DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen...

24
ARGITALPENAK REN DE LA PUBLICACIONES ERAKUSKETA 2016KO URRIAREN 3TIK 31RA EXPOSICIÓN DEL 3 AL 31 DE OCTUBRE DE 2016

Transcript of DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen...

Page 1: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

ARGITALPENAKREN

euskal DIaSPORA

DELA

PUBLICACIONES

DIaSPORA VASCA

ERAKUSKETA 2016Ko URRiAREn 3TiK 31RA

ExpoSiciónDEl 3 Al 31 DE ocTUbRE DE 2016

Page 2: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

2

Bizkaiko Foru Liburutegiak XIX. mende-amaieratik aurrera er-bestean dagoen euskal komunitatearen zati batek argitaratutako agerkari batzuk aurkezten ditu. Migrazio-fluxuak gaurkotasuneko gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da.

Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak ezagutzea na-hiz beren ondarearen transmisioa bermatzea ahalbidetzen dute. Prentsaren ohiko paperezko euskarriak biziraupena bermatzen duten neurriak hartzera derrigortzen du. Horregatik, argitalpen horiek erabiltzea eta kontsultatzea errazago bihurtzen duten bes-te euskarri batzuetan gorde dira —euskarri digitaletan, hain zuzen ere—.

La Biblioteca Foral de Bizkaia presenta una selección de publicaciones editadas desde finales del siglo XIX por parte de la comunidad vasca en el exilio. Un capítulo de nuestro pasado que invita a la reflexión en estos momen-tos en que los flujos migratorios constituyen un tema de actualidad.

Los fondos de esta exposición permiten conocer las co-munidades de la diáspora y garantizar la transmisión de su legado. El tradicional soporte papel de la prensa obliga a adoptar medidas que garanticen la pervivencia. Por eso, estas publicaciones se han trasladado a otros soportes —en particular, digitales— que facilitan su uso y consulta.

Aurkezpena

Edizioa: Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Lege gordailua/Depósito Legal: BI-1231-2016

“Euskal Diasporaren Argitalpenak” erakusketa ospatzen da 3a eta 2016ko urriaren 31 bitartean.La exposición “Publicaciones de la Diáspora Vasca” se celebra entre el 3 y el 31 de octubre de 2016.

PresentaciOn

Page 3: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

3

Euskal Herria cuenta con una larga tradición migratoria. Los condicionan-tes socioeconómicos del tradicional mundo rural vasco y el contexto po-lítico latinoamericano favorecieron el asentamiento de amplios grupos de origen vasco en América. Grupos que mantuvieron sus señas de identidad a través de la proliferación de centros vascos o la promoción de publicacio-nes y revistas.

Estas primeras publicaciones surgie-ron a finales del siglo XIX en Río de la Plata, donde la presencia vasca era especialmente numerosa.

Euskal Herriak migrazio-tradizio handia dauka. Euskal landa-mundu tradizionaleko baldintza sozioekono-mikoek eta Latinoamerikako testuin-guru politikoak erraztu zuten euskal jatorriko gizatalde handiak Amerikan finkatzea. Euskal etxeak ugaritu iza-nagatik zein prentsa eta aldizkariak sustatzeagatik beren nortasunari eutsi zioten gizataldeak.

Lehen argitalpenak XIX. mendearen amaieran azaldu ziren Río de la Pla-tan, non bereziki handia baitzen eus-kal etorkinen kopurua.

Lehen

argitalpenak

Non eta zergatik

Las primeras

publicaciones

Dónde y por qué

Page 4: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

4

1878an kaleratu zen lehen aldiz, urte bat le-henago Buenos Airesen sortu zen izen bereko elkarteak argitaratua. Kolektiboa osatzen zu-ten pertsonak jakinaren gainean egoteko bidea zen. Euskararen presentzia eskasa zen: poesia-konposizio edo esaera zahar batzuk baino ez ziren agertzen euskaraz. Presentzia aktiboa izan zuen XX. mendean zehar.

Apareció en 1878. Editada por la asociación bonaerense del mismo nombre, surgida un año antes. Sir-vió de cauce de información para a los integrantes de este colectivo. La presencia del euskera fue esca-sa, reducida a composiciones poé-ticas o refranes. Se mantuvo activa durante el siglo XX.

Amerikan finkatutako euskal diasporak argitara-tu zuen lehen izenburutzat hartzen da. Sociedad Protectora de Inmigrantes Vascongados elkarteak 1877 eta 1884 bitartean argitaratu zuen, jatorriz Zallakoa zen Jose Umaranen zuzendaritzapean. Bere eduki gehiena gaztelaniaz zegoen. Ondoren, 1884an, “El Euskaro” izena hartu zuen, eta beste lau urtez iraun zuen.

Se considera la primera cabecera surgida en el marco de la diáspora vasca en América. Editada entre 1877 y 1884 por la Sociedad Protectora de Inmigrantes Vascongados. Dirigida por José de Umaran, originario de Zalla. Su contenido era mayoritariamente en castellano. Tras 1884 pasó a denominarse “El Euskaro”, y duró cuatro años más.

LAURAC BAT (Montevideo)

LAURAK BAT(Buenos Aires)

José de Umaran

Page 5: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

5

Argitalpen horien ezaugarriak honako hauek dira:Estas publicaciones se caracterizaron por:

Kultura arloko gai askotarikoak izatea.Emigranteen taldeen mende egotea. Askotan, elkartekideentzat erabilgarria den informazioa argitaratzea (aktak, kontuak, etab.).Euskararen presentzia oso txikia edo testigantzakoa izatea.Baliabide material eta giza baliabide urriak izatea.

Orientación cultural y temática variada.Dependientes de agrupaciones de emigrantes. Con-tenían con frecuencia información de utilidad para sus asociados (actas, cuentas, etc).Presencia escasa o testimonial de la lengua vasca.Escasez de medios humanos y materiales.

1886. urtean hasi zen argitaratzen, eta hamar urtez kaleratu zen astean behin.

Aparecida en 1886. Se publicó semanal-mente durante diez años.

Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria elkarteak 1912an sortutako agerkaria. Aldizkako-tasun, formatu eta arduradun desberdinekin. Gaur egunera arte mantendu da.

Creada en 1912 por la Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria. Con diferentes periodicidades, formatos y responsables. Se ha mantenido hasta nuestros días.

EUSKAL ERRIA(Montevideo)

LAURAC BAT(La Habana)

Page 6: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

6

“La Vasconia” aldizkariaren lehen zenbakia 1893an kaleratu zen Buenos Airesen, Jose Rufo Uriarte bermeotarraren eta beste euskaldun ba-ten —Francisco Grandmontagneren— ekimenari esker. Grafia eta azpiizenburuak aldatuz, hasie-rako garaian, aldizkakotasun aldakorrarekin argitaratu zen, 1943. urtera arte. Arrazoi horiek direla eta, leku nabarmena merezi du diasporak kaleratu zituen lehen argitalpenen artean:

LA VASCONIA

Zabalkunde handia, bai Amerikako kon-tinentean, bai euskal lurralde guztietan.

Aldizkariak, 1902tik, kolorea zeukan aza-letan, baita kalitate handiko elementu grafikoak ere. Azpiizenburua (revista ilustrada) erabiltzen zuen lehenengoa izateak eta irudi askok sinadura erama-teak berretsi egiten dute grafismoari emandako garrantzia. Berebiziko ga-rrantzia lortu zuten euskal lurraldeetako elementu arkitektonikoen irudiek (batez ere, baserriek), baita biografiei erantsi-tako ilustrazioek ere.

Panorama kultural eta intelektualeko figura ospetsuak (diasporakoak zein Eus-kal Herrian geratu zirenak) aritu ziren kolaboratzaile gisa: Karmelo Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue, Estanislao Jai-me Labayru, Felipe Arrese Beitia, Miguel Unamuno, Pío Baroja, etab. Pertsona ho-rien lankidetza lortu izana bi sortzaileen meritua izan zen. Grandmontagne berak hainbat artikulu eta berrehun biografia ingururekin kolaboratu zuen.

Mota guztietako gai politiko zein kulturalak jorratzeaz gain, eus-kal errealitateari zein garaiko intelektualen obrari buruzko in-formazioa eskaintzen zen. Gizar-teari buruzko berriak ematen zi-ren (bidaiak, ohar nekrologikoak, etab.), baita albiste ekonomikoak ere (enpleguari, enpresei eta abarri buruzko informazioa). Senide eta adiskideak bilatzeko atal bat ere bazegoen. Gaztela-niaz idazten bazen ere, ekarpe-nak izan zituen euskaraz.

Page 7: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

7

En 1893 vio la luz en Buenos Aires el primer número de “La Vasconia”, iniciativa del ber-meano José Rufo de Uriarte y de Francisco de Grandmontagne, también de origen vasco. Con variantes en grafía, subtítulos y periodicidad, se editaría en su primera época hasta 1943. Mere-ce ser destacada entre las primeras publicacio-nes de la diáspora por:

Amplia difusión, no sólo por el conti-nente americano sino también por el conjunto de los territorios vascos.

Presencia de elementos gráficos de calidad, con color en las tapas desde 1902. El primer subtítulo utilizado (revista ilustrada) o el hecho de que numerosas imágenes llevasen firma corrobora la importancia otorgada al grafismo. Cobraron gran importancia las imágenes de elementos arquitec-tónicos vascos —especialmente case-ríos—, y las ilustraciones que acompa-ñaban las biografías.

Colaboraron destacadas figuras del panorama cultural e intelectual de la diáspora o de Euskal Herria: Carmelo de Echegaray, Resurrección María de Azkue, Estanislao Jaime de Labayru, Fe-lipe Arrese y Beitia, Miguel de Unamu-no, Pío Baroja... El mérito de captación de estas personalidades fue iniciativa de sus fundadores. El propio Grand-montagne colaboró con artículos y cer-ca de doscientas biografías.

Trató todo tipo de temas políticos y culturales, con información sobre la realidad vasca y la obra de los intelectuales de la época. Se incluían noticias sociales (viajes, notas necro-lógicas, etc.) o económicas (información laboral, empresarial, etc.). También una sección dedicada a localizar a allegados. Aunque redactada en castellano, contó con contribucio-nes en euskera.

José Rufo Uriarte

Francisco de Grandmontagne

Carmelo de Echegaray

Page 8: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

8

Euskal emigrazioa ez zen prozesu iraunkor eta erregularra izan: kanpoko faktore batzuek baldintzatu zuten, hala nola EAEn 1936tik 1937ra egondako Gerra Zibila. Migrazio-mugimendu horren berrikuntzak hauexek izan ziren:

ERBESTERATUEN

ARGITALPENAK EUROPANIkuspegi orokorra

“Aintzina”, hilabetekari kulturala. Hogeita hamarreko hamarkadan argitaratzen hasi zen eta 1942an berra-gertu zen, Marc Légassen eta André Ospitalen ardura-pean; Pierre Lafitte abade lapurtarra zen bultzatzaile nagusia. Aldizkariak honako azpiizenburu hau zera-man: trait d’union mensuel des regionalistes basques-francais (euskal erregionalistak eta erregionalista frantziarrak elkartzeko hilabetekaria). Bigarren Mundu Gerrak urtebete baino gehitxoagoz desagertzea era-gin zuen.

“Herria”, informazio orokorreko astekaria, 1944an sor-tu zen, Pierre Lafitten ardurapean. Erbestean bizi ziren batzuen (Telesforo Monzon edo Manuel de la Sota, besteak beste) lankidetzak izan zituen; agerkari horren presentzia gaur egunera arte iritsi da. Herria argitalpen nagusi bihurtu zen Ipar Euskal Herriko biztanle euskaldunen artean eta tirada oso handiak iza-ten zituen (bi mila aletik hamar mila alera bitartean).

Euskalki desberdinetan idazten zen.

Erbesteratuak, ez zeukatenez motibazio politikorik, errefuxiatutzat har daitezkeInguruabar horien ondorioz, hainbat intelektual joan egin ziren; horrek atzerrian argitalpenak sortzea eragin zuen, sorterrian desagertutakoak ordeztuz. Erbesteratuak hurbileneko ingurunera abiatu ziren, Frantziara batez ere. Hala eta guztiz ere, Bigarren Mundu Gerrak beste leku batzuk bilatzera derrigortu zituen. Euskarako testuak argitalpen horietako batzuetan agertu ziren; esate baterako, euskaraz eta frantsesez editatzen ziren Baionako agerkari horietan.

Page 9: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

9

Las publicaciones

del exilio europeoPanorama general

La emigración vasca no fue un proceso constante y regular: estuvo condicionada por factores externos como la Guerra Civil desarrollada en el País Vasco entre 1936 y 1937. Las novedades de este movimiento migratorio fueron:

Al no tener motivaciones políticas, los exiliados pueden considerarse como refugiados.

Estas circunstancias provocaron la salida de numerosos intelectuales, que favoreció el surgimiento en el exilio de publicaciones que sustituyesen a las desaparecidas en el lugar de origen.

El exilio se dirigió hacia el entorno más inmediato, principalmente Francia. Sin embargo, la Segunda Guerra Mundial obligó a la búsqueda de otras pla-zas.

El euskera estuvo presente en algunas de estas publicaciones, como en las editadas en Baiona en euskera y francés:

Marc Légasse

Pierre Lafitte

“Aintzina”, revista cultural mensual. Tras una primera época en los años treinta, reapareció en 1942 dirigida por Marc Légasse y André Ospital, con el sacerdote labortano Pierre Lafitte como principal impulsor y con el sub-título “trait d’union mensuel des regionalistes basques-francais”. La Segunda Guerra Mun-dial hizo que desapareciera en poco más de un año.

“Herria”, semanario de información general surgido en 1944 bajo la dirección de Pierre Lafitte. Con colaboraciones del exilio (Teles-foro Monzón o Manuel de la Sota, por ejem-plo), aún se pública hoy en día. “Herria” se convirtió en el referente entre euskaldun de Ipar Euskal Herria, con tiradas de entre dos y diez mil ejemplares. En sus páginas se escri-bía en los diferentes dialectos vascos.

Page 10: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

10

Gerra Zibilean euskal kazetari eta prentsako arduradunek ihes egin behar izan zuten; hori dela eta, aldizkari berriak agertu ziren. “Euzko Deya” horietako bat izan zen. Hamarkada batzuk lehenago izenburu bereko argitalpen bat egon arren, hemen aurkezten dena 1936. urtearen amaieran sortu zen Parisen, Rafael Pikabea eta Fe-lipe Urkola gipuzkoarren ekimenez. Ordura arte biek “El Pueblo Vasco” egunkari donostiarra editatu zuten.

“Euzko Deya”-k honako ezaugarri hauek zituen:

EUZKO DEYA(París)

Penintsulako gerraren gorabeherak transmiti-tzeko tresna militantea zen, Eusko Jaurlaritza-rekin lotura zeukana, agerkariaren azpiizen-buruak adierazten zuen bezalaxe: “La voz de Euzkadi = La voix des basques”. Jose Antonio Agirrek berak bertan kolaboratu zuen. Bigarren Mundu Gerrak aldizkaria behin-behinean desa-gertzea eragin zuen 1940an. Bost urte geroago ibilbide berri bat hasi zuen.

Ikuspegi zabala zeukan, Frantziako iritzi pu-blikora heltzeko. Artikuluak frantsesez, gazte-laniaz edo euskaraz idazten ziren.

Baliabide material urriak zituen, baita baliabi-de grafiko eskasak ere. Egunkari baten itxura formala hartu zuen, aldizkakotasunari dago-kionez, astekaria bazen ere.

Urte horietan zehar, “Euzko Deya” izenburuko agerkariak beste toki batzuetan sortu ziren ere, bai Europan (Londresen), bai Amerikan (Buenos Airesen, Mexikon). Horietako batzuek jarraipena izan dute orain dela gutxira arte.

Felipe Urkola

Rafael Picavea

Page 11: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

11

La huida de periodistas y responsables de prensa vascos du-rante la Guerra Civil motivó el surgimiento de nuevas cabe-ceras. “Euzko Deya” fue una de ellas. Aunque había existido una publicación del mismo título décadas atrás, ésta surgió en París a finales de 1936. Los guipuzcoanos Rafael Picavea y Felipe Urcola, fueron sus promotores. Hasta entonces habían editado el diario donostiarra “El Pueblo Vasco”.

“Euzko Deya” se caracterizó por:

Vehículo de transmisión militan-te de las vicisitudes de la guerra próximo al Gobierno Vasco, tal como se evidencia en su subtítu-lo: “La voz de Euzkadi = La voix des basques”. El propio José Anto-nio Agirre colaboró en ella. La Se-gunda Guerra Mundial supuso su desaparición temporal en 1940. Cinco años más tarde inició una nueva andadura.

Orientación amplia, extendida a la opinión pública francesa. Los artículos se redactaban en fran-cés, castellano o euskera.

Escasez de medios materiales. Po-breza de recursos gráficos. Adop-tó la apariencia formal de diario, pese a que la periocidad fuese semanal.

Durante estos mismos años surgieron en diferentes lugares nuevas cabeceras con el título “Euzko Deya”, tanto en Europa (Londres) como en América (Buenos Aires, México). Algunas han tenido continuidad hasta fechas recientes.

Page 12: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

12

GERNIKABeste komunikabide batzuetan protagonista aktiboa zen Rafael Pikabeak 1945. urtean beste argitalpen bat bultzatu zuen Donibane Lohitzunen, garrantzi handiko hiru hilean behingo argitalpen kulturala, hain zuzen ere. Hala ere, 1946an hil zenez gero, lehen alea baino ezin izan zuen ikusi. Aldizkariak askotariko artikuluak zituen: hizkuntzalaritza, historia, filosofia, artea, etab.

Ezaugarri nagusiak hauexek ziren:

Aniztasun politikoa; hala ere, horrek ez zuen agerkaria barne-eztabaidak izateaz libratu.

Euskal intelektual nabarmenen parte-har-tzea: Luis Villasante, Federiko Krutwig, An-dima Ibiñagabeitia, Justo Garate, Nikolas Or-maetxea, Txomin Peillen, Jon Mirande, etab; emakumeen presentzia ere nabarmena zen (hala nola Cecilia García Gilarte, Julene Az-peitia, Balendiñe Albizu, etab.). Haien ekar-penak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez izan ziren.

Aldizkaria Europan sortu arren, Latinoame-rikan garatu zen gero. Hori XX. mendearen erdialdean agertutako argitalpenetan ger-tatu zen behin eta berriz. “Gernika” Buenos Airesen argitaratzen hasi zen 1951. urtean; hala ere, bere ildo editoriala eta kolaborat-zaileen taldea ez ziren aldatu.

Hainbat arrazoiengatik (baliabide ekonomikoen eskasia, Buenos Airesera lekualdatu ostean banaketa-kostuak igotzea edo aldizkaria penintsulan banatzeko zailtasunak), 25 aleren ondoren, 1953an, argitaratzeari utzi zitzaion.

Page 13: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

13

Protagonista activo en otros medios, Rafael Picavea impulsó en 1945 una publicación cultural en Donibane Lohitzune, trimestral, de gran trascendencia. Aunque su muerte en 1946 sólo le permitió ver el primer nú-mero. La revista tenía artículos muy varia-dos: Lingüística, Historia, Filosofía, Arte...

Entre sus características destacan:

Pluralismo ideológico, que no le libró de ciertas disputas internas.

Participación de destacados intelec-tuales vascos: Luis Villasante, Fede-rico Krutwig, Andima Ibinagabeitia, Justo Gárate, Nicolás Ormaechea, Txo-min Peillen, Jon Mirande...; con una importante presencia femenina: Ceci-lia García de Guilarte, Julene Azpeitia, Balendiñe Albizu... Sus contribuciones fueron tanto en euskara como en cas-tellano o francés.

Aunque se inició en Europa, se desa-rrolló posteriormente en Latinoaméri-ca. Ésta va a ser una constante en las publicacionesa aprecidas a mediados del siglo XX. A partir de 1951 “Ger-nika” pasó a editarse en Buenos Aires, sin que su línea editorial o sus firmas colaboradoras se vieran modificadas.

Tras 25 números, dejó de publicarse en 1953. La escasez de medios económicos, y el incre-mento en los costes de distribución deriva-dos del traslado a Buenos Aires, o las dificul-tades para su distribución a nivel peninsular, provocaron su cierre.

Rafael Picavea

Page 14: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

14

Beste askoren antzera, erbesteko bidea hartu zuen Jose Miguel Barandiaranek gerra hasi berri zenean eta Saran kokatu zen; hamahiru urte eman zituen bertan. Berro-geiko hamarkadan, berebiziko mailako zenbait argitalpen-proiektu zientifiko zuzendu zituen:

J.M. BARANDIARANen ekarpenak

“Ikuska”. Euskal Herriko Ikerketa Zientifikoen Zentroko Antropologia Saileko buletina, 1946. urtetik 1951ra bi hilean behin argitaratzen zen Baionan, hainbat formatu-tan. Ondoren, desagertu egin zen, 1993an —oso beste-lako testuinguru batean— berragertu arte.

“Eusko jakintza”. Baionan, Société Internationale des Étu-des Basques elkarteak bi hilean behin kaleratzen zuen al-dizkaria. “Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria”-k utzitako hutsunea betetzen saiatu zen 1947tik 1957ra.

“Eusko-Folklore: documents et questionnaires”. Gas-teizen, 1921ean sortutako hilabetekaria, gerra hasi zenean Baionara lekualdatu zena. Aldizkari hori argita-ratzeko lehen ahalegina 1936 eta 1940 bitartean egin zen Baionan; 1941ean, lortu egin zen Saran. Ondoren, 1947an, aldizkariaren bigarren aldiari hasiera eman zitzaion: bi urtez argitaratu zen, beste agerkari batzuen separata gisa (“Herria” eta “Ikuska”).

Argitalpen horien ezaugarriak honako hauek ziren:

Eduki zientifikoa zeukan; batez ere, gizarte- eta kultura-antropologiarekin ze-rikusia duten gaiak jorratzen ziren.

Zientzia-arloko pertsona ospetsuak zeuden kolaboratzaileen artean, hala nola René Lafón, Violet Alford, Louis Dassance, Pierre Lhande, Georges Lacombe, etab.

Ekarpenak euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez egiten ziren.

Beheraldia egon zen Barandiaran Hego Euskal Herrira itzuli zenean, 1953an. “Eusko-Folklore” baino ez zen bertan finkatu; izan ere, 1954az geroztik, Do-nostian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kaleratzen hasi zuen, “Munibe” aldizkariaren separata gisa.

Page 15: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

15

Las aportaciones deJ.M. DE BARANDIARÁN

Como otros muchos, José Miguel de Barandiarán puso rumbo al exilio apenas iniciada la guerra, y se instaló en Sara, donde residió trece años. En los cuarenta dirigió varios proyectos editoriales de un extraordinario nivel científico:

“Ikuska”. Boletín de la Sección de Antropología del Instituto Vasco de Investigaciones editado, con dife-rentes formatos, una vez cada dos meses en Baiona entre 1946 y 1951. Desapareció hasta su relanza-miento —en otro contexto muy diferente— en 1993.

“Eusko jakintza”. Revista publicada en Baiona cada dos meses por la Société Internationale des Études Basques. Intentó paliar el vacío dejado por la “Revis-ta Internacional de Estudios Vascos”. Vio la luz entre 1947 y 1957.

“Eusko-Folklore: documents et questionnaires”. Pu-blicación mensual surgida en Vitoria-Gasteiz en 1921. Al estallar la guerra se trasladó Baiona. Hubo un pri-mer intento de poner en marcha esta revista en Baio-na entre 1936 y 1940, pero se retrasó a 1941 y desde Sara. A partir de 1947 se inició una segunda época de la revista, que se prolongó dos años, como separata de “Herria” e “Ikuska”.

Estas revistas se caracterizaron por:

Contenido científico, en especial Antropología Social y Cultural.

Colaboraciones de destacadas personalidades del ámbito científico: René Lafón, Violet Alford, Louis Dassance, Pierre Lhande, Georges Lacombe...

Contribuciones en euskara, castellano y francés.

Ocaso ligado al retorno de Barandiarán a la península en 1953. Tan sólo “Eusko-Folklore” se pudo establecer allí, editada en Donostia-San Sebastián desde 1954 por la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País como una separata de “Munibe”.

J. M. de Barandiaran

Page 16: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

16

Gerra Zibiletik ihes egin zuten erbesteratuen talde asko Latinoamerikako hainbat gu-netara joan ziren. Migrazio-fluxu horiek honako hau aintzat hartuta arrazoitzen dira: Data hori baino lehen joan ziren euskal jatorriko etorkinen kopurua handia zen.

Bigarren Mundu Gerrak zailtasun asko eragin zituen Europako zati handi batean.

Argentinan euskal herritar eta euskal jatorriko pertsona asko bildu ziren eta Mexiko penintsulako errefuxiatuak onartzearen alde agertu zen; horrenbestez, bi herrialde horiek izan ziren euskal herritar gehien hartu zituztenak.

Determinadas zonas de Latinoamérica fueron destino de amplios gru-pos de exiliados vascos que huyeron de la Guerra Civil. Estos flujos migratorios se explican por: Importante presencia de origen vasco anterior a esa fecha.

Dificultades sobrevenidas en buena parte de Europa como conse-cuencia de la Segunda Guerra Mundial.

Argentina, con una gran presencia de vascos y oriundos, y México, por la favorable aceptación de refugiados procedentes de la península, fueron los países con mayor entrada de población vasca.

ERBESTERATUEN

ARGITALPENAK LATINOAMERIKAN

Ikuspegi orokorra

Las publicaciones del

exilio LATINOAMERICANO

Panorama general

Page 17: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

17

“Euzko-Gogoa”, literaturari buruzko euska-razko iritzi-aldizkaria Jokin Zaitegik sortu zuen 1950ean, Guatemalan. Honako gai hauei buruz idazten zen bertan: poesia eta prosa, musika eta abestiak, antzerkia, gi-zartea eta eskritura santua. Besteak beste, Shakespeareren, Zizeronen eta Virgilioren lan euskaratuak argitaratu ziren.

Hasieratik, Nikolas Ormaetxea “Orixek” eta, 1954az geroztik, Andima Ibiñagabeitiak ere lagundu zioten.

Zaitegi 1955ean itzuli zen Euskal Herri-ra. Aldizkaria bi hilean behin kaleratu zen 1956tik 1959ra Biarritzen. Espainian debe-katuta zegoenez, ezkutuan pasatzen zuen muga. Finantziazio-arazo ugari izan zituen; horregatik, 1953. urtean, ezin izan zen ale bakar bat ere banatu.

Guztira, 44 ale argitaratu ziren, 3.658 orrial-de, bi tamaina desberdinetan: Guatemalan folio-tamaina erabili zen eta Biarritzen txi-kiago bat.

Kolaboratzaileen artean honako hauek dira aipatzekoak: Villasante, Ithurralde, Mirande, Txomin Peillen, Iratzeder, Salbatore Mitxele-na, Gabriel Aresti, Jon Etxaide eta Txillardegi, Nemesio Etxaniz, Antonio M. Labaien, Bedi-ta Larrakoetxea, Bingen Ametzaga, Manuel Lekuona, Jesus Insausti, Jesus Mari Leizaola, Sorne Unzueta, Santi Onaindia...

“Egan” edo “Jakin” agertu arte, “Euzko-Gogoa” euskal idazle eta euskararen de-fendatzaileak batzen zituen komunikabidea izan zen.

EUZKO-GOGOA

Page 18: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

18

“Euzko-Gogoa”, Revista literaria y de opi-nión en euskera. Fundada en Guatemala en 1950 por Jokin Zaitegi. Trataba temas de poesía, prosa, música y canciones, teatro, sociedad y escritura sagrada. Se publicaron trabajos de traducción al euskera de obras de Shakespeare, Cicerón, Virgilio…

Contó desde su inicio con la colaboración de Nikolas Ormaetxea “Orixe”; desde 1954 con la de Andima Ibiñagabeitia.

En 1955 Zaitegi regresó a Euskal Herria. Entre 1956 y 1959 la revista se imprimió cada dos meses en Biarritz. Entraba clandestinamente en España, al estar prohibida. Tuvo muchos problemas de financiación, que obligaron a no distribuir ningún nú-mero en 1953.

Se publicaron 44 números, sumando en total 3.658 páginas, con dos formatos dife-rentes: tamaño folio en Guatemala y más pequeño en Biarritz.

Entre sus colaboradores: Villasante, Ithurralde, Mirande, Txomin Peillen, Iratzeder, Salbatore Mitxelena, Gabriel Aresti, Jon Etxaide y Txillardegi, Nemesio Etxaniz, An-tonio M. Labaien, Bedita Larrakoetxea, Bingen Ametzaga, Manuel Lekuona, Jesus In-sausti, Jesus Mari Leizaola, Sorne Unzueta, Santi Onaindia...

Hasta la aparición de “Egan” o “Jakin”, “Euzko-Gogoa” fue el medio de reunión de los escritores euskaldunes y defensores del euskera.

Jokin Zaitegi

Page 19: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

19

Instituto Americano de Estudios Vascos (IAEV) izeneko erakunde euskal-argentinarra 1943ko uztailaren 20an sortu zen, Buenos Airesen, Enrique de Gandía historialaria-ren etxean. Egitasmo hori Andres Irujoren proposamen batetik sortu zen, zehazki, Euskal Herriko historia eta kultura ikertzeaz arduratuko zen erakunde bat sortzeko proposamenetik.

Institutuak, 1950etik eta Irujo hil arte, bere buletina (BIAEV) kaleratu zuen. Poltsiko-liburuko formatu hura erraza zen erabiltzeko eta modu klandestinoan zein postaz hedatzeko. Azalean, aldizkariaren izenburuaz gain, grabatu bat zegoen, indiarren jainko bat eta sei adarreko zuhaitz bat irudikatzen zituena, “Gurea berritzen” inskri-pzioarekin. Lehenengo orrialdean, institutuaren eslogana zegoen, hitzez hitz: Ustea ez da jakitea. Hiru hilean behin kaleratzen zen eta 500 ale egiten ziren tiradako; Argentinan nahiz Euskal Herrian banatzen zen.

Edukia sinadurarik gabeko aurkezpen baten bidez antolatzen zen. Kolaboratzaileak honako hauek ziren, besteak beste: Jose Antonio Agirre, Jesus Galindez, Pedro Ba-saldua, Isidoro Fagoaga, Justo Garate, Ixaka Lopez Mendizabal edo Jose Miguel Ba-randiaran. Liburu eta aldizkariei buruzko atal bat zeukan eta “Informazioak” izeneko beste bat; bertan, euskal etxeek nahiz Euskaltzaindiak antolatzen zituzten jarduerak biltzen ziren, baita Argentinan, Venezuelan, Mexikon edo Euskal Herrian ematen zi-ren eta Euskal Herriarekin lotura zeukaten hitzaldiei buruzko informazioa ere. Azke-

BOLETÍN del Instituto Americano

de Estudios Vascos

nik, Inventario Bibliográfico Vasco (1892-1950) la-naren atalak agerkaria ixten zuen: Gabino Garrigak hasitako eta Andres Irujok amaitutako asmo han-diko obra bibliografikoa. Urteko azken alean gaien aurkibidea ageri zen, buletinean jasotako gai eta idazleak aurkezten zituena.

Buletinak izan zituen harpidetza eta ekarpenei es-ker biziraun ahal izan zuen, harik eta sustatzaile nagusiaren (Andres Irujoren) gaixotasunak proiek-tuari 1993an amaiera eman zion arte.

Page 20: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

20

El Instituto Americano de Estudios Vascos (IAEV) es una entidad vasco-argentina creada el 20 de julio de 1943 en el domicilio bonaerense del historiador Enrique de Gandía. El germen fue una propuesta realizada por Andrés de Irujo de crear una institución que velase por el estudio de la historia y de la cultura del País Vasco.

Desde 1950 emitía un “Boletín” (BIAEV), que dejó de publicarse a la muerte de Irujo. Su edición en formato libro de bolsillo permitía el manejo y di-fusión clandestina o por correo. La portada reco-gía el nombre de la publicación y un grabado de un dios indio y un árbol de seis ramas con la ins-cripción “Gurea berritzen” (Renovando lo nuestro). En la primera página, el lema del Instituto: “Ustea ez da jakitea” (Creer no es saber). De difusión tri-mestral y 500 ejemplares de tirada, se distribuía en Argentina y Euskal Herria.

Su contenido se organizaba a partir de una pre-sentación sin firma. A continuación las colabo-raciones: José Antonio Agirre, Jesús de Galíndez, Pedro de Basaldúa, Isidoro de Fagoaga, Justo Gárate, Isaac López de Mendizabal o José Miguel Barandiaran, entre otros. Contaba con una sección de “Libros y Revistas”, y un apartado de “Informa-ciones” con las actividades de los Centros Vascos, de la Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia y de las conferencias relacionadas con el País Vas-co impartidas en Argentina, Venezuela, México o Euskal Herria. Finalmente, el “Inventario Biblio-gráfico Vasco (1892-1950)” cerraba la revista: una ambiciosa obra bibliográfica que inició Gabino Garriga y continuó Andrés Irujo. En el último nú-mero anual se presentaba un “Índice” de temas y autores recogidos en el “Boletín”.

Las suscripciones y las aportaciones permitieron su existencia hasta que la enfermedad de su prin-cipal impulsor, Andrés Irujo, acabó con el proyecto en 1993.Enrique de Gandía

Page 21: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

21

La editorial EKIN

Buenos Airesen (Argentinan) sortu zen, 1942an. Espainiako Gerra Zibilaren ostean erbestera joan ziren bi euskal abertzalek –Ixaka Lopez Mendizabal eta Andres Iru-jok– sortu zuten. Politikari hertsiki lotua.

Diktadura frankistan zehar, euskararen zein euskal kulturaren politika murriztailea abian zegoenean, martxan jarraitzea lortu zuen. Bigarren Mundu Gerrak, gainera, ez zuen utzi euskal gaiekin lotura zeukaten obrak Europan argitaratzen. Eragina konti-nente amerikar osoan zehar barreiatu zen.

Ekin argitaletxeak 120 ale argitaratu zituen 1942tik 1978ra, horietako asko euskaraz; jorratutako gaiak askotarikoak ziren: histo-ria, literatura, folklorea, saiakera politikoa, etab.

EKIN argitaletxea

Page 22: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

22

Arturo Kanpionen “El Genio de Nabarra”, “Ekin” argi-taletxeak kaleratu zuen lehen liburua;

Frantzisko Abrisketaren “Parnaso colombiano en euz-kera”;

Jose Antonio Agirreren “De Guernica a Nueva York pa-sando por Berlín”;

Jesus Galindezen “Los Vascos en el Madrid sitiado”;

A. de Lizarraren “Los Vascos y la República española”;

Isidoro Fagoagaren “Pedro Garat, orfeo de Francia”;

Jon Andoni Irazustaren “Joanixio eta Bizia garratza da”;

Michel Iriarten “Corsarios y colonizadores vascos”.

Hauexek azpimarra daitezke:

Isaac López Mendizábal

Irujoren alargunak, Maria Elena Etcheverryk, argitaletxearen buru izaten jarraitzen du Buenos Airesen.

Page 23: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

23

La editorial “Ekin” se fundó en Buenos Aires (Argentina) en 1942 por los exiliados nacionalistas vascos de la Guerra Civil Española Isaac López Mendizábal y Andrés de Irujo. De marcado componente político.

Consiguió mantener su actividad durante la política restrictiva del euskera y de la cultura vasca de la dictadura franquista. La Segunda Guerra Mundial impedía además la publicación en Europa de obras de temática vasca. Su influencia se extendió por el continente ame-ricano.

“Ekin” publicó 120 títulos entre 1942 y 1978, muchos de ellos en euskera, de temática variada: historia, literatura, folclore , ensayo po-lítico... Destacan:

“El Genio de Nabarra”, de Arturo Campión, primer libro editado por “Ekin”.

“Parnaso colombiano en euzkera”, de Francisco de Abrisqueta.

“De Guernica a Nueva York pasando por Berlín”, de José Antonio Aguirre.

“Los Vascos en el Madrid sitiado”, de Jesús de Galíndez.

“Los Vascos y la República española”, de A. de Lizarra.

“Pedro Garat, orfeo de Francia”, de Isidoro de Fagoaga.

“Joañixi y Bizitza garratza da”, de Jon Andoni Irazusta.

“Corsarios y colonizadores vascos”, de Michel Iriart.

Andrés de Irujo

La viuda de Irujo, María Elena Etcheverry, sigue al frente de la editorial en Buenos Aires a día de hoy.

Page 24: DIaSPORA - Bizkaia · 2016-10-01 · gaia diren une hauetan, hausnarketa egiteko gonbita luzatzen duen gure iraganeko kapitulu bat da. Erakusketa honen funtsek diasporako komunitateak

24

ERAKUSKETA ExpoSición2016Ko URRiAREn 3TiK 31RA DEl 3 Al 31 DE ocTUbRE DE 2016

Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 16:30-19:30: De lunes a viernesLarunbatetan: 10:30-13:00: SábadosAreto Nagusia 2. solairua Sala Noble 2ª plantaBizkaiko Foru Liburutegia Biblioteca Foral de Bizkaia

SARBIDEA / ACCESO

Foru Liburutegira sartzeko NANa,pasaportea edota Liburutegiko Txartela

aurkeztu behar da

Para poder acceder a la Biblioteca Foral es necesario presentar el DNI, pasaporte

o Carné de la Biblioteca