DESCARTES. KONTZEPTUAK

3
DESCARTES OINARRIZKO KONTZEPTU FILOSOFIKOAK -ANALISIA: Metodoaren bigarren araua. Konplexua dena xinple edo bakun bihurtzeko egin beharreko prozesua. Aztertzen ditugun arazoak ahalik eta gehien zatitzea, funtsezko osagaiak aurkitu arte. -ARGITASUNA. Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietariko bat. Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia. -ARIMA: Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzatik gustiz independientea. Ez du gorputzaren beharrik existitzeko.Gure arima da animaliengandik bereiztu egiten gaituena. Substantzi pentsatzailea edo Res Cogitans. Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza. -ARRAZOIMENA: Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren irurri fidagarria. Arrazoirik gabe ez dago egia ezagutzerik. Adimenaren sinonimoa da. Arrazoiaren bidez egia eta okerra bereiztu daitezke. Arrazoia unibertsala da zeren eta gizaki guztiek duten ahalmena den; hala eta gustiz pertsona batzuk zuzen erabiltzen dute beste batzuk oker erabiltzen duten bitartean. -BEREIZITASUNA.Nabaritasunaren ezaugarrietariko bat, bestea argitasuna delarik. Nahasia ez dena bereizia da. Zehatza eta beste guztietatik diferentea, nahastu gabekoa, den ideia bereizia izango da. -COGITO ERGO SUM. Pentsatzen dut beraz banaiz. Descartesentzat lehenengo egia nabaria, bere filosofiaren oinarri sendoa eta dudaezina. Ez dago dudarik pentsatu ahal izateko zerbait izan behar dudala. Hain da nabaria ezen ezin baita dudan jarri. Naizena “ Res cogitans”, hau da, gauza edo substantzia pentsatzailea da. -DEMOSTRAZIOA. Arrazoiketa bat da, zeinaren bidez egiazkoak eta ziurrak diren premisa batzuetatik ondorio egiazko eta ziurrera heltzen baita. -EGIA. Gauza eta pentsamenduaren arteko egokitzapena da. Ideia egiazko da pentsatzen dena errealitatean gertatzen denean. Ideia eta errealitatearen arteko adostasunean datza egia. Descartesentzat egia eta nabaritasuna sinonimoak dira: “ Nabaria den guztia egia da”. -EZAGUTZA. Arrazionalistek lortu nahi dutena. Horretarako hiru oinarrizko galderak egingo dituzte:. Nondik dator ezagutza? ( Ezagutzaren iturria). Zerez osatua dago? (Ezagutzaren edukina). Eta zeintzuk dira ezagutzaren mugak?. Giza ezagutzaz arduratzen den filosofiaren arloa epistemologia ( grekozko episteme-tik, zientzia) da. 1

Transcript of DESCARTES. KONTZEPTUAK

DESCARTES

OINARRIZKO KONTZEPTU FILOSOFIKOAK

-ANALISIA: Metodoaren bigarren araua. Konplexua dena xinple edo bakun bihurtzeko egin beharreko prozesua. Aztertzen ditugun arazoak ahalik eta gehien zatitzea, funtsezko osagaiak aurkitu arte.

-ARGITASUNA. Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietariko bat. Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia.

-ARIMA: Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzatik gustiz independientea. Ez du gorputzaren beharrik existitzeko.Gure arima da animaliengandik bereiztu egiten gaituena. Substantzi pentsatzailea edo Res Cogitans. Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza.

-ARRAZOIMENA: Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren irurri fidagarria. Arrazoirik gabe ez dago egia ezagutzerik. Adimenaren sinonimoa da. Arrazoiaren bidez egia eta okerra bereiztu daitezke. Arrazoia unibertsala da zeren eta gizaki guztiek duten ahalmena den; hala eta gustiz pertsona batzuk zuzen erabiltzen dute beste batzuk oker erabiltzen duten bitartean.

-BEREIZITASUNA.Nabaritasunaren ezaugarrietariko bat, bestea argitasuna delarik. Nahasia ez dena bereizia da. Zehatza eta beste guztietatik diferentea, nahastu gabekoa, den ideia bereizia izango da.

-COGITO ERGO SUM. Pentsatzen dut beraz banaiz. Descartesentzat lehenengo egia nabaria, bere filosofiaren oinarri sendoa eta dudaezina. Ez dago dudarik pentsatu ahal izateko zerbait izan behar dudala. Hain da nabaria ezen ezin baita dudan jarri. Naizena “ Res cogitans”, hau da, gauza edo substantzia pentsatzailea da.

-DEMOSTRAZIOA. Arrazoiketa bat da, zeinaren bidez egiazkoak eta ziurrak diren premisa batzuetatik ondorio egiazko eta ziurrera heltzen baita.

-EGIA. Gauza eta pentsamenduaren arteko egokitzapena da. Ideia egiazko da pentsatzen dena errealitatean gertatzen denean. Ideia eta errealitatearen arteko adostasunean datza egia. Descartesentzat egia eta nabaritasuna sinonimoak dira: “ Nabaria den guztia egia da”.

-EZAGUTZA. Arrazionalistek lortu nahi dutena. Horretarako hiru oinarrizko galderak egingo dituzte:. Nondik dator ezagutza? ( Ezagutzaren iturria). Zerez osatua dago? (Ezagutzaren edukina). Eta zeintzuk dira ezagutzaren mugak?. Giza ezagutzaz arduratzen den filosofiaren arloa epistemologia ( grekozko episteme-tik, zientzia) da.

-ESZEPTIZISMOA. Aintzinean sortutako joera filosofikoa . Bere ustez gizakia ez da gauza egia ezagutzeko ezin baitaa erabateko ziurtasunik lortu .

-GIZAKIA. Descartesentzat bi substantziez, hedatua eta pentsatzailea, osaturiko izakia da.Descartesk ikuspegi dualistari jarraitzen dio. S. Pentsatzailearen ezaugarria edo atributoa pentsatzea da eta S. Hedatuaren atributoa hedadura eta mugimendua. Hedatua denak ez du pentsatzen eta Pentsatzailea denak ez dauka hedadurarik. Substantzia bi horien arteko lotura edo harremana “glandula pineal” deritzonean dago.

-GORPUTZA. Gauza Fisikoa. Res extensa. Hedaduraz horniturik dagoen substantzia, hots, luzera, zabalera eta sakontasuna , eta mugi daitekeen izakia; neurtu, matematizatu egin daitekeena. Arimarekin elkartzean gizakia osatzen du. Giza Gorputza makina bat baino ez da . Munduan dauden gorputz guztiak mekanikoki mugitzen dira .( Mekanizismoa).

-KAUSA. Efektu edo ondorio baten printzipio eragilea. Kausa eta efektuaren arteko harremanari kausalitatea deitzen zaio. Ez dago ezer kausarik gabekoa. ( Kausalitate unibertsalaren Printzipioa).

-HEDADURA.Espazialtasuna adierazten du, gauza bat espazioan egotea. Gorputzaren ezaugarria edo atributoa

-IDEIA: Pentsamenduaren edukina. Pentsatzea ideiak edukitzea da. Ez dira esistitzen pentsamendutik aparte ( Platonek uste zuen bezala). Hiru idei mota bereizten ditu: jatorrizkoak, irudimenezkoak eta eratorriak.

1

-IRUDIMENA: Asmatzeko giza izpirituak duen barne ahalmena, fantasiarekin identifikatzen dena. Era askotara erabiltzen du gizakiak irudimena, lehen aldia berregiten, etorkizuna susmatzen edo asmatzen...

-IZPIRITUA: Descartesentzat arrazoimenaren sinonimoa da. Adimena edo goi Mailako ahalmena adierazten duelarik. Ez da materiala eta materiari kontrajartzen zaion zerbait da.

-JAINKOA. Subtantzi infinitoa, betierekoa, aldaezina, independientea, guztia dakiena eta ahalguztiduna. Gizakiak daukan jatorrizko ideia eta nabaritasun osoz esistitzen dena. Gustiz perfektoa izanik ez gaitu engainatzen eta beraz nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia dela ziurtatzen digu.

-JATORRIZKOA. ( Innatoa). Idei batzuk jatorrizkoak dira, hortaz, nirekin batera jaioak dira. Adimenak berez, sortzez edo naturaz dituen ideiak jatorrizkoak dira. Ad: Jainkoaren ideia.

-MEKANIZISMOA. Errealitate fisikoaren fenomeno guztiak azaltzerakoan printzipio mekanikoetan oinarritzen den teoria. Unibertsoa makina bat da, erloju bat bezalakoa, eta bertan gertatzen diren mugimendu guztiak mekanikoak dira. Arimadunak ez diren gauzak makinak besterik ez dira. Descartesentzat animaliak ere makinak dira.

-METODOA: Bidea. Giza arrazoiak jorratu beharreko bidea egia aurkitzeko. Gure arrazoia desbidera ez dadin ezinbestekoa da metodo bat erabiltzea. “ Errezak eta ziurrak diren arau multzo bat. Lau arau ditu: Nabaritasuna, analisia, sintesia eta berrikuspena.

-NABARITASUNA: Metodoaren lehenengo araua. Argia eta berezia dena nabaria edo ebidentea da. Nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia da. Nabaria dena dudaezina da. Niaren esistentzia, Jainkoaren esistentzia eta substantzi hedatuen esistentzia ideia nabariak, dudaezinak, direnez egiak dira. Egia erizpidea da.

-PENTSAMENDUA: Niaren atributu edo ezaugarri garrantzitsuena. Pentsamenduak edozein bizipen sikikoa adierazten du : iruditu, imajinatu, asmatu, amets egin, duda egin, gogoratu...edozein egoera konszientea. Substantzia pèntstzaileak egiten dituen ekintza edo eragiketa sikikoak dira.

-PRINTZIPIOA: Oinarria, hastapena, funtsa. Edozein zientziak onartzen duen proposizioa edo proposizio multzoa. “Cogito ergo sum” Descartesen filosofiaren printzipioa da.

-RES COGITANS. Latinez; Substantzia pentsatzailea.Pentsatzen duen gauza edo substantzia.

-SINTESIA. Metodoaren hirugarren araua. Sinplea denetik konplexuagoa denera doan prozedura logikoa. Analisiaren kontrakoa. Dedukzioa.

-SUBSTANTZIA: Latinezko sub-stare( azpian dagoena) hitzetatik dator eta zera esan nahi du: zerbaiten azpian dagoena bere esistentzia sostengatzen edo eusten.Esistitzeko bere izatea besterik behar ez duen gauza esistentea. Hiru daude Descartesen aburuz, bakoitzak bere atributu edo ezaugarria duelarik:Nia edo arimak, pentsamendua; Jainkoak, perkektotasuna; gorputzak, hedadura.

-ZALANTZA: Duda. Metodikoa izan behar da. Den-dena zalantzan jarri zerbait dudaezina aurkitu arte. Adimenaren jarrera bat egia nabariak aurkitzeko.

-ZIENTZIA: Benetako ezagutza ziurra. Unibertsala, objektiboa eta metodikoa dena. Beraren bidez lortutako ezagutza mundu guztientzat eta garai guztietan baliagarria izan behar da.

-ZIURTASUNA: Adimenaren egoera bat non inolako dudarik ez dagoen. Inolako zalantzarik gabe onartzen den baieztapen baten ezaugarria. Ziur egotearen koalidadea. Nabaritasunaren sinonimoa da.

2