Desbardintasunak ane

3
IPUIN EZ KLASIKOAK BERDINTASUNAREN ALDE. Ane 10 urteko neska bat zan, eta sarritan egiten eban bezala, bere lehengusu- lengusina bikiei, Jon eta Martinari ipuin bat kontatzekotan zegoen . Txanogorritxo, Loti Ederra, Errauskine, Edurne- zuri eta zazpi ipotxak, arratoitxo pinpirina….. Zein aukeratu? Zerbait zegoen guztietan ez jakona guztatzen Aneri: Neska eta mutilen arteko berdintasunik ez zegoen ipuin klasiko hauetan . Zergaitik Edurne- zuri etxean gelditu behar zen eta jatekoa prestatzen, zazpi ipotxak lanera joaten ziran bitartean? Zergaitik Errauskinek ez eban etxea garbitzea baino besterik egiten? Arratoitxo pinpirinak ezin

Transcript of Desbardintasunak ane

Page 1: Desbardintasunak ane

IPUIN EZ KLASIKOAK BERDINTASUNAREN ALDE.

Ane 10 urteko neska bat zan, eta sarritan egiten eban bezala, bere lehengusu- lengusina bikiei, Jon eta Martinari ipuin bat kontatzekotan zegoen . Txanogorritxo, Loti Ederra, Errauskine, Edurne- zuri eta zazpi ipotxak, arratoitxo pinpirina…..

Zein aukeratu? Zerbait zegoen guztietan ez jakona guztatzen Aneri: Neska eta mutilen arteko berdintasunik ez zegoen ipuin klasiko hauetan . Zergaitik Edurne-zuri etxean gelditu behar zen eta jatekoa prestatzen, zazpi ipotxak lanera joaten ziran bitartean? Zergaitik Errauskinek ez eban etxea garbitzea baino besterik egiten? Arratoitxo pinpirinak ezin eban egin beste gauzarik etxe- aurrea garbitu edo bere itxuraz arduratzeaz gain? Ez da arraroa ipuin hauetan salbatzailea beti printze bat izatea? Zergaitik ipuineko txarra beti da emakumea edo sorgina? Anek ez eban nahi ipuin honeek bere lehengusu- lehengusinentzat eredua

Page 2: Desbardintasunak ane

izatea. Hau aldatu behar da !!!! Eta hau da egun hartan kontatu eutsen ipuina:

“Bazen behin Errauskiñe izeneko printzesa bat. Formula 1-eko gidaria zen eta munduko txapelketa irabazi ebanean, bere mutil-lagunak, sukaldaria zenak, jai sorpresa bat antolatu eban Errauskiñerentzat. Jai honetara euren lagunak gonbidatu ebiezan. Hantxe zegoen Edurne- zuri oso pozik orain 7 ipotxek etxeko lanak egiten ebezalako beragaz batera eta lanera danak alkarregaz joaten zirelako ikatza ateratzen basora. Arratoitxo pinpirina ere oso pozik zegoen bere lan barriarekin: musika orkesta baten zuzendaria zen. Txano gorritxo ere jaira gonbidatuta zegoen baina ezin zen joan Euskal Selekzioan jokatzen zegoelako kopako finala. Eta Errauskineren jaia amaitu ondoren, danak, neskak eta mutilak, garbitu eben guztia eta ala bazan ala ez bazan zar dadila kalabazan eta urten dadila bardintasunaren plazan.”

Page 3: Desbardintasunak ane

Ane Apraiz