Cuento modulo

8
Cuento del trabajo modular

Transcript of Cuento modulo

Page 1: Cuento modulo

Cuento del trabajo modular

Page 2: Cuento modulo

Fitxa teknikoa

Izenburua Peio Kilamaruskira doa

Zikloa Haur Hezkuntzako 2.zikloko ikasleentzat

Helburuak

Klaseko haurrak nahaste honen inguruan sensibilizatzea Empatia garatzea (bestearen paperan jarriz) Irakurketa eta bisualki batez ere, desberdintasunak daudela ulertzen Ikastea Pertsona bakoitza ezaugarri desberdinak dituela jakinaraztea Haurren interesetatik habiatuz ikastea (ipuinaren bidez)

Page 3: Cuento modulo

Edukiak

Aniztasuna Desberdintasuna

Baliabideak

Guk egindako marrazkiak Movie maker programa Argazki kamara Ahotsak, musika

Page 4: Cuento modulo

Storyboard

Page 5: Cuento modulo

Ipuina

PEIO KILAMARUSKIRA DOA:

Bazen behin Peio izeneko mutiko bat. Egun batean, Kilamaruski izeneko herri batera doa oporretan. Kilamaruskira oso-oso urruti dagoen herrialdea da, eta horregatik bidaia luuze-luze-luzea egin du, itsaso zabal eta urdina hegazkinez zeharkatuz.Jada gure Peio Kilamaruskira iritsi da

Kilamaruski oso-oso handia da, etxe handi asko-asko ditu, kolore desberdinetako kotxe asko-asko daude, azkar-azkar ibiltzen direnak, jende arraro asko-asko-asko dago.

Peiok kalean zarata besterik ez du entzuten: umeen negarrak, pertsonen garrasiak, kotxeen bozinak, txakurren zaunkak.

.

Page 6: Cuento modulo

Peiorentzat kaleko kartel eta seinaleek irudi arraroak dituzte, jendeak ere arraro hitz egiten du. Peiok ez du ezer ulertzen. Peio galduta dago.

Laguntza eskatzeko oihukatzen du, baina jendeak arraro begiratzen dio.

Peiorentzat Kilamaruski labirinto bat da. Labirinto haundi haundi bat!Peio labirintoan zehar aurrera doa, baina ez du irteerarik aurkitzen, noraezean dabil.

Nahiz eta aurrera egin, Peio etengabe leku berdinarekin topo egiten du. Peio oso urduri dago, eta garrasi egiten du.

Bat-batean, iparroratz bat aurkitzen du. Iparrorratzak kolore asko ditu, morea, urdina, berdea, arrosa, eta beltza. Orratzak okertuta ditu eta ez du funtzionatzen. Puskatuta dago.

Peiori iparrorratza asko gustatu zaio. Iparrorratza duenean, seguru sentitzen da. Peio denbora asko ematen du iparrorratzari begira (erlojua azkar pasatzen)

Page 7: Cuento modulo

Bat batean, nora joan esaten dioten seinaleak ikusten ditu. Peio lasaitu egiten da. Geziei jarraituz, Peio aurrera doa. Beranduago harridura eta debeku seinaleak aurkitzen ditu, bide okerretik doala adierazten diotenak.

Azkenean, Peiok labirintoaren irteera aurkitzen du. Peio pozik dago.

Labirintotik irtetean, Martinekin topo egiten du.

(Bakoitzak bere ezaugarriak): Ile horia dut, urduria naiz, autismoa dut...Orain badakit nola sentitzen zaren.

Page 8: Cuento modulo

JANES H.H 31.TALDEA

Sofia BalentziagaJessica LopezEva Mediavilla

Ane RaneroNerea Zamorano