EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako...

8
#GetxoBiziEzazu Doako alea Nº 1552 www.getxo.eus Ekainak 27 >> Utzailak 7 2018 / Nabarmentzekoak > 2018. urtean 55 enpresa eratu ziren Ekonomia Sustapeneko Arloaren babesaz (2. or.) > Sei haur-abesbatzek parte hartuko dute Getxo Txiki Kantan (3. or.) > Getxok lehenengo “Tximeleten oasia” dauka (4. or.) Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina. Hilak 28, ostirala, Ereaga hondartzan. 11:00-14:00. Zikloa: Punta Begoñako xehetasunak. Gaikako ibilbideak adituekin, ostegunetan, ekainak 27 eta uztailak 4 eta 11, 17:30etik 18:30era. Aurretiko izenemate: 94 491 08 00. Dohainik. Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadi- ko Alderdi Sozialistak akordioa aur- keztu dute 2019-2023 legealdian udal gobernua eratzeko. Horren helburua da, Amaia Agirrek (EAJ-PNV) eta Car- men Diezek (PSE-EE) azaldu dutenez “Udala egonkortasun politiko handiagoz hornitzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Horretarako elkarrizketaren eta ezberdinen arteko adostasunaren alde lan egingo dugu, Getxorako gobernu-progra- ma onena lortu ahal izateko”. Gizarte Kohesiorako Arloa alderdi sozialista- ren tutoretza pean izango da. Agirrek azpimarratu duenez, akor- dioak Getxori gehiengo egonkorra bermatzen dio datozen lau urteetan helburu estrategikoak bultzatu eta ga- ratu ahal izateko eta Getxo “berritzai- lea, jasangarria, lagunkoia, osasungarria, berdea eta emakumeen eta gizonen neurri- koa lortu ahal izateko; hori guztia leihatila bakarraren gardentasunaz eta hurbiltasu- naz, auzokideek Udalarekin duten harre- mana arina eta eraginkorra lortze aldera”. Carmen Díaz sozialistak, bere aldetik, esan duenez “Getxoko auzokideen eta elkarteen esanetara egongo den gobernua izango da; era berean, Udal berria osatzen duten alderdi politiko guztien esanetara, elkarrizketa eta topagunea izateko apustu garbiaz”. Lan ildoak Akordioak, besteak beste, honako lan ildo hauek proposatzen ditu: Etxe- bizitza Plan bat prestatzea hiritarren beharrizanei erantzuteko, errenta so- zialaren aldeko apustu garbia eginez; Areetako Geltokia plazan eta ingu- ruan esparru bat sortzea herritarren gozamenerako eta alokairu sozialeko etxebizitza berriak eta aparkalekuak eraikitzea Romo-Areetan. Thinking Fadura egitasmoa garatzea- ren alde egiten da, aisia, osasun eta kirol alorreko proiektuak gauzatzeko elkarteen parte-hartzearekin eta Ge- txo abangoardia kulturalean kokatu nahi da Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroarekin. Era berean, udalerrian dagoen talentua bultzatu- ko da, baita Algortako Coworkinga edo urarekin lotutako enpresen haz- tegia ere; merkataritza, ostalaritza … bultzatuko dira. Mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egitea hitzartu da: Ibarbengoa- ko geltokia, Gainzako aparkalekua, TAOren berrikustea, irisgarritasun proiektu batzuk eta Aiboan berdegu- ne berri bat sortuz. Gizarte zerbitzuen aldeko apustuari esker, aniztasuna, berdintasuna eta zahartze aktiboa artatuko dira eta zentro berritzaile eta belaunaldi ar- teko berria sustatuko da; bertan Ro- moko gazteentzat egoitza bat eta zuz- kidura-bizitokiak izango dira; baita elkarteen arteko harremanetarako espazio bat ere –Foru Aldundiarekin lankidetzan garatuko den ekimen ai- tzindaria-. Punta Begoña Fundazioa bultzatze- ko lankidetza publiko-pribatua ere adostu da, Getxoko kultur ondarearen balioa nabarmentze aldera. Akordio osoa: www.getxo.eus/eu/ Andrea Motis tronpetista, saxofonista, kantari eta konposatzaile gaztearen emanaldiak hasiera ipiniko dio Mu- xikebarriko Ereaga aretoan uztailaren 7ra arte izango den Nazioarteko Jazz Jaialdiari. Estatuan proiekziorik han- dienetarikoa duen jazz artista da, eta aipatu beharra dago bakarka egindako lehendabiziko lanari esker kritikariak eta ikus-entzuleak harritzeko gauza izan zela. Bigarren jardunaldian Julian Lage kaliforniarraren txanda izango da, sonoritate apartak sortzeko gai den gitarrista birtuosoarena. Jazzaldiaren erdialdean jazz munduan erreferen- tzia bihurtutako pianista izango da, eskarmentu handiko Kenny Barron, hain zuzen. Bebopeko estilista hau ohi- tuta dago erritmo berriak esploratzen, swingean dituen sustrai sakonak inoiz ahaztu gabe. Uztailaren 6an Madeleine Peyroux igoko da Muxikebarriko es- zenatokira. Musikari hau gaur egungo kantaririk arrakastatsuenetariko bat da, jazza bestelako genero klasikoekin uztartzeko gai, beti ere folk, pop edo funkari lotutako iturri garaikideetatik edaten duten kanta gogoangarrietan. Azken egunean, Paquito D’Rivera bi- kaina etorriko zaigu, jazz latindarreko maisu handia eta Irakere talde mitikoa- ren fundatzaileetariko bat. Kasu hone- tan Getxora zazpikotearen formatuan iritsiko da, Cariberian biraren barruan musikari talde bikain batek lagunduta, eta jazz latindarraren eremura eraman- go du konpositore handien musika, hala nola Falla, Rodrigo eta Albénize- na, baina Portugaleko fadista handiak ahaztu gabe. Kontzertu nagusiei eta lehenengo aldiz Muxikebarriko audi- torio nagusian 21:00etan hasiko diren taldeen lehiaketako emanaldiei, pro- gramari Hirugarren Milurtekoaren ata- leko kontzertuak gehitu behar zaizkio, Algortako Geltokia plazan 19:00etan, eta jam sessions The Piper´s Irish Pu- bean, 24:00etan, goizeko bi saiorekin batera. Jazzaren informazio guztia: www.getxo.eus/eu/ Horren helburua da Udala egonkortasun politiko handiagoz hornitzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno- orri itxurako lau bizikleta- aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea, jasangarria, lagunkoia, osasungarria, berdea eta hiritarren neurrikoa Andrea Motis tronpetari eta saxofonistak hasiko du Getxo Jazz 2019 Kenny Barron Andrea Motis

Transcript of EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako...

Page 1: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

#GetxoBiziEzazu

Doako alea

Nº 1552 www.getxo.eus

Ekainak 27 >> Utzailak 7

2018

/ Nabarmentzekoak> 2018. urtean 55 enpresa eratu ziren Ekonomia

Sustapeneko Arloaren babesaz (2. or.)

> Sei haur-abesbatzek parte hartuko dute Getxo Txiki Kantan (3. or.)

> Getxok lehenengo “Tximeleten oasia” dauka (4. or.)

Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina. Hilak 28, ostirala, Ereaga hondartzan. 11:00-14:00.

Zikloa: Punta Begoñako xehetasunak. Gaikako ibilbideak adituekin, ostegunetan, ekainak 27 eta uztailak 4 eta 11, 17:30etik 18:30era. Aurretiko izenemate: 94 491 08 00. Dohainik.

Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadi-ko Alderdi Sozialistak akordioa aur-keztu dute 2019-2023 legealdian udal gobernua eratzeko. Horren helburua da, Amaia Agirrek (EAJ-PNV) eta Car-men Diezek (PSE-EE) azaldu dutenez “Udala egonkortasun politiko handiagoz hornitzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Horretarako elkarrizketaren eta ezberdinen arteko adostasunaren alde lan egingo dugu, Getxorako gobernu-progra-ma onena lortu ahal izateko”. Gizarte Kohesiorako Arloa alderdi sozialista-ren tutoretza pean izango da.Agirrek azpimarratu duenez, akor-dioak Getxori gehiengo egonkorra bermatzen dio datozen lau urteetan helburu estrategikoak bultzatu eta ga-ratu ahal izateko eta Getxo “berritzai-lea, jasangarria, lagunkoia, osasungarria, berdea eta emakumeen eta gizonen neurri-koa lortu ahal izateko; hori guztia leihatila bakarraren gardentasunaz eta hurbiltasu-naz, auzokideek Udalarekin duten harre-mana arina eta eraginkorra lortze aldera”.Carmen Díaz sozialistak, bere aldetik, esan duenez “Getxoko auzokideen eta elkarteen esanetara egongo den gobernua izango da; era berean, Udal berria osatzen duten alderdi politiko guztien esanetara,

elkarrizketa eta topagunea izateko apustu garbiaz”.

Lan ildoakAkordioak, besteak beste, honako lan ildo hauek proposatzen ditu: Etxe-bizitza Plan bat prestatzea hiritarren beharrizanei erantzuteko, errenta so-zialaren aldeko apustu garbia eginez;

Areetako Geltokia plazan eta ingu-ruan esparru bat sortzea herritarren gozamenerako eta alokairu sozialeko etxebizitza berriak eta aparkalekuak eraikitzea Romo-Areetan.Thinking Fadura egitasmoa garatzea-ren alde egiten da, aisia, osasun eta kirol alorreko proiektuak gauzatzeko elkarteen parte-hartzearekin eta Ge-

txo abangoardia kulturalean kokatu nahi da Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroarekin. Era berean, udalerrian dagoen talentua bultzatu-ko da, baita Algortako Coworkinga edo urarekin lotutako enpresen haz-tegia ere; merkataritza, ostalaritza … bultzatuko dira. Mugikortasun jasangarriaren ereduan aurrera egitea hitzartu da: Ibarbengoa-ko geltokia, Gainzako aparkalekua, TAOren berrikustea, irisgarritasun proiektu batzuk eta Aiboan berdegu-ne berri bat sortuz.Gizarte zerbitzuen aldeko apustuari esker, aniztasuna, berdintasuna eta zahartze aktiboa artatuko dira eta zentro berritzaile eta belaunaldi ar-teko berria sustatuko da; bertan Ro-moko gazteentzat egoitza bat eta zuz-kidura-bizitokiak izango dira; baita elkarteen arteko harremanetarako espazio bat ere –Foru Aldundiarekin lankidetzan garatuko den ekimen ai-tzindaria-. Punta Begoña Fundazioa bultzatze-ko lankidetza publiko-pribatua ere adostu da, Getxoko kultur ondarearen balioa nabarmentze aldera. Akordio osoa: www.getxo.eus/eu/

Andrea Motis tronpetista, saxofonista, kantari eta konposatzaile gaztearen emanaldiak hasiera ipiniko dio Mu-xikebarriko Ereaga aretoan uztailaren 7ra arte izango den Nazioarteko Jazz Jaialdiari. Estatuan proiekziorik han-dienetarikoa duen jazz artista da, eta aipatu beharra dago bakarka egindako lehendabiziko lanari esker kritikariak eta ikus-entzuleak harritzeko gauza izan zela. Bigarren jardunaldian Julian Lage kaliforniarraren txanda izango da, sonoritate apartak sortzeko gai den gitarrista birtuosoarena. Jazzaldiaren erdialdean jazz munduan erreferen-tzia bihurtutako pianista izango da, eskarmentu handiko Kenny Barron, hain zuzen. Bebopeko estilista hau ohi-tuta dago erritmo berriak esploratzen, swingean dituen sustrai sakonak inoiz ahaztu gabe. Uztailaren 6an Madeleine Peyroux igoko da Muxikebarriko es-zenatokira. Musikari hau gaur egungo

kantaririk arrakastatsuenetariko bat da, jazza bestelako genero klasikoekin

uztartzeko gai, beti ere folk, pop edo funkari lotutako iturri garaikideetatik

edaten duten kanta gogoangarrietan. Azken egunean, Paquito D’Rivera bi-kaina etorriko zaigu, jazz latindarreko maisu handia eta Irakere talde mitikoa-ren fundatzaileetariko bat. Kasu hone-tan Getxora zazpikotearen formatuan iritsiko da, Cariberian biraren barruan musikari talde bikain batek lagunduta, eta jazz latindarraren eremura eraman-go du konpositore handien musika, hala nola Falla, Rodrigo eta Albénize-na, baina Portugaleko fadista handiak ahaztu gabe. Kontzertu nagusiei eta lehenengo aldiz Muxikebarriko audi-torio nagusian 21:00etan hasiko diren taldeen lehiaketako emanaldiei, pro-gramari Hirugarren Milurtekoaren ata-leko kontzertuak gehitu behar zaizkio, Algortako Geltokia plazan 19:00etan, eta jam sessions The Piper´s Irish Pu-bean, 24:00etan, goizeko bi saiorekin batera. Jazzaren informazio guztia: www.getxo.eus/eu/

Horren helburua da Udala egonkortasun politiko handiagoz hornitzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko

Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.)

EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea, jasangarria, lagunkoia, osasungarria, berdea eta hiritarren neurrikoa

Andrea Motis tronpetari eta saxofonistak hasiko du Getxo Jazz 2019

Kenny Barron Andrea Motis

Page 2: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

STAF

F > Getxoberri eGetxoko Udaleko Komu-

nikazio Sailak kaleratutako argitalpenada eta horretan udalari eta tokiko bizi -tzari lotutako albisteak eta informazio-ak agertzen dira astero.Komunikazio zinegotzia: Amaia Agirre Zuzendaria: Javier García.Erredaktoreburua: Itziar Aguayo.Erredakzioa: Nekane Ardanza. Monika Rodrigo, Iñigo Olondo.

Urgull Kalea z.g., 4º. Tel. 94 466 03 20. 48991 Getxo.E-posta: [email protected] arduradunak: Bostnan Bilbao S.L.Inprimaketa: Bilbao Editorial Producciones S.L.U.Banaketa: Lantegi BatuakGordailu legala: BI-388-87

LANPOLTSA SALEROSKETA GALDUTAKOAK

Ikasketak euskaraz jarraitzera animatzea da Udalak, Alkarbidek, Foru Al-dundiak eta EUDELek abian jarritako Nahi dudalako kanpainaren helburua. DBHko hirugarren eta laugarren mailetako gazteek www.nahidudalako.eus webgunearen bidez ezagutu dute ekimena. Bertan euskararen era-bilerei buruzko inkesta bat bete ahal izan dute, eta horien artean zozke-tatutako Ipad mini 4 wifi Ane Chamizo Elosegi getxotarrarentzat izan da (Aixerrota Institutuko DBHko 4. mailako ikaslea).

Tratu txarren biktimak artatzeko Eusko Jaularitzaren telefono zerbitzua: 900 840 111

Norberaren iragarkiak direnez gero, aldizkari hau ez da horien edukiaren egiazko-tasunaren erantzule izango.

Genero-indarkeriaren aurrean jarrera berri bat eragitera lagun-tzea da Udalak antolatutako eta abian jarritako sentsibiliza-zio kanpaina berriaren helbu-rua. Kanpaina Presidentzia eta Berdintasuneko Ministerioak emandako 14.802€-ko diru-la-guntzarekin eramango da aurre-ra, genero indarkeriari lotutako Estatu Hitzarmenaren neurrien artean. Udalerrian barrena bizikletak aparkatzeko lau tokitan biniloak jarri dira, uztai-koaderno ba-ten orriak izango balira bezala, eta horietan genero indarkeriari buruzko hitzaldi batean ikasle

EKAINAK 27 OSTEGUNA Zikloa: Punta Begoñako xeheta-sunak. 17:30ean, Punta Begoña-ko Galerietan, “Punta Begoñaren esanahi soziala. Gune estrategiko baten memoria”. Hizlari: Saroe Pascual (arkitektoa eta Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedrako ikertzailea (UPV-EHU). Aurretiko izen-ematea: 94 491 08 00. Dohainik.

Kirol Portua. Getxo outlet. Ekaina-ren 30era arte.

EKAINAK 28 OSTIRALA Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina. Ereaga hondartzan. 11:00-14:00.

EKAINAK 29 LARUNBATA Ingurumen Aretoa. 10:15-12:15h, “Bolueko esploratzaileak”. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96 http://www.ingurumenaretoage-txo.eus/?lang=eu

Antzerkia. 20:00etan, Utopian (Erro-tatxu poligonoa), “Cabaret Voltaire”. Sarrera: 10€. Informazio gehiago: www.utopiangetxo.com/eu/

EKAINAK 30 IGANDEA 3. Txiki Kanta. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 12:00etan, haur abesbatzen jaialdia sei talderen eskutik. Sarrera: Algortako eta Ro-moko Kultur Etxeetan jaso beha-rreko gonbit-txartelez. Antolatzai-le: Lilura abesbatza.

Ingurumen Aretoa. 10:15-12:15, familientzako Escape Rooma. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96 http://www.ingurumenaretoage-txo.eus/?lang=eu

Antzerkia. 20:00etan, Utopian (Errotatxu poligonoa), “End”. Sa-rrera: 5€. Argibideak: www.uto-piangetxo.com/eu/

UZTAILAK 1 ASTELEHENALetren Terrazak. Gernika parkean eta Iturgitxi eta Sarri plazetan, uz-tailaren 30era arte; eta Areetako Geltokia, Algortako Geltokia eta Aldapa plazetan, abuztuaren 5etik 30era, kale liburutegiak.

UZTAILAK 3 ASTEAZKENA XLIII. Nazioarteko Jazzal-dia. Algortako Geltokia plazan, 19:00etan, “Hirugarren Milurte-koa” atalean, Kontxi Lorente Trio. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketan, Claudio Jr. De Rosa 4et. Jarraian, Andrea Motis. Sarre-ra: 10€. Erakusketak. Algortako Torrene Aretoan, BBK Fundazioa-

ren “Jazz: Henry Matisse” erakus-keta eta Algortako Kultur Etxean Enrique Cresporen argazkiak. Biak hilaren 21era arte

UZTAILAK 4 OSTEGUNA XLIII. Nazioarteko Jazzal-dia. Algortako Geltokia plazan, 19:00etan, “Hirugarren Milurte-koa” atalean, Euskadiko Ikasleen Jon Urrutia Trio. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketan, Szymon Klekowicki Sextet. Ja-rraian, Julian Lage Trio. Sarrera: 12€. Algortako The Piper’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos taldearen eskutik.

Zikloa: Punta Begoñako xeheta-sunak. 17:30ean, Punta Begoña-ko Galerietan, “100 urte Punta Begoña eraikitzen eta aldatzen”. Hizlari: Maria Peraita (arkitektoa eta Kultur Paisaiak eta Ondarea-ren UNESCO Katedrako ikertzailea (UPV-EHU). Aurretiko izen-ematea: 94 491 08 00. Dohainik.

UZTAILAK 5 OSTIRALA XLIII. Nazioarteko Jazzal-dia. Algortako Geltokia plazan, 19:00etan, “Hirugarren Milurte-koa” atalean Girls in Band. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Ángel Lorente 5et. Jarraian, Kenny Barron Trio. Sarrera: 15€. Algortako The Pi-per’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos tal-dearen eskutik.

UZTAILAK 6 LARUNBATA XLIII. Nazioarteko Jazzaldia. Algortako Geltokia plazan, Lindy Hop. 12:00etan, eskola-irekia; 13:00etan, kontzertua eta dan-tzaldia; eta 19:00etan, “Hiruga-rren Milurtekoa” atalean, Aishinka. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Tal-de Lehiaketan, Marc Martín Trio. Jarraian, Madeleine Peyroux. Sa-rrera: 25€. Algortako The Piper’s Irish Puben, 24:00etan, jam saioak Detectives Descalzos taldearen eskutik.

Ingurumen Aretoa. 10:15-12:15h, familientzako Escape Rooma. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel: 688 88 35 96. http://www.ingurumenare-toagetxo.eus/?lang=eu

UZTAILAK 7 IGANDEA XLIII. Nazioarteko Jazzaldia. Al-gortako Andrés Isasi Musika Esko-lan, 12:00etan, Kristalezko Kios-koa atala (familia osoarentzako saioak), Crazy Jazzers taldearen eskutik; eta 19:00etan, “Hiruga-rren Milurtekoa” atalean, Juanma Urriza Quartet. Sarrera dohainik. Muxikebarriko Ereaga aretoan, 21:00etan, Talde Lehiaketako ira-bazlea. Jarraian, Paquito D´Rivera Septet. Sarrera: 20€.

Ingurumen Aretoa. Txiki tai-lerrak: 6-14 urte. 10:30etik 13:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Tel.: 688 88 35 96 eta http://www.inguru-menaretoagetxo.eus/?lang=eu

2018. urtean 55 enpresa eratu ziren Ekonomia Sustapeneko Arloaren babesaz

Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan

Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko sentsibilizazio kanpaina berria da

85 lanpostu sortu ziren

- Lan bila nabil lanaldi osokoa edo ordukakoa, garbiketa egi-

teko edo adinekoak edo umeak zaintzeko. Tel.: 632 411 553.

- Anderea prest etxeko lanak, andere nagusiak edo garbike-ta lanak egiteko. Eskarmentu handia. Tel. 616 821 824.

- Errentan emateko Abra 4 erai-kinean 7 m2-ko departamen-tua. Tel.: 94 602 07 42.

eCivis elkarteak osasun arloko herritarren partaidetzari buruz-ko bazkari-solasaldia antolatu du datorren uztailaren 3an, asteaz-kenean, Pausoz Pauso elkartea-ren eskutik, bere presidente den Idoia Eguzkizaren partaidetzare-kin. Ekimena Algortako Ugartena jatetxean izango da, aipatutako egunean, 14:30ean hasita. Plaza ko-purua mugatua da eta menuaren prezioa 14,50€koa (BEZa barne eta kaferik gabe) izango da.Izenematea 620 237 036 zenbakian, [email protected], posta elektroni-koan edo https://pausoz-pau-so.eventbrite.es loturaren bidez egin dezakete interesatuek. In-formazio gehiago: www.ecivis.eus eta bere gizarte sareetan.

2018an 55 enpresa eratu ziren Udaleko Ekonomia Sustapene-ko Getxolan Zerbitzuaren babe-saz. Enpresa horiek (gehienak Getxon kokatuta) 85 lanpostu sortu zituzten. Jarduera-sek-toreen arabera, gehienak izan ziren Beste zerbitzu profesional batzuk (%24) (aholkularitza, instalazio elektrikoak, garraioa eta argazki-estudioak, besteak beste); jarraian, Merkataritza eta konponketak (%15) eta Komunika-

batzuek hartu ahal izango lituz-keten apunteak irakur daitezke, euskaraz eta gazteleraz. Esal-diek genero indarkeriari buruz-ko informazioa azaltzen dute, bikotean kontrolaren gai batzuk nabarmentzen dute eta proposa-menak eta irtenbideak proposa-tzen dira, interes telefono zenbaki eta traola batzuekin batera. Biniloak Algortako Geltokia plazako, Areetako Geltokia pla-zako, Ereagako pasealekuko eta Galeako bizikleta-aparkalekue-tan kokatu dira. Biniloek uda osoan irautea espero da, “ema-kumeenganako indarkeria guztiak desagerrarazten dituen gizarte bat

Bazkari-solasaldia eCivisekin

zioa eta publizitatea (%15); neurri apalagoan, Osasuna (%9), Eder-tasuna (%5), Aisialdia (%7), Osta-laritza (%5), Irakaskuntza (% 5), Sareko merkataritza (%5), Lehen sektorea (%4), eta Eraikuntza eta berrikuntzak (%2).2018an zehar, 263 pertsonak erabili zuten enpresa bat erai-ki nahi dutenei Getxolanek eskaintzen dien aholkularitza zerbitzua (ideiaren azterketatik negozioa martxan jartzera arte-

ko prozesua barne hartzen due-na), %59 emakumezkoak izan ziren, eta %41 gizonezkoak. Gehienak (%37) 44 urtetik gora-koak izan ziren; %31, aldiz, 35 eta 43 urte bitartekoak; azkenik, %27 25etik 34 urtera artekoak ziren. Jatorriari dagokionez, %69 estatukoak izan ziren, eta %31 estatutik kanpokoak. Ekin-tzaile gehienek unibertsitateko ikasketak zituzten (%39).(Gehigarri berezia barruan)

Ekainaren 28an, ostiralean, ospatuko den LGTBI pertsonen eskubideen aldeko Eguna dela eta, Udalak sei eserleku pintatu ditu, kolektibo horren banderaren sinboloa diren ortzadarraren koloreekin. Pintatutako bankuak Algortan, Areetan, Romon, Negurin, Bidezabalen eta Andra Marin daude. Jarduera honekin onarpena eta konpromisoa utzi nahi dira agerian eta baita sexu orientazio edo izaera/adierazpenagatik diskriminazioan dauden gorro-to hitzaldiak salatu eta sexu aniztasun eta genero identitatearen inguruan sentsibilizatu ere.

Eserlekuak LGTBI banderarekin

eraikitzeko Udalak duen konpromi-soa indartuz”, nabarmendu du Amaia Agirre alkateak. Autodefentsa feministarako heziketaGainera, diru-laguntzaren parte bat autodefentsa feministarako heziketa bat antolatzeko ere izan da. Hilabete honetan burutu da, bederatzi emakume gazteren partaidetzarekin (Portu Zaharre-ko eta Algortako jai batzordeeta-koak). Saioetan erasoak identifi-katzeko tresnak eta estrategiak zehaztu dira, eta parte-hartzai-leek beldurrak eta emozioak par-tekatu dituzte.

Page 3: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

168 abeslari bilduko dira topaketaren hirugarren edizioan

Diru-bilketa Bidesari elkartearentzat izango da

Sei kokapenetan izango dira uztailaren 1etik abuztuaren 30era arte

Sei haur-abesbatzek parte hartuko dute Getxo Txiki Kantan

Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztearen kontzertua

Muxikebarrin

Beste uda batez itzuliko dira Letren Terrazak

Datorren igandean, ekainak 30, Getxo Txiki Kanta haur-abesbatzen jaialdia-ren hirugarren edizioa ospatuko da, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Burgoseko sei talderen partaidetzarekin. Lilura abesbatzak Kultur Etxearekin elkar-lanean antolatutako ekimena Muxi-kebarriko Ereaga aretoan izango da, eguerdiko 12:00etan hasita. Guztira, 168 abeslarik parte hartuko dute to-paketan. Ekimenaren bitartez musi-ka korala zabaldu nahi da belaunaldi berrien artean eta, aldi berean, garai, genero eta estilo anitzeko musika-ko-rronteak ezagutzera eman. Ohi denez, hainbat estilo eta egileren lanak en-tzuteko aukera izango du publikoak, esaterako Jijm Papoulis, Xabier Lete, Michael Jackson, Rozalén, Xabier Sa-rasola eta Oskorrirenak, eta baita he-rri-kantak ere.

AbesbatzakAurten Orfeón Burgalés taldeak zabal-duko du txikien kantaldia. Abesbatza hori 1972 urtean sortu zen eta taldea 34 abeslarik osatuta dago. Bere ibilbi-dean hainbat topaketa eta saio korale-tan aritu da, Espainian zein kanpoan. 2016an Pasioa San Mateoren arabera in-terpretatu zuen Burgoseko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Jarraian, Do-nostiako Easo Gaztetxo abesbatza jar-dungo da. 30 ahotsen talde hori Easo Musika Eskolaren baitan sortu zen 2009. urtean. Eskainitako emanaldien artean nabarmendu behar da Donos-tiako Musika Hamabostaldian iaz es-kainitako opera. Hirugarren lekuan, Biotz Alai Txiki bertoko abesbatza arituko da. Talde gazte hori orain dela hiru urte abiatu zen eta oraingoan 24 ahots bilduko ditu agertokian. Ópera

divertimento konpainiarekin elkarla-nean, Txanogorritxo eta Loti ederra ope-rak eskainiko ditu; haurrei espreski zuzendutako lanak dira. Emanaldiaren erdia igarota, Ugao-Miraballeseko Sarea Txiki Abesbatza arituko da. 18 abeslari jarduten dira 2007. urtean sortutako koral horre-tan. Horren ondoren Ondarberri ge-txotar taldearen txanda izango da. Orain dela bi urte sortutako elkartea da eta 15 ahotsek osatzen dute. Azke-nik, Getxoko beste talde batek, Lilura Abesbatzak, amaiera ipiniko dio aur-tengo Txiki Kantari. 47 ume biltzen ditu talde horrek eta Bizkaiko zein gure herrialdetik kanpoko hainbat saiotan hartu du parte. Oviedo Hiriko 4. Haur-abesbatzen Lehiaketan lehe-nengo arrakasta lortu zuen, hiruga-rren saria eskuratu baitzuen.

Datorren larunbatean, ekainak 29, Euskadiko Ikasleen Orkestra Gazteak kontzertua eskainiko du Muxikeba-rriko Ereaga aretoan. Txaber Fernán-dezek zuzenduta, Jeasn Sibeliusen Karelia Obertura eta Edward Griegen Peer Gynten 1. eta 2. suiteak interpre-tatuko ditu. Kontzertua 19:00etan ha-siko da eta sarrera dohainik izango da. Dohainik den arren, Ereaga aretoa bete arte sartu ahal izango da jendea.Euskadiko Ikasleen Orkestra, EIO, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-lak bultzatzen duen hezkuntza-proiektu musikala da, 2005an mar-txan jarri zena. Etorkizuneko euskal musikarien trebakuntza musikalean bidelagun izan nahi duen ekimen ho-nek lekua eskaintzen die ikasle gaz-teei musika jendaurrean eta orkestra

bateko kide gisa jo dezaten. EIOren helburu nagusia da heziketa sinfoni-koa eta orkestrala eskaintzea musika kontserbatorioetako eta eskoletako ikasleei. Batetik, ikasleen motibazioa piztu nahi du EIOk, musika ikasketetan ja-rrai dezaten; eta bestetik, kontserba-torioetan ikasleek landu ezin izango luketen errepertorio sinfoniko zabala jotzeko aukera eman nahi zaie orkes-trara bildutakoei.Euskadiko Ikasleen Orkestra Gaztea 2010-2011 ikasturtean sortu zen eta 13–15 urte tarteko 82 neska-mutilek osatzen dute. Bibolin, biola, txelo, kontrabaxu, txirula, klarinete, oboe, fagot, tronpeta, tronpa, tronboi, tuba, harpa eta perkusioa dira, hain zuzen ere, jotzen dituzten musika-tresnak.

Letren Terrazek, Getxoko Udako Libu-rutegiek, uztailaren 1etik abuztuaren 30era arte kaleratuko dituzte berriro ere liburuak haurrei zein helduei ger-turatzeko. Iaz bezala, sei kokapenetan banatuko dira terrazak. Horrela, uz-tailaren 1etik 30era, Gernika parkean (Neguri) eta Iturgitxi (Algorta) eta Sarri (Andra Mari) plazetan kokatuko dira etxolak. Abuztuaren 5etik 30era, berriz, Areetako Geltokia, Algortako Geltokia eta Aldapa plazetara pasa-tuko dira. Terrazak astelehenetik osti-ralera egongo dira zabalik honako or-dutegi honetan: 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

Hautaketa anitza irakurtzeko eta jolastekoKokapen horietan guztietan, erabil-tzaileek irakurketa anitzez gozatu ahal izango dute eta txikienek, haur-jokoez, tailerrez eta ipuin-kontaketa saioez. Guztira, 2.000 liburuz osatu-tako liburu-funtsa eskainiko dizkiete Terrazek erabiltzaileei. Horrela, udal liburutegien arduradunek hautatuta-ko eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar, izango dituzte eskura. Halaber, eguneko prentsa ere eskuragarri izan-go da. Azken finean, udarako eta, be-reziki haurrentzat aproposak diren

irakurgaiak kaleratzea da ekimenaren helburu nagusia. Halaber, Terrazak aisialdirako guneak dira eta bertan, haurrek irakurtzea eta beste hainbat jarduera uztar di-tzakete egun osoan zehar, begiraleek gainbegiratuta. Horrela, asteko eguna-ren arabera, ipuin-kontaketak, magia ikuskizunak, disko-festa eta just dance saioak (kanta ospetsuen dantza-ko-reografiak) izango dira.

Organo kontzertua D.

Mokosch eta P. Guallarrekin

Larunbatean, ekainak 9, 19:45ean, or-gano kontzertu bat izango da Areeta-ko Ama Mesedeetako elizan, Daniela Mokosch eta Pedro Guallarren esku-tik. Parrokiaren espetxe-pastoralaren taldeak antolatutako errezitaldiaren diru-bilketa preso dauden pertsonekin lan egiten duen Bidesari elkartearen-tzat izango da. Daniela Mokosch Alemaniako Zeitz hirian jaio zen. Urte batzuetan Qua-troDASI izeneko taldeko piano-jotzai-le izan zen eta Zeitzeko St.Peter und Paul katedralean organoa jo zuen. 2015az geroztik Bizkaian bizi da; San-turtziko San Juan de Dios erietxeko eta Areetako Ama Mesedeetako organo- jotzailea da.Bestalde, Pedro Guallarek Bergaran eman zuen haurtzaroa. Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioko irakaslea da, kontzertista eta organo-jotzaile liturgikoa, eta baita organoak zaintzeko elizbarrutiko batzordeko ki-dea ere.

Page 4: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

KIROLAK

Getxoko lehenengo Tximeleten oasia ipini dute Larrañazubiko Ingurumen Aretoko arboretumean. Lorategi-gunea da, tximeleta-populazioak laguntzeko prestatzen diren horietako bat (horien kopurua, erlea bezalako beste intsektu batzuekin gertatzen den moduan, mu-rriztuz baitoa urterik urtera, arrazoi desberdinengatik), baita bestelako po-linizatzaileak ere.Udal Ingurumen Arloa izan da ekimena gauzatu duena, Getxo-Leioa Oinarriz-ko Lanbide Heziketa Zentroko landa-lorezaintzako ikasleen laguntzarekin. Estatuan garatzen ari den proiektua da,

Zerynthiak, tximeletak eta bizi diren tokiak ikertu, dibulgatu eta zaintzeko Elkarteak, eta SIECEk, Ekosistemak Ikertu eta Zaintzeko Iberiar Elkarteak, bultzatzen dutena. Egitasmoari esker, dagoeneko Oasi ugari dira penintsulan barrena banatuta daudenak; eta, aipa-tutako helburuaz gainera, hiritarren kontzientzia ere astindu nahi du txime-leta-populazio murrizketaren arazoari eusteko. Oasia bi baratze-alorretan, lurraren gai-nean lau angeluko bi sekziotan dago banatuta, hain zuzen; ondo bereizitako alorrak dira, eta bertako landare-espe-

zieekin hornituta daude. Lehenengoan, tximeleta-beldarrentzat elikagai-iturri bakarra diren landareak ipini dira, ima-goak –metamorfosi prozesua amaitu-takoan helduarora iritsi den intsektua- errunaldi faserako erakartzen dituzten landareak direlako. Aldameneko bara-tze-alorrerako, berriz, loreztitan abera-tsak diren landare mota askotarikoak aukeratu dira, tximeleta helduentzat.Oasi honetan, makaon bezalako tximele-ta handiak aurkituko ditugu, baina bai-ta landa-eremuetan normalean gizakio-kin elkarbizitzen direnak ere, hala nola aza-tximeleta handia eta kolia.

Saioa Agirre getxotarra, Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldeko kidea, berriro ere Espainiako Gimnastika Erritmikoko Lehen mailako txapelduna da. Palma Mallorcakoan jokatu da txa-pelketa aurreko asteburuan.Aparatuen finaletan, Agirrek urrea ira-bazi zuen mazoan eta pilotan; uztaia-rekin, berriz, zilarra. Pilotan, Lehen mailako gimnasta batek lortutako pun-tuaziorik onena egin zuen, 17,950. Hori gutxi balitz, Iberdrola Saria ere jaso zuen, txapelketako kirolari dotoreena-ren saria. Garaipen berezia beretzat, Pal-mara iristeko prestakuntzan asko kosta-tu baitzaio saio borobil bat egitea.

Raspas Arraun izan da euskal talderik onena asteburuan Banyolesen (Girona) jokatu den aulki mugikorreko Espai-niako Txapelketan, kadete, gazte eta 23 urtez azpiko, absolutu eta egokituen ka-tegorietan. Urrezko hiru domina –scull bikoan (2x), scull laukoan (4x) eta le-

mazaindun zortzikoan (8+)- neskentzat izan dira, maila absolutuan, eta zilarra, scull bikoan, mutil gazteentzat. Horri esker, Raspas laugarren sailkatu da sail-kapen orokorrean.Getxo Arraunek, bestalde, beste urrezko domina bat lortu du, skiff egokituan.

XXXIV. Bizkaiko Gurutzaontzi Txapel-keta- 3. Mercedes-Benz Aguinaga Kopa, Kantauriko probarik garrantzitsueneta-koa, Abrako uretan jokatuko da ekaina-ren 29 eta 30ean. Euskal eta kantabriar flotako belaontzi gailenetako 35 eski-

faia inguru jardungo dira Marítimo del Abra-R.S.C. elkarteak antolatutako txa-pelketa honetan. 34 urte betetzen ditu estropada honek eta bertan erronka na-gusia izango da Yamamay ontzia gaindi-tzea, 12 ediziotako garailea.

Saioa Agirre, Espainiako Gimnastika Erritmikoko txapelduna

Bost domina Getxorentzat, aulki mugikorrean

XXXIV. Bizkaiko Gurutzaontzi Txapelketa

Hastapeneko Natura-

argazkigintza

J.C. Badok Getxo Errugbiarekin

berritu du

Gerrarien desafioa

34. hondartza eskubaloi

Txapelketa

Getxok badu honez gero bere lehenengo “Tximeleten oasia”

Larrañazubiko Ingurumen Aretoko arboretumean dago kokatuta eta bere helburua intsektu hauek laguntzea da

Juan Carlos Bado, Getxo Errugbiko gizo-nezkoen lehen taldeko teknikariak akor-dioa sinatu du klubarekin 2019/2020ko denboraldian entrenatzaile bezala ja-rraitzeko. Duela bi denboraldi iritsi zen taldera eta jokalari gazteekin osatutako muin berria sendotzea lortu du. Aurten, 2018/2019 denboraldian, 26 partidu zu-zendu ditu; horietatik %88 irabazi du, 23 garaipen, eta bakarrik hiru galdu ditu (etxean partidu bat ere ez du galdu).

Txapelketa inklusiboaBestalde, Fadura barruko atletismo pis-tan jokatuko da 1. Getxo Rubgy Txapel-keta Inklusiboa igande honetan, ekainak 30, 09:30etik 17:00etara. Bertoko kluba-rekin batera, lehian arituko dira Gaztedi Rugby, Hernani Rugby, Universitario Bilbao Rugby, Les Abelles (Valentzia), BUC (Bartzelona) eta Almería URA tal-deak. Errugbi Inklusiboak aniztasun funtzio-nal fisikoa edo burukoa duten kirolariak integratzea du helburu.

Portu Zaharra, Arrigunaga eta Galea izango dira Gerrarien desafioa lehiaketa-ren agertoki igande honetan, ekainak 30. Oztopo-lasterketa honetan, 2.400 pertsonak parte hartuko dute, Euskadi-ko toki ezberdinetatik, probintzia mu-gakideetatik eta baita Portugaletik ere etorritakoak. Herri-proba 6 km-ko zirkuitu batean egin-go da; 22 oztopo izango ditu. 12 km-ko proban, berriz, 29 oztopo gainditu behar-ko dira. Lasterketa 150 pertsonako serie-tan lehiatuko da eta aurreikusita dago lehenengoa Portu Zaharretik abiatzea, 10:15ean. Azkena 12:30ean hasiko da. Hori dela eta, Portu Zaharreko sarbidea itxita egongo da ibilgailuentzat igan-dean, goizeko lehen ordutik 15:00etara.

Romoko Eskubaloi Taldeak, Getxo Ki-rolaken laguntzarekin, Romo Hondar-tza Team Eskubaloi Txapelketa antola-tu du Ereagan, ostiral honetatik, hilak 28, igandera arte, hilak 30. Ostiralean, 16:30etatik 20:00etara, Biz-kaiko Foru Aldundiarekin batera anto-latutako eskola-txapelketa jokatuko da. Larunbatean, 09:00etatik 20:00etara, gizon zein emakumezkoen kadete eta seniorren partidak jokatuko dira. Eta, igandean, 09:00etatik 14:00etara, fina-lak jokatuko dira.

Uztailaren 5 eta 6an, Hastapeneko Na-tura-argazkigintzako Lantegi Praktikoa antolatuko da, GETXOKO NATURA IN-GURUNEA: EZAGUTU ETA ZAINDU EZAZU jardunaldien barruan, Udalak bultzatuta. Lehenago izandako Makro argazkigintzari buruzkoan bezala, orain ere Egoitz Icaza argazkilaria izango da tailerra emango duena.Uztailaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Romo Kultur Etxean saio teorikoa egingo da: garatu beharreko teknikak, kamera-ren konfigurazioa, landa-lana, erretrata-tuko diren espeziak eta abar izango dira mintzagai.Hilaren 6an, larunbata, eskola praktikoa egingo da; bertan, aipatutako argazki saioen modukoetan erabiltzen den mate-riala azaldu eta teorikoan ikasitakoa be-teko da. Bolueko hezegunean izango da hori, 08:30etik aurrera; hori dela eta jantzi egokiak eraman beharko dira: gomazko edo mendiko botak eta mahuka luzea.Aurretiko inskripzioa: [email protected]. Saio teorikoan ez da aurretik inskripzioa egin behar.

Page 5: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 Fax: 944 66 01 49 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

[email protected] www.getxo.eus/getxolan

EKAINA

2019

Gainera, Getxolanek hainbat zerbitzu jartzen ditu enpresen eta ekintzaileen eskura, erabat dohainik:

Prestakuntza saioak.

Getxo MEETING: Enpresek eta pertsona ekintzaileek hamabost egunean behin egi-ten duten topaketa, esperientziak parteka-tze aldera eta elkar inspiratzeko. Egun ba-koitzean, gai interesgarri bat eta bi orduko saio bat, lana eginda irteteko.

Lan egiteko espazioak: Getxo CO-WORKING, bilera gelak...

Wanted: Gazteria arloarekin batera, gazteek garatutako proiektuak (enpresakoak edo ez) martxan jartzeko babesa.

Dirulaguntzak langileak kontratatzeko eta dinamizazio-jarduerak egiteko.

Merkataritzaren, ostalaritzaren eta turis-moaren sektoreetarako berariazko progra-mak.

Ekonomia Sustapeneko Arloak aholkularitza zerbitzu osoa eskaintzen die enpresa bat sortu nahi dutenei, ideiaren azterketatik hasi eta negozioa abian jartzeraino. Hel-burua da negozioaren bideragarritasuna aztertzea martxan jarri aurretik, eta lehiakor-tasunari laguntzeko estrategiez baliatzea. Doaneko zerbitzu hori Bizkaiko Foru Aldun-diak laguntzen du diruz, eta udalerrian bizi direnei edo enpresa Getxon ezarri nahi dutenei dago zuzenduta.

2018an 55 enpresa eratu ziren udale-ko Ekonomia Sustapeneko Getxolan Zerbitzuaren babesarekin; hala, 85 lanpostu sortu ziren. Gehienak Ge-txon kokatuta daude.

2018. URTEAN 55 ENPRESA ERATU ZIREN EKONOMIA

SUSTAPENEKO ARLOAREN

LAGUNTZAREKIN

EKINTZAILEENTZAKO ZERBITZUA

EKONOMIA SUSTAPENERAKO BESTE ZERBITZU BATZUK

Behin eratuta, Getxoko enpresek doako aholkularitza zerbitzua dute kudeaketarekin lotutako hainbat alorretan: estrategia, alor komertziala, ekonomikoa eta finantzarioa, legala, fiskala, teknologiarena... Zerbitzua udalerriko enpresa guztientzako eskuragarri dago, beren jarduera gorabehera: ostalaritzakoak, turistikoak, zerbitzuetakoak...

Aisia (4)

Beste zerbitzu batzuk (13)

Ostalaritza (3)Irakaskuntza (3)

Eraikuntza eta berrikuntzak (1)

Lehen sektorea (2)

Osasuna (5)

Estetika / Edergintza (5)

Online dendak (3)

Merkataritza eta konponketa (8)

Komunikazioa eta publizitatea (8)

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Getxo (Bizkaia) 944 66 01 40

@getxolanEkonomia Sustapeneko Zerbitzua

Page 6: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

Oharra: taula honetan agertzen dira Ekonomia Sustapeneko Getxolan Arloaren aholkularitzarekin 2018an sortutako enpresak, Getxon kokatu direnak eta baimena eman digutenak argitalpen honetan agertzeko. Negozio batzuk lehenago ere bazeuden arren, 2018an zehar enpresa berri bat eratu da horiek kudeatzeko.

ANDEKA BRAVO DE MEDINA FISIOTERAPIA/OSTEOPATÍA

FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA 652756600 http://getxoosteopatia.eus/ [email protected] IBAIGANE 15- 1º . 4. dptu. Metro Bilbao eraikina. AREETA-GETXO

AMAIA ARREGUI

KALITATEAREN AUDITORETZA 656732350 [email protected]

ASADOR ANTIGUO GOLF Y MINIMERCADO DELFÍN

PLATER AURREKOZINATUEN ETA KOZINATUEN MENUA

946525163 [email protected] VILLA DE PLENCIA 18B AREETA-GETXO

BAR BASERRI

TABERNA 944602891

[email protected] TELLETXE 3 ALGORTA-GETXO

BRANDCOOKING

BRANDING: BALIOAK DITUZTEN MARKAK SORTZEA. MARKETING ETA KOMUNIKAZIOA

656749654 https://brandcooking.com/ [email protected]

BLUE ESPECTÁCULOS DE MAGIA

MAGIA IKUSKIZUNAK

654663810

01 07

08

09

10

12

11

02

03

04

05

06

CB TASACIONES

HIGIEZINETAKO PERITUA HIGIEZINETAKO TASAZIOAK

649344341 http://cbtasaciones.com/ [email protected]

CLICK ESTRATEGIA

WEB-POSIZIONAMENDUAN ETA ESTRATEGIA DIGITALEAN ADITUAK

607411997 http://clickestrategia.com/ [email protected]

DOLORES RICO GARCÍA LANEKO ONGIZATEKO, OSASUNEKO ETA SEGURTASUNEKO AHOLKULARITZA/PRESTAKUNTZA/AUDITORETZA/KOMUNIKAZIOA LEGO® SERIOUS PLAY® metodologiaren bideratzailea. Vision Zero Trainer.

667570339 www.linkedin.com/in/doloresricogarcia [email protected] BIDEZABAL ALGORTA-GETXO

EL BUNKER ESCAPE

IHES-GELA 623121762 https://elbunkerescape.com/

[email protected] JOLASTOKIETA 13 LONJA AREETA-GETXO

EMEPE-21

PRODUKTU NATURALEN ONLINE DENDA

686694304 / 669852043 www.emepe-21.es [email protected]

ESTUDIO GARDOKI

ARGAZKIGINTZA-ESTUDIOA 658735377 https://www.estudiogardoki.com/ [email protected]

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 Fax: 944 66 01 49 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

Page 7: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

ESPACIO ALMA HAURDUNALDIKO ZEIN ERDIONDOKO PRESTAKUNTZA, LAGUNTZA ETA OSASUN INTEGRALEKO ZERBITZUAK

617248684 [email protected] SARRIKOBASO 22 ALGORTA-GETXO

EYM COMUNICACIÓN

PUBLIZITATE AGENTZIA 946087588 [email protected]

FRUTERÍA ANDRA MARI

FRUTA DENDA 688739386 / 685628961

[email protected] MAIDAGAN, 47A ANDRA MARI-GETXO

GETXO ZAHARRA

TABERNA - JATETXEA 946575962

www.getxozaharra.com MAIDAGAN, 59 ANDRA MARI-GETXO

GOIEZTI

ERLEZAINTZA ETA ERLAUNTZEKO PRODUKTUEN SALMENTA

645737212 [email protected]

GRUPO ZTK 3. ADINEKOENTZAKO AHOLKULARITZA

609480606 http://www.grupoztk.com/ [email protected]

HELIKE DRONE

BIDEO ETA ARGAZKIGINTZA ZERBITZUAK

669578123 [email protected]

IPARARGIA INSTALACIONES ELÉCTRICAS

INSTALAZIO ELEKTRIKOAK 677626940 / 634136556

[email protected]

JM BARBERS

BIZARTEGIA – ILE-APAINDEGIA 646733102 IBAIONDO, 1 AREETA-GETXO

KATZ ESTUDIO AUDIOVISUAL IKUS-ENTZUNEZKOEN EKOIZPENA ETA KULTUR EKITALDIEN ANTOLAKETA

670421326 https://katzestudio.com/ [email protected]

LA TIENDA DE BERTA

MODA ETA OSAGARRIAK 647404432 [email protected] ANDRES LARRAZABAL, 6 AREETA-GETXO

LARGATZA CENTRO DE ESTÉTICA

ESTETIKA ZENTROA 946097170 / 627148773

www.largatzacentrodestetica.com [email protected] KRESALTZU 13 ERROMO-GETXO

LAS LANAS DE CELIA ARTISAU-EHUNETARAKO ARTILE ETA OSAGARRIEN TXIKIZKAKO MERKATARITZA

608318280 [email protected] AMISTAD 7 AREETA-GETXO

MI FUTURA WEB

WEBGUNEEN DISEINUA, MANTENTZEA ETA POSIZIONAMENDUA

609415996 https://mifuturaweb.com/ [email protected]

MÍMATE

ESPEZIALITATEKO KAFEA ETA TEA KOSMETIKA NATURALA. TAILERRAK

622701472 www.mimate.shop [email protected] BASAGOITI, 75A ALGORTA-GETXO

14

16

18

20

1321

23

25

27

22

24

26

15

17

19

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 Fax: 944 66 01 49 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

Page 8: EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko akordioa Getxo berritzailea ......Genero-indarkeriaren aurkako esaldiak, koaderno-orri itxurako lau bizikleta-aparkalekutan (2. orr.) EAJ-PNV eta PSE-EEren

Getxo Elkartegia Ogoño, 1 48930 Areeta- Getxo (Bizkaia) Tel.: 944 66 01 40 Fax: 944 66 01 49 www.getxo.eus/getxolan @[email protected]

MIMA BEAUTE

APAINDEGIA 944308692

www.mimabeaute.es [email protected] UDABERRIA, 14 ALGORTA-GETXO

MORAIMA HAZKUNDE PERTSONALA ETA COACHINGA ZALDIEKIN

617569733 www.coachingymascaballos.com [email protected]

MUCHART

ARTELANEN ONLINE DENDA

656008240 https://www.muchart.es/ [email protected]

MUNDOTEK SERVICIOS

MARGOLARITZA, LOREZAINTZA ETA ETXE-ALDAKETAK

653559082 www.mundotekservicios.es

OENK9

TXAKURRENTZAKO SEGURTASUNEKO OSAGARRIAK

665253626 https://www.oenk9.com/ [email protected]

PHONE HOUSE

PHONE HOUSE FRANKIZIA – TELEFONO MUGIKORRAK

946534672 https://www.phonehouse.es/tiendas/vizcaya/getxo/tph-franqui-calle-amistad-7-las-arenas-getxo.html [email protected] AMISTAD, 7 AREETA-GETXO

SIMONE EMAKUMEENTZAKO ARROPA DENDA

946854383 [email protected] EUSKAL HERRIA 2 ALGORTA-GETXO

SUNA SUSHI

TAKE AWAY SUSHI  946566928 http://sunasushi.negocio.site [email protected] IBAIONDO 13. zenbakiaren aurrean ERROMO-GETXO

TALENT GUNE

BERRIKUNTZA HEZIKETAN 656743343 [email protected]

TERESA GUISASOLA INTERIORISMO Y REFORMAS

INTERIORISMOA 656415146 www.teresaguisasola.com [email protected]

UNEAK FOTOGRAFÍA

ARGAZKIGINTZA PROIEKTUA 656725118 www.uneakfotografia.es [email protected]

2 MILLAS

CHARTER ITSASONTZIAK ETA AKADEMIA

846662775 / 676581763 https://www.2millas.com [email protected] VILLA DE PLENTZIA 30 15. lokala AREETA-GETXO

28

35

37

39

36

38

30

32

34

29

31

33