Dozena bat gomendioa testua zuzentzeko

1
LANEAN EUSKARAZ ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ 12 Eutsi koherentziari zuzentzeko orduan. Erabaki baten alderdi on eta txarrak hausnartu ondoren era- bakia hartzen bada, sendo gorde behar dugu testuan barrena, irizpideak behin eta berriro aldatu gabe. Kontraesana ematen badu ere, begiek txikikerietara jotzen dute maiz, garrantzirik gabeko akats txikieta- ra, begi bistakoak izan beharko luketen okerretan erreparatu ere egin gabe. Gomendio bat: ez begirik kendu, ez izenburuei, ez tamaina handiko hitzei, ez zenbakiei, ez hilen izenei eta horrelakoei, hortxe ezkutatzen baitira hanka-sartzerik potoloenak. Burutik behatzetarainoko zuzenketa egiteko astia dugunean, hau da, “lupazko” akatsen bila gabiltza- nean, bada teknika interesgarri bat: testua zuzendu “ulertu” gabe, arreta ez galtzeko. Horretarako, hitzez hitz irakurri behar da; are gehiago: batzuek atzekoz aurrera irakurtzen dute. Kontuz ibili zuzenketak garbira pasatzerakoan, ez dadila gerta paperean egindako lan ona itzulipurdika geratzea, zuzenketok ordenagailura eramaterakoan hanka sartu dugulako. Betiere kontuan izan laguntzarik eraginkorrena beste pertsona batek emango dizula. Laguntzaile horrek irizpide berriekin egingo dio aurre idazkiari, zuk topatu ez dituzun akatsak aurkituko ditu, eta ideia berriak emango. Bigarren pertsona hori ondo auke- ratzea garrantzitsua da: testuak jorratutako gaian aditua den batek edukiari buruko iruzkinak egingo ditu; hizkuntza gaitasun ona daukanak idazkiaren hizkera eta estiloa hobetzeko gomendioak emango dizkigu; azkenik, gaiarekin zerikusirik ez duen lagun batek edo lagun-talde batek informazioa eman deza- ke gure idazkerak izan dezakeen harreraren inguruan (irakurgarritasuna, kontu ilunak, interesa…). Azken oharra (eta ez garrantzi gutxiagokoa azkena izateagatik): une batetik aurrera, zuzenketaren zuzenketaz, nekatu egiten da zuzentzailea. Onar ezazu: ez dago testu perfekturik. Urrezko araua: oro har, testu batek ez du balio, lehen irakurraldian ulertzen ez bada, eta, beraz, berriro idatzi behar dugu. Beste modu batean esan- da: idazki bat ulertzen ez bada, erruduna ez da ira- kurlea, idazlea baizik, izan ere ez gara gauza izan ideiak argi eta garbi aditzera emateko. Idazki guztiek ez dute zuzenketa bera eskatzen: zenbat eta luzeagoa, korapilatsuagoa edo garrantzi- tsuagoa izan idazkia, orduan eta zorrotzagoa gure lana. Alde horretatik garbi dago ez dela gauza bera hiruzpalau lerroko ofizio bat begiztatzea edo mila- ka lagunek irakurriko duten liburu bat inprimategi- rako prestatzea. Aukera izanez gero, testu bat idazten amaitu, eta zuzentzen hasi arte, tarte bat pasatzen uztea kome- ni da. Labetik atera berri den idazkia argia iruditzen zaigu gehienetan, ulergarria, ondo idatzia; hozten denean, berriz, zalantzak sortzen dira eta baita gaiz- ki-ulertuak ere. Kontuan izan hau: zenbat eta tarte luzeagoa utzi testua amaitzen denetik zuzentzen hasten garen arte, orduan eta eraginkorragoa gure zuzenketa; ondo azalduta zirudiena, egunak pasatu ahala, ilun, aspergarri eta exkax bihurtzen zaigu. Zuzentzaile ortografikoak izugarrizko laguntza ematen digu azaleko zuzenketak egiteko orduan. Dena dela, ez zaitez gehiegi fida: batzuetan zuze- nak diren hitzak zuzentzen dizkigu; beste batzuetan akats nabarmenak beren horretan uzten ditu; eta larriena: edukiak eta testuaren antolaketa ukitu ere ez ditu egiten. Idazkia luzea bada, ona da (begientzat, behinik behin) inprimatzea eta pantailan ez, baizik eta pape- rean zuzentzea. Irakurri testua boz goraz, askotan gertatzen baita “ikusi” ez dugun akats bat gerora “entzutea”. Dozena bat gomendio testua zuzentzeko Ez dago edabe magikorik egun batetik bestera zuzentzaile aditu bihurtzen gaituenik; gainera, horrek ez du, seguru asko, zertan gure helburua izan. Nolanahi ere, hona hemen gomendio batzuk idazkiak berrikusteko eta zuzentzeko. Eta batzuk diot, izan ere ez ditugu hemen sartuko komunikazioari, testuaren antolaketari, diseinuari eta horrelakoei buruz nork bere buruari dokumentua idazterakoan etengabe egin behar dizkion galderak: kontuan izan dut hartzailea? Edukiak hurrenkera logikoan aurkez- tuta daude? Idazki erakargarria eta irakurterraza idatzi dut?... 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Joseba Lozano HAEEko Administrazioko Hizkeraren arduraduna

description

Administrazio Euskaraz aldizkariaren 17. zenbakiko artikulua, Joseba Lozanorena

Transcript of Dozena bat gomendioa testua zuzentzeko

Page 1: Dozena bat gomendioa testua zuzentzeko

LA

NE

AN

E

US

KA

RA

Z

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 12

Eutsi koherentziari zuzentzeko orduan. Erabakibaten alderdi on eta txarrak hausnartu ondoren era-bakia hartzen bada, sendo gorde behar dugu testuanbarrena, irizpideak behin eta berriro aldatu gabe.

Kontraesana ematen badu ere, begiek txikikerietarajotzen dute maiz, garrantzirik gabeko akats txikieta-ra, begi bistakoak izan beharko luketen okerretanerreparatu ere egin gabe. Gomendio bat: ez begirikkendu, ez izenburuei, ez tamaina handiko hitzei, ezzenbakiei, ez hilen izenei eta horrelakoei, hortxeezkutatzen baitira hanka-sartzerik potoloenak.

Burutik behatzetarainoko zuzenketa egiteko astiadugunean, hau da, “lupazko” akatsen bila gabiltza-nean, bada teknika interesgarri bat: testua zuzendu“ulertu” gabe, arreta ez galtzeko. Horretarako, hitzezhitz irakurri behar da; are gehiago: batzuek atzekozaurrera irakurtzen dute.

Kontuz ibili zuzenketak garbira pasatzerakoan, ezdadila gerta paperean egindako lan ona itzulipurdikageratzea, zuzenketok ordenagailura eramaterakoanhanka sartu dugulako.

Betiere kontuan izan laguntzarik eraginkorrena bestepertsona batek emango dizula. Laguntzaile horrekirizpide berriekin egingo dio aurre idazkiari, zuktopatu ez dituzun akatsak aurkituko ditu, eta ideiaberriak emango. Bigarren pertsona hori ondo auke-ratzea garrantzitsua da: testuak jorratutako gaianaditua den batek edukiari buruko iruzkinak egingoditu; hizkuntza gaitasun ona daukanak idazkiarenhizkera eta estiloa hobetzeko gomendioak emangodizkigu; azkenik, gaiarekin zerikusirik ez duen lagunbatek edo lagun-talde batek informazioa eman deza-ke gure idazkerak izan dezakeen harreraren inguruan(irakurgarritasuna, kontu ilunak, interesa…).

Azken oharra (eta ez garrantzi gutxiagokoa azkenaizateagatik): une batetik aurrera, zuzenketarenzuzenketaz, nekatu egiten da zuzentzailea. Onarezazu: ez dago testu perfekturik.

Urrezko araua: oro har, testu batek ez du balio,lehen irakurraldian ulertzen ez bada, eta, beraz,berriro idatzi behar dugu. Beste modu batean esan-da: idazki bat ulertzen ez bada, erruduna ez da ira-kurlea, idazlea baizik, izan ere ez gara gauza izanideiak argi eta garbi aditzera emateko.

Idazki guztiek ez dute zuzenketa bera eskatzen:zenbat eta luzeagoa, korapilatsuagoa edo garrantzi-tsuagoa izan idazkia, orduan eta zorrotzagoa gurelana. Alde horretatik garbi dago ez dela gauza berahiruzpalau lerroko ofizio bat begiztatzea edo mila-ka lagunek irakurriko duten liburu bat inprimategi-rako prestatzea.

Aukera izanez gero, testu bat idazten amaitu, etazuzentzen hasi arte, tarte bat pasatzen uztea kome-ni da. Labetik atera berri den idazkia argia iruditzenzaigu gehienetan, ulergarria, ondo idatzia; hoztendenean, berriz, zalantzak sortzen dira eta baita gaiz-ki-ulertuak ere. Kontuan izan hau: zenbat eta tarteluzeagoa utzi testua amaitzen denetik zuzentzenhasten garen arte, orduan eta eraginkorragoa gurezuzenketa; ondo azalduta zirudiena, egunak pasatuahala, ilun, aspergarri eta exkax bihurtzen zaigu.

Zuzentzaile ortografikoak izugarrizko laguntzaematen digu azaleko zuzenketak egiteko orduan.Dena dela, ez zaitez gehiegi fida: batzuetan zuze-nak diren hitzak zuzentzen dizkigu; beste batzuetanakats nabarmenak beren horretan uzten ditu; etalarriena: edukiak eta testuaren antolaketa ukitu ereez ditu egiten.

Idazkia luzea bada, ona da (begientzat, behinikbehin) inprimatzea eta pantailan ez, baizik eta pape-rean zuzentzea.

Irakurri testua boz goraz, askotan gertatzen baita“ikusi” ez dugun akats bat gerora “entzutea”.

Dozena bat gomendio testua zuzentzeko

Ez dago edabe magikorik egun batetik bestera zuzentzaile aditu bihurtzen gaituenik;gainera, horrek ez du, seguru asko, zertan gure helburua izan. Nolanahi ere, honahemen gomendio batzuk idazkiak berrikusteko eta zuzentzeko. Eta batzuk diot, izanere ez ditugu hemen sartuko komunikazioari, testuaren antolaketari, diseinuari etahorrelakoei buruz nork bere buruari dokumentua idazterakoan etengabe egin behardizkion galderak: kontuan izan dut hartzailea? Edukiak hurrenkera logikoan aurkez-tuta daude? Idazki erakargarria eta irakurterraza idatzi dut?...

1

2

3

456

78

910

11

12

Joseba LozanoHAEEko Administrazioko Hizkeraren arduraduna