Azken kasu honetan,
Convertir documentos, (...) a los formatos
correspondientes de Google Docs aukera aktibatuko dugu,
formatua editagarri bihurtzeko.
Bigarren ariketa hauxe da: word edo writter
formatuan idatzirik dugun dokumentu bat igoko dugu, lan egiteko fitxa bat, adibidez. Igo
ditugun testu biak gorde eta programa itxiko dugu. Programa ixteko, saioa amaitu/log out
sakatuko dugu beti.
Testu osagarriak zelan igo ikusten dugunean sakonduko dugu honetan.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
23
3.3.4. Issuu
Helbidea: http://issuu.com/
Programa honen bidez idatzizko material digitalak ikus daitezke gure blogean
nahiko modu errealean, hau da, aldizkari edo liburu moduan orrialdeak pasaraziz eta abar.
Beraz, Google Driverekin betetzen dugun lan bera betetzen dugu -hau, da, testu dokumentuak
partekatzearena-, baina modu erakargarriagoan eskeini. Oso aproposa, adibidez, Eskolan
eginiko aldizkariak, agenda edota lan monografikoak eskeintzeko. Programa hau ingelesez
dago.
Dokumentuak on-line ikus daitezke edo behera kargatu.
Aurrekoetan bezala, doako zerbitzua erabiliko dugu, horretarako gure e-posta kontua
erabiliko dugula. Programaren helbidean sartu eta ikonoa sakatuko dugu.
Ondoren zabaltzen den menuan eskatzen zaizkigun datuak idatzi, Captcha gelaxka bete eta
erabiltzeko baldintzak onartzen ditugula aktibatu. Dagoeneko gure Issuu
kontua zabaldu egin dugu.
Erabiltzeko modua, gainerakoen antzekoa da. Upload ikonoa sakatu eta igo nahi dugun
dokumentua gure ordenagailuan bilatuko dugu Browse ikonoan sakatuta. Issuu programaren
kasuan, igoko dugun dokumentuari buruzko hainbat informazio jartzea eskatuko digu, batzuk
aukerakoak, gehienak derrigorrezkoak (izena, azalpen txiki bat, bilatzeko hitz gako parea eta
abar). Azken bi atalak garrantzizkoak dira: Lehena Publishing options da, gure dokumentua
publikoa edo pribatua ote den zehazteko. Argi dago blogean txertatzeko publikoa izan behar
duela; bigarrenean, Sharing options, berriz, deskargatzea baimenduko dugu edo ez.
Bete ondoren, Upload files sakatu eta gure testua sarera igoko da.
Gure artxibategiak ikusi nahi ditugunean, My library ikonoan klikatu
eta bertan agertuko dira guztiak. Beti bezala, asko ditugunean
karpetak sortu eta antola ditzakegu.
Ariketa moduan, Google driverekin igo dugun pdf formatuko dokumentu bera igoko
dugu, aurrerago gure blogean modu bietan txertatzko eta ezberdintasunak ikusteko.
Hemen utziko ditugu Issuuri buruzko azalpenak. Bestelako testuak eta HTML ataletan
berrartuko dugu gaia.
Programa ixteko, saioa amaitu/log out sakatuko dugu beti.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
24
3.3.5. Mediafire
Helbidea: http://www.mediafire.com/
Orain arte ikusi ditugun lineako biltegiak artxibategi ezberdinak -audioa, bideoa,
testuak- gure blogean azaltzeko, ikusgarri agertzeko erabili ditugu. Kasu batzuetan, berriz,
agian ez zaigu interesatzen blogean agertzerik eta gure helburua ikasleen edo gurasoen esku
jartzea besterik ez da. Hau da, artxibategi bat deskargatzeko aukera ematea. Horrelako
kasuetan, mediafire bezalako lineako biltegi bat erabiliko dugu.
Hemen artxibategiak gordeko ditugu, banaka zein konprimitutako karpetetan, eta
programak emango digun estekaren bidez jeisteko aukera dugu.
Mediafiren kontua zabaltzeko, helbidean sartu eta Sign up sakatuko
dugu. Hor hainbat aukera emango digu. Beti bezala, doako zerbitzua erabiliko
dugu, beraz, Free aukeratuko dugu. Eskatzen zaizkigun datuak bete, captcha
barne, eta kontua sortzeko ikonoa klikatuko dugu. Dagoeneko, badugu
Mediafire kontua egina.
Hemendik aurrera, aurrekoetan bezala, sartzeko Log in sakatu behar dugu, gure
helbide elektronikoa eta kontua zabaltzean aukeratu dugun pasahitza
erabiliz. Artxibategiak igotzeko, berriz, Upload sakatu eta zabaltzen
den gelaxkaren erdian klikatuko dugu igo nahi ditugun artxibategiak
ordenagailuan bilatzeko. Bat baino gehiago igo daitezke batera eta
bakoitzak deskargatzeko bere esteka izango du. Halere, karpeta
batean hainbat artxibategi batera igo nahi baditugu, karpeta hori lehenik konprimitu behar
dugu, 7z, WinRar edo WinZip bezalako programa bat erabiliz. Prest dagoenean,
sakatu behar da.
Igoera amaituta, Share ikonoan artxibategia jeisteko esteka emango digu. Esteka hau
kopiatu eta gure blogean jarrita, edo e-mail bidez bidalita, nahikoa izango da nahi duenak
bertan klikatuta Mediafiretik deskargatzeko.
Jeisteko urratsak: Estekan klikatzean zabaltzen den pantailan, (1) deskarga hasteko
klikatu; (2) Gorde nahi dugula aukeratu eta ados; (3) Non gorde nahi dugun zehaztu eta ados.
(1) (2) (3)
Ariketa moduan, pdf dokumentu bat -aurreko ariketetako bera izan daiteke- eta
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
25
konprimitutako artxibategi bat igoko ditugu. Bakoitzaren deskargatzeko estekak kopiatu eta
gorde egingo ditugu. Programa ixteko, saioa amaitu/log out sakatuko dugu beti.
3.4. Audioa
Behin eta berriro errrepikatu dugu blogean argitaratzen ditugun edukiak ezin direla idatzizko
testu eta argazkietara mugatu, audio artxibategiak eta bideoak txertatzeko aukera oso erreza
baita. Gainera, lan honen osagarri diren gidaliburuetan mota honetako artxibategiak eraldatu
eta sortzeko azalpenak emango ditugu. Audioaren kasuan Audacity programa ezagutuko dugu,
bai grabazioak sortzeko, zein artxibategiak eraldatzeko; eta AtubeCatcher bideo artxibategiei
audioa ateratzeko.
Gure blogari dagokionez, audio artxibategiak bai sarreretan zein alboko menuan koka
daitezke. Oraingoan, sarreretan zelan txertatu ikusiko dugu, aurrerago, Gadgetei dagokien
atalera heltzean, menuan zelan jarri ikusiko dugularik.
Sarrera berri bat idazteko laukia zabaltzen dugunean, ez dago audio artxibategirik
txertatzeko ikonorik tresna atazan. Arazorik ez, guk gure audio artxibategiak divsharen
zabaldu dugun kontura igoko ditugu eta bertatik, programa honek emango digun HTML kodea
erabiliz gure blogean txeratuko ditugu. Goazen urratsez urrats.
3.4.1. Audio formatuak
Gaur egun mp3 hitza guztion ahotan dabil. Baina, zer da mp3? Audio artxibategi konprimitu
bat da, cd baten pista bat baino gutxiago okupatzen duen artibategi digitala, alegia.
Artxibategi mota hauek audioa kodifikatu egiten dute gailu digitaletan, ordenagailuetan eta
interneten erabil eta erreproduzitzeko, beraz, guk behar ditugunak gure blogean txertatzeko.
Hainbat mota daude, hemen dira haietako batzuk:
WAV: Hemen ez dago soinu galerarik, cdaren jatorrizko artxibategiak dira. Asko
okupatzen dute eta ez dira kasik interneten erabiltzen.
FLAC: Galerarik gabeko artxibategi mota, formatu librekoa. Asko okupatzen du eta ez
da gomendagarria blogean erabiltzea.
OGG: Formatu libreko audio artxibategi konprimitua. Jatorrizkoak baino dezente
gutxiago okupatzen du. Kalitate aldetik, oso ona. Interneten erabiltzeko mokukoa.
WMA: Windows Media Audio, hau da, Microsoft enpresaren audio artxibategi
konprimitu mota. Nahikoa txikitzen du artxibategiaren tamaina.
MP3: Audio artxibategi konprimitu ezagunena eta zabalduena, gailu gehienek onartu
egiten dutena. Interneten dauden soinu gehienak formatu honetan erabiltzen dira. Guk honen
apostua egiten dugu.
Mp3 artxibategiak, gaur egun, internetetik eskura ditzakegu oso errez. Halere, cd
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
26
bateko kanta bat entzun edo berarekin lan egin nahi badugu ordenagailuan mp3ra pasatu
behar dugu (edo aurretiaz komentatu den beste formatu batera. Halere, esan bezala, mp3
hobetsiko dugu). Horretarako doako hainbat programa dago, FreeRip, kasu (www.freerip.com)
Lan honen osagarri den Audacity gidaliburuan artxibategiak hauek era errezean sortu
eta eraldatzeko jarraibideak azalduko ditugu.
3.4.2. Audio artxibategiak blogean txertatu
Sarreran esan dugun bezala, audioa zuzenean txertatzeko aukerarik ez digu eskeintzen
Bloggerrek, beraz, lineako biltegi baten bidez gauzatu behar dugu. Guk lan horretarako
Divshare aukeratu dugu.
Gure blogean sartu eta Sarrera berria aukeratuko dugu. Nahi dugun izenburu eta testua
idatzi, audioaren azalpena, adibidez, eta hor utziko dugu
momentuz.
Divshare lineako biltegiari buruz hitz egin dugunean
(3.3.2.), ariketa moduan bideotxo bat eta mp3 audio
artxibategi bat igo ditugu. Divshareko gure kontua
zabalduko dugu Log In sakatuz eta bertan gure helbide elektronikoa
eta pasahitza idatziz. Hortxe igo ditugun artxibategiak agertzen dira,
horrela ez bada, Dashboard-era joango gara. Audio artxibategiaren
ikonoak aukera batzuk ematen dizkigu, guk Embed (txertatu,
ingelesez) sakatuko dugu.
Hurrengo pantailan blogean ikusiko den erreproduzitzailearen estiloa aukeratuko dugu.
Aukeratutakoan, beheko aldean agertzen den Save sakatu behar dugu aldaketak gordetzeko.
Previewen nola geratuko den aurreikusiko dugu eta orain embed code kopiatu behar dugu.
Gainean klikatuta testu osoa aukeratuko da eta saguaren eskumako botoiaz kopia dezakegu
(edo Ctrl + C teklak batera sakatuz). Txertatzeko HTML kodea eskuratu dugu dagoeneko.
Blogera itzuliko gara, idazten ari garen
sarrerara. Redactar moduan ari gara lanean, horixe
baita orain arte ikusi dugun modu bakarra. Oraingoan,
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
27
berriz, HTML aukera erabiliko dugu, bestela Redactar moduan itsatsiko bagenu eskuratu
dugun kodea ordenagailuak testu moduan ulertuko luke eta ez kode gisa (gogoratu Divsharen
HTML kodea eskuratu dugula).
Ikusten denez, HTML formatura aldatzean
hainbat aldaketa gertatu dira. Alde batetik,
orain arte idatzita genuen testua beste modu
batez ageri da; bestetik, tresna atazan
hainbat ikono desagertu dira, funtzio horiek (hizki mota, tamaina, kolorea, bideoa
txertatzea...) HTML hizkuntzan idatziriko aginduen bidez betetzen baitira. Guk, dena den,
honetaz ezer gutxi jakinda lan egingo dugu, gure egunerokoan beharrezko izango ditugun
aldaketa txikiei erantzuteko beste. HTML hizkuntzaz, gidaliburu honen azken atalean arituko
gara. Kurtsorea testuaren azpian kokatu eta itsatsi egingo dugu Divsharen kopiatu dugun
kodea. Sarreraren itxura goiko irudian agertzen denaren antzekoa izango da.
Redactar modura itzuliko gara eta testuak bere
ohiko itxura berreskuratu duela eta audio artxibategia
erreproduzitzeko gailua agertu dela ikus dezakegu.
Sarrera argitaratzeko Publicar sakatuko dugu,
ez dugula Google+en partekatu nahi bergogoratuko diogu programari eta bloga ikustera
joango gara. Honelakoa da gure sarrerak duen itxura.
3.4.3. Playlist (audio zerrenda) bat txertatu
Mp3 formatuko artxibategi bat gure blogean zelan txertatu ikusi dugu. Halere, erabiltzen ari
garen Divshare lineako biltegiak playlist (audio zerrenda)
argitaratzeko aukera ematen digu, hau da, audio
artxibategi bat baino gehiago soinu-irakurgailu
berean. Hau oso erabilgarria da zerikusia duten hainbat artxibategi batera azaltzea nahi
dugunean, adibidez, sarrera edo gadget bakar batean ikasleek grabaturiko txiste batzuk edota
irratsaio ezberdinak elkarren jarraian agertzeko.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
28
Horretarako, Divshareko kontuan karpeta berri bat (new folder) sortuko dugu eta
bertan erreproduzitzaile bakarrean batera argitaratu nahi ditugun artxibategiak bilduko ditugu.
Karpeta berriaren ikonoaren azpialdean hainbat funtzio ageri da. Share
aukeratuz gero, erreproduzitzailea txertatzeko beharrezko dugun HTML
kodea jasoko dugu automatikoki. Kopiatu eta gure sarreran txertatuko
dugu HTML modua hautatuz.
Halere, aurrekoan bezala,
estiloa aukeratu nahi badugu, Adittional Settings
klikatuko dugu eta ezagun dugun pantailara iritsiko
gara, bertan karatula aukeratu (Skins), aurreikuspena ikusi (Preview) eta kodea (Embed Code)
eskuratuko dugularik.
Zer da, bada, pantaila honetan, Embed Skins atalean ageri den Autoplay? Laukitxo hau
aktibatuz gero, sartu dugun audioa, bai banakakoa zein playlist zerrenda, automatikoki hasiko
da erreproduzitzen bloga zabaltzean, play sakatu beharrik gabe. Ez da oso aukera
gomendagarria.
3.5. Bideoa
Bideoak gure blogean txertatzeko hiru bide daude: zuzenean gure ordenagailutik, YouTube
bideo zerbitzaritik edo lineako biltegi batetik, Divsharetik, gure kasuan. Ikus ditzagun
prozedurak eta euren arteko ezberdintasunak.
Hautatutako bidea edozein delarik, kontuan izango dugu gure ikasleak agertuz gero,
irudiekin esan dugun bezala, gurasoen baimena izan behar dugula. Beste alde batetik, oso
zuhur jokatu behar dugu eta argi izan bideoa soilik ikusteko edota deskargatzeko aukera
eskaini nahi dugun.
Beste alde batetik, gure bideoak ekoizteko hainbat programaren gidaliburuak izango
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
29
ditugu lagungarri, hala nola, Avidemux, MovieMaker, PhotoStory eta AtubeCatcher.
3.5.1. Bideoak Ordenagailutik zuzenean txertatu
Sarrera berria idaztera goazenean, Redactar gisa zabaldu dugun lan markoren goiko aldean
tresna ataza dago eta bertan bideoak zuzenean txertatzeko ikonoa.
Honen funtzionamendua oso sinplea da: bertan klikatuta, igo nahi dugun bideoa bilatu,
aukeratu eta berak igoko du, irudiekin egin duen bezala. Halere, zabaltzen den laukiaren
ezkerraldeko menuan fijatzen bagara, hainbat aukera dagoela ikusiko dugu.
Lehenengoa (Subir) aukeratuta, gure ordenagailuan gordeta dugun bideoa modu
zuzenean txertatuko du. Ondoko ikonoan sakatu behar
dugu eta gure ordenagiluan bilatuko dugu. Kasu honetan
minutu batzuk eman ditzake igotzen tamainaren arabera.
Blogean argitaratu ostean, tamaina txikian ikusteko
moduko kalitatea du, baina handitzen badugu kalitatea nahikotxo galtzen da. Halere, modu
honetan igoz gero bideoa ikusgarri egongo da, baina ezin izango da deskargatu.
Bloggerrek bideoak lehenetsitako tamaina (266x320) eta kokapenarekin (erdialdean)
txertatzen ditu beti. Hori alda dezakegu sarrera HTML gisa zabalduz.
HTML kodea irakurtzen badugu, text-align: center aurkituko dugu (1). Kontu handiz
center hitza ezabatu eta bere tokian left jarriko dugu (2), bideoa ezkerraldera lerratzeko.
Tamainarekin berdin egin dezakegu, hau da, neurriak aldatu. Berdin jokatuko dugu,
kodean height="266" (...) width="320" bilatuko dugu eta kakotxoen artean sartuta dauden
zenbakiak aldatuko ditugu, beti ere proportzionaltasuna mantenduz.
3.5.2. Bideoak YouTubetik txertatu
Bideoak YouTubetik txertatzea aipatzen dugunean, bi motatako bideoez ari gara: alde batetik
YouTubera guk geuk igo ditugunak (3.3.1.ean ikusi dugun bezala) eta, bestetik, web orrialde
horretan dauden gainerako bideoak, bai deskargatzeko esteka zein txertatzeko (embed) kodea
eskeintzen baitute.
Bideo mota biak modu berean txertatzen dira, horretarako bi modu ditugula: sarrera
idazteko laukian dagoen tresna atazako ikonoa erabiliz edo YouTuberen orrialdean
aukeratutako bideoak ematen digun embed kodea itsatsiz, azken hau gauzatzeko sarrera
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
30
HTML gisa gaitu behar dugularik. Ikus dezagun urratsez urrats.
Idazten ari garen sarreran, Redactar moduan, bideoa txertatu nahi dugun tokian
kurtsorea jarri eta tresna atazako Bideoa Txertatu ikonoan
klikatuko dugu. Aurreko atalean, ordenagiluko bideoak
blogera igotzeko atalean (3.5.1.), esan dugun bezala, hiru
aukera zabaltzen dira. Lehenengoa, Subir, gure
ordenagailuko bideoak igotzeko erabili dugu. Beste aukera biak honako hauek dira:
Desde Youtube: aukera hau erabiliko dugu YouTuberen
orrialdean dagoen edozein bideo igotzeko. Horretarako,
zabaltzen den gelaxkan txertatu nahi dugun bideoaren izena
edo deskribapena jarriko dugu, ondoren bilatzeko ikurra klikatu
eta YouTuben izen horrekin erlazionaturik dauden bideoen
zerrenda agertuko da guk nahi duguna aukeratzeko. Gainean
behin klikatuta, bideoa aurreikusiko dugu, aukeratu nahi
duguna ote den ziurtatzeko. Birritan klikatuta, berriz, berez
txertatuko da blogean. Aurreko atalean esan dugun bezala,
programak lehenetsitako tamaina (320x266) eta kokapena (beti
erdialdean) erabiliko ditu. Hau aldatzeko, HTML ikuspegia gaitu
eta aurreko atalean azaldu
dugun modu berean
beharrezko ditugun
aldaketak gauzatuk ditugu.
Mis vídeos de YouTube: kasu honetan soilik guk
aurretiaz igo ditugun bideoak agertuko dira
zerrendaturik. Erabilera bera da, behin klikatuta
aurreikusi eta bitan txertatu.
YouTuberen bideoak txertatzeko bigarren
modua, berriz, HTML kodea txertatzea da,
horretarako sarreraren HTML ikuspegia gaitu
behar delarik. Bide honek, luzeagoa den arren,
abantaila batzuk ditu. Ikus ditzagun txertatzeko
prozedura eta abantailak.
Bideoaren azpialdean dagoen Partekatu (1)
tresna klikatuta, deskargatzeko esteka (1b)
ageri da, AtubeCatcher bezalako programa
batekin erabiltzeko; honekin batera zabaldu
diren aukeretan, Kapsulatu (2) hautatuko dugu
eta berehala Kodea (2b) agerian izango da. Hau
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
31
kopiatu eta gure sarreran itsasteko prest daukagu (hau da audioarekin egin dugun prozedura
bera).
Beherago jarraituta, komeni da Erakutsi gomendatutako bideoak bideoa amaitzean
dioen aukera (3) desaktibatzea, horrela blogean bideoaren erreprodukzioa amaitutakoan ez
dira beste bideo batzuk agertuko, soilik gure bideoa ikusteko baimenduz.
Laukiaren beheko aldean, azkenik, tamaina zehazteko aukera dago (4), programak
ematen dizkigun neurri estandar batzuk edota guk erabakitakoa (bideoaren formatoa eta
proportzionaltasuna kontuan izango dugu). Dena den, neurria aldatzen ez badugu ere, bide
honetatik joanda blogean agertuko den leihoaren tamaina bideoaren formatora (16:9, 4:3...)
egokituko da eta ezkerraldean lerraturik kokatuko du. Beraz, bide luzeagoa den arren, aukera
gehiago ematen digu HTML kodea erabilpen honek.
YouTuberen bidez txertatutako bideoen kasuan, berdin zein bide hautatu dugun,
kalitatea ona da tamaina txikian zein handian (beti ere, bideoak berak duen berezko
kalitatearen arabera, jakina). Bideo hauek edonork deskarga ditzake, bai gureak direnak
zein besteak.
3.5.3 Bideoak Divsharetik txertatu
Gure blogean bideo artxibategiak txertatzeko hirugarren bidea gure grabazioak igo ditugun
lineako biltegia erabiltzea da. Guk Divshare erabili dugu ariketetan, baina beste edozein izan
daiteke.
Kasu honetan, Divshare erabiliz, ikusgarri jarriko dugun bideoaren kalitatea ona da
pantaila txikian eta handian (beti ere, bideoak berak duen berezko kalitatearen arabera,
noski), baina ezberdintasun nabarmenena honetan datza: deskargatzea baimen dezakegu
edo ez, guk erabakiko dugu.
Bideoak txertatzeko prozedura audio artxibategiekin ikusi dugun bera da
(3.4.2.). Divshareko gure
kontuan sartuko gara eta
bideoen atalera joko dugu.
Blogean txertatu nahi dugun bideoaren ikono
gainean Embed klikatuko dugu.
Zabalduko zaigun pantailan hainbat kontu
aukeratu eta zehatz dezakegu.
Alde batetik, bideoa erakutsiko duen
leihoaren tamaina aukeratu ahal dugu, emandako
estandarretako bat hautatuz edo guk jarritako
neurriak idatziz. Aldaketarik egin ondoren, Save
klikatu behar dugu aldaketak kodean
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
32
eguneratzeko.
Bestetik, erreproduzitzailearen kolorea hauta dezakegu. Aldaketarik egin ondoren,
beheko aldeko Save sakatu behar dugu.
Azkenik, embed kodea kopiatu eta gure sarreran itsatsiko dugu, hau HTML gisa gaiturik
dugularik. Blogean ikusten dugunean, gailuak
dituen tresnen artean kalitatearen botoia dugu.
Txertatu berri dugun bideoa gure ordenagailura jeitsi daiteke tresna atazan dagoen
Divshare izenaren gainean klikatuz. Bideo hau, berriz, ikusi bai baina deskargatzea ekidin nahi
badugu, blogean txertatu ostean, Divsharera itzuliko gara, bideoaren ikono gainean Privacy
sakatu eta zabaltzen zaigun pantailaren beheko aldean Mark this file private gaitu eta Save
sakatuko dugu. Honela, aurretiaz blogean
txertatu dugun bideoa ikusgarri egongo da
bertan, baina deskargatzen saiatzean ezin dela
esango digu. Esan bezala, azken urrats hau bideoa blogean txertatu ondoren gauzatu behar
da, lehenago eginez gero ezin izango baitugu blogean txertatu.
3.6. Bestelako testu-edukiak
Blog batean sarreretan idazten ditugun testuez gain, batzuetan testu luzeagoak eskegitzeko
beharra izaten dugu, bai blogean bertan irakurtzeko edota deskargatzeko aukera emateko:
gurasoentzako artikulu edo txosten interesagarriak, gelako arauak, ikasleentzako errepasorako
fitxak, dokumentazio ofiziala, Eskolako aldizkaria, EHIGEren aldizkaria, ikasleek egindako lan
monografikoak... Ikusten denez, askotarikoak izan daitezke blog batean txerta ditzakegun
testu luzeak.
Osagarri moduan, Scribus testu prozesatzaileari buruz hitz egingo dugu tutorial batean,
sortzen ditugun testu luze hauek itxura ona izan dezaten.
Lineako biltegiei buruzko atalean azaldu dugun bezala, komeni da testu horiek pdf
formatoan egotea, bai ordenagailuan irakurtzeko zein deskargatzeko. Ikasleek bertan lan
egiteko asmoz txertatu ditugunak, berriz, formatu editagarrian (writter edo word, kasu).
3.6.1. Testuak Google Drivetik
Erabilera orain arte ikusi ditugun Googleren programa guztien oso
antzekoa da. Hau da, testua igo dugunean zelan gorde nahi dugun
erabaki behar izan dugu. Guk Publikoa markatu edo Esteka duen
edonori baimena eman diogu dokumentua ikusteko, bestela, Pribatua
izanez gero ezin da blogean argitaratu.
Google Driveren gure kontuan sartu eta txertatu nahi dugun
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
33
dokumentuaren gainean klikatuko dugu. Goiko tresna atazan Archivon klikatu eta zabaltzen
den menuan insertar este archivo pdf. Hor agertuko zaigu jadanik ezagun dugun HTML kodea.
Kopiatu eta gure blogeko sarreran itsatsiko dugu, sarrera HTML moduan gaituta dugularik,
jakina.
Normalean, dokumentua erakutsiko duen leihoaren tamaina
nahiko handia da. Parametroak alda ditzakegu blogean itsatsi
dugun HTML kodean width (zabalera) eta height (altuera)
datuen zenbakiak aldatuz, oraingoan proportzionaltasuna gorde
behar ez delarik. Frogak egingo ditugu, gustoko eta itxurosoa den tamaina bat topatu arte.
Komeni da datuok gordetzea hurrengoan berdinak jartzeko.
Gure blogean txertatu dugun dokumentuaren leihoaren goiko aldean tresna ataza bat
dago, tartean beste orrialde batean zabaltzeko aukera ematen diguna. Azkenengo hau
erabilita, dokumentua handiago ikusteaz gain, Archivo menuan Deskargatu aukera daukagu.
Horrela txertatutako Google Driveren dokumentuak edonork deskarga ditzake gure
blogaren bidez. Ez dago ikusi bai, baina deskargatu ez ezartzeko aukerarik. Horretarako, Issu
lineako biltegia erabiliko dugu.
3.6.2. Testuak Issuutik
Arestian esan dugun bezala, Issuk ematen digun aukeretako bat da deskargatzea baimentzea
edo ez. Guk erabakiko dugu ikusgarri jarri dugun dokumentua jeitsi daitekeen edo ez.
Issuun sortu dugun kontuan sartu eta gure dokumentuak ikusteko My Libraryra joango
gara. Blogean txertatu nahi dugun dokumentua aukeratu eta goiko menu atazan Embed
gainean klikatuko dugu. Orrialde berri bat zabalduko da eta bertan blogean itsatsi behar
dugun HTML kodea aurkituko dugu. Kopiatu eta
gure sarrera itzuli.
Sarrera HTML gisa gaituta izan behar dugu, HTML kode bat erabiltzen dugun bakoitzean
bezala. Issuuren orrialdean kopiatu dugun kodea itsatsi eta testua leiho batean txertaturik
agertuko da sarrera argitaratzen dugunean. Kasu honetan leihoaren lehenetsitako neurriak
Google Driverenak baino txikiagoak dira. Hala ere, HTML kodean molda ditzakegu.
Ikusgarri jartzen dugun testua deskargatu daitekeen edo ez, guk erabakiko dugu.
Horretarako, dokumentua Issuura igo dugunean bete behar izan dugun menuko Sharing
options atalean deskargatzeko aukera markatu dugu. Edo
kontrakoa, ez badugu deskargatzerik nahi. Dena den,
ezaugarriak edonoiz alda daitezke. Horretarako, eraldatu
nahi dugun dokumentua aukeratuta dugularik, goiko menu
atazan Edit sakatuko dugu. Zabaltzen den leihoan Sharing
options aukeratu eta dokumentua igotzean bete dugun
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
34
gelaxka berberera itzuliko gara, nahi ditugun aldaketak egiteko.
Modu honetan, Issuren bidez blogean txertatzen ditugun testu dokumentuak modu
ikusgarrian irakur daitezke, aldizkari bat bailtzen orrialdeak pasaraziz, eta deskarga daitezke
edo ez guk ezarri dugun konfigurazioaren arabera.
Deskargatzeko aukera baimendu dugunean, blogean testu gainean klikatu eta, pantaila
osora zabaltzean, beheko aldean ageri den lupa itxurako ikonoan sakatu behar dugu deskarga
hasteko. Hori bai, dokumentua jeitsi nahi duenak Issuun kontu bat zabalik izan behar du,
bestela soilik irakur dezake.
Orain guk aukeratu behar dugu testu-dokumentua txertatzean zer nolako ezaugarriak
ezarri nahi ditugun eta, horien arabera, Google Drive (beti deskarga daiteke) edo Issuu (nahi
izanez gero, deskargatzea ekidin daiteke; deskargatzeko, ordea, erabiltzaileak Issuu kontua
izan behar du) erabili.
Beraz, gure gomendioa hauxe da: dokumentua deskargatzea baimendu nahi badugu,
hobe Goole Drive erabiltzea, ez baita deskargatzeko inolako konturik behar. Irakurtzeko soilik
jarri nahi badugu, berriz, Issuu da gure aukera.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
35
4. Edukiak sortuz. Gadgetak
Hasieran komentatu dugun bezala, blog batek hiru atal nagusi ditu: goiburua, sarrerak eta
gadgetak. Orain azken hauetaz arituko gara, blogeko alboko menuetan txerta ohi diren
gailuez. Ikus dezagun Wikipediak (gaztelaniazko bertsioan) dakarren definizioa: Gadget bat
xede eta funtzio zehatza duen gailu elektronikoa da, orokorrean tamaina txikikoa, praktikoa
eta, era berean, berria. Gadgetek ohiko teknologiak baino diseinu berritzaileagoa ohi dute.
Definizioak dioen moduan, hauetako gailu bakoitzak funtzio zehatz bat du, hau da,
erabilpen bakarra: bideo bat erakutsi, argazki diaporama, irudiak txertatu, esteka zerrenda,
musika erreproduzitzailea, blog zerrenda, bilatzailea, artxibategia...
Bloggerrek gailu txiki hauen zerrenda luze bat eskeintzen digu gure blogean
txertatzeko, oso modu errez eta intuitiboan. Gehienak oso praktikoak dira. Gainera, irudimena
erabiliz gure bloga oso txukun utz dezakegu.
4.1. Gadgetak non eta nola kokatu
Bloga diseinatzeko aukeratu dugun txantiloiaren arabera, gadgetak albo bateko edo besteko
menuan txerta ditzakegu.
Irudian ikusten den bezala,
goiko zein beheko aldean
kokatzea posiblea da ere.
Halere, eskuragarritasunari
begira, komenigarriena alboko
menu bertikalean kokatzea da,
horrela bloga osatzen duten
elementuen kokapena eta
espazioa ondo definiturik izango
ditu erabiltzaileak.
Goiko aldean gadget bakarra txerta daiteke. Gure ustez, goiko aldea sortu ditugun
orrialdeen (2.5.) izenak kokatzeko toki egokiena da eta hori, berez, gadget bat denez ez digu
utziko beste bat txertatzen.
Beheko aldean, berriz, nahi beste gailu txerta dezakegu. Arazoa zera da, batzuetan
blogaren ohiko erabiltzaileek ez dutela beheraino jotzen, azken sarrera, berriena, goiko aldean
agertzen delako. Beraz, gailuak koka daitezke, bai, baina ez dugu ziurtatzen blogaren
erabiltzaile guztiek horren berri izango dutenik.
Esan bezala, guk alboko menuan txertatzea lehenetsiko dugu.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
36
Gadget berri bat sortzeko Añadir gadget
gainean klikatu behar dugu eta Bloggerrek eskeintzen
dizkigun gailuen zerrenda bat zabaltzen da leiho berri
batean. Hor hainbat kategoria agertzen dira. Guk
oinarrizkoak erabiliko ditugu. Geroxeago ikusiko
ditugu erabilgarrienak, zelan bete eta zertarako erabil
ditzakegun.
Bat aukeratutakoan, leihoa aldatu egiten da eta
gailu horrek behar dituen datuak sartuko ditugu.
Eskatzen zaizkigun datuak ezberdinak izango dira
aukeratutako gailuaren arabera (aurrerago hainbat
ikusiko dugu). Aktibatzeko beheko aldean dagoen
Gorde sakatu behar da.
Lan honen hasieran adierazi dugun moduan, blogetan berritasuna da nagusi, beraz,
gadget berri bat txertatzen dugun bakoitzean bera izango da menuko lehena, goi-goian
agertuko dena. Halere, agian guri ez zaigu hori interesatzen, aurrerago azalduko dugun
moduan, batzuk alboko menuaren goiko aldean finko utzi nahi ditugulako. Edo antolatzeko era
bat aukeratzen dugulako, ez kronologikoki.
Kasu honetan, tokiz aldatu nahi duguna kurtsoreaz hartu eta nahi dugun lekuan
kokatuko dugu. Aldaketa hau aktibatzeko goiko aldean ageri den Guardar disposición sakatu
behar dugu, bestela guk aldatu bai, baina aldaketa hori ez da blogean ikusiko.
4.2. Gadget erabilgarrienak
Aurreko puntuan esan dugun bezala, milaka gailu txiki dugu eskura Bloggerren bidez. Halere,
batzuk nahiko antzekoak dira, beste batzuk ez oso erabilgarriak eta, azkenik, beste batzuk ez
dira batere egokiak eskolako blog batean txertatzeko. Guk oinarrizko multzoan agertzen diren
batzuk erabiliko ditugu.
Goazen, bada, gadget ezagunen eta erabilgarrienak ezagutzera.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
37
4.2.1. Testua
Izenak dioen bezala, gailu honek testu bat txertatzeko
balio digu. Testuan idatzitakoaren kolorea alda dezakegu,
hala nola, beltzita eta etzana erabili. Testuaren zati
batean (hitz edo esaldi batean) esteka jar dezakegu ere.
Lehenik eta behin, Gadgetari eman nahi diogun izena eskatzen digu (nahi izanez gero
hutsik utz daiteke), menuan txertatzean goiko aldean ageriko dena. Hau, izena jartzearena, ia
gailu guztietan agertuko zaigu.
Gailu honen erabileretako bat gure blogaren aurkezpen testu laburra jartzea izan
daiteke. Kasu horretan alboko menuaren lehendabizikoa izatea komeni da, beraz, gadget berri
bat txertatzen dugunean, horrek, arestian azaldu dugun bezala, goi-goiko lekua hartuko
duenez, guk diseinu orrialdean tokiz mugitu egin behar izango ditugu eta gero, kokapen berria
aktibatzeko, Guardar disposición sakatu behar dugu.
Gadget guztiak nahi dugun unean alda edo ezaba ditzakegu, horretarako Editar
sakatzea nahikoa delarik. Lan egiteko leihoa zabalduko zaigu beharrezko ditugun aldaketak
burutzeko edo, hala iritziz gero, ezabatzeko.
4.2.2. Irudia
Gailu honen bidez gure ordenagailuan daukagun irudi
bat txerta dezakegu. Irudi hori gure logoa edota
argazki esanguratsu bat izan daiteke. Komeni da oso
tamaina handikoa ez izatea. Gadget hau sartzean oso garrantzitsua da zabaltzen den leihoaren
beheko aldean ageri den gelaxka aktibatzea, hau da, txertatu nahi dugun irudiaren tamaina
gure menuak duen zabalerara egokitzea.
Irudiari esteka bat ezar diezaiokegu, horrela irudiaren gainean klikatzean idatzi dugun
orrialdera eramango gaitu. Horretarako, enlace gelaxkan webgunearen helbidea idatzi behar
dugu. Adibidez, EHIGEren aldizkariaren azken alearen irudia jar dezakegu eta dokumentu hori
erakusten duen web orrialdearen helbidea erantsi, horrela gurasoek aldizkaria irakurri edo
deskargatzeko aukera izango dute irudian klikatuz gero.
Momentuz, gailu honek ez du gif animaturik onartzen.
Gorde sakatu eta dagoeneko gailua gure blogean txertaturik dago.
4.2.3. Esteka zerrenda
Honekin ikasleentzat interesgarriak diren web
orrialdeen zerrenda (wikipedia, hiztegiak, prentsa,
udalaren gunea...) osa dezakegu, helbidea idatzi
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
38
beharrik gabe zuzenean heltzeko esteketan klikatuz. Beste erabiliera bat honako hau da:
Google Driven edota Issuun gorde ditugun dokumentuak deskargatzeko loturen zerrenda
egitea, hau da, esteka horietan klikatzean dokumentu horretara eramango gaituzte bai
irakurtzeko, bai deskargatzeko. Hau egin nahi badugu, biltegi horietara joan, dokumentua
aukeratu eta Partekatu (Compartir) sakatu behar dugu partekatzeko esteka eskuratzeko,
oraingoan ez baitugu txertatu (embed) nahi, bertara heltzeko esteka jarri baizik.
Izena jarri ostean (adibidez, lotura interesgarriak izan daiteke aipatu dugun lehenengo
kasuan eta dokumentuak bigarrenean), zenbat agerian egotea nahi dugun adierazi behar
dugu. Gelaxka zuri utziz gero, jarritako guztiak ikusiko dira.
Hurrengo gelaxkan jarriko ditugun lotura horiek zelan antolatuko diren erabakiko dugu:
Ordenik ez, guk jarri bezala agertuko dira, jarritako azkena beti lehena izango delarik. Dena
den, esteken ondoan ageri diren geziak erabiliz alda dezakegu ordena.
Alfabetikoki eta alfabetikoki atzerantz argi dago zer diren.
Ondoren, helburu dugun webgunearen helbidea idatzi
behar dugu eta berau identifikatzeko emango diogun izena
(webgunearena edo beste bat). Esteka hau txertatzeko eta berri
bat gehitzeko Anadir enlace sakatu behar dugu.
Ordenik ez hautatu badugu, loturen alboan gora eta
beherako geziak agertuko dira, guk nahi dugun ordena ezartzeko
erabiliko ditugu.
Gorde sakatu eta dagoeneko esteken zerrenda gure blogean txertaturik dago.
4.2.4. HTML
Hau da gadgetetan praktikoenetakoa, azken finean
HTML kode bat idatziz ia edozer txerta dezakegulako,
beraz, erabilpen ugarirako balio digu.
Guk orain arte bideoak, audio artxibategiak eta pdf formatuko testu luzeak txertatzeto
HTML kodeak erabili ditugu. Horiek guztiak eta gehiago sar ditzakegu horrelako gailu batean
dagokion HTML kodea erabiliz.
Bideo (3.5.2. eta 3.5.3.), audio playlist (3.4.3.) edo pdf testuen (3.6.1. eta 3.6.2.)
kasuan aurreko ataletan ikusi dugun modu berean jokatuko dugu. Eta atal horietan tamaina
eta kokapenari buruz komentatu duguna kontuan izango dugu, hau da, txertaturiko
artxibategiaren tamaina alboko menuaren espaziora egokituko dugu gure bloga ahal denik eta
itxurosoena izan dadin. Hainbat froga egin daiteke egokiena topatu arte. Dokumentuen
kasuan, halere, esteken zerrenda sortzeko gadgeta hobetsiko dugu.
Horietaz aparte, bestelako hainbat eduki txerta dezakegu.
- Gif animatuak. Irudi hauek ez dira estatikoak, hainbat irudiz osaturiko animazioa
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
39
baizik. Irudiak diren arren, ezin dira irudiak gadgetaren bidez txertatu. Horretarako gif
animatua (PhotoScape programarekin zelan sortu ikusiko dugu) Divshare bezalako lineako
biltegi batera igo behar dugu eta han txertatzeko HTML kodea eskuratu, audioarekin egin
dugun bezalaxe. Irudi honek gadgetaren tamaina izan behar du, Divsharek emandako kodean
aldatzeko aukerarik ez dago eta. Beste aukera bat, lehenago irudia sarrera batean (argitaratu
gabe zirriborro modura gordeko dugu) txertatu eta HTML kodea bertatik eskuratu, neurriak
egokitu eta gadget honetan itsatsi.
- Argazki diaporamak. Picasan dugun karpeta bateko irudiak
dipositiba proiekzio gisa erakuts ditzakegu alboko menuko gailu
batean. Horretarako, Picasa kontuan sartu eta erakutsi nahi
dugun karpeta gainean klikatuko dugu. Eskuineko aldean
hainbat ekintza burutzeko bideak ditugu. Guk Enlazar a este
álbum sakatuko dugu. Jarraian zabaltzen zaigun menuan
Incrustar proyección de diapositivas hautatuko dugu. Zabaldu
berri zaigun leihoan blogean itsatsi behar dugun HTML kodea
dago. Horretaz gain, diapositiba aurkezpenaren tamaina
aukera dezakegu, ertaina ondo dago. Dena den, gero HTML
kodean bertan zabalera (width) eta altuera (height) moldatuko
ditugu gure espaziora egokitzeko.
- Animazioak. Animazioak sortzeko gaur egun lineako
hainbat programa dago, batzuk sinpleak (www.photocube3d.com), beste batzuk zailak
(http://goanimate.com/).
- HTML kode bidez txerta daitekeen beste edozer.
Ikusten denez, gailu honek ematen dituen aukerak ugariak dira.
4.2.5. Etiketak
Sarrerak zelan idazten diren ikusi dugunean, 3.1.3.
atalean etiketei buruz hitz egin dugu. Gailu honek
guk erabilitako etiketak erakusten ditu, blogean hitz
horrekin etiketatu ditugun sarrera guztiak agerraraziz (etiketa bat baino gehiago erabil daiteke
sarrera bakoitzean)
Lehenik eta behin izena euskaraz idatziko dugu. Ondoren, aukeratu behar dugu guk
erabilitako etiketa guztiak agertuko diren edo soilik interesatzen zaizkigunak. Denak agertzea
komeni da.
Antolaketari dagokionez, logikoena alfabetikoki jartzea da.
Zelan erakutsi? Estetikoki politena eta erabilgarriena
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
40
Hodeia da. Zerrenda aukeratuz gero, eta etiketak asko badira, zerrenda luzeegia agertuko da
alboko menuan. Hodeian, gehien erabiltzen diren etiketak handiago agertzen dira eta gutxien
erabilitakoak txikiago.
Gadget guztiekin bezala, diseinu orrialdean menuaren zein tokitan jarri erabakiko dugu
eta aldaketak gorde eta aktibatzeko Guardar disposición sakatuko dugu.
4.2.6. Inkesta
Izenak adierazten duen moduan, alboko menuan
inkesta txiki bat txertatzeko balio du gadget honek.
Galdera bakarra idatz daiteke; erantzunak, ordea,
nahi beste. Inkestak ordenagailu bakoitzetik boto bakarra onartzen du, beraz, bi pertsona
ezberdinek ezin dute bozkatu ordenagailu beretik. Bai, ordea, emandako botoa aldatu.
Inkesta osatzen dugunean botoa emateko epea zehaztu behar da, bestela programak
astebeteko epea jarriko du.
Inkesta argitaratu ostean eta inork botorik eman aurretik molda daiteke; lehendabiziko
botoa emanda, logikoa denez, ezin dira datuak aldatu.
4.2.7. Artxibategia
Gadget hau lehenetsita dator bloga sortzen
dugunean. Sarreren izenburuak agertzen direnez,
nahiko erabilgarria da sarrera zaharrak bilatu nahi
ditugunean. Guk itxura molda dezakegu.
Beti bezala, izena euskaraz jarriko dugu eta ondoren gainerako aldaketak egiten hasiko
gara. Estiloari dagokionez, jerarquía gomendatzen dugu (edozein aukeratuta, nolakoa den
aurreikus daiteke lan-leihoan)
Dataren kasuan, euskaraz idazteko aukera egon arte, hilabeteen izenen tokian zenbakia
jartzea proposatzen dugu.
4.2.8. Gainerakoak
Azaldu ditugun gailuak gure ustez erabilgarrienak eta praktikoenak dira, blog guztietan agertu
behar dutenak. Halere, bai gadgetei zein euren diseinuari dagokienez, bakoitzak erabakiko du
zein erabili eta zelan jarri.
Hasieran esan dugun bezala, ehunka dira eskura ditugun gailuak, horietako batzuk
erabilgarriak, beste batzuk, berriz, ikasgelako blogean tokirik ez dutenak.
Dena den, blogearen kudeatzailea da zein jarri erabakiko duena. Gure gomendioa zera
da: zerrenda begiratu eta baten bat erabilgarria edota interesgarria bada, aktibatu, probatu,
aldaketak egin eta, azkenean, erabaki.
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
41
Ikasgelako bloga kalitatezko edukiez hornitu
Goio Ramos Villanueva. 2012/13 Ikasketa lizentziak
BLOGGER
42