Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko...

27
1 TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA) HH TALDEA

Transcript of Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko...

Page 1: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

1

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO: HAUSNARKETARAKO GIDOIA

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 2: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

2

TXOKOAK ZERGATIK

Gelaren antolaketari dagokionez, TXOKOETAN lan egitea proposatzen dugu HH etapan, baina horrek TXOKOETAN lan egiteak lotuta dauzkan oinarrizko kontzeptuen azalpena eskatzen du.

JOLASA Ikuspuntu eta garai guztietako psikologo-pedagogoek bat datoz, haurraren garapen globalean jolasak duen garrantziaz. Gizabanako zein animalietan ematen den ekintza unibertsal bat izanik ere, ez zaio dagokion garrantzia zein balorerik ematen. Jolasean dabilen haur bat behatzen badugu, mantentzen duen arreta eta jasotzen duen berehalako plazerak harrituta utziko gaitu, guk lanerako behar dugun arreta bera baita. Izan ere, haurraren munduan, jolastea eta ikastea bat datoz, ezin dira banatu, haur bat jolasten dabilenean ikasten ari da.

Jolasa, gozamena edo plazera baino gehiago da, behar bat da. Haurrarentzat jolasa bere burua eta inguratzen dion mundua ezagutzeko eta barneratzeko duen lehenengo ikaskuntza-tresna da.

Baieztatu dezakegu, jolasaren erabilera lehenengo urteetan (HH etapan, bederen), hezkuntza prozesuaren bide naturalena dela. Horregatik uste dugu, gela txokoetan antolatzeak, hau da, espazio desberdinak eskaintzeak, haurrari espontaneoki jolasten eta berez ikas dezan laguntzen diola.

HAURRAREN KONTZEPZIOA

Haurra zentzumen, esperimentazioa eta manipulazioaren bitartez aprendizaia garatzen duen izaki aktibo bat bezala ulertzen dugu, autoerregulatzeko gaitasuna duena eta behin eta berriz ekiten duena.

Eskolak, haurraren heziketaz arduratzen den erakunde bezala ulertuaz, haurraren hezkuntza prozesua inguru familiar eta sozialean izandako konkistak eta aurrerapausoz beteriko bilakaera bezala ulertu behar du. Haur bakoitza ezberdina da; bere aurre-bizipenak, esperientziak, interesak eta gaitasunak heziketaren abiapuntua izan behar dira. Era berdinean, haur guztiek ez dute ezagupenak modu berdinean eskuratu eta finkatzeko ahalmen edo gaitasun berdinik, hau da, erritmo pertsonala eta behar duen denbora errespetatu eta eskaini beharko zaie. Emmi Pikler-ek dioen bezala “haurrari aitortu egin behar zaio izateko, egiteko, aukeratzeko eta bere kabuz erabakitzeko duen ahalmena”. Honenbestez, haur guztiak behar eta lan erritmo desberdinak dituztela onartzerakoan, aniztasun hau jasoko duen marko aproposa bilatzera behartzen gaitu, izan ere, haurraren jarduera etengabekoa da

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 3: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

3

ikasketa berri baten lorpen osoa izan arte.Txokoetan lan egiteak, haurra ekintzak bakarka zein talde txikitan egiteko aukera

ahalbidetzen du. Modu honetan, haurrak ekintza autonomoak egiten ditu eta ekimena daukala sinistuaz, esperientziak haurraren interesetatik sortuak izaten dira eta esperientzia batek beste bat izatea ahalbidetzen dio, hau da, bizipenak pilatzen joaten dira. Era berean, egiten ari direnari buruzko hausnarketara bideratzen du : jolasten da, ikertzen du, esploratzen du, behatzeko aukerak eskaintzen ditu, probatzeko, manipulatzeko, ahalegintzeko, hipotesiak egiteko, irtenbideak bilatzeko, ebaluatzeko….

HEZITZAILEAREN PAPERA

Hezitzaileak interesa pizteko ekintza eta baliabide ezberdinak eskaintzeko ardura dauka. Ekintza eta baliabide hauek aukeratzerakoan, haurren interesetatik abiatzeko ahalegina egingo du.

Hezitzaileak, aurretik baloratuak eta haurraren nortasun garapenerako egokiak diren ekintzen aniztasuna eskaintzen duenean, haurra erabakiak eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna izan behar duela kontuan hartu behar du, hau da, denboraren antolaketa kudeatzen lagunduko dio. Honek guztiak, arauak bereganatzen laguntzeaz gain ekintza mental autonomoak garatzeko jarrera izaten lagunduko dio, autoerregulaziora bideratuko du.

Ekintza hauen lanketaren aurretik nahiz ondoren, hauei buruz eztabaidatzea, adostasunetara iristea, emaitzei buruz islatzea, aprendizaiaren izaera soziala azpimarratu eta indartzen lagundu behar du. Eztabaidak eta besteekiko norberaren pentsamenduaren kontrasteak, elkarlanean eta laguntasunean oinarritutako trukeak eraketa intelektual eta sozialeko elementuak dira.

Hezitzaileak bere buruarekiko nahiz ikasleekiko konfidantza beharko du ikasgelako gidari zuzena ez izateko eta hezitzaile/ikasleen arteko interakzioa sortzeko. Haurrak segurtasun afektiboan irabaziko du, baloratua, errespetatua eta taldearen parte sentituko da

Hezitzailea beraz, entzuten, behatzen eta moldatzeko jarrera duen profesionala izango da, haurraren gaitasunetan eta potentzialtasunean sinisten duena. Emmi Pikler-en hitzak dioten bezala “errespetu osoa izan behar zaio haurraren izate osoari. Bizitzako lehen unetik pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera dela kontutan hartuz.” Hezitzaileak “konfidantza izan haurraren berezko gaitasunetan eta bere kabuz egindako ekintzak aitortu bere bizitzako protagonista dela onartuz”. “Prozesuak ez aurreratu, haurrak beti ikasten du bere kabuz bere unea iristen denean”.

“Haurrak berak egin behar du bidea, izan zaitez bidelagun” (Emmi Pikler)

TXOKOEN AZTERKETA

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 4: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

4

TXOKOEN antolaketari dagokionez, oinarrizko sei txokoen deskribapen, justifikazio eta azalpena idazten dugu ondoren. Honek ez du esan nahi hauek bakarrik egon behar direnik gure geletan, izan ere, haurren interesetatik abiatuz txokoen moldaketak egitea komeni da. Gure taldeko haur baten gurasoa musikaria bada edo beste ogibideren bat, musika txokoa edo bestelakoren bat antolatu daiteke, hau da, etxeko baliabideak aprobetxatuko ditugu.Txoko baten interesa jaisten ari dela ikusterakoan txoko hori suspertu beharko dugu: txokoaren birplanifikazioa antolatu, hausnarketak egin, haurraren autonomi ohiturak aztertu… Agian aldatzea komenigarria izango da eta funtzionamendu hori da bultzatzen duguna, edozein unetan aldaketak egiteko prestutasuna.

Bestetik, txokoen deskribapenaren barruan, behaketarako adierazleak atala sartu dugu. Atal horretan, haurraren konzepzioarekin lotura daukan izaera globala ikusiko da.

Bertan azaltzen diren gaitasun afektibozkoak, gizarteratzekoak, komunikatiboak, kognitiboak eta motoreak txoko guztietan garatuko diren zalantzarik ez dago baino orain Ikastola bakoitzak bere behaketa tresnak sortu beharko ditu, daukan egoerari erantzuteko.

HARRERA TXOKOA

Harrera txokoa, ahozko komunikaziorako gunea da, ahozkotasuna lantzeko espazioa eta haurrentzako hain garrantzitsua den sentimenduen adierazpena plazaratzeko gune egokia. Bertan emozioak, giza baloreak, arauak, ohiturak, oinarrizko kontzeptuen lorpena eta jarduera desberdinen lanketa azalduko dira. Txoko honetan landuko ditugun jarduerak egunerokotasunean erabilgarri izango dituzten ohitura sozialak barneratu eta ikasteko bideratuak daude. Bestalde, egunari hasiera eta bukaera emateko espazioa bihurtzen da, etxetik etorri eta gelara sartzeko trantsizio gunea.

Eguneroko ekintzak eta txoko bueltak aurrera eraman ahal izateko, gune honetan landu eta hitz egiteko aukera izango dute. Beraiengandik sortutako kezkak, galderak, arazoak… beste txokoekin erlazioa eta loturak egingo ditugu. Hemendik abiatuko dira jolas egiteko aukera guztiak eta hemen bertan jasoko dira ondorioak.

HELBURUAK

● Egoera desberdinetan ahozkotasuna modu egokian erabiltzen joatea.● Beste haurrek edo helduen mezuak arretaz entzuteko jarrera lantzea.● Ahozkotasuna besteekin erlazionatzeko bide bezala baloratzea.● Nahiak, sentimenduak eta emozioak ahozkotasunaren bitartez komunikatzea.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 5: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

5

● Beraien inguruan gertatzen diren eguneroko gertakizunei buruzko ideiak eta pentsamenduak adieraztea. Modu berean, beraien iritzia edo argudioak plazaratzea eta pentsamendu zientifikorantz bideak zabaltzea.

● Arazoen ebazpenerako gogoeta bultzatzea jarrerak aztertuz eta besteen lekuan jarriz, enpatiaren lanketa.

● Talde handiko proposamenetan parte hartze aktiboa izatea, hau da, hitz egiten ari garen horren inguruan galderak bideratzeko jarrera egokia azaltzea, laguntza eskatzeko estrategiak garatzea, momentuan momentuko hitz egokiak erabiltzea.

● Talde handiko arauak errespetatzen ikastea. Adeitasunezko formulak erabiltzea.

MATERIALA

● Lurrean esertzeko espazio beroa/erosoa.● Sarrera-irteera erritualak egiteko materiala:

○ Txokoen dinamikarako beharrezkoa den materiala. ○ Txokoetako ekintzen aurkezpena, azalpena eta jolasen banaketa

● Egutegia.● Kantak , olerkiak, hiztegia...● Arbela.● Horma-irudirako gunea.● ...

Espazio honetan agertuko diren hainbat ekintza bideratuak izango direla kontuan hartuz, jolasaren adierazle esfezifikoak proposatzen dira, hizkuntza adierazleak eta jarrerazko adierazleak.

Behean zerrendatzen ditugun adierazleak lotura zuzena izango dute hezitzailearen paperarekin proposamenak askotan zuzenduak izango baitira.

BEHAKETA ADIERAZLEAK (hizkuntza aprendizaia tresna da ez objektua. Beraz jarrerak lantzeko bidea izango da)

● Harrera txokoan bai ipuinetan, hiztegi jolasetan, galdera-erantzunetan, elkarrizketetan...landutako esaldi eta estrukturak beste txokoetan libre jolas egiterakoan ikasitako hizkuntza baliabideak erabiltzen ditu.

● Besteen mezuak arretaz entzuten ditu eta txandak errespetatzen ditu.● Bere bizipenak eta nahiak adierazten ditu.● Eguneroko gertaeretan, hizkuntz estrategiak erabiltzen ditu.● Arazoen ebazpenean jarrera enpatikoa azaltzen du.● Taldeko proposamenetan parte hartzen du.● Taldean ezarritako arauak errespetatzen ditu.● Adeitasunezko formulak erabiltzen ditu( egunon, eskerrik asko, ...).

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 6: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

6

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizarteratzekoak kontuan izango ditugu.

Azken finean, beste txokoen adierazle eta behaketekin lotura edo erlazioak egingo ditugu.

HEZITZAILEAREN PAPERA

Espazio honetan berebiziko garrantzia hartuko du hezitzaileak duen jarrera eta estiloa.

Segurtasun afektiboa bermatuko du, haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaidea dela sentiaraziz. Haurraren gaitasunetan sinetsiko duenez, haurrak entzun eta beraien proposamenak bideratzen saiatuko da. Bere buruarekiko eta haurrenganako konfidantza izaterakoan beraien protagonismoa bultzatuko du behar duten laguntza eskainiz.

Beraz, hezitzailea moderatzailea, dinamizatzailea eta behatzailea izango da.

JOLAS SINBOLIKOA

Rol desberdinen errepresentazioa bideratzeko aukera emango duen espazioa da , komunikatu, esperimentatu eta sortzeko eskaintza desberdinak modu gogotsuan aritzeko prestatua egongo dena. Bertan haurrak bere inguru hurbila ezagutu eta bizitzen ikasiko du: frogak egin, behatu, emaitzak aztertu, harremanak landu…

Jolas sinbolikoaren barruan (haurraren garapenari lotuta) fase desberdinak zerrenda daitezke:

1. Haurrak ekintza bat IMITATZEN du (lo dagoela, jaten ari dela...).2. Imitatzen duen ekintza hori, objektu batengan PROIEKTATZEN du (panpinari

jaten eman, lo egin arazi...). 3. Objektu zehatz baten ONESPENA (makila zaldi moduan erabili, kartoizko kutxa auto baten moduan…). 4. Eguneroko ekintzen ANTZEZPENA. 5. ROL desberdinen antzezpena (taldean jolasten hasiko dira).

HELBURUAK● Haurra pertsona bezala sendotzea eta autoafirmatzea izango da gune honen

helbururik garrantzitsuena.● Afektuzko tentsioak eta desioak bideratzea.● Ingurua eta ingurukoekin harremanetan jartzeko bide bat topatzea.● Haurraren errealitate hurbileko ekintzak burutzea.● Gizartean beteko duen rola barneratzeko laguntza ematea (rolen banaketa

emanez, errealitateko hainbat jokabideri buruzko hipotesiak bideratuko ditu).● Arauak ezartzen hastea, akordioak iristeko eta arazoen ebazpenetan trebatzeko.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 7: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

7

MATERIALA

● Haurren neurrian jarrita dagoen ispilua, jolasari dagozkion mozorroak...● Etxea: sukalde tresnak, janariak, panpinak, panpinen arropa, kotxe kapotak,

paseatzeko aulkitxoak ...● Jatetxea: jatetxeko menuak, amantalak, tresneriak, dirua...● Denda: elikagaiak, prezioen txartelak...● Ileapaindegia: makilajeak, ilea apaintzeko tresneriak…● Mekanika tailerra: mailu, iltze, torloju, kurrika...● ...

BEHAKETARAKO ADIERAZLEAK

NOLA jolasten da?Materiala, espazioa eta denboraren erabilpena kontuan izango ditugu. ZERTAN jolasten da? Jolas motak garrantzia izango du eta haurrak hartzen dituen rolak esanguratsuak izango dira. Horretarako jolasaren garapena eta momentu konkretutaz jabetu beharko gara.NOREKIN jolasten da?Bakarkako edo taldeko jolasa nahiago duen gogoeta egingo dugu eta horrekin batera harremanen hausnarketa. Autonomia maila ere kontuan izango dugu bakarrik jolasteko edo helduaren beharra duen aurreikusiaz.

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizarteratzekoak kontuan izango ditugu.

ADIERAZLEAK:

Afektibozkoak:● Ekimena azaltzen du.● Bere pertsona estimatzen edo baloratzen du.● Bere buruarekiko konfidantzarik azaltzen du.● Gozatzen du.● Arazoei aurre egiten die. ● Autonomiaz jokatzen du Enpatikoa da.● Sormena adierazten du.● Interesa azaltzen du.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 8: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

8

Gizarteratzekoak:● Aniztasuna onartzen du. ● Errespetuz jokatzen du.● Parte hartzailea da.● Elkarlanean aritzen da.● Kritikoa da bere buruarekiko eta besteekiko.

Komunikatiboak:● Hizkuntza baliabideak erabiltzen ditu.● Espresibitatez adierazten da.● Besteekin komunikatzeko gai da.

Kognitiboak:● Sistemak egiten ditu.● Erlazioak egiten ditu.● Interaktiboki behatzen du.● Identifikatzen du.● Konparaketak interpretatzen ditu.

Motoreak:● Espazio denboran antolatzen da.● Koordinatzen da.● Erregulatzen da.

HEZITZAILEAREN PAPERA

Ziurtasun afektiboa bermatu beharko du ezer egiten hasi aurretik haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaide sentiaraziz. bide batez, txokoko egoera antolatu eta prestatuko du haurrak lasai jolas dezan eta bertan gauzatzen diren egoera desberdinak arretaz behatuko ditu.

ADIERAZPEN PLASTIKOA

Gune honetan komunikaziorako aukera desberdinak eskainiko dira. Sormena, adierazpen grinari eta komunikatzeko beharrari eskaintzen zaion gunea da. Haurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio eta esperimentazioaren bidez. Beraz, ekoizpena ez da garrantzitsuena izango sortzeko prozesua eta garapena baizik.

HELBURUAK

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 9: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

9

Haurraren emozioak bide desberdinetatik kanporatzea eta sormena garatzea izango da gune honen helbururik nagusiena. Horretarako, materialak aztertzeko eta behatzeko aukerak utziko dizkiegu eta ondoren, teknika desberdinak erabiliz, esperimentazioa eta manipulaziora iritsiko dira. Hau horrela izanik, adierazpen plastikoarekin lotuta dauden helburuak lortzeko bidean jarriko ditugu.

● Sentipenak, ideiak, pentsamenduak...adierazteko eta komunikatzeko, adierazpen plastikoak eskaintzen dituen aukerak eta baliabideak ESPERIMENTATZEKO eta ERABILTZEKO aukera izatea.

● Material desberdinak EZAGUTZEA eta MANIPULATZEA .● Teknika desberdinetaz jabetzea eta erabiltzea.● Sormena eta orijinaltasuna GARATZEA.

MATERIALA

● Inguru naturalak eskaintzen dizkigun material desberdinak (txoko honetan jartzea izango da txoko hau ornitzeko atal garrantzitsu bat).

● Berrerabiltzeko materialak: artilea, soka, esponja...● Tamaina, kolore eta testura desberdinetako paperak...● Margoak: argizari bigunak/gogorrak, egurrezkoak, errotulagailuak lodiak/finak,

klerak...● Arkatzak, guraizeak.● Puntzoiak eta alfombrak.● Tenperak, tinturak, eskumargoak eta isipuak.● Kola zuria eta barrako kola.● Plastilina, buztina, zimoa● Gometxak…● ...

BEHAKETARAKO ADIERAZLEAK

NOLA jolasten da?Material eta teknika desberdinen behaketa gogoko dituen edo ez eta hauen erabilpen egokia egiten duen edo “kaotikoa” den kontutan izango dugu.Sortzen duenari buruzko zaletasuna azaltzen duen jasoko dugu.ZERTAN jolasten da? Materiala, espazioa eta denboraren erabilpena.NOREKIN jolasten da?Elkar-ekintzan aritzen da, bakarka, proposamenak egiten ditu, helduaren beharra dauka...

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizarteratzekoak kontuan izango ditugu.

ADIERAZLEAK:

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 10: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

10

Afektibozkoak:● Ekimena du.● Bere pertsona estimatzen edo baloratzen du.● Bere buruarekiko konfiantza azaltzen du.● Gozatzen du.● Arazoei aurre egiten die.● Autonomiaz jokatzen du.● Enpatikoa da.● Sormena adierazten du.● Interesa azaltzen du● Sortzeko gogoa du.

Gizarteratzekoak:● Aniztasuna onartzen du.● Errespetuz jokatzen du.● Parte hartzailea da.● Elkarlanean aritzen da.● Kritikoa da bere buruarekin eta besteekin● Elkar lanean aritzen da.● Aurrera eramandako jarduera baloratzen du beregan eta besteengan.

Komunikatiboak:● Hizkuntzazkoak ez diren baliabideak erabiltzen ditu.● Espresibitatez adierazten da.● Besteekin komunikatzeko gai da.● Berezko kodea sortzen du.● Emozioak kanporatzen ditu.

Kognitiboak:● Sistematikoki behatzen du.● Identifikatzen du.● Konparaketak egiten ditu.● Erlazioak egiten ditu.● Interpretatzen du.● Ordenatzen du.● Interpretatzeko gai da.● Arazo baten aurrean hipotesiak egin eta horren baitan emaitzak aukeratzen ditu.

Motoreak:● Espazio denboran antolatzen da.● Koordinatzenda (esku-begi koordinazioa, motrizitate fina…).● Indarra neurtzen du.● Erregulatzen da.● Esperimentatzen du.● Manipulatzen du.● Eraikitzailea da.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 11: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

11

HEZITZAILEAREN PAPERA

Ziurtasun afektiboa bermatu beharko du ezer egiten hasi aurretik, haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaide sentiaraziz. Bide batez, txokoko egoera antolatu eta prestatuko du haurrak lasai jolas dezan eta egoera desberdinak arretaz behatuko ditu.

Teknika eta material desberdinak erabiltzera animatuko du haurra eta honen ekoizpena epaitu gabe jaso eta baloratuko du. Bide batez, komunikatzeko bide egokia

LIBURUTEGIA

Hizkuntza adierazpenak bideratzeko eta hizkuntza idatziarekin harremanetan jartzeko gunea izango da. Hizkuntza komunikazio tresna izanik hauek garatzeko erabilera desberdinak landuko dira, ahozko nahiz gorputzeko lengoaiaren bitartez. Modu berean irakurtzeko zaletasuna suspertzen lagunduko duen jarduerak bideratuko dira.

HELBURUAK● Irakurtzeko zaletasuna suspertu eta irakurketaz gozatzea.● Hizkuntza idatziarekiko motibazioa eta jarrera baikorra garatzea.● Hizkuntza idatzia komunikazio tresna bezala errekonozitzea.● Hizkuntza idatziaren berreraikitze prozesuan aktiboki parte hartzea, irakurketa-

idazketari buruzko hipotesiak garatuz.● Ipuin, aldizkari, liburu… hizkuntza idatziaren erreferentzia desberdinak erabiltzen

eta bereizten joatea.● Testurik gabeko irudien irakurketa egitea: laminak, ipuin ilustratuak, argazkiak...

MATERIALA

Irakurtzeko…● Lurrean esertzeko espazio beroa/erosoa.● Ipuinak.● Ilustrazioak.● Egunkariak.● Aldizkariak.● ...

Idazteko…● Manipulatzeko alfabetoko hizkiak.● Mahaiak eta aulkiak.● Paperak.● Arkatzak, borragomak.● Margoak.● ...

Besteak…

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 12: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

12

● Txotxongiloak.● Proiektuarekin bat doazen hiztegi, ipuinak, txartelak…● Gelakideen izenen txartelak.● ...

BEHAKETARAKO ADIERAZLEAK

NOLA jolasten da?Materiala, espazioa eta denboraren erabilpena kontuan izango ditugu. ZERTAN jolasten da? Hizkuntzaren baliabide eta euskarri desberdinen erabilera esanguratsua izango da. NOREKIN jolasten da?Bakarkako edo taldeko jolasa nahiago duen gogoeta egingo dugu eta horrekin batera harremanen hausnarketa. Autonomia maila ere ko ntuan izango dugu bakarrik jolasteko edo helduaren beharra baldin badu aurreikusiaz.Elkar-ekintzan aritzen den, bakarka, proposamenak egiten dituen, helduaren beharra daukan...

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizarteratzekoak kontuan izango ditugu.

ADIERAZLEAK:

Afektibozkoak:● Ekimena du.● Bere pertsona estimatzen edo baloratzen du.● Bere buruarekiko konfidantza azaltzen du.● Gozatzen du.● Autonomiaz jokatzen du.● Enpatikoa da.● Sormena adierazten du.● Interesa azaltzen du.● Arreta jartzen du.

Gizarteratzekoak:● Aniztasuna onartzen du.● Errespetuz jokatzen du.● Parte hartzailea da.● Elkarlanean aritzen da.● Kritikoa da bere buruarekiko eta besteekiko. ● Aurrera eramandako jarduera baloratzen du.● Ardura txikiak bere gain hartzen ditu.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 13: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

13

Komunikatiboak:● Hizkuntza baliabideak erabiltzen ditu.● Espresibitatez adierazten da.● Zehaztasunez adierazten da.● Besteekin komunikatzeko gai da.● Elkarrizketetan parte hartzen du.● Arretaz entzuten du.

Kognitiboak● Sistematikoki behatzen du.● Identifikatzen du.● Konparaketak egiten ditu.● Erlazioak egiten ditu.● Ordenatzen du.● Interpretatzeko gai da.● Arazo baten aurrean hipotesiak egin eta horren baitan irtenbideak aurkitzen ditu.

Motoreak:● Espazio denboran antolatzen da.● Koordinatzen da.● Erregulatzen da.

HEZITZAILEAREN PAPERA

Segurtasun afektiboa bermatuko du, haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaidea dela sentiaraziz. Haurraren gaitasunetan sinetsiko duenez, haurrak entzun eta beraien proposamenak bideratzen saiatuko da. Bere buruarekiko eta haurrenganakokonfiantzaa izaterakoan beraien protagonismoa bultzatuko du behar duten laguntza eskainiz.

Beraz, hezitzailea moderatzailea, dinamizatzailea eta behatzailea izango da. Dinamizatzaile den horretan haurrekin gaia konpartitu, haurren komunikazio

ekimenak eta saiakerak jaso eta haurrek ekoizten dutena ulertzen saiatuko da.Papereko ekoizpenari bere tokia bilatuko dio, inolaz ere, beste ekintzei

protagonismoa kenduz. (IKUSI “ irakasleak elkarrizketetan bideratzen dituen estrategiak” dokumentua)

ESPERIMENTAZIOA-MANIPULAZIOA

Matematikako konpetentzia garatzeko beharrezkoa izango da esperimentazio eta manipulaziorako gune aberats eta erakargarria eskaintzea. Honela, pentsamendu sortzaile batetik abiatuz arazo desberdinei aurre egiten lagunduko dio. Hauek gelako

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 14: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

14

zereginetan integratuak egongo dira, egunerokoan, bat-bateko egoeretan... Matematika ulertu, erabili eta baloratua izateko egunerokotasunak eskaintzen dituen aukera guztiak kontuan izango ditugu, modu honetan, bere eguneroko praktikan oinarrituz egiten duenaren funtzionaltasuna aurkituko duelarik.

HELBURUAK

● Pentsamendu matematikoa garatzea: esperimentatzea, hipotesiak egitea, kontzeptuak erlazionatzea eta sinbolizatzea.

● IDEAL prozeduraren bitartez edozein egoerari irtenbidea bilatzea (identifikatu, definitu, estrategia aukeratu, aritu, lorpena baloratu)

● Lorpenak edo prozesuan izandako aurrera pausoak berbalizatzea.● Emaitzak ez du garrantziarik izango, emaitza horretara iristeko garapenak

baizik.

MATERIALA

Elementu, erlazio eta neurriekin jarduteko:Eraikuntzak egiteko: kaxak, egurrezko blokeak,sokak, balantzak, bolumenak

lantzekoak, berrerabiltzeko materiala, erregelak, lodiera desberdineko objektuak (aroak,tapoiak, bolak…), material naturalak (urtaro, naturarekin lotura daukatenak intxaurrak, urrak, piñaburuak...besteak beste) merkatuan dauden material konkretuak...Sinboliko-matematikoak:

Balantzak, gezurrezko dirua, eragiketak egiteko jolasak, bolo jolasa, dianak…

Estrukturatua eta mahai jolasak:Kartak, dominoa, xakea, partxisa, zentzumenak lantzekoak (usaimena,

entzumena…), seriazioak egiteko kolore eta tamaina desberdineko materiala, puzzleak, sudokua…Matematikakoak:

Geoplanoak, neurri desberdineko plantillak, irudi geometrikoak lantzeko ereduak, zenbakiak, kopuruak, ispilu jolasak, bloke logikoak, abakoak, erregela desberdinak, ordulariak...

BEHAKETARAKO ADIERAZLEAK

NOLA jolasten da?Materiala, espazioa eta denboraren erabilpena kontuan izango ditugu, manipulatu,

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 15: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

15

esperimentzen du.ZERTAN jolasten da?Esperimentazio eta manipulaziorako material anitzaren erabilpenaz ohartuko gara.NOREKIN jolasten da? Autonomi maila ere kontutan izango dugu bakarrik jolasteko edo helduaren beharra baldin badu aurreikusiaz.

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizarteratzekoak kontuan izango ditugu.

ADIERAZLEAK:

Afektibozkoak:● Ekimena du.● Bere pertsona estimatzen edo baloratzen du.● Bere buruarekiko konfiantza azaltzen du.● Gozatzen du.● Autonomiz jokatzen du.● Enpatikoa da.● InteresA azaltzen du.● Arreta jartzen du.● Bere aurkikuntzak edo emaitzak besteekin konpartitzen ditu.

Gizarteratzekoak:● Aniztasuna onartzen du.● Errespetuz jokatzen du.● Parte hartzailea da.● Elkarlanean aritzen da.● Kritikoa da bere buruarekiko eta besteekiko. ● Aurrera eramandako jarduera baloratzen du.

Komunikatiboak:● Hizkuntza baliabideak erabiltzen ditu.● Espresibitatez adierazten da.● Zehaztasunez adierazten da.● Besteekin komunikatzeko gai da.● Elkarrizketetan parte hartzen du.● Arretaz entzuten du.● Matematikako hiztegia erabiltzen du.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 16: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

16

Kognitiboak:● Sistematikoki behatzen du.● Identifikatzen du.● Konparaketak egiten al ditu.● Erlazioak egiten ditu.● Ordenatzen du.● Interpretatzeko gai da.● Arazo baten aurrean hipotesiak egin eta horren baitan irtenbideak aurkitzen ditu.

Motoreak:● Espazio denboran antolatzen da.● Koordinatzen da.● Erregulatzen da.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 17: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

17

HEZITZAILEAREN PAPERA

Segurtasun afektiboa bermatuko du, haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaidea dela sentiaraziz. Haurraren gaitasunetan sinetsiko duenez, haurrak entzun eta beraien proposamenak bideratzen saiatuko da. Bere buruarekiko eta haurrenganako konfidantza izaterakoan beraien protagonismoa bultzatuko du behar duten laguntza eskainiz.

Beraz, hezitzailea moderatzailea, dinamizatzailea eta behatzailea izango da. Dinamizatzaile den horretan haurrekin gaia konpartitu, haurren komunikazio

ekimenak eta saiakerak jaso eta haurrek ekoizten dutena ulertzen saiatuko da. Beraiengan interesa eta jardueren funtzionalitatea bermatzen saiatuko da, ikerketarako prestutasuna agertuaz.

TXOKO TXURIA

Proiektuak gauzatzeko eta bideratzeko gunea eskeiniko zaio gune honetan, haurrengandik jasotako aurrezagutzak eta informazioa bideratuko direlarik. Bestalde, gaiarekin bat datorren materialaren bilketa egingo denez, gune aproposa izango da familien kolaborazioa bermatzeko, haurren gelako eta etxeko bizitzaren arteko harremana sendotuz, non Ikastola eta etxearen arteko lotura indartzen lagunduko duen.

HELBURUAK

● Haurra ikaste prozesuan protagonista izatea eta proiektuko jardueretan aktiboki parte hartzea.

● Ezagupen esanguratsua bultzatzea.● Haurraren jakinmina piztea.● Haurrek dakitenarekin eta proiektuan ikasitakoarekin loturak egitea eta

ezagutzak sendotzea.● Ikastola eta etxekoaren elkarlana indartzea.

MATERIALA

● Panela gutun, ohar , albisteak eta bestelakoak kokatzeko.● Argazkiak.● Etxetik ekarritako gauzak: liburuak, ipuinak, objektuak…● Mahaia edo erakustokia.● Proiektua aurrera eramateko material desberdina.● ...

BEHAKETARAKO ADIERAZLEAK

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 18: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

18

NOLA jolasten da?Materiala, espazioa eta denboraren erabilpena kontuan izango ditugu.ZERTAN jolasten da? Etxetik ekarritakoa eta ikastolaren arteko banaketa egiteko gaitasuna azalduko digu.NOREKIN jolasten da? Elkar-ekintzan aritzen da, bakarka, proposamenak egiten ditu, helduaren beharra dauka…

Haurren gaitasunen arabera adierazle afektiboak, motoreak, komunikatiboak, kognitiboak, gizartzeratzekoak kontuan izango ditugu.

ADIERAZLEAK:

Afektibozkoak:● Ekimena du.● Bere pertsona estimatzen edo baloratzen du.● Bere buruarekiko konfidantza azaltzen du.● Gozatzen du● Autonomiaz jokatzen du.● Sentsibilitatea azaltzen du.● Sormena adierazten du● Interesa azaltzen du.● Arreta jartzen du.● Etxea/Ikastolaren arteko harremanak modu naturalean bideratzen ditu.

Gizarteratzekoak:● Aniztasuna onartzen du.● Errespetuz jokatzen du.● Parte hartzailea da.● Elkarlanean aritzen da.● Kritikoa da bere buruarekin eta besteekin.● Ardura txikiak bere gain hartzen ditu.

Komunikatiboak:● Hizkuntza baliabideak erabiltzen ditu.● Espresibitatez adierazten da.● Zehaztasunez adierazten da.● Besteekin komunikatzeko gai da.● Elkarrizketetan parte hartzen du.● Arretaz entzuten du.

Kognitiboak:● Sistematikoki behatzen du.● Identifikatzen du.● Konparaketak egiten ditu.● Erlazioak egiten ditu.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 19: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

19

● Ordenatzen du.● Interpretatzeko gai da.● Hipotesiak formulatzen ditu.

Motoreak:● Espazio denboran antolatzen da.● Koordinatzen da.● Erregulatzen da.

HEZITZAILEAREN PAPERA

Segurtasun afektiboa bermatuko du, haurra baloratua, errespetatua eta taldeko partaidea dela sentiaraziz. Haurraren gaitasunetan sinetsiko duenez, haurrak entzun eta beraien proposamenak bideratzen saiatuko da. Bere buruarekiko eta haurrenganako konfidantza izaterakoan beraien protagonismoa bultzatuko du behar duten laguntza eskainiz.

Beraz, hezitzailea moderatzailea, dinamizatzailea eta behatzailea izango da. Dinamizatzaile den horretan haurrekin gaia konpartitu, haurren komunikazio

ekimenak eta saiakerak jaso eta haurrek ekoizten dutena ulertzen saiatuko da. Familiekin konfidantzazko harremana landuko du beraiekin enpatizatuz, konfidantza emanez, modu honetan haurraren ziurtasun afektikoa indartuko baitu.

EBALUAZIOA

Aldez aurretik ezarritako helburuak lortzeko, ematen den prozesuaren jarraipena eta erregulazioaren erregistro bezala ulertu behar dugu, inolaz ere ez helburuak bete diren hala ez zertifikatuko duen lana bezala. Horretarako, prozesu guztia izango dugu kontutan (hasiera, bukaera eta garapena jasotzen duena) eta parte hartzaile guztiak kontutan izango ditugu (haurrak, hezitzaileak, metodologia, espazioak, materialak, baliabideak…) Haurraren aniztasuna errespetatzen lagunduko digun tresna izango da, haurraren aurrezagutzak, garapena eta mugak errespetatuko dituena, hau da, bilakaera osoa jasoko duen informazio bilketa izan behar du.

Etengabeko ebaluazioa izango da behaketa sistematiko batean oinarrituta. Horretarako tresna desberdinak erabiliko ditugu:

● Txoko bakoitzeko erregistro orriak (a)● Irakaslearen behaketa orriak (b)● Bideo grabaketak.● Bideo grabaketak hausnartzeko behaketa orriak.● Elkarrizketak: haurrarekin hartu emana duen orokin.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA

Page 20: Copia de HH PROIEKTUA: TXOKOAK .docx - Ikastolen … · Web viewHaurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio

20

ZER EBALUATU?

Hezitzailea:Hezitzailearen esku hartzea ebaluatzea ezinbestekoa da, haurren beharrei

egokitzeko, irakaskuntza eta ikaskuntzaren prozesua hobeagotzeko, hezitzaileen autoformazioa egiteko eta kritikotasunez hezitzailearen lana baloratzeko. Honenbestez, haurrarekin lanean dagoen irakasle taldeak prozesua konpartitzeko eta moldatzeko aukera izango du.

Haurra:Haurraren ikaste prozesua kontuan hartuta, beraien garapen momentua

ezagutzeko ezinbestekoa izango da. Gurasoek, beraien haurren garapena eta ikaste prozesuaren berri izango dute eta haurra bere lorpenez eta zailtasunez jabetzen joango da.

Metodologia:Eguneroko jarduerak eta dinamika aurrera eramateko beharrezkoak ditugun

proiektuak, ekintzak, programazioa...ondo aztertu beharko da haurraren garapen baikorra lortzeko.

Banan banako trataera: Txokoen dinamika eta funtzionamenduak haurraren behaketa eta jarraipena

aberatsagoa izateko aukera ematen digu. Horrela kontuan hartuko ditugu, lan espezifikoaren edo taldearen aurrean duen jarrera, aurrerapenak, oztopoak, zailtasunak… eta momentuan momentuko haur bakoitzak bere beharretara egokitutako programa aurrera eraman ahal izatea. Modu honetan, eguneroko funtzionamendua hobetzeko bidea jorratuko dugu, praktika onak finkatu eta hobekuntzak etengabe proposatuaz, beti ere haurren behar eta interesetara ahalik eta gehien hurbiltzeko.

TXOKOETAN LANEAN NOLA ETA ZERTARAKO (2013-2014 IKASTUTEA)HH TALDEA