Deklinabidea-6-10
-
Upload
mlopezdelapuente8409 -
Category
Documents
-
view
114 -
download
4
Transcript of Deklinabidea-6-10
---/(R)IK) EZA /// --- / (R)EN FALTA---(Sarasolak) –(r)en (Orotarikoan) GABEZIA
- Lan ezaren segurua (Orotariko Euskal Hiztegian)- Lanik eza gogorra da, are gogorragoa etxerik eza.- Gau osoko lorik ezak beldurtzen nau.
- Lan gabezia (Sarasolak)- Barneko indarraren gabezia erakusten du. (Orotarikoan. Bereziki
iparraldeko egitura.)
- Gogo falta- Adimen falta- Ez du inoiz diru faltarik nabaritu.- Larritu ziren gure falta nabaritzean.- Ez dut ezeren falta sentitzen zure ondoan.
“echar en falta” – mira egin (euskara jasoa), falta nabaritu / falta sumatu (arruntagoak)
ez(a) = ez (ezeztapena) + a
NORK EGINA(K) /// NORENGATIK EGINA(K)
Atxagak idatziak dira. (Egilea dela adierazteko)Atxagarengatik idatziak dira. (Atxagarengatik, Atxagak eraginda sortu dira, bera izan da idatzi izanaren kausa.)
Euskara batuan: -gatik. Ez –gaitik.
- *Nigatik esana da aspaldian.- Nik esana da aspaldian.- Nik esana dut aspaldian.
NONDIK /// NORENGANDIK
1. NONDIK (-tik, -etik, -etatik, -tatik, -dik) Izen bizigabeekin: etorri, ekarri (mugimendua eta jatorria adierazten
duten aditzak. Menditik, zuhaitzetik… Izen bizidunekin: etorri, ekarri (mugimendua adierazten duten aditzekin)
BIRDEKLINABIDEA: NOREN + NONDIK- Medikuaren kontsultatik = medikuarenetik- Gurasoen etxetik = gurasoenetik- Abokatuaren bulegotik = abokatuarenetik
2. NORENGANDIK Izen bizidunekin, bestelako aditzekin: jaso, ikasi, lortu, iritsi… (-a(ren)gandik, -engandik, -(r)engandik)
- Gurasoengandik ikasi nuen hizkuntza umetan.- Arbasoengandik iritsi zaizkigun ohiturak galtzea penagarria
litzateke.- Hainbat lagunengandik aholku onak jaso ditut.
HERRITIK (bizigabea) / HERRIARENGANDIK (bizigabea bizidun bihurtua)
- Herritik nator.- Herriarengandik jaso dugu arbasoen kulturaren altxorra.
HERRIARENGANDIK / HERRIARENGATIK- Prest nago edozer egiteko herriarengatik (herriaren alde)- Herriarengandik jaso dugu arbasoen kulturaren altxorra.
BIRDEKLINABIDEA: NORENEAN, NORENERA
Pertsona izena badu taberna edo denda batek izenari noren kasua erantsiko diogu dagokion deklinabidea ezarri aurretik.
- Patxirenean (Patxiren tabernan) geratuta gaude mokadutxo bat hartzeko.
- Ixabelenera (Ixabelen dendara) joatekotan naiz erosketa egitera.- Mikelenean (Mikelen etxean) geratu gara bostetan etxeko lanak
egiteko.