Dekorazioa 2015

32
GOI B ERRI DEKORAZI 2015eko ekaina

description

GoiBerri aldizkariaren dekorazio gehigarria.

Transcript of Dekorazioa 2015

Page 1: Dekorazioa 2015

GOIBERRI

DEKORAZIOA

2015eko ekaina

Page 2: Dekorazioa 2015
Page 3: Dekorazioa 2015

APAINKETARAKO ELEMENTUEKIN JOLASTUZ NOBERE ETXEARI GUSTUKO UKITUA EMATEKO AHOLKUAK JASO DITU GOIBERRIK DEKORAZIO GIDAN.

3dekorazio gehigarria

ETXE APAINKETARAKO GIDA

abesa, deskantsua, intimitatea da etxea; norbe-re txokoa, kabia. Etxea eroso izatea bezalakorikez dago norbera ondo sentitzeko. Ez da errazabaina nondik hasi erabakitzea, ordea.

Egongela, logelak, sukaldea... Estiloa, modak, materialak,koloreak... Asko dago erabakitzeko. Ez da ordea obra handi-tan sartu beharrik etxeari itsura guztiz berritua emateko.Azaleko aldaketekin, gustuz, norbere izaeraren ezaugarrie-kin bat eginez, diseinatu dezakegu gure txoko goxoa. Etxe apainketarako azken tendentzia eta ideiak biltzen

dituen gida osatu du GoiBerrik. Etxegintzan aritzen diren

B Goierriko zerbitzuetako adituen laguntzari esker, eskain-tza zabala jasotzen duen gida da. Udan sartu berritan gare-nean terrazak egokitzeko gomendioak jaso ditu, baina, bai-ta sukaldeetan moda-modan dauden azken joeren, bainu-gelen, egongelen nahiz logelen gaineko xehetasunak ere. Sarritan oharkabean pasatzen diren keinu txikiei buruz-

ko aholkuak ere jasota datoz gida honetan. Etxeetan aro-mak erabiliz lor ditzakegun giro berezi eta ezberdinak, lore-ek barnealdean zein kanpoaldean eskaintzen dizkigutenaukerak edo argiarekin jokatuz nola eragin estetikan, ongi-zatean nahiz segurtasunean.

Delikatissen.com

Page 4: Dekorazioa 2015

ELKARRIZKETA. Nagore Gorrotxategi. Diseinatzailea

4 dekorazio gehigarria

Kettal

6-7.AURKIBIDEA

TERRAZAK. Etxeko terraza: mundu bat zerupean

8-9.

10. Olanak: Itzal itzela 11. Terrazetan eta balkoietangeranioak baino gehiago

12. ARGAZKI APAINKETA:Argazki muralak, noratsun adierazle

14.ARGIZTAPENA:Etxearen argiztapena, gune bakoitzari berea

16.OIHALAK:Gela bat biziberritu

Page 5: Dekorazioa 2015

5dekorazio gehigarria

18. MARGOAK:Gustu adina aukeraLOGELAK

EGONGELAK

20.SUKALDEAK:Sukaldeetan azkena, ‘dekton’

21. BAINUGELAK:Modernitatea, aukeran

26.ESPAZIO TXIKIAKDenerako lekuarekin

30.AROMAKAromen ukitu pertsonala

22-23

24-25

28. NORBERAK EGITEKO:Merkea eta esker onekoa

HolaBlog

Arm

obili.ru

Page 6: Dekorazioa 2015

«Ateek eta zoruak dekorazioguztia baldintzatzen dute»

Zer hartu behar da kontuan etxe bat diseinatzerakoan?Etxean lortu nahi dugun sentsazioa hasieratik garbi eduki-tzea komeni da. Era berean, bakoitzaren beharrak betekodituen etxea lortu behar dugu, erosotasuna edo funtzio-naltasuna bilatuz. Espazioari ahalik eta etekinik handienaatera behar diogu.Espazio irekiak, sukaldeak eta egongelak bat egitea da gauregungo joera. Alde onak eta txarrak dauzka horrek, baina modan dagoahal denean bat eginda jartzea. Pasilloa ere ahal deneankendu egiten da, gune galduak dira eta.Etxearen apainketarako zer hartu behar da kontuan?

Zoruaren eta ateen kolorea hasieratik erabakitzea komenida, gero pareten eta altzarien kolorea ondo aukeratzeko.Ateek eta zoruek etxeko dekorazioa baldintzatuko dute. Zein koloretako ateak eta zorua aukeratzea komeni da? Ateak normalean argiak jartzen dira, txuria orain oso mo-dan dago. Ate txuriak jarrita, edozein koloreko lurra jar dai-teke. Lehen haritz koloreko ateak eta zorua jartzen zirenbaina etxe guztiko altzariak baldintzatzen zituen. Gauregun, aukera handia dago zoruetan. Egurraren imitazioajartzen da, bai baldosan edo bai parketean.Urte askoren ondoren, papera itzuli da paretetara. Paretak normalean txuriak jartzen dira, edo kolore neutro-

EROSOTASUNA ETA FUNTZIONALTASUNA BILATZEAREKIN BATERA, KOMENIGARRIA DAETXEAN LORTU NAHI DUGUN SENTSAZIOA HASIERATIK GARBI EDUKITZEA.

6 dekorazio gehigarria

NAGORE GORROTXATEGI. Diseinatzailea

elkarrizketa

Page 7: Dekorazioa 2015

7dekorazio gehigarria

ak, zoruak ematen baitio goxotasuna etxeari. Papera itzulida baina ez da gela osoan jartzen, gune zehatzetan soilik. Nolako altzariak jartzen dira ? Lisoak. Sukaldean, txuria jartzen da gehiena; heldulekurikgabe eta kaxoi handiekin, erosoagoa da. Etxetresna elektri-koak ezkutuan jartzen dira. Egongelan, telebistak du prota-gonismoa, eta ahalik eta handiena jartzen da. Altzaria, be-rriz, lisoa eta sinplea. Lehen baxera sartzeko armairu han-dia jartzen zen egongelan baina gaur egun hori asko aldatuda. Logelan, ahalik eta armairurik handiena jartzea komenida. Ohe eta sofa azpiak aprobetxatzea ere aukera ona da.Oihalek, kortinek eta alfonbrek ere garrantzia dute etxeapainketan. Bai, handia gainera. Kortinak, ahalik eta sinpleenak jartzendira. Alfonbrak, jartzekotan, gero eta finagoak jartzen dira,robot aspiradorak lana ondo egin dezan. Tarteka oihalak al-datuta etxeari beste ukitu bat emango diogu.Argiztapena ere kontuan hartzeko beste elementu bat da. Led argiak iraultza ekarri du. Kontsumo baxuko argia bila-tzen da eta horretarako led argia da egokiena: kontsumobaxua du eta argi indartsua da. Gune zehatz batzuk argiz-tatzeko led zintak ere egokiak dira.Birziklatzea beste aukera bat da. Lehen etxeak bizi guztirako jartzen ziren, baina orain alda-tzea gustatzen zaigu. Diru gutxirekin, pintura pixka batekineta oihalak aldatuta etxea goitik behera aldatu dezakegu.Zoru berria zaharraren gainetik ere jar daiteke, adibidez. Lo

inaz Agirre

elkarrizketa

Page 8: Dekorazioa 2015

ERAIKINEI AZALERA GUTXITZEAK, BALKOIEI BI ALDEETATIK ERAGIN DIE: ESPAZIOA MURRIZTU ETA ERABILERA FUNTZIONALEKO GUNE BIHURTU DIRA.

BAINA ATSEDEN TOKI IZAERA BERRESKURATU DUTE.

8 dekorazio gehigarria

aur egun eraiki ohi diren eraikuntza motetan —pi-suak eta etxebizitza askoko multzoak—, luxuaizan ohi da balkoi zabal antzeko bat egokitzea.Are gehiago, terrazatxo bat. Babes ofizialekoetxebizitzetan, adibidez, arropa esekitzeko zin-

tzilikagailua jartzeko bideratu ohi dira balkoiak, 1,50 metrokoadroan. Arropa garbigailua edo lehorgailua balkoira ate-ratzeko joera ere indarra hartzen ari da, etxe barruko me-tro koadro gutxiak ahalik eta libreen uzteko. Baina, balkoiek eta terrazek, jatorrizko funtzioa bete-

tzea dute helburu: aire libreko gunea, etxearen barrutitik ir-ten gabe. Hormigoi arteko berdegunea izan liteke, edo erai-kuntza arteko zeru artea. Hala, eduki ohi duten neurri txikiari espazio zabaltasun

sentsazioa emateko, gero eta ohikoagoak dira barandillagisa kristal barrak edo bertikal-peto itxiak jartzea. Argita-sun sarbidea, ikuspegi askatasuna eta beiraren gardenakbegi bistarako damarren oztopo arkitektonikoa kentzenditu. Ordainetan, garbiketa-lana gehitzea dauka. Bestetik, aztertzeko aukera izan liteke balkoia bera begi-

ratoki modura erabat ixtea, beirateekin. Etxe barruko es-pazioa irabazten da, nahi erara behar denean aireztapene-rako irekiz, edo gela gehigarri modura erabiltzeko itxiz. Oro har, ordea, kontuan hartu behar da, etxe multzoeta-

ko balkoiek etxaurre izaera dutela. Eraikuntzaren kanpoal-deko itxura bateratua aldaraztea galarazita dago. Udal or-denantzen eta hirigintza arauen arabera, ezin dira edozeinaldaketa egin, badaitekeela aurretik ondo ziurtatu arte.

BALKOI TXIKIETAN ERE AUKERA UGARI

Balkoiei eska dakiekeen kontzeptua jakina da: lau hormenarteko itxitasunetik alde egiteko tokia izatea. Lasai egonahal izateko, txoko bat aise egokitu liteke. Zumitzezko al-tzariak erabilgarriak dira horretarako: arinak, mugitzekoerrazak eta ukitu naturala ematen dutenak. Kuxinekin edobigungarriekin hornituta, freskagarri edo kafe bat hartzekoatsedenleku kutuna bihur daiteke. Askotan, balkoian afaltzeko moduko tokia izatea da lu-

xua. Mahaitxo bat eta aulki batzuk nahikoa dira. Mahaia bo-robila bada, kantoiak ezabatzeak espazio murritz hori ibil-

G

ETXEKO TERRAZA: MUNDU BAT ZERUPEAN

terrazak

Page 9: Dekorazioa 2015

9dekorazio gehigarria

Uda garaian, lorategi zabala duten etxeetan igerilekupribatua jartzeko modu bat baino gehiago dago. Ba-tetik, obra klasikoa eginda: hormigoiz eta zeramikaz-ko estalkiz. Bestetik, aurrefabrikatutako materialezere egin litezke. Beira-zuntzez eta poliester-erretxi-nez eraikitzen dute, lurra zulatuta. Bere bonba etahondarrezko iragazki eta guzti, 7.000 euro inguruanlor daiteke. Azkenik, oihal gogorrezko edo plastikozkoolanekin atondu daiteke putzua, desmuntagarria.

IGERILEKUA LORATEGIAN

Kettal

garriago egiten du. Altzariek hanka bilgarriak badituzte, be-rriz, gordetzeko eta balkoia libre uzteko aukera eskainikodute. Chil-out giroa sortzeko, ordea, ez da altzaririk ere behar.

Kuxin handi bat lurrean zabaldu, beste bizpahiru burukopostura hartzeko, eta irakurketa-gune edo solastoki apar-ta izan daiteke, etxetik irten gabe. Hamakak ere ideia onaizan daitezke. Badira, hala ere, balkoietan inoiz falta beharko ez luketen

gai batzuk: loreak eta landareak. Haiek ematen diote tokia-ri bizia, kolorea, usaina. Beheko solairuetako terraza lorate-gidunetan, belardiak mantentze jarraitua eta konstanteabehar du.

terrazak

Page 10: Dekorazioa 2015

10 dekorazio gehigarria

txe partikularren etxaurretarako hiru eguzki-oihal edo toldo mota sal-tzen dituzte: terrazarako, balkoirako edo leihoetarako. Terrazetako oihaleidagokienez, beso luzagarriak dituztenak edo lauak izan litezke. Zabalean 4,50

metro eta luzean 2,50 metrora iristen dira gaur egun merkatuan dauden olanak edo tol-doak. Zabaltzeko eta biltzeko mekanismoak, berriz, eskuzkoa, elektrikoa(botoiari norberak emanda) edo automatikoa (anemometroa-rekin) izan litezke. Horrez gain, lorategietarako itxi-turazko olanak ere badira, gaina etalau alboak inguratzen di-tuztenak.

E

Olanak: itzal itzela

Leroy Merlin

terrazak

Page 11: Dekorazioa 2015

USAIN-BELARRAK TOKIA HARTZEN ARI DIRA,BAITA SASI-FRUITU LANDAREAK ERE

11dekorazio gehigarria

Mir

iam

Lu

ki

Terrazetan eta balkoietangeranioak baino gehiago

eranioak bestelako landare batzuei tokia uztenari dira terrazetan eta balkoietan. Baratzeak jar-tzeko joera ugaltzen ari da, baina, terraza txikie-tan, batez ere, usain-belarrak eta sasi-fruituak

aukera bikaina dira. Fruitu-landareek, zitrikoek batik bat,ukitu berezia ematen diote balkoiari. Usainekin jokatzea,landareen tamainarekin, koloreekin eta landare motak tar-tekatzea gero eta gehiago zabaltzen ari den joera da.

HAURRAK ETA LORAGINTZA

Albakak, erle-belarrak edo izpilikuak aukera polita eskain-tzen dute alea landatu eta nola hazten den ikusteko. Hau-rrei prozesu osoa erakusteko gomendioa egin du HaizeaZurutuza Beasaingo Hazia dendako arduradunak.

G

terrazak

Page 12: Dekorazioa 2015

AZKEN URTEETAN ASKO ZABALDU DA ETXEAKZEIN LANTOKIAK ARGAZKI HANDIEKINDEKORATZEKO JOERA. ASKOTARIKO

MATERIALAK ETA EUSKARRIAK DAUDE, ETABEZEROAREN IZAERA ISLATU OHI DUTE

12 dekorazio gehigarria

txebizitza, bulego, taberna, lantoki edota beste-lako espazioak apaintzeko argazki muralak era-biltzea dekorazioaren alorrean modan dagoenjoera bat da, berritzailea, zirrara sortzera ere

irits daitekeena. Hormetan zein sabaietan jarri ohi dira, etaespazioak eraldatzeko gaitasuna dute. Bezeroaren norta-sunaren ikur ere badira kasu askotan. Beasaingo Fotoetxe dendakoak azken bi-hiru urteetan

ari dira batez ere argazki muralekin lanean. «Lan polita» deladio Jose Mari Telleriak, «bai eskaintzeko eta baita egitekoere». Muralak sortzeko erabiltzen dituzten argazkiak haiek

eginak izan ohi dira, baina norberak atereak zein Internete-tik hartuak ere izan daitezke, beti ere, gutxieneko kalitateaeta erresoluzioa bermatzen badute. Profesionalen orientatzaile lana «oso garrantzitsua» da,

erabaki bat edo bestea hartu, lortzen den emaitza ezber-dina izan baitaiteke. «Bezeroari aditu egin behar zaio, etahark buruan daukana hormara eraman». Espazio itxi eta txi-kietan sakontasuna duten irudiak jartzearen aldekoa da.Eremu zabaletan, detaileen aldeko apustua egin daiteke. Hormairudien metro koadroak 35 euro balio du batekoz

beste, aukeratzen den euskarri eta materialaren arabera.

E

ARGAZKIMURALAK,NORTASUN

ADIERAZLEAK

Fotoetxe

argazki-apainketa

Page 13: Dekorazioa 2015
Page 14: Dekorazioa 2015

ARGIZTAPENAK ETXEAREN ESTETIKARI, ONGIZATEARI ETA SEGURTASUNARI ERAGITEN DIO. ESPAZIOAREN ARABERA, ARGI MOTA BAT

EDO BESTE ERABILTZEA KOMENI DA.

14 dekorazio gehigarria

txearen argiztapena dekorazioaren alorrekooinarrizko kontzeptu bat da. Edozein errefor-mari ekin aurretik, etxearen argiztapen siste-ma planifikatzea komenigarria da oso, gerora

obra eta gastu berriak saihesteko. Horrez gain, etxekoespazio bakoitzari emango zaion erabilerari, dekora-zioari eta altzairuei ere erreparatu behar zaie, eta ho-rren arabera argi mota bat edo beste erabili. Gauregun, gainera, domotikaren aldeko hautua ere egindaiteke argiteriaren instalazioa egiterakoan. Argiztapen egoki batek estetika jakin bat ez ezik, on-

gizatea eta segurtasuna ere eskaintzen ditu. Aukera-keta egiterakoan kontsumoari ere begiratu behar zaio.«Etxebizitza bateko argi kontsumoan aurrezteko, argi-teria beharrezkoa den lekuan jarri behar da, eta mo-mentu bakoitzean dagokion intentsitatea eman»,azaldu du Xabier Tapiak, Tapia Instalazio Elektrikoetakoburuak. Energetikoki eraginkorrenak diren argiak LEDak dira.

«Duten abantaila da kontsumo baxuarekin argi gehia-go egiten dutela, argiaren kolorea edo goxotasunaaukeratu dezakegula eta bere intentsitateakontrolatu ere bai». Argiaren kolorea GraduKelvinetan neurtzen da. LEDak6.500 ºK-tan irtetzen dira.«Argi oso hotza litzate-

ke, eta kolorea gozatzeko filtroak erabiltzen dira».3.000ºKra irtetzen dena tono beroa da, goria,4.000koa epela, eguzki argiaren antza duena, eta5.000koa hotza, argi oso txuria.

ARGIA ESPAZIOKA ANTOLATUTA

Etxeko gela edo espazio bakoitzak bere funtzioa bete-tzen du, eta horren arabera egin behar da argiaren au-keraketa. Sukaldea, esaterako, asko erabiltzen den es-pazio bat da, eta argiak presente egon behar dute beti.Kontsumo bajukoak jartzea gomendatzen dute adi-tuek. Eta jangela izanez gero, argi goxoagoaren aldeegin daiteke, bestelako giro bat sortze aldera. Egongelan, berriz, argi mota bat baino gehiago konbi-

na daitezke, une bakoitzeko erabilpenaren arabera. Lo-geletan ere antzera egitea komeni da, patxada giroasortzeko helburuarekin. Pareta-argiekin lor daiteke

efektu hori. Komunean berdintsu, argi na-gusia ispilu albokoekin uztartuz.

Adituen gomendioak betidira lagungarri.

E

ETXEAREN ARGIZTAPENA,GUNE BAKOITZARI BEREA

Kettal.com

argiztapena

Page 15: Dekorazioa 2015
Page 16: Dekorazioa 2015

OIHALAK ONDO ERABILIZ GERO, GELA BAT GOITIK BEHERA ALDATU DAITEKE; EGUN DAUDENOIHAL MOTA EZBERDINEK DEKORAZIORAKO AUKERA HANDIAK ESKAINTZEN DITUZTE.

16 dekorazio gehigarria

ela bat goitik behera aldatzeko, askotan ezdago obrarik egin edo altzari guztiak aldatu be-harrik. Oihalak ondo erabitzen jakinez gero, biziberri bat eman dakioke etxeko edozein txokori.

Tela motarekin, texturekin eta koloreekin asmatzea dakontua. Horretarako, dekoratzaile batengana jo daiteke,baina gero eta gehiago dira, piezak banaka erosi eta deko-razio lan horiek beraien kontura egiten dituztenak.

Modak eta tendentziak ere aldatu egiten dira denbora-rekin. Ordiziako Arkupe oihal dendako Maider Zeberiokazaldu duenez, «gaur egun ez da dena konbinatuta jartzen,ez da lehen bezala, dena oihal eta kolore antzekoetan jar-tzen zela». Horren ordez, oinarrizko elementu neutroagobatzuk bilatzen dira, eta gero kuxinen edo estalkien bidezbeste ukitu bat eman. Gortinak, adibidez, «denarekin ondodoazenak bilatzen ditu jendeak, batez ere gauza sinpleaketa oso kargatuak ez direnak». Gero, logelen kasuan, adibi-dez, «oheko arropa maizago» aldatzeko aprobetxatzen da.

Oihal motari dagokionean, «gehienbat liso aldera jotzenda. Tarteka marrazki handi edo ezberdinen bat ere sartzenda, baina normalean hemen ez gara oso gauza deigarrienzaleak». Zentzu horretan, «euskaldunak nahiko klasikoak»

garela uste du Zeberiok, nahiz eta pixkanaka, elementu au-sartagoak ere sartzeko ohitura zabaltzen ari den.

Dekorazio osoa aldi batean aldatzen dutenak baino,gehiago izaten dira gauza jakinak erostera joaten direnak.«Lehen gela osoak jartzen ziren, baina orain jendea zatikajoaten da. Jende gazteak dena batera jartzea ere ez daerraza, diru aldetik-eta justuago ibiltzen direlako».

Leihoei dagokionean, gehienbat biltzen diren gortinakjartzen dira; «storeak ere bai baina batez ere biltzen dire-nak, baita bertikalak ere, gauza modernoagoak. Gortinaere hasi da bueltatzen, baina orokorrean enrollableak sal-tzen dira». Badira oihalak erosi eta beraiek etxean egiten di-tuztenak ere, baina «ia dena egindakoa saltzen da. Batzuketortzen dira, batez ere adin batetik aurrerako emakume-ak, baina gazteen artean gutxi dira josten dakitenak, etagehienek neurrira egindakoak nahiago dituzte».

Oihalgintzak eskaintzen duen beste aukeretako bat, al-tzari zaharrak berritzearena da. Hala, kolorea galduta edopuskatzen hasita dagoen sofa zahar horri oihala aldatu da-kioke, edo besterik gabe, gainetik jartzeko funda bat egin.Azken hau, kolore argiagoak erabiltzeko aukera ona izandaiteke, fundak kentzeko eta garbitzeko errazak baitira.

GOROKORREAN OIHAL LISO ETA NEUTROETARA JOTZEN DA, EZ DA GARAI BATEAN EGITEN ZEN

BEZALA DENA KONBINATUTA JARTZEN; ESTILOAK GEHIAGO NAHASTEN DIRA.

OIHALAK ALDATUZ GELA BAT BIZIBERRITU

oihalak

Ark

aitz

Ap

alat

egi

Page 17: Dekorazioa 2015
Page 18: Dekorazioa 2015

ASKOTAN BEGIA KOLORE BIZIETARA JOATEN BADA ERE, KOLORE NEUTROAK ERABILTZEAGOMENDATZEN DUTE ADITUEK

18 dekorazio gehigarria

skotan ematen zaiona baino garrantzia handia-goa du hormen kolorea aukeratzeak, ondorenegin behar den dekorazio lan guztian eragitenbaitu. Margolari batek oihal zuriaren aurrean be-

zala, gelaren osotasunari begiratu behar zaio hormak pin-tatzen hasi aurretik. Hau da, nolako gela nahi dugun, zein al-tzari jarriko ditugun eta zer nolako alfonbra, gortina etaoihalekin jantzi nahi dugun pentsatu behar da. Gelari emannahi diogun erabilera ere kontuan izan behar da, baita gelahorrek duen argi kantitatea ere.Margo denda batera sartu, eta kolore paleta osoa ikusita,

askotan begia kolore bizi eta indartsuetara joaten zaigu.Baina gela bat margotzeko kolorea hautatu behar denean,kontuz ibili behar da lehen inpultso horiekin. Paperean gus-tatu zaigun kolore hori gela osorako nahi dugun galdetu be-har diogu geure buruari, eta ez ote garen astebeterako as-pertuko. Horregatik, adituek kolore neutroak, argiak eta pastel to-

nuak erabiltzea gomenda-tzen dute. Izan ere,kolore hauek, ha-siera batean‘ zozoa -

goak’ eman arren, gero askoz joku gehiago ematen dute.Eta errazagoa da altzari batzuk edo oihal batzuk aldatuzgela bat goitik behera aldatzea, aspertzen garen bakoitze-an horma guztiak pintatzen hastea baino. Oinarrizko arauhauek kontuan izanda, konbinazio lasaiagoak edo ausarta-goak egin daitezke, tokiaren eta lortu nahi den efektuarenarabera. Kolore neutroei dagokionean, gris, beige eta marroi tonu

ezberdinak eta hauen konbinazioak dira aurtengo tenden-tzia nagusia. Azken urteetan nagusitu den zuria indarra gal-tzen hasi da, eta gehiago jotzen da zuri eta grisen artekokontrasteak bilatzera.Kolore biziagoak nahiago dituztenentzat, kolore bakoi-

tzaren tonalitate gama kontuan hartzea gomendatzen da.Hala, marroi tonuentzat laranja konplementu ezinobeaizan daiteke. Berde eta urdin tonu ezberdinek, lasaitasunaeskaintzen dute. Gorriek eta horiek berriz, energia eta in-dar gehiago islatzen dute, horregatik, kontu handiz erabil-

tzea komeni da. Koloreei dagokionean,2015eko tendentzietako bat

more eta bioleta to-nuak dira.

A

HORMEN KOLOREA: GUSTU ADINA AUKERA

HORMAN ERANSTEKO BINILOZKO SILUETEK ETA MARRAZKIEK ERE INDAR HANDIA HARTUDUTE, BAITA HORMA OSOKO ARGAZKIEK ERE

margoak

Page 19: Dekorazioa 2015
Page 20: Dekorazioa 2015

SUKALDEKO GAINALDEETARAKO MATERIAL BERRIENA ‘DEKTON’ DA. SILESTONE GAINALDEAKBAINO TENPERATURA ALTUAGOAK JASATEN DITU, BAINA GARESTIAGOA DA.

20 dekorazio gehigarria

ukaldeetako gainaldeetarako silestone izenekomateriala izan da orain gutxi arte berriena. Orainlehiakidea atera zaio, ordea: dekton. Cosentinoetxeak garatutako materiala da. Labur azalduta,

harriari naturan milaka urtetan jasango lukeen eraldaketaeragiten diote laborategietan, eta horrela material oso go-gorra lortzen dute, orain arteko silestonea baino gogorra-goa, eta, beraz, erresistentzia handiagokoa. Material ultra-konpaktoa da, ia pororik gabea. Garestiagoa da dekton materialaz egindako sukaldeko

gainaldea, baina baditu hainbat abantaila: tenperatura osoaltuekin eta oso baxuekin ez da hondatzen, labanarekin ezzaio arrastorik egiten, denborarekin ez zaio kolorea alda-tzen, kolpeekin ez da apurtzen, oso erraz garbitzen da,ezin du surik hartu...Gero eta jende gehiago animatzen da sukaldean mate-

rial hori jartzera. Kolore asko daude eskuragarri, bainagehienek kolore argiak aukeratzen dituzte.

S

SUKALDEETAN AZKENA, ‘DEKTON’

Bergara su

kaldeak

sukaldeak

Page 21: Dekorazioa 2015

21dekorazio gehigarria

KOMUN MODERNOA,TXIKIA BADA ERE

ainugelaren tamaina da eraberritzearekinhasi baino lehen kontuan hartu beharrekoa,eremuari ahalik eta probetsu gehien atera-tzeko. Hala, komun txikia badugu egokiena

da bañeraren ordez dutxa erabiltzea. Modernoagoakdira, erosoagoak eta praktikoagoak. Kristalezko manparak ere handitasun itsura eman-

go du, espazio bisuala zabalduta. Dutxetan, gainera,spa-hormak dira azken tendentzia. Hainbat intentsi-tatetako ur txorrotak nahiz masajeak dituzten hor-mak jartzen dira. Komunari moderno ukitua emate-ko, gainera, ezinbesteko dira ukitu abangoardista du-ten iturriak.Bainu geletan espezializatuta daude Beasaingo

Harria Gresaken, esaterako. Merkatuko produktumoderno eta esklusiboenak eskaintzen dituzte.

B

bainugelak

Page 22: Dekorazioa 2015

AZKENALDIAN MODAN DAGO ESTILO NORDIKOA EDO ESKANDINABIARRA DERITZONA. ZORUA,HORMAK ETA ALTZARIAK ARGIAK DIRA, ETA LERRO ZUZENAK BILATZEN DIRA.

22 dekorazio gehigarria

Zuria izaten da estilo eskandinabiarrean dekoratutakologelen kolore nagusia, baina horrek ez du esan nahi ko-lore bizirik sar ez daitekeekin. Alderantziz, nagusi denzuriari kolore puntua sartzeak ematen die grazia halakologelei. Gelako elementu jakin batzuk aukeratzean datza se-

kretuak. Kuxinak, oheko estalkia, gortinak, koadroak, al-fronbrak... izan daitezke objektu horiek. Dena den, biz-pahiru aukeratu behar dira. Hau da, kolorea puntu jakinbatzuetan baino ez da txertatu behar, bestela protago-nismoa kenduko dio zuriari, eta kontrastea ez da nahibezain hauskorra izango. Aukera bat izan daiteke, esaterako, kuxin bat, horma-

ko koadro bat eta alfonbra berdeak izatea, eta gainon-tzeko guztia zuria. Berdeaz aspertzen garenean, ele-mentu jakin horiek aldatu baino ez da egin behar, eta lo-gelak itxura erabat ezberdina hartuko du. Praktikoa etaekonomikoa da aldi berean, eta moda modakoa.

ZURIAREKIN HAUSTEKO, KOLORE PUNTUAK

stilo nordikoak edo eskandinabiarrak Norvegian,Suedian eta Danimarkan du jatorria, herrialdeeskandinabiarretan hain zuzen. Praktikotasunaeta erosotasuna dira oinarriak. Estilo honetakoaltzariak zuzenak izaten dira, eta ia apaindurarik

gabeak. Hori bai, praktikotasuna helburu dutenez, lekuaahalik eta hobekien aprobetxatzen dute.Estilo nordikoa modan dago gaur egun, eta logele-

tan ere gero eta gehiago jartzen dira joera horretakoaltzariak. Altzari hauek ez dute helduleku ikusgarririkizaten, eta gainaldea laua izaten da. Gainalde leuna-rekin egurrari ematen zaio garrantzia. Izan ere, estiloeskandinabiarrean naturako elementuek eta formekgarrantzi handia dute.Koloreari dagokionez, altzari argiak izaten dituzte

logela eskandianbiarrek, gehienetan zuriak. Zoruaeta paretak ere oso argiak izaten dira, eta, kontras-tea lortzeko, kolore iluneko elementu solteak txerta-tzen dira dekorazioan, adibidez, aulki bat. Pareteta-ko bat kolore ilunez margotzea ere aukera bat da.

E

LOGELETARAKO, ESTILOESKANDINABIARRA MODAN

Decono

rdica.com

realhouse

desing

.com

logelak

Page 23: Dekorazioa 2015

23dekorazio gehigarria

Jakina da haurtzarotik gaztarora, urte gutxian, aldaketahandiak izaten direla, eta logela ere moldatu egin beharizaten da. Gaur egun bada sistema bat aldaketa horiekahalik eta diru gutxien gastatuz egiteko: kuna moldaga-rriak. Pack bat erosten da, eta pack horretan hainbatmodulu idenpendente etortzen dira. Haurra hazi ahala,gure beharrei egokitu eta moduluak lekuz aldatuz logelaaldatzen joan daiteke norbera, altzari berririk erosi be-harrik gabe. Hemen adibide bat.

HAURTZAROTIK GAZTARORA, GELA BERA

Jaio berriak. Packean datozen moduluekin kuna batmuntatzen da hasieran, haur jaioberriarentzat. Kuna ho-nek haurrak bi urte egiten dituen arte balio du gutxigora-behera.

Haurrak. Bi urtetik aurrera, kuna osatzen zuten modu-luak desmuntatu, eta pieza berdinak erabilita arriskurikgabeko ohe baxu bat muntatu daiteke.

Gazteak. Bost urtetik aurrera, moduluak berriro ere le-kuz aldatu, eta ohiko ohe bat muntatu daiteke. Sobratu-tako piezekin mahaia eta apalak jartzeko modua ere ba-dago. Altzari berarekin, hiru logela.

mueblesjjp.com

logelak

Page 24: Dekorazioa 2015

24 dekorazio gehigarriaM

iria

m L

uki

EGONGELEN ERALDAKETA

egongelak

Page 25: Dekorazioa 2015

GARAI BATEKO PARETAK BETETZEKOALTZARI ZURRUNAK ALBORATU EGIN DIRA.ORAIN BUTAKAK DIRA EGONGELEN BIHOTZAETA ALTZARIAK LEKUZ ALDATU DAITEZKE.

25dekorazio gehigarria

txeetako egongelak zertarako dira? Egoteko. Jo-erak irauli egin dira. Garai batean egongelak bisi-tak hartzeko gunetzat hartzen ziren eta hala de-koratzen ziren. Alegia, zenbat metro koadro pa-reta hainbat metro koadro altzari. Egongelaren

bihotzean kokatzen ziren mahai nagusiak eta apalategiaketa tiraderak gordetzen zituen egurrezko armairuekin be-tetzen ziren paretak. Baina bukatu da joera hori. Orain,egongela egoteko gune gisa hartzen da eta ez da eskuairazein kartaboiz diseinatzen. Gune askeagoa da, aldiro eral-datu daitekeena, altzari zaharrak nahiz modernoak konbi-natzen dituena, testura ezberdinak tartekatzen dituenaeta erdigunean butaka kokatzen duena. Gizartearen eraldaketekin bat datoz dekorazio joeren al-

daketak. Esate baterako, garai batetik hona ordenagailua-rentzat gunea bilatu behar dute diseinatzaileek. Etxeanbizi direnen beharrei erantzuten die egongelaren disei-nuak. Finean, erosotasuna bilatzen da etxekoak bere lasai-tasunerako tartean hartuko dituen gelan.

Ez dira egongelak katalogoetatik ateratzen. Joera altzariestilo ezberdinak erabiltzea da. Altzariok, gainera, erraz al-datu ahalko dira tokiz egongelari nahiz etxeko beste edo-zein gelari bestelako airea aise eman ahal izateko. Argiterian led argiak erabiltzen dira gehien eta piezak be-

rreskuratzeko joera gero eta gehiago zabaltzen ari da. Ho-rrenbestez, altzari zaharrak berrerabili egin daitezke, za-harberrituz edo lekuz aldatuta. Altzari moduluak era trin-koan agertzen ziren garaia ere amaitu da, orain moduluaktestuingurutik atera, eta bestela antolatzeko proposame-na egiten dute dekoratzaileek.

EZER EZ DA BETIKO

Egongelen dekorazioak malgutasunari, freskotasunari etaaldaketari ateak irekitzen dizkio. Ezer ez da betiko. Lehenegongela diseinatu eta hura betirako hala geratzeko auke-rak asko baziren, orain eraldaketa errazari eta merkeari ereateak irekitzen dizkio diseinuen joerak.Paperen erabilera paretetan, oihal ezberdinen konbina-

zioa kuxinetan, butaketan nahiz gortinetan, gustuen ara-berako koloreen erabilera –beti ere, kolore hotzak baino,epelagoak erabilita–, alfonbren kokapena, hormetatik zin-tzilikatzen diren irudiak, erabiltzen diren lanparak, butakaaurreko mahaitxoa, butaka osagarriak eta argiztapenare-kin jokatzeko moduek bihurtuko dute, besteak beste,egongela egoteko gune. Erosotasunari tokia egin dio egun-go joerak.

E

egongelak

Page 26: Dekorazioa 2015

ETXEETAN LEKUA APROBETXATZEKO DAUDENIDEIAK GERO ETA GEHIAGO DIRA, EGUNGO

BEHARRETARA EGOKITZEN DIREN ALTZARIEKINETA DISEINUEKIN.

26 dekorazio gehigarria

txebizitzen tamainak behera egin du azken al-dian, eta gero eta jende gehiago bizi da etxe edopisu txikietan. Beharrak, baina, denetarikoakdira, eta horiei irtenbidea emateko diseinatzai-

leei bururatzen zaizkien ideiak gero eta gehiago. Etxebizi-tza bakoitzaren arabera, dekorazioak, eta altzarien zein lo-gelen banaketak eragin handia dute lekua aprobetxatzera-koan. Etxeak dituen ezaugarriak kontuan hartzea nahitaezkoa

da etxe txiki baten diseinuan. Hala, dauden zirrikituakaprobetxatzeko ahalegina ere handia da, eta azken aldiangehien nabarmendu diren ideiak ohe eta iskailera azpiak,armairu gainak, armairu txikiak... aprobetxatzea da. Bestelakoan hutsik egongo liratekeen lekuak dira denak,

eta horietan gauzak biltzeko edo gordetzeko lekuak disei-natu daitezke: tiraderak eskailera azpian, eskailera bakoi-tzaren hutsunea aprobetxatuz kutxak egin, ohe azpianarropa gordetzeko kutxak jarri, armairu gainetan ere bai...Altzariekin ere jolastu liteke lekua aprobetxatzeko, biltzendiren oheak eta mahaiak jarrita, adibidez. Etxeak txikiak direnean, eta bulegoa jartzeko edo orde-

nagailua gordetzeko lekua behar den kasuetan, armairuakaprobetxatzeko joera gero eta handiagoa da. Armairu bathustu, eta barrualdean mahai bat eta apalategiak jarri dai-

tezke. Hala, gainerako gelan lekua aprobetxatzen da etabehar denaren araberako soluzioa izan liteke.

SINPLETASUNA ETA KOLORE ARGIAK

Dekorazioari dagokionean kolore argiak eta sinpletasunadira etxe txikietan kontuan hartu beharreko bi puntu nagu-siak. Hormei dagokionean kolore zurikoak izatea aholka-tzen dute, argitasuna eta handitasuna ematen diotelakogelari. Kolore argiak ere konbinatu daitezke, pastelak etazuria, edo elementuren bati kolore biziren bat sartu. Altzariekin bertikaltasuna ematea lortu behar da, apala-

tegiak jarrita, adibidez, hala espazioan altuera itxura lortu-ko dugu. Gainera beharreko hormak bakarrik edukitzeaaholkatzen dute, eta etxean gune irekiak sortzea. Espazioak bereiztu nahi badira, bidriozko hormak edo

barrak erabiltzea izan daiteke irtenbidea, argitasuna man-tentzen dutelako. Ate irristakorrak ere egokiak izan daitez-ke kasu batzuetan, hormaren barruan ezkutatzen direnak.Ate atzeak eta hormen goialdeak gauzak gordetzeko apro-betxatzea eta ispiluak erabiltzea da beste ohiko aholkue-tako bat.

E

TXIKIAK, BAINADENERAKOLEKUAREKIN

espazio txikiak

homify.es

Page 27: Dekorazioa 2015
Page 28: Dekorazioa 2015

ETXEAREN ITSURA ALDATZEKO EZ DA DIRU ASKO BEHAR. NORBERAK EGIN DEZAKEEN LANAIZAN DAITEKE. ALTZARIAK BERRITZEA EDO ZORUA ALDATZEA MERKEA ETA ERRAZA DA.

28 dekorazio gehigarria

atzuk krisiak bultzatuta eta besteak brikolajeagustuko dutelako, gero eta gehiago dira etxea-ren itxura berritzeko inor kontratatzen ez dute-nak. Gainera, gaur egun profesionalek erabiltzendituzten erremintak denon esku daude, Inter-

neten informazio asko topa daiteke eta herri askotan ikas-taroak antolatzen dituzte. Hori guztia gutxi balitz, etxeanorberak berritzea esker onekoa da: hori gozamena, aita-ginarrebari eta amaginarrebari zorua guk geuk aldatu du-

gula esan ahal izatea! Dekorazio gehigarriko atal honetan,norberak egin ditzakeen lau lan aztertuko ditugu: goteleakentzea, altzariak zaharberritzea, zorua aldatzea eta pare-tak margotzea. Jarduera hauei buruzko informazioa biltze-ko, Zumarragako La Perla dendako Javier Rivasen eta AnaAlvarez de Arkaiaren laguntza izan dugu. Rivasek zoruak sal-du eta muntatzen ditu eta Alvarez de Arkaia urretxuarra ar-tisaua da. Eskulan ikastaroak ematen ditu Urretxuko Aizpu-runea kultur etxean.

B

MERKEA ETA ESKER ONEKOA

ALTZARIEN ZAHARBERRITZEA. Garai batean altzari za-harrak bota egiten ziren, baina zaharkitua gelditu denaltzari bat berritzea oso erraza da. Hala, dirua aurrez-tuko dugu eta birziklatu egingo dugu. Ana Alvarez deArkaiak sekula ez duela altzari bat erosi dio: hasieranetxekoak berritu zituen eta orain lagunek ematen diz-kiotenak. Ondo dagoena ez dela bota behar dio, trans-formatu baizik. Gainera, egun zaharberritutako altza-riak dira modan daudenak, eta ez laborategi batetikatera direla diruditenak. «Lixatu eta margotu egin be-har dira. Besterik ez. Altzari bat erostea baino askozere merkeagoa da, ez da arriskutsua eta edonork egindezake. Nire alabak 12 urte ditu eta dagoeneko hiruurte daramatza altzariak zaharberritzen», aipatu du.

ZORUAK ALDATZEA. Norberak egin dezakeen beste lanbat, zoruak aldatzea da. Egun, binilozko zoruak daudemodan. Izan ere, oso erraz jartzen dira eta ez daramatekolarik. Imitazioaren kalitatea sekulakoa da. Itxuraz, egu-rra edo baldosa dirudite, baina askoz ere errazago garbi-tzen dira eta zer edo zer lurrera erortzen bada, ez zaiemarkarik egiten. Moketa itxurakoak ere badaude. Hauenkasuan, likidoren bat eroriz gero, ez dute xurgatzen: tra-pu bat pasa eta kito. Gero eta jende gehiagok jartzenditu binilozko zoru hauek, batez ere sukaldeetan, baldo-sa zaharren gainean. Bulegoetan eta zoru erradiatzaileaduten etxeetan ere asko erabiltzen dituzte. Xaflak batabestearen ondoan jarri eta listo. Pareten kontra doazenxaflak mozteko, cutterbat besterik ez da behar. Sukaldebateko zorua aldatzeko, goiz batekin nahikoa da: zarata-rik atera gabe eta hautsa harrotu gabe. Gainera, biniloz-ko zoru hauek zarata isolatzaile bikainak dira. Prezioaridagokionez, ez dira merkeak (35 euro, metro koadroa,gutxi gorabehera), baina norberak jarrita ez da garestiateratzen.

norberak egiteko

Page 29: Dekorazioa 2015

29dekorazio gehigarria

Asier Zaldua

GOTELEA. Duela urte batzuk gotelea modan egon zen,baina egun horma lauek arrakasta handiagoa dute. Zo-rionez, gotelea kentzeko ez da artista bat izan behar.Hasteko, pareta ur oso beroarekin busti behar da. Ho-rretarako, onena esponja bat erabiltzea da. Ur beroa-rekin pintura biguntzea lortuko dugu eta horrela erra-zagoa izango da kentzea. Pintura ur beroarekin bigun-du ondoren, espatula batekin kendu behar da margoa.Espatula goitik behera erabili behar da, eta pinturakendu eta gero, horma lehortzen utzi behar da. Azke-naurreko pausoa pareta lixatzea da, koskak kendu etaleun uzteko. Bukatzeko, eskuila batekin hormako hau-tsa kendu behar da.

HORMAK MARGOTZEA. Paretak kolorez aldatuta, etxeatoki alaiagoa eta modernoagoa bilaka dezakegu. Bigauza eduki behar dira kontuan: pareta eta margomota. Zenbat eta horma latzagoa, orduan eta luzeago-ak izan behar dira arrabolaren ileak. Gainazala leuna de-nean, berriz, ile motzeko arrabolak erabili behar dira,edo ilerik gabekoak, aparrezkoak, adibidez. Azkenhauek iledunek baino burbuila gehiago egiten dituzte.Pintura akrilikoetarako iledun arrabolak dira egokienaketa plastikoetarako ilerik gabekoak edo ile motzekoak.Bestalde, lehen kapa bertikalean eman behar da etabigarrena horizontalean. Eta izkinak brotxa batekinmargotu behar dira, arrabolarekin hasi aurretik.

norberak egiteko

Page 30: Dekorazioa 2015

30 dekorazio gehigarria

aturak eskaintzen dituen baliabideak kontuanhartuta, etxean gure gustuko usaina izango du-ten lurrunek nortasun berezia emango dioteetxeari. Izan ere, garrantzitsua da etxean egon-

go den usaina bertan bizi direnen gustukoa izatea; bainausain hori baliabide naturalekin lortzea oraindik garrantzi-tsuagoa da, batez ere osasunari dagokionean. Gainera,norberak bere lurrunak egitea oso erraza da.

FRUITUEKIN EGINDAKOA

Zitrikoak erabiliz egindako lurrunak dira gehien irauten du-tenak, batez ere limoiarena eta naranjarena. Limoia erro-meroarekin eta banillarekin nahastea da aukeretako bat,oso usain freskoa ematen duen nahasketa. Naranja kanela-rekin edo jengibrearekin ere nahastu liteke, usain gozoa-goa lortzeko. Nahi ditugun elementuak hartu eta uretansartuko ditugu kazola batean. Kazola sutan jarri eta ura lu-rruntzen doanean gehiago botatzen joan gaitezke; usainaetxe guztian zehar zabalduko da. Bi edo hiru aldiz erabilidaiteke fruitu bakoitza, ondoren berriarekin egin behar da.Usainak pare bat aste iraungo du gehienez aldi bakoitzeko.

LORE NATURALAK

Naturaren usaina etxera eramateko beste modu bat etxe-an zehar lore naturalak jartzea da. Egunean zehar gehienerabiltzen diren geletarako egokienak gardeniak, jasminaeta lilak dira. Eta hauekin batera baita basoetako usainakere, pinuarena edo sandaloarena, adibidez. Usain freskoaeta garbia uzten dute. Sandaloa oso egokia da logelarakoedo komunerako.

ERLAXATZEKO APROPOSAK

Erlaxatzeko usainen artean arrakasta gehien duena laban-darena da. Askoren ustez usain honek minari aurre egiten,erlaxatzen eta lo hartzen laguntzen du. Jasminaren usai-nak, berriz, antsietatea gutxitzen laguntzen du. Biak ere,egongelarako edo logeletarako dira aproposak, eta batezere leihoa irekitzen denean nabaritzen da eragina, usainakaleko aire freskoarekin nahasten denean.

USAIN FRESKOAK

Algodoiaren edo lihoaren usainak gero eta gehiago erabil-tzen dira, freskoak eta arinak direlako, eta edozein geleta-rako egokiak direlako.

N

ETXE BAKOITZAK USAIN ZEHATZ BAT IZATEN DU, ETA USAIN HORI BERTAN BIZI DIRENENEZAUGARRIEN ARABERAKOA IZAN BEHAR DA, NORBERA BERE ETXEAN

GUSTURA EGON DADIN. BAINA GARRANTZITSUA DA USAIN HORI AHALIK ETA MODURIKNATURALENEAN LORTZEA.

AROMEN UKITUPERTSONALA

aromak

locat

as.c

om

Page 31: Dekorazioa 2015
Page 32: Dekorazioa 2015