Buena practica

2
Gaur egungo gizartean IKTak gero eta gehiago erabiltzen ari direla ikusi daiteke, eskoletan, lan postuetan, kalean … Hezkuntzan ordenagailuak eta arbel digitalak egoten dira, baina oso garrantzitsua da hauek ondo erabiltzen jakitea, eta horretaz aparte metodologia didaktikoa eta ariketa ezberdinak jakitea oso gomendagarria da. Hala ere, IKT-en bidez ikasketa esanguratsu bat lortzea zaila dela uste dut, edo, behintzat, ematen duen bezain erraza ez dela. Testu hau goi mailako ikaskuntzara zuzenduta dagoela esan daiteke eta azpaldi egin zen praktika bat gauzatzen da, gaur egungo egunerokotasunarekin harreman zuzena daukala. Gainera proiektu hau aurrera eramaten bada ikasleengan motibazioa sortu daiteke etorkizunean izango duten lanpostuari begira, izan ere, praktika honetan ikusitakoa benetako egoera baten bitartez erabiltzeko aukera izango dute. Eskolan IKTak ondo funtzionatzeko, irakasleek prestakuntza bat izan behar dute eta askok ez dute izaten. Beraz, askotan prestakuntza batetik pasa behar dira baina ez dute nahi izaten edo ez dute behar den denbora izaten. Egia esan, irakasle gaztee gehienek teknologiak hobeto ulertzen dituzte, izan ere, teknologia askorekin bizi izan dira haurtzaroan, beraz, konpetentzia digital hobeagoa dutela esan daiteke, salbuespenak salbuespen. Testuan gehien gustatu zaidana, beste ikasgaiekin lotura zuzena dagoela izan da. Nire esperientzian onarrituz eta hau Haur Hezkuntzan daraman bigarren urtea izanik ez dut testuan antzematen den lotura hori ikusi. Izan ere, ikasgai bakoitza bere kabuz landu egin da eta azken finean ikasgai guztiek lotura daukate. Proiektu hau aurrera eramango balitz, IKT-ak hobeto lantzeko aukera egongo zen eta horretaz aparte beste ikasgaien informazioa ere aipatu ahalko zen horrela emandako teoria praktikan jartzeko aukera emanez. Aurreko paragrafoan aipatu dudan moduan, pertsona guztiek ez dute prestakuntza berdina baina nire ustez, lan edo proiektu hau, ezagutzak eta informazioa gehitzeko metodo ona izan daiteke. Bestalde, proiektu honek ikasketa ikerketa baten bidez gauzatzeko aukera ematen du. Hemen errealitatea ezagutu eta autonomia landuko zirela uste dut. Haurrek era motibagarri batean ikasi dezakete haien artean ezagutzak elkartrukatuz. Irakasleen eta haurrek IKT-ekin dituzten erabilerak askotan ez dira egokiak. Lehen aipatu dudan moduan irakasle askok ez dute behar den prestakuntza eta horrek eragiten du arazo hau. Haur batzuk, ordea, hezigarriak ez diren teknologiekin denbora asko ematen dutela esan daiteke, adibidez, mugikorrekin. Egoera hau, nagusien edo gurasoen errua dela uste dut horregatik IKT-ei

Transcript of Buena practica

Page 1: Buena practica

Gaur egungo gizartean IKTak gero eta gehiago erabiltzen ari direla ikusi daiteke, eskoletan,

lan postuetan, kalean … Hezkuntzan ordenagailuak eta arbel digitalak egoten dira, baina oso

garrantzitsua da hauek ondo erabiltzen jakitea, eta horretaz aparte metodologia didaktikoa eta

ariketa ezberdinak jakitea oso gomendagarria da. Hala ere, IKT-en bidez ikasketa esanguratsu bat

lortzea zaila dela uste dut, edo, behintzat, ematen duen bezain erraza ez dela.

Testu hau goi mailako ikaskuntzara zuzenduta dagoela esan daiteke eta azpaldi egin zen

praktika bat gauzatzen da, gaur egungo egunerokotasunarekin harreman zuzena daukala. Gainera

proiektu hau aurrera eramaten bada ikasleengan motibazioa sortu daiteke etorkizunean izango duten

lanpostuari begira, izan ere, praktika honetan ikusitakoa benetako egoera baten bitartez erabiltzeko

aukera izango dute.

Eskolan IKTak ondo funtzionatzeko, irakasleek prestakuntza bat izan behar dute eta askok

ez dute izaten. Beraz, askotan prestakuntza batetik pasa behar dira baina ez dute nahi izaten edo ez

dute behar den denbora izaten. Egia esan, irakasle gaztee gehienek teknologiak hobeto ulertzen

dituzte, izan ere, teknologia askorekin bizi izan dira haurtzaroan, beraz, konpetentzia digital

hobeagoa dutela esan daiteke, salbuespenak salbuespen.

Testuan gehien gustatu zaidana, beste ikasgaiekin lotura zuzena dagoela izan da. Nire

esperientzian onarrituz eta hau Haur Hezkuntzan daraman bigarren urtea izanik ez dut testuan

antzematen den lotura hori ikusi. Izan ere, ikasgai bakoitza bere kabuz landu egin da eta azken

finean ikasgai guztiek lotura daukate. Proiektu hau aurrera eramango balitz, IKT-ak hobeto lantzeko

aukera egongo zen eta horretaz aparte beste ikasgaien informazioa ere aipatu ahalko zen horrela

emandako teoria praktikan jartzeko aukera emanez. Aurreko paragrafoan aipatu dudan moduan,

pertsona guztiek ez dute prestakuntza berdina baina nire ustez, lan edo proiektu hau, ezagutzak eta

informazioa gehitzeko metodo ona izan daiteke.

Bestalde, proiektu honek ikasketa ikerketa baten bidez gauzatzeko aukera ematen du.

Hemen errealitatea ezagutu eta autonomia landuko zirela uste dut. Haurrek era motibagarri batean

ikasi dezakete haien artean ezagutzak elkartrukatuz.

Irakasleen eta haurrek IKT-ekin dituzten erabilerak askotan ez dira egokiak. Lehen aipatu

dudan moduan irakasle askok ez dute behar den prestakuntza eta horrek eragiten du arazo hau. Haur

batzuk, ordea, hezigarriak ez diren teknologiekin denbora asko ematen dutela esan daiteke,

adibidez, mugikorrekin. Egoera hau, nagusien edo gurasoen errua dela uste dut horregatik IKT-ei

Page 2: Buena practica

behar den erabilera egokia eman behar zaie.

Honekin guztiarekin, Extremaduran egindako proiektu hau gustatu egin zaidala esan

dezaket, gainera oso erabilgarria dela iruditzen zait. Taldearen arteko elkarlana eta koebaluazioa oso

ideia ona iruditu zait, besteen kritika positibo eta negatiboengatik ikasteko aukera dagoelako. Hala

ere, taldean lan egitea askotan ez da erraza baina etorkizunera begira ere oso ideia ona da,

etorkizunean era guztietako pertsonekin bizi beharko dugulako gure egunerokotasunean.