Cat‡logo Euskaltzaindia œltimo · 2011. 7. 19. · urte joan dira Zuzendaritza berria jardunean...

60
plazaberri Euskaltzaindia ren argitalpen berriak Bilbo 2008ko abenduan

Transcript of Cat‡logo Euskaltzaindia œltimo · 2011. 7. 19. · urte joan dira Zuzendaritza berria jardunean...

  • plazaberriEuskaltzaindia ren

    argitalpen berriak

    Bilbo

    2008ko abenduan

  • Laurogeita hamargarren urtebetetzeari dagozkio, ezbairik gabe, jai-giroa eta ospakizun-tenorea. Are gehiago, Euskaltzaindiaren modukoakademia batentzat, euskararen sua gorde baitu horrek aldi luzean,historiaren nondik norakoen gainetik.

    Giza seme-alabak gorabehera, XX. mendearen harat-honat eta joan-etorri guztiak gorabehera, tinko gorde du bere burua EuskararenAkademiak. Batzuetan ahulago, besteetan indartsuago,Euskaltzaindiaren ibilbidea begietara datorkigu, distira arin batez,euskararen zinak eta minak modu ezin egokiagoz barruraturik.

    Akademien historian alderdirik esanguratsuena izaten da, lehen-lehenik, haren lan akademiko eta intelektuala. Gero, jakina, lanhorren gizarteratzea eta zabaltzea ere ezinbestekoak izaten zaizkioakademia horri, biltzar, jardunaldi eta argitalpenen bidez.

    Halaxe egin izan du Euskaltzaindiak ere bere ibilbidean zehar.Euskera Agerkaria izan zen sorreratik bertatik haren aldizkaria, lanaketa agiriak biltzen zituena. Euskera aldizkaria da, egun ere,Akademiaren agerkari ofiziala, oraingoko lanak eta agiriak biltzendituena.

    Ukaezina da, hala ere, Euskaltzaindiaren argitalpenak ugaritu egindirela, Akademiak lantzen dituen arloetara zabalduta: hiztegiak,gramatikak, onomastika eta toponimia, literatura, euskararensustapena, soziolinguistika eta abarrekoak. Zerrenda hori osatubeharko litzateke. Gera bedi, horren lekuko, Euskaltzaindiarenargitalpenen katalogoa, lau hizkuntzetan egina eta biribildua.

    Argitalpen berriak dakartza oraingoan, beti bezalaxe,Euskaltzaindiak, 2007-2008 biurteko uzta ederraren erakusle. Lauurte joan dira Zuzendaritza berria jardunean hasi zenetik. Urtelatzak, urte gogorrak, Euskaltzaindiaren barruan hainbat euskaltzainesanguratsuren desagertzea ekarri dutenak. Haiek ziren, zer esanikez dago, Euskaltzaindiaren argitalpenen berme eta sostengu.

    Aldiak aldi, Euskaltzaindiak bere burua egokitu behar du egungogizarteak dituen premien arabera. Gai berriak eta kide berriak etorridira Euskararen Akademiara, eta batzuk eta besteak egoki uztartzenjakin behar du hark.

    Azpimarra dezadan, horien artean, Akademiaren argitalpenak direlaeta, Henrike Knörr Iker Sailburuaren izena. Bistan da, halaber,belaunaldi adindunak eta belaunaldi berriak egoki estekatzen ere jakinbehar duela Akademiak, etorkizuneko euskalgintzarako, mesedegarriez ezik, erakargarri ere izan nahi badu.

    3

    Euskaltzaindiaren argitalpenakAndres Urrutiaeuskaltzainburua

  • Bide berria da hori, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzeadakarrena, bere zereginetan kalitatea eta bikaintasun akademikoabete-betean erdiesteko. Hartara, Euskaltzaindia ahalegin horretan arida buru-belarri, paperezko argitalpenak nahiz argitalpenelektronikoak eginez, eta, artean-martean, itxura eta eduki berriakproposatzen, euskalgintzaren arloan.

    Bada hor, Euskaltzaindiarentzat bereziki, zer ikasi eta zer erakutsi.Jada egina dagoena, haatik, erakusteko eta plazaratzeko gogo osoaduela ezin bazterrean utz. Horretara dator esku artean duzuna,albiste bibliografikoen argitalpen hau. Hain zuzen ere, zuri,Euskaltzaindiaren argitalpenen erabiltzaile zaitugun horri nahizinteresa duten beste guztiei, Euskaltzaindiaren bestelako moldea etaeitea erakustera, argitalpen akademiko horiek zuenganatu nahian,modu grafiko eta erakargarrian.

    Etorkizunerako gogoa, beraz, Euskaltzaindiaren argitalpenena.Guztion parte-hartzea beharko duena, eta, zer esanik ez, gaurkoerrealitatea eta baliabideak ezinbestean aintzat hartu beharkodituena. Horretarako egin da lanabes hau, edonork eskura izanditzan. Euskararen Akademiak egiten dituen argitalpenak, eta horiek,eraginik gabekoak baino, eragingarri eta erabilgarri izan daitezen,eta, jakina, hobetzeko eta aberasteko modukoak. Zain gaituzu/gaituzue.

    4

  • "Euskaltzainak" bilduman, euskaltzain izan diren eta direnen obraketa eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Bestalde,Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbategileren lanak ere kaleratuko dira bilduma horretan.

    Saindu batzuen biziaz

    Pierre Broussain: sa contribution aux etudes basques

    Yolanda eta beste euskarazko idazlanak

    Artzain beltxaren neurtitzak

    Idazkiak eta hitzaldiak. Escritos y conferencias

    Gutun bilduma

    EUSKALTZAINAK bilduma

    5

  • PIERRE BROUSSAIN

    [1880-1920]

  • Euskaltzaindiaren gaurko zuzendaritzak hasieratik erakutsi zuen bereasmoa, bilduma berri baten bidez, euskaltzainek idatzitakoak nahizeuskaltzainei buruz idatzitakoak Akademiaren argitalpenetanbarruratzeko.Asmo horrek, alabaina, argiro-argiro eta ezinbestean behar zuen,itxura gotor eta astunen ordez, egitura atseginagoak etaerabilgarriagoak, lehen so batez irakurlea erakarriko dutenak, etaliburuaren orrialdeetan bertaratu, zer non egoki baten bidez hornitua.Esan eta egin, Euskaltzaindiaren argitalpen-zerbitzuak eskurik esku lanegin du Ikeder enpresarekin, emaitza erakusgarriak eskuratu nahian.Azala eta mamia, bilduma berriaren lehen zenbakiaren hausponekaezina izan da Henri Duhau, Senpereko euskaltzale gartsu etatrebea, Gratien Adema Zaldubi zenaren argitalpena eskaini diguna,haren prosazko testuek osatua, Saindu Batzuen Biziaz titulupean.Jarraian etorri dira Charritton euskaltzain osoaren tesiarenberrargitaratzea, Pierre Broussain euskaltzainari buruz; eta Jon Casenaveeuskaltzain urgazleak paratu duen Aita Lhande euskaltzainzuberotarraren Yolanda eleberriaren eta beste euskarazko idazlanenargitalpena. Orain, berrikitan, gure eskura datoz, Henri Duhauk prestatu duenGratien Adema Zaldubiren Artzain Beltxaren Neurtitzak, argitalpenzoragarri baten bidez, eskuz Zaldubik egin zuena erakutsiz etabertso horien musika papereratuz. Bilduma bertsura datoz, baita ere, Aita Zabala euskaltzain osoakparatu duen Arrue euskaltzain osoaren testuen bilduma,euskalgintzaren aldi jakin eta erabakigarri baten erakusketa ederra,eta Sebastian Gartzia Trujillo euskaltzain urgazleak prestatu duenTxomin Agirre euskaltzain osoaren gutun-multzoa.Ez dira horiek azkenak izango, asmoa baitago horietan jarraitzekoeta sakontzeko. Dagoeneko badira beste titulu batzuk argitaratzekopuntuan. Horiek, dena den, oraingo honek baino, Euskaltzaindiarenetorkizunak zehaztuko ditu.

    7

    Euskaltzainak bildumaAndres Urrutiaeuskaltzainburua

  • 8

    Euskaltzaindiaren “Euskaltzainak” izeneko bildumaren 1. liburukia da.Liburu honetan “Zaldubi” izan zenaren argitaratu gabeko lan batzukjaso dira. Henri Duhauk berak azaldu duenez, herrietako jaiakzirenean predikari handi bat gomitatzeko ohitura zegoen, “etaAdemak hortarako zaletasun handia izanki, gonbidatu zuten zenbaitherritarat beren patroin sainduaren goresten laguntzeko. Gisa hortakohamar bat mintzaldi aurkitu ditugu haren lanetan eta haiek ditugusartu lehenbiziko liburu huntan, erran dena, Ademaren prosaezagutarazteko asmoz, hots, euskararekin, hitz laxoz nola jokatzenzuen erakusteagatik”.

    Berri ona segur, denentzat bihotz-altxagarri, Henri Duhau-k emanduena: Dourisboure-tarrei esker, familia horrek artoski begiraturikZaldubi zenaren paperak, besteak beste eskuizkribu asko eta asko,sekulan ez argitaratuak, badela hor altxor bat paregabea,Euskaltzaindiak argitaratuko duena emeki emeki, baina sei edo zazpilibururen gaia! (...) Giza hortan, bizi berri bat bezala emaiten zaioteZaldubiren laneri, denek hobeki prezia eta balia ditzagun, ez baitaguti!

    Herria, 07-12-27

    SAINDU BATZUEN BIZIAZGratien Adema “Zaldubi”

    294 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: Henri DuhauEditorea: EuskaltzaindiaEuskaltzainak bilduma, 1ISBN: 978-84-95438-32-4Prezioa: 12 €Hizkuntza: Euskara

  • 9

    "Euskaltzainak" bildumaren bigarren liburukia da eta EuskararenErakunde Publikoaren eta Akademiaren arteko elkarlanaz argitaratuada. Pierre Charriton euskaltzainaren tesia da. Bertan Pierre Broussainizan zenak euskal kulturari eginiko ekarpena aztertzen duCharritonek.

    Euskaltzaindiko sortzaileetako bat dugu, eta euskara batua lortzekoegin zituen ahaleginen gaurkotasuna harrigarria da.

    Argia, 08-4-27

    PIERRE BROUSSAIN:Sa contribution aux etudes basquesPierre Charriton

    332 orr.24x17,5 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaEuskaltzainak bilduma, 2ISBN: 978-84-95438-35-5Prezioa: 12 €Hizkuntza: Frantsesa

  • 10

    Akademiaren Euskaltzainak bildumaren 3. zenbakia da etaEuskararen Erakunde Publikoaren eta Akademiaren arteko elkarlanazargitaratu da. Jon Casenavek prestatu du eta berak esan bezala,"erran daiteke lehen gerla ondoko euskal kulturan aurkitzen zireneztabaida nagusiak ageri direla Yolanda eleberrian: hizkuntzamailan, literatura mailan, historia eta sinbolika mailan".

    Jon Casenavek aitzin solasa, oharrak eta solas-ondokoak idatzidizkio Pierre Lhande euskaltzain zuberotarraren Yolanda-ri.1877anjaio zen idazlea eta egun erabat ahantzirik dagoela dirudi, beregaraian euskaraz lan ugari argitaratu zituen arren. Publikatutakoobren artean, hogei Elizako gai eta prediku, hamasei saio, hirubiografia eta bederatzi eleberri daude, besteak beste. Yolandaeleberri historikoa,bere “euskal zikloa”osatzen dutenen arteangarrantzitsuena da. Frantsesez idatzi zuen eta gipuzkerara itzuli,ondoren..

    Argia, 08-3-18

    104 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: Jon CasenaveEditorea: EuskaltzaindiaEuskaltzainak bilduma, 3ISBN: 978-84-95438-36-2Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara

    YOLANDA eta beste euskarazko idazlanakPierre Lhande

  • 11

    "Euskaltzainak" bildumaren 4. liburukia da. Bildumaren lehenliburukian, Henri Duhauk Zaldubiren prosa aurkeztu zigun eta orain,berriz, bertso eta koplak ematen dizkigu ezagutzera. Eskuizkribuoriginalek eta musika-partiturek ere osatzen dute argitalpena, faksimilerara egina.

    ARTZAIN BELTXAREN NEURTITZAKGratien Adema “Zaldubi”

    234 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: Henri DuhauEditorea: EuskaltzaindiaEuskaltzainak bilduma, 4ISBN: 978-84-95438-37-9Prezioa: 12 €Hizkuntza: Euskara

  • 12

    Antonio Arrue euskaltzaina zenaren hitzaldi eta hitzaurreen bildumaeskaintzen da liburu honetan. Antonio Arrue hizlari aparta izan zen,bizia eta trebea. Hitzaldi asko eman zituen han-hemenka, etaaskotan, jendaurrean hitz egin baino lehen, paperean idazten zituenbere hark mintzaldiak. Lan horiek dira, batzuk euskaraz eta besteakgaztelainazaz, liburuki hau osatzen dutenak. Antonio Zavalaeuskaltzain osoak paratu du argitalpena.

    IDAZTIAK ETA HITZALDIAKAntonio Arrue

    XXVI, 274 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: Antonio ZavalaEditorea: EuskaltzaindiaEuskaltzainak bilduma, 5ISBN: 978-84-95438-42-3Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara/castellano

  • GUTUN BILDUMA

    13

    Euskaltzaindiaren eta Labayru Ikastegiaren arteko lankidetzarenemaitza den liburu honetan, euskaltzain osoa izan zen DomingoAgirreren gutunak eskaintzen dizkigu osoa Sebastian Gartzia Trujillok.Agirreren 103 gutunek osatzen dute liburukia. Paratzailearenhitzetan, “gutun hauek garrantzi handikoak direla uste dut. Gutunhauetan aukera dugu Domingo Agirreren lagunenganako afektibitateaezagutzeko, haren idazkien argitalpenei buruzko arazoak,politikarekiko hartu-emanak: filiak eta fobiak, haren une euforikoaketa depresiboak, bai eta idazleen arteko txutxu-mutxuak ere”.

    Domingo Agirre

    190 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: Sebastian Gartzia TrujilloEditorea: Euskaltzaindia - Labayru IkastegiaEuskaltzainak bilduma, 6ISBN: 978-84-95438-41-6Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara/castellano

  • IBARGUEN-CACHOPIN

    Kantabriaren Kantua dakarren orrialdea

  • 15

    Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urteroantolatzen dituzte elkarrekin Eleberri, Antzerki, Olerki etaSaiakera sariak. Hauek dira sari horien izenak: Txomin Agirre eleberri-saria, Toribio Altzaga antzerki-saria,Felipe Arrese Beitia olerki-saria eta Mikel Zarate saiakera.

    Kontrako bidean

    Hitzak orbainetan

    Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan

    Euskaltzaindiak Hiztegiak sailean era askotariko lanak argitaratuditu: Orotariko Euskal Hiztegiaren 16 tomoak, R.M. Azkuerenhiztegiaren faksimilezko berrargitalpena, hitz elkarketarieskainitako 3 liburuki, hiztegi dialektologikoak eta gainerako laninteresgarri batzuk (Añibarroren Voces Bascongadas etaGerardo López de Gereñuren Voces Alavesas kasuko). LiteraturaTerminoen Hiztegia eta Hiztegi Batua sail honetan kaleratu direnazken lanak dira.

    Literatura Terminoen Hiztegia

    Hiztegi Batua

    LITERATUR sariak

    HIZTEGIAK bilduma

  • Bilbao Bizkaia Kutxaren egoitza nagusia

  • 17

    Mintzaira eguneroko komunikazio-beharrak asetzeko tresna ez eze,erabilera artistikorako tresna da. H. von Humboldt-ek eginikobereizketa ospetsura joaz, mintzaira produktua eta jarduerasortzailea da; hau da, produktua, herritarrek pasiboki darabiltentresna den aldetik eta, jarduera sortzailea, gizabanakoaren ekintzasortzailea den aldetik. Mintzaira ez da mugatzen herritarrek modupasiboan darabilten bitarteko izatera. Bada jarduera sortzailea ere:gizakiak aspaldidanik egin du bi alderdien erabilera, literatursorkuntzari heldu zion unetik bertatik, jada ez zen produktu soila.Alderdi sortzailea lantzea berezkoa izan den arren, sustatu ere eginda historian zehar. Sustatzeko erabilitako bideetariko bat lehiaketaizan da. Euskal literaturan bertan, dagoeneko baditu lau mendeezagutzen den lehen sariketak, han 1609 eta 1610ean datatzenbaita. Gerora, bereziki XIX. mendearen bigarren erdiaz gero,nabarmen ugaltzen da.Euskaltzaindiak, Hizkuntzaren Akademia izanik, ezin hausnar, azter edozaindu dezake mintzaira produktua den aldetik bakarrik,gizabanakoaren jarduera sortzailea den aldetik ere behatu beharduelako. Behatu ez ezik, baita bultzatu ere. Lehiaketa da hitzarenerabilera artistikoa bizkortzeko bitarteko bat. Urteak daramatzaEuskaltzaindiak Bilbao Bizkaia Kutxarekin batera lau sari nagusi ematen:Txomin Agirre eleberri-saria, Toribio Altzaga antzerki-saria, Felipe ArreseBeitia olerki-saria eta Mikel Zarate sariakera. Gisa honetan, literaturagertaeraren adierazpen-forma desberdinei egin die tartea.Urteetako ibilbideak erakusten du letra ederrak deituak bultzatzeko bideemankorra izan dela lehiaketa: bada saritutako idazlanik, gerora,euskal literaturan erreferentziazko obra bihurtu denik.Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak beti oso argi eduki duteberen eginkizuna ez zela amaitzen sarien antolaketan eta sari horiekemandako uzta jendarteratu beharra zegoela. Begien bistakoa denez,literatur idazlanak ez du existitzen liburu baten orrialdeetan,irakurketaren ekintzan hartzen baitu bizitza. Kaleratu egin behar, bada,bizitza literarioa har dezan. Bizitza har dezaten argitaratzen dituzteEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak saritutako idazlanak. Urtebatean saritutakoa, hurrengo urtean argitaratu: jokamolde honi estu-estulotu zaizkio. Hala, 2008ko urte honetan, 2007an saritutako idazlanakplazaratu dituzte. Honakoak, hain zuzen ere:Toribio Altzaga antzerki-saria irabazi zuen Pablo Barrioren Kontrakobidean; Felipe Arrese Beitia olerki-saria eraman zuen KarmeleIgartuaren Hitzak orbainetan eta Mikel Zarate saiakera-sariabereganatu zuen Julen Arriolabengoaren Euskara Ibarguen-Cachopinkronikan.

    BBK/Euskaltzaindia SariakAna Toledoeuskaltzaina

  • 18

    Laurogei urteren bueltan dauden Juli eta Ramon senar-emazteekzahar etxea aukeratu dute azken urteak bertan emateko. Geroeta nabariagoak diren hutsuneek salatzen duten moduan,kontrako bidean dauka burua Julik, Alzheimer gaixotasunak jota.Burua argi, gorputza du kontrako bidean Ramonek,"karramarroak" barrua hartuta baitauka, senarra ez beldurtzearrenJulik esaten duen moduan.

    Pablo Barrioren Kontrako bidean antzezlana izan zen iazko ToribioAltzaga antzerki lehiaketako irabazlea. Zahar etxe batera bereborondatez joandako senar-emazteen egoera kontatzen du liburuak.Senarrak oso argi du burua, baina gorputzak ez dio erantzuten.Emazteari, berriz, burua ari zaio aldrebesten. Semeak eta bilobakasko maite dituzte. Etxera eraman nahiko lukete aita, ama egoitzanutzirik. Aita ez dator bat horrekin. Bilobak, bere aldetik, aitonarenlaguntza nahi du gaztetxeko egitasmo baterako.

    Argia, 08-7-27

    Toribio Altzaga antzerki saria irabazi zuen lan honekin PabloBarriok.«Gaurko historia bat errealtasun handiz kontatu du»,epaimahaikideen iritziz. Zahar etxe batean gertatzen da guztia;pertsonaiak daude lehen planoan, eta zerbitzu publikoen kudeaketapribatizatzeko joera atzetik.

    Berria, 08-7-20

    KONTRAKO BIDEANPablo Barrio

    80 orr.21x15 cmAzal arruntaEditorea: BBK - Euskaltzaindia2007an Toribio Altzaga SariaISBN: 978-84-8056-266-9Prezioa: 5 €Hizkuntza: Euskara

  • 19

    Orbainei eta bizitzak utzitako arrastoei arretaz begiratuz eta min-tzatuz idatzitako poema liburua da. Geratu eta izatearen kon-tzientzia hitzetara ekartzeko behar baten ondorioa ere bada. Zerizan, nola maite gura, eta sentituz idatzi ahala, hitzaren senaigarrarazi nahi duena. Zazpi atal dauzka liburuak eta atalbakoitzaren atarian definizio bat jarri eta esanahi bat aletzen da,poemen arteko lotura bat ehunduz. Hitzek orbainetan duten sendaindarraren beste aldean, orbainek hitzetan utz dezaketen memoriaagerian uzten dute liburu honetan.

    Egileak liburu honekin iazko Felipe Arrese Saria irabazi zuen, zaletuek dakitenezEuskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen eta kudeatzen dutena. Liburua ulertzeko hitzbatzuen esanahia jakin beharra dago, «orbain» edo «tatuaia» hitzena esaterako. Biak diraazalekoak. TaTatuaia gehiago da festarako, edo poz une baten adierazle. Orbaina, ordea,min edo ebaki baten ondorio da. Lehenago zauria izan zela adierazten digu, handik sortuzela marka berria, esparru berria. Tatuaia betiko da; orbaina, batzuetan bakarrik. Bi irudihoriek iraganaren aldarri dira. Inork ez baititu bere orbainak erakusten, beraiek sortudituena salatzeko edo aldarrikatzeko ez bada. Berdin tatuaiarekin. Erakusteko da gehiago,ezkutatzeko baino. Iraganak oraina dakarrela esaten digu egileak, eta orainaren markaketa ezaugarriak iraganak utzitakoak direla. Denbora iragana da nagusi beraz; denboraoraina haren etxea baino ez da, iraganak erabiltzen duena bere nahierara.«Ordukoekaitzak/ orduko harriak/ orduko urak», gaurkoak dira. Ez dago iraganeko ezer gaurkotuez denik, orbaina ordainduz. Iraganaz sendatzeko hitza beharrezkoa dela esaten digutehorretaz ardura duten gizon-emakumeek. Hitzaren bidez nork bere gaitzen berri emandezake, sendatze aldera edo esate aldera besterik gabe. Hitza, azalekoa barik,iraganaren adierazle da. Hitza, ordea, tatuaia eta orbaina ez bezala, ez da azalekoaeta galdu egiten da, airea bezala. Hitza ez baita ikusten. «Ez dizkinat esango ezdirenak/ eta diren guztiak ezin esango dizkinat». Denboraren sentimendua bera ereazalean da, esku ahurrean bilduta bezala. Denbora ez da ikusten, baina egon badago,guk utzitako tokian. «Denborak mugatzen du/ denbora». Azken finean, poetak beresentimenduak erakusten ditu, haragizkoak balira bezala, alegia azalekoak.

    Felipe Juaristi · Diario Vasco, 08-9-05

    HITZAK ORBAINETANKarmele Igartua

    80 orr.21x15 cmAzal arruntaEditorea: BBK/Euskaltzaindia2007an Felipe Arrese Beitia SariaISBN: 978-84-8056-265-2Prezioa: 5 €Hizkuntza: Euskara

  • 20

    XVI. mendearen bigarren erdian zehar, fase ezberdinetan idatzita-koa da Ibarguen-Cachopin Kronika izenaz ezaguna den lana,egileek, Juan Iñiguez de Ibarguen eskribauak eta Cachopin dok-torearen semeak, Crónica General Española y Sumaria de la CasaVizcaína izenaz bataiatua. Bere 184 koadernoetatik 71kontserbatzen dira soilik. Arriolabengoak kronika hau aukeratu zuenbere tesia egiteko. Liburu honetan, gaztelaniaz idatzitako kronikahonetan aurkitu dituen euskarazko testu eta hitz guztiak aurkezteaeta ezagutzera ematea izan du helburu Julen Agirrebengoak.

    Mikel Zarate saria 2007 aldiz, saioren alorrean, Julen Arriolabengoaaramaioarrak zuen beretu Euskara Ibarguen-Cachopin kronikanobrarekin. XVI. mendean Juan Iñiguez de Ibarguen bizkaitareskribauak eta Cachopin historialariak idatzitako Kronikarenazterketa.

    Herria, 08-9-04

    EUSKARA IBARGUEN-CACHOPIN KRONIKANJulen Arriolabengoa

    318 orr.21x15 cmAzal arruntaEditorea: BBK/Euskaltzaindia2007an Mikel Zarate SariaISBN: 978-84-8056-264-5Prezioa: 15 €Hizkuntza: Euskara

  • 21

    Literatura Terminoen HiztegiaEuskaltzaindiak 1990. urtean sortu zuen Literatura Ikerketa Batzordea.Harrezkero, Euskal Herriko unibertsitateetako literatura irakasleen -batik bat euskal literaturaren irakasleen- aelkargune izan da. Batzordehonen lanik mamitsuena kaleratu berri den Literatura TerminoenHiztegia da.Argitalpenaren izenburuak berak aditzera ematen duen bezala,hiztegi berezitua da. Literaturari buruzko ikaskuntzetan (teoria, kritika,historia) erabiltzen diren terminoak jasotzen ditu, euskal literaturarenkontuetan arreta berezia jarriz.Ordena alfabetikoari jarraituz antolatuta, 650 sarrera biltzen ditu.Sarrera horietako gehienak, zehazki 610, azalpenez hornitutadaude; beste 40 sarrerek azalpenen bat duen sarrerara igortzendute. Azalpenek, xehetasun handiago edo txikiagoarekin, sarrerahorri atxikitzen zaizkion oinarrizko ezagueren berri ematen dute.Honela bada, luzera desberdina duten artikuluz osatuta daudensarrerak dira. Gainera, azalpenaren ulerkuntza errazteko, ahaldenean behintzat, etsenpluetara jotzen da. Etsenplurik gehienakeuskarazko testuetatik jasotakoak dira.Liburuaren amaieran sarrera lexikoen zerrenda dator. Euskarazkoterminoa abiapuntu, honen gaztelarriazko, frantsesezko etaingeleseko itzulpena ematen da. Literatura ikaskuntzen barrutikozerrenda bibliografiko zabalak ixten du obra.Batzordekideen ardura izan da sarrera bakoitzari zegozkion azalpenakidaztea, jardunbide jakin bat jarraituz: batzordekide guztiek ebaluatudute banakoak egin lana. Beraz, talde-lanean egindako hiztegia da,parte-hartzaile bakoitzaren ekarria batzordekide guztiek berrikusidutelako. Gainera, literaturaren alorra gainditzen zuten arazoetan,Euskaltzaindiaren beste batzorde batzuren laguntza ere izan duhizkuntza-mailako aholkularitzan.Literatura-irakasle eta ikasle guztientzat, nahiz jakintzaren alorhonetan jakingura duen edonorentzat, erabilgarri izan nahi duenlanabesa da. Lanabes honek zenbait ekarri egiten ditu, literaturarenalorreko kontsulta-materiala eskaintzetik bertatik hasita. Dena den,ekarririk bereziena, euskaraz egindako lehena izatean dago:jakintzaren zeinahi alorretarako oinarrizko lan-tresna da hiztegia etabehar hori premiazkoago bihurtzen da normalizazio-prozesu bateandagoen hizkuntzan. Bere barruti berezian, literaturarenean,normalizazio-prozesu horretara lagundu nahi du, Literatura TerminoenHiztegi honek. Helburu horrekin landu dira lexiko-sarrera horiek,egokitzat jo den terminoa hautatuz eta azalpenetan termino honenerabilgarritasuna baieztatuz; izan ere, azken batez, hiztegia bera dalexiko horretaz baliatzen den lehen testua.

    Ana Toledoeuskaltzaina

  • JUAN MARI LEKUONA[1927-2005]

    Literatura Terminoen Hiztegiabultzatzaileetariko bat

  • 23

    Hiztegia euskal Literatura Terminoen Hiztegiaren lehen edizioa etasaioa da eta hauxe da bere xede nagusia: literaturaren teoria,historia, eta kritikaren berri emateko euskaraz garatu den lexikoaagertzea, finkatzea eta azalpen testuetan erabiltzea. Beste edozeinliteratura terminoen hiztegiren edukia euskaraz emateaz gain,euskal literaturari atxikiriko azalpenak, adibideak eta ereduakeskaintzen ditu. Bestalde, ahalegin berezia egin da literaturariburuzko ikaskuntzen garapenaren berri eguneratua emateko, halanazioarte mailakoa, nola euskal esparrukoa. Hiztegian 610 sarrerajaso dira.

    Literatura hurbiletik lantzen duten guztientzat lantresna baliosa Herria, 08-9-4

    Juan Mari Lekuonari eskaini diote Literatura Terminoen Hiztegia lanhau burutu dutenek, bera izan baitzen Euskaltzaindiko literaturaikerketa batzordeburu 2005. urtean zendu zen arte. Hiztegiaosatzen duten sarreren artean, literaturaren teoriari, historiari etakritikari dagozkion kontzeptuak daude, hala nola erretorika etametrika arloko termino teknikoak; molde metriko jakinak; literaturgeneroak eta azpigeneroak; teknizismoak; aldi literario, belaunaldiedo eskola jakinak; mugimenduak eta abangoardiak; korronte kritikonagusiak; termino soiltzat hartzen diren izen sintagma ihartuak inmedias res, deus ex machina..., literatura sortzaileak zein eragileak:bertsolari, juglare, ditxolari, antzerkigile... Baita literaturarekinzerikusia duten beste hainbat gai ere.

    Argia, 08-9-14

    LITERATURA TERMINOEN HIZTEGIA

    824 orr.23x16 cmKartonezko azalaEditorea: Euskaltzaindia“Hiztegiak” bildumaISBN: 978-84-95438-34-8Prezioa: 25 €Hizkuntza: Euskara

  • 24

    HIZTEGI BATUA

    Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte, hiztegi alorrean hartudituen erabaki eta gomendioak kontuan izanik, Hiztegi Batuaizeneko hitz zerrenda onartu du, euskal hitzen, aldaeren eta horienguztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna erabakiz. Hiztegi Batua bi alditan egiten ari da Euskaltzaindia. Lehen itzulia2000. urtean amaitu zen. Bertan, forma erabilienak edotahedatuenak jaso ziren. Orotara, 22.736 hitz onartu ziren etaliburu bakarrean argitaratu. Lehen itzulia amaitu bezain laster,bigarrenari ekin zion Euskaltzaindiak. Bigarren itzuli horretan,erabilera urriagoko hitzak jasotzen ari dira. Euskaltzaindiak hitzedo forma horiek onartu, osatu eta argitaratzean, guztira 40.000hitzetik gora izango du Hiztegi Batuak. Orain argitara ematen den liburu honetan, a eta eroankortasunhitzen artekoak lehen eta bigarren itzulikoak dira; gainerakoa,berriz, lehen itzulikoa bera da.

    420 orr.23x16,5 cmAzal bigunaEditorea: EuskaltzaindiaISBN: 978-84-9783-654-8Prezioa: 24€Hizkuntza: Euskara

  • 25

    Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edotadialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.

    Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra

    Piarres Lafitteren ekintzabideak

    Jean Haritschelhar-i omenaldia

    IKER saila

  • EDUARDO CHILLIDA[1924-2002]

    Iker Bildumaren logotipoaren diseinatzailea

  • 27

    Euskaltzaindiak, bere aspaldidaniko argitaratze-tradizioaren bidearijarraikiz, Euskal Herriko Literatura eta letra-ikerketak ditu saiatueniklantzen diharduen arloetako batzuk. Hor, gure ikertzaile zahar etagazteen lan serio eta merezigarriak plazaratu izan ditu, urtez urtegure inguruan egiten den azterketak jendaurrean emateko.

    Ongi dakigu, jakin, gai arlo honetako gaiak, berenberezitasunagatik, euskalari eta euskaltzale saiatu etaespezialistentzat interes handiaz hartuak izanen direla, oro har,jende arruntentzat, beharbada, sakonegiak gerta litezkeen arren.Halere, Euskaltzaindiak, euskara, Lizardik nahi zuen bezala, “oro-hizkuntza” bilakatuko bada, hots, gaur esango genukeenez, goimailako kultur hizkuntza,ezinbestekoa da ikerketa-obra sakonakgeure hizkuntzan aurkeztea. Alde batetik, hizkuntza bera landu etagaurko gizartearen kultura premiei erantzuteko; bestetik, oraintsuraarte, ezjakintasunagatik edota aurreiritzi maltzurrengatik, pertsonabatzuek, oraindik, euskara nekazari, arrantzale, langile etaelizgizon ezjakinen erdi-ipurdiko mintzaira gisa ikusi eta erakutsinahi dutelako; eta, noski, bai hizkuntzaren eta bai bere hiztunenonerako ere, uste oker eta interesatu horiek baztertu eta geurehizkuntzaren benetako egoera eta kultur errealitatea duintasunezerakutsi behar dugulako, bide batez, gure azken urteotakoikerlarien lanak eta izenak plazaratuz.

    Zeregin horretan, pozgarria zaio Euskaltzaindiari azken aldianprestatu eta landuriko obra batzuk jendaurrean aurkeztea.

    Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra

    Liburu honetan 2001.urtean Euskalduna Jauregian Euskaltzaindiakantolaturiko Nazioarteko XV. Biltzarraren emaitzak aurkitzen dira,autore eta partaide askoren artean euskaraz, gaztelaniaz,frantsesez eta ingelesez prestaturiko idazlanetan bilduak. Horeuskararen historiari, hiztegigintzari eta hizkuntza ereduei buruzkohitzaldiak, mahai-inguruak eta txostenak aurki daitezke. Ikerbildumako19. zenbakia da.

    Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944)

    Amelia Hernández Mata andreak Iparraldeko kultura bizitzan hainlan ikaragarria egin zuen Piarres Lafitteren bizitza eta lanak hartuzituen ikergai bere doktorego tesirako, Joseba Agirreazkuenaga etaJavier Diaz Noci irakasleen zuzendaritzapean landu eta EuskalHerriko Unibertsitatean aurkeztua. Izenburuak berak aurreratzen

    Xabier Kintanaidazkaria

    IKER SAILEKO LIBURUAK

  • 28

    digunez, hor P. Lafitte apez eta idazle lapurtarraren bizitza eta lanaaztertzen zehaztasun handiz, haren testuinguru historikoan ongikokaturik. Iker Bildumako 20.zenbakia da.

    Jean Haritschelhar-i omenaldia

    Luzaro Euskaltzaindiaren burua izandako Jean Haritschelhar-enomenez egindako obra dugu, Iker Bildumako 21. zenbakiaosatzen duena, euskaltzain oso, ohorezkoak eta Literatura Ikerketabatzordekideek paratua. Guztira 33 lagunek landuriko lanakdira.Gaiak: hizkuntza, literatura eta historia, ikuspegi ezberdinbezain interesgarrietatik sakonki arakatuak. Horiez gainera,liburuak bi aurkezpen eder dauzka, bata Beñat Oiharzabalekegina, Haritschelhar jaunaren bibliografia luzearekin, eta besteaJose Luis Lizundiarena, euskaltzainburu-ohiak Akademiarenzuzendaritzan emandako 38 urteak datu gogoangarri askorekingogoratu eta goraipatzeko.

  • 29

    Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra. liburu horretan,2001.ean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskaltzaindiak burutu zuenXV. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Liburua Akade-miaren Iker bildumaren 19. zenbakia da eta euskararen historia, hiz-tegigintza eta hizkuntza ereduak gaiei buruz egindako hitzaldiak, txos-tenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.

    EUSKALGINTZA XXI. MENDEARI BURUZ XV. biltzarra

    566 orr.24x16 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaIker saila, 19ISBN: 978-84-95438-26-3Prezioa: 18 €Hizkuntza: Euskara/Gastelania/Frantsesa/Ingelesa

    Batzuen artean

  • 30

    Piarres Lafitte euskaltzain osoaren garaiko kultur ikuspegia, batezere Iparraldean. Iker Bildumaren 20. liburukia da. Liburua AmeliaHernándezen doktorego tesia da eta Joseba Agirreazkuenaga etaJavier Díaz Nociren zuzendaritzapean burutua da. Izenburuakadierazi bezala, Piarres Lafitte idazle lapurtarren figura eta lanaaztertzen ditu zehatz-mehatz. Lehenbiziz, testuinguru historikoankokatzen gaitu egileak.

    Amelia Hernández Matak egindako tesia jaso du Euskaltzaindiakargitaratzen duen Iker aldizkariak bere 20. zenbakiak. JosebaAgirreazkuenaga eta Javier Díaz Noci EHUko irakasleek zuzendudute tesia eta honako titulua du: Piarres Lafitteren ekintzabideak(1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan. XIX.mendeko azken urteetan eta XX.aren hasieran Iparraldeak bizi zuengiro politikoari gainbegiratua egin ondoren ekiten dio HernandezMatak Lafitte intelektualaren garaiari, 1920, 1930 eta 1940.hamarkadetan gertaturikoa aztertuz. Urte horietan urrundu zen Lafittekatolizismoaren ikuspegi totalitariotik. Garai hark Lafitte kristau etaantiliberalaren berri ematen digu, baina baita demokraziaren bidetikjardun zuenarena ere.

    Argia, 08-3-16

    PIARRES LAFITTEREN EKINTZA BIDEAKAmelia Hernández Mata

    452 orr.24x16 cmAzal arruntaEditorea: EHU/UPV-EuskaltzaindiaIker saila, 20ISBN: 978-84-95438-30-0Prezioa: 18 €Hizkuntza: Euskara

  • 31

    Jean Haritschelhar-i omenaldia izeneko liburua, Euskaltzaindiak JeanHaritschelhar euskaltzainburu ohiari eskaini dion omenaldi-liburua da.Liburua Akademiaren Iker Bildumaren 21. zenbakia da. BeñatOihartzabal buruordea eta Jose Luis Lizundia diruzaina izan diraarduradunak.

    Hizkuntza, literatura eta historiari buruz 33 kidek -euskaltzain oso, oho-rezko eta Literatura Ikerketa batzordekidek- idatziriko lanek osatzendute liburua.

    Belaunaldi eta zeregin desberdinetako kideak dira Jean Haritschelhar-iomenaldia liburuaren egileak. Euskaltzaindiako kideen omena etaaipamena bildu nahi izan du Iker bildumako 21. zenbakiak.Agertzen dituen gaien artean, Haritschelharrek gehien maitedituenetako batzuk: euskal literatura, historia, pilota, euskara, euskalklasikoak... Beñat Oyharçabalek bildu du Haritschelarrek idatzitakolan gehienen bibliografia. Hasieran euskaltzain oso izan zenHaritschelhar; gero euskaltzainburuorde, eta ondoren euskaltzainburu,duela gutxi arte. Baigorrin jaiotako letra gizona, Euskaltzaindiarenhistorian Akademiaren gobernamenduan denbora gehien iraun duenpertsona da.

    Argia, 08-3-09

    760 orr.24x16 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaIker saila, 21ISBN: 978-84-95438-33-1Prezioa: 20 €Hizkuntza: Euskara-Gastelania-Frantsesa

    JEAN HARITSCHELHAR-I OMENALDIABatzuen artean

  • 33

    Jagon Bildumak euskararen soziologiaren ikerketa eta saiakera hartzenditu eta 2007an Euskaltzaindiak eraberritu zuen.

    Zenbait orientabide erregistroen trataeraz

    Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa

    JAGON bilduma

    ONOMASTICON VASCONIAE bildumaEuskaltzaindiaren Onomasticon Vasconiae Bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoakjaso dira. Pertsona eta leku-izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarrizuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzekoasmoz.

    III. Onomastika Jardunaldien Agiriak (Lizarra, 1990eko iraila)

  • Eskuizkribua

  • 35

    Hizkuntzaren erabileraren inguruko ikerketa eta saiakera hartzendituen Bilduma honen bi liburuki berri argitaratu ditu Euskaltzaindiak.

    6. liburukia: Zenbait orientabide erregistroen trataeraz

    Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren eta Euskaltzaindiarenarteko lankidetzaren emaitza da, Akademiaren Sustapen batzordetikbideratua. Euskararen normalizazioaren bidean euskara zaindu etaeredu onen orientabide eta proposamen biltzaile gisa antolatu da lanhau. Bere xedea hezkuntza munduan hizkuntza aldaera etaerregistroei buruzko zenbait gomendio, jarraibide eta orientazioematea izan da; azken batean, eguneroko jardunean tokian tokikoaldaerak, euskalkiak eta euskara batua baliatuz, bai ikasgelabarruan, bai ikastetxetik kanpo, euskara indarberritzeko baliabideaizatea.

    7. liburukia: Testu antolatzaileak. Erabilera estrategikoak

    Euskara gramatikalki zuzen erabiltzetik haratago eman behar denurratsa da Pello Esnalek Euskaltzaindiaren Corpus batzordearenlaguntzarekin prestatu duen lan honetan azaltzen dena. Izan ere,hizkuntza komunikatzeko tresna da eta ongi komunikatu ahal izatekonahitaezkoa da hizkuntza egokia erabili behar izatea. Euskaraegokia ekoizteko baliabideak eskaintzen dizkigu liburu honek,testuantolatzaileak modu estrategikoan erabiltzeko parada, hots,egungo hizkuntza biziaren esparru guztietan, hezkuntzan,administrazioan, hedabideetan, kultura guneetan, aisialdian...euskaraz komunikatzeko estrategiak molde errazez eta modu arinezbaliatzeko aukera ezin hobea.

    Andres IñigoJagon sailburua

    JAGON BILDUMAren 6. eta 7.liburukiak

  • 36

    Euskaltzaindiaren Jagon Bildumako 6. liburukia da. Euskal HerrikoIkastolen Konfederazioaren eta Akademiaren arteko lankidetzarenemaitza da. Bion arteko harremana aspaldikoa da, eta 2004an sinatuzuten lankidetza hitzarmena. Euskara zaintzeko eta eredu onak irakaste-ko orientabide eta proposamenak biltzen dituen liburu hau elkarren arte-ko lanaren azken emaitza da.

    Euskara indarberritzeko honelako azterlanen beharra nabaria da.Elkarlana da bidea...Euskararen normalizazioa indartzeko honelako ekimenen plazaratzeatxalotu beharrekoa da, erakundeon elkarlanak segi dezala honelakoemaitza aberatsak luzaroan ematen!

    Patxi Sarriegi · Ortzadar, Deia, 08-11-11

    92 orr.24x17,5 cmAzal arruntaEditorea: Euskal Herriko IkastolenKonfederazioa/EuskaltzaindiaJagon bilduma, 6ISBN: 978-84-95438-40-9Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara

    ZENBAIT ORIENTABIDE ERREGISTROEN TRATAERAZ Mikel Barrios

    Erramun OsaInma MuñoaItziar ElorzaKristina Boan

  • 37

    Jagon Bildumaren 7. liburukia da eta Euskaltzaindiaren Corpus batzor-deak landu du, Pello Esnal batzordekideak koordinatu duelarik. Esnalekberak azpimarratzen duenez, liburu honek euskararen egokitasuna dulangai, "galdera bat gidari: nola ekoiztu euskara egokia? Eta erantzutenere saiatu gara: besteak beste, testu-antolatzaileak era estrategikoanerabiliz".

    Estrategiak dira liburu honen gai nagusia, erabakiak. Xedea,hiztunaren gaitasun estrategikoa bultzatzea, hau da, erabakiakhartzeko gaitasuna. Testuak kalitatezkoak izan daitezen,komunikatiboak eta egokiak. Horixe Euskaltzaidiaren kimu berria:komunikazioaren estrategia behar du euskarak, euskal hiztunak haribegiratu behar dio.

    Patxi Sarriegi · Deia, 08-10-28

    104 orr.24x17,5 cmAzal arruntaParatzailea: pello esnalEditorea: EuskaltzaindiaJagon bilduma, 7ISBN: 978-84-95438-43-0Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara

    TESTU-ANTOLATZAILEAK. Erabilera estrategikoa Euskaltzaindia/Jagon saila

    Corpus Batzordea

  • JULIO CARO BAROJALizarra

  • 39

    1990. urtean Nafarroako Lizarra hiriaren IX. mendeurrenarenekitaldien inguruan, Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeakantolatuta hiri hartan izan ziren III. Onomastika Jardunaldien aktakbiltzen dira liburu honetan. Zenbait arazo zirela medio, argitalpenhau ez zen bere garaian gauzatu, baina zorionez pasa denudaberrian gure artetik joan baino lehen, Henrike Knörrek materialguztiak prest utzi eta esku artean dugu liburua. Hortaz, hau dabilduma osatzen duen zazpigarren liburukia. Jardunaldi haietakofruitua hogeita zazpi txosten interesgarritan biltzen da. Horietatikerditsuak Estellerriko onomastikaz –toponimiaz batik bat– mintzo diraeta gainerakoak inguru zabaleko onomastikaz, modu orokorreanbatzuk, zenbait alderdi zehatz aztertuz besteak. Azken txostena,berriz, Jose Mari Satrustegik Estellerriko euskararen bilakaerahistorikoari buruz idatzitako artikulu interesgarria da. Euskal Herrikoikertzaileez gainera, Espainiako nahiz Europako unibertsitateetakozenbait aditu dira partaide txostengileen artean.

    ONOMASTICON VASCONIAEBILDUMAren 7. liburukiaAndres Iñigo

    onomastika batzorde burua

  • 40

    Liburuak 1990eko iraileko III. Onomastika Jardunaldietan aurkeztutakohitzaldi eta txosten guztiak biltzen ditu. Lizarran egin ziren jardunaldihoriek, herri horren Foruaren 900. urteurrenaren ospakizunekin bateginez eta bertako Udalaren eta Nafarroako Gobernuarenbabesarekin.Guztira, 27 lan jaso dira, Europa mailako aditu eta ikerlari ospetsueneskutik. Horietarik askok Lizarrerriko toponimia dute hizpide -euskarakeskualdean izan zuen bilakaera historikoa ere azaldu zuen Jose MariSatrustegi zenak-, baina beste ikerketa-arlo batzuk ere nabarmendudaitezke.

    1990eko irailaren 26, 27 eta 28an, Lizarran, Fray Diego deEstellaren familiaren etxean egin ziren III. Onomastika Jardunaldiak.Han aurkeztutako hitzaldi eta txostenen laburpenak jaso dituzteEuskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuak eta Lizarrako UdalakOnomasticon Vasconiae 7-n. Bildutako lanen artean, hauexek aipagenitzake: Fernando González Olléren Relaciones lingüísticas vasco-románicas. A propósito de la etimología de Estella; José MaríaJimeno Juríoren Toponimia rural y urbana de Estella; Luis M. MujikaUrdangarinen Allin ibarreko euskal toponimia (Mendehalekoeuskararen aztarrenak Lizarrerrian); Fermín de Leizaola CalvorenAportación a la toponimia de las sierras de Andía, Urbasa y Entzia;eta José M. Satrustegiren El euskera en Tierra Estella. Evoluciónhistórica.

    Argia, 08-10-05

    606 orr.27x17 cmKartone azalaEditorea: Euskaltzaindia“Onomasticon Vasconiae“ bilduma, 7ISBN: 978-84-85479-63-7Prezioa: 15 €Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa

    III. ONOMASTIKA JARDUNALDIEN agiriak Batzuen artean

  • 41

    Liburua Pedro de Yrizar izan zenaren Morfología del verbo auxiliar liburu sortarenazken emaitza da: hamabosgarren liburukia. Liburu horietan guztietan euskal aditzlaguntzailea oinarri izan zuen Pedro de Yrizarrek.

    Morfología del verbo auxiliar vasco: compendio/índice/índex

    PEDRO DE YRIZARREN LANA

  • PEDRO DE YRIZAR[1910-2004]

  • Ia berrogei urtean Euskaltzaindian zertan edo hartan aritzeak emanzidan aukera, aspaldi, Yrizar zalduna ezagutzeko. Niretzat, hasieratikizan baitzen Madrilen bizi zen euskaltzale Azkoitiko zalduna,txikigarririk gabe. Oker ez banago 1971. edo 1972. urtea izangozen, Akademiaren Erribera kaleko egoitza zaharrera jo zuen laguntzaeta lankidetza eske. Euskaltzaindiarentzat idazkariordetza lanetan hasiberria nintzen.

    Abadiñoko aditz laguntzailearekiko korresponsal edo lankidetzat hartuninduen, baita ere ezagutzen nituen Durangaldeko laguntzaile berriakberetzat “fitxatzea” izan zen haren eskaria.

    Euskaltzaindian nuen harreman sareaz ere ondo baliatu zen eta halajarri zen harremanetan Abel Muniategi ereñarrarekin, Patxi Uribarrenaramaioarrarekin eta beste zenbaitekin, bi azpimarratzekotan hainbesteurtetan lankide zintzo izan ditudan Juanjo Zearreta eta Ricardo Badiolaaipatu behar ditut.

    Egunen baten, familiaren baimen eta laguntzarekin, PEDRO YRIZARSAREA deituko niokeen harreman gutuneria biltzea, sailkatzea etadigitalizatzea litzateke egitasmo oso interesgarria. Zeren eta gutunerianez lirateke gaur aurkezten dugun Euskal Aditz Laguntzailearen bildumaosoari buruzko, tokian tokiko galdera-erantzunak bakarrik aurkituko,baita dialektologiari buruzko iritzi trukaketa aberasgarriak ere.

    43

    Jose Luis Lizundiaeuskaltzaindiaren diruzaina

    PEDRO YRIZARREN AZKEN LIBURUAZ

  • 44

    Laburpena hemen dugu, lehenagoko hamalauko multzoari amaieraegokia jarriz. Perspektibarekin begiratuta, lehengo liburuak argitaratuzirenetik denbora gutxi samar igaro bada ere, iruditzen zait lanakmerezi izan zuela, zenbait lekutan gertatzen ari den transmisio-higaturaren tamalak, alde batetik, eta leku guztietan edo gehienetanEuskara Batuaren eraginak, bestetik, oso zail egingo bailuketeetorkizun hurbilean arestiko urteetan bildu moduko informazioaeskuratzea. Behin biltzen hasi eta, bildurik dagoena bildurik dago etahori, hori gutxienez, ez zaigu esku artetik ihesiko.

    Honekin guztiarekin loturik, Yrizarren azken urteetako liburugintzaaipatu eta hari buruz mintzo garenean, nago oso kontuan hartubeharko genukeela hark abiaraziriko Morfologia lanek iraun dutenbitartean zein izan den, Ricardo Badiolarekin batera, lanaren motor,hauspo eta animatzailerik nagusiena: duela denbora gutxi alde egindigun Henrike Knörr irakasle, idazle eta begikotasun handiko gizona.Honezkero, zalantzarik ez, gure Pedroren konpainian egongo da,orain, hemen, gure artean, ez bata ez bestea gorputzez ezizanagatik izpirituz guztiz gurekin sentitzen ditugun bezala.

    PEDRO YRIZARREK EUSKAL ADITZARENMORFOLOGIAZ EGIN LANAREN LABURPENAKoldo Artola

    euskaltzain ohorezkoa

  • Pedro de Yrizarrek euskarari buruzko ikerlan ugari argitara eman zuenbere bizitzan. Euskal aditza eta euskalkiak dira, hain zuzen ere, gehienjorratu zituen gaiak. Beti ere Louis-Lucien Bonaparteri jarraikiz, euskalkiguztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu zuen etaliburu zehatzak osatu zituen, mapa ugariz hornituak. Liburu horiekguztiak Euskaltzaindiak argitaratu ditu.

    Urte asko hartu zizkion Pedro de Yrizarri euskal aditzaren morfologiaaztertzeak. Euskalkiz euskalki aztertu zuen, eta orain Euskaltzaindiakplazaratutako Morfología del verbo auxiliar vasco(compendio/índice/index) da ahalegin horren finis coronat opus.Liburuan aztergai dira euskalki bizkaitarrak (Markina, Gernika,Bermeo, Arratia, Orozko eta beste hainbat herritako aldaerak);gipuzkoarrak (Hernani, Tolosa, Azpeitia, Zegama); Nafarroaiparraldekoak (Lizaso, Bera, Huarte-Arakil, Etxarri-Aranatz) etahegoaldekoak (Egües, Olaibar, Artze, Erro, Burgete, Gares);Lapurdikoak (Sara, Ainhoa edota Donibane Lohizune) etaErronkarikoak (Bidankoze, Urzainki eta Uztarroze).

    Argia, 08-10-12

    MORFOLOGÍA DEL VERBO AUXILIARVASCO. Compendio/índice/index

    960 orr.28x21 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaISBN: 978-84-95438-38-6Prezioa: 12 €Hizkuntza: Gaztelania

    Pedro de Yrizar

    45

  • JULIO CARO BAROJA

    Burgi

  • 47

    Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten Bilduma hau2006an, bi erakundeek sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.

    Erronkari eta Ansoko toponimiaz

    MENDAUR bilduma

  • HENRIKE KNÖRR[1947-2008]

  • 49

    Bilduma eder askoa da Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak2005ean abian paratu zuten hau. Izena, hein handi batean behintzat,lehen zenbakiaren argitaratzailea izan zen Andres Iñigo Iturengoeuskaltzainari zor zaio, mendi gora hori, Mendaur, jakina den bezala,Iturenen aurkez-aurkezean baita.Bosgarren alea egun hauetan karrikaratzeko dagoen NUPeko Juan KarlosLopez Mugartza irakaslearen Erronkari eta Ansoko toponimiaz izenekoliburu mardula da. Mardultasun hau autoreak H. Knörr zenarengidaritzapean burutu eta 2006an Gasteizko Letren Fakultatean defendatuzuen doktore tesiaren umea izateari zor zaio. Lanak liburu gotorra,kanpoko mapa kolorezko eder zehatza eta CDa ditu osagai. LeheneanErronkari eta Ansoko gai bat baino gehiago hartzen ditu mintzagaiLopez-Mugartzak, baina zalantzarik gabe horietako garrantzizkoena biibarretako toponimoen (lehenekoena partikulazki) azterketa linguistikoada. Biarnoko Pirinioetako ibarrak ere ukitzen ditu eta hango euskal lekuizenak aipatzen. CDak zazpi atal ditu eta biziki egokia da gauzakfitexko xerkatu nahi dituenarendako.Laster argia ikusiko duen bildumako zazpigarren zenbakiak beste doktoretesi baten emaitzak biltzen ditu, oraingoan Edu Zelaietak aipatuGasteizko Fakultatean aurkeztutako Baztan-Bidasoako hizkeren azterketadialektologikoa izeneko lanarenak. Tesia Iñaki Camino irakaslearenzuzendaritzapean egin zuen autoreak eta irakasle hori bera daaintzinsolasaren moldatzailea. Gure dialektologialari goren honekdioenez, «lan geolinguistiko bat osatzeari dagokionez aski jarreraberritzailea da Zelaietak liburu honetan dakarrena». Berriemaile zaharrakerabili ditu autoreak, baina gazteak ere bai, eta hau garrantzizkoa dahizkeraren etorkizunari igartzeko tenorean. Eremu zabala hartzeak,bestalde, bide ematen dio aukeratu eremua goitik ikusteko,«makrodialektologia» egiteko, helburua ez baitzen hautatutako alderdikohizkeraren deskribapena egitea, hizkera hori non kokatu behar denikustea baizik, eremuaren egitura geolinguistikoa aztertzea alegia. Lanakhamar atal ditu, bibliografia eta irudien aurkibidea.Tartean falta den seigarren zenbakia ez zait, norbaitek pentsa lezakeenazbestera, atzendu. Gure idazle lehena den Pedro Agerre «Axular»deituaren Gero liburu bikainaren argitalpena da berandu gabe seigarrenzenbaki horrekin kaleratuko dena. Edizioaren paratzailea arlo honetanaditua den Euskal Herriko Unibertsitateko Blanca Urgell irakaslea da.Beraz, eta honaino errandakoa ikusirik, bistan da munta handiko lanakdirela Mendaur-en argia ikusi duten gehienak (barka bekit hein bateanjuez eta parte izatea), zenbakitik zenbakira Nafarroako euskarasakonki ezagutzeko ezinbesteko tresna bihurtzen ari dela bilduma.Espero dezagun hemendik aitzina ildo beretik jarraitzea; araiz bai!.

    Patxi Salaberrieuskaltzaina

    MENDAUR BILDUMA. EUSKALTZAINDIA -NAFARROAKO GOBERNUA

  • 50

    Liburuan Erronkari eta Anso ibarretako toponimia aztertzen da, hainbatfaktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteakbeste. Ikertutako eskualdeen mapa zehatza ere eskaintzen da lanhonetan. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta HenrikeKnörren zuzendaritzapean burutu zuen egileak.

    Juan Carlos Lopez-Mugartza

    ERRONKARI ETA ANSOKO TOPONIMIAZ

    741 orr.24x17 cmKartone azalaEditorea: Nafarroako Gobernua/EuskaltzaindiaMendaur bilduma, VISBN: 978-84-235-3077-9Prezioa: 20 €Hizkuntza: Euskara

  • 51

    Euskera, 2007. 2

    Euskera, 2007. 3

    Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927 - 2005)

    Narrazioak eta olerkiak 2007

    BESTEAK

  • 52

    Euskera da Euskaltzaindiaren hagerkari ofiziala, 1920. urtetikargitaratzen dena. 2008an etapa berri bat hasi du, eta hemendikaurrera, Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratukodira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lanaeta bizitza akademikoa bilduko dituzte. Bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanaketa liburu aipamenak jasoko ditu beren beregi.Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena XX. mendeko euskalnarratibaren testuinguruan izeneko argitalpen honen bitartez, izenbereko eleberria argitaratu zeneko 50. urteurrenaren karietara, Jose LuisAlvarez Enparantza "Txillardegi" omendu nahi izan du Akademiak.2007an, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak Leturiarenegunkari ezkutua eleberriari buruzko hitzaldi-sorta prestatu zuen. Hitzaldihorien emankizuna Euskal Herriko Unibertsitatearen 2007ko UdakoIkastaroen barnean txertatu zen, biltzar moduan. Bertan,Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak euskal eleberrigintzarenbilakaeran Leturiaren egunkari ezkutuak ekarri zuen berriztapena etagizartean eragin zuen oihartzuna hartu zituen hausnarketa kritikoaegiteko helburutzat.1957an Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik plazaratu zuen Leturiarenegunkari ezkutua nobelak euskal literaturari egin zion ekarpena izan zutenhizpide Euskal Herriko Unibertsitatearen 2007ko Udako Ikastaroetan.Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak bultzatu zituen jardunaldihoriek eta orduan azaldutako ikerketak jaso ditu orain akademiarenEuskera aldizkariak. Duela 50 urte Leturiaren egunkari ezkutuak euskalliteraturaren baitan ekarri zuen berrikuntzaren maila argitzeko, 1936kogerra aurreko eleberrigintza eta batik bat haren ondoren sortutakoaberraztertu zituzten: 1946an Jean Pierre Iratxetek argitaratutako Anttonnobela eta Hegoaldean gerraondoan sortutako Katakunbetakobelaunaldiak, Jon Etxaide eta Jose Antonio Loidi buru, plazaratutakoidazlanak izan ziren aztergai.

    Argia, 08-6-22

    EUSKERA, 2007.2

    296 orr.23x16 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaEuskera agerkaria 2007, 2Prezioa: 10 €Hizkuntza: Euskara, Frantsesa

    Askoren artean

  • 53

    EUSKERA, 2007.3

    Euskera 2007, 3 liburuan, besteak beste, ondoko gaiak agertzen dira:Andoni Sagarnaren euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia, JeanHaritschelhar euskaltzainburu-ohiari omenaldia, Gratien Adema“Zaldubi”-ren mendeurrenaren ageriko bilkura, Euskaltzaindiaren XI.Jagon Jardunaldiak (Euskararen Legea: 25 urte Euskal AutonomiaErkidegoan) edota Nafarroa Oinez 2007ko festa dela eta,Euskaltzaindiak Vianan egin zuen ageriko bilkura.

    840 orr.23x16 cmAzal arruntaEditorea: EuskaltzaindiaEuskera agerkaria 2007. 3Prezioa: 16,75 €Hizkuntza: Euskara

    Askoren artean

  • 54

    Lourdes Otaegi Euskaltzaindiko Literatur Ikerketa Batzordeko idazkariakkoordinatu duen liburu honetan Juan Mari Lekuona ezagutu eta mirestuduten hainbat idazle, poeta, abeslari eta euskaltzainek hartu dute parte,eta omenaldi gisa, liburu honetako pasarteak idatzi dituzte. Liburuakhiru zati nagusi ditu: Lekuona. Gertuko erretratuak; Lekuonaren bizitzaibilbidea iruditan (1927-2005); eta Lekuona Literaturaren ikerle etapoeta.

    Lourdes Otaegi Euskaltzaindiko Literatur Ikerketa Batzordekoidazkariak koordinatu duen liburu honetan, Juan Mari Lekuonaezagutu, maite eta mirestu duten hainbat idazle, poeta, abeslari etaeuskaltzainek hartu dute parte, eta omenaldi gisa, liburu honetakopasarteak idatzi dituzte. Bertan Xabier Lete, Gorka Aulestia, AnjelLertxundi, Pello Esnal, Jean Haritschelhar, Ana Toledo, Jon Kortazar,Joxe Austin Arrieta eta Lourdes Otaegiren idaztiak agertuko dira.(...) Mindura gaur, Muga beroak, Ilargiaren eskolan, Mimodramaketa ikonoak izan ziren bere poema-libururik aipagarrienak, etaAhozko euskal literatura eta Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996) bere saioak. Sari eta aipamen handi askoren jabe da.

    Nontzeberri, 2008-11-14

    208 orr.20x13 cmKartone azalaEditorea: Oiartzungo Udala-EuskaltzaindiaISBN: 978-84-88917-23-2Prezioa:12 €Hizkuntza: Euskara

    JUAN MARI LEKUONA HURBILETIK(1927-2005)

    Xabier LeteGorka AulestiaAngel LertxundiPello EsnalJean HaritschelharAna ToledoJon KortazarJoxe Austin ArrietaLourdes Otaegi

  • 55

    2007ko Azkue sariak irabazitako narrazioak eta olerkiak batzen diraliburu horretan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioakurtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero liburukia argitaratzen dute.Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera,euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi.

    Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburukia da. 2007ko Azkuesarietan irabazle izandakoen narrazioak eta olerkiak batzen diraliburu horretan. Sariaren edizio berria ere aurkeztu da. Jakina denez,sariak bi lan mota onartzen ditu bere baitan, narrazioa eta olerkia.Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitartekogazteentzat; eta B maila, 15 eta 17 urte bitartekoentzat.Bidali beharreko lanak, 2 eta 4 folioren artekoak izango diranarrazioa esparruan eta 15 eta 30 lerroren artekoak olerkiaesparruan.Bietan lehen saridunak 300 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 240euro eta hirugarrenak 180 euro.Lanak aurkezteko epea, 2008ko abenduaren 16an amaituko da.Helbide honetara bidali beharko dira: BBK Kultur Gela. Elkano, 20.48008 Bilbo.

    Nontzeberri, 2008-11-17

    NARRAZIOAK ETA OLERKIAK 2007Batzuek

    106 orr.20x13 cmAzal arruntaEditorea: BBK/EuskaltzaindiaISBN: 978-84-8056-270-6Prezioa: 3 €Hizkuntza: Euskara

  • AURKIBIDEA

    EUSKALTZAINAK bilduma 5Saindu batzuen biziaz

    Pierre Broussain: sa contribution aux études basques

    Yolanda eta beste euskarazko idazlanak

    Artzain beltxaren neurtitzak

    Idazkiak eta hitzaldiak. Escritos y conferencias

    Gutun bilduma

    LITERATURA sariak 15Kontrako bidean

    Hitzak orbainetan

    Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan

    HIZTEGIAK Bilduma 15Literatura Terminoen Hiztegia

    Hiztegi Batua

    IKER Saila 25Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra

    Piarres Lafitteren ekintzabideak

    Jean Haritschelhar-i omenaldia

    JAGON Bilduma 33Zenbait orientabide erregistroen trataeraz

    Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa

    ONOMASTICON VASCONIAE bilduma 33III. Onomastika Jardunaldien Agiriak (Lizarra, 1990eko iraila)

    PEDRO DE YRIZARREN LANA 41Morfología del verbo auxiliar vasco: compendio/índice/índex

    MENDAUR Bilduma 47Erronkari eta Ansoko toponimiaz

    BESTEAK 51Euskera, 2007. 2

    Euskera, 2007. 3

    Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)

    Narrazioak eta olerkiak 2007

  • © Testuak: egileek, 2008

    © Edizioa: Euskaltzaindia, 2008

    Diseinu eta maketazioa: www.ikeder.es

    Lege--gordailua: BI-3598-08