Dal egoerak 2016-2017

2

Click here to load reader

Transcript of Dal egoerak 2016-2017

Page 1: Dal egoerak 2016-2017

GAIA: “Lehen Hezkuntzako irakasleek kontsumo egoeren aurrean duten jarrera”

1. egoera

Jon eta Ander gelakideak dira eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan daude. Ikasgelara sartzean, eztabaidan hasi dira beren motxilei buruz.

- Jon: Nire motxila zurea baino hobea da eta gehiago gustatzen zait.

- Ander: Hara! Nireak ez du marka ezagunik baina berton egina dago, eta, gainera, zurea Roxy markakoa da, neskentzat da.

- Jon: Zurea kaka hutsa da eta nireak 70 € balio du.

- Ander: Ba nire amak dio markagatik garestiagoak direla, baina lehenago puskatzen direla.

- Jon: Ba jakin ezazu ikasturte berriarekin batera markako motxila berri bat gurasoek edo amonak erosten didatela, nahiz eta besteak puskatuta ez izan.

- Ander: Eta puskatuta ez daudenak non daude? Zaborrera bota zenituzten?

Ander burumakur gelditu da. Une horretan, beste gelakide bat, Maite, gerturatu zaie, eta eztabaidan sartu da.

- Maite: Telebistan motxila hori ateratzen da gehien, eta, gainera, Violettak motxila honekin agertzen dira argazkietan

Gelakide gehiago sartu dira eztabaidan.

Iskanbila hori ikusita, irakasleak eztabaida moztu du, eta ikasle bakoitza bere mahaira bidali du.

Beranduago, patioan, lankide bati kontatu dio gertatutakoa, eta hark honela galdetu dio: eta ez al duzu ezer egin?

1

Page 2: Dal egoerak 2016-2017

GAIA: “Lehen Hezkuntzako irakasleek kontsumo egoeren aurrean duten jarrera”

2. egoera

Mikel eta Itsaso bikiak dira eta 12 urte dituzte. Bilbo erdiguneko ikastetxe publiko batean ikasten dute, eta seigarren mailan daude.

Lehen Hezkuntzako ikasketak amaitzeagatik gurasoek mugikor berri bat oparituko diete biei.

Jonekin topatu denean, horrelakoa komentatu dute:

- Ane: Zelako tramankulua duzun! - Mikel: Bai, ezta? mola mazo, ezta? berri-berria eta garestia. Gainera,

sare sozialetan sartzeko eta jolasteko pepino bat da! - Jon: Eta Itsasori oparitu diote berdina? - Mikel: Ba, bai, baina berari ez zaio gustatzen eta beste gauza bat nahi

du; beraz, agian aldatuko du. - Jon: Jo, zelako zortea! Baina, aurrekoarekin zer egingo duzu? Iaz beste

bat erosi zizuten eta nahiko garestia, ezta? Botako duzu??? - Mikel: Ba, ez dakit, agian bai. - Ane: Ba, entzunda daukat oso kutsakorrak direla... - Jon: Jo baietz, gainera nire amak dio mugikorrak egiteko material bat

agortzeko zorian dagoela!

Hurrengo egunean ez zen besteri entzun gelan. Bikiak sartu zurenean, Mikelek arro-arro irakasleari mugikorra erakutsi zion. Irakasleak gelan eta jolas-orduan mugikorrak itzalita eta gordeta izan behar zituztela esan zien ikasleei, zeren eta gero eta haur gehiagok telefonoa gelara ekartzen zuten. Ikasleak telefono mugikor sofistikatuak eskatzen hasi dira urtebetetze-opari bezala, eta horiek gelara ekartzen ere.

Egoera hau ikusiz gero, andereñoak bere kexa ikastetxearen zuzendaritzakoei jakinarazi die. Andereñok honako hau proposatu zien: ikastetxeak klaustrokideekin eta gurasoekin bilkura bat antolatu telefonoen arazoaz eztabaidatzeko.

2