Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria

1
DEIXIA ETA DEITIKOAK “Elgoibar Donostiatik 50 km-ra dago” esaldia hartuko dugu adibiderako. Ez dut nik esaldi horretan elementurik, seinalerik, jakiteko testu hori non sortua den; edozeinek edonon esan dezakeen esaldia da hori. “Elgoibar hemendik 50 km-ra dago” esaldian, ordea, hemendik aditzondoaren bidez enuntziazioaren tokiari egiten zaio erreferentzia eta, horretara, hori esan denean, Durango, Getaria edo Zumarraga bezalako leku baten esana dela badakigu. Hemendik hori deiktiko bat (seinalatzaile bat) da, testuan egonik testutik kanpoko elementu bat (toki bat, hain zuzen) seinalatzeko, deitzeko erabili baita. Hemendik horren esanahi zehatza ez digu hiztegiak emango, testuinguruak baizik. Deiktikoek bideratzen duten mundu errealaren eta testuko adierazpenen arteko erlazio horri deritzo, bestalde, deixia. Deixia, horretara, komunikazio egoerako lementuei (enuntziatzailea, enuntziatarioa, erabilera- esparrua, eta testu-generoa) erreferentzia egiteko modua da eta horretarako erabiltzen ditugun unitate linguistikoak deiktikoak dira. Deixiaren bidez, hizkuntzaz kanpoko errealitateko (testuinguruko) zein entitateri buruz ari garen seinaleak sartzen ditugu testuan. Hori nola bideratzen den? Berbaldi bakoitzean enuntziatzaileak bere burua jartzen du bere diskurtsoaren zentro (ni, hemen, orain...) eta puntu horretatik antolatzen du espazioa eta denbora, horrela enuntziatarioari orientabideak ematen dizkio. Testuinguruaren arabera, gerta liteke esaldi batean hemen deiktikoa erabiltzea “solaskideok gauden tokia” seinalatzeko; baina liteke, era berean, kontrastea egin nahi delako edo, beste esaldi batean “hiztuna dagoen tokia” soilik markatzea hemen horrek. Ondorioz, hor erabiltzea “entzulea dagoen tokia” adierazteko Bi esaldietan hemen deiktikoa ageri da, baina erreferente ezberdina dute. Elementu hauek guztiak (hemendik, hemen, hor, etab.) deiktikoak dira eta testuinguruak finkatzen du bakoitzaren zentzua. Eguneroko bizitzan asko erabiltzen dugun prozedura da deixiaren hau, komunikazioa erraztu ez ezik hizkuntz adierazpenak ekonomizatzeko (hitzak aurrezteko, alegia) txit baliagarria gertatzen da eta. Askotan, “esku artean dudan liburuak dioenez...” bezalakoak esan beharrean, adibidez, “honek dioenez...” moldekoak erabiltzen ditugu. Honek hori ere deiktiko bat da eta solasaldiaren testuinguruak zehazten du berorren zentzua. Aipatutako deiktikoak molde askotakoak izan daitezke: INTERAKTIBOTASUA.- Izan daitezke: interaktiboa eta ez-interaktiboa Interaktiboan ditugu: · Deitikoak eta horietan ditugu: 1. Pertsonalak (aditzaren lehen eta bigarren pertsonak, izenorde pertsonalak , plural hurbila: -OK 2. Denborazkoak (denbora-adberbioak: orain, iaz, hurrengoan. Datorren..., gero, orduan, garai hartan, gaur egun, lehen, momentuz, oraindik, duela) 3. Espazialak (leku-adberbioak: hemen, hor, han, hementxe, hortxe, hantxe)

Transcript of Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria

Page 1: Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria

DEIXIA ETA DEITIKOAK

“Elgoibar Donostiatik 50 km-ra dago” esaldia hartuko dugu adibiderako. Ez dut nik esaldi horretan elementurik, seinalerik, jakiteko testu hori non sortua den; edozeinek edonon esan dezakeen esaldia da hori.“Elgoibar hemendik 50 km-ra dago” esaldian, ordea, hemendik aditzondoaren bidez enuntziazioaren tokiari egiten zaio erreferentzia eta, horretara, hori esan denean, Durango, Getaria edo Zumarraga bezalako leku baten esana dela badakigu. Hemendik hori deiktiko bat (seinalatzaile bat) da, testuan egonik testutik kanpoko elementu bat (toki bat, hain zuzen) seinalatzeko, deitzeko erabili baita. Hemendik horren esanahi zehatza ez digu hiztegiak emango, testuinguruak baizik. Deiktikoek bideratzen duten mundu errealaren eta testuko adierazpenen arteko erlazio horri deritzo, bestalde, deixia.Deixia, horretara, komunikazio egoerako lementuei (enuntziatzailea, enuntziatarioa, erabilera-esparrua, eta testu-generoa) erreferentzia egiteko modua da eta horretarako erabiltzen ditugun unitate linguistikoak deiktikoak dira.Deixiaren bidez, hizkuntzaz kanpoko errealitateko (testuinguruko) zein entitateri buruz ari garen seinaleak sartzen ditugu testuan. Hori nola bideratzen den? Berbaldi bakoitzean enuntziatzaileak bere burua jartzen du bere diskurtsoaren zentro (ni, hemen, orain...) eta puntu horretatik antolatzen du espazioa eta denbora, horrela enuntziatarioari orientabideak ematen dizkio.Testuinguruaren arabera, gerta liteke esaldi batean hemen deiktikoa erabiltzea “solaskideok gauden tokia” seinalatzeko; baina liteke, era berean, kontrastea egin nahi delako edo, beste esaldi batean “hiztuna dagoen tokia” soilik markatzea hemen horrek. Ondorioz, hor erabiltzea “entzulea dagoen tokia” adieraztekoBi esaldietan hemen deiktikoa ageri da, baina erreferente ezberdina dute. Elementu hauek guztiak (hemendik, hemen, hor, etab.) deiktikoak dira eta testuinguruak finkatzen du bakoitzaren zentzua.Eguneroko bizitzan asko erabiltzen dugun prozedura da deixiaren hau, komunikazioa erraztu ez ezik hizkuntz adierazpenak ekonomizatzeko (hitzak aurrezteko, alegia) txit baliagarria gertatzen da eta. Askotan, “esku artean dudan liburuak dioenez...” bezalakoak esan beharrean, adibidez, “honek dioenez...” moldekoak erabiltzen ditugu. Honek hori ere deiktiko bat da eta solasaldiaren testuinguruak zehazten du berorren zentzua.Aipatutako deiktikoak molde askotakoak izan daitezke:

INTERAKTIBOTASUA.-Izan daitezke: interaktiboa eta ez-interaktiboa

Interaktiboan ditugu:· Deitikoak eta horietan ditugu:1. Pertsonalak (aditzaren lehen eta bigarren pertsonak, izenorde pertsonalak , plural hurbila:

-OK2. Denborazkoak (denbora-adberbioak: orain, iaz, hurrengoan. Datorren..., gero, orduan, garai

hartan, gaur egun, lehen, momentuz, oraindik, duela)3. Espazialak (leku-adberbioak: hemen, hor, han, hementxe, hortxe, hantxe)