Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako...

7
Kaixo, neska-mutilok! Eskerrak azken probara iritsi garen! Ezin dut gehiago, eta iruditzen zait zuoi ere gauza bera gertatuko zaizuela. Oraingoa nekeza izango da niretzat, gai korapilatsua datorkigu-eta; dena dela, zuei dagokizuenez, nahikoa da oinarrizko ideia batzuk ulertzea. Erreparatu, oraingoz, goiko argazkiari. Behatokitik bidali didate, ongizate-estatuaren barruan zer gai dauden ikus dezadan. Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen. A! nago. Gai honetan aditua den batekin, Vicenç Navarrorekin, elkarrizketa izango dut. Hiri ederra da benetan; zuetakoren bat edo beste bertan egonak izango zarete... Navarrok Bilbon emandako hitzaldi batean izan nintzen, eta oso gustuko izan nuen; oso argi azaldu zuen gaia. Bartzelonan

Transcript of Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako...

Page 1: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Kaixo, neska-mutilok! Eskerrak azken probara iritsi garen! Ezin dut gehiago, eta iruditzen zait zuoi ere gauza bera gertatuko zaizuela. Oraingoa nekeza izango da niretzat, gai korapilatsua datorkigu-eta; dena dela, zuei dagokizuenez, nahikoa da oinarrizko ideia batzuk ulertzea. Erreparatu, oraingoz, goiko argazkiari. Behatokitik bidali didate, ongizate-estatuaren barruan zer gai dauden ikus dezadan.

Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen.

A! nago. Gai honetan adi tua den batekin, Vicenç Navarrorekin, elkarrizketa izango dut. Hiri ederra da benetan; zuetakoren bat edo beste bertan egonak izango zarete...Navarrok Bilbon emandako hitzaldi batean izan nintzen, eta oso gustuko izan nuen; oso argi azaldu zuen gaia.

Bartzelonan

Page 2: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Leher eginda nago. Proba eta etapa pila bat egin ditugu. Eta etengabe ikasten, ikertzen, jolasten… ari gara. Ongi letorkidake jakitea zer den ongizate-estatua!

Vicenç Navarrok honela definitzen du: hiritarren eta egoiliarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko Estatuak egiten dituen esku-hartzeak dira.

iz. eta ¤ Ongizate estatua (ing. Welfare state): biztanleen egoera ekonomiko eta sozial erosoa mantentzea helburu duen politika mota. ¤ Ongizate ekonomia: ekonomia politikak biztanleen egoeran duten eraginaren arabera neurtzen dituen ekonomiaren adarra

Pol. Ekon.

Ongizate .1. -estatua m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta

beharrik handiena dutenei prestazio sozialak emanez merkatu-ekonomiaren hutsuneak eta injustiziak orekatzen saiatzen dena. (Real Academia de la Lengua Española).

Orain, geure hitzak erabiliz azaltzen saiatuko gara...

BEGIRATU HURRENGO ORRIALDEKO ESKEMARI, ETA HIRITARREN EGIAZKO ONGIZATE-ESTATUA LORTZEKO ESTATUAK ZENBAT ALORREZ

ARDURATU BEHAR DUEN IKUSIKO DUZU

ZURE HERRIALDEAREN ONGIZATE-ESTATUA AZTERTUKO DUZU.

ANTZEKO ESKEMA BAT BETE BEHAR DUZU, ALOR BAKOITZEKO HUTSUNEAK ETA LORPENAK JARRIZ.

EBALUATU, NOTA BAT EMANEZ (1tik 10era) EDO HITZ BAT ERABILIZ

Page 3: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

ONGIZATE-ESTATUA ZURE HERRIALDEAN

ONGIZATE-ESTATUA

HEZKUNTZA

PENTSIOAK

OSASUNA

ENPLEGU-POLITIKAK

LANGILE ETA KONTSUMITZAILEEN

BABESA

LANBIDE HEZIKETA GIZARTE-ESKLUSIOA

FAMILIA-LAGUNTZAKO ZERBITZUAK

GIZARTE-ZERBITZUAK

EBALUAZIOA

Page 4: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Gai horien artean, langabezia eta gizarte-esklusioa dira europarren kezka nagusiak, Eurobarometroaren arabera. Zein da zurea? Eta zure gurasoena? Eta zure lagunena?

Kontuan eduki behar duzue Estatuak dirua behar duela behar bezalako ongizate-estatua lortzeko; alegia, zenbat eta gehiago gastatu gizarte-babesean, orduan eta gizarte-eredu egokiagoa izango dute hiritarrek. Orain, zenbait lekutako datu adierazgarriak aztertuko ditugu, desberdintasunak ikus ditzazuen.

Joana Europako iparraldean dago, bertan omen dutelako gizarte-eredurik onena, denok imitatu beharko genukeena.

Egia esan, Suedia, Norvegia eta Finlandia aipatzen diren bakoitzean, ongizate-estatu onaren eredutzat jarri ohi dira: bertako hezkuntza, osasuna, gizarte- eta familia-laguntzak, enplegua… oso egokiak omen dira.

Gobernuak diru gehiago inbertituko balu gizarte-gastuan, Europako iparraldekoen antzeko gizarte-eredua lortuko al genuke?Zure ustez, nola egin beharko luke hori? Aurrekontuaren zein partidatatik aurreztu beharko luke?

FRANTZIA

ESPAINIA

SUEDIA

EAE

NAFARROA (4.3. taula)

E U R O B A R O M E T E R

Gizarte-babeseko gastua

Adinekoentzako jardueretako gastua

Langabezia-gastua

ERREPARATU . Begiratu biztanleko kantitateei.TAULA HONETAKO DATUEI

Page 5: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Entzun dudanaren arabera, finlandiar ikasleek berebiziko emaitzak lortzen dituzte EBk antolatutako proba guztietan. Alabaina, ikasle gutxiko ikastaldeak direla jakin dut, baita irakasleak oso ondo ikusita daudela eta diru asko irabazten dutela ere, besteak beste.

Eta zuk zer entzun duzu?

Nire anaia unibertsitarioak esan didanez, Finlandiako ikasleak, unibertsitate-ikasketak amaitu bezain laster, soldata txiki bat jasotzen hasten dira lan-munduan sartu arte. Horrez gain, diru-laguntzak jasotzen dituzte, etxebizitza bat alokatu eta bertan beren kontura bizitzen jartzeko. Hori bai pagotxa!

Gure amak kontatu didanez, Suediako gurasoek haurtzaindegi-zerbitzua dute lantokian, eta, horrez gainera, urtebeteko baimena ere bai, haur txikiak zaintzeko.

Page 6: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Umeok ere aintzakotzat hartzen gaituzte, ongizate-estatua nolakoa den aztertzean. Irakurri

artikulu hau. Bitxia da, benetan.

UNICEFen txosten baten arabera, Espainiako Estatuko umeek ongizate-maila altua dute

Espainiako Estatuko umeek eta nerabeek ongizate-maila altu samarra dute, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) kide diren 21 herrialdeetakoen aldean; azken-azkenen artean, Estatu Batuak eta Britainia Handia nabarmentzen dira.

Datu horiek eman ditu aditzera UNICEFek, gaur Berlinen aurkeztutako txostenean. Bertan, umeen eta nerabeen ongizatea neurtzeko sei parametro hartzen dira kontuan: ongizate materiala, osasun- eta segurtasun-mailak, hezkuntza-ongizatea, familiakoen arteko eta berdinen arteko harremanen kalitatea, bizi-portaerak eta arriskuak, eta, azkenik, umeen ongizate-pertzepzio subjektiboa.

Espainiako Estatua, batez beste, bosgarren lekuan da UNICEFek egindako zerrendan. Ongizate-pertzepzio subjektiboaren arloan (zoriontasuna), berriz, bigarren dago; zoriontasunari buruzko sailkapen horretan Herbehereak baino ez ditu gainetik. Hain zuzen ere, herrialde hori sailkapen nagusian ere lehena da. Parametroz parametro aztertuz gero, Espainiako umeei buruzko emaitza guztiak ez dira onak. Hezkuntza-ongizateari dagokionez, esate baterako, hamabosgarren lekuan baino ez daude; eta ongizate materialean, hamabigarren, baita Txekiar Errepublikaren azpitik ere. Gainerako arloetan, berriz, Espainia lehenbiziko hamarren artean da.

Aldagaiak neurtzeko, irizpide osagarriak erabili dira. Ongizate materiala neurtzeko, adibidez, herrialde bakoitzaren pobrezia erlatiboaren adierazleak, guraso langabeen ehunekoa, familien erosteko ahalmena eta hezkuntza- zein kultura-baliabideak hartu ziren kontuan. UNICEFen txostenaren arabera, umeen pobrezia % 15etik gorakoa da Espainian, Italian, Portugalen, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Irlandan eta Zeelanda Berrian. Europako iparraldeko bederatzi herrialdek, berriz, % 10etik beherako tasak dituzte, eta lau herrialde eskandinaviarretakoa ez da iristen % 5era.

Txostenaren ondorio argienetakoa da ez dagoela loturarik umeen ongizate materialaren eta herrialdeko BPGaren artean. Adibidez, txostenak azpimarratzen du Txekiar Errepublika beste herrialde aberatsago batzuen gainetik dagoela; hala nola, Alemaniaren, Japoniaren, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren gainetik. "Osasuna eta Segurtasuna" deituriko faktoreak zenbait datu aztertzen ditu: umeen osasuna bizitzako lehen urtean –umeen heriotza-tasak eta behar baino pisu gutxiago duten jaioberrien batez bestekoa erreferentziatzat hartuz–; txertaketa-indizeak; eta istripuak edo suizidioak direla-eta 19 urtetik beherako zenbat gazte hil diren, batez beste.

Atal horretan, Espainia seigarren da –gainetik ditu Herbehereak, Suedia, Danimarka, Finlandia eta Italia–. Estatu Batuak, berriz, zerrendako azken aldean dago. Hezkuntza-ongizatea neurtzeko, 15 urte bitartekoen eskola-errendimendua hartzen da kontuan –PISAren datuak erabiliz,– baita 15 urtetik gorakoen eskolatze-maila eta kualifikazio gutxiko lanpostu bat izateko beldur diren gazteen batez bestekoa ere.

Atal horretan, Espainia sailkapeneko azken lekuetan da; batez ere, eskola-errendimenduaren emaitza kaskarrengatik. Azpitik, Italia, Portugal eta Grezia baino ez ditu. Bestalde, Espainia zortzigarren da familiako harremanei eta umeen eta nerabeen arteko harremanei dagokienez – familiako harremanak neurtzeko, familia gurasobakarretan edo berrosatuetan bizi den ume kopurua eta gurasoek seme-alabekin egoteko hartzen duten denbora hartzen da kontuan–.

Puntu horretan datu bitxi bat dago. Izan ere, herrialde batzuk sailkapeneko goiko aldean dira parametro guztietan, familiako harremanen atalean izan ezik. Adibidez, hor dugu Suedia, beti lehen zazpien artean dena, baina atal horretan hamabosgarren kokatua; eta Finlandia, beste parametroetan eredu dena, baina familiako harremanei dagokienez hamazazpigarren postuan baino ez dagoena.

Espainiako ume eta nerabeak laugarren dira bizi-portaerak eta arriskuak atalean. Faktore hori neurtzeko, alderdi hauek hartzen dira kontuan, besteak beste: positiboen artean, egunero gosaltzeko edo fruta jateko ohitura; eta negatiboetan, berriz, tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa. Oro har, deigarria da Estatu Batuak eta Erresuma Batua, herrialde aberatsak izanik, azken lekuetan izatea txostenean. Herbehereak eta Eskandinaviako lau herrialde, berriz, goi-goian dira; Espainiaren aurretik, hain justu.

Efe Berlin

Page 7: Ea asmaten duzuen zein diren! Idatzi hemen....Pol. Ekon. Ongizate-estatua. m. Gizarte-antolaketarako sistema, errentaren birbanaketen bidez eta beharrik handiena dutenei prestazio

Galdeketan jorratutako alorrei buruzko inkesta bat egingo dugu gure artean. Ea nolako ongizate-estatua dugun!

Ikusi UNICEFek munduko umeen egoerari buruz emandako datu hauek. Beharbada, baliagarriak izango zaizkigu gure gizarte-ongizatearen gainean hausnartzeko.

Ederki, neska-mutilok; bidaia bat eginez amaituko dugu proba, oraindik ez baitituzue ikusi, eta ederrak dira benetan.

Ikusi ; sekulakoak dira. .

Oso ondo; honezkero izango zarete, ni bezala.

Hemen ustekabekoren bat izango omen dugu, baina nik ez dakit ezer horretaz. Agian, norbait izango dugu zain, nonbait. Itxaron.

herrialde eskandinaviarrak

argazki hauek Bisitatu haien hiriburuak

Finlandian

Elikadurari, osasunari, hezkuntzari… buruzko

. datuak ematen ditu, herrialdez

herrialde

Lehentasunezko alorrak, munduko umeen ongizatean

EN E EGM OU EO RK AU , D 20N 0U 7M