Durangoko Azoka...
Transcript of Durangoko Azoka...
2017ko abenduaren 1a, Ostirala
Durangoko Azoka prest!Datorren astean abiatuko da Euskal Herriko liburu eta diskoen
erakusleihorik handiena. Abenduaren 6tik 10era ospatuko da, Sormenaren lurraldea lemapean. 2. ORRIA
GAUR EGUN
Txinako Harresi Handia, munduko eraikuntzarik ikusgarrienetako bat. D.N.
MUNDUKO ZAZPI
MIRARIAKLehiaketa Mundu mailan ospatu den lehiaketa baten bidez, gizakiak egindako eraikin ikusgarrienak aukera-tu dira, Aitzinako zazpi mirarien itzalari jarraiki. PÁGINA 4-5
HISTORIAREN TXOKOA
EDUARDO TXILLIDA, BURDINAREN ESKULTOREA
8. ORRIA
NAFARROAN BARRENA
UDAZKENEKO BASOAK, KOLOREEZ GOZATZEKO
6. ORRIA
Zenbakia: 464
22017ko abenduaren 1a, Ostirala
KULTURA Durangoko Azoka
NAHASTE-BORRASTE
IKUS-ENTZUN
Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdia martxoan ospatuko da Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumen-taleko Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioa 2018ko martxoaren 5etik 10era bitartean egingo da. Gar-biñe Ortega izango da lehen aldiz lehiaketaren zuzendari artistikoa, iazko apirilean hautatua izan ondoren.
Punto de Vistaren 2018ko programazioa Baluar-ten garatuko da, eta benetakoaren inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzatzea jorratuko da, DOKBIZIA izeneko atal berriaren bitartez. Jaialdiak atzerabegira-
koa eta argitalpena eskainiko dio zinemagileen arteko korrespondentziari, eta hurbileko ingu-runera gerturatuko da, Planetarioa eta Gaiarre Antzokia bezalako espazioetan jarduerak anto-latuko baititu.
Garbiñe Ortegak, zuzendari artistiko berriak, eta haren taldeak Atal Ofiziala osatuko duten pelikulak hautatuko dituzte. Datorren edizio honetarako, 867 obra inskribatu dira. Horrez gain, jaialdiak palmaresko sari tradizionalak bere horretan mantenduko ditu: Punto de Vis-ta Sari Nagusia Pelikula Onenarentzat, Jean Vigo Saria Zuzendaritza Onenarentzat, Film Labur Onenaren Saria, Publikoaren Sari Berezia eta Gazteriaren Saria.
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
Igor Elortza garaile Donibane-Lohizunen, eta denak Iruñeko finalaurrekora begira Igor Elortza nagusitu zen joan zen igandean Donibane Lohizunen jokatu zen Bertsolari Txa-pelketa Nagusiaren azken aurreko finalau-rrekoan. Bihar Iruñeko Anaitasuna kiroldegian ospatuko da, hartara, Bilboko BEC-eko finaleko zortzikotea erabakiko duen azken finalaurrekoa. Iruñeko eszenatokian sei bertsolari arituko dira: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agi-rre. Batzuk errazago eta besteek zailago dauka-ten arren, argi dago finalean aulki bat lortzeko borrokatuko dutela denek.
DURANGOKO AZOKA, DATORREN ASTEANAbenduaren 6tik 10era Euskal Herriko disko eta liburuaren erakusleiho handiena zabalik izanen da bost egunez. Animatu eta bertaratu!
Durangoko Azoka euskaltzaleon kultura hitzordu nagusietako bat da.
Diario de Noticias
B este urte batez, azokazaleek hamaika aukera izango dituzte egitarauaz gozatzeko: solasal-
diak, kontzertuak, ikuskizunak, taile-rrak, ibilbide luzeko sortzaileak, hasi-berriak, argitaletxe handiak, autoekoizleak, formatu handiko eki-taldiak... Sormenaren Lurraldeak denontzako espazioa izango du. Izan ere, nobedadez eta kultur ekitaldiz beteta izango dugu Durangoko Azo-karen edizio berria: 400 nobedade (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako), 240 stand, 129 partehartzaile... Guztira, 200 ekitaldi 700 metrotan eta bost minutuko dis-tantzian.
Gerediagako presidente Nerea Muji-kak aurten azokara etortzeko gonbi-
tea luzatu die kulturzaleei. “Abendua-ren 6tik 10era denon artean bizia emango diogu Sormenaren Lurral-deari”.
Mujikak adierazi bezala, Azoka har-tu emanez josita egongo da: “Batzuk
eman eta besteak hartuz, kantu, poe-ma, nobela, ilustrazio... sormenez beteko dugu Durango! Eman eta har-tu, hemen izango ditugulako azken asteetan aurkeztutako disko eta libu-ruak, ikus-entzunezkoak, eta kontzer-
tuak, eta emanaldiak... Euskal sortzai-leek zer eskainia baduzuelako. Herri honetako argitaletxe, disko-etxe eta kultur eragileek asko duzuelako guri emateko.
Beste urte batez, azokazaleek hamai-
HURBILETIK
3 Jatorria: Durangoko lehenengo
euskal liburu eta disko azoka
1965ean egin zen, Andra Mari-
ko elizpean. Abenduan ez ezik,
zemendiaren 1ean ere bai,
Domu Santu egunez. Sortu
berri zen Gerediaga Elkarteak
antolatu zituen ekitaldien artean
lehenengoetarikoa izan zen.
Frankismoaren diktadurapean
azoka hark helburu nagusi eta
argia zuen: Euskal Herriko libu-
rugintza eta diskogintzaren
ekoizpena ezagutzera ematea.
3 Gaur egun: Hasierakoa ez zen
moduan, gaur egungo azoka
ere ez da liburuen eta diskoen
azoka bat soilik. Abenduko
lehen egunetan euskaldunen
eta kulturzaleen topaleku izaten
da Durango, eta era guztietako
publikoarentzat kultur eskaintza
zabala egoten da.
ka aukera izango dituzte egitarauaz gozatzeko: solasaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, ibilbide luzeko sortzaileak, hasiberriak, argitaletxe handiak, autoekoizleak, formatu han-diko ekitaldiak... Sormenaren Lurral-deak denontzako espazioa izango du.
Ikasle Eguna, leporaino Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere ikaslez lepo izango dugu Ikasle Eguna. Bigarren egunean ospatuko da, abenduak 7, eta goizean Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetako ikas-leek hainbat tailer izango dituzte eskura. Irailean ireki zen izen ema-tea, eta jada Ikasle Eguneko tailerre-tako leku guztiak bete dira. Egun honetan, ikasleak etortzeaz gain, publiko orokorrak ere Azokako ateak zabalik izango ditu. ■
2017ko abenduaren 1a, Ostirala 3
INICIATIVAS EDUCATIVAS
ERA.EUS, EUSKARAZKO
BALIABIDEAK SAREANEuskaraz ikasten duten haurren gurasoentzat Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbi-tzuek elkarlanean sortu dute atari hau, euskarazko heziketa baliabideak biltzeko
Euskarazko musika, jolasak, aplikazioak, agenda... Denetarik aurkitu dezakezu era.eus atarian.
Diario de Noticias
Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek, tar-tean Sakanako Mankomuni-
tateak, www.era.eus webgunea sor-tu dute, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Izan ere, familia askok aukeratzen dute euskarazko irakaskuntza, bai-na familia horien ingurunea asko-tarikoa da: familia batzuk euska-raz dakite, beste batzuk, aldiz, ez, edo soilik familietako kide batzuk erabiltzen dute bakarrik.
Guraso askok kezka dute, jakin
XEHETASUNAK
3 Proiektua: Nafarroako toki-enti-
tateetako 28 euskara zerbitzuek
elkarlanean sortu dute era.eus
webgune hau euskaraz ikasten
duten haurren gurasoei laguntza
eta baliabideak eskaintzeko eta
seme-alaben ikas-prozesua osat-
zeko. Haurrek ikastetxeetan
dagokien adinerako ezagutzak
eta gaitasunak jasotzen eta
garatzen dituzte, baina euskarak
gizartean duen presentzia deso-
rekatua kontuan hartuta, ezagu-
tza eta gaitasun horiek eskolaz
kanpo ere indartzea egokia da.
nahi dute nola laguntzen ahal duten euren seme-alaben hizkun-tza-garapenean, non aurkitu ditza-teken euskarazko produktuak, eta eskaera horiek kontuan hartuta sortu dute euskara zerbitzuek www.era.eus webgunea. Nafarroa-ko Gobernuaren diru-laguntza izan dute proiektua aurrera eramateko. Webgunea joan zen asteartean aur-keztu zuten Iruñeko Kondestable Jauregian Marga Erdozain Male-rrekako Mankomunitateko ordez-kariak, Aritz Romeo Iruñeko uda-leko ordezkariak eta Mari Carmen Izkue eta Joseba Segura gurasoek.
Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasu-
nak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen pre-sentzia desorekatua kontuan har-tuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea ego-kia da, esaterako, etxean, kultur jar-dueretan edo eskolaz kanpoko jar-dueretan.
Euskarazko musika, jolasak, aplikazioak, ipuinak… Euskara zerbitzuetako bulegoetara makina bat zalantzekin jotzen dute gurasoek. Zalantza horiek guztiak erantzuten jarraituko dute teknika-riek, baina horretaz gain, zalantza nagusien inguruko informazioa ikus-gai jarriko dute www.era.eus web
gunean. Eta, jakina, gurasoendako interesgarria izan daitekeen bestela-ko informazioa ere emanen da.
Finean, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta balia-bideak eskaini nahi zaizkie: gurasoen ohiko zalantzak argitzeko informa-zioa emango da, interneten haurren-dako prestatutako edukiaren berri emanen da –ipuinak, jolasak, musi-ka, aplikazioak… –, 0 eta 12 urte bitar-teko haurrendako eskolaz kanpoko jardueren berri –kirolak, ikastaroak, ludotekak…– eta haurrendako dagoen euskarazko eskaintza jaso-tzen duen agenda eskainiko da, eskualdeka antolatuta, besteak bes-te. ■
42017ko abenduaren 1a, Ostirala
GAUR EGUN
MUNDU GARAIKIDEKO
ZAZPI MIRARIAKHerodotoren oinordekoak Enpresa pribatu batek antolatutako lehiaketa baten bitartez aukera-tu ditua eguno zazpi mirariak, aitzinako zerrendaren itzalari jarraiki
Taj Mahal, Agran (India). D.N.
Diario de Noticias
Aitzinako munduan Herodotok gizakiak eraikitako munduko zazpi mirarien zerrenda egin
zuen. Izendatu zituen horietatik, alta, soilik Gizako piramidea da zutik mantentzen den bakarra. Hartara, zergatik ez dugu gure garaira egoki-tutako zerrenda berri bat sortzen, irizpide garaikideak jarraituz? Gal-dera hori proposatu zuten New Open World Corporation enpresa suitzarrekoek. Erran eta ekin, zazpi mirari berri hauek aukeratzeko lehiaketa bat abian jarri zuten. Anto-latzaileen arabera, 100 milioi boto
K.o I mendean eraiki zen
Erromako koliseoak
50.000 pertsonentzako
lekua zuen
baino gehiago jaso ziren Internet eta mugikorren bitartez. Irabazleak hurrengoak izan ziren: Machu Picchu (Cuzco, Peru), Chichén Itzá (Mexiko), Erromako Koliseoa (Ita-lia), Rio de Janeiroko Jainko Berre-roslea (Brasil), Txinako Harresi Han-dia (Txina), Petrako hondakinak (Jordania) eta Taj Mahal (Agra, India).
Aukeraketa ez zen eztabaidatik libratu: zerrendatik kanpo gelditu ziren askok erreklamazioak egin zituzten, eta UNESCOk bere azalpe-nak eman behar izan zituen, ekimen pribatu bat zela erranez eta giza ondarearen zerrenda ez zela
ordezkatuko argituz. Izan ere, lehia-ketako emaitza besterik ez da enpre-sak argitaratutakoa.
Aitzinako mirariei dagokienez, Gizako Piramidea (aipatu bezala, zutik mantentzen den bakarrai), Babiloniako Lorategi Zintzilikariak, Efesoko Artemisaren Tenplua, Olinpiako Zeusen Estatua, Halicar-nasoko Mausoleoa, Rodaseko Kolo-soa eta Alejandriako Itsasargia ziren.
Giza adimenaren erakusle
Mundu garaikideko zazpi mirariak giza adimenaren erabilera onaren adibide dira, baina baita beste ezau-garri batzuena ere. Txinako Harre-
siari dagokionez (6000 kilometro-ko luzera eta 9,5 metroko garaiera), pazientziaren eta herri indarraren adibide nabarmena da. Jainko Berrerosleari dagokionez, herrial-de baten fede kristauaren sinboloa da, kasu honetan Brasilekoa. Bere aldetik, Erromako Koliseoa ingenia-ritza lan izugarria da. K.O-ko I. men-dean eraikia izan zen eta 50.000 pertsonendako lekua zuen, 80 lerro-tan banatuta. Chichén Itzá hiriari dagokionez, Maya kulturaren gune arkologiko nagusia izan zen. Berta-koek idazketa, matematika eta astronomia ezagutza nabarmenak zituzten.
Txinako harresiak 6000
kilometroko luzera eta
9,5 metroko garaiera
dauka denetara
2017ko abenduaren 1a, Ostirala5
Chitchen Itza (Mexiko). D.N. Txinako Harresi Handiaren zati bat. Espaziotik ikusi daitekeen eraikin bakarra da. D.N.
Erromako koliseoa, gaur egun. D.N. Petra, Jordaniako basamortuan.
Machu Pichu (Peru). D.N. Kristo Berreroslea, Brasilgo sinbolo nagusia.
62017ko abenduaren 1a, Ostirala
NAFARROAN BARRENA Basoak udazkenean
Kintoko basoa: Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Eugiko urte-giaren alboan. Pagadi ikusgarri honek iturri eta ibai berezi asko gor-detzen ditu bere baso-masan; Arga bera, adibidez. Horrez gain, txoko paregabeak ere baditu; Eugiko arma-fabrikaren aurriak eta Odiako paga-dia, esaterako.
Bertizko Jaurerria Natur Parkea (Oieregi): Pirinio Atlantikoetan koka-tutako baso hostoerorkorra. Ehun urte baino gehiagoko lorategi bota-niko paregabea dago bertan, espezie autoktonoz eta exotikoz osatua.
Nafarroako baso eta naturguneak, aukera zabalaHainbat ibilbide daude parke natu-ralean, edertasun itzeleko floraz eta faunaz gozatzeko.
Leurtzako basoa (Urrotz): Nafarroa atlantikoko baso tipikoa da. Bertan, haritz eta pago artean, aisiarako natura-eremu izendatutako bi men-di-urtegi aurkituko ditugu. Paisaia lasaigarri horretan, hainbat ibilbide topatuko ditugu, dibertsitate sentso-riala duten pertsonentzat egokituta.
Orgiko hariztia (Lizaso): mila urte-tik gorako basoa da, eta Nafarroako harizti hezeen lekuko bakarra. Aisia-rako natura eremu izendatu dute.
Leitzalarrea (Leitza): Tokiko histo-riaren eta etnografiaren lekuko dira, bestalde, baso-lurretan zehar barreiatuta dauden monumentu megalitikoak eta antzinako burdi-nolak.
Aralar Mendilerroa: (Lekunberri-tik edo Uharte Arakiletik irits dai-teke) lapiazak, kobazuloak eta lei-zeak beti berde dauden belardiekin eta pagadi koloretsuekin konbina-tzen dituen mendigune karstiko handia. Baina Aralarrek pasaia ede-rrez gain, badu alde mitologiko eta espiritual bat ere. Dolmenek, kon-dairek, sorginek eta San Miguel in Excelsis santutegiak (metaforikoki eta hitzez hitz “goian”) ere kultura-ren zaleak txoratzen ditu.
NATURAREN
KOLORE
BIZIENAKBideak Udazkeneko hila-beteetan gure lurraldeko basoetan barrena ibiltzea, dudarik gabe, plazer handi bat da. Guruan aukera andana daukagu horretarako.
Leurtzako putzuetara bidean, paisaia eder honekin topatzen gara. F. P-N.
Diario de Noticias
Nafarroako naturaren bereiz-garrietako bat bertako baso-aberastasuna da; izan ere,
lurraldearen azaleraren % 64 har-tzen dute. Modu egokian ustiatu ditugunez, Espainiako baso hel-duen ehuneko handiena daukagu Nafarroan. Basoen artean, pagadiak dira nagusi; jarraian, hariztiak, arta-diak eta pinu gorriak, eta, horiekin batera, zuhaixka eta belarrezko beste formazio natural batzuk, nekazaritzako laboreak eta berri-tutako basoak.
Luze joko genuke xehetasunak kontatzen, baina, horren ordez, begira zer proposatzen dizugun: etor zaitezela gure basoak bertatik bertara ezagutzera. Ehun urtetik gorako pago eta haritz ikusgarrien artean ibili ahalko zara, urtaro bakoitzaren xarmaz gozatuz. Errekastoen artean salto eginez, basafruituak biltzen, aire garbia
arnasten, bertako forma eta kolo-reekin liluratzen... Aukera itzazu basoa, bidea eta konpainia, eta ez ezazu ahaztu kamera, une eder horiek jasotzeko.
Edertasun horren erakusle nagu-sietako bat Iratiko oihana dugu. Europako pagadi-izeidi zabaleneta-koa da, eta ondoen zainduenetakoa. Irabiako urtegia dago bertan. Hain-bat animalia-populazioren gorde-leku eta habitata da oihana. Besteak beste, oreinak bizi dira han, udazke-neko marrualdi aztoragarriaren protagonistak; oso une bereziak dira halakoak, baso eder honetan.
Baina ez da gure lurraldean aurki-tuko duzun bakarra, ez horixe. Jarraian, Nafarroako baso nagusie-tako batzuk aipatuko dizkizugu, ekialdetik mendebaldera. Hainbat ibilbide topatuko dituzu haietan, luzerari eta irisgarritasunari dago-kienez aniztasun handikoak. Zure asmoetara egokitzen dena topatu baietz!
Baztango basoetan barrena. ONDIKOL
Iratiko basoan ura protagonista nagusietako bat da. PORTO
2017ko abenduaren 1a, Ostirala 7
KLASK!VALLE DEL EBROKO IKASLEAK
LESAKAN EGON ZIREN. Tuterako Valle
del Ebro institutuko Euskara irakasgaiko DBHko 1
eta 3 mailako hamaika ikaslek Lesakara txangoa
egin zuten, euskarazko kultur ekimenetan parte
hartzeko. Hala, talo tailer bat, zaldi ibilaldi bat eta
Ezptadantza tailer bat izan zituzten aktibitatetzat.
Bestalde, Bertizko Partzuergoa ere bisitatu zuten.
J.A. MAR´TÍNEZ
NEGUKO BESTAK ARGUEDASEN. Amaya Dansoren kuadilla izan zen Argueda-
seko apurren lehiaketan nagusitu zena. Gozoen atalean, Julio Iturriaga izan zen garaile.
Naguko Besten programazioaren parte izan zen hau. Besteak beste, ostatu poteoak, mozo-
rro lehiaketak, mologoak eta musika ikuskizunak ere izan zituzten. M.A. GALILEA
SAN MARTIN LASTERKETA SOLIDARIO
HERRIKOIA. San Martineko Lasterketa Solidario
Herrikoia benetan jendetsua izan zen azken edizio
honetan. Paternanien ospatzen den lasterketa hone-
tan, txikienek 500 metroko lasterketa osatu zuten, eta
gazteek 750 eta 1200eko frogak izan zituzten (azkena,
goiko irudian). Frogaren sena solidarioa izatea zen:
lehenengo edizioa Nafarroako Autismoaren Elkartera
bideratu bazen, kasu honetan Nafarroako Aspace tal-
dearentzat izan ziren irabaziak. MIKEL SAIZ
EPE MUGA
ERREGE MAGOEN
KABALKADAREN
Abenduak 22, ostirala
MarrazkiLehiaketa
NORA BIDALI Antolatzailea: Babeslea:
Errege Magoen Kabalgata ElkarteaFundación Cajanavarra Eraikiriean Virgen de Oskia z/g31011 Iruña
LEHIAKETAREN OINARRIAK
NON BEGIRATU
www.reyesmagospamplona.com
82017ko abenduaren 1a, Ostirala
IDATZI GAITZAZU...
HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-
mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela
Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]
DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-
vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.
HISTORIAREN TXOKOA Eduardo Txillida (1924-2002)
BURDINAREN
ARTISTAEskultorea Eduardo Txillida donostiarra mundu garaiki-deko eskultorerik ospetsuenetako bat izan zen. Bere artelanak mundu osoan zehar aurkitu daitezke.
Txillida, 1994ean, bera tailerrean. EGAÑA
Diario de Noticias
Ziur Donostira joan zaretenean Haizearen Orrazia izeneko eskulturak ikusi dituzuela,
itsasoari begira dauden burdinezko eskultura ederrak. Dagoeneko Gipuzkoako hiriburuaren sinbolo bilakatu diren artelan hauek Eduardo Txillidak egin zituen, euskal eskultore garaikide ospet-suenetako bat.
1924ean sortu zen Donostian Errealeko atezain bezala aritu bazen ere, lesio baten ondorioz fut-bola alde batera utzi eta Arkitektu-ra ikasten hasi zen Madrilen. Hau ere baztertuko zuen aurrerago, Madrileko Arte Ederren institu-tuan eskultura eta marrazketa ikas-teko. Frantzian urte batzuk bizi ondoren, bere lehenengo semea sortu zenean Donostira itzuli zen eta Hernaniko sutegi batean lanean hasi zen burnia lantzen.
Bere lagun Pablo Palazueloren bitartez, 1954ean bere lehenengo erakusketa ospatu zuen Madrileko Clan Galerian. 1964ean Pittsbur-geko Carnegie Instituteko Eskultu-raren Saria irabazi zuen. 1981ean, Madrileko Arte Ederren Urrezko Domina eman zioten eta bi urte beranduago Londreseko Royal Academi os Artseko ohorezko kide izendatu zuten. Asturiasko Print-zea saria 1987an eskuratu zuen eta Japoniako Premio Inperiala ere bereganatu zuen 1991n.
Bere bizitzako azkeneko urteetan Txillida-Leku museoa zabaldu zuen, Hernaniko Zabalaga base-rrian. Euskal etxe tradizionala da, eskultoreak landu zuena eta lora-tegi eder batek inguratzen duena. Bertan aurkitzen dira artistaren
XEHETASUNAK
3 Haizearen Orrazia: 1977an opari-
tu zion Eduardo Txillidak bere
sorlekuari, Donostiari, hiriko sin-
bolo bilakatu den eskultura
ospetsua, Haizearen Orrazia,
Torrepean, Txubillo azpian,
Kontxaren ertzean, haitzetan
itsatsita dagoen monumentua.
Hiru zenbakia da egileari joko
guztiak egiteko aukera eskain-
tzen diona: hiru elementu
funtsezkoenak hantxe aurkitzen
dira, eskulturaren osagai barneko
bezala, ura, eguratsa eta lurra,
alegia; hiru eskultura dira, bakoi-
tzak hiru beso dituela, eta hiru
haitzetan hiru loturaz itsatsiak,
espazioa mugatuz eta hertsiz.
3 Materialaren garrantzia: Aparteko
garrantzia aitortzen dio Txillidak
materialari: haren gogortasuna
edo hauskortasuna,edo arintasu-
na eskulturaren baitako osagai
da.
lanetako asko. 2000 urtean azkenekoz agertu
zen jendaurrean Txillida, bere museoan ospatutako ekitaldi batean, non Madrileko Compluten-se Unibertsitatearen honoris cau-sa doktorea izendatu zuten. Fuer-teventuran kokatzen den Tindaya mendiko proiektua erdizka utzi zuen, 2002ko abuztuaren 19an hil baitzen. Bere ibilbide luzean zehar jaso zituen sariak asko badira ere, mundu zabalean eskaini zituen erakusketak ere ez ziren gutxi izan, Veneciako Bienala (1958), Carnegie (1965) edo Rembrandt (1975), esa-terako.
Artista bakartia
1972an zenbait gorabehera sortu ziren Txillidaren inguruan, Iruñeko Topa-
ketak zirela-eta. Hara aurkeztu zuen obra erakusketa ireki aurretxoan
erretiratu egin zuen Txillidak, esanez han azaltzen ziren imitatzaileen bidez
bere obra nahiko erakutsia zegoela. Lehenago Gaur taldean parte har-
tua zen, baina sekula ez zuen nahi izan talde bizitzarik, eta ez zuen bat
egin nahi izan Euskal Eskola deituarekin: indibidualtasunari aparteko
garrantzia eman zion beti, eta bere bide propioa egin zuen. Aipagarria
da, bestalde, urteetako liskarrak bertan behera utzi zituztela 1997an
Eduardo Txillidaren Zabalaga baserrian Txillidak eta Oteizak, besarkada
baten bidez hainbat urtetako gorabeherak alboratuta. Eduardo Txillidak
hauxe zioen bere buruaz: “Bakartia naiz, Pilirekin bakartia”. Txillida bere
artean murgildu zedin, bere emazte Pili, haren afera guztiez jabetu zen.
Haren zutabea izan zen bizitza osoan.