EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! - Laudio Udala ZUIN · EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! Lehiaketaren oinarriak:...

2
EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! Lehiaketaren oinarriak: Parte-hartzaileak: Edozein herritarrek har dezake parte, baina sustapen-lan berezia egingo da ikastetxeetan eta euskaltegietan (ikasle eta berbalagunekin). Lehiaketaren deskribapena: Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta WhatsAppez bidali 662 303 756 telefono-zenbakira. Abenduaren 3tik 30era bitartean, argazki guztiak jasoko dira; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu Laudiokomoz Facebooken jartzeko eta jendeak bozkatzeko, honela: 1. Facebookeko orrialde horretako lagun egin 2. Argazki onena “atsegin dut” klikatuz aukeratu Urtarrilaren 30ean, epaimahaiak saria zozkatuko du argazki bozkatuena bozkatu duten lagunen artean. Sari-banaketa ofiziala, berriz, otsailaren 1ean izango da. Parte-hartzaileek WhatsApp aplikazioaren bidez (662 303 756 ) bidali beharko dituzte Laudioko saltoki, taberna eta negozioetan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei egindako argazkia; mezuan, izen-abizenak, argazkia non atera duten eta telefono- zenbakia adierazi beharko dituzte 1 . Antolakuntzak, argazkiaz gain, bidaltzailearen telefono-zenbakia ere gordeko du, irabazle suertatuz gero, harremanetan jartzeko. Lehiaketaren irabazlea izango da euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkiaren egilea (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere aintzat hartuko dira). Lan originalak aurkeztu behar dira; argazkiei ukituak eman dakizkieke, baina ez da fotomuntaketarik onartuko. Halaber, ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak. Edonork har dezake parte lehiaketan, ez dago adin- eta jatorri-mugarik, baina parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu (gehiago bidaliz gero, lehen 5ak baino ez dira onartuko). Sariduna 16 urtetik beherakoa izanez gero, saria guraso batek edo legezko tutoreak jaso beharko du. Argazkian ezin da agertu egilearen izena, ez eta nor den aditzera eman dezakeen inolako osagairik ere. Saridunek hilabeteko epea izango dute bonua gastatzeko; epe hori bukatutakoan, bonuak ez du inolako baliorik izango. Bonuak soilik erabili ahal izango dira Laudioko merkataritza-planaren baitan hitzarmena sinatuta duten establezimenduetan; hori frogatzeko, saridunek establezimenduetan egindako erosketen fakturak aurkeztu beharko dizkiete antolatzaileei. Onartutako establezimenduen zerrenda: Abal, Abascal, Aiala, Aiarabike, Ais, Albizua, Aldatz, Ana Mari, Andoniren taberna, Ane loradenda, Animis, Antze, Arabatel-Euskaltel, Arazki, Aretako estankoa, Arin, Arkade, Arrañope, Artelan, Arza, Aurelio moto y jardín, Azoka Coctel bar, Baias, Baimen, Balintxarreketa, Bazter, Berezi, Biribil, Bite & byte, Blanco, Can-Can, Caprichos, Dastaketa, Drumgorri, Ederki, Egia, Egoki, Egubegi, Eguzki, Ecuador bidaiak, El Coral, Elkarlan, Enean,

Transcript of EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! - Laudio Udala ZUIN · EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! Lehiaketaren oinarriak:...

Page 1: EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! - Laudio Udala ZUIN · EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! Lehiaketaren oinarriak: Parte-hartzaileak: Edozein herritarrek har dezake parte, baina sustapen-lan berezia

EGIN ARGAZKIA EUSKARARI!

Lehiaketaren oinarriak: Parte-hartzaileak: Edozein herritarrek har dezake parte, baina sustapen-lan berezia egingo da ikastetxeetan eta euskaltegietan (ikasle eta berbalagunekin). Lehiaketaren deskribapena: Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta WhatsAppez bidali 662 303 756 telefono-zenbakira. Abenduaren 3tik 30era bitartean, argazki guztiak jasoko dira; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu Laudiokomoz Facebooken jartzeko eta jendeak bozkatzeko, honela: 1. Facebookeko orrialde horretako lagun egin 2. Argazki onena “atsegin dut” klikatuz aukeratu Urtarrilaren 30ean, epaimahaiak saria zozkatuko du argazki bozkatuena bozkatu duten lagunen artean. Sari-banaketa ofiziala, berriz, otsailaren 1ean izango da. Parte-hartzaileek WhatsApp aplikazioaren bidez (662 303 756 ) bidali beharko dituzte Laudioko saltoki, taberna eta negozioetan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei egindako argazkia; mezuan, izen-abizenak, argazkia non atera duten eta telefono-zenbakia adierazi beharko dituzte1. Antolakuntzak, argazkiaz gain, bidaltzailearen telefono-zenbakia ere gordeko du, irabazle suertatuz gero, harremanetan jartzeko. Lehiaketaren irabazlea izango da euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkiaren egilea (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere aintzat hartuko dira). Lan originalak aurkeztu behar dira; argazkiei ukituak eman dakizkieke, baina ez da fotomuntaketarik onartuko. Halaber, ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak. Edonork har dezake parte lehiaketan, ez dago adin- eta jatorri-mugarik, baina parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu (gehiago bidaliz gero, lehen 5ak baino ez dira onartuko). Sariduna 16 urtetik beherakoa izanez gero, saria guraso batek edo legezko tutoreak jaso beharko du. Argazkian ezin da agertu egilearen izena, ez eta nor den aditzera eman dezakeen inolako osagairik ere. Saridunek hilabeteko epea izango dute bonua gastatzeko; epe hori bukatutakoan, bonuak ez du inolako baliorik izango. Bonuak soilik erabili ahal izango dira Laudioko merkataritza-planaren baitan hitzarmena sinatuta duten establezimenduetan; hori frogatzeko, saridunek establezimenduetan egindako erosketen fakturak aurkeztu beharko dizkiete antolatzaileei. Onartutako establezimenduen zerrenda: Abal, Abascal, Aiala, Aiarabike, Ais, Albizua, Aldatz, Ana Mari, Andoniren taberna, Ane loradenda, Animis, Antze, Arabatel-Euskaltel, Arazki, Aretako estankoa, Arin, Arkade, Arrañope, Artelan, Arza, Aurelio moto y jardín, Azoka Coctel bar, Baias, Baimen, Balintxarreketa, Bazter, Berezi, Biribil, Bite & byte, Blanco, Can-Can, Caprichos, Dastaketa, Drumgorri, Ederki, Egia, Egoki, Egubegi, Eguzki, Ecuador bidaiak, El Coral, Elkarlan, Enean,

Page 2: EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! - Laudio Udala ZUIN · EGIN ARGAZKIA EUSKARARI! Lehiaketaren oinarriak: Parte-hartzaileak: Edozein herritarrek har dezake parte, baina sustapen-lan berezia

Eneko, Eroski bidaiak, Ertza, Etxaurre, Eusko PC, Ez & Bai, Felix Pikatza, Foto Distira, Garaio, Garayo, Goar, gorbea, Gorka, Goxotxu, Grafik sarea, Haitzulo Barri, Hitz, Huts, Hyundai Eska Motor, Ilargi, Iluntze, Indriska, Iñasier, Iratxo, Irudi, Iza, Jana, Jani Markel, Jasone, Josu, Kalua, karam, Kaskibel, Kendas, keska, Kiden, Kizkur, Komunik, Kresala, Krispetak, Kukuma, Lambarri, Latiorro, Laurak, Legatza, Loli, Lur, Luyando, Mari Paz, Mastercopy, Mekatxabir, Menoyo, Mercedes Isusi aseguruak, Migola, Mimitos, Mingorri, Momidel-la, Monai, Motor Nervión, Multiópticas, Olympus, Optica Luyando, Oreka, Otarte, Pollitos, Quintana, Reguera margoak, Riti, Rollago tailerrak, Sallen, Salón de Juegos Zubiaur, Saroi, Satya, Tahona la Boutique, Talleres Fuentes, Talleres Iñaki, Toñi, Trenpea, Txikitas, Tximeleta, Txindoki, Ugarri, Ugarteko estankoa, Ugarte taberna, Unan, Valle de Ayala hotela, Zaunka, Zuentzat eta Zuhaitza. Antolatzaileek “Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan hitzarmengitza” egitasmoan erabili ahal izango dituzte jasotako argazkiak, baita egitasmo horiek sustatzeko antolatutako erakusketetan edo bestelako ekitaldietan ere. Erabiliz gero, egilearen izen-abizenak ikusgai egongo dira. Lehiaketa bukatutakoan, jasotako argazki guztiak “Laudiokomoz” blog honetan jarriko dira ikusgai: http://laudiokomoz.blogspot.com.es, baita Laudiokomoz flickerren: https://www.flickr.com/photos/laudiokomoz/ Epeak: Argazkiak abenduaren 3tik 30era aurkeztu beharko dira; lehenago edo beranduago bidalitakoak ez dira onartuko. Laudiokomoz Facebooken jarritako argazkiak bozkatzeko epea urtarrilaren 9tik 29ra izango da; lehenago edo beranduago emandako botoak ez dira kontuan hartuko. Sariak: Irabazleak argazki-makina bat eta 200 €-ko BONU bat eskuratuko ditu; azken hori otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean gastatu beharko du Laudioko merkataritza-planaren baitako establezimenduetan. Horrez gain, 100 €-ko BONU bat zozkatuko da Facebooken lagun eginda argazkirik onena bozkatu duten lagunen artean; bonu hori ere otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean gastatu beharko da Laudioko merkataritza-planaren baitako establezimenduetan. Pertsona berak ezingo du deialdi berean sari bat baino gehiago jaso; beraz, zozketaren irabazlea aurretik saritutako norbait izango balitz, saria berriz zozkatuko da. Epaimahaia: Irabazlea erabakitzeko epaimahaia Laudio Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ahize-Aek aholkularitza-zerbitzuak izendatuko dute, eta hark urtarrilaren 30ean jakinaraziko du epaia.