Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

download Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

of 6

Transcript of Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    1/6

    Rafa Diez Usabiaga:

    Aldaketa oztopatu nahi zuten

    Rafa Diez Usabiaga LABeko Idazkari Nagusi Ohia Kantabriako ElDueso kartzelan dago, sindikalista ohia, duela bi urte atxilotu zutenetik Rafa Diez-en aitona ere, hain juxtu, kartzela horretan egon zen 1936ko gerra garaian

    Txintxarri 2013/5/17

    Rafa Diez, langileen mugimenduan egindako lanarengatik ezaguna bada ere, EuskalHerriko politikagintzan pisu handikoa izan da: Zenbait garaitan diputatu, Gazteizko etaMadrileko parlamentuetan; gainera, Gobernuaren eta ETAren arteko negoziaketetanparte hartu du. Ezker abertzalearen baitan ireki den hausnarketa eta bide politikoberriaren bultzatzaile nagusietakoa, preso dago orain. Hain zuzen ere, Konstituzionalakerabakiko du hori ondorengo asteetan, duela egun batzuek babes helegitea tramiteraonartu baitzuen. Diezen ustez, atxiloketa eta kartzelaratzeekin bide berria oztopatunahi zuten; baina, ez dute lortu, Arnaldo Otegik dioen bezala, transatlantikoabiratzeko eta aro berria sustatzeko garaia da.

    Rafa Diez, LABeko idazkari izan zen 1996tik 2008ra.

    El Duesoko kartzelan dago Rafa Diez Usabiaga, 2011ko irailean Bateragune kasuko epaiaeman zutenetik. Bitxia da, bere aitona egon zela Santoako espetxe berberean preso,1936ko gerra garaian. Besteak beste, kartzelara eraman duten arrazoiak, egin ziotenepaiketa eta kartzelako bizimodua kontatu nahi izan ditu Rafa Diezek.

    Nola azalduko zenituzke zu kartzelan egotearen arrazoiak?Irizpide politikoekin erabaki dute eta esparru juridikoan eragin. Juridikoki gure aurka"eraiki" den akusazioa erabat artifiziala izan da. Bazekizkiten gure apustu politikoarenardatzak, baina horiek aurrera egitea ez zitzaien interesatzen eta bide berriakoztopatzen saiatu ziren.

    1

    http://txintxarri.info/m/txintxarri/2013/TXI1101_20130520/DiezRafa11_20080516.JPG
  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    2/6

    Ikuspuntu politikotik, aurreko egoerarekin oso eroso zeuden: ezker abertzalea etaburujabetzaren aldeko esparrua ilegalizazioaren bidez neutralizaturik eta EAJrennagusitasunari PP-PSOEren "pintza"rekin erantzunez.

    Beraien kalkuluen arabera egoera hori legealdi pare batean mantenduz gero,abertzaletasuna estrategikoki higatzeko aldaketa asko garatu zitzaketen: euskara,

    irakaskuntza, EITB, sinbologia Horretarako, borroka armatua eta indarkeria bultzatzenzuen testuingurua elikatzen zuten.

    Horrela, 2008-2009an bi zutabe lantzen ari ginen, iharduera politikoa soilik bidedemokratikoetatik sustatzea, eta burujabetza zein aldaketa sozialerako indar metaketaprozesu berria abiatzea.

    Hori izan zen, 2009ko urriaren 13ko atxiloketekin baldintzatu nahi izan zutena. Baina ezzuten lortu. Ordurako txostena egina izateaz gain ezker abertzaleko "baratza" sozialeanhazia ereinda zegoen. Euskal Herriko eszenatoki politikoan aukera berriak ireki dira etaegoera erabat eraldatu da. Hori da garrantzitsuena, eta geure atxiloketarekin saihestu

    nahi zutena.

    Juridikoki akusazioa erabat artifiziala izan da. Bazekizkiten gure apustu politikoarenardatzak eta bide berriak oztopatzen saiatu ziren.

    Beraz, gure aurkako zigorra eta egoera soilik parametro politikoetan aztertu eta ulertudaiteke eta, noski, kartzelan egon arren, apustu politiko berria sustatzeak hona ekarribanau ere, oso pozik nago honek ireki duen aro berriarekin, ezker abertzaleari euskaljendartean eman dion etorkizun oparoarekin.

    36ko gerra garaian zure aitona kartzela horretan bertan egon zen preso, ezta?Bai, aitona espetxe honetan egon zen. Oso ospetsua eta tristea izan zen, SantoakoItunaren ondoren ekarri zuten hona ehundaka euskal gudarirekin batera. Denboragutxian, baina hemen egondakoa da eta, beraz barruan eraman zituen beste abertzaleaskok bezala, guda hark utzitako oroitzapen lazgarriak.

    Gainera, aitonaren iloba, Bernardo Usabiaga Pikoketan fusilatu zuten eta beste iloba,Marcelo, honen anaia, 21 urte kartzelan egondakoa da. Orain 96 urte ditu.

    Honek guztiak erakusten digu Euskal Herriaren eta langileriaren alde ihardun direnbelaunaldien arteko lotura. Hori, mendeetan zehar transmititu da gure herrian. Gure

    kultura, euskara, lur eskubideak, arau juridikoak, instituzioak defenditzeko grina etaborondatea ezin izan dute ezabatu eta orain, XXI. mendean, miraritzat hartu badaitekeere, herri txiki honek aukerak sortu ditu bere etorkizun politiko, sozioekonomiko etakultural askea eraikitzeko. Eta berriro diot, horretarako belaunaldien arteko transmisioaeta borroka izan dira gakoa.

    Aitonaren garaiko kartzelaren zantzuak mantentzen al dira?Espetxea duela 107 urte eraikitakoa da, oso zaharra, beraz, eta garai hartako itxuramantentzen du. Eraikina tontor txiki batean dago, itsasoa eta Santoako padurarenartean eta lur azalera oso zabala du, kilometro batzuetako harresi zaharrez inguratua.Horregatik, ezagutu ditudan beste espetxeekin alderatuz oso berezia eta desberdina da

    El Dueso. Hori bai, eraikinaren egitura, txaboloak, ateak, morroiloak aitonaren garaian

    2

  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    3/6

    bezala daude zenbait pintura eskualdi gehiagorekin.

    Aitona hemen egondakoa dela jakiteak, aldi berean, inpresioa eta harrotasuna sortzendizkit.

    Laster bi urte beteko dituzu kartzelan, ohitzen al da bat egoera horietara?

    Hasieran egonezin gehiagorekin nenbilen, baina denboraren poderioz ohitu egiten zara.Burua eta gorputza zaintzeko antolatzen dut eguneroko jarduna. Asko irakurtzen dut,beti dago zerbait ikasteko eta kanpoko informazioa gertutik jarraitzen dut. Lan bikainaegiten dute Donostiako LABeko kideek prentsa, aldizkariak, artikuluak astero nirihelaraziz. Eta, tartean, Txintxarri, Lasarte-Oriako berriak hurbiletik ezagutzeko. Gusturajasotzen dut, benetan, zoragarria da euskararen alde egiten ari zareten ekarpena.

    Nolakoa da eguneroko bizitza?

    Atxiloketekin ez zuten Euskal Herriaren aukera berririk baldintzatzerik lortu. Ezkerabertzaleko "baratza" sozialean hazia ereinda zegoen

    Espetxean garrantzitsuena eguna betea izatea da, denbora zama bihurtu ez dadin.

    Niretzako oso garrantzitsua da egun emankorra izan dudala jakinda ohean sartzea.

    Zer kontatzen dizuete senide eta lagunek aldaketei buruz?Senideek hasieratik babes eta laguntza osoa eskaini didate. Etxekoek bazekiten nolapentsatzen dudan eta zertan nenbilen Arnaldo Otegi eta beste kideekin, batez ere,LABeko Idazkari Nagusiaren ardura utzi eta gero. Horregatik poz handia hartu duteEuskal Herrian irekitako aro berriarekin eta hori irekitzeko egin dudan ekarpenagatik.

    Hori esanda, nabarmenduko dut aro berri honek iraulketa politikoa ekarri duela EuskalHerriko eszenatokian, Iparraldean zein Hegoaldean. Nola geunden duela hiruzpalau urte?

    Nork pentsatuko luke orain bi urte Lasarte-Orian Bilduko alkatea izango zenik?

    Denbora gutxian burujabetza eta aldaketa sozialaren aldeko indarrek babes zabala lortudute, eta gure herriaren eskubide nazionalak eta sozialak eskuratzeko aukera berriaksortu dira. Egoera berri horren aurrean Espainiako gobernua zuzentzen duen PP alderdiaerabat deseroso dago eta bere ezintasuna ezkutatzeko euskal presoak erabili ditu.

    Estatua krisi politiko eta ekonomiko larrian murgildurik eta ustelkeriaz gainezka, PPk ezdauka eskaintza politikorik ireki den aro berriari begira eta presoen baldintza kaxkarjustifikaezinak mantenduz denbora eta indarra irabazi nahi ditu.

    Oztopo eta probokazio guztien gainetik apustu berria sakontzen eta gizarteratzen

    3

    http://txintxarri.info/m/txintxarri/2013/TXI1101_20130520/Rafaarnaldo01_20130325.jpg
  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    4/6

    jarraitu behar dugu bake prozesuan zein aldaketa politikorako prozesuan urratsak etaaurrerapenak lortzeko. Eta horretarako denon lana, ekarpena eta ilusioa ezinbestekoakizango dira. Une historikoak bizi ditzakegu. Ezin dugu aukera hau pasatzen utzi!

    Gogorik berriz herria ikusteko?Donostian bizi arren herria oso barruan daramat. Ia hogeita hamar urtean herriko

    harremanetan zein ihardueretan murgilduta izateak askotarako ematen du eta gainera,gure militantzia sozial eta politikoari buruzko gaiak, kezkak eta erronkak herritaraskorekin partekatu ditut gaztetatik.

    Orain, ziegako bakardadean, pasadizo asko burura ekarri eta iraganeko garaiak oroitzenditut: aintzinako "golf"ean pasatutako uneak, nola jolasten ginen trena hipodromozubiraino iristen zenean, Lakarrako esnea, edo nire militantziarekin lotuta Michelingo100 eguneko greba, HBren sorrera eta aurreneko udal hauteskundeetako zerrendak, HBedo LABeko egoitzak irekitzeko elkarlana, presoen aldeko "txosnak" eta auzolana, 80.hamarkadan herrian sustatzen genituen mobilizazioak pelikula guzti horiek berriroikusten ari naiz.

    Gainerakoan, azken urteetan herrian aldaketa ikaragarriak eman dira eta antzinakoxarma galdu du. Dena den, gauza on asko ere egin dira. Horietako bat, niretzat onena,trena herrira berriro erakartzea. Hori bai, aurrera begira zerumugan laino beltzak ereazaltzen dira inguruan ezarri nahi dituzten proiektu batzuekin: espetxea, errauskailua,

    Herrian 30 urtean bizitako pelikula, berriro, ikusten ari da ziegako bakardadean.

    Nola bizi zenuen ETAk armak uztea iragarri zuen unea eta ondorengo prozesua?Espero banuen ere, erabakiak sentimendu asko azaleratu zizkidan. Oso ondo gogoratzendut une hura. Ziegako ohean etzanda nengoen, telebistan aurreneko aldiz berria -letraz-azaldu zenean eta berehala irratia jarri nuen baieztatzeko. Une oso berezia zen.

    Hotzikarak izan nituen, eta egia esan, malko batek ere ihes egin zidan. Konbentzimenduosoa nuen, une historikoa zela eta gure herrian aro berria irekitzen zela.

    Minutu batzuetara espetxeko arduradun bat ziegara etorri zen, bera ere berriarengarrantziaz jakitun zelako. Izan ere, ezker abertzalearen baitako eztabaidaren ondorioz,"Zutik EH" onarturik eta Aieteko Nazioarteko Konferentziaren ebazpenari erantzunezetorri zen ETAren erabaki historikoa.

    Hortik aurrera zer? Egoera berria sortu arren, bagenekien zailtasunak izango zirela bakeprozesua garatzeko, Estatuak oztopo eta aurkako jarrera sendoarekin erantzungo zuela,testuinguru berria politikoki aukera izan beharrean, arazo bihurtzen zitzaiolako.

    4

    http://txintxarri.info/m/txintxarri/2013/TXI1101_20130520/DiezRafa23_20080516.JPG
  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    5/6

    Estatuak berez ez du inoiz negoziatu nahi eta orain ere, egoera erabat aldatu arren, ezdauka borondaterik horretarako. Horren aurrean, Estatuaren jarreretan eragiteko, geukbidea egin behar dugu, ahalik eta batasun handienarekin, besteak beste, presoen,burujabetzaren eta alternatiba sozioekonomikoaren alde. Hortik sortuko diramugimenduak eta urratsak. Beraz, unea da herri bezala erantzuteko eta proposamenak

    egiteko. Nire ustez, herri estrategi bati argi luzeak jarri behar zaizkio.

    Kartzelan aldaketarik nabaritu al duzue?Presoen eremuan ez da inolako aldaketarik eman eta Estatuak salbuespenezko neurriekinjarraitzen du. Azkenean Estatuak presoen gaiaren "giltza" gorde nahi du aro berriabaldintzatu ahal izateko. Hori da bere arma bakarra.

    Apustu berria sakontzen eta gizarteratzen jarraitu behar dugu aurrerapenak lortzeko.Denon lana, ekarpena eta ilusioa ezinbestekoak izango dira. Une historikoak biziditzakegu. Ezin dugu aukera hau pasatzen utzi!

    Zer esan dezakezu prozesu demokratiko bat irekitzeko aukeretaz?Prozesu demokratikoa abian dago sektore politiko batzuen boikota edo epeltasunanabaria den arren.Prozesu demokratikoen oinarriak dira bortizkeriarik eza, inposaketarik eza eta eskubidedemokratiko guztiei errespetua, alderdi zein eragile guztien arteko elkarrizketarenbidez, eraiki behar dituen hitzarmen berriak lortzeko. Ondorioz herriaren borondateadenok errespetatu eta onartu behar dugu.

    Hori martxan jartzeko ezker abertzalearen erabakia argia bada ere PPk aurkako jarreramantentzen du, PSE-EE eta PSN "kulunka" politikoan dabiltza eta. EAJ oso motel etabeldurtua ikusten da aro berri horien "ibilbide orria" garatzeko.

    Azken hilabete hauetako krisi garaian, nola ikusten duzu langile borroka etasindikalgintza?Ez gaude krisi ziklikoaren aurrean sistemikoarenean baizik. Sistema berak sabaia jo dueta orain arte krisiak gainditzeko erabilitako terapiek ez dute balio. Merkatuekzuzentzen duten diktadura politiko eta ekonomiko berri baten aurrean gaude eta kontuaez da neurri atzerakoi batzuei aurre egitea baizik eta beste eredu berri baten aldekooinarriak eta proposamenak sustatzea.

    Euskal Herrian ezinbestekoa da burujabetza eta Lan Harremanetarako Euskal Esparrua.Beraz, une aproposa da LAB eta ELAren elkarlan estrategikoa oinarritzeko. Beharrezkoada beldurrik gabe, anbizioz, autonomi osoz, burujabetza eta aldaketa sozialaren aldekoestrategia amankomuna bultzatzea. Gaurko interesak defenditzeko eta etorkizun berriaeraikitzeko: Euskal Herria nazio bezala, bere proiektu ekonomiko, sozial-demokratikoeta solidarioarekin. Ea gauzak herritik lantzen diren.

    Transatlantikoa biratzeko aroa daArnaldo Otegiren Argien aroa liburuari buruzko iritzia eman digu Rafa Diezek:Liburuaren edukiarekin erabat ados nago biok hausnarketa eta ildo horiek partekatu eta

    defenditzen ibili gara eta. Lizarra-Garazitik batik bat, konfidantza handia izan dugu

    5

  • 7/30/2019 Diez Usabiagari elkarrizketa - Txintxarri

    6/6

    elkarrengan eta kezka zein erronka berdintsuetan sartuta ibili gara harrez geroztik.

    Eskola zaharreko kideak gara eta testuinguru politikoa aztertzeko orduan izandakoprintzipioak eta eskema analitiko antzekoak izan ditugu. Sintonia edo frekuentziaberberean hitz egiten dugu.Hori bai, 2008-2009an zenbat buruhauste, ahalegin pasa eta burutu behar izan

    genituen orain martxan dagoen prozesua eragiteko.Une zailak eta konplexuak gainditu genituen, berak dioen bezala, "transatlantikoa"biratzeko eta aro berria sustatzeko garaia da.Zentzu honetan esan behar dut liburua eman den aldaketaren garapen pedagogikoadela.

    Oso mediatikoa izan zen zuen aurkako epaiketa, ezta?Niretzat epaiketa oso gogorra izan zen. Tentsio handikoa, luzea. Egun asko egon ginenMadrilen, Entzutegi Nazionalean,... Ondo prestatuta joan ginen, eremu politiko zeinjuridikoa landuta. Nabarmentzekoa da Iigo Iruin abokatuak burutu zuen lana.

    Epaiketa oso esanguratsua izan zen eta aurretik geneuzkan susmoak bete ziren. Begirale,kazetari zein Euskal Herritik joandako lagunen artean oso argi geratu zen hanikusitakoarekin eta gure aurka planteatutako akusazioekin ez zegoela zigortzeko oinarrijuridikorik. Epaiak bultzada politikoa zeukan eta aldez aurretik definitua zegoen.Epaiketan, hori bai,gure apustu politikoa indartzeko lan egin genuen. Eta hori lortu zen.

    Beraz, ez daukat inolako zalantzarik, epaia erabaki politiko bat izan zela. Horregatikbatzutan preso batek galdetzen didanean "zu zergatik zaude kartzelan? zer egin duzu?"benetan, kostatzen zait azalpena ematen. Beste galdera bat ere egiten didate:

    "Batasunaren ordezkoa berreraikitzea edo horretan saiatzea leporatzen zaizue zuei, etanola uler daiteke "ordezko" hori _Sortu_ legezko izatea eta zuek espetxean egotea?" Etaegia da, ez daukat azalpenik.

    6