Charles chaplin

12
Charles Chaplin

description

Rio Cuartoko barnetegian Mariok eta Alejandrak prestatutako ppt-a. Charlie Chaplini buruzko gaian erabili zutena.

Transcript of Charles chaplin

Page 2: Charles chaplin

Charles Spencer Chaplin, batez ere Charlie Chaplin edo Charlot izenekin ezaguna, (Walworth, London, 1889 apirilaren 16 – Vevey, Vaud, Suitza, 1977 abenduaren 25) zinema mutu zein soinuduneko aktore eta zuzendaria izan zen.

Chaplin East Lane-en (London) jaio zen 1889ko apirilaren 16an, Ingalaterran. Bere ama antzerki aktoresa izan zen. Bere aita alkoholikoa zen, eta beraz bere familia pobrezia larrian bizi zen

Kennington-eko auzoan hezi zen, "music-hall"-eko aktore askoren artean. Bere aita "music-hall"-eko abeslaria izan zen. Charlie jaio eta denbora gutxira bere gurasoak banatu zirenean, bere amaren zaintzapean geratu zen. Bere aita Charliek 12 urte zituenean hil zen, eta bere anaia Sidney-rekin (2 urte zaharragoa) garai luzeak igaro zituen umezurztegitan

Page 3: Charles chaplin

Bere ama bere ibilbide artistikoaren gailurrean zegoen Lily Harveyen pseudónimoarekin, baina ahotsa galtzen hasi zen. 1894an, Aldershotn funtzio batean, bere txorrotxioa kanta baten erdian hautsi zen. Enpresaburuak eszenategira bidali zuen bost urteko Charles txikia eta Lilyen ahotsa imitatu zuen azkeneko ahuleria eta guzti. Hori publikoarentzat oso barregarria izan zen. Hori izan zen bere debut artistikoa .

Page 4: Charles chaplin

1896an Hannahen egoera larria zen eta erietxe batean sartu zuten. Hurrengo urtean, Charlie Eight Lancashire Lads taldera elkartu zen. Talde hau zortzi mutikok osatzen zuten eta herriz herri ibiltzen ziren. Geroago beste konpainia ibiltari profesional xume batzuetan parte hartu zuen.

1898an aita hil zen, Charlie Chaplin jadanik haur aktore aditua zen. 1901an, 12 urterekin, protagonistaren rola jokatu zuen Jimen, the Romance of Cockneyi, eta lau urte geroago bira bat egin zuen The Painful Predicamentekin of Sherlock Holmes. 1906an zorionekoa izan zen gazte komikoarentzat. Casey Court Circusek kontratatu zuen aktore nagusi izateko, eta urte bukaeran Fred Karnoren pantomimen konpainia ospetsuan hasi zen lanean. Stan Laurelek ere han jarduten zuen.

Page 5: Charles chaplin

Hasierak Hollywooden

Charliek 19 urtetan bizi izan zuen lehenengo erromantze bizia, guztiz maitemindu zen Hetty Kelly aktore gaztearekin. Fred Karno zuzendariarekin etorkizuneko Charlotek baliabide mimikoak hobetu eta dibertsifikatu zituen, eta zuzendariak bira bat egiten zuen Parisen. 1909an eta hurrengo urtean sei hilabetez beste bat Estatu Batuetatik, antzerki-taldean. Garai hartan Mack Sennettk arrakasta handia lortu zuen bainularien eta polizien film laburrekin. Film hauek ezaugarri hauek zituzten: jazarpenak, keinu exajeratuak, egurrak eta kremazko tarta borrokak. Sennettk Chaplinen mimikak zineman arrakata handia izan ahal zuela ikusi zuen, eta honek bere bigarren bira egin zuenean 1912an, konbentzitu zuen Keystone ekoiztetxean lan egiteko.

Page 6: Charles chaplin

Charlie Chaplin Hollywoodera iritsi zen 1913ko udaberrian, eta lan egiten hasi zen azaroan. 1914ko otsailaren 2 bere lehen pelikula estreinatzen zuen, Livingi Making (bizimodua atera, Charlot kazetari izenez ere ezagutzen da). Urte horretan biribilki bateko 35 film filmatu zituen, Sennettek idatzi eta zuzenduak. Oraindik bere karakterizazioak bakarrik ziren mundu osoan ospea emango zioten arlote tolesgabe eta sentimentalaren zirriborroak.Chaplinek rol asko jokatu zituen: Charlot dantzaria, Charlot zerbitzaria, Charlot konkistatzailea, lapur dotorea…Charlotek arrakasta izugarria izan zuen, eta 1915an Essanay produzitzaileak Sennetti lapurtu zion bere izarra asteko1500 dolarreko kontratu batekin. Hori diru asko zen komiko batentzat, Keystonen baino 10 aldiz gehiago.Essanayekin, Chaplinek 14 film idatzi, errodatu eta zuzendu zituen.

Page 7: Charles chaplin

Kasualitatez aukeratu zuen bere jantzi famatuena: kapela, makila, galtza zabalak, jaka estua eta zapata handiak.

Chaplin askotan ezkondu zen neska gazteekin. Lehenengoa 1918an. 19 urteko Mildres Harris aktorearekin ezkondu zen, baina gutxi iraun zuen: bi urte. Dibortzioa 200.000 dolar kostatu zitzaion.

1924ko azaroaren 24an Mexikon Lolita Mcmurrayekin (edo Lita Grey) aktore gaztearekin ezkondu zen. Lolitak 16 urte bakarrik zituen. Bikoteak iraun zuen 1927ra arte eta Chaplink hartatik lortu zituen bere lehen bi semeak Spencer eta Sydney Earle) eta 1.000.000 dolar ordaindu zuen dibortziatzeko.

Page 8: Charles chaplin

1941ean aitatasun-epaiketa bat izan zuen: Joan Barry aktoresak bere alaba Carol Annen aita zela esan zuen.1942ko apirilean Ley Mannen legea hausteagatik kondenatua, haurraren mantenuaren ardura hartu behar izan zuen.

Baina, eskandaluagatik ez zen beldurtu: 54 urterekin Eugene O'neill antzerkigilearen alaba ederrarekin ezkondu zen. 18 urteko Oona Chaplinen ondoan egon zen bizitza osoan.

Page 9: Charles chaplin

Zinemagile handia zahartu zenean, bere memoriak idazten hasi zen 1959an. 78 urtetan bere zortzigarren semearen aita izan zen Oonarekin: Christopher, 1962an jaioa.1964an Londresen argitaratu zuen bere autobiografia: nire bizitzaren historia.

Hark eta bere familiak Europatik bidaiatzen zuten bitartean 1950an, Estatu Batuetako gobernuak mugan atxilotzeko agindu zuen. Chaplink erabaki zuen inoiz ez itzultzea eta luxuzko bizileku batean Corsier-sur-veveyen bizi izan zen, Suitzan. Oona arduratu zen bere gai ekonomikoak eta profesionalak Estatu Batuetan likidatzen.

Page 10: Charles chaplin

88 urtetan hil zen, 1977ko Eguberri egunean. 50 urteko zuzendari eta aktore ibilbidean 79 pelikula filmatu zituen.

Page 11: Charles chaplin
Page 12: Charles chaplin

Bukatu dugu

Eskerrik Asko