Delituez Eta Zigorrez

download Delituez Eta Zigorrez

of 62

Transcript of Delituez Eta Zigorrez

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    1/176

    KLASIKOAK, S.A. lukro-asmorik gabeko elkarteak argitaratu duobra hau, elkartearen sustatzaile eta partaideak honako erakunde hauek izanik:

    BBV Fundazioa

    Bilbao Bizkaia Kutxa — BBK 

    Gipuzkoa Donostia Kutxa — KUTXA

    •Caja VITAL Kutxa

    Euskal Herriko Unibertsitatea — UPV/EHU

    Deustuko Unibertsitatea

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    2/176

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    3/176

    DELITUEZ ETA ZIGORREZ

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    4/176

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    5/176

    CESARE BECCARIA

    Delituez eta zigorrez

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    6/176

     Jatorrizko izenburua:Dei deli tti e dell e pene 

    Euskaratzailea: Juan Martin Elexpuru

    Berrikuslea: Maite AristegiHitzaurregilea: Ignacio Berdugo Gómez de la Torre

    Lehen argitalpena: 1999ko azaroan

    © Itzulpenarena: Juan Martin Elexpuru© Klasikoak, 1999.

    Begoñako Andra Mari, 16 • 48006 Bilbo

     Tel.: 94 • 416 14 89 / Fax: 94 • 416 63 48

    Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren

    pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta

    trataera informatikoa barne direla, baita beronen aleak alokapen edo mailegutza publikoaren

    bidez banatzea ere.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia 1999-XI-5

    ISBN: 84-88303-35-1Lege gordailua: BI.-2398-99

    Fotokonposaketa: L&A DiseinuaBegoñako Andra Mari, 10 • 48006 Bilbo

    Inprimaketa: Gestingraf L. B. A.Ibarsusi Bidea, 3 • 48004 Bilbo

    Diseinua eta Maketa: A.I.C.Infante Don Juan Etorbidea, 26 • 20008 Donostia

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    7/176

    HITZAURREA

    Dei Delitti e delle Pene 1764an argitaratu zen Livornon,egile-izenik gabe, Marco Coltellini Abatearen moldiztegian.Liburuak arrakasta handia lortu zuen berehala Europako giro

    ikasietan, eta honen adierazgarririk onena, liburua agertu etaurtebetera elkarte suizar batek, Bernako Elkarte Patriotikoak,hartu zuen erabakia: «hogei dukateko domina eskaintzea deli-tuei eta zigorrei buruz italieraz argitaratu den tratatuaren egileezezagunari, eta bere burua ezagutarazteko eta ospetsu bihur-tzeko gonbita luzatzea, gizadiaren alde eta aurreiritzi errotue-nen aurka egiten ausartu den hiritar jatorrari».

    Liburuak halako arrakasta izan bazuen, une historikohura bere orrietan agertzen ziren erako gogoetak zabaltzekoegokiena zelako izan zen, neurri handi batean.

    Ez da kasualitatea liburuaren argitalpen asko RobertDamiensen urkamendiaren ko n t a ketarekin etortzea, LaGreveko Plazan, oinaze arrunt eta bereziaz, Luiz XV.a aiztozzauritzeagatik; edota edizio latinamerikarren batean Tupac

    Amaruren urkamendia agertzea, El Cuzcoko Arma-plazan.Kontakizun hauen bidez jabe daiteke irakurlea zer nolakozigor-izua erabiltzen zuten orduko monarkia absolutoek.

    0 7 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    8/176

    Liburu hau azaldu baino lehen, Voltaireren prosak bereZapalduen alde -rekin ederki astindu zituen orduko giro ilus-tratuak. Zera zioen Voltairek: «Calasen erailketa, justiziarenezpatak Okzitaniako Tolosan 1762ko martxoaren 9an burutua,inoizko gertakizunik berezienetakoa da, gure garaikideen etaondorengoen arreta merezi duena». Merkatari hugonote haugurpilean hil zuten bere semea erailtzearen akusaziopean, ino-lako froga sinesgarririk gabe, eta gertaera honek gogoeta indi-bidual eta kolektiboa eragingo du zuzenbide penalak estatubatean izan behar duen edukiaz; izan ere, orduko pentsamendu

    ilustratuaren arabera, estatua gizakiak sortutako tresna baitzendenok zoriontsuago izateko, eta, honengatik, itzuli kopernikarbat jarriko da abian, dotrinan lehenik eta zigor-legeetan gero.

    Erregearen, estatuaren eta soberaniaren jainkozko jato-rriaren arteko identifikazioak bere baitan zekarren, orokorre-an, boterea monarkaren eskuetan pilatzea, eta zigor-eremuandelitu eta bekatu ideiak elkarren gainean jartzea, eta auzi pena-

    la erruztatuaren aitorpena lortzera bideratzea, inkisizio-proze-durak erabiliz. Honi gehi diezaiogun zigorren gogortasunnabarmena, egoera hau saihets zezaketen bide politiko eta juri-dikoen gabeziak eragindako sistemaren krisia, eta zigorrenberdintasun falta, legeetan beraietan aurreikusia, batetik deli-tuak ez zeudelako behar bezala deskribatuak, bestetik epaileeniritzira uzten zelako zigorren zehazpena, edota, azke ni k ,

    nobleziak pribilegioak zituelako lege penalaren aurrean.Estatu honen aurka eta, beraz, zuzenbide honen eta bere

    erabileraren aurka jaiki ziren argien mendeko figura nagusiak.Rousseau, dibinitatearen soberaniaren jatorria gizarte-hitzar-menean kokatu zuena, eta Montesquieu, estatuko botereenbanaketa ezinbestekoa azpimarratu zuena. Biak mintzatzendira beren idatzietan zuzenbide penalaz. Hona hemen, adibide

    gisa, Montesquieuren testu hau bere Legeen Espir i tua liburu-tik aterea: «Gizakia ez da bide arraroetatik eraman behar; aitzi-tik, oso kontu handiz aukeratu behar dira naturak gizakia gida-

    0 8 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    9/176

    tzeko eman dizkigun bitartekoak. Lasaikeriaren jatorria zeinden aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusikodugu, eta ez zigorren biguntasuna», eta geroago: «Nahi etanahiezkoa da zigorrek beren artean oreka gordetzea, nahi etanahiezkoa delako delitu larria saihesten ahalegin handiagoa jartzea, delitu arina saihesten baino, gizartea asko samintzenduena, gutxi samintzen duena baino».

    Kontestu honetan agertzen da liburu hau 1764an, eta bailiburuaren eta bai bere egilearen historia une historiko harenaderazgarri onak dira. Cesare Bonesana, Beccaria-ko markesa,Milanen jaio zen 1738an, familia noble baten baitan. Oso hezi-keta tradizionala hartu zuen Parmako Jesuiten Ikastetxean;ondoren, jurisprudentzia ikasi zuen Pavi ako Uniberts it at eospetsuan. Milanera itzuli zenean, gune ilustratuetan murgilduzen; hauek Pietro eta Alessandro Verri anaien etxean biltzenziren, «Accademia dei Pugni» delakoan.

    Liburu hau batzarleku honetan izandako eztabaida eta

    gogoeten ondorioa da. Beccaríak, nolabait esteko, forma emanzien han izandago eztabaidei. Garai hartako gutuneria oparoa-ri esker, frogatua dago Verritarren bultzada eta liburuan izanzuten eragin zuzena. Esate baterako, 1780an, zera idazten zionPietrok bere anaiari: «… liburua Beccariak egin du, estiloazzerbait dakien edonork igarriko du ez dela nirea, baina esandezaket, bene-benetan, liburu hau ez zela ni gabe egingo eta

    argitaratuko, badakidala bertako ideien zati handi bat gu bionartean garatua dela, torturari dagokion atala nire oharretatikaterata dagoela…».

    Liburua idatzi baino lehenxeago, Beccaria bere familia-tik urrundu zen, Teresa Blascorekin ezkondu zenean gurasoenborondatearen kontra. Teresa Blascorekin bi alaba izan zituen,bietako bat, Julia, Alessandro Manzoniren ama izango da.

    Liburuaren arrakastak —edizio mordoa egin zen, etaitzuli eta hedatu Europa guztian— gizon ospetsu bihurtuko duBeccaria, eta erreferentzia saihestezina izango da edozein

    0 9 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    10/176

    eztabaidatan. Libu ruaren mamia sutsu goraipatzen dutebatzuek eta garratz gaitzesten beste batzuek, eta bere egileaezinbestez gonbidatzen kontinenteko elkarte ilustratu guztieta-ra. Beccariak Parisera joatea onartzen du bakarrik, ezusteanitzultzen da handik, eta ospea eman zion liburutik urruntzenhasten da. Lehen momentu batean, berarentzat apropos sortu-tako Ekonomia katedra bat hartu zuen. Geroago, alargun gera-tu eta Anna Barbórekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen,

     Julio, eta, denbora berean, Administrazioko goi-funtzionarioegin zen. Bere bizitzako gainontzeko egunak Milanen eman

    zituen, oso bizimodu iluna eramanez. 1794an hil zen.

    Liburu hau irakurtzean, berehala ikusten da egileakFrantziako filosofo ilustratuekin duen lotura sendoa, «nik denaliburu frantsesei zor diet… filosofo frantsesek bere koloniadute Amerika honetan, eta gu beren ikasleak gara», diotsagutun batean Morelet-i, bere frantses itzultzaileari. Horregatik,bere edukia —ezinezkoa zen beste era batera izatea—, orduan

    indarrean zegon zuzenbide penalari eta prozesalari egindakokritika sistematikoa da. Tomás y Valiente-k dekalogo honetanl a burbiltzen ditu Beccariak aldarrikatzen duen zuzenbidepenalaren ezaugarriak: 1. Zentzuntasuna, 2. Zuzenbide penala-ren legaltasuna, 3. Justizia penalaren izaera publikoa, auzi aku-satzailea eta ez inkisitiboa, 4. Noble, burges eta herri xehearenarteko berdintasuna lege penalaren aurrean, 5. Delituen larrita-

    suna gizartean eragindako kaltearen arabera neurtzea, 6.Zigorrak ez dira eraginkorragoak ankerragoak direlako, 7.Zigorraren helburua, gaizkilea zigortzea baino gehiago, etor-kizunean gerta daitezkeen balizko delituak eragoztea da, 8.Oreka zehatza delituen eta zigorren artean, 9. Heriotza-zigorrainjustua da, eta ez da ez beharrezkoa eta ez eraginkorra, 10.Azkenik, garbi izan behar da egokiagoa eta zuzenagoa delaprebenitzea zigortzea baino.

    Nire ustez, laburbilduz, libu ruan aldarrikatzen denZuzenbide Penalaren edukiak oinarri bat eta bi ondorio edo

    0 10 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    11/176

    ezaugarri ditu, berak erdietsi nahi duen sistema penala gizarte-sistema pertsonalista bati dagokiona da eta. Zuzenbide Penalhonen oinarria beraren beharrizana da, eta legaltasuna etagizatasuna bere bi ezaugarriak.

    Liburu honen proposamenetan inspiratu zen garaikozenbait monarka ilustratu beren berrikuntzak egiteko, RusiakoKatalina II.a, Austriako Jose II.a eta Toscanako Leopoldo, adi-bide esanguratsuenak aipatzearren. Baina, esan beharrik ez,gi zarte-ituna ez zen monarkia ilustratuen abiapuntua, etahauek ere ez zuten botere-banaketa Beccariaren orrialdeetanaldarrikatzen den erara egituratzen, horretarako zuzenbidepenalari bidea irekiko zion estatu-eredua ezarri behar baitzen.

    Esan nahi dena da, zuzenbide penal horrek estatu-eredudesberdina eskatzen zuela, eta hau gauzatzen ez zen bitarteanezinezkoa zela osorik garatzea Delituez eta Zigorrez- en baitandagoen legegintza proiektua.

    Liburu honetan agertzen den zuzenbide penalak zeinbereizgarri duen galdetzen badugu, zuzenbidezko estatu libe-ralaren zuzenbide penalak zein bereizgarri duen galdetzen arigara. Normalean, bi ezaugarri nabarmen aitortzen zaizkio:legaltasun-irizpidea eta zigorren biguntasuna. Oinarri biakestatu-tresnaren sortzaile den hitzarmen ideian sustraitzendira. «Beharrizana izan zen, beraz, gizona bere askatasunarenzati bat ematera bultzatu zuena», dio Beccariak, eta geroago jarraitzen du, «osasun publikoaren gordailua zaindu beharra-ren muga gainditzen duten zigorrak injustuak dira berez».

    Bi mende geroago, Ordezko Proiektu alemaniarrarenegileek, zinez liberala zen zuzenbide penal baten azken bul-tzatzaileek, zuzenbide penalaren oinarriez gogoeta egiten zute-nean, honakoa esaten zuten zalantzarik gabe, «zuzenbide pena-la behar garratz bat baino ez zela».

    Zuzenbide penalaren justifikazioa gizartean bertan bila-tzea, gizartearen iraupenean, eta hau gizabanakoaren neurrira

    0 11 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    12/176

    egitea, da, zalantzarik gabe, Beccariak proposatzen duen egi-tasmoaren ardatza. 1789ko abuztuaren 26ko Gizakien etaHiritarren Eskubideen Deklarazioa bera ere ideia hauen azal-pena da. Baieztapen honekin hasten da honen 5. atala: «Legeakgizartearentzat kaltegarri diren ekintzak debekatzeko eskubi-dea du bakarrik», eta aurrerago, 8. atalean, azpimarratzen du:«Legeak zigor zehatzak eta behar-beharrezkoak bakarrik eza-rri behar ditu».

    Delitua zer den esateko irizpidea, beraz, eragiten duenkalte soziala da, eta ez ordena etiko jakin bati egiten omendiona, eta, beti ere, gizarte jakin bati begira, Deklarazioakoinarritzat hartzen duenari, hain zuzen. Irizpide hau dotrinatzaterabiltzen da gaur egun on juridikoan eta gizarte-eredu pertso-nalistan oinarrituriko edozein dotrina lantzeko. Hauxe da gure jarrera ere, on juridikoaren teoriak legegile penalaren jardue-rari, bere eduki konkretuetan, muga bat jar diezaiokeela pen-tsatzen dugun guztiona.

    «Irizpide hauen lehen ondorioa honakoa da: legeakbakarrik ezarri ahal diola zigorra delituari, eta ahalmen haulegegilearen baitan baino ezin daitekeela egon, honek gizarteosoa ordezkatzen duelako gizarte-itun bat dela medio», esatendu Beccariak, eta honekin ez du Rousseauren ikusmolde oro-korrak zigor-eremura eraman besterik egiten, honek tresna bateskatzen baitzuen gorputz politikoaren hitzarmena eguneratze-

    ko, eta Montesquieurenak, honek hitzarmena hiritarrak ordez-katuak egotearekin lotzen baitzuen.

    1789ko Gizakien eta Hiritarren Eskubideen Deklara-zioak ere jasotzen du ikuspegi hau, zera esaten baitu Leg e ar ibu ruz ari delarik bere 6. artikuluan: hiritar orok du, perts o na l-ki edo beren ordezkarien bitartez, bere sorkuntzan parte har-t z eko eskubidea», eta aurrerago, lehen aipaturiko 8. artik u-

    luan, zera azpimarratzen du, «inor ezin da zigortu, delituaegin baino lehenago ezarri eta aldarr ik a tu t ako legearen arabe-ra ez bada».

    0 12 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    13/176

    Aho batez onartzen da legaltasun-irizpidea, sustraiakzuzenbidezko estatu liberalaren oinarri politikoan dituena,Sax-ek esan zuen bezala, ilustrazioaren alaba dela.

    Irizpide honen historia bere oinarriaren ahazturaren his-toria izan da batzuetan, zeren eta bere izaera aldarrikatzeak ezbaitu esan nahi irizpide orokor bat badenik halako ekintza deli-tua dela eta zigor jakin bat merezi duela zehazten duena; esannahi da lege horrek eduki eta jatorri jakin bat izan behar duela.

    H o rr egatik, zigort ze ko ahalmena zileg i z tat u ko duen

     jatorri jakin bat behar du. Zuzenbide estatuaren egituran, lege-gilea ez da legeak egiten dituena, hitzarmena onartu zutenenordezkaria baizik, eta, horregatik, legeak egiteko legitimatuadagoena. Demokratikoki aukeratutako legebiltzarrean adieraz-ten den borondate orokorrarren mamitzea izan behar du lege-ak. Honek bakarrik ahalbidetzen du legaltasun irizpidea,zuzenbide estatuari dagokion irizpidea ez ezik, estatu demo-kratikoarena ere izatea. Irizpide honekin bakarrik berma daite-ke zigor araudietan komunitatearen interes guztiak ordezkatu-ko dituen bidea. Honen benetako gauzatzea beste eragile extra-penal batzuek baldintzatzen dute, hauteskunde-sistemak, esatebaterako. Ohar gaitezen legaltasun-irizpidearen benetako gau-zatzea, azken batean, berarengandik at dauden baldintzengorabeheran dagoela.

    Baina gizarte-ordena guztia gizabanakoaren gainean sus-traitzea eta hau gizarte-hitzarmenean oinarritzea da Iraultzatik jaiotako zuzenbide penalari egozten zaion beste ezauga rr ibaten iturria, bere edukiaren humanizazioarena, hain zuzen.

    Zuzenbide Penala gauzatzean egiten ziren gehiegikeriak,lehen aipatu dugun Calas kasua, Damiens-en urkamendi eza-guna eta beste anitz, bateraezinak ziren beharrizanaren irizpi-dea eskatzen zuen hitzarmen ideiarekin.

    Gehiago esango dugu, Beccaria, Marat, Montesquieuedo Voltaire-ren testuen irakurketak garbi uzten du zigorraren

    0 13 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    14/176

    helburua prebentzioa dela, gaur egun prebentzio orokorra dei-tzen duguna, eta prebentzio hau oreka-irizpidea errespetatuzlor daitekeela bakarrik.

    Montesquieuk bereLegeen Espiri tua  liburuan, lehen ikusidugunez, zera dio: «Nahi eta nahiezkoa da zigorrek beren arteanoreka gordetzea, nahi eta nahiezkoa delako delitu larria saihes-ten ahalegin handiagoa jartzea, delitu arina saihesten baino,gizartea asko samintzen duena, gutxi samintzen duena baino».

    Zera esaten du Beccariak ildo beretik: «Zigor berdina

     jartzen bazaie gizartea modu ezberdinean samintzen duten bidelituri, gizakiak ez du handiena egiteko eragozpen berezirikaurkituko, harekin onura handiagoa lortzen badu».

    Zigorrak, beraz, orekan egon behar du delituak eragin-dako kaltearekin, eta oreka hau prebentzioan oinarritzen da.

    Lege batetik eratortzen den prebentzio-ahalmena ez dagobere gogortasunean, legea gauzatuko den ziurtasunean baizik.

    Arrazoiz gogoratzen zuen Montesquieuk: «Lasaikeriaren jato-rria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna delaikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna».

     Testu berean, Montesquieuk motibazioaren garrantzisoziala somatzen du, gaur egun Muñoz Conde bezalako auto-reek garatu dutena: «Zigorren gogortasuna izuan oinarritutakogobernu despotikoei komeni zaie batik bat. Estatu moderatue-

    tan —gehitzen du— aberriaren maitasuna, lotsa edo gaitzespe-naren beldurra dira arrazoi nagusiak, delitu asko saihets deza-ketenak».

    Izan ere, diktaduretan Zuzenbide Penalak egiten duengizarte kontrola beste instantzia batzuetatik egiten denarenaurka egoten da. Eta hau gauzatzeko bide bakarra gogorkeriada; erregimen demokratikoetan, zigor eskubidearen kontrol

    sozialak beste kontrol-instantzien norabide berean jokatuko du.Oinarri hauekin, beharrizan-irizpideak zera bilatzen du

    orokorrean: zigorren gogortasuna leuntzea. Beccariaren libu-

    0 14 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    15/176

    ruak zigorrei ankerkeria kendu behar zaiela errepikatzen dubehin eta berriro, eta hau sasoiko espirituaren harian dago;orduko monarka ilustratuen erreforma ezagunak dira honenfroga garbiak.

    Ideia hauek zigorren edukiak bigunduz gauzatzen dira,zuzenbide penalak ezin baitu gizakiaren duintasuna samindu.Estatu liberalaren jokalekua sortu izanak gauza hauen ingu-ruan gogoeta egiteko eta ideia hauek garatzeko bide eman ziongizakiari. Pertsonaren duintasunak gorputz-zigorrak zokora-tzea ekarri zuen lehendabizi, heriotza-zigorra gero, eta zigor-zuzenbidearen edukia biguntzea edo iraupen luzeko zigorrakzalantzan jartzea beranduago.

    Dei Delitti e delle Pene -ren gaztelerazko itzulpena, JuanAntonio de las Casas-ek egina, 1774an argitaratu zen, baina ezadministrazio-eragozpenik gabe, nahiz eta hauek GaztelakoKontseiluaren aurrean Campoamor fiskalak egindako dilijen-tziei esker gainditu ziren. Sarrera-ohar baten bidez, itzultzailea

    bera Inkisizioarekin izan zitzakeen arazoei zirkin egiten ahale-gindu zen, Beccariak liburuan zehar isurtzen zuen ikuspegipolitiko eta erlijiosotik garbi aldenduz.

    Zuzenbide penalaren Espainiako egoera eta Europakobeste herri a ld e et a koa ez zen oso ezberdina zigorren gog o rt a-sunari edo leg e a r e k i ko atxikimendu faltari dagokionean,nahiz eta, menturaz, hemen Elizaren eragina handiagoa izan

    Inkisizioaren jardueraren bitartez. Izan ere, Inkisizioak17 7 4ko ekainaren 20an debekatu egin zuen liburua irakurt zea ,baina libu ruari baimena ematen jarraitu zuen GaztelakoKontseiluak. Honekin nabarmen geratu zen pentsamendu ilus-tratuak administrazio-esparruetan zuen eragina, CarlosIII.aren err egetza garaian. Libu ruaren zabalkundearekin area-gotu egingo da eragin hau alor penalean, baita itzulpena ager-

    tu aurretik ere. Eragin honen kariaz, zigor- l egeria zentzatzekoeta berr it z eko ahalegina egingo da Gaztelako Ko n t se i lu a re na u rrean, pentsamendu ilustratuaren ordezkari nabarme n eta ri-

    0 15 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    16/176

    ko baten, De la Roda ministroaren, eskutik. Iturburu berdinadu Manuel de Lardizabalen obrak, D i scu rso sobre l as penas 

    co n traído a l as leyes criminal es de España para faci l i tar su refor m a . Lardizabalek, jatorri euskaldunekoa eta Mex ikoko Tlaxcala-n jaioa, zigorrak biguntzeko eta legeria zentzatzekoideia bere egiten ditu libu ru honetan, baina ez du onart ze nBeccariaren pentsamenduaren abiapuntua, zera baitio:« g o b e rn a t ze ko ahalmena eta eskubidea, eta horr et a ra ko bitar-t e ko zehatzak auke r a t z e ko gaitasuna Jainko a r e n ga n d i kd at o r».

    Ez dator Lardizabalekin guztiz bat, baina bai osteraBeccariarekin, Salamankako Unibert s i t a t e ko Fi l o s o fi aIkastetxeko irakasle-taldea, Espainian pentsamendu liberalasartzeko giltza izan zena. Aipagarriak Ramon Salas, bere ida-tzietan beti Doctor Salamanca bezala izenpetzen zuena,Inkisizioaren erabakiz bere katedra galdu eta espetxea ezagu-tutakoa, edo Toribio Nuñez, Unibertsitate honetako liburuzai-

    na eta liberal sutsua. Beren eraginez itzuli zen JeremiasBenthan-en pentsamendua, eta biek aitortzen dute Beccariarenl i bu ruaren miresle direla. Salasen hitzetan: «MontesquieuLehendakariari Beccariako Markesak jarraitu zion, zeinekdelituei eta zigorrei buruzko legeriaz ezagutzen dudan liburu-rik onena eman zigun».

    Beccariaren lege-proposamenek eragina izan zuten,

    lehen ikusi dugun bezala, Europako zenbait legeriatan, bainaez Espainian, non 1822ko Kodera arte —oso denbora gutxiiraun zuena, bestalde— ez ziren gauzatu lege-testu batean.Anton Oneca-k gogora ekartzen duen bezala, egile italiarraizan zen aipatuena, Benthanen ondoren, gure lehen Kodea egi-teko izan ziren eztabaidetan. Absolutismoa itzuli zenean,Legeria zaharra ezarri zen berriro, eta honek atzeratu egingo

    du gure herrian Zuzenbide Penal Liberalaren irizpideak onar-tzea; hauek 1848an sartuko ziren, Eskola Klasikoaren dotrina-ren eskutik.

    0 16 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    17/176

    Gaur, agertu zenetik hainbeste denbora igaro arren, sin-bolo bat izaten jarraitzen du liburu honek: lehenaldia eta gero-aldia markatzen du Zuzenbide Penalaren alorrean. Gaur, giza-kiarengan eta bere eskubideetan oinarritutako zigor-araudiazdihardugunean, edo beharrizanaren irizpideaz zigorra ematekoorduan, edo prebentzio orokorraz, edo inkisizio-auziarekinamaitu beharraz, ondorengo orrialdetan biltzen diren Verrianaien batzarlekuko eztabaiden ondorioez dihardugu.

    Salamanka, 1999ko ekaina

    Ignacio Berdugo Gómez de la TorreZuzenbide Penaleko Katedratikoa eta

    Salamankako Unibertsitateko Erretorea

    0 17 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    18/176

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    19/176

    Bibliografia 

     Jatorrizko testuaren irakurketarako

    gomendatzen den testua eta itzulpe-na egiteko ere erabili dena 1998an Jens Timmermannek Meiner argita-letxearentzat egin duen argitaraldihobetua da.

    Lexikoak:

    SCHMID, CARL CHRISTIAN ERHARD:Wörterbuch zum leic hten Gebrauch 

    der Kanti schen Sc h r i f t e n , Jena,1798 (Darmstadt, 1980).

    RAT K E, HE I N R I C H: S y s t e m a t i s ch e s Handlexikon zu Kants «Kriti k der rei nen V e r n u n f t » , Leipzig, 1929(Hamburg, 1972).

    Iruzkinak:

    VAIHINGER, HANs: Kommentar zur 

    «Kr i ti k der rei nen V e r n u n f t » ,Stuttgart, 1881/1892 (Aalen, 1970).

    COHEN, HERMANN: Kommentar zu Immanuel Kants «Kriti k der reinen Vernunft» , Leipzig, 1907 (Hildes-heim/New York, 1978).

    ER D M A N N, BE N N O: Die I dee von Kants «Kriti k der reinen Vernunft» ,Berlin, 1917.

    SM I T H, NO R M A N K E M P: A Com- mentary to Kant’s «Critique of Pur e Reason », London, 1918 (1979).

    Vleeschauwer, Herman Jean de: La 

    déducti on transcendental e dans l ’ œ u v re de Kant  , Antwe rp e n /Paris/Den Haag, 1934-37 (New

     York, 1976).

    PATON, HERBERT J.: Kant’s Metaphy –sic of Experi ence. A commentar y on the Fir st Half of the «Kriti k der rei nen V e r n u n f t » , London, 1936(1965).

    HEIDEGGER, MARTIN: Phänomenol o- g i s che I nterpretati on von Kants «Kr i ti k der rei nen V e r n u n f t » ,Frankfurt/M., 1977.

    Ikerketa orokorrak eta ikerketa-rako materialak:

    ALLISON, HENRY E.: Kant’s Trans- cendental I deal i sm. An I nterpr e - 

    tation and Def e n s e , New Have n/London, 1983.

    ERDMANN, BENNO: Kant’s Kr i tizis- mus i n der ersten und zw e i t e n Au f l age der «Kr i ti k der r e i n e n Ve r n u n f t » , Leipzig, 1878 (Hil-esheim, 1973).

    COHEN, HERMANN: Kant’s Theorie der Erfahrung , Berlin, 1871 (1918).

    K OPPER, J./MALTER, R. (arg.):Materia- l en zu Kant’s «Kr i ti k der r einen Vernunft», Frankfurt/M., 1975 (1980).

    0 19 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    20/176

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    21/176

    ITZULTZAILEAREN

    OHARRA

    Cesare Beccaria milandarraren Dei deli tti e delle pene 1764an argitaratu zen Livorno-n. Berehalako arrakasta izanzuen. Egilea zuzenketak sartuz joan zen ondorengo edizioetan.

    Itzulpen hau 1766an argitaratu zen 5. edizioarena da; hau izanzen, itxura guztien arabera, Beccariak orraztu zuen azkena.Orripeko oharrak Franco Venturi-k aipaturiko edizioaren gai-nean oraintsu eginikoak dira (Arnaldo Mondadori editore.Milano, 1991). Beccariak berak ere jarri zituen ohar banakabatzuk; adierazita daude.

    Bihurria da Beccariaren prosa. Bere parrafo asko oso

    luzeak dira, ilunak beste asko, eta gauza biak ez gutxi. Berakzioen bezala, bihotzaren filosofia espirituarena baino maitea-go zuen; ur-lasterraren abiadaz eta emariz garatzen ditu bereideiak, forma gehiegi zaindu gabe.

    Berariaz izan zen iluna Beccaria. Inkisizioaren eta bestebotere batzuen beldur zen. Zera idatzi zion gutun bateanMorellet-i, frantsesezko bere lehen itzultzaileari: «Nire lana

    idazterakoan, Galileo, Machiavelo eta Giannone-ren kasuakizan ditut gogoan. Sineskeriaren kate-hotsak eta fanatismoarengarrasiak entzun ditut egiaren intziriak itotzen. Honek iluna

    0 21 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    22/176

    izatera behartu nau, eta lainopean estaltzera egiaren argia.Gizakiaren defendatzaile izan nahi dut, martiri izan gabe. Ilunaizan nahiaren ohitura eta ardurak beharrezkoa ez zenean ereizatera eraman nau, agian».

     Testuan arkituko dituzun iluntasunak, beraz, ez dira guz-tiak itzultzailearen ezinak edo ezjakinak eragindakoak.

    0 22 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    23/176

    DELITUEZ ETA ZIGORREZIn rebus quibuscumque diff icil ior ibus non expectandum,

    ut quis simul, et serat, et metat, sed praeparatione opus est, ut per gradus matur escant.

    Bacon., Serm. f idel., n. XLV1

    Irakurleari

    Herri zahar konkistatzaile baten lege-arrasto batzuek,duela hamabi mende Konstantinoplan agintzen zuen printzebatek bildu zituenak, gero longobardoen errito batzuekinnahastuak, eta interpretari pribatu eta ilunek libu ru kote ulerte-zinetan taxutuak, osatzen dute iritzien tradizioa, Europa gehie-nean oraindik legeak2 deitzen zaiena. Eta gauza arrunta bezainnegargarria da oraindik gaur egun ikustea Carpzovio-ren3 iritzibat, Claro-k4 aipatzen duen antzinako ohitura bat, Farinaccio-k5

    atsegin suminkorrez iradokitzen duen oinaze bat, direla justi-ziagileek gogoz obeditzen dituzten legeak, gizonen bizitzak eta

    ondasunak zaintzeko esku-ikaraz jokatu beharko luketenean.Lege hauek, mende barbaroenetako zaborrak, aztertuko dituguliburu honetan, sistema kriminalari dagokionean, zorion publi-koaren zuzendariei azaldu nahi diegularik hauen desegokitasu-na, pazientzia gutxiko herri xehe argitu gabearengadik urrun-duko den estilo batez. Egiaren bilaketa zintzo hau, liburuaidazteko orduan izan dudan iritzi arruntekiko independentzia

    hau, egilea bizi den lekuko gobernu argitu eta gozoari eskergauzatzen da. Monarka handiek, gidari ditugun gizadiarenongile handiek, maite dituzte filosofo apalak, kemen fanatiko-

    0 23 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    24/176

    rik gabe, azaltzen dituen egiak, indarraz edo azpikeriaz balia-tzen direnen oso ezberdinak, hauek arrazoiaren kontrakoakizaten baitira. Eta gorabehera guztiak sakon aztertzen dituenakikusiko du gaur eguneko arazoak lehendik datozela, eta iraga-neko garaiei egiten zaiela hemen satira eta errieta, eta ezmende honi eta bere legegileei.

    Beraz, norbaitek bere kritikekin ohoratu nahi banindu,garbi jakin beza zein den lan honen helburua, inondik inora ezautoritate legitimoa gutxitzea, handitzea baizik, eta hau gerta-tuko da baldin eta gizakiongan gogoetak indarrak baino ahal-men handiagoa badu, eta samurtasuna eta gizatasuna denonbegiko badira. Liburu honen kontra argitaratu diren asmo txa-rreko kritikak oso irizpide ilunetan daude oinarrituak, eta, unebatez, irakurle argiei zuzendutako nire arrazoiketak eten beha-rrean naiz, behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeria-ren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei.

    Hiru dira gizona gobernatzen duten oinarri moral etapol it ikoen iturriak. Errebelazioa, lege naturala, eta gizarte aka dos tu tako hitzarmenak. Ezin dira alderatu lehenengoa etabeste biak bere helburu nagusiari dagokionean; baina antzadute hirurek, denek bizitza hilkor honetako zorionera erama-ten duten neurrian. Azkenengoaren harremanak kontuan har-tzea ez da lehenengo bien harremanak alde batera uztea.Aitzitik, lehenengo hauek, nahiz jainkoti arrak eta aldaezinak

    izan, gizonen, erlijio faltsuen eta bizio eta bertuteari bu ru z koirizpide arbitrarioen erruz, gizonen bu ru ustelduetan milamodu desberdinez bihurritu direnez, beharr ezkoa ikusten dahauek banan-banan aztertzea, beste gorabehera batzuekinnahastu gabe; ikusi zer den giza konbentzio soiletatik sortu ta-koa, eta zer behar komuntzat jotzen denetik, zeinetan oinarri-tua egon behar baitu dotrina oro eta sistema moral oro; eta hau

    lan txalogarria izango da beti, gizon temati eta sinesgog o rr e n aere gizartean bizitzeko oinarriak onartzera bu ltz atuko baitu.Beraz, hiru bertute eta bizio mota daude: erlijiosoa, morala eta

    0 24 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    25/176

    poli tikoa. Hiru mota hauek ez dute inoiz elkarrekin kontra esa-nean egon behar. Baina batetik eratortzen diren ondorio etabetebehar guzti-guztiak ez dira eratortzen besteetatik.Errebelazioak eskatzen duen guztia ez du eskatzen lege natu-ralak, eta honek eskatzen duen guztia ere ez du eskatzen gizar-te -lege soilak: horregatik oso inportantea da bereiztea zer denkonbentzio hauen ondorio eta zer gizonen arteko hitzarme n,gizonen arteko harremanetan lege- esparru batzuen barruan joka daiteke ela ko, Izaki gorenaren eskuhartze bereziaren pre-miarik gabe. Beraz, zalantza-izpirik gabe esan daiteke bertute

    po li tikoaren ideia aldakorra dela; bertute naturalarena betiizango litzateke gardena eta nabarmena, baldin eta gizoneni no zokeria eta grinek ilunduko ez balute; bertute erlijiosoare-na beti bat eta bera da, Jaungoikoak errebelatu eta berak zain-tzen duelako .

    Hutsegitea izango litzateke, beraz, hemen hitz egiten aridenari konbentzio sozialak eta hauen ondorioak leporatzea, eta

    lege naturalaren edota errebelazioaren kontrako irizpideak, ezbaita hauei buruz mintzo. Hutsegitea litzateke, gerra-estatuazgizarte-estatuaz baino lehenago hitz egiten denean, norbaitekzentzu hobbestarrean hartuko balu, aurretiko erantzukizun etabetebeharrik ez balitz bezala, konturatu gabe gerra giza naturaustelduaren eta zigorrik ezaren ondorioa dela. Hutsegitea litza-teke gizarte-hitzarmenaren ondorioak aztertzen dituen idazle

    bati delitua egoztea, ez onartzea hauek hitzarmenaren berarenaurretikoak direla.

     Justizia jainkotiarra eta naturala aldaezinak eta iraunko-rrak dira berez, bi objektu berberen arteko harremana beti ber-bera baita; baina giza justizia, politikoa alegia, ekintzen etagizartearen egoera aldakorren harreman soila delarik, aldaga-rria da, ekintza hura gizarte horri beharrezkoa edo komeniga-

    rria bihur dakiokeen heinean, eta ezingo da ondo neurtu ekin-tza hori giza harremanen hari nahasi eta aldakorrak ikertugabe. Eta hain desberdinak diren irizpide hauek nahas-mahas

    0 25 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    26/176

    badaude, ezingo dugu gai publikoen gainean ondo arrazoitze-ko itxaropenik izan. Teologoen lana da zuzenaren eta ez-zuze-naren arteko mugak zehaztea, eta ekintzaren berezko ontasunaedo txartasuna erabakitzea; pentsalariari dagokio politikokizuzena edo ez-zuzena zer den zehaztea, gizartearendako mese-dea eta kaltea neurtzea; objektu batek ezin dio besteari kalteegin, edozeinek ikusten duelako bertute politiko hutsak zenba-teraino utzi behar dion leku Jainkoarengandik eratortzen denbertute aldaezinari.

    Bere kritikarekin ohoratu nahi nauen inor ez dadila abia-

    tu, beraz, niri bertutea eta erlijioa suntsitzeko asmoak suposa-tzetik, erakutsia baitut horiek ez direla nire irizpideak, eta nifedegabetzat edo agintarien aurkakotzat jo aurretik, ahalegin-du dadila nigan logiko txarra edo politiko kaskarina ikusten; ezdadila sutan jarri humanitatearen interesa aldarrikatzen dutennire proposamenengatik, konbentzi nazala nire irizpideak ezdirela erabilgarriak, edota kalte politikoak ekar ditzaketela,

    ikusi eragin diezadala zein onuragarriak diren dauzkagun ohi-turak. Garbi azaldua dut jende aurrean nire erlijioaren lekuko-tasuna eta nire soberanoari diodan menpekotasuna, Note ed osservazioni 6 izenekoari emandako erantzunean; alferriko lanalitzateke idatzi horren ondorengo beste antzeko batzuei eran-tzutea; baina gizon jatorrei dagokien dezentziarekin idaztendutenek, oinarrizko irizpideak demostratu beharrean jartzen eznauten gizon argiek, edozein izakera dutelarik ere, jakin beza-te niregan topatuko dutela, ez hainbeste erantzuteko zain dago-en gizona, egizale baketsua baizik.

    0 26 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    27/176

    SARRERA

    Gizonek araudirik inportanteenak zenbaiten uneanuneko zuhurtasunaren eta iritziaren esku uzten dituzte gehie-netan, halakoen interesa onura unibertsala dakarten lege jato-

    rrenen aurka jotzea izaten delarik, eta gutxi batzuei mesedeegitea, eta horregatik gertatzen da boterea eta bizipoz guztiaalde batean geratzen dela, eta ahultasun eta miseria guztia bes-tean. Horregatik, bizitzari eta askatasunari buruzko gauzarikoinarrizkoenetan mila hutsegiteren erditik igaro arte, gaitzak

     jasaten guztiz nekatu eta aspertu arte, gizakia ez da jarrikodesegokitasun zapaltzaileak konpontzen eta egiarik nabarme-

    nenak onartzen, hauek berehala ihes egiten baitiete adimenlaburrei, ez daudelako gauzak aztertzen ohituak, aburu guztiakmultzoan jasotzen baizik, eta tradizioz jokatzen dutelakogehiago azterketaz baino.

    Zabal ditzagun historiak eta ikusiko dugu legea, gizonlibreen arteko hitzarmen omen dena edo izan behar lukeena,gehienetan ez dela izan banaka batzuen grinaren tresna baizik,

    edo patuak momentu batean sortutako beharra; ez dela gizanaturaren azterketa hotzaren ondorioa, ez dela gauzatu ahale-ginak puntu bakar batean bildu eta irizpide honetara heldu

    0 27 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    28/176

    delako:Zorion handiena, kopuru handienaren artean banatua.Zoriontsuak dira lege jatorren bidez tarteko pausoak azkartudituzten nazio banaka horiek, gizakien gorabeheren, hautaketamugimendu motelen eta gaitz handien zain egon gabe, bideonetik jo dutenak. Eta gizonen esker ona merezi du bere gelailun eta mesprezatutik egia onuragarrien hazia, luzaz fruiturikgabea, erein duen filosofoak.

    Ezagutzen ditugu soberanoaren eta bere menpekoena rt e ko benetako harremanak, eta nazioen art e ko a k .

    Merkataritza suspertu egin da inprentak zabaldu dituen egiafilosofikoen argira, eta nazioen artean isileko gerra industrialapiztu da, gizon zentzudunen artean izan daitekeen gerrarikgizalegekoena eta duinena. Hauek mende honetako argiei zorzaizkien fruituak dira, baina oso gutxik aztertu eta borrokatudute zigorren ankerkeria eta prozedura kriminalen irregularta-sunaren kontra, hau legeriaren oso parte inportantea eta aldebatera utzia delarik ia Europa osoan. Oso gutxik, irizpide oro-

    korretan oinarrituta, desegin dituzte mendez mende pilatutakohutsegiteak; gutxik geldiarazi dute, egia ezagunek duten berez-ko indarraz baliatuz, botere gaizki bideratuaren erabileragehiegizkoa, orain arte ankerkeria hotzaren eredu iraunkor etabaimendua izan dena. Eta ez zuen balio izan ezjakintasun kru-delak eta sentiberatasun ezak sakrifikaturiko ahularen intzi-riak; eta ezta oinaze barbaroak, gogorkeria oparo bezain zen-

    tzugabeak, frogatu gabeko edo ustezko delituak direla bide;edota espetxeko tristura eta bidegabekeriak. Hauen guztienhanditzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunarenzalantza. Esandako guztiak eragin beharko lieke gizonen pen-tsamenduak gobernatzen dituzten magistratuei.

    Montesquieuko Lehendakari hilezkorra7 oso modu biz-korrean igaro da gai honen gainetik. Egia zatiezinak behartu

    nau gizon handi honen lorratz argitsuei jarraitzera, baina nireidatzien hartzaile diren gizon gogoetazaleek jakingo dute nireurratsak eta harenak bereizten. Oso pozik sentituko nintzateke

    0 28 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    29/176

    berak bezala jasoko banitu arrazoiaren jarraitzaile ilun etabaketsuen isileko eskerrak, eta, humanitatearen interesen bul-tzatzaileak eskertzeko, eragingo banu anima sentiberen eran-tzuna izan ohi den dardara samur hori.

    IZigorren jatorr ia 

    Legeak gizon independiente eta isolatuek gizartean elkarhartzeko erabili zituzten baldintzak dira, hauek gerra-egoeraetengabean bizitzen eta ia gozaezina bihurtu zen askatasunagordetzen nekatu zirenean. Zati bat sakrifikatu zuten, gainon-tzekoaz seguru eta lasai gozatzeko. Elkarren ongizatearen aldesakrifikaturiko askatasun zati hauen baturak osatzen du naziobaten burujabetza, eta soberanoa da hauen legezko gordetzai-

    lea eta administratzailea. Baina ez zen aski gordailua sortzea;defendatu beharra zegoen gizon bakoitzaren harrapaketatik,hau beti saiatzen baita gordailutik ez bakarrik berari dagokionzatia hartzen, baizik eta baita besteei dagokiena ere.Harrapaketa hauek saihesteko, gizon bakoitzaren kemen des-potikoari eutsiko zioten eragile sentigarriak behar ziren, honekgizarte-legeak lehengo kaosean murgildu nahiko zituenerako.Eragile sentigarri hauek lege hausleentzat pentsatuak dauden

    zigorrak dira. Eragile sentigarriak diot, zeren esperientziakerakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrakhartzen, ez dela hondamen-lege unibertsaletik aldentzen, uni-bertso fisiko eta moralean ikusten denez, bere zentzuak zuze-nean astinduko dituzten eragileen bitartez ez baldin bada, adi-mena etengabe bisitatuko duten eragileak, onura unibertsala-ren aurkako grina bortitzei kontrapisua jarriko diotenak; ez

    hitzak, ez predikuak, eta ezta egiarik gorenenak ere ez dira askiagerian dauden gauzek sortzen duten erakarmen grinatsuariluzaz eusteko.

    0 29 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    30/176

    IIZigortzeko eskubidea 

    Behar-beharrezkoa ez den zigorra, dio Montesquieu han-diak, tiranikoa8 da; proposizio hau honela orokorragotu daiteke:behar-beharrezkoa ez den gizonetik gizonerako aginte-ekintzaoro tiranikoa da. Hona hemen zeren gainean dagoen eraikiasoberanoaren delituak zigortzeko eskubidea: osasun publikoa-ren gordailua gizabanakoen harrapaketatik babestu beharrarengainean. Eta zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakra-tuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoasoberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna.Errepara diezaiogun giza bihotzari eta bertan aurkituko ditugusoberanoak delituak zigortzeko duen eskubidearen benetakooinarriak; izan ere, ezin da onura iraunkorrik itxaron politikamoraletik, gizonaren berezko sentimenduetan oinarrituta ezbadago. Hauetatik aldentzen den edozein legek beti kontrako

    indar batekin egingo du topo, garaile irtengo dena azkenean,gauza jakina baita edozein indarrek, nahiz eta oso txikia izan,era jarraituan aplikatuz gero, irabazi egingo diola edozein gor-puzkiri ematen zaion indar zakarrenari ere.

    Ez dago gizonik bere askatasun zatia, on publikoarenmesedetan, doan oparitu duenik: kimera hau eleberrietan baka-rrik gertatzen da; ahal izango balitz, gutariko bakoitzak nahiko

    luke besteak lotzen dituzten hitzarmenek gu ez lotzea. Gizonbakoitzak bere burua du mundu osoko gorabeheren ardatz.

    Giza generoaren ugalkortasunak —txikia berez, bainahandiegia natura antzu eta jareinaren baliabideez gero eta han-diagoak ziren beharrizanak ase ahal izateko— batu zituenlehen basatiak. Batasun hauek beste batzuk ekarri zituztenlehenak sustengatzeko, eta horrela gerra egoera gizabanakotik

    nazioetara igaro zen.Be h arrizana izan zen, beraz, gizona bere askatasunarenzati bat ematera bultzatu zuena: eta gauza jakina da jende guz-

    0 30 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    31/176

    tiak ahalik eta zati txikiena jarri nahi duela gordailu publi ko-an, askitzat jotzen duena-edo, besteek hura defendatu nahiizan dezaten. Zati ahalik eta txikien hauen batuketak osatzendu zigortz e ko eskubidea; hortik gorako guztia gehiegi keria daeta ez justizia, ekintza da, baina ez zuzenbidea. Kontu izanzuzenbi de eta in d ar hitzak ez direla elkarren aurkakoak, bainalehena, beste ezer baino gehiago, biga rrenaren aldaera dela,aldaerarik egokiena gehiengoarentzat. Eta justiziatzat zerau l ertzen dut: interes partik u la rrek elkartuta iraun dezatenb e h a rr e z koa den lokarria, dakigularik hori gabe lehengo eg o-

    era antisozialera itzuliko liratekeela interesok. Lokarri hauzaindu beharra gainditzen duten beste zigor guztiak ez diraberez zuzenak. Ez da justizia hitza benetako gauza batenideiatzat hartu behar, indar fis i ko edo existitzen den ga uz a-tzat; gizonek elkar ulertz eko era bat besterik baita, bakoi t za-ren zorionean zeresan ikaragarria duen era bat. Eta hitz hone-kin ez naiz ari Jainko ar e ngandik datorren beste justizia mota

    h artaz, geroko bizitzako zigor eta sariekin harreman zuzenaduenaz baizik.

    IIIOndorioak 

    Irizpide hauen lehen ondorioa honakoa da: legeak baka-rrik ezarri ahal diola zigorra delituari, eta ahalmen hau legegi-learen baitan baino ezin daitekeela egon, honek gizarte osoaordezkatzen duelako gizarte-itun bat dela medio; ezein magis-tratuk (gizartearen parte den aldetik) ezingo du, zuzen jokatzenbadu, zigorrik ezarri bere gizarteko beste kide baten kontra.Izan ere, legearen marraren gainetik ezarritako zigorra, zigor

     justua gehi beste zigor bat da; horregatik, ezingo dio magistra-tu batek legezko zigorra handitu hiritar gaizkile bati, erantzu-kizuna, onura publikoa, edo beste edozein aitzakia hartuta.

    0 31 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    32/176

    Bigarren ondorioa da, gizabanako bakoitza gizartearilotuta baldin badago, giartea ere modu berean dagoela lotutagizabanakoari, bi parteak modu naturalean behartzen dituenitun baten bidez. Tronutik txabolaraino jaisten den eta gizonhandiena eta txiroena berdin lotzen dituen obligazio honekzera besterik ez digu esaten: denon mesederako dela gehien-goarentzat onak diren hitzarmenak errespetatzea. Bakar batenbortxaketa aski da anarkia zilegitzen hasteko. Soberanoak,gizartearen beraren ordezkari denak, egin dezakeen gauzabakarra, kide guztiak behartzen dituen lege orokorrak ematea

    da; ezin du besterik egin, ezin da epaile bihurtu norbaitekgizarte-ituna hausten duenean, orduan nazioa bi partetan bana-tuko litzatekeelako, bata soberanoak ordezkatua, ituna hautsidela baieztatzen duena, eta bestea akusatuak, ukatzen duena.Beharrezkoa da, beraz, hirugarren batek epaitzea gertatutako-aren egia. Hara hor magistratu baten beharra, zeinen epaiakatzeraezinak eta gertaera partikularren baieztapen edo ezezta-

    pen hutsak izango diren.Hirugarren ondorioa zera da: frogatuko balitz zigorren

    gogortasuna, onura publikoa lortzeko eta delituak saihestekohelburuaren aurka ez joanik ere, alferrikoa dela, besterik gabedesegokia izango litzatekeela, ez bakarrik adimen argituarenondorio diren bertute ongileek nahiago dutelako gizon zorion-tsuak gobernatu, esklabo-artaldea baino, zein ankerkeria motelbaina etengabe baten menpe eukitzen den, baizik eta baita jus-tiziaren eta gizarte-itunaren beraren aurkakoa delako.

    IVLegeen interpretazioa 

    Laugarren ondorioa. Lege penalak interpretatzeko auto-ritatea ezin da egon epaile kriminalen esku, hauek legegileakez direlako. Epaileek ez dute arbasoengandik legea jaso beren

    0 32 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    33/176

    ondorengoei obeditzea beste biderik uzten ez dien testamentuedo etxeko tradizio gisa; aitzitik, gizarte bizitik jaso dute,edota honen ordezkari den soberanoarengandik, guztienborondateen unean uneko emaitzen zaintzaile legitimoa dena-rengandik; jaso dute ez antzinako zin bati zor zaion obligaziogisa, baliogabea zatekeena existitzen ez diren borondateaklotzen zituelako, bidegabea zatekeena gizonak gizarte-egoera-tik basatikeria-egoerara eraisten zituelako, baizik eta zinegiteisileko eta zehatz baten ondorio gisa, bizirik dauden hiritarrenborondate elkartuek soberanoari egin diotena, hau ezinbesteko

    lokarria delarik interes partikularren barne-irakinaldiak baretueta gidatu ahal izateko. Hauxe da legeen autoritate fisikoa etazinezkoa. Nor izango da orduan legearen interprete legitimoa? Jende guztiaren unean uneko borondateen zaintzaile den sobe-ranoa, ala epailea, zeinen eginkizun bakarra gizon batek legezkontrako zerbait egin duen ala ez ikertzea den?

    Epaileak edozein delitutan silogismo perfektu bat egin

    behar du: nagusia lege orokorra izango da, txikia legezkoa edoe zl eg ez koa den ekintza, ondorioa libertatea edo zigorr a .Epailea behartuta dagoenean, edo bi silogismo bat bainogehiago egin nahi duenean, zalantzaren atea zabaltzen da.

    Legearen espiritua kontsultatu behar dela dioen axiomaarrunta baino gauza arriskutsuagorik ez dago. Hau iritzienuholdeak hautsitako horma da. Egia hau demostratuta dagoela

    iruditzen zait, nahiz eta jakin paradoxa bat irudituko zaiela adi-men laburrekoei, honelakoek gehiago erreparatzen baitiotemomentuko edozein desegokitasun txikiri, nazioan erroturikoirizpide faltsu batetik sortzen diren ondorio nega rga rr i e i–baina urrunekoei– baino. Gure ezagupenak eta gure ideiaguztiak elkarri lotuta daude; zenbat eta konplikatuagoak izan,orduan eta gehiago dira beraietatik eta beraietara heltzen eta

    irteten diren bideak. Gizon bakoitzak bere ikuspuntua du,gizon bakoitzak garai bakoitzean desberdina du. Legearenespiritua, beraz, epaile baten logika on edo txarraren ondorioa

    0 33 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    34/176

    izango litzateke, liseriketa on edo txar batena; edota eraginaizango lukete honen grinen indarrak, sufritzailearen ahulda-deak, epailearen eta irainduaren art eko harremanak, edotagizonaren animo haizetsuaren eraginga rri eta gauzen itxura-aldatzaile diren indartxo guztiek. Horr egatik ikusten duguhainbat aldiz aldatzen dela hiritar baten zoria auzitegiz auzi-t egi dabilenean, eta txiroen bizitzak arg udi aketa faltsuen etaepaile baten momentuko umorearen biktima direla, honeki nt e rpretazio egoki eta zuzentzat hartzen dituenean bu ru a n jira-biraka dabilzkion irizpide nahasiak. Horr egatik ikusten

    dugu auzitegi berdinak modu ezberdinean zigortzen ditueladelitu berdinak garai ezberdinean, ez zaiolako kasu egi t enlegearen ahots aldagaitz eta tinkoari, interpretazioen gorabe-hera errariei baizik.

    Ezin dira alderatu zigor-l egearen letra zorrotz eramate-tik sor daitekeen desegokitasuna eta interpretazioaren desego-

    kitasunetik sortzen dena. Desegokitasuna sortzen denean,l egearen hitzak zuzendu beharko dira, azkar eta erraz egin dai-tekeen gauza, bestalde, zehaztasun faltaren sortzaile izan direnhitzak zuzenduko dira, eta horrela moztuko da argudiaketan

     j ard ute ko baimen kaltega rria, eztabaida antzu askoren iturri a.Hitzez hitz bete beharr eko lege-bilduma zehatza dagoenean,epaileak duen lan bakarra hiritarren ekintzak aztertzea da, etalege idatzien arabera epaitzea. Zein den gauza zuzena eta zein

    oke rraren zehazten duen araudia, hiritar ezjakina zein fi lo so-foa gidatu behar duena, kontu jakina denean eta ez eztabaida-gaia, orduan hiritarra ez dago jende askoren tirania txikienmenpe; hauek, zenbat eta txikiagoa izan sufritzen eta sufria-razten duenaren arteko distantzia, orduan eta ankerragoak iza-ten dira, eta kaltegarriagoak bakar baten tirania baino, asko rendespotismoa ezin daitekee lako zuzendu bakar baten despotis-

    moarekin baizik, eta despota baten krud elkeria ez dagoelakoi nd arraren tamainan, oztopoenean baizik. Horrela lortzen duteh ir ita rrek bere bu ru a r e k i ko kon fiantza, justua dena gizonak

    0 34 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    35/176

    g iza rtean bizitzeko duen helburua delako, onuraga rria denaedozein bidegabe keriaren kalteak zehatz kalkulatzeko aukeraematen diolako. Baita egia da gizonak bere independentzia-espiritua gara tuko duela, baina ez legeak eta magistratu nagu-siak erref us atz eko, baizik eta, bertutearen izen sakratua ahotanh artzen dutelarik, beren iritzi interesatu eta apetatsuen mendedaudenei aurre egite ko. Irizpide hauek ez dituzte gogoko izan-go goikoengandik hartut ako tirania-zartadak behekoei emate-ko eskubidea hartzen dutenek. Beldur handia izan beharkon uke, baldin eta tirania espiritua irakurketa espirituarekin

    bateragarria balitz.

    VLegeen i luntasuna 

    Legeen interpretazioa kaltegarria bada, iluntasuna erebai, zalantzarik gabe, honek interpretaziora eramaten baitunahitaez, eta are kaltegarriagoa izango da herriari arrotza zaionhizkuntza batean idatzita badaude legeak; legea gutxi batzuenesku gelditzen da, herriak ezin jakin dezakeelarik bere kabuzzein litzatekeen bere askatasun aukera, edota bere kideena, hiz-kuntza batek liburu solemne eta publiko bat ia pribatu eta etxe-ko bihurtzen duenean. Zer nolako iritzia izan behar dugu gizo-

    nei buruz, dakigunean hau dela ohitura zaharra Europa ikasi etaargitu honetako parte handi batean! Zenbat eta jende gehiagokulertu eta eskuen artean izan legeen kode sakratua, orduan etagutxiago gertatuko dira delituak, gauza jakina baita ezjakinta-sunak eta zigorren iluntasunak hauspotu egiten dituztela grinak.

    Azkenengo gogoeta hauen ondorioetako bat zera da:gizarte batek ez duela inoiz gobernu-forma zehatz bat hartuko

    gauzak idatzita ez badira jartzen, eta horrela indarra guztiareneta ez parteen emaitza izango da, eta legeak, —aldaezinak,denen oniritziarekin ez bada— ez dira hondatuko interes pri-

    0 35 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    36/176

    batuen eraginez. Esperientziak eta arrazoiak garbi erakutsidigute giza tradizioen itxura eta mamia alferrik galduz doaze-la iturritik urrundu ahala. Gizarte-itunaren irudi egonkorrik ezbaldin badago, legeek nola egingo diote aurre denboraren etagrinen indar saihestezinari?

    Honetan ikusten dugu zein baliagarria den inprenta, jen-dea lege santuen jagole egiten duena, eta ez gutxi batzuk, etaikusten dugu tresna honek nola uxatu duen azpijoko eta azti-keriazko espiritu iluna; hau desagertu egin da argien eta zien-tzia itxura batera mespretxatuen eraginez, zientziei mesprezioa

    baino gehiago beldurra dietelarik iluntasunaren jarraitzaileek.Hau dela eta, ikusten dugu delituen ankerkeria apaldu egindela Europan, gure arbaso zaharrak dardaraz egoten hauenerruz, eta aldi berean esklabo eta tirano bihurtzen ziren. Duelabi edo hiru mendeko historia eta gaurkoa ezagutzen dituenakikus dezake nola luxuaren eta nagitasunaren baitatik sortuziren bertuterik gozoenak: gizatasuna, onegintza, giza akatsen

    tolerantzia. Ikus dezagun orain zeintzuk izan ziren antzinakoxalotasun eta fede on gaizki deiturikoen emaitzak: gizadinegartsua sineskeria gupidagabearen mende, zekenkeria, gutxibatzuen handinahia erregeen urre-kutxak eta tronuak giza odo-lez tindatzen, isileko traizioak, ageriko txikizioak, noble oroherri xehearen tirano, egia ebangelikoaren ministroak, otzanta-sunaren Jainkoa egunero ikutzen zutenak, eskuak odolez zikin-duta. Hauek ez dira zenbaitek usteldua dagoela dioen mendeargitu honen emaitzak.

    VIDelituen eta zigorren arteko oreka 

    Guztien interesa ez da deliturik ez izatea bakarr i k ;hauek zenbat eta gizartearentzat kaltega rriagoak izan,

    0 36 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    37/176

    orduan eta gutxiago gertatzea ere bai. Horr egatik, delituakzenbat eta on publ i koaren aurkakoagoak izan, eta estimuluakzenbat eta delitu-eraginga rriagoak izan, orduan eta handia-goak izan behar dute gizakia delituetatik aldentzen dutenoztopoek. Horr egatik, orekan egon behar dute delituek etaz i g o rr e k .

    Ezin dira ezbehar guztiak aurreikusi gizakiaren gr in e na ur k ako gatazka unibertsalean. Biztanleria hazi ahala eta inte-res part i ku l arrak gurutzatu ahala gehitzen dira hauek, ezin

    baitira geometrikoki zuzendu onura publ i korantz. Zehaztasunm a tem a ti koaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar daaritmetika politikoan. Historiari begiratu bat botatzen badio-gu, ikusiko dugu bidega be keriak nola ugaritzen diren inperio-aren mugak hazi ahala, eta nola neurri berean gutxitzen densentimendu nazionala, eta nola delituen erakarmena handitzenden bakoitzaren bidegab e keria-zaletasuna handitzen den neu-rrian: horregatik izaten da gero eta handiagoa zigorrak gogor-t ze ko premia.

    Grabitate-indarraren antzekoa da gure ongizateari tirakaari dena, eta honi ezin zaio eutsi oztopoak jarri ezean. Indarhonen ondorio da giza ekintzen multzo nahasia: ekintza hauekelkarrekin talka egiten badute, eta arazoekin, zigorrekin, ale-gia, aurkitzen badira (nik oztopo politikoak deitzen diet),

    ondorio txarra eragotziko da, kausa eragilea desegin gabe, hauberezkoa eta alboraezina baitu gizonak; legegileak arkitektotrebeak bezala jokatzen du, honen lanbidea grabitatearen indarhondatzaileari aurre egin eta eraikuntzaren sendotasuna ber-matzea baita.

    Gizakien elkart a s u n - b e h a rra kontuan hartuta, interesp a rt i k u l a rren talkatik ezinbestean sortzen diren hitzarm e n a k

    kontuan hartuta, bidega b e keria-eskala bat sortzen da, etah o rren lehen mailan daude gizartea berehala desegiten dute-nak, eta azkenengoan gizarte horr e t a ko kide pribatuei eg i n-

    0 37 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    38/176

    d a ko injustizia txiki-txikiak. Bi muga hauen artean daudeonura publ i koaren ko n t r a ko ekintza guztiak, delitu esatenzaienak, eta denak mailaka joaten dira, handienetik txikiene-ra apalduz. Geometria egokitu ahal izango balitz giza ekin-tzen aukera kontaezin eta ilunetara, gog o rrenetik ahulenera

     jaisten den zigor-eskailera bat egongo litzateke; baina askiizango zaio leg egile jakintsuari punturik ga rr a n t z i t s u e n a kseinalatzea, ordena aldatu gabe, eta lehen mailako delitueia z kenengoaren zigorrak ezarri gabe. Delituen eta zigorr e neskala unibertsal bat balego, tirania-eta askatasun-mailak

    n e u rt z e ko modu froga ga rri eta komun bat izango genuke ,nazio desberdinen gizatasun eta gaiztotasun-ondarea nolako aden neurt u ko luke e n a .

    A i p a t u r i ko bi mugen artean ez dagoen edozein ekin-tzari ezin zaio d e l i t u izena eman edo delitutzat zigortu, izenhori emateko interesa dutenen aldetik ez bada. Muga horiek

    zehaztu gabe egoteak legeriarekin kontraesanean dagoenmorala sortu du nazioetan; gaur eg u n e ko legeriak elkarr e nguztiz ezberdinak dira; gizonik jatorrena zigorrik anke rr e-naren arriskupean jartzen duen lege mordoa dago, eta, oste-ra, b i z i o etab e r t u t e izenak ilun eta aldakor bihurtu dira; nor-beraren existentziari bu ru z ko zalantza sortu da, gorp u t zp o l i t i koetan lozorro kaltega rria eragin duena. Nazioetakokodeak eta historia-libu ruak begi fi l o s o fi koz irakurt z e n

    dituen edonork ikusiko dub i z i o etab e r t u t e, hi r i tar jator e d oer rudun izenak nola aldatu diren behin eta berriro mendee-t a ko iraultzekin; eta ez herrien gorabeheretan gertatu ohidiren aldaketen eraginez, eta, beraz, interes ko m u n a r e nmesedetan, baizik eta leg egile desberdinen grina eta batabestearen ondorengo hutseg i t e e n gatik. Sarri ikusiko dumende batean grinatzat hartzen direnak hurrengo mendeen

    o i n a rri morala direla; grina indartsuak, fanatismoaren etaberotasunaren seme-alabak, moteldu eta ihartu egiten dira,nolabait esateko, eta, gertakari fi s i ko eta moralen orekatzai-

    0 38 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    39/176

    le den denboraren eraginez, poliki-poliki mendearen zuhur-tzia bihurtzen dira, eta tresna erabilga rri indartsuaren etaz u h u rraren eskuetan. Horrela jaioko dira bertute eta ohorenozio txit ilunak, eta ilunak dira aldatuz doazelako denbora-ren jirabirekin, eta gertatu ohi da izenak irauten duela iza-nak baino gehiago, aldatu egiten direla ibai eta mendiekinbatera, zeintzuk izaten baitira sarri askotan ez bakarrik geo-gr a fia fi s i koaren mugak, baizik eta baita geogr a fia morala-renak ere.

    Atsegina eta mina baldin badira izaki sentikorren moto-

    rrak, sariak eta zigorrak jarri baldin bazituen legegile ikustezi-nak gizona jokaera bikainenetara erakartzeko, hauek okerbanatzen badira, banaketa txar honetatik sortuko da kontraesanhura, zenbat eta ohikoagoa orduan eta oharkabeagoan pasatzendena: zigorrek zigortzen dituztela zigorrok sortu dituzten deli-tuak. Zigor berdina jartzen bazaie gizartea modu ezberdineansamintzen duten bi delituri, gizakiak ez du handiena egiteko

    eragozpen berezirik aurkituko, harekin onura handiagoa lor-tzen badu.

    VIIHutsegiteak zigorrak neurtzeko or duan 

    Orain arteko gogoetek zera esateko eskubidea ematendidate: delituen benetako neurria eta bakarra, nazioari eginda-ko kaltea dela; horregatik, oker ibili dira delituen benetakon e u rria egilearen asmoa dela diotenak. Asmoa, ga u z a kmomentuan egiten digun zirrarak eta gure buruak lehendikharekiko duen jarrerak erabakitzen dute: jarrerak aldatuz joa-ten dira gizon guztietan eta bakoitzean, ideien, grinen eta gora-

    beheren abiada ikaragarriaz. Honengatik, beharrezkoa izangolitzateke ez bakarrik hiritar bakoitzarentzat legeria bana sor-tzea, baita lege berri bana ere delitu bakoitzarentzat. Batzuetan,

    0 39 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    40/176

    gizonak asmo onenarekin kalte handiena egiten dio gizarteari;eta beste batzuetan asmo txarrenarekin onik handiena.

    Beste batzuek gehiago neurtzen dute delitua saminduta-ko pertsonaren duintasunaren arabera, onura publikoarentzatduen inportantziaren arabera baino. Delituen benetako neurriahau izango balitz, izakien Izakiari egindako irreberentzia batmonarka baten erailketa baino gogorrago zigortu beharkolitzateke; izan ere, izaeraren handitasunak modu infinitoanorekatuko luke irainaren desberdintasuna.

    A z kenik, zenbaitek pentsatzen du bekatuaren larr i t a s u-nak zerikusia duela delituak neurt z e r a koan. Iritzi honen fa l-tsutasunari berehala iga rr i ko dio gizonen art e ko harr e m a n a keta gizonek Jainkoarekin dituztenak hotzean aztertzen ohitu-ta dagoenak. Lehenengoak berdintasunezko harremanak dira.B e h a rrizan hutsak eraginda, pasioei uko egitetik eta interesena rt e ko talkatik sortu da o n u ra komuna-  r e n ideia, giza justi-

    ziaren oinarria. Biga rrenak, Izaki perfektu eta sort z a i l eb a t e n ga n a ko menpetasun-harremanak dira, aldi berean epai-le eta leg egile izateko eskubidea bere bu ruari bakarrik emandion Izakia, hori bera baino ezin izan daiteke e l a ko arazorikgabe. Zigor betierekoak daude izendatuak haren ahalguzti-duntasuna obeditzen ez duenarentzat. Nor izango da J a i n koaren justizia ordezkatzera ausart u ko den zomorroa, norizango da bere bu ruaz aski duen Izakia mendekatu nahiko

    duena, ga u z e n gandik ez atsegin eta ez samin zirrararik jasoezin duena, izaki guztien artean erreakzioz jokatzen ez duenizaki bakarra? Bekatuaren larritasuna bihotzaren ga i z t a ke r i ai ga rriezinaren araberakoa da. Izaki mugatuek ezin dute hau

     jakin errebelaziorik gabe. Nola egingo dute, orduan, honeta-tik arau delituak zigort z e ko. Orduan gerta liteke gizonakz i g o rtzea Jainkoak barkatzen duenean, eta barkatzea

     J a i n koak zigortzen duenean. Gizonak kontraesanean eg o nb a d a i t e z ke Jainkoarekin hura iraintzen dutenean, berdin-ber-din egon daitezke zigorra ipintzerako a n .

    0 40 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    41/176

    VIIIDelituen sailkapena 

    Ikusi dugu zein den delituen benetako neurria, gizartea - r i egiten zaion kaltea , alegia. Hau hain da egia garbia, ezen ezbaita ez kuadranterik eta ez teleskopiorik behar hau aurkitze-ko, edozein adimen kaskarren begibistan baitago, baina, halaere, gorabehera harrigarriak elkartu direlako, oso jende gutxikdaki hau zehaztasunez, herri eta mende bakoitzeko pentsalari

    banaka batzuek bakarrik. Baina irizpide asiarrek eta aginpidezeta indarrez jantzitako grinek ezabatu egin dituzte (erakarpenindar sumaezinen erruz, gehienetan, oroitzapen bortitzek gizo-nen sineskortasun beldurtian duten eraginagatik, gutxi batzue-tan) irizpide tolesgabe hauek, ziur asko antzinako gizarte jaio-berrien lehen filosofian argi zeudenak; baina badirudi mendehonetako argiek berriro bide onean jarri gaituztela, eta gainera

    azterketa geometrikoek, mila esperientzia txarrek eta eragoz-penek eurek eman ohi duten sendotasunarekin. Orain, lanmetodoak eramango gintuzke dauden delitu mota guztiakaztertzera eta bereiztera, eta zigortzeko bideak bilatzera, bal-din eta mende eta leku desberdinetako gorabeheren eraginezhaiek hartu duten izaera aldakorrak ez bagintu behartuko xehe-tasun luze eta aspergarriak ematera. Bakarrik, irizpide oroko-rrenak eta hutsegite larrienak aipatuko ditut, libertate zaletasun

    gaizki ulertuak erakarririk anarkia ezarri nahi dutenak desen-gainatu nahi ditudalako, eta baita gizonak konbentuko egune-rokotasunera mugatu nahi dituztenak ere. Delitu batzuek bat-batean desegiten dute gizartea edota honen ordezkariak; bestebatzuek hiritar baten bizitzako segurtasun pribatua iraintzendute, bere ondasun edo ohorean; beste batzuek onura publiko-aren alde bakoitza egitera edo ez egitera behartuta dagoenaren

    kontrako ekintzak dira. Lehenei — deliturik handienak, kalte-ga rrienak direlako,— lesa maiestatekoak esaten zaie.Ezjakintasunak eta tiraniak bakarrik nahas ditzakete hitz eta

    0 41 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    42/176

    ideiarik argienak eta, beraz, izen hau eman, eta ondorioz zigo-rrik astunena, izaera ezberdineko delituei, eta gizonak bihurtu,beste askotan legez, hitz baten biktima. Delitu orok, baita pri-batuak ere, iraindu egiten du gizartea, baina delitu guztiek ezdute helburu gizartearen bat-bateko suntsipena. Ekintza mora-lek, fisikoek bezala, bere jokaera-esparru mugatua dute, eta,naturako beste mugimendu guztiek bezala, modu desberdineandute inguruan denbora eta espazioa. Eta esklabotzaren filoso-fiatik egin ohi den interpretazio sofistak bakarrik nahas deza-ke egia eternoak desberdina dela garbi utzitakoa.

    Honen ondoren datoz gizabanako bakoitzaren segurtasu-naren aurkako delituak. Elkarte legitimo guztien helburu nagu-sia hau izanik, hiritar orok duen segurtasun eskubidea bortxa-tzen duena ezin da utzi legeak izendatzen duen zigor handie-netako bat jaso gabe.

    Honako pentsamendu hau, hots, edozein hiritarrek lege-

    en aurka ez dagoen edozer egin dezakeela, ekintzak berak eka-rri ahal dizkion arazoei, beste ezeri beldurrik izan gabe, hau daherriak sinetsi beharko lukeen dogma politikoa, eta magistratugorenek aldarrikatu beharko luketena, legeak ustelkeriatikbabestuz; dogma sakratua da hau, bera gabe ezinezkoa dagizarte legitimoa eraikitzea. Gizakiak ekintza unibertsalen alo-rrean egindako sakrifizioen ordainez ematen den sari justuada; izaki sentikor ororentzat berdina, eta bakoitzaren indarrek

    soilik mugatzen dutena. Honek sortzen ditu espiritu libre ado-retsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen; etabeldurrari aurre egiten dion bertute horietakoa da, eta ezzuhurtzia maxkala, bizitza ganorabako eta zalantzakorra era-mateko gauza denak bakarrik jasan dezakeena. Hiritarrensegurtasunaren eta askatasunaren aurkako delituak dira, beraz,deliturik handienetakoak, eta sail honetan sartzen dira ez baka-

    rrik erailketak eta herri xeheak egindako lapurretak, baita han-dikienak eta magistratuenak ere, gauza jakina baita hauen deli-tuen eragina zabalagoa eta bortitzagoa dela, justiziaren eta

    0 42 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    43/176

    eginbeharraren ideia desegiten duelako hiritarren artean, etaindartsuenaren legea ezartzen, hau neurri berean delarik arris-kutsua erabiltzen duenarentzat zein jasaten duenarentzat.

    IXOhoreaz 

    Kontraesan nabarmena dago lege zibilen (hauek hiritarbakoitzaren gorputzaren eta ondasunen zaindari dira, besteezer baino gehiago) eta ohorea deiturikoari buruzko legeenartean, iritziaren alorrekoak hauek. Ohore hitz hau argudiake-ta luze eta distiratsuei bide eman dien horietakoa da, nahiz etaesanahi zehatz eta iraunkorrik ez izan. Hain da kaxkarra gizaadimenaren izaera, non zeruko astroen jirabuelta espazialak,hain urrunekoak eta inportantzia gutxikoak eurak, ezagunago-ak baitira gure ondoko irizpide moral garrantzitsuak baino.Hauek ilunak eta aldakorrak izan ohi dira, beti haize grina-tsuen menpe, edo ezjakintasun gidatuaren iritzira. Baina ustez-ko paradoxa desagertu egingo da jabetzen garenean, begietatikhurbilegi ditugun gauzak ongi ikusten ez diren bezala, ideiamoralen hurbiltasun handiegiak eragiten duela bere osagarridiren ideia soil eta ugarien nahasketa, eta ez ongi ikustea beren

    arteko banaketa-marrak, ezinbestekoak giza zentzunaren ger-takariak neurtu nahi dituen espiritu geometrikoarentzat. Etaitzali egingo da gizakiaren gauzetan ikertzaile hotza denarenharridura, honek antzematen duenean beharbada ez dagoelahainbeste tresna moral eta lokarriren beharrik, gizonak zorion-tsu eta burujabe egiteko.

    Ohore hau, beraz, ideia konplexu horietakoa da, ez baka-

    rrik ideia sinpleak elkartuz osatzen dena, baizik eta baita ideiakonplexuak elkartuz ere; ideiok hain modu desberdinean etor-tzen dira gure adimenera, non batzuetan onartu eta besteetan

    0 43 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    44/176

    errefusatu egiten baitira beren osagarri diren hainbat elemen-tu; ideia komun banaka batzuk gordetzen dituzte, kopuru alge-braiko konplexu askok zatitzaile komun berdina onartzenduten bezala. Gizonek ohoreari buruz dituzten ideia ugarieizatitzaile komun hau aurkitzeko, beharrezkoa da gizartearensorrerari begiratu bat botatzea. Lehenengo legeak eta lehenen-go epaileak gizon bakoitzaren despotismo fisikoak eragindakoarazoei aurre egin beharragatik sortu ziren. Hau izan zen gizar-tearen ideia erakundetzailea, eta lehen helburu hau beti man-tendu da, zinez edo itxurakeriaz, kode guztien buruan, baita

    suntsitzaileetan ere; baina gizonen arteko hurbiltasunak etaberen jakinduriaren garapenak elkarrekiko jokabide eta beha-rrizan zerrenda luzea sortu du, beti legearen aurreikuspenakbaino handiagoa eta bakoitzaren momentuko boterea baino txi-kiagoa. Garai honetan hasi zen iritziaren despotismoa, hau bai-tzen besteengandik onurak lortzeko eta legeek aurreikusten ezzituzten kalteei ihes egiteko bide bakarra. Eta iritzia da jakin-

    tsua zein ezjakina jipoitzen duena, bertute-itxura jarri duenabertutearen beraren gainetik, gaiztoa ere misiolari bihurtzenduena, bakoitzaren interesari begiratzen baitio. Horregatik,besteen oniritzia izatea komenigarri ez ezik beharrezko bihur-tu zen amildegian ez erortzeko. Horregatik, baldin eta pertso-na goseak bereganatzen badu erabilgarri zaiolako, baldin han-diputzak eskale gisa eskatzen badu bere merituen testigutzat,ohoreko gizonak ere beharrezkotzat joko du oniritzi hori, eta

    eskatu egingo du. Ohorea baldintza gisa jartzen diote gizonaskok bere bizimoduari. Gizartea sortu ondoren jaio zen etaezin izan zen guztien gordailuan ezarri; aitzitik, egoera natura-lera egindako itzulera azkarra da, pertsonaren beraren bahike-ta bat-batekoa, hiritarra behar bezala babesten ez duten legeekeragin dutena, kasu honetan.

    Horregatik, askatasun politiko mugagabean eta menpe-kotasun mugagabean desagertu egiten dira ohorearen ideiak,edo guztiz nahasten dira beste batzuekin; lehenean, legeen des-

    0 44 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    45/176

    potismoak alferrikakoa egiten duelako besteen oniritziarenbila ibiltzea; bigarrenean, gizonen despotismoak, existentziazibila ezabatzen duelarik, ahuldu egiten duelako, behin-behi-neko izaera emanez. Ohorea, beraz, despotismo mugatukomonarkien oinarrizko irizpideetarikoa da, eta horietan, estatudespotikoetan iraultza bezala, egoera naturalera itzultzea, etaantzinako berdintasun-ereduaren oroimena.

    XDueloez 

    Besteen oniritzia behar izatetik sortu ziren duelo priba-tuak, bere jatorria legeen anarkian dutenak. Uste da antzinate-an ez zela duelorik, agian garai hartakoak ez zirelako era sus-magarrian armaturik ibiltzen elizetan, teatroetan edo lagunartean. Dueloa gladiadore esklabo doilortuek herriari ematenzioten ikuskizun arrunta zelako, agian, eta gizon libreak gla-diadoretzat hartuko zituzten beldur zirelako, borroka pribatue-tan hasiz gero. Alferrikoak izan dira dueloan aritzen direnenaurkako heriotza ediktuak; ez dute ohitura hau moztea lortu.Ohitura hau honetan oinarritua dago: zenbait gizonek herio-tzari baino beldur handiagoa diote besteen oniritzia galtzeari,ohoreko gizonak bere burua izaki guztiz bakartua bihurtzeko

    arriskuan ikusten duelako, egoera jasanezina gizon lagunarte-zale batentzat; edota, bestela, irainen eta ospe txarraren jomu-ga izango litzatekeelako, zigorra baino txarragoa dena bereizaera iraunkorragatik. Zergatik jende xeheak ez du duelorikegiten handikiak bezala? Ez arma faltagatik bakarrik; baitabesteen oniritzi beharra herri xeherengan txikiagoa delakohandiengan baino, hauek, gorago egonik, elkarri jelosiaz eta

    susmoz begiratzen baitiote.Beste batzuek idatzi dutena errepikatzea ez da alferrikoaizango: delitu hau saihesteko modurik onena erasotzailea

    0 45 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    46/176

    zigortzea da, dueloari bide eman diona, alegia; errugabe dekla-ratu behar da kulparik izan gabe defendatu beharrean aurkitudena; honi momentuko legeek ez diote hau ziurtatu, iritzizkolegeek, alegia, eta legeei bakarrik diela beldur eta ez gizoneierakutsi beharrean aurkitu da bere herritarren aurrean.

    XILasaitasun publi koaz 

    Azkenik, hirugarren motako delituen artean aipatzekoakdira lasaitasun publikoa edo hiritarren patxada aztoratzen dute-nak; adibidez, hiritarren salerosketa-leku edo ibiltoki direnbide publikoetan gertatzen diren istiluak eta iskanbilak, edohitzaldi fanatikoak, jende-multzo jakingosearen grina errazakpizten dituztenak; hauek, entzule ugaritasunak eraginda, inda-rra hartzen dute, beren berotasun ilun eta misteriotsuagatikgehiago, argudiaketa argi eta lasaiagatik baino, azken honek ezbaitu sekula eraginik izan ohi jende multzo handiengan.

    D i ru publ i koaz arg i t u t a ko gauak, hiriko auzoetanbarreiatutako udaltzainak, erlijioaren sermoi tolesgabe etamoralak aginte publikoak zaindutako elizetan eginak, isiltasu-naren eta lasaitasun sakratuaren eremu diren leku horietan,interes pribatu eta publikoak indartzeko egindako hitzaldiak

    nazio-batzarretan, legebiltzarretan, edo soberanoaren maiesta-tea aurkitzen den lekuetan, hauek guztiak dira bitartekorikonenak herriaren grina arriskutsuen suspertzea saihesteko.Hauek osatzen dute magistratuaren begiraletzaren adar nagu-sia, frantsesek police esaten diotena; baina magistratu honeklege zentzugabeekin jokatuko balu, eta ez hiritar guztien eskudagoen kode batean ezarritakoekin, atea zabaltzen zaio askata-

    sun politikoaren mugak inguratu ohi dituen tiraniari. Nik ezdiot salbuespen bakar bat ere aurkitzen axioma orokor honi:hiritar orok jakin behar du noiz den errudun eta noiz errugabe.

    0 46 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    47/176

    Zentsoreak eta magistratu arbitrarioak beharrezkoak badiragobernuren batean, hori haren konstituzioaren ahultasunagatikizango da, eta ez gobernu ondo antolatu baten izaeragatik.Norberaren atarramentua ez jakiteak biktima gehiago eskainidio tirania ezkutuari, ageriko ankerkeria solemneak baino.Zalantza horrek animoak matxinatu egiten ditu, doilortu bainogehiago. Benetako tiranoa beti jendearen iritzia menderatzenhasten da; eta iritziak adorea oztopatzen du, jakinik adoreakegiaren argitan egin dezakeela bakarrik distira, edo grinensutan, edo arriskuaren ezjakinean.

    Baina zeintzuk izango dira delitu hauei dagozkien zigo-rrak? Heriotza-zigorra egokia eta beharrezkoa al da gizartea-ren segurtasunerako eta ordena onerako? Tortura eta oinazeak

     justuak al dira, eta lortzen al dute legeek bilatutako helburua?Zein da delituak prebenitzeko modurik onena? Egokiak al dirazigor berberak garai guztietan? Zer eragin dute ohituretan?Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea,

    sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsako-rrei zirrikiturik utzi gabe. Nire meritu bakarra balitz ere Italianlehena izatea beste nazio batzuetan idaztera ausartu direna etapraktikatzen hasi direna garbi azaltzen, ni pozik sentituko nin-t zat eke; baina, gizonen eskubideak eta egia gain die zinakbabestuz, lagunduko banio tiraniaren eta hura bezain kaltega-rria den ezjakintasunaren biktima dohakaberen bati heriotza-ren ikara eta larritasunetatik ihes egiten, errugabe bakar bateneskerron eta poz-malkoak nahikoa izango lirateke ni gizonenmespreziotik kontsolatzeko.

    XIIZigorren helb urua 

    Orain arte hemen azaldutako egiak aztertzea aski dagarbi ikusteko zigorren helburua ez dela izaki sentikor bat

    0 47 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    48/176

     jipoitzea eta samintzea, eta ezta jada egindako delitu bat dese-gitea ere. Erabil al dezake grinak eraginda jokatu ezin duengorputz politiko batek, bera baita bakoitzaren grinen baretzai-le lasaia, erabil al dezake, diot, haserrearen, fanatismoaren etatirano makalen fruitu den alferr i ko anke r keria hau?Dohakabearen garrasiek jada egindako ekintzak eskatzen aldizkiote, menturaz, itzultzen ez den denborari? Helburua,beraz, honakoa da, besterik gabe: errudunari beste gaitz berribatzuk egiten ez uztea, eta beste hiritar batzuk uxatzea gaitzberdinak egitetik. Beraz, oreka gordez, gizonen gogoan eragin

    handiena eta iraunkorrena duten zigorrak eta betetzeko erakaukeratu beharko dira, eta errudunaren gorputzari minik txi-kiena ematen diotenak.

    XIIITestigantzez 

    L egeria on batean oso puntu ga rrantzitsua da testiga n-tzak sinesga rriak izatea eta delituen frogak garbi zehaztea.Edozein gizon zentzudun, hots, bere ideiak taxuz lotzendakiena eta ga i n o n t z e ko gizonen sentikera berdintsua duena,izan daiteke testigu. Haren sinesga rritasunaren benetako neu-

    rria, egia esateko edo ez esateko duen interesa da.H o rr egatik, arinkeria da emakumeei ahul fama egoztea, ume-keria lehendik ere heriotza zibilaren jabe diren ko n d e n a t u e ib e n e t a ko heriotzaren ondorioak ezartzea, eta zentzuga b e ke-ria famarik gabeei fama txarra leporatzea, gezurra esatekoi n o l a ko interesik ez dutenean. Sinesga rritasuna, beraz, gutxi-tu egin behar da pertsona baten eta epaituaren art e ko gorr o-

    to, adiskidetasun, edo harreman estuen arabera. Beharr ez ko ada lekukotasun bat baino gehiago izatea; izan ere, batekbaietz esaten duen bitartean besteak ukatu egiten badu, ez

    0 48 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    49/176

    dago gauza ziurrik, eta, horr egatik, bermatu egin behar dab a koitzaren ustezko erru gabetasuna. Zenbat eta handiagoadelituaren basatike r i a9 eta gorabeheren sinesga i z t a s u n a ,orduan eta txikiagoa testiguen sinesga rritasuna; horr e l a ko a kdira, esate baterako, magia eta alferr i ko anke r keria erakustenduten ekintzak. Honelakoetan, litekeenagoa da lehen akusa-zioan jende askok gezurra esatea, errazagoa baita ezjakinta-sunak eragindako lilura edo gorroto erasotzailea gizon asko-r e n gan elkartzea, norbait erabiltzen ari delako Jainkoak inorieman ga b e ko edo sort u t a ko izaki orori ke n d u t a ko ga i t a s u n

    bat. Biga rrenean ere gauza bera, gizona ez delako bereza n ke rra, bere interesen neurrian ez bada, duen gorr o t o a r e neta beldurraren neurrian. Ez da alferr i ko sentimendurik gizo-n a r e n gan. Hauek bere zentzumenetan zirrarek eragindakoemaitzen araberakoak izaten dira beti. Modu berean, inoiztestigutza baten sinesga rritasuna gutxitu egingo da, agian,berau elkarte pribatu bateko kide batena denean, elkart e a r e n

    ohiturak eta jokalegeak gutxi ezagunak edo ageriko besteenezberdinak direnean. Horr e l a ko gizaki batek ez ditu bere gr i-nak bakarrik izaten, besteenak ere bai.

    Azkenik, sinesgarritasuna hutsaren hurrengoa da hitzakdirenean delitugai; izan ere, tonuak, keinuak, gizonek berehitzei eta ideiei atzetik eta aurretik eransten dieten guztiak,aldatu eta desitxuratu egiten du gizon batek esan duena, hain-

    besteraino non ia ezinezkoa izaten baita gauzak esan zirenbezala berresatea. Ekintza bortitz edo ezohikoek, benetakodelituak direnak, beren aztarnak hainbat gorabehera eta ondo-riotan uzten dituzten bezala, hitzak ez dira entzuleen oroime-nean baino geratzen, eta gauza jakina da gehienetan hau ezdela batere zintzoa eta fidagarria. Horregatik da askoz ereerrazagoa gezurra esatea gizon baten hitzei buruz, ekintzei

    buruz baino; izan ere, azken hauetan, zenbat eta frogatzekogauza gehiago ekarri, orduan eta bitarteko gehiago ematenzaio epaituari bere burua zuritzeko.

    0 49 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    50/176

    XIVAztarnak eta epaitzeko erak 

    Bada teorema orokor bat oso egokia gertaera batenbenetakotasuna kalkulatzeko, delitu baten aztarnen indarra,adibidez. Gertaera baten frogak bata bestearen menpe badau-de, aztarnak beren artean baino ez badira frogatzen, alegia,zenbat eta froga gehiago ekarri, orduan eta txikiagoa da gerta-eraren probabilitatea, froga-aurrekariak falta diren kasuetan,

    ondorenkariak ere faltako direlako. Gertaera bateko froga guz-tiak froga bakar baten menpe badaude, froga-kopuruak ez duez gehitzen eta ez gutxitzen gertaeraren probabilitatea, guztienbalioa bakar haren balioaren araberakoa delako. Frogak eurenartean independenteak direnean, aztarnak bere baitatik at fro-gatzen direnean, alegia, zenbat eta froga gehiago ekarri,orduan eta handiagoa da gertaeraren probabilitatea, froga bat

    faltsua izateak ez dakarrelako besteak ere izatea. Zigorramerezitzeko benetakoak izan behar duten delituen probabilita-teaz ari naiz ni. Baina ziurtasun morala, estu hartuta, probabi-litate bat besterik ez dela pentsatzen duenari, desegin egingozaio paradoxa; hau ziurtasuna deitzen zaion probabilitatemorala baita, zentzuneko pertsona orok onartzen duelako jar-dun beharretik sortutako ohitura dela, eta espekulazio guztienaurretikoa; norbait errudun jotzeko behar den ziurtasuna, edo-

    zein gizonek bizitzako jokabide inportanteenetan behar duena-ren parekoa da. Delitu baten frogak akasgabeak eta akasdunakizan daitezke. Akasgabeak esaten diet epaitu bat errudun ezizateko aukerarik uzten ez dutenei, eta akasdunak aukera uztendutenei. Lehenengoetarik, bakar bat nahikoa da zigorra emate-ko, bigarrenetarik, akasgabe bat osatzeko hainbat froga bildubehar dira; horietako bakoitza aintzat hartuta, esan daiteke lite-

    keena dela aski ez izatea errudun jotzeko, baina denak pertso-na berean batzen direnean, ezinezkoa dela ez izatea. Esanbehar da, erruztatu batek froga akasdun baten aurkako garbita-

    0 50 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    51/176

    sun egokirik ematen ez duenean, froga hau akasgabe bihurtzendela. Baina frogen ziurtasun moral hau errazagoa da sentitzen,zehatz definitzen baino. Horregatik, pentsatzen dut lege onenaepaile nagusiari laguntzaileak izendatzen dizkiona dela, zoz-ketaz eta ez aukeraz, honelakoetan fidagarriagoa delako senti-menduz epaitzen duenaren ezjakintasuna, irizpidez juzgatzenduenaren jakinduria baino. Legeak argiak eta zehatzak direnlekuan, epailearen lanbidea gertaerak ziurtatzea da soil-soilik.Delitu baten frogak aurkitzeko trebetasuna behar baldin bada,emaitzak aurkezteko argitasuna eta zehaztasuna behar baldin

    badira, epaia emateko aski da zentzun arrunt eta xaloa, askozere fidagarriagoa izaten dena ohiko epaile errudun-bilatzailea-ren jakinduria baino, honek guztia beren ikasketetatik aterata-ko sistema artifizial batera murrizten baitu. Zoriontsua legeazientzia ez den nazioa! Bada gizona bere berdinak juzgatubehar duela esaten duen lege oso egoki bat; izan ere, hiritarbaten askatasuna eta ondasunak jokoan daudenean, isildu egin

    behar dira desberdintasunak sortzen dituen sentimenduak.Zo rione koak zorigai tze koari begi rat zeko moduan agertz enduen gehiagotasunak, edo behekoak goikoari dion bekaitzakezin dute eraginik izan epaiketa batean. Baina delitua hiruga-rren baten aurkako iraina denean, epaile erdiak erruztatuarenmailakoak izan beharko dute eta beste erdiak irainduarenak.Horrela, nahi gabe ere gauzen itxura aldatzen duten interes pri-batuak orekatzen direnean, legeak eta egiak mintzatzen dira

    bakarrik. Ez da justiziaren aurkakoa erruztatuak susmagarrizaizkion testigu guztiak baztertu ahal izatea puntu bateraino.Eta hau aurkaririk gabe geratzen bada denbora batez, epaituakbere burua kondenatzen duela ia emango. Izan bitez agerikoakepaiketak eta agerikoak delituen frogak, modu horretara iri-tziak, agian gizartearen zutabe bakarra denak, indarrari eta gri-nei galga jar diezaien, eta herriak esan dezan: «gu ez gara

    esklaboak, eta babestuta gaude»; adorea ematen duen senti-mendua da hau, eta zerga-dirua bezalakoa bere interesak uler-tzen dituen soberano batentzat. Ez naiz luzatuko horrelako era-

    0 51 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    52/176

    kundeei dagozkien beste xehetasun eta gorabehera batzuekin.Ezer ez nuen esango, dena esatea beharrezkoa izango balitz.

    X VIsi lpeko salaketak 

    N a b a rmenak, baina gehieg i keria konsakratuak, eta

    nazio askotan beren konstituzioen ahultasunagatik beharr e z-ko bihurtuak, dira isilpeko salaketak. Horr e l a ko ohitura batekfaltsu eta fidakaitz bihurtzen du gizona. Mundu guztiak sala-tari-usaina hartzen dio mundu guztiari, etsaia ikusten da aldeguztietan. Gizona, orduan, bere sentimenduak mozorr o t z e nsaiatzen da, eta hauek besteei ezkutatu beharraren ezkutatub e h a rrez, azke n e r a ko beren bu ruari ere ezkutatzen dizkio.

    Dohakabeak gizonak puntu honetaraino heltzen direnean:gidari izango dituzten irizpide argi eta iraunko rrik ga b e ,noraezean dabiltza iritzien itsaso zabal eta aldako rrean ga l-duta, atzetik segika dituzten munstro zemaiko rrei ihes eg i nnahirik beti; etorkizunaren zalantzak ga rrazten die oraina; ezdute ezagutzen lasaitasunak eta seg u rtasunak ematen dutena t s egin iraunko rra; bere bizitza tristean zehar noizbehinkab i z i t a ko atsegin banaka batzuek bakarrik, presaka eta ko rr i k a

    irentsiak gehienak, kontsolatzen dituzte bizitza bizi izanaz.Eta guk gizon hauek egin behar al ditugu aberria eta tronuad e f e n d i t u ko duten gudari ausartak? Eta hauen artean aurkitubehar al ditugu magistratu ustelezinak, hizjario aske eta aber-tzalearekin soberanoaren benetako interesak zaindu eta ga r a-t u ko dituztenak, zergekin batera maitasuna eta gizon-motaguztien bedeinkazioa tronura ekarr i ko dutenak, eta hauek

    b a n a t u ko al dute bakea jauregi eta txaboletan, eta seg u rt a s u-na eta zoria hobetzeko itxaropena, estatuen susperga rri etabizipoz onena, hain zuzen ere?

    0 52 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    53/176

    Nork egin diezaioke aurre kalumniari, hau sekretuaz ,tiraniaren ezkutu gogorrenaz, armatua dagoenean? Zer nolakogobernu-mota da agintariak bere menpeko bakoitzean etsaiasusmatzen duena, eta, lasaitasun publikoaren izenean, hiritarralasaitasunik gabe utzi beharren aurkitzen dena?

    Zeintzuk dira salaketa eta zigor sekretuak justifikatzekoarrazoiak? Osasun publikoa, segurtasuna eta gobernukerareniraupena? Baina zein konstituzio bitxik, indartsua eta bereburuaz iritzi ona duena bada behintzat, dio beldur hiritar orori?

    Salatzaileak kalterik ez jasatea? Orduan legeek ez dute askidefendatzen. Eta soberanoa baino indartsuagoak diren menpe-koak dauden seinale! Salatzailearen ospe txarra? Isilpeko sala-keta onartzen da orduan, eta publikoa zigortzen! Delituaren nor-tasuna? Baldin eta inportantziarik gabeko ekintzei edota jende-arentzat onuragarriak direnei delitu deitzen bazaie, salaketak etaepaiketak ez dira sekula aski sekretuak izango. Litekeena al dagauza bat delitu izatea, irain publikoa, alegia, eta aldi berean

     jendeaurreko agerpenik, epaiketarik komeni ez izatea? Nikgobernu guztiak errespetatzen ditut, eta ez naiz gobernu jakinbatez ari. Batzuetan, gorabeheren izaeragatik, gauza kaltegarribat nazio baten sistematik kentzea izugarrizko galera dela pen-tsa daiteke, nazio honek hau bere-berea duenean. Baina uniber-tsoko edozein bazter galdutan lege berriak eman beharko balira,eskuak dardara egingo lidake horrelako ohitura bat baimendu

    baino lehen, eta geroaldi guztia sentituko nuke begira.Montesquieu jaunak esan zuen salaketa publ i ko a k

    hobeto dagozkiola err e p u blikari monarkiari baino, err e p u-blikan onura publ i koak izan behar duelako hiritar ororeng ogoa, eta monarkian, berriz, sentimendu hau oso ahuladenez gobernuaren izaera beragatik, onena ko m i s a r i o a kizendatzea delako, lege-hausleak sala ditzaten herriaren ize-

    n e a n1 0

    . Baina gobernu orok, err e p u blikar zein monarkiko ,kalumniatzaileari ezarri behar dio akusatuari eg o k i t u koz i t z a i o keen zigorr a .

    0 53 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    54/176

    XVITorturaz 

    Nazio gehienetako ohitura kontsakratua da erruztatuarentortura epaiketa osatzen den bitartean, delitua aitortu eragiteko,edo egiten dituen kontraesanengatik, edo konplizeak aurkitze-agatik, edo gaiztakeriaren garbiketa bilatzen duen metafisikaulergaitzen batengatik; edota, azkenik, errudun izan daitekeeneta oraindik leporatu ez zaizkion beste delitu batzuengatik.

    Gizon bati ezin zaio errudun deitu epailearen sententziabaino lehenago, eta gizarteak ere ezin dio babes publikoakendu, gizartearekin zituen itunak hautsi egin dituela erabaki-tzen den arte. Zer zuzenbide da hau, indarrarena ez bada, epai-le bati hiritarra zigortzeko eskubidea ematen badio, hau erru-duna ala errugabea den ez dakigunean? Ez da berria dilemahau: delitua benetakoa da, edo ez da benetakoa. Benetakoa

    bada, ez dagokio beste zigorrik legeek ezarritakoa baino, etaalferrikoak dira oinazeak, errudunaren aitorpena alferrikoadelako; benetakoa ez bada, ez litzateke errugabea torturatubehar, errugabea baita, legeen arabera, delituak frogatu ezzaizkion gizona. Baina nik beste gauza bat gehitzen dut: harre-man guztiak nahastu nahi izatea dela gizon bati aldi bereansalatu eta salatzaile izatea eskatzea, oinazea egiaren arragoa

    bihurtzea; hau egiaren irizpidea errukarri baten giharre etazuntzetan kokatzea da ia-ia. Hau doilor indartsuak libre uztekoeta ahul errugabeak zigortzeko bide segurua da. Hauek diraegiaren ustezko irizpide honen eragozpen izugarriak, gizajale-en neurriko irizpidea baita; erromatarrek, basatikeria titulubaten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrikerabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren bikti-ma ziren esklaboekin.

    Zein da zigorren helburu politikoa? Beste gizonen izua.Baina zer iritzi izan dezakegu guk ohiko tiraniak errudun zein

    0 54 0 

  • 8/20/2019 Delituez Eta Zigorrez

    55/176

    errugabeen bizkar egiten dituen sarraski sekretu eta pribatueiburuz? Inportantea da delitu nabarmenak zigorrik gabe ezuztea, baina alferrikoa da ilunpean ezkutatuta geratu den deli-tua nork egin duen asmaketan jardutea. Egindako kalte bat,dagoeneko erremediorik ez duena, ezin du gizarte politikoakzigortu baldin eta, zigorgabetasunak hauspotuta, beste berribatzuei bidea egiten ez badie. Egia baldin bada, beldurragatikedo bertuteagatik, berdin dio, gehiago direla legea errespeta-tzen duten gizonak, hausten dutenak baino, ondo neurtu beharda errugabea torturatzeko arriskua, gizon horrek askoz ere

    aukera gehiago duelako, batenaz beste, lege errespetatzaileizateko, mesprezatzaile baino.

    Gaiztakeriaren garbiketa da torturaren beste arraz oibarregarri bat. Hau da, legeak gaiztotzat jo duen gizon batek,gai