C2201 R27646 012 UD 1 111143.BK - edebe.com · Geozentrismoa eta heliozentrismoa. 18 Lurra, gu bizi...

16
Askotariko adimenak EDUKIAK Unibertsoa Eguzki-sistema Lurra Ilargia • Eklipseak eta mareak • Bizia duen planeta Lurra unibertsoan 1 12

Transcript of C2201 R27646 012 UD 1 111143.BK - edebe.com · Geozentrismoa eta heliozentrismoa. 18 Lurra, gu bizi...

Askotariko adimenak

EDUKIAK•Unibertsoa•Eguzki-sistema•Lurra•Ilargia•Eklipseaketamareak•Biziaduenplaneta

Lurra unibertsoan1

12

Askotariko adimenak

ATAZA INTEGRATUAInfinituraino eta harago!

IKERTUApollo, Gemini, Mercury, Skylab eta Shuttle dira NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak (Natio-nal Aeronautics and Space Administration) espazioko misio batzuei eman dizkien izenak.Baina badakizu noraino iritsi ziren misio horiek? Izan zen Ilargiraino iritsi zenik?

PRESTATUOsatu taldeak. Ikertu espazioko zer misio nagusi egin dituen NASAk, eta ordenatu kronologikoki.

• Zer misiok izan zuten eskifaia? Eta zer misiok ez?

• 1969an, lehen aldiz iritsi zen gizakia Ilargira. Zer he-rrialdek lortu zuen hori? Zer izen jarri zioten helburu hori zuen misioari?

• Espazioko misioen bidez, lehen aldiz ezagutu zen Ilar-giaren aurpegi ezkutua, eta lehen aldiz atera zitzaiz-kion argazkiak. Zein da aurpegi ezkutu hori?

• Eguzki-sistematik harago joan dira zenbait misio. Zein?

AURKEZTUEgin espazioko misio nagusiak jasotzen dituen horma-irudi bat, eta zehaztu noraino iritsi zen espedizio horie-tako bakoitza. Argazkiak ere jar ditzakezue. Azkenik, aur-keztu informazioa ikasgelan.

13

links.edebe.com/mfh

http:/links.edebe.com/cuyj http://www.lanasa.net

14

UNIBERTSOAREN JATORRIA ETA OSAERAZientzialarien ustez, eztanda handi batek sortu zuen unibertsoa; Big-Bang deritzo eztanda horri, eta duela 15.000 milioi urte inguru izan zen. Eztanda hark noranzko guztietan zabaldu zuen sortu zuen materia. Denboraren poderioz, materia hori hoztu eta trinkotu egin zen, eta hala sortu ziren lehen iza-rrak. Gero, multzokatu egin ziren, eta galaxiak sortu zituzten.

Zeruko gorputz edo astro guztiek osatzen dute unibertsoa, baita haiek hartzen dituen espazio izuga-rriak ere.

Astro garrantzitsuenak galaxiak, izarrak, planetak, sateliteak eta astro txikiak dira.

1. UNIBERTSOA

GALAXIAKIzarren eta beste astro batzuen multzoak dira. Ustez, mila milioi galaxia baino gehiago daude unibertsoan.

Formari dagokionez, kiribilak, eliptikoak edo irregularrak izan daitezke.

Lurra Esne-bidea galaxian dago, eta galaxia horrek kiribil forma du.

IZARRAKEsfera formako astroak dira; gas goriek osatzen dituzte, eta argi eta bero handia ematen dute.

Unibertsoaren azterketa zientifikoa

Zientzialariek dituzten tresnei es-ker, unibertsoa nolakoa den jakin dezakegu.

Tresna horietako bat teleskopio espaziala da; Lurraren inguruan biratzen da, eta oso garai dago, atmosferatik gorago. Hala, argia-go ikus daitezke Lurretik oso urrun dauden objektuak.

1. Egin unibertsoa osatzen duten zeruko gor-putzen taula.

2. Ikertu gure galaxia.

– Nola du izena? Zer forma du?

– Nondik dator gure galaxiaren izena, eta zer adierazten du?

– Zer beste izen ematen zaio gure galaxiari? Zergatik?

3. Zertan dira antzekoak planetak eta sateliteak?

4. Definitu astro txiki terminoa. Eman adibideak.

– Zer dira izar iheskorrak?

5. Taldeka, bilatu informazioa eta irudiak Big-Bang teoriaz. Gero, prestatu horri buruzko aurkezpen bat euskarri informatikoan.

1

15

PLANETAK ETA SATELITEAK•Berezkoargirikezdutenastroakdiraplane-

tak,etaizarbateninguruanbiratzendira.Bi-ratzean, bi higiduramota dituzte: errotazio-higiduraetatranslazio-higidura.

Planeta batzuk solidoak dira; beste batzuk,berriz,gaseosoak.

•Berezko argirik ez duten astroak dira sateli-teak,etaplanetabateninguruanbiratzendira.

Planetagehienekdituztesateliteak,halanolaUranok,NeptunoketaJupiterrek.Badirasateli-terikezdutenplanetakere;adibidez,Artizarra. Ilargia, Lurretik ikusia.

ASTRO TXIKIAKBadirabesteastrotxikiagobatzukere.

•Asteroideak. Gorputzharritsuetairregulartxikiakdira. Izarren inguruan biratzen dira, etamilakaasteroidekogerrikoakosatzendituzte.

•Kometak. Izotzez, hautsez eta gasez osaturikoastrobatzukdira.Izarreninguruanbiratzendira,etahaietatikhurbiligarotzendirenean,kometa-ren isats bereizgarria eratzen du askatzen denberoak.

•Meteoritoak. Asteroideedokometazatiakdira,etabesteastrobatzuekintalkaegitendute.Han-diak badira, kraterrak eragiten dituzte astroengainazalajotzean.Txikiakbadira,berriz,suhar-tzendute atmosferan sartzean, eta izar iheskorgisaikustenditugu. Meteoritoa.

http://links.edebe.com/c77

http://links.edebe.com/kxfw

16

Izar batek (Eguzkia) eta haren inguruan biratzen den astro multzo batek osatzen dute eguzki-sistema. Zortzi planeta (eta haien sateliteak), asteroide ugari eta zenbait kometa ditu astro multzo horrek. As-troek Eguzkiaren inguruan egiten duten ibilbideari orbita deritzo.Irudian ikus dezakezunez, Eguzkitik oso hurbil daude planeta batzuk (barne-planetak), eta urrunago beste batzuk (kanpo-planetak). – Barne-planetak. Eguzkitik hurbilen dauden planetak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Txi-kiak eta solidoak dira, eta itxura harritsua dute.

– Kanpo-planetak. Eguzkitik urrunen dauden planetak dira: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Handiagoak dira, batez ere gasez osatuak, eta eraztunak dituzte inguruan.

2. EGUZKI-SISTEMA

Eguzkia. Tamai-na ertaineko izar hori bat da. Es-ne-bidearen be-soetako batean dago.

1. Merkurio. Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da, eta txikiena. Ez du sateliterik.2. Artizarra. Lurraren antzeko tamaina du. Sumendi ugari ditu, baina ez du sateliterik.3. Lurra. Eguzkitik hurbilen dauden planetetako bat da, hirugarrena. Ur ugari du, eta satelite bat: Ilargia.4. Marte. Erliebe malkartsua du. Lurraren tamaina erdia du, eta bi satelite ditu.

Jupiter. Eguzki-sistemako planeta handiena da. 63 satelite ditu.

1 23 4

6. Aztertu eguzki-sistemaren irudia.

– Zer planetak ote du tenperatura beroe-na? Eta hotzena? Arrazoitu.

– Nola deritzo astroek Eguzkiaren ingu-ruan egiten duten ibilbideari?

7. Marraztu eguzki-sistema osorik (plane-tak, Eguzkia, Ilargia...), eta idatzi ize-nak.

8. Nola sailkatzen dira planetak? Deskri-batu.

1

17

Saturno. Hautsez, asteroi-dez eta gasez osatutako eraztun ikusgarri batzuk ditu. 40 satelite inguru ditu. Urano. Izotzez eta arrokaz

osatua du gainazala. Eraz-tunak eta 30 satelite inguru ditu.

Neptuno. Planeta guztien arteko urrunena da. 13 sa-telite ditu.

Historian, Lurrak unibertsoan duen kokapenari buruz hainbat teoria izan dira. Bi dira nagusiak:

•Teoria geozentrikoa. Lurra unibertsoaren erdi-gunean dago, eta haren inguruan biratzen dira planetak eta Eguzkia.

•Teoria heliozentrikoa. Eguzkia unibertsoaren erdigunean dago, eta ez da mugitzen. Lurra eta gainerako planetak haren inguruan biratzen dira. Lurra bere ardatzaren inguruan biratzen dela ere proposatzen du.

Geozentrismoa eta heliozentrismoa

18

Lurra, gu bizi garen planeta, Eguzkitik hurbilen dauden planetetako bat da, hirugarrena. Eguzkitik 150 milioi kilometrora dago, gutxi gorabehera.

Planeta solidoa da, eta urak estaltzen du haren gainazalaren zati handiena; horregatik esaten zaio planeta urdina ere.

Esfera itxura du Lurrak, baina kamutsagoa da po-loetan. Hori dela eta, ekuatoreko diametroa (12.756 km) poloen arteko diametroa (12.714 km) baino lu-zeagoa da.

Planeta guztiek bezala, bi higidura mota ditu Lu-rrak: errotazioa eta translazioa.

3. LURRA

Lortu munduko bola bat, eta mugitu, Lurra-ren errotazio-higidura izango balitz beza-la.

– Ondorioztatu zer kontinentetan ateratzen den Eguzkia lehenik.

– Zer kontinentetara helduko da gaua aldi berean?

Munduan zehar

ERROTAZIO-HIGIDURA Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen bira da errotazio-higidura. Errotazio-ardatzaren inguruan egiten du. Ardatz hori ez da guztiz bertikala; pixka bat etzanda dago.

Mendebaldetik ekialdera biratzen da Lurra, eta 24 ordu behar ditu bira osoa egiteko.

Higidura horren ondorioz, eguna eta gaua txandaka-tzen dira.

•Planetaren erdi bat argituta dago; egun-argia da. Beste zatian, berriz, gaua da.

•Hamabi ordu igarotzerako, bira erdia eman du bere ardatzaren inguruan Lurrak. Egun-argia zen Lurra-ren zatian, gaua da orain, eta alderantziz.

I

Errotazio-ardatza

H

9. Zer ondorio ditu Lurraren errotazio-higidu-rak? Eta translazio-higidurak?

10. Azaldu zer eragin duen Lurraren inklinazioak urtaroen sorreran.

– Planetaren ipar-erdian negua denean, zer-gatik da uda hego-erdian?

11. Eragin handia du izaki bizidunengan eguz-ki-argiak. Zer urtarotan hazten dira errazen landareak? Arrazoitu.

12. Zer gertatuko litzateke Lurrak translazio-higidura bakarrik izango balu, errotazio-hi-gidurarik gabe? Bota bururatzen zaizuen guztia, eta arrazoitu erantzun egokiena.

1

19

TRANSLAZIO-HIGIDURALurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen bira da translazio-higidura. Lurrak urtebete inguru behar du Eguz-kiaren inguruan orbita osatzeko; hain zuzen ere, 365 egun, 5 ordu eta 48 minutu.

Ardatzaren inklinazioaren eraginez, Lurrak orbitan aurrera egin ahala, inklinazio handiagoarekin edo txi-kiagoarekin iristen dira Lurreko eskualde bakoitzera eguzki-izpiak. Izpiek ez dute lurralde guztia berdin bero tzen, eta, horrenbestez, urtaroak sortzen dira. Izpiak Lurraren ipar-hemisferiora perpendikular iristen direnean, inklinaturik heltzen dira hego-hemisferiora, eta alderantziz. Hori dela eta, ez da izaten urtaro bera aldi berean planetan osoan.

1

2

3

4

1. Udaberria. Martxoaren 21ean hasten da. Egun horretan, argi-ordu adina iluntasun-ordu daude. Eguzki-izpiak pixka bat inklinatuta iristen dira, eta neguan baino gehiago berotzen dute; hala, gora egiten du tenperaturak.

3. Udazkena. Irailaren 21ean hasten da. Ber-dindu egiten dira argi- eta iluntasun-orduak. Eguzki-izpiak pixka bat inklinatuta iristen dira, eta udan baino gutxiago berotzen dute; hala, behera egiten du tenperaturak.

2. Uda. Ekainaren 21ean hasten da. Egun horre-tan, iluntasun-ordu baino argi-ordu gehiago daude. Perpendikular heltzen dira eguzki-izpiak, eta asko berotzen dute. Hala, tenperatura altua da.

4. Negua. Abenduaren 21ean hasten da. Argi-ordu baino iluntasun-ordu gehiago daude ne-guan. Oso inklinatuta iristen dira eguzki-izpiak, eta gutxi berotzen dute; horrenbestez, hotzak dira tenperaturak.

20

Lurraren satelite bakarra da Ilargia. Ez du argirik ematen, baina argiturik ikusten dugu, eguzki-argia islatzen duelako.Errotazio- eta translazio-higidurak egiten ditu Ilargiak.•28 egun behar ditu Ilargiak bere ardatzaren in-

guruko errotazio-higidura osoa gauzatzeko. •Ilargiak Lurraren inguruan bira osatzeko trans-

lazio-higidurak ere 28 egun irauten du. Ilargi-hilabete deritzo.

Errotazio-higidurak eta Lurraren inguruko transla-zio-higidurak denbora bera irauten dutenez, Lu-rretik beti alde bera ikusten diogu Ilargiari, eta beste aldea inoiz ezin diogu ikusi.Ilargi-hilabetean, Ilargiak aldatu egiten du Eguz-kiarekiko kokalekua. Hala, Lurretik Ilargiaren zati batzuk edo beste ikusten ditugu argituta, era batera edo bestera. Ilargiaren aldiak dira forma horiek.

4. ILARGIA

Ilberria. Eguzkiaren eta Lu-rraren artean jartzen da Ilar-gia. Lurraren aurrean dago argitu gabeko aldea, eta, be-raz, ez dugu ikusten Ilargia.

Ilgora. Ilargiaren kokapena dela eta, Lurretik Ilargiaren er-dia baino ez dugu ikusten Eguzkiak argituta orduan.

Ilbetea. Eguzkiaren kontrako al-dean jartzen da Ilargia, eta erabat argitutako aldea Lurraren aurrez aurre dago.

Ilbehera. Lurretik Ilargiaren erdia baino ez dugu ikusten Eguzkiak argituta.

Ilargia, Lurretik ikusia.

13. Marraztu Ilargia ilgora- eta ilbete-aldietan.

– Zergatik izaten dira aldi horiek?

14. Azaldu zer alde dagoen ilberriaren eta ilar-gi-eklipsearen artean.

15. Bilatu mareei buruzko informazioa.

– Zerk eragiten ditu?

– Zer gertatzen da Ilargia ozeano baten ber-tikalaren gainean dagoenean?

– Zeri deritzogu marea bizi?

5. EKLIPSEAK ETA MAREAK1

21

Ilargiak eta Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten dituzten itzulien ondorio dira eklipseak eta mareak, bai-ta Ilargiak eta Eguzkiak gure planetan eragiten duten erakarpen-indarraren ondorio ere.

Lurrak eta Ilargiak Eguzkiaren inguruan egiten dituzten itzulien ondorioz, astro horietako ba-tek bestea ikustea eragozten du batzuetan. Horregatik izaten dira eklipseak.

Eguzki-eklipsea

Eguzkiaren eta Lurraren artean jartzen da Ilar-gia, eta ez zaigu eguzki-argirik iristen. Ilargiak Eguzkia nola estaltzen duen ikusten da Lurretik.

Ilargi-eklipsea

Ilargiaren eta Eguzkiaren artean jartzen da Lu-rra, eta, hori dela eta, ez da eguzki-argirik iris-ten Ilargira. Gure planetaren itzalak Ilargia nola estaltzen duen ikusten da Lurretik.

Ilargiak eta, neurri txikiagoan, Eguzkiak Lurra erakartzeko indarra egiten dute, eta, horren eraginez, igo eta jaitsi egiten da itsas maila aldizka.

Kostaldean, itsas zabalean baino nabarme-nagoak dira itsas mailaren aldaketak.

Marearen une gorenari itsasgora deritzogu; baxuenari, berriz, itsasbehera.

Eklipseak Mareak

http://links.edebe.com/29

Eguzki-eklipseaItsasgora

Ilargi-eklipsea

Itsasbehera

16. Lotu bakoitza berearekin: 17. Geosferaren zer geruzari dagokio baiezta-pen hauetako bakoitza?

– Erdiko geruza da.

– Geruza barnekoena da, eta oso altua da haren tenperatura.

– Geruza azaleko eta meheena da, eta mate-rial solidoek osatzen dute.

22

Eguzki-sisteman, Lurra da bizitzeko baldintzak dituen planeta bakarra:•Tenperatura neurritsua da, Eguzkiarekiko distantzia egokian baitago.•Atmosferak inguratzen du, eta, horri esker, arnasa har dezakete izaki bizidunek, eta eguzki-izpiak

iragazten dira.•Ura egoera likidoan du.

6. BIZIA DUEN PLANETA

LURRAREN GERUZAK

Planeta inguratzen duen gas-geruza atmosfera da.

Planetaren zati solidoa geosfera da. Hiru geruza zentrokide ditu.

•Geruza azaleko eta finena lurra-zala da. Material solidoek osa-tzen dute.

•Erdiko geruza mantua da. Mate-rial solidoek eta material urtu ba-tzuek osatzen dute.

•Geruza barnekoena nukleoa da. Haren tenperatura oso altua da, eta material solidoek eta material urtu batzuek osatzen dute.

Lurraren gainazalaren zati bat estaltzen duen ur-geruza hidrosfera da. Ozeanoek, itsasoek, ibaiek, aintzirek eta lur azpiko urek osatzen dute, besteak beste.

Izaki bizidunen mul-tzoa biosfera da.

•Atmosfera

•Geosfera

•Hidrosfera

•Biosfera

•Lurraren zati solidoa•Lurraren zati bat estaltzen

duen ur-geruza•Planetako izaki bizidunen

multzoa•Lurra inguratzen duen

gas-geruza

1

23

Zerbait interesgarria iruditzen zaigunean, ikertu egiten dugu, gehiago jakiteko. Hori da egiazko ikaskuntza. Errutina honek interesa piztu, eta ikasten laguntzen du.

Pentsatu, interesatu, ikertu

PENTSAKETANErrutina

Faseak

a. Erreparatu adi irudiei, eta erantzun galderei. – Zer dakizu eklipseei buruz? – Zer iruditzen zaizu interesgarriena? – Zer ikertu nahi duzu gai horri buruz?

b. Ikasgelan, bateratu erantzunak. Zer ikasi duzue?

c. Aukeratu, denon artean, proposatu dituzuen ikerketetako zenbait, eta hitz egin horiek gauzatzeko moduari buruz.

BERRIKUSI

24

18. Kopiatu eguzki-sistemari eta Lurrari buruzko eskema hau, eta osatu:

19. Osatu testua termino hauekin:

Unibertsoa ....................... osatutako multzoa da; zeruko gorputzak, besteak beste, ........................., ........................., .......................... eta ........................... dira. Eta multzo hori hartzen duen ............................. ere unibertsoaren parte da.

EGUZKI-SISTEMA

..................................

Urano

Neptuno

Saturno

……...............

Marte

……..................

Lurra

Artizarra

Merkurio

Astro ..................................Planetak

hauek bereizten ditugu

satelitea

hiru geruza ditu

……............

Mantua

Nukleoa

Biosfera

……..................

Hidrosfera

Geosfera

espazioa - izarrak - galaxiak – zeruko gorputzek planetak – astro txikiak

BERRIKUSI 1

25

20. Nola mugitzen dira planetak? Azaldu nolakoak diren higidura horiek.

– Zer ondorio dituzte higidurek Lurrean?

21. Marraztu koadernoan eguzki-sistema, eta idatzi astro bakoitzaren izena.

– Esan zein diren barne-planetak eta zein kanpo-planetak.

22. Erreparatu Lurraren translazio-higidurari.

– Neguan, Lurraren zer erditan da uda? Azaldu zer alde dagoen eguzki-izpien inklinazioa era batekoa izan edo bestekoa izan.

– Udazkenean, Lurraren zer erditan da udaberria? Azaldu nolakoak diren tenperaturak eta zenbat argi-ordu ditugun urtaro horretan.

23. Ilargiaren zer aldiri dagokio irudi hauetako bakoitza?

– Azaldu aldietako bakoitza.

A: ....................................... C: .......................................B: ....................................... D: .......................................

AMAITZEKOPRAKTIKAN JARRI 1. Identifikatu unibertsoko elementu hauek, eta izendatu:

2. Aurkitu eguzki-sistemako planetak. Ondoren, ordenatu, Eguzkitik hurbilen dagoenetik hasita.

3. Eguneroko bizitzan, «Eguzkia atera da» eta «Ilargia ezkutatu da» esapideak erabiltzen ditu-gu, besteak beste.

– Arrazoitu zuzentzat jo ditzakegun esapide horiek ikuspegi zientifikotik.

Gaitasunak

26

Lurra: ....................

Esne-bidea: ....................Eguzkia: ....................

Ilargia: ....................

M O L O N A M O J A N S

A A S K I U R L U R E A

R A R L U R R A M G P T

T B N A I U U Q H S T E

I Z V J F S K K R L U L

Z T R O U A I S R V N O

A M V R O P C A J E O N

R S A C E U I S U N M R

R I Ñ T N R C T A E R U

A P R E H N C O E C A T

R A T A V O A C A R C A

M O N U R A N O H I N S

1: .........................................................

2: .........................................................

3: .........................................................

4: .........................................................

5: .........................................................

6: .........................................................

7: .........................................................

8: .........................................................

Gaitasunak

HAUSNARTU – Zer ikasi duzun kontuan izanik, gai zara eguzki-sistema zer den deskribatzeko?

– Zer iruditu zaizu interesgarriena? Zer harrigarriena?

Eskolako egunerokoa

27

4. Erreparatu taulako informazioari, eta aztertu.

– Zer planetak du Lurrarenaren translazio-aldi antzekoena? Eta errotazio-aldi antzekoena?

– Zer planetatan da eguna urtea bai-no luzeagoa?

– Lurrean 84 urte dituen pertsona batek zenbat urte izango lituzke Jupiterren? Eta Uranon?

5. – Zeri buruz ari gara urte terminoa erabiltzean?

Ilargiak Lurraren inguruan orbita bat egiteko behar duen denborari buruz.

Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita bat egiteko behar duen denborari buruz.

Planeta batek bere ardatzaren inguruan biratzeko behar duen denborari buruz.

– Eta egun terminoa erabiltzean?

EKINUnibertsoa izeneko talde-lanari buruzko ahozko aurkezpen bat egin behar da ikasgelan. Jendau-rrean hitz egitearekin zerikusia duten eginkizun batzuei buruz pentsatzeko unea da: informazio-bilketa antolatzea; aurkezpenaren denbora eta abiadura antolatzea; edukiak lehenestea, eta abar.•Zer beste alderdi izan behar dituzu kontuan taldeko lan baten ahozko aurkezpena egiteko or-

duan?

planEta ERROtaZIO-HIGIDURa

tRanSlaZIO-HIGIDURa

Merkurio 58 egun 88 egunArtizarra 243 egun 224 egunLurra 24 ordu 365 egunMarte 24 ordu 779 egunJupiter 9 ordu 12 urteSaturno 10 ordu 29 urteUrano 17 ordu 84 urteNeptuno 16 ordu 165 urte