EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

26
EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA

Transcript of EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

Page 1: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZARENORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA

Page 2: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

2

METODOLOGIAMETODOLOGIA

Page 3: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

3

Lurralde-proportzionaltasunari,

(Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa), establezimendu motari

(Saltokia edo Ostalaritza) eta biztanleria-neurriari (10.000

biztanle baino gutxiago edo gehiago) jarraiki.

400 inkesta langileei.

396 inkesta kudeatzaileei.

1.000 establezimendutarako baino gehiagotarako

bisitaldiak.

6 Eztabaida Talde (36 emakume eta 8 gizon).

Sakoneko 8 elkarrizketa.

Estatuko eta nazioarteko berrikusitako 55 dokumentu.

EAEko hiru probintzietan azterturiko 28 hitzarmen

kolektibo.

Kualitatiboki…Kuantitatiboki…

Page 4: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

4

AZTERLANAREN AZTERLANAREN ONDORIOAKONDORIOAK

Page 5: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

5

Nolakoak dira elkarrizketatutako establezimenduak?

Kudeatzaile-lanpostuak dituzten emakumeei eta gizonei gagozkiela, emakumeak Saltokietan eta jarduera jakin batzuetan dute presentzia batez ere, hala nola kafetegietan, apaindegietan, moda-establezimenduetan eta etxeko produktuen saltokietan. Gizonek, ostera, tabernetan, jatetxeetan, hoteletan eta elikadura- eta teknologia-establezimenduetan.

Adinari dagokionez, emakumeak, merkataritza-jardueran, kudeatzaile gisa nahiz langile legez, gizonak baino erlatiboki gazteagoak izan ohi dira, eta prestakuntza-maila handiagoa dute orokorrean.

Plantillen lan-denborazkotasuna handiagoa da emakumeentzat Saltokien kasuan eta gizonentzat Ostalaritzaren kasuan.

Nortasun juridiko nagusia “Pertsona Autonomoarena” da, eta lan-eskubide mugatuagoak izatea dakar horrek.

Ez dago alderik EAEko probintzien artean, ezta biztanleriaren neurriari dagokionez ere.

Ordutegi-malgutasuna plantillaren neurriarekin lotuta dago; horrela, plantilla txikienen aburuz, ordutegi-malgutasuna txertatzea korapilatsuagoa da, oro har Saltokien kasuan gertatzen den bezala.

Page 6: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

6

Ordutegi-malgutasuna ez da gauza orokorra. Ostalaritzan Saltokietan baino gehiago erabiltzen da (zehazki, ostalaritza-establezimenduen erdian eta saltokien herenean). Haatik, pertzepzio hori ez dator bat plantillen iritziarekin, Ostalaritzan malgutasun txikiagoa dutela baiteritzote (anbiguotasuna).

Jendeari arreta emateko lanaldi motei dagokienez, gutxik hausten dute sozialki ezarritako joerekin. Saltoki gehien-gehienek lanaldi zatituak dituzte, eta Ostalaritzan, aldiz, lanaldia etengabea izan ohi da. Eztabaida-taldeen aburuz, horrelako negozioen ardura dutenek beren bizitza jada ordutegi horien arabera antolatuta eta horietara egokituta dutelako eta bezeroek arreta-ordutegia ezartzen dutelako gertatzen da beharbada arestian adierazitakoa. Horri dagokionez, zera adierazten dute, zenbait faktore -hala nola emakumeak lan-munduan sartu izana edota gizarte-ohiturak aldatu izana- merkataritza-jarduera aldatzen ari dira, baina hala eta guztiz ere, gainerako Saltokiek egiten dutenaren arabera jokatu ohi dute, eta ez hainbeste bezeroek eskatzen dutenaren arabera.

Establezimenduak irekitzeko egunen zurruntasunari gagozkiola, ixteko ohitura desberdina izan ohi da jardueraren arabera: funtsean, Saltokiek igandeetan itxi ohi dute, eta Ostalaritzako establezimenduek, ostera, igande eta astelehenetan. Bestelako jaiegunei dagokienez (zaindariaren jaiegunetan, eta abar), plantillaren neurria eta jarduera mota ordutegi-malgutasunarekin lotuta daude. Ostalaritzan plantillarik handienak dituztenek egun horietan lan egiteko aukera gehiago dituzte.

Page 7: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

7

Lanpostua uzteari dagokionez, lan-bizitza familia-bizitzarekin eta bizitza pertsonalarekin bateragarri egiteko zaitasunekin loturiko arrazoiak izan ohi dituzte emakumeek, eta gizonen kasuan, berriz, kaleratu dituztelako. Horri dagokionez, gizonezko kudeatzaileek maiztasun handienez kaleratzen dutela dirudi, eta kaleratuak ere gizonezkoak izan ohi dira maiztasun handiagoz, zuzendaritzarekiko bateraezintasuna dela-eta. Era berean, emakumeen emakumeak kontratatzeko nolabaiteko joera dute, eta gizonek gizonak kontratatzekoa. Kudeatzaileek ez dituzte ezagutzen dauden bateratze-neurriak eta ezagutzen badituzte, ez dizkiote jakinarazten beren plantillari. Orokorrean, plantillak agertu du pozik dagoela bere ordutegiarekin, baina emakumeek malgutasun handiagoa eskatzen dute, beren lana familia-bizitzarekin eta bizitza pertsonalarekin bateragarri egiteko. Izan ere, emakumeek ematen diote balio handiena ordutegi-malgutasuneko edozein neurriri. Establezimenduen erdiak baino ez du eman aditzera plantillaren premiak kontuan hartzen dituela lana antolatzerakoan. Azterlanean parte hartu duten establezimenduek ez dute balioesten beren plantillen presentismoa, edo beste modu batean esanda, langilerik onena ez da lanpostuan denbora gehien ematen duena. Alabaina, “jokabide malgua dutela erakutsiz aldian aldiko egoeretan behar dutena baino denbora gehiago geratzea” balioesten dute.

Page 8: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

8

Zenbait Saltokitan malgutasunaren alorreko zenbait neurri edo jardunbide egoki nabarmentzen dira, esate baterako, ordutegi-kulturaren aldaketa bultzatzeko sustapenak egitea, edota online salmenta, besteak beste. Hori egingarriagoa da kudeaketa tokian tokikoa edota udal-eremukoa denean.

Familiarekin eta adiskideekin emandako denbora edota aisiarako eta astialdirako denbora lan ordaindurako edota prestakuntzarako emandakoa baino askoz ere hobeki balioesten da. Saltokietan edota Ostalaritzan lan egiten duten pertsonak bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartuko lituzkeen kudeaketa mota bat eskatzen ari dira, eta ordutegi-malgutasuna hori lortzeko tresna bat izan liteke.

Ordutegi-malgutasuna sektore-esparruan lantzea eta Hitzarmen Kolektiboetan txertatzea gai hori sustatzeko moduetako bat izan daiteke. Izan ere, Saltokien kasuan izan ezik, Ostalaritzak bere sektoreko hitzarmenean txertatu du ordutegi-malgutasuna.

Txertatze-maila handieneko neurriak honako hauek dira: oporraldiak aukeratzea, lanera sartzeko eta lanetik ateratzeko ordutegi malguak edukitzea, baimen-egunetan eta oporraldi laburretan malgutasuna ezartzea edota lanaldia malgu bihurtzea (txandak hautatzea, lanaldi etengabea, eta abar). Bestalde, oso apurka txertatzen ari diren neurriak honako hauek ditugu: sektoreko hitzarmenean ezarritakoa baino lanaldi laburragoa edukitzea, lanaldia aukeratzea, lan-aste konprimitua izatea, edota udan edo beste zenbait denboralditan lanaldi murriztua edo lanaldi trinkoa txertatzea.

Page 9: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

9

Azterlanean jasotako neurriak

Lanaldi trinkoa lan-txandetan. Hiru txanda ezartzea, horietako bi, lanaldi trinkoan, goizez edota arratsaldez, eta beste txanda, berriz, zatitutako ordutegian. Horrela, langileek egun bat libre izango lukete astean (asteazkenean, ostegunean edota ostiralean).

Eginkizun bakoitza egiteko behar den denbora estandarra kalkulatzeko sistema, batetik, lan-kargak banatzeko, eta bestetik, pertsonei aldez aurretik agenda ezagutzea eta lan-kargaren banaketa nolakoa den jakitea ahalbidetuko dieten ordutegiak aurreratzeko.

Lan-ordutegia aldatzea, lanaldia ez murrizteko.

Malgutasuna denboran

Page 10: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

10

Azterlanean jasotako neurriak

Lan-aste konprimitua, lanaldia ahalik eta modu bidezkoenean banatzeko xedez, eta horretarako, beste pertsona bat kontratatu beharko litzateke, betiere pertsona horren ordutegiak plantillako gainerako langileei astean atsedenaldiak edukitzea ahalbidetzen badie.

Administrazio-izapidetzeak egiteko baimen ordainduak, arduradunari kontsulta egin ondoren. Horrelakoetarako urtean gehienez har daitezkeen orduak 8 dira (lanaldi bat urtean). Bestalde, lan-ordutegietara egokitzen dira eginkizunak: barne-prestakuntza zein lan-bilerak lanaldiaren barruan egiten dira. Kanpo-prestakuntzaren kasuan, soberako denbora prestakuntza lanalditik kanpo gauzatzen denean hartzeko aukera ematen du enpresak. Aldizkako igandeetan lan egiten da eta astearte eta asteazkenetan enpresa ixten da.

Malgutasuna denboranOrdutegien kudeaketa plantilla osoak adosten du, langileek euren gauzetarako beharrezko denbora izan dezaten. Aldaketaren bat gertatuz gero, plantillako gainerako langileak hartuko ditu eraginpean.

Plantilla osoak lanaldi etengabeko egun bat baliatzen du astean, bakoitzaren familia-egoera edota lanpostua alde batera utzita.

Lanaldi trinkoa udan: ekainetik irailera arratsaldetan Saltokiak ixten dira.

Oporraldiak aukeratzeko malgutasuna: ekainetik irailera eta 15 eguneko txandetan balia daitezkeen 45 egun.

Lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegi malgua. Gainera, arratsaldeetan establezimendua txandaka irekitzen eta ixten da.

Page 11: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

11

Azterlanean jasotako neurriakAzterlanean jasotako neurriak

Otorduetarako toki bat edukitzea eta bazkari eta afarietarako txandak ezartzea.

Mota guztietako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea: medikoa, legala eta baita psikologikoa/familiarra ere.

Langileen joan-etorrietan, abiapuntuko ibilbide eta hiri nagusietan doako garraioa bermatzea.

Gertutasunari lehentasuna ematen dion kontratazio-politika edukitzea.

Malgutasuna tokian

Urrutiko lana, zerbitzari zentralarekin konektaturiko lan-ildoekin.

Aurretiaz hitzordua eskatzeko sistema (telefono bidez edo informatikoki), presentziazko denbora ahalik eta gehien murriztuko eta errentagarri egingo duena.

Teknologia berriak erabiltzea hornitzaileekiko merkataritza-harremanetarako, besteak beste.

Zerbitzu Profesionalak

Page 12: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

12

Adierazitako abantailakAdierazitako abantailak

ENPRESATIKENPRESATIK

Plantillaren errendimendua eta enpresaren produktibitatea areagotzen dituela deritzote, eta horretaz gain, lan-giroa eta bateratzea hobetzen duela eta lan-absentismoa eta -estresa murrizten dituela.

Bezeroen nahiz plantillaren gogobetetzea hobetzen du, eta baita negozioaren emaitza positiboak ere. Lana jarduera-punten arabera antolatzean, ordutegi-malgutasunaz gain, bezeroen gogobetetzea ere handiagotzen du.

Plantillaren eta kudeatzailearen arteko konfiantza handitzen du, aldian aldiko arazo pertsonalak patxadaz konpontzen baitira.

PLANTILLETATIKPLANTILLETATIK

Bateratzea eta lan-giroa hobetzen ditu, estresa murrizten du, eta prestakuntza, errendimendua eta produktibitatea bultzatzen ditu.

Txandak erakundeko plantilla osoarentzat dira onuragarriak, familia-egoerak alde batera utzita.

Plantilla ez dago hain nekatuta, batik bat udan, Ostalaritzako ordutegia korapilatsuagoa denean.

Jendea lasaiago dago, ez hain estresatuta, eta honenbestez, gusturago egiten du lan.Talde-lanean aritzen ikasten da.

Denbora hobeki aprobetxatzen denez, abantailatsua da ekoizpenerako.

Langileen erantzukizuna eta negozioarekiko konpromisoa hazten dira.

Giza kapitala balioesten da eta jendea gehiago inplikatzen da.

Neurriak jasotzen dituen dokumentu idatzi bat edukitzeak objektibotasun eta gardentasun handiagoak dakarzkio enpresari, batez ere duela gutxi sartu diren langileentzat.

Malgutasuna gauza positibotzat, errealtzat, posibletzat hartzen da.

Enpresarekiko konfiantza eta konpromisoa oso garrantzitsuak direla deritzote, eta denontzat onuragarriak diren gauzatzat hartu behar direla.

Lan-puntetako uneetan ordu gehiago sartzea ahalbidetzen du arazo handirik gabe.

Page 13: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

13

ESPERIENTZIAKESPERIENTZIAK

Page 14: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

14

TXOKO PIPERRAK jatetxea 2004an ireki zen Bilbon. Jatetxe-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta jan eta hainbat gastronomia-ekintza gauzatu nahi dituen jendea nahiz menu bat dastatzeko tokiren baten bila dabiltzan pertsonak ditu bezero. 7 pertsonaz osatutako plantilla du, 2 gizon eta 5 emakume.

FARMACIA MARIANA GOLVANO deritzon Saltokia Bilboko Otxarkoaga auzoan ireki zen 1962an. Gaur egun 8 pertsona ditu, horietako 7, emakumeak. Ordutegi-malgutasuneko neurriei dagokienez, honako hauek ezarri ditu:

TAHONA ARTESANAL, 2 emakumez osaturiko familia-enpresa bat da, 1997an inauguratu zena, okintzan eta gourmet- eta deliactesen-elikaduran diharduena eta Bilboko Sarriko auzoan kokatuta dagoena.

Garatzen ari den neurrietako batzuk: malgutasuna denboran, malgutasuna tokian eta lanaldia egokitzea.

Enpresak berak adierazitako abantailak:Plantilla ez dago hain nekatuta, batik bat udan, Ostalaritzako ordutegia korapilatsuagoa denean.Jendea lasaiago dago, ez hain estresatuta, eta honenbestez, gusturago egiten du lan.

Bilduriko neurriak honako hauek ditugu: lanaldi trinkoa udan, txandak prestakuntzarako eta jardunaldi eta ekitaldietara joateko berrantolatzea eta oporraldiak hautatzeko malgutasuna txertatzea. Ordutegi-malgutasuna lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko oso gauza garrantzitsu eta beharrezkotzat hartzen dute, eta horretarako planifikazioa eta antolakuntza behar direla adierazi dute. Orobat, enpresarekiko konfiantza eta konpromisoa oso garrantzitsuak direla uste dute.

Lanpostu guztiek ordutegi-malgutasuna izan dezakete edozein motatako norbere gauzetarako. Plantilla osoak lanaldi etengabeko egun bat du astean eta barne-bilerak ohiko lanaldira egokitzen dira aparteko ordurik ez sartzeko. Bateratze Plan bat dago, eta langile guztiei banatu zitzaien Plan horren kopia bana, plantilla osoak onets eta sina zezan. Adierazitako zenbait abantaila: giro ona lanean, talde-lanean aritzen ikasten da, eta denbora hobeki aprobetxatzen denez, abantailatsua da ekoizpenerako.

EL DESVÁN Eibarko (Gipuzkoa) udalerrian kokaturiko dekorazioko eta interiorismoko establezimendu bat da, eta duela hogeita hamar urtez baino gehiagoz geroztik herritarren zerbitzura dago. Dekorazioko eta interiorismoko produktuak saltzen dihardute, eta baita proiektuak eta berrikuntzak egiten ere. Plantilla 3 emakumez osatuta dago, zehazki, bi enplegatuz eta kudeatzaile batez.

Ordutegi-malgutasuneko neurrien artean honako hauek nabarmentzen dira: larunbatak libre, sektoreko hitzarmenean ezarritakoa baino lanaldi txikiagoa eta oporraldia hautatzeko aukera. Enpresaren aburuz, ordutegi-malgutasunak hainbat abantaila ditu, besteak beste honako hauek: lan-bizitza familia-bizitzarekin eta bizitza pertsonalarekin bateragarri egitea ahalbidetzen die langileei. Enpresarekiko konpromisoa hobetzen du. Lan-puntetan ordu gehiago sartzea ahalbidetzen du.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…

Page 15: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

Ordutegi-malgutasuneko hainbat neurri ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira malgutasuna oporraldiak aukeratzerakoan, malgutasuna txandetan eta lanaldi trinkoa lan-txandetan. Ordutegi-malgutasun horren abantailei gagozkiela, plantillaren lan-gogobetetzea areagotzen duela deritzote, eta gainera, eragin positiboa duela negozioaren emaitzetan. Plantilla, oro har, pozik dago lanarekin eta ordutegiekin.

15

FERRETERÍA LA LLAVE familia-negozio bat da, duela berrogeita hamar urte baino gehiago sortu zen, Bilboko Errekalde auzoan, eta gaur egun bi emakumek -establezimenduaren jabeek- dute establezimendu horren ardura. Giltzez, torlojuez eta tresnez gain, etxeko gauzak ere saltzen dituzte.

LA BODEGUILLA Barakaldoko (Bizkaia) hirigunean kokaturiko taberna da, eta poteoa eta gosariak dira bere jarduera nagusiak. Duela hamar urte baino gutxixeago ireki zen, eta bost langilez osaturiko plantilla dauka sukaldean eta barran (emakume bat eta lau gizon).

CAFÉ LEIZEA duela hainbat urtez geroztik Barakaldoko (Bizkaia) San Bizente auzoan kokaturiko kafetegia da, eta egungo jabeak apenas darama urtebete bertan. Bost pertsonak osatzen dute tabernako plantilla (hiru mutil eta bi neska), sukaldea eta barra zenbatuz; jarduera nagusia pintxoak eta kafeak dira.

Biltzen dituzten neurrietako batzuk honako hauek dira: malgutasuna oporraldiak aukeratzerakoan, malgutasuna txandetan eta lanaldi trinkoa lan-txandetan. Ordutegi-malgutasuneko abantailen barruan, nabarmentzekoak dira plantillaren gogobetetzearen areagotzea eta lan-giroaren hobekuntza. Bezeroen nahiz plantillaren gogobetetzearen hobekuntzak, ondorioz, negozioaren produktibitatea eta emaitza positiboak ere hobetzen ditu.

EL BODEGÓN Barakaldoko (Bizkaia) hirigunean kokaturiko taberna dugu. 1970ean ireki zen familia-negozio gisa, eta gildak dira bere espezialitatea, nahiz eta bezeroek gosariak eta “poteoa” ere eskatzen dituzten. Sukaldea eta barra zenbatuz, sei pertsonaz osaturiko plantilla dauka, langile bat sukaldean eta bost zerbitzari, txandaka lan egiten dutenak. Lanaren antolakuntza bezero gehieneko orduetara egokitzen du, eta igandeetan establezimendua ixten da.

Ordutegi-malgutasuneko hainbat neurri ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira malgutasuna oporraldiak aukeratzerakoan, txandak aldatzeko aukera eta lanaldi trinkoa lan-txandetan. Malgutasuna plantillaren poztasuna faboratzen duen gauza positibo, erreal eta posibletzat hartzen dute. Horrek guztiak eragina du negozioaren emaitzen hobekuntzan. Lan-karga handiko uneetan, plantilla handiagotzen da edota nagusiak berak egiten du lan.

Besteak beste, honako neurri hauek txertatu dituzte: lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegi malgua, malgutasuna oporraldi-txandan eta lanaldi trinkoa abuztuan. Bezeroen premiak aintzat hartzen dira eta ordutegiak horri jarraiki egokitzen dituzte. Saltokietan ordutegi-malgutasuna txertatzeko aukera erabat egingarria dela deritzote “gogoa eta antolakuntza baino ez dira behar”. Halaber, ordutegi-malgutasunaren aplikazioan sakontzen jarraitu nahi dute, ordutegi-malgutasuna hobe dezaketen neurriak sekula ahaztu gabe.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…

Page 16: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

Ordutegi-malgutasunerako biltzen dituzten neurriak honako hauek dira, besteak beste: lan-ordutegi malgua lanera sartzeko eta lanetik irteteko orduetan, lanaldi malgua, malgutasuna baimen-egunetan, oporraldi laburrak eta oporraldiak aukeratzea.ABANTAILAK: plantillaren errendimendua areagotzen da, lan-giroa hobetzea da, eta ondorioz, negozioaren produktibitateak ere gora egiten du.

16

EROSKI TALDEA 1969an sortu zen Elorrion (Bizkaia), langileen eta kontsumitzaileen bat-egitearen ondorioz, kalitate oneneko produktuak preziorik onenean erosteko eta saltzeko xedez. Gaur egun, 1.000 pertsonatik gorako plantilla dauka, eta enpresaren kudeaketarako ezinbesteko faktore gisa, pertsonen garrantzian oinarrituriko politika baten aldeko apustua egiten du.

EL BATIKANO Gasteizen kokaturiko taberna dugu, eta duela lau urte ireki zen. Gaur egun, zuzenean barran zerbitzatzen duten lau langilez (bi emakume eta bi gizon) eta establezimenduaren jabeaz osaturiko plantilla dauka.

TRENTEA duela hamahiru urte sorturiko arropa- eta osagarri-saltokia dugu, Laudion (Araba) kokatua. Bi emakume bazkidek dute establezimenduaren ardura.

Biltzen dituzten neurriak honako hauek dira: lanaldi malgua, malgutasuna baimen-egunetan, oporraldi laburrak eta oporraldiak aukeratzea.ABANTAILAK: neurrien ondorioz, produktibitatea eta bezeroen gogobetetzea hazi dira, eta gainera, langileen egoera eta gogobetetze pertsonala hobetu dira, bestelako jarduerak egitea ahalbidetuz, esate baterako, gimnasiora joatea, prestakuntza-ikastaroak egitea, edota mendeko pertsonak zaintzea, besteak beste.

Enpresaren ordutegi-malgutasuneko neurrien artean, eginkizun bakoitza egiteko behar den denbora estandarra kalkulatzeko sistema bat dute, lan-kargak banatzea eta ordutegiak aurreratzea ahalbidetzen duena. Langileen lan-egutegia hiru hilean behin planifikatzen da. Eguneko lanaldiak -7 ordutik beherakoak- ez dira zatitzen.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN…

Page 17: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

17

ESTABLIMENTS VIENA Katalunia eta Andorra osoan banatuta dauden 24 saltokiz osaturiko sarea dugu. Pantillaren % 60k lanaldi partzialean egiten du lan, eta partekaturiko hainbat lanpostu daude. Emakumeek edoskitzea eta oporraldiak metatzen dituzte, guztira sei hilabetera iritsi arte. Plantilla osoak kontratu mugagabea du eta etxebizitzaren gertutasuneko politika du konpainiak. Txandaketa sektoreko baxuena da eta soldata-maila ostalaritzako batez bestekoa baino handiagoa da.

Duela zenbait urtez geroztik, Enpresa Malguaren sariak ematen dira Espainian. 2007. urtean Madrilgo COMERCIO DE SUMINISTROS LAGUARDIA SA enpresak jaso zuen sari hori; familia-jatorrikoa izanik, bainugelen, txorroten, aire girotuaren, berokuntzaren eta zeramikaren txikizkako eta handizkako Merkataritzan eta salmentan diharduen konpainia horrek aipamen berezia jaso zuen.

Ostalaritzaren sektoreak, 30 pertsonako plantilla duen Bartzelonako HOTEL CONTINENTAL enpresaren kasuan, 25 orduko kontratuak eskaintzen dizkie solairuko emakumezko zerbitzariei, bateratzea faboratzeko jomugarekin. Enpresak familia-izaera duenez gero, mendeko adingabeak edo zaharrak zaintzeko soldatarik gabeko eszedentziak ematea ohikoa da, eta baita familia-larrialdiagatiko uztea edota lanbide-atsedena edo -geldialdia ere.

Viena sozietateak giza baliabideei dagokienez duen politika oso printzipio sinpleetan oinarrituta dago. Bezeroari zerbitzu ona emateko, lan-giro ona egotea ezinbestekoa dela deritzote. Ordutegi-malgutasun handiagoarekin zuzeneko lotura duten neurrien barruan, lan-denbora berrantolatzeko politiken erabilera da nabarmentzekoa, eta baita politika malgu eta arduratsuak zuzendaritza-taldearen aldetik ere.

Horrelako kasuetan langilea ordezteko politika argia dute ezarrita; horrela, inoren bateratzea ez dute jotzen gainerakoentzako lan-karga gehigarritzat. Enpresak edozein motatako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du: medikoa, legala eta psikologiko/familiarra, beharrezkoa izan denean. Horretan guztian, konfiantza-faktorea erabakigarria da.

120 pertsonak osatzen dute plantilla, zehazki, % 30 emakumeak dira eta horien % 27 zuzendaritza-batzordean daude. Enpresak honako hauek eskaintzen dizkie emakumeei: lan-bizitzan eragin izan dezaketen arazoak dituzten emakumeei laguntza pertsonalizatuaren bitartez laguntzeko programak, ordutegia malgutzeko laguntza edota medikuaren babesa.

MANGO taldeak sustapena eta bateratzea lortzeko jomuga duen enpresa-politika gauzatzen du, lan-esparruan Enpresen Gizarte Erantzukizunaren aldeko apustua eginez, eta horretan oinarrituz, plantillari honako abantaila hauek eskainiz: amatasuna/aitatasuna bezalako alderdietan: jaiotzaren ondoren, eta 12 hilabeteko denbora-tartean, enpresak, zirkunstantzia jakin batzuetan, lan-ordutegia aldatzeko aukera eskaintzen du, lanaldi-murrizketa eskatu beharrik gabe.

Plantillari ordutegi-malgutasuna errazten zaio, arrazoi pertsonalak egonik, eta baita horrelako arrazoiengatik kontratua aldi baterako etetea ere, lanpostua gordez kasu guztietan. Hona hemen nabarmendu beharreko beste hainbat neurri: doako garraio kolektiboa langillentzat, abiapuntuko ibilbide eta hiri nagusiak estaltzen dituena.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPO…EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPO…

Page 18: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

18

Supermerkatu horretan beste zenbait enpresetan bezain plantilla murriztua ez egotea planteatzen da, eginkizun bakoitza gauzatzeko behar den denbora estandarra kalkulatzeko sistema berri batekin. Aurreikuspen horrekin, langileek autonomia handiagoa dute berezko denborari dagokionez, eta horrenbestez, eguneroko bizitza lan-ordutegien arabera planifika dezakete. Bestalde, premia bereziak gertatzen direnean, nolabaiteko malgutasuna egon ohi da, eta orokorrean, gaixotasunagatiko baja laburrak ez dira soldatatik deskontatzen. Langileren bat haurdun geratzen bada, 20. astetik aurrera eman ohi zaio baja langileari, eta amatasunagatiko baja dela-eta beste hilabete 1erako eskubidea ere badu, enpresaren kargura. Neurri horiek direla-eta, Mercadona enpresa sozialki arduratsutzat aitortuta dago, enpresaren interesak plantillarenekin bateratzeko jomuga duen enpresatzat, hain zuzen ere.

Ordutegi-malgutasuna aztertzeko lanetako bat dugu Lluís Sáez i Giol (2007) jaunak Gironako La Selva eskualdean zuzendurikoa. Azterlan horretan enpresa jakin batzuen adibideak biltzen dira, plantillen lan-denborak eta jarduera ekonomikoaren garapena bateragarri egiterakoan nolabaiteko oreka lortu duten enpresak, hain zuzen ere.

SALTOKI-mailan, hein handienean txertaturiko neurria ordutegiak plantillaren eskarien arabera ezartzekoa da; lana txandetan antolatzea dakar horrek, eta orokorrean, establezimendua goizetik gaualdera irekitzea esan nahi du. Arestian adierazitakoa egingarriagoa da eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan, jadanik neurri hori gauzatzen dutenetan, hain zuzen.

Mercadonak baditu kontuan hartu beharreko beste hainbat alderdi ere, hala nola langileek batez beste 65 ordu ematen dituztela urtean prestakuntzarako, eta prestakuntza lan-ordutegiaren barruan eman ohi dela; lanaldi partzialean lan egiteko aukera ere eskaintzen da, arrazoi pertsonal edo familiarrengatik ordutegia aldatzeko baimena ere ematen da, eta lanpostutik gertu bizi diren pertsonak kontratatzeko joera du enpresak, joan-etorriengatiko kostuak minimizatzeko, eta langilea etxebizitzaz aldatzen bada, zentro-aldaketari lehentasuna eman ohi zaio.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPO…EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOTIK KANPO…

Page 19: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

19

HOBEKUNTZAHOBEKUNTZA ILDOAKILDOAK

Page 20: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

20

Premia berriak eta Jokaleku

berriak………………

Erantzun berriak eta Joera

berriak………………….

Pertsonek denbora arrazional gehiago behar eta

nahi dute beren familia eta adiskideentzat nahiz

aisiarako eta astialdirako.

Lan-ordutegiak ados jarrita berrantolatzea, pertsonen premiei

jarraiki.

Pertsonek soldata ekonomikoa baino gehiago

balioesten dute soldata emozionala.

Ordutegi-malgutasunerako neurriak, bateratze-neurriekin batera,

lan-giroa hobetzen ari dira, langile adimentsuak atxikitzeaz eta

estresa eta bajak murrizteaz gain.

Presentziazko denbora gehiegi eman ohi da

lanpostuetan.

Merkatuaren joerak eta negozio handieneko ordutegiak aztertzea

eta horiek egokitzearen aldeko apustua egitea.

Emakumeek eta gizonek beren kontsumo-ohiturak

aldatu ohi dituzte.

Salmenta-praktika desberdinak aztertzea: zenbait Saltoki gune

berberean txandakatzea (igandeak, zaindariaren jaiegunak eta

abar), ordutegi-kulturaren aldaketa bultzatzeko sustapenak egitea,

online salmenta, eta abar. Hori guztia egingarriagoa da kudeaketa

tokian tokikoa edota udal-eremukoa denean.

Page 21: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

21

Emakumeek eta gizonek etxetik kanpo eta etxean

bertan egiten dute lan, hainbat ordutegi-premiarekin

(eskola-ordutegiak, ordutegi medikoak, lan-ordutegiak,

ordutegi kulturalak, prestakuntza ordutegiak, eta abar).

Apurka-apurka, enpresak ordutegi-malgutasunerako estrategia

arrakastatsuak ari dira abiarazten, esate baterako, lanera sartzeko

eta lanetik irteteko malgutasuna, asteko ordutegiaren planifikazioa,

txandetan aldaketak sartzea, lan-aste konprimitua, jaiegunetan ez

ixtea beste egun batzuetan irekitzearen truke, eta abar.

Plantilla kalifikatua eta heldua eduki behar da,

teknikoki nahiz pertsonalki.

Sektore horietako elkarteek beren establezimenduetako plantillen

etengabeko prestakuntza eta kalitate-prozesuak susta ditzakete.

Ordutegi-malgutasuneko neurriak hartzen dituzten enpresek irudi

ona dute eta erakargarriagoak dira.

Lanaldietatik orduak murrizteko gizarte-nahia. Jardueraren eta emaitzetarako orientazioaren ebaluazioa bultzatzea,

“presentismoa” ez saritzen saiatuz.

Plantilla murriztuak, batez ere Saltokien sektorean. Denborak astetik astera hobeki planifikatzea.

Emakumeek aukeratzeko eta erosteko duten gaitasuna

areagotzen ari da, eta horrek egoera berriak eta heldu

beharreko alderdi berriak eskatzen ditu.

Langile kalifikatuak behar dira, bezeroen adin, dibertsitate,

baliabide, ordutegi eta premia desberdinetara egokitzen dakitenak.

Page 22: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

22

GOMENDIOAKGOMENDIOAK

Page 23: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

23

Sektore horietan teknologia berriak aplikatzearen alorreko jakintzan eta esperientzian inbertitzea, mozkinak txikiagotu

gabe “presentziazko denborak” saihesteko.

Hautaketa-prozesuetan bizitokiaren kokapenaren aldagaia txertatzea, hots, etxebizitza lantokitik gertu egotea positiboki

balioestea, establezimenduetatik gertu bizi diren pertsonen kontratazioa faboratzeko, horren guztiaren jomuga laneko

joan-etorrietan, jateko atsedenaldietan eta abarretan emandako denborak optimizatzea izanik.

Abian jarritako neurriak dokumentatzea eta idaztea, plantillari une oro jakitera emateko .

Plantillarekiko komunikazioa areagotzea eta plantillari partaidetza-maila handiagoa ematea.

“Negozio-erritmoak” aztertzea, lan gutxieneko eta handieneko uneak ezagutzeko eta malgutasun-neurriak aplikatzeko.

Malgutasunaren kontzeptuaren inguruko ideia nahasiak eta aurreiritziak (adibidez, lanpostua uztea eta/edo diru-

sarrerak galtzea) saihestea.

Hornitzaileekin, plantillarekin, bezeroekin eta abarrekin komunikazio ona ezartzea.

“Aplikaturiko neurrien inpaktuari” jarraipen sakonagoa egitea, askotan, enpresaren zenbait hobekuntza ez baitira lotzen

ordutegi-malgutasunarekin.

Ordutegi-malgutasunerako neurrien aplikazioa bestelako alderdi batzuekin ez lotzen saiatzea, esaterako, soldatarekin,

urteko lanorduekin, eta abarrekin.

Gizonezko kudeatzaileen kasuan, ordutegi-malgutasunaren eta bateratzearen gaineko informazio eta aholkularitza

gehiago ematea.

Sektore horietan lan-baldintzak hobetzea.

ZER EGIN DEZAKETE SALTOKIEK ETA OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUEK?

Page 24: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

24

Zertarako?

Plantillaren errendimendua eta enpresaren produktibitatea areagotzen dira. Abantailatsua ekoizpenerako.

Lan-giroa hobetzen da.

Bezeroaren nahiz plantillaren gogobetetze-mailak gora egiten du.

Absentismoa murrizten da.

Lan-estresak behera egiten du. Lasaiago dagoenez, jendeak gusturago egiten du lan.

Plantillaren eta kudeatzaileen arteko konfiantza hazten da.

Bateratzea hobetzen da.

Erakundeko plantilla osoarentzat dira onuragarriak txandak, familia-egoerak alde batera utzita.

Prestakuntza sustatzen da.

Plantilla ez dago hain nekatuta, batik bat udan, Ostalaritzako ordutegia korapilatsuagoa denean.

Talde-lanean aritzen ikasten da.

Denbora hobeki aprobetxatzen da.

Langileen erantzukizuna eta negozioarekiko konpromisoa hazten dira.

Giza kapitala balioesten da eta jendea gehiago inplikatzen da.

Neurriak jasotzen dituen dokumentu idatzi bat edukitzeak objektibotasun eta gardentasun handiagoak dakarzkio enpresari, batez ere duela gutxi sartu diren langileentzat.

Malgutasuna gauza positibotzat, errealtzat, posibletzat hartzen da.

Lan-puntetako uneetan ordu gehiago sartzea ahalbidetzen du arazo handirik gabe.

Pertsona adimentsuak atxikitzen dira eta txandatzea saihesten da.

Page 25: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

25

ETA ZER GEHIAGO?

Sektore horietako plantillei:

•Negozioarekiko konfiantza- eta konpromiso-maila

areagotzea, horrelako malgutasun-neurrien erabileran gerta

litezkeen zenbait abusu saiheste aldera.

•Erantzukizun-kulturan parte hartzea, kontuan hartuz

kultura horren arabera malgutasun-neurriak “denontzat

onuragarriak” diren gauzatzat hartuko liratekeela.

•Premia pertsonalak argi eta garbi zehaztea, negoziazioaren

ikuspegian oinarriturik.

•Etengabeko prestakuntzan inplikatzea.

Bezeroei, hornitzaileei eta abarri:

•Bezeroei bestelako erosketa-ohituretan eta zerbitzuak

erabiltzeko bestelako ohituretan berriz heztea,

enpresen hainbat estrategiaren bitartez (indartzea

marketin-estrategien bitartez).

•Hornitzaileekiko merkataritza-harremanak teknologia

berrien bitartez eta “gehiago planifikaturiko” ohituren

bitartez ezar daitezen sustatzea (hala nola, aurretiaz

hitzordua eskatzea).

Page 26: EAEko SALTOKIEN eta OSTALARITZAREN ORDUTEGI MALGUTASUNARI buruzko AZTERLANA.

26ETA ZER GEHIAGO? Administrazioei, Sektoreen Elkarteei, Sektorearen Konfederazioei eta abarri

“Jarduera-puntako” uneetan edota lanpostutik kanpo egoteko egoeretan pertsonak kontratazeko laguntzak (aldian aldiko

kontratazioak).

• Etengabeko hobekuntza lortzeko ekimenetan (adibidez, EGE) oinarrizko alderdi gisa txertatzea lan-modu berriak eta

Saltokietako eta Ostalaritza-establezimenduetako lan-ordutegiak malgutu eta plantillen bizitzetara egokitu beharra.

• Ordutegiak arrazionalizatzeko eta malgutzeko alorrean egon litezkeen Jardunbide Egokiak hedatzea.

• Esperientzia pilotuak gauzatzea hainbat ordutegirekin, batez ere, Saltokietan, zailtasunak atzemateko eta ondorioz,

alternatiba positiboak proposatzeko.

• Lan-merkatuaren berrantolaketaren inpaktu ekonomiko eta sozialean sakontzen jarraitzea, haren sektore guztiei dagokienez,

bereziki, ahulenei (Saltoki txikiak, irekitzeko ordutegi zurrunak dituzten Ostalaritza-establezimenduak eta abar).

• Ostalaritzarako eta Saltokietarako kudeatzaileentzako prestakuntza sustatzea, zehazki, honako hauen prestakuntza, besteak

beste: teknologia berriak beren jardueran aplikatzea, Kalitatera orientaturiko antolakuntza-aldaketak, EGE, Bateratzea, edota

denborak eta negozioak antolatzeko bestelako moduekin esparruan izandako esperientzia arrakastatsuak.

• Elkartegintza eta dendarien eta ostalarien Elkarteek beren toki-ekimenetan antolaturiko jarduerak sustatzea.

•Oro har gizartean “denborak modu arrazionalagoan erabiltzeko kultura” aztertzen eta sustatzen duten egiturak eta baliabideak

bultzatzea Elkarte Publikoen barruan, esate baterako, Sail espezifikoak sortuz.