Dekretuaren sintesia xingola (aldaketak mikel eta aitor)

35
OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN DEKRETUAK Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea; horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen dira bi hizkuntza ofizialak. Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko. Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak izatea ahalbidetuko dituztenak. Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz. Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko baloreak. Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua, sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere. Curriculum-a era honetan idatzita egoteak, irakasleek eta Hezkuntzarekin konprometituta daudenek beren lana antolatzea ahalbidetzen du, eta beren lanaren garapenerako

Transcript of Dekretuaren sintesia xingola (aldaketak mikel eta aitor)

OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUMAREN DEKRETUAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, curriculum hauen bidez, ziurtatu

nahi du curriculum horiek oinarrizko gutxieneko irakaskuntzekin bat etortzea;

horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da, beharrezkotzat jotzen

dira bi hizkuntza ofizialak.

Kalitateko irakaskuntzaren alde egiten da, gaur egungo gizartean beharrezkoak

diren ezagutza, abilezia eta balioak eskuratzeko.

Errealitatea ulertzeko eta eraldatzeko ezagutzak, kultura eta gaitasun

kritikoa duten herritar bilakatuko dituztenak eta profesional bikainak

izatea ahalbidetuko dituztenak.

Mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko

gaitasunak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen

dituzten aukerak erabiliz.

Elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat

eraikitzeko baloreak.

Curriculumak hau lortu nahi du: bakoitzaren ahalmena eta talentua kontuan

hartuta, gara ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak eskuratzea, bere sexua,

sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak edozein direla ere.

Curriculum-a era honetan idatzita egoteak, irakasleek eta Hezkuntzarekin

konprometituta daudenek beren lana antolatzea ahalbidetzen du, eta beren

lanaren garapenerako erreferentzia argi eta egonkorra daukate. Eduki hauek

legez bete behar direnez, curriculum-ean oinarritzean, legez edukiak betetzen

direla ziurtatzen da juridikoki.

XEDAPEN OROKORRAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma ezartzen

du dekretu honek, eta hura ezartzeko modua xedatzen. Hala ere, Lehen

Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak

ezartzen dituen oinarrizko arau-esparrua bete beharko da.

2.- Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta

derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntza eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.

Aplikazio-eremua Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe

guztietan aplikatuko da, Lehen nahiz Bigarren Hezkuntzan.

Oinarrizko Hezkuntzaren xedeak Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten

hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta

hauek dira haren xedeak, giza nortasunaren garapen osoa lortzeko:

a) Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso bat

izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo izateko; eta izadiaren

zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa duten pertsonak

izateko.

b) Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak

eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko ikasketak egiteko nahiz lanean

hasteko prestatzea, berme osoz.

c) Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan zehar

etengabe ikasteko gai izan daitezen.

GAITASUNAK

Oinarrizko Hezkuntzak, batik bat, goi-mailako ikasketak egiteko behar den

prestakuntza emateari eta ikasleei ikasketa horiek egiteko behar diren

ezagutzak emateari eman izan dio garrantzia.

Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu

oinarri. behar bezala landu behar ditu hezkuntzaren gainerako alderdiak,

pertsonak gizaki moduan garatzeko beharrezkoak direnak; curriculumak indartu

egin behar du hezkuntzaren izaera hezitzailea, eta gauzak egiten jakiteko

prestatu behar ditu ikasleak.

Gaitasunak honako hauek lirateke: eskakizun konplexuei erantzuteko eta

askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek

beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa,

balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte-arloko nahiz portaerazko

elementuak, eta pertsonek batera erabiltzen dituzte horiek guztiak, lanak modu

eraginkorrean egiteko. Hezkuntza-gaitasun orokor horiek ezin dira zuzenean

ebaluatu; izan ere, hezkuntza-prozesu osoko plangintzaren eta haren

gauzapenaren loturazko eta bitartekaritzako lanak egiten dituzten aldagai

konstanteak dira. Horien bidez, hezkuntza-planteamendu integrala egiten da,

eta askotariko gaitasunak eskuratzeko modua dute ikasleek. Ikuspegi hori

jorratzen du ELGE antolakundeko DeSeCo programaren planteamenduak.

Europar Batasunak egindako proposamenak adierazten du hauek direla

gaitasun giltzarri edo oinarrizkoak: “pertsona guztiek izan behar dituztenak giza

errealizazioa eta garapen pertsonala lortzeko eta herritartasun aktiboa,

laneratzea eta enplegua erdiesteko”. Oinarrizkotzat jotzeko, hiru baldintza

hauek bete behar ditu: balio pertsonal edo sozial handiko emaitzak eskuratzen

lagundu behar du, testuinguru eta esparru adierazgarri ugaritan aplikatzeko

modukoa izan, eta aukera eman behar du pertsonek eskakizun konplexuak

behar bezala bete ditzaten. Gaitasunen bidezko antolakuntza eginda,

curriculumak nabarmendu egiten du garrantzi handikoa dela jakintzak egoera

eta testuinguru zehatzetan erabiltzen jakitea.

Teorian jakin eta egiten jakin behar da, jakintza eta ekintza uztartu behar dira,

eta teoria eta praktika batera landu. Gauzak behar bezala egiteko, batera eta

modu koordinatuan erabili behar dira eginkizunak betetzeko behar diren

kontzeptuzko ezagutzak edo jakintzak, jarduteko prozedurak, arauak edo

jarraibideak eta motibaziozko jarrerak edo prestasunak.

Oinarrizko gaitasunen esparruak berdinak dira leku orotan, baina gaitasun

horiek eskuratzea eta erabiltzea ezberdina da testuinguru zehatz bakoitzean.

Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira, bizitza

osoko ikaskuntza baten zatitzat jota. Europako Parlamentuak 2006ko irailaren

26an “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma” eta “Euskal Herrirako

Curriculuma” izeneko proposamenak plazaratu ditu. Bertan hezkuntzak

gaitasun orokor batzuk ditu eta baita gaitasun zehatz batzuk ere.

Hezkuntza gaitasun orokorrak hauek dira:

1.- Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere

burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen

ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura baliabideez arduraz

gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien

ondarea diren aldetik.

2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta

ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan

egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko

eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta

praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta

konpontzeko.

3.- Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten

ikastea, eta, berariaz, komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko

teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea. Irizpide hori

bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-

adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren

adierazpenekin.

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta,

gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber,

gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean

lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.

5.- Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak

kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.

Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta

printzipio etikoei jarraitzea.

6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea,

esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea

izatea, bizitzaren alor guztietan.

OINARRIZKO GAITASUNAK

1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

3.- Matematikarako gaitasuna.

4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Oinarrizko gaitasun batzuek zehar-izaera dute; esaterako, ikasten

ikasteko gaitasunak, hizkuntza-komunikazioko gaitasunak, informazioa

tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunak, gizarterako eta

herritartasunerako gaitasunak eta norberaren autonomiarako eta ekimenerako

gaitasunak. Beste gaitasun batzuek lotura zuzena dute curriculumeko arlo edo

irakasgai jakinekin; esaterako, zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako

gaitasunak, matematikarako gaitasunak eta giza eta arte-kulturarako

gaitasunak. Hala ere, maila bereko garrantzia ematen zaie oinarrizko gaitasun

guztiei, horietako bakoitza lagungarri izan baitaiteke norberak arrakasta izateko,

jakintzaren gizartean. Gainera, aintzat hartu

behar da gaitasun horiek guztiak elkarrekin lotuta daudela, eta arlo

batean funtsezkoak diren alderdiak beste gaitasun baten lagungarri izan

daitezkeela.

ORDUTEGIA

Hezkuntza arloetan eta ordutegietan banatzeak horiek lantzeko denbora

mugatzea dakar, nahi eta ez duen uzten alde batera hezkuntza-etaparen izaera

orokorra.

Lehen zikloko ordutegia aldatzeko aukera izango du ikastetxeak, betiere

aurrean dugun ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan dauden helburuak

betetzen badira. Gainera, aurreko taulan azaldutako ordu minimoa errespetatu

beharko da. Ordu gehiago ematea zentru bakoitzak erabakiko du.

(*) Hizkuntzari begira, hezkuntza bati komunak egiten zaizkien edukiak batera

irakats daitezke.

ARTE HEZKUNTZA

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira bertan. Arte-hezkuntza

lantzerakoan, kontuan izan behar dugu arte-adierazpenak beti ditugula

ingurunean eta gure bizitzetan. Bizitza beste ikuspuntu batzuetatik ikusteko

aukera ematen digu. Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute

gure gizartea, eta erreferentzia horiek daude gizarteratze-prozesuetan,

nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun

ideiak egiteko prozesuetan ere.

Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du:

sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu garapena,

sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena,

pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta

gizarteratzeko ahalmenarena... Ahalmen horiek guztiek iragazi behar dituzte

ikusizko produktuekin eta musika-produktuekin izaten ditugun topaketa guztiak.

Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko arte gaitasunak ageri dira, baita

zein helburu lortu nahi dituzten gaitasun horiek lantzean (ikusizko kulturako eta

musika-kulturako arteek eta produktuek, ideiak , sentimenduak eta bizipenak

jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea; arte-

hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza

izatea; arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta

aztertzea,ikusizko kulturako eta musika-kulturako lanetan, ...). Gainera, etapa

bakoitzean landuko diren edukiak (Lehen Zikloan: soinu-iturriak ikertzea, eta

natura guneetako eta gizarte-inguruneko soinuen ezaugarriak bereiztea, abesti

errazak aho batez interpretatzea eta buruz ikastea, Euskal kultura-ondarearen

eta beste kultura batzuen abestien eta dantzen bilduma, ... ; Bigarren Zikloan:

kontzertuei eta musika-emanaldiei buruzko balorazioa eta iritzia, gure ingurune

soziokulturaleko abesti-bilduma bat lortzea, norberaren gustuetatik urrun

dauden ekoizpenen interesa eta tolerantzia eta errespetua,... ; Hirugarren

Zikloan: hainbat testuingurutan erabili izan diren hainbat estilo eta kulturatako

iraganeko eta oraingo musikak aktiboki entzutea eta azaltzea, objektuen eta

elementu naturalen aukera plastikoak eta adierazpen aukerak ikertzea,

bolumenek eta espazioek argiak jotzean izaten dituzten aldaketak aztertzea,

….) eta ebaluazio irizpideak ageri dira, Ziklo bakoitzean aldatzen dena, geroz

eta zailagoa bihurtuz. Adibidez, Lehen Zikloan: arte-ekoizpen errazak taldean

egitea; Bigarren Zikloan: taldean artelanak egiten parte hartzea, arauak

errespetatuz, proposamenak eginez eta konponbideak bilatuz; Hirugarren

Zikloan: taldeko jardueretan parte hartzea, eta lankidetza-jarrerak

erakustea,jarduera horiek ondo ateratzeko.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Lehen hezkuntzako helburuak garapenean laguntzea da hurrengo faktore

hauekin: mugimenarekin lotutako ahalmen kognitiboen, fisikoen, emozionalen

eta harreman-ahalmenen garapena; mugimenaren gizarte- eta kultura-ereduen

barneratzea; eta balio-hezkuntza eta osasunerako hezkuntza. Egunero bizitzan

erabiltzea da asmoa, bizitza osoan zehar baliagarria izango dena. Horregatik,

hainbat balio ikasten dira: errespetua, onarpena edo lankidetza.

Arestian aipatuta helburuei lotuta lau eduki multzoetan banatzen da;

1. Norberaren ezagutza eta kontrola.

2. Gorputz adierazpena eta komunikazioa.

3. Jarduera fisikoa eta osasuna.

4. Mugimen-kultura: aisialdi eta denbora librerako hezkuntza.

Gorputz-hezkuntzaren ezagutzak antolatzea helburu duten hainbat eduki

multzotan (aukeratuak izan direnak), kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak

modu integratuan aurkeztu.

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua sekuentziatan antolatzen da(orokorretik

espezifikora), eta dibertsitate-irizpideari garrantzi handiagoa ematen zaio

espezializazio-irizpideari baino. Prozesu horretan, indarrean dauden gizarte-

estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsi behar dira.

Etapa hau luzea eta era askotakoa denez, bilakaeran desberdintasuna da

nagusi; ondorioz, beharrezkoa da aldiak bereiztea. Lehenengo aldia, hain

zuzen, sei urtetik zortzi urtera bitartekoa da. Gorputz-hezkuntzak lagundu egin

behar die, beren izate orokorra errespetatuz eta mugimen-premiak asez; hau

da, era askotako proposamenen bitartez, denbora luzez arretari eusteko

ahalmen faltari erantzungo diote.

Adin horretatik hamabi urtera arte, esparru egoki bat eskaini beharko luke

norberaren ikuspuntuan arreta galduz joateko; horrela, batez ere jolasetan eta

kiroletan oinarrituz, aurrera egingo du beste pertsonak edo taldeak ulertzeko

prozesuan.

Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-, teknologia- eta osasun-

kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du; horretarako, leku jakin batean,

norberaren gorputza (mugimenduan edo egonean dagoena) behar bezala

hauteman behar da, eta, horrez gainera, elkarrekintzan jardun behar du, dituen

mugimen-aukerak hobetuz.

Gorputz-hezkuntzaren helburuetan gaitasun jakin batzuk lortzean datza, bertan,

8 helburu daude, bakoitza helburu desberdinekin eta gorputz-hezkuntza lehen

hezkuntzan bukatzean ikasle guztiek helburu hauek lortu beharko dituzte.

Bestalde, eduki desberdinak azaltzen dira, hauek 3 ziklo desberdinetan

banatuta eta ziklo bakoitzaren barruan sailkatuta daude blokeka, bloke horien

atzetik ziklo bakoitzean ebaluatzeko irizpideak agertzen dira, ziklo bakoitzean

irizpide desberdinak kontuan hartzen direlako. Lehen Zikloan, adibidez, honako

eduki hauek sartzen dira: Euskal dantzen oinarrizko pausoak eta jauziak

sinkronizatzea, Jarduera fisikoa ongizatearekin lotzea, joko-arauak ulertzea eta

betetzea; Bigarren Zikloan, sistema motorra kontrolatzea eta gorputza

menderatzea, materialak eta espazioak behar bezala eta errespetuz erabiltzea,

jolasean parte hartzen duten pertsonak errespetatzea eta gizartearen aurkako

portaeren aurka egitea; Hirugarren Zikloan, Menderatzaileak ez diren gorputz

atalekin zailtasun apur bat duten mugimenduak egitea. Gorputzaren

adierazpen- eta komunikazio-erabilerak balioestea. Jarrera eta elikadura

osasungarrien ohiturak hartzea eta gorputz-higienea autonomiaz zaintzea.

HIRITARTASUNA

UNESCOren “XXI. menderako ikastea” programak, etorkizuneko hezkuntzaren

lau oinarri finkatzen ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen

ikastea, izaten ikastea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa Sailak, gaitasunak kontuan hartuta, curriculum bat proposatzen du eta

helburuen eta ebaluazio-irizpideen xedea adierazgarria da: irakatsi behar denari

baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa.

Beste alde batetik, Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza

baterako oinarrizko eremua proposatzen du, eta curriculum honek erreferente

gisa hartzen du hori. Giza eskubideei buruzko hezkuntzaren helburua honako

hau ulertaraztea da: Giza Eskubideak komunitate guztietan eta gizartean oro

har bete daitezen lortzea pertsona guztien erantzukizuna da. Ildo horretan, epe

luzera, giza eskubideen urratzeak eta indarkeriazko gatazkak eragozten eta

berdintasuna eta garapen iraunkorra sustatzen laguntzen du.

“Herritartasunerako Hezkuntzaren” eskakizun batzuk: ekonomia- eta kultura-

globalizazioa, ezagutzaren kudeaketa, etengabeko teknologia-aurrerapenak,

etab. Horiek guztiek gizarte-sistema kapitalistaren garapenaren beste etapa bat

osatzen dute; etapa horri “modernitate erreflexibo” deitu zaio. Herritartasuna

gauzatzeko, hau da, herritar gisa jarduteko, gutxienez, hiru alderdi osagarritan

bizikidetza erraztuko duten balioetara eta jokaeretara jo behar da. Alde batetik,

hurbilketa teoriko bat behar da. Bestetik, balioek, beren balio-izaera

mantenduko badute, jokaera baldintzatu behar dute. Azkenik, zera da: herritar-

jokaera gehienak familia-ingurunean eta ingurune sozialean gertatzen dira, eta

horiek hezkuntza-jardueraren testuingurua zehazten dute.

Ikastetxea eta ikastaldea antolatzeko, balio demokratikoak eta Giza Eskubideak

hartuko dira kontuan. Honako hauek dira gizabidezko jokaera horietako batzuk:

elkarrizketan eta arrazoizko eztabaidan jardutea, ikaskideekiko begirunea

izatea, erabakiak hartzen parte hartzea, adostutako jokaera-kodeak betetzea,

etab. Irakasgai bat baino gehiago da; hain zuzen ere, ikastetxeko bizikidetzaren

ardatza da. Ikasleei hitz egiteko aukera emateaz gainera, familiei eta

hezkuntza-komunitateko gainerako estamentuei ere eman beharko zaie aukera

hori. Ekintza horien bidez, honako hauek sustatzen dira: ideiak adieraztea,

entzutea, erabakiak hartzea, ingurunearekin harremanak izatea eta ikastetxeen

artean lankidetzan aritzea.

Giza Eskubide horiek curriculumean sartzeko, informazio-gizartearen iturrietatik

gazteen eguneroko bizitzan etengabe agertzen diren egungo eta premiazko

alderdiak landu behar dira ikasleekin. Era berean, debateetan, ikerketa txikietan

eta banakako zein taldekako gogoetetan kontuan hartu beharreko irizpideak

izango dira.

Pribatutasunaren egungo egoerak ere kontuan hartuko dira; bereziki, teknologia

elektronikoaren eta digitalaren garapenaren ondorioz sortutako egoerak.

Herritartasun kontzeptuak bere barnean hartu behar ditu gainerakoen

pribatutasuna eta horri atxikitako datuen trataera errespetatzea.

Edukiak hiru eduki multzotan banatzen dira. Horietan, kontzeptuak, prozedurak

eta jarrerak ikuspegi integratu batetik jorratuko dira. 1. eduki multzoak,

“Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”

izenekoak izango lirateke, 2. eduki multzoak, “Komunitatean bizitzea” izenekoak

eta bukatzeko, 3. eduki multzoak, “Gizartean bizitzea” izenekoak. Tutoretza- eta

bilera-espazioak ere nahitaezkoak dira eskolan sortzen diren gai interesgarriak

eta arazo moralak jorratzeko. Hala, lankidetzak hartzen dituen metodologiak

nabarmentzen dira.

EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, ATZERRIKO HIZKUNTZA

Helburua pertsona era integralean eta harmoniatsuan garatzea da,alderdi

intelektualean,afektiboan eta sozialean. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza

eta literatura ikastea; hau da, jarduera sozial eta indibidual bakoitzean

hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta literatura-testu adierazkorrak

zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea.

Giza garapenaren funtsezko egilea da hizkuntza, bere funtzio bietan:

Indibiduala, pertsona bakoitzari posible egiten diolako pentsatzea, jakintza

egokitzea, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea. Soziala,

gizarteak zabaldu eta mantentzen duelako, eta, gainera, giza taldeak eratzeko

eta garatzeko orduan hizkuntza delako ardatz eta euskarri. Hizkuntzari esker

sortu, sendotu eta zabaltzen da kultura. Pertsonen bizitza afektibo eta

kognitiboarekin lotura estua daukanez, hizkuntzak arautzen ditu sentimenduak,

eta haren bitartez ikasi egiten da. Bertan Lehen Hezkuntzan garatu beharreko

hizkuntza gaitasunak agerri dira. Gainera etapa bakoitzean landuko diren

edukiak ageri dira eta ebaluazio irizpideak.

Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin

izan dira eskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek

komunikatzeko gaitasuna erabat garatzeko, bai gela barruko harremanak

garatzeko eta esanahia negoziatzeko, horien bitartez garatzen baitira ezagutza-

eta hizkuntza trebetasunak, eragin zuzena dutenak arlo guztietako jakintza

osatzeko orduan. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera

soziolinguistikoak ezinbestekoa egiten du eskolak euskararen ahozko

komunikazioa bultzatzea, gizartean duen erabilpena areagotzeko eta

normalkuntza prozesua azkartzeko.

Era berean, nabarmendu behar da hizkuntzak hitz egitea, entzutea, irakurtzea

eta idaztea elkarri loturiko jarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak

ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza-erabilpenaren bi alderdiak:

hizkuntzaren ulermena eta sormena.

Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko, eta ikasleak bi hizkuntza

ofizialetan eta gutxienez atzerriko batean komunikatu ahal izateko, ildo hauei

jarraitu behar zaie:

Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du, hau da, ikasle guztiek

gai izan behar dute (ama-hizkuntza edozein izanik ere) eleaniztasuna osoki

garatzeko.

Hizkuntzenirakaskuntzakerabileranoinarritubehardu,hauda,hizkuntzak

gizartean erabiliz ikasten dira, eta komunikatzeko behar pragmatikoek

bideratzen eta errazten dute kodeaz jabetzea.

Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian,

hau da, gelak izan behar du komunikatzeko gune pribilegiatua, ikasleak

denetariko jarduera komunikatibotan parte har dezan.

Hizkuntzenirakaskuntzakhizkuntzekikoetahiztunekikojarreraonalantzen

lagundu behar du, kontuan hartuz hizkuntzak zeinen garrantzitsuak diren

gizarteko harremanetan eta gizabanakoen garapen emozionalean.

Ildo horretatik, ezinbestekoa da komunikazio-proiektu esanguratsuei jarraituz

ikasteko metodologia bat ezartzea, hainbat mota eta generotako testua izatea

komunikazio-unitate nagusia, sekuentzia didaktikotan ikasiz komunikazio

zehatza lortzea, eta lehentasuna ematea prozedurazko edukiei, “egiten

jakiteari”, eta ez adierazpen hutsezko jakintzari.

Metodologia horren arabera, irakasleak aldatu egin behar ditu ikasleen

komunikazio-gaitasunak izango duen garapenari buruzko aurreikuspenak, eta

ebaluazio-proposamen eta –irizpide egokiak finkatu behar ditu, ikasle bakoitzak

albait gehien ikas dezan.

OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO

ARLO HONEK EGINDAKO EKARPENA

Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio dute,

tresna pribilegiatuak baitira komunikatzeko, mundua irudikatzeko, gizartean

txertatzeko, sentimenduak adierazteko eta sormena sustatzeko, are gehiago

hizkuntzak ikuspegi instrumentaletik irakasten badira, curriculumaren

proposamen honetan bezala.

Hizkuntzaren bidez gizarteko jarduerek eskatutako harremanak behar bezala

egitea da hizkuntzen curriculumaren helburua eta, hori horrela izanda, alderdi

orotatik garatzen da hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Izan ere, hizkuntzak

ikastearen helburu nagusia ikasleen komunikazio- gaitasuna garatzea da, hau

da, denetariko testuak ulertu eta sortu ahal izatea, etapa bakoitzaren

komunikazio-egoeretara egokituak era koherentean, kohesionatuan eta

zuzenean. Bestalde, hizkuntza jakin bat erabiltzeko trebetasunak eta

estrategiak, bai eta hizkuntzari buruzko gogoeta-prozesuak ere, besteri

transferitzeko moduko ikasketak dira, eta denon baitako hizkuntza-gaitasuna

garatzeko balio dute. Printzipio horixe da hizkuntzen curriculum integratuaren

oinarrietako bat.

Ezagutzaren esparruan jarraituz, hizkuntza mugarria da, beraren bitartez sortu,

eraiki, metatu eta zabaltzen baita jakintza. Errealitatearen alderdi guztiak

menderatu ahal izateko, jakin beharra dago horietaz nola jarduten duen

diziplina bakoitzak. Hizketan, entzuten, irakurtzen eta idazten ikasten bada, ez

da soilik elkarrekin komunikatzeko gaitasuna eskuratzeko izaten, jakintza

berriak eskuratzeko ere egiten baitira horiek guztiak. Komunikatzeko ez ezik,

hizkuntza tresna ezin hobea da mundua irudikatzeko ere, eta pentsamenduaren

eta jakintzaren oinarrian dago. Beraz, jakintza eskuratzeak eta hizkuntzaren

bidez ezagutza eraikitzeak harreman zuzena dauka ikasten ikasteko

gaitasunarekin.

Hizkuntza erabiltzen ikasteak esan nahi du, halaber, problemak aztertzen eta

konpontzen ikastea, planak egitea eta erabakitzeko prozesuei ekitea,

komunikazio-egoera bakoitzean estrategia egokiak erabiltzea; izan ere, geure

jarduna arautzea eta orientatzea da hizkuntzaren funtzioetako bat.

Hizkuntza hainbat helburutarako erabiltzen ikasteko prozesuaren bidez garatu

egiten dira oreka emozionala, autoestimua, autonomia eta nork bere ikaskuntza

arautzea, denak ala denak lotuak autonomiarako eta ekimen pertsonalerako

gaitasunarekin.

EUSKARA ETA LITERATURA,

GAZTELANIA ETA LITERATURA

HELBURUAK

Ikasleek gaitasun hauek eskuratzea da Euskara eta Literatura eta Gaztelania

eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango duten helburua:

1.Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea

eta interpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza- egoera

berriei aplikatzeko.

2.Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoz

nahiz idatziz, komunikazio-premia guztiak behar bezala betetzeko.

3.Era egokian elkarrizketan aritzea era askotako egoeratan, errespetuz eta

lankidetza asmoz, hartara norberaren sentimenduez eta ideiez ohartzeko

eta norberaren jokabidea kontrolatzeko, eta jendartean eraginkortasunez

komunikatzeko eta jakintza talde-lanean eraikitzeko.

4.Gizarte-hedabideak, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri

batzuk erabiliz komunikatzea eta lankidetzan aritzea, informazioa lortzea,

hautatzea eta prozesatzea, eta jakintza eraikitzea eta bizitza sozialean

parte hartzea.

5.Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea, hizkuntzak

ulertzeko eta sortzeko prozeduren harian, hartara hizkuntzak egoki,

koherentziaz eta zuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal

izateko hainbat giro sozial eta kulturaletan; betiere, alde batera utzita

hizkuntzaren estereotipoak, hau da, edozelako balio-judizioak eta

aurreiritziak.

Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa

ematea, aniztasun horrekiko jarrera ona edukitzeko, eta hizkuntza guztiak

komunikazio-tresna egokitzat eta kultura-ondaretzat hartzea. Ulertuz irakurtzea

hizkuntza-erabilera anitzeko esparrutako testuak, ikasleen esperientziekin eta

interesekin zerikusia dutenak, eta, horren bidez, irakurzaletasuna bultzatzea,

informazio-iturria eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko

sorburua den aldetik.

6.Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta

entzunez, bai euskal literaturakoak, bai inguruko literaturetakoak, bai

literatura unibertsalekoak. Jarduera horiek gozamena eman behar diote

ikasleari, eta baliatu egin behar ditu sentikortasun estetikoa handitzeko,

hizkuntza aberasteko eta nortasun kulturala, soziala eta pertsonala

eraikitzeko.

7.Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok

ulertzeko eta literatura-xedeko testuak egiteko.

8.Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean,

eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

9. Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean,

eta horrela komunikatzeko gaitasuna hobetzea.

Edukiak eta ebaluazio irizpideak, zikloetan banatuak daude, hemen adibide

batzuk:

LEHEN ZIKLOA

EDUKIAK

1. eduki multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea

Giza harremanetan ikasgela barruan erabilitako ahozko testuak ulertzea:

ohiturak, abisuak, arauak, azalpenak, iritziak, bizipenen eta sentimenduen

kontaketak.

Haurren esperientziatik hurbil dauden eta irratitik eta telebistatik datozen

ahozko testuen informazio orokorra ulertzea.

2. eduki multzoa. Komunikazioa idatzia: irakurtzea eta idaztea.

Haurren esperientziatik hurbil dauden eguneroko testuen informazio

zehatzak ulertzea; adibidez, gonbidapenak, zorion-txartelak, oharrak eta

abisuak.

Gizarte-hedabideetatik datozen eta haurren esperientziatik hurbil dauden

gertaerei buruzko testuetan informazio orokorra ulertzea, batez ere, albistea.

3. eduki multzoa. Literatura-hezkuntza

Haurren interesekin bat datozen literatura-testuak gogotsu entzutea eta

ulertzea.

Haurren interesekoak diren testuen irakurketa gidatua eta iruzkindua egitea.

4. eduki multzoa. Hizkuntzari buruzko hausnarketa

Ahozko hizkuntzaren eta hizkuntza idatziaren arteko desberdintasun

nagusiak ikustea.

Ahozko eta idatzizko komunikazioaren testuinguruak ezagutzea.

5. eduki multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

Ikaslearen hizkuntza-errepertorioa ezagutzea.Gelakideek dakizkiten eta

erabiltzen dituzten hizkuntzak ezagutzea (baita

komunikatzeko sistema alternatiboak ere).

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.- Ahozko diskurtsoen esanahia ulertzea, haien erabilerako testuinguruan

kokatuta. Testu horien informazio garrantzitsua antzematea, eta beste egoera

batzuetan aplikatzea ulertutakoa.

2.- Haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazak ulertzea, aurrez

emandako azterketa-jarraibideak erabiliz.

.-Laguntza jasota, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren

helburua, aurrez ezarritakoa, betetzeko.

4.- Hitzez adieraztea gertaerak, bizipenak edo ideiak era antolatuan azaltzen

dituzten testu erraz eta laburrak.

Eduki orokorrak errepikatzen dira zikloetan, baina barne sartuta ikusten dugu

nola edukiak, umeen garapena Aurrera joatean, edukiak sakontzen dira.

Ebaluazio irizpideak lantzen denarekin bezala, ¨gogortzen¨ dira.

ATZERRIKO HIZKUNTZA

HELBURUAK

Honako gaitasun hauek lortzea du helburu Atzerriko Hizkuntza irakasteak

Lehen Hezkuntzan:

1.-Eskola-inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko

diskurtsoa eta diskurtso idatzia, ikasleen bizipen eta interesekin lotutakoak,

ulertzea, diskurtso horiek interpretatzea, eta irakurketaren edo entzunaldiaren

emaitza helburu pertsonalak, sozialak eta akademikoak betetzeko erabiltzea.

2.-  Ahozko adierazpen eta adierazpen idatzi egoki, koherente eta zuzenak

egitea ikastetxeko komunikazio-egoeretan. Adierazpenak gelan aurrez

landutako gaiei buruzkoak izango dira, eta komunikazio-premia arruntei

erantzuteko ereduaz baliatzeko aukera izango dute ikasleek.

3.-  Era egokian elkarrizketan aritzea eduki eta garapen ezaguneko egoera

arruntetan, hitzezkoak eta hitzezkoak ez diren prozedurak erabiliz, errespetuz

eta lankidetza-giroan; era horretan, norberaren sentimenduez eta ideiez

ohartzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko, jendartean eraginkortasunez

komunikatzeko, eta jakintza taldean eraikitzeko.

4.-Gero eta autonomia handiagoz erabiltzea gizarte-hedabideak eta informazio-

eta komunikazio-teknologiak, beste iturri batzuekin batera, eta, horren bidez,

atzerriko hizkuntzan informazioa lortu, komunikatu eta laguntza ematea.

5.-  Atzerriko hizkuntzak ulermenerako eta hizkuntza-sorkuntzarako erabiltzen

dituen prozedurako sistemari eta haren arauei buruzko gogoeta egitea, eta

hizkuntza horren fonetika, erritmoa, azentuak, intonazioa, hizkuntza-egiturak

eta alderdi lexikoak ezagutzea, hura egokitasunez, koherentziaz eta

zuzentasunez erabiltzeko.

6.-  Beste hizkuntza batzuei buruzko jakintza eta aurretiazko bizipenak

erabiltzea, azkar, eraginkortasunez eta autonomiaz ikasteko atzerriko

hizkuntza.

7.-  Atzerriko hizkuntza erabiltzea beste errealitate eta kultura batzuk

deskubritzeko, eta ulermenezko, errespetuzko eta laguntzazko jarrera baikorrak

erakustea haiekiko.

8.-  Literatura-testu sinpleak irakurtzea eta entzutea, horien bidez plazera

sentitzeko, sentikortasun estetikoa handitzeko, hizkuntza aberasteko eta

norberaren nortasun kulturala, soziala eta pertsonala eraikitzeko.

9.-  Jarreraona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean,

eta, horretan oinarrituta, komunikazio-gaitasuna hobetzea.

EDUKIAK

1. eduki multzoa. Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea

2. eduki multzoa. Komunikazio idatzia: Irakurtzea eta idaztea

3. eduki multzoa. Literatura – hezkuntza

4. eduki multzoa. Hizkuntzari buruzko hausnarketa

5. eduki multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.- Ahozko testu sinpleak eta testuinguru batean jarriak ulertzea. Testu horiek

lotura zuzena izan behar dute ikaslearen bizipenekin eta gelako jarduera

arruntekin, eta ohiko generoak landu behar dituzte. Horrekin batera, testu

horien informazio garrantzitsua bereiztea eta ulertutakoa beste egoera

batzuetan aplikatzea.

2.-  Ikaslearen bizipenekin eta gelako ohiko jarduerekin lotura zuzena duten

testu idatzi sinple eta laburrak, ohiko generotakoak, ulertzea, eta testu horien

zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi jarraibideak erabilita.

3.-  Ahozko testu labur eta errazak sortzea, ereduei jarraituz. Testu horiek ohiko

generoren batekoak izan behar dute, eta gelako jarduera arruntekin lotura

zuzena izan.

Honako hauek dira adibide batzuk bakarrik, irakurritako agirian zerrenda askoz

sakonagoa da.

INGURUNEAREN EZAGUERA

“Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea” jakintza-arloaren izaera orokorrak are

laguntza handiagoa ematen dio oinarrizko gaitasunak garatzeari.

Inguruneak izaera dinamikoa, aldakorra eta burutugabea du. izakiak eraikia da.

Ingurunea pertsonen inguruan ageri diren hainbat elementu, gertakari eta

faktoreren multzoa da, eta, han, aldi berean, gizakion bizitzak eta jarduerak

esanahia lortzen dute.

Ingurunea globala da eta ez da hurbileko inguruarekin nahasi behar. Pertsona

hazi eta garatzen den neurrian, haren pertzepzio- eta jardute-ahalmena handitu

egiten da gero eta zabalagoak diren eremuetan, eta, horregatik, hurbileko

inguruaren kontzeptua hedatu egiten da denboran eta espazioan.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunari dagokionez, nork bere burua

gauzatzearekin lotutako alderdi bi dagozkio jakintza-arlo horri.

Batetik, hurbileko harremanei dagokiena (familia, lagunak, kideak eta abar);

horrek besteekiko emozioak eta sentimenduak ezagutzea dakar. Jakintza arlo

horren helburuen artean, honako hauek ditugu: elkarrizketarako eta gatazkak

konpontzeko jokabideak sortzea, asertibotasuna lantzea, taldearen ongizatea

eta komunikazio egokia bideratzeko gizarte-arauak ezagutzea eta erabiltzea;

horiek bizitzarako trebetasunak garatzea baitakarte.

Arlo honek honako ekarpen hau egiten dio giza eta arte-kulturarako gaitasunari.

Horrez gainera, aitortzen da gure historia gizonek eta emakumeek batera

lortutako aberastasunaren eta hainbat herri eta kulturak mendeetan zehar

egindako ekarpenen emaitza dela.

Alor honek, baita ere, norberaren autonomiarekin eta ekimenarekin zuzenean

lotutako edukiak hartzen ditu barnean. Azkenik, alorrak elementu

matematikoekin lan egiteko aukera ematen du zenbait testuinguru zehatzetan.

Gai honetan, helburu batzuk ere kokatzen dira, 12 hain zuzen. Bertan, helburu

desberdinak azaltzen dira, denak ikasle bakoitzaren gaitasunak lantzeko.

Edukiei begira, 3 ziklo desberdinetan bananduta daude. Ziklo bakoitzean bloke

desberdinak agertzen dira:

1.multzoa: Ingurunea eta hura iraunaraztea. Adibidez: zenbait fenomeno

atmosferikori behatzea eta lehen irudikapenak egitea, inguruneko zenbait

natura-elementu eta giza elementuri behatzea eta antzematea.

2.multzoa: Izaki bizidunen aniztasuna. Adibidez: animalia eta landareak

identifikatzeko gako eta gidak erabiltzea, elikadura-kateak.

3.multzoa: Osasuna eta garapen pertsonala. Adibidez: norberaren emozioak

eta sentimenduak identifikatzea eta deskribatzea.

4.multzoa: Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. Adibidez: eskolako

zereginak erantzukizunez betetzea gure inguruan dauden eta aniztasun- eta

aberastasun-erakusgarri diren kulturen adierazpenetara hurbiltzea eta aintzat

hartzea.

5.multzoa: Aldaketak denboran zehar. Adibidez: iragan ezagun eta hurbila

irudikatzeko eta erregistratzeko teknikak erabiltzea, inguruan suma daitekeen

aztarna zaharren baten esangura ezagutzea eta balioestea (tradizioak,

eraikinak, objektuak...).

6.multzoa: Materia eta energia. Adibidez: gorputz baten masa eta bolumena

neurtzeko hainbat bide erabiltzea, lanerako material eta tresnak erabiltzeko eta

gordetzeko arauak eta segurtasun-arauak errespetatzea.

7.multzoa: Objektuak, makinak eta teknologiak. Adibidez: materialen

ezaugarrien eta haien aplikazio zehatzen arteko harremanak objektu sinpleak

muntatzea eta desmuntatzea

Trebetasunak eta jarrerak garatu nahi ditu honako hauek lortzeko: bizi diren

inguru eta gizartean erantzukizunez ari daitezen, beste hainbat gizarte ezagut

dezaten; eta, herritarrak izanda, parte-hartze demokratikoaren bidez

ingurumena babesteko eta banakoen zein taldeen eskubideak babesteko duten

erantzukizunaren jakitun izan daitezen. Parte-hartze demokratikoa ikastetxean

bertan gauzatuko da; eskola-elkarte osoa inplikatuta gaindituko dira gatazkak;

bizikidetza osasungarriaren alde egingo da eta, beraz, partekatzen eta

elkarrizketan aritzen badakiten eta, halaber, berdintasunez eta bazterkeriarik

gabe adostasunak lortzen dituzten herritarrak heziko dira.

Ondoren, ebaluatzeko irizpideak azaltzen dira, eta hauetan azaltzen denez

irizpide desberdinak kontuan hartzen dira.

MATEMATIKA

Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita

ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Gure

inguruari erreparatuz gero, konturatuko gara elementu horiek pertsonen

bizitzaren arlo guztietan daudela, lanean, eguneroko zereginetan,

komunikabideetan, etab.

Matematika, bai historiari bai gizarteari dagokienez, gure kulturaren parte da,

eta gizabanakoek gai izan behar dute hura aintzat hartzeko eta ulertzeko.

Matematika-eremua ez da geometria-formak eta kopuruak erabiltzea dakarten

ideia eta jokabideetara bakarrik mugatzen, baizik eta, batik bat, galderak

sorrarazteko, ereduak lortzeko, eta harremanak eta egiturak identifikatzeko gai

den eremu gisa eratu nahi da.

Ezaugarriak:

Unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu; hala

ere, ez du esan nahi metodoak beti berak izan direnik.

Matematika erabilgarria da. Begiratzen dugun tokira begiratzen dugula, han

dugu matematika. Zientzian,teknologian, komunikazioan, ekonomian eta

beste arlo askotan erabiltzen da. Eguneroko bizitzako arazoak hautemateko,

interpretatzeko eta horiei irtenbidea emateko balio baitigu.

Matematika ereduen eta harremanen zientzia da. Eredu horiek ulertzea eta

baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea. Ideia

matematikoak eta eguneroko esperientziak zein benetako munduko egoerak

lotzen badira, ohartuko gara ideia horiek benetan erabilgarriak eta

boteretsuak direla.

Matematika eta problemak. Problemak ebaztea oso garrantzitsua da

matematikan aurrera egiteko, ulertzeko zein ikasteko. Problemak ebazteko

gaitasuna ikasleek bizitza osoan izan behar duten oinarrizko

trebetasunetako bat da, eta askotan erabili beharko dute ikasketak bukatu

eta gero ere.

Matematika eta informazio- eta komunikazio-teknologiak. Teknologia berriak

erabiltzeak garapen kognitiboa bultzatzen du. Azken finean, irakasteko

tresna erabilgarria da matematika.

Horrezaz gainera, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa da

matematika. Estrategia orokorrek — ikasteko moduari buruzkoak — bizitza

osoan ikasten jarraitzeko ahalmena izatea bermatzen dute, jarduera

profesionala aldatu behar denean edo ezaguera berriak barneratu behar

direnean.

Matematikaren zeregina hezitzailea ere bada. ikasleen garapen intelektuala

bultzatzen duelako, eta, besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen

dituelako: abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako

pentsamendu eta arrazoibide logikoa.

Matematika Lehen Hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri

interesgarri adieraztea:

l Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia

pertsonalak erabiltzea nagusitzen da.

l Ikasleen esperientziak erabiltzea.

l Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea.

l Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea.

l Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea.

l Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta,

zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea.

l Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak,

arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko.

Ezaugarri horiek kontuan hartuta, modu jakin batean multzokatu dira

aukeratutako edukiak, eta eduki multzoak direlakoak sortu ditugu. Ziklo

guztietan erantsi dugu eduki multzo komuna. Gainerako edukiak ere zikloaren

arabera banatu dira, sei eduki multzotan.

Helburua ez da konpartimentu itxiak sortzea: eduki multzo guztietan erabili

behar dira zenbakizko teknikak eta teknika geometrikoak; guztietan izan daiteke

erabilgarria taularen bat osatzea, grafikoren bat sortzea edo ziurgabetasun

egoeraren bat sorraraztea. Eta, benetako ereduak eginez, errazagoa da

kontzeptuak ulertzea.

Honako edukiak ematen dira Lehen Hezkuntzan: Lehen Zikloan: buruzko

kalkulu automatikoa: 10 gehi 10 bitarteko batuketa- eta kenketa-taulak osatzea

eta memorizatzea, luzera, pisua/masa eta edukiera, norberak dituen aukeretan

konfiantza izatea eta matematika ikastearekin zerikusia duten erronkei eta

akatsei aurre egiteko jarrera; Bigarren Zikloan: Zenbaki arrunten eta zatikien

esanahia eta haiek eguneroko bizitzan nola erabili, angeluak alderatzea eta

sailkatzea, estrategia heuristikoak: proba-errore bidez hurbiltzea, problema

berriz formulatzea; Hirugarren Zikloan: eragiketen hierarkia eta parentesiak nola

erabili, zoria eguneroko bizitzan, Triangelu baten aldeen arteko eta angeluen

arteko erlazioak.