CAN salgai

1
EZKER ABERTZALEA www.nafargune.info Nafarroako Aurrezki Kutxak, Caja Burgos, Caja Canarias eta Cajasolekin batera burutu- tako erreformak eta Bankuan –Gizabidezko Banka- bilakatzea, orain arteko oinarrizko printzipioak bertan behera uztea dakar: irabazi asmorik gabea izatea, gizarte gaie- kin konprometitua eta kudeaketa publiko- soziala. Herritarren aurrezkiak biltzea eta familia beharren zein ekimen enpresarial txikien finantzazioa helburu zuten entitate izatetik, egungo erreformak irabazien lor- tzea eta espekulazioa ditu lehentasun, be- tiere estatu zein nazioarte mailako kapital handien mesedetan. UPNren Gobernuak zein PSOE/PSNk, ez dute CAN-NAK saltzeko zalantzarik izan; bost axola Madril (han dago orain zuzendaritza), New York, Londres edo Frankfurt izanen den hemendik aurrera CAN kontrolatuko duena. Honako egitasmoa bultzatzen zuten bitartean, CANe- ko goi karguek izugarrizko soldatak jarri dizkiote beren buruari eta azken presidenteak, Miguel Sanzek, biziarte- ko ordainsaria ziurtatu du, 60.000 euro/urtero. Gaur egun, eta Europar Batasunak burututako azterke- tan Gizabidezko Bankak jasotako emaitza kaskarraren ondotik, zuzendaritzako kideak egoera larriari irtenbibea emateko, atzerriko (EEBB, Europar Batasuna…) inbertit- zaileen bila dabiltza eroak moduan. Horren trukean, argi dago, bazkide berriak Madrilek dagoeneko kontrolatuko ez duena kontrolatzera pasako dira. Hala eta guztiz ere, CANek lelo bera erabiltzen jarraituko du: “Zuk aukeratu, zuk erabaki”. Beste oinarri batzuk behar ditu Nafarroako Au- rrezki Kutxak. Honako hauek, gure ustez: 1.- CANen izaera publikoa lehenetsi behar da, eta gero eta gehiago indartu; horregatik, ez dugu onar- tzen, inola ere, CAN banku pribatu bihurtzea eta, ho- rren ondorioz, kapital pribatuari ateak zabaltzea. 2.- Bere izaera sozialari eutsi behar dio eta lagunt- za eta bultzada eman behar die, halaber, ekonomia sozial eta kooperatiboari, familien esku dauden labo- rantza- eta abeltzaintza-ekonomiei, gazteengandik datozen ekimenei, … 3.- Politika bateratu bat adostu behar da, bere bai- tan bilduko dituena CANen finantza-jarduna eta Nafarroako Gobernuaren sektore publikoa (enpresa publikoak), eta modu horretan, krisitik irteteko neu- rri ekonomiko eta sozialak sustatzeko ahalegina egin behar da, herritar gehienen mesedetan, eta ez gu- txiengo pribilegiatu baten alde. 4.- Errotik aldatu behar dira CANen estatutuak, or- dezkaritza eta funtzionamendu (ordezkari publikoak, diru-ezarle eta talde sozialak, ...) guztiz demokratikoa eduki dezan eta gardentasuna eta kontrola indartuz. 5.- Kolpean murriztu behar dira Zuzendaritzako ki- deen soldatak eta diru-sariak, eta erabat desagerra- razi behar dira kargu horiek uzteagatik bizi osorako agintzen – eta ordaintzen – zaizkien ordainsariak. Kontu-ikuskapena egitea eta orain arteko zuzenda- ritza-taldeei erantzukizunak eskatu. 6.- Harreman-prozesu bat ireki behar da gainerako euskal kutxekin, guztien artean sustatu behar da finantza-sistema partekatu bat, hobeki aurre egin ahal izateko egungo krisi-egoerari, eta bideak erraz- teko Euskal Herrian bat-egite ekonomiko eta sozial handiagoa eta harmoniatsuagoa gerta dadin.

description

Nafarroako Aurrezki Kutxari buruzko eskuorri kritikoa, ezker abertzalearen proposamena jasotzen duena.

Transcript of CAN salgai

Page 1: CAN salgai

EZKER ABERTZALEAwww.nafargune.info

Nafarroako Aurrezki Kutxak, Caja Burgos, Caja Canarias eta Cajasolekin batera burutu-tako erreformak eta Bankuan –Gizabidezko Banka- bilakatzea, orain arteko oinarrizko printzipioak bertan behera uztea dakar: irabazi asmorik gabea izatea, gizarte gaie-kin konprometitua eta kudeaketa publiko-soziala. Herritarren aurrezkiak biltzea eta familia beharren zein ekimen enpresarial txikien finantzazioa helburu zuten entitate izatetik, egungo erreformak irabazien lor-tzea eta espekulazioa ditu lehentasun, be-tiere estatu zein nazioarte mailako kapital handien mesedetan.

UPNren Gobernuak zein PSOE/PSNk, ez dute CAN-NAK saltzeko zalantzarik izan; bost axola Madril (han dago orain zuzendaritza), New York, Londres edo Frankfurt izanen den hemendik aurrera CAN kontrolatuko duena. Honako egitasmoa bultzatzen zuten bitartean, CANe-ko goi karguek izugarrizko soldatak jarri dizkiote beren buruari eta azken presidenteak, Miguel Sanzek, biziarte-ko ordainsaria ziurtatu du, 60.000 euro/urtero.

Gaur egun, eta Europar Batasunak burututako azterke-tan Gizabidezko Bankak jasotako emaitza kaskarraren ondotik, zuzendaritzako kideak egoera larriari irtenbibea emateko, atzerriko (EEBB, Europar Batasuna…) inbertit-zaileen bila dabiltza eroak moduan. Horren trukean, argi dago, bazkide berriak Madrilek dagoeneko kontrolatuko ez duena kontrolatzera pasako dira. Hala eta guztiz ere, CANek lelo bera erabiltzen jarraituko du: “Zuk aukeratu, zuk erabaki”.

Beste oinarri batzuk behar ditu Nafarroako Au-rrezki Kutxak. Honako hauek, gure ustez:

1.- CANen izaera publikoa lehenetsi behar da, eta gero eta gehiago indartu; horregatik, ez dugu onar-tzen, inola ere, CAN banku pribatu bihurtzea eta, ho-rren ondorioz, kapital pribatuari ateak zabaltzea.

2.- Bere izaera sozialari eutsi behar dio eta lagunt-za eta bultzada eman behar die, halaber, ekonomia sozial eta kooperatiboari, familien esku dauden labo-rantza- eta abeltzaintza-ekonomiei, gazteengandik datozen ekimenei, …

3.- Politika bateratu bat adostu behar da, bere bai-tan bilduko dituena CANen finantza-jarduna eta Nafarroako Gobernuaren sektore publikoa (enpresa

publikoak), eta modu horretan, krisitik irteteko neu-rri ekonomiko eta sozialak sustatzeko ahalegina egin behar da, herritar gehienen mesedetan, eta ez gu-txiengo pribilegiatu baten alde.

4.- Errotik aldatu behar dira CANen estatutuak, or-dezkaritza eta funtzionamendu (ordezkari publikoak, diru-ezarle eta talde sozialak, ...) guztiz demokratikoa eduki dezan eta gardentasuna eta kontrola indartuz.

5.- Kolpean murriztu behar dira Zuzendaritzako ki-deen soldatak eta diru-sariak, eta erabat desagerra-razi behar dira kargu horiek uzteagatik bizi osorako agintzen – eta ordaintzen – zaizkien ordainsariak. Kontu-ikuskapena egitea eta orain arteko zuzenda-ritza-taldeei erantzukizunak eskatu.

6.- Harreman-prozesu bat ireki behar da gainerako euskal kutxekin, guztien artean sustatu behar da finantza-sistema partekatu bat, hobeki aurre egin ahal izateko egungo krisi-egoerari, eta bideak erraz-teko Euskal Herrian bat-egite ekonomiko eta sozial handiagoa eta harmoniatsuagoa gerta dadin.