EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek...

4
EGIN ETA EKIN B izkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak Egin eta Ekin programa jarri du abian. Kultura ekintzailearen esparruan kokatzen da programa, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleak ditu jomugan. Gazte- gaztetatik ekimen ekintzailea sustatzea du helburutzat, ikastetxeetan eskaini beharreko hezkuntzan kultura- aldaketa eraginez. Eusko Jaurlaritzak 2007-2010 aldirako ezarritako hezkuntza-berrikuntzako lehentasunezko ildoekin lotu- riko proiektua dugu Egin eta Ekin, gure gizartean be- rrikuntza eta ekintzailetza areagotuko duten gaitasun eta trebetasunak indartzeko helburuarekin sortua. Egin eta Ekin proiektuaren helburua honako hau da: ikasleek, zeharka, balioetan oinarritutako gaitasun jakin batzuk eskuratzea, eguneroko bizitzan funtsezkoak izanik, lan-munduan ere eskatzen ari direnak. Hori lortzeko, beharrezko gaitasunak garatzeko lan egingo dugu, hala nola: u Sormena u Taldean lan egitea u Rolak eta lidertza u Komunikazioa u Erabakiak hartzea u Autokonfidantza u Gatazkak konpontzea u Frustrazioarekiko tolerantzia Programaren edukiak DBHko eta Batxilergoko ikasleen curriculum arruntean sartu nahi dira, eta ikasturtean zehar hainbat jarduera planteatzen dira helburu horrekin. Zertan datza programa? l Ikasgelako jardueretan datza, ikastetxeko irakasleek eta kanpoko langile espezializatuek garaturikoak. l Enpresetarako bisitak (ikastetxe bakoitzak bisita bat). ��������l Mahai-inguruak enpresa-munduko pertsonekin (ikas tetxe bakoitzak 1). l Proiektu bat garatzea ikasturtean zehar: • Asmakizunen tailerra DBHko 1. zikloan (produktu edo zerbitzu bat asmatzea). • Negozio Plan bat lantzea DBHko 2. zikloan eta Batxilergoan. l Ikastetxeen arteko lehiaketa batean parte hartzea ikasturte-amaieran, eta bertan aurkezturiko proiektuak lehiatuko dira. 2008-2009 ikasturteko parte-hartzaileak 2009-2010 ikasturteko parte-hartzaileak Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147)

Transcript of EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek...

Page 1: EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek egindako ahalegina onetsi nahi da sari hauen bidez. Programa honetan, funtsezko balio

EGIN ETA EKIN

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailak Egin eta Ekin programa jarri du abian. Kultura ekintzailearen esparruan kokatzen da programa,

eta DBHko eta Batxilergoko ikasleak ditu jomugan. Gazte-gaztetatik ekimen ekintzailea sustatzea du helburutzat, ikastetxeetan eskaini beharreko hezkuntzan kultura-aldaketa eraginez.

Eusko Jaurlaritzak 2007-2010 aldirako ezarritako hezkuntza-berrikuntzako lehentasunezko ildoekin lotu-riko proiektua dugu Egin eta Ekin, gure gizartean be-rrikuntza eta ekintzailetza areagotuko duten gaitasun eta trebetasunak indartzeko helburuarekin sortua.

Egin eta Ekin proiektuaren helburua honako hau da: ikasleek, zeharka, balioetan oinarritutako gaitasun jakin batzuk eskuratzea, eguneroko bizitzan funtsezkoak izanik, lan-munduan ere eskatzen ari direnak.

Hori lortzeko, beharrezko gaitasunak garatzeko lan egingo dugu, hala nola:

u Sormenau Taldean lan egiteau Rolak eta lidertzau Komunikazioau Erabakiak hartzeau Autokonfidantzau Gatazkak konpontzeau Frustrazioarekiko tolerantzia

Programaren edukiak DBHko eta Batxilergoko ikasleen curriculum arruntean sartu nahi dira, eta ikasturtean zehar hainbat jarduera planteatzen dira helburu horrekin.

Zertan datza programa?

l Ikasgelako jardueretan datza, ikastetxeko irakasleek eta kanpoko langile espezializatuek garaturikoak.

l Enpresetarako bisitak (ikastetxe bakoitzak bisita bat).

��������������������������

����������������������������������������

������������������������

�������������������������

�������

����������������

��������������������������������

���������� ��� ���������������

����������

��������������������������

�������������������������������

��������������������

��������������������������

�����������������

����������

������������������������

l Mahai-inguruak enpresa-munduko pertsonekin (ikas tetxe bakoitzak 1).

l Proiektu bat garatzea ikasturtean zehar:• Asmakizunen tailerra DBHko 1. zikloan (produktu

edo zerbitzu bat asmatzea).• Negozio Plan bat lantzea DBHko 2. zikloan eta

Batxilergoan.l Ikastetxeen arteko lehiaketa batean parte hartzea

ikasturte-amaieran, eta bertan aurkezturiko proiektuak lehiatuko dira.

2008-2009 ikasturteko parte-hartzaileak

2009-2010 ikasturteko parte-hartzaileak

Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147)

Page 2: EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek egindako ahalegina onetsi nahi da sari hauen bidez. Programa honetan, funtsezko balio

LEHIAKETAREN OINARRIAK

1 HELBURUA

Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek egindako ahalegina onetsi nahi da sari hauen bidez.

Programa honetan, funtsezko balio pertsonal eta profesionalen garapena sustatu nahi izan da, hala nola sormena, taldean lan egitea, gatazkak konpontzea, komunikazioa, autokonfidantza eta erabakiak hartzea asmakizun edo negozio-plan bat sortuta.

2 PARTE-HARTZE MODALITATEAK

ASMAKIZUN MODALITATEAKTaldeka aurkeztuko dira proiektuak. DBHko 1. eta 2. kurtsoetako ikasleak izango dira hartzaileak.

NEGOZIO PLANA MODALITATEA Taldeka aurkeztuko dira proiektuak. DBHko 3. eta 4. kurtsoetako eta curriculum-aniztasuneko 3. eta 4. kurtsoko eta Batxilergoko ikasleak izango dira hartzai-leak.

3 LANAK EMATEA

Gutunazal baten barruan emango dira lanak, eta honako hauek adieraziko dira bertan:

u Asmakizun modalitatea eta negozio-plana modalita-tea.

u Talde-lana.u Parte-hartzaileen datu pertsonalak: ikastetxea,

kurtsoa, izena eta bi abizenak.

Talde bakoitzeko parte-hartzaile guztiek sinatu beharko dituzte lanak.

Proiektuaren irakasle arduradunari emango dizkiete beren proiektuak talde guztiek, eta epea amaitutakoan

Grupo ganador concurso.

proiektu guztiak bilduko dira ikastetxe parte-hartzaile bakoitzean, eta Foru Aldundiari helaraziko zaizkio balioetsi ditzan.

4 SARIAK

Ekonomi Sustapen Sailak izendaturiko pertsonek osaturiko epaimahaiak balioetsiko ditu aurkezturiko lan guztiak.

Sari bat ezarriko da modalitate guztietako kategoria bakoitzerako irabazleentzat.

Proiektu irabazlearen tutore den irakasleak ere saria jasoko du, asmakizunen modalitatean zein negozio-planaren modalitatean.

“Eskola ekintzaile”ko ziurtagiria jasoko dute ikastetxe guztiek.

5 BALIOESPEN IRIZPIDEAK

l Berrikuntza.l Originaltasuna eta sormena proiektuaren prestakun-

tzan.l Aurkezturiko lanaren garapenaren kalitatea.l Informazioaren teknologiak erabiltzea.

6 LANAK BALIATZEKO BAIMENA

Lehiaketan aurkezturiko lan guztiak Foru Aldundia-ren esku geratuko dira, eta lan horien gaineko erre-produkzioko, banaketako eta komunikazio publikoko eskubideak baliatzeko baimena izango du, nahierara eta egokitzat jotzen dituen helburuekin. Lehiaketara aurkezturiko lanak erabili ahalko ditu Egin eta Ekin pro-gramaren edizio honetan edo ondorengoetan sortzen den edozein material irudiz hornitzeko. Horrek guztiak ez die ordainsari-eskubiderik emango lehiakideei.

Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147) Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147)

Page 3: EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek egindako ahalegina onetsi nahi da sari hauen bidez. Programa honetan, funtsezko balio

BALMASEDA BHIko IKASLEEN ERANTZUNAK:Zer iruditu zaizu Egin eta Ekin programa? Egin eta Ekin programa esperientzia positiboa izan da oso, talde-lanean aritzeko proiektua izan baita, eta esperientzia amaitu ondoren, oso pozik geratu baikara.

Zure asmakizuna edo negozio-plana diseinatzea zaila iruditu al zaizu?Zenbait alderditan konplikatu samarra izan da, batez ere maketa diseinatzean, aparteko orduak sartu behar izan baikenituen eta apur bat neketsua izan baitzen.

Idatzizko lana egitea, ostera, errazagoa izan zen.Paula Martínez

Zer gustatu zaizu gehien? Gehien gustatu zaidana zera izan da, tailerrak lantzen aritu ginenean eta asmakizun berriak eraikitzen eta margotzen hasi ginenean.

Gainera, gelan ideia berriak erabakitzen aritu ginen unea ere oso esperientzia polita izan zen, eta baita guztiok jadanik eginda zeuden proiektuak erakustera Barakaldora (CEDEMI) joan ginenean ere.

Maitane Nieto

Nola bururatu zitzaizuen asmakizunaren ideia? “Ideia-jasen” tailerra landu ondoren, paperontzi suntsitzaile bat sortzea otu zitzaidan, eta geroago, gainera, paperontziari motore bat eranstea pentsatu nuen, horren barruan papera sartzen dugun bakoitzean, paper hori suntsi dadin; ideia ona iruditu zitzaidan.

Zure ustez, zure asmakizuna erabilgarria izan al daiteke etorkizunean?Bai, nire ideia etorkizunean erabilgarria izan daitekeela deritzot, paperontzietan paper asko pilatzen denean, toki gehiegi betetzen baitu, eta nire ideiarekin, botoi bat sakatzea nahikoa baita paperontziak askoz ere edukiera gehiago izan dezan lortzeko.

Gorka Santamarina

ZUNZUNEGUI BHIko IRAKASLEAK EKINTZAILEAREN MINTZALDIARI BURUZ DUEN IRITZIA EMATEN DU:Nire aburuz, ekintzailearen mintzaldia oso hezitzailea izan zen, kontuan izan behar dugu dibertsifikazioko ikasleek, normalean, lan-merkatura beren edota besteren kontura sartzea ahalbidetuko dieten erdi-mailako zikloekin osatzen dituztela euren ikasketak, eta horregatik guztiagatik, ekintzaile jakin batzuen esperientzia entzuteak beste mota bateko informazioa ematen die. Oro har, esperientzia osoa oso positiboa izan dela deritzot.

Pablo Minayo

JUAN ANTONIO ZUNZUNEGUI IKASTETXEKO IKASLEEK ENPRESARAKO BISITALDIRI BURUZKO IRITZIA EMATEN DUTEJoan den ikasturtean, Trapagarango enpresa betera joan ginen; enpresa horrek Discusland zuen izena, eta sari bat irabazi zuen. Enpresa horren lana disko-arrainak haztea eta Espainia osoan banatzea da.

BALMASEDA BHIko IRAKASLEAK PROGRAMAN IZANDAKO ESPERIENTZIA BALIOESTEN DU:Nola balioesten duzu Egin eta Ekin programan izandako esperientzia?Nire esperientzia oso positiboa izan da; batetik, nire taldeak askotan parte hartzen zuen, eta bestetik, programak eskaintzen duen lan-materiala urterako genuen curriculumarekin bat etorri da erabat.

Programa adin horietako haurrekin lan egiteko oso eraginkorra dela deritzot, lantzeko materialak, diseinatutako jarduerak eta ikasgeletan egindako tailerrak oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditu baitzaizkigu.

Nire ustez, ikasleak indar handiz inplikatu dira programan, berotasun handiz, eta ni, behinik behin, pertsonalki asko bete nau proiektuan hain energia eta ilusio handiz lan egiten ari zirela ikusteak.

Programa osoa oso erabilgarria dela deritzot, batetik, tailerrekin, enpresarako bisitaldiarekin eta ekintzailearen mintzaldiarekin kanpo-laguntza handia ematen dutelako, eta bestetik, alderdi guztiak biltzeko eta ekintzaile izatea gertuago dagoen eta errealagoa den esperientzia dela ikusteko modu ona delako.

Nire aldetik, programa horretan parte hartzera animatuko nituzke gainerako ikastetxeak, ikasleen inplikazioa eta ikastetxearen laguntza garrantzitsuak baitira, eta nik, horren ildotik, emaitza oso ona izan dela atzeman dut, eta hori eskertzekoa da.

Idoia Elguezabal

Discusland enpresa hainbat pertsonak osatzen dute, eta horietako bat Juan Antonio Zunzunegui institutuko ikasle izan zen.

Gure bisitaldian, mota guztietako disko-arrainak erakutsi zizkiguten, eta baita haiek bizi diren giro tropikala ere. Harrigarria iruditu zitzaigun arrai horiek zein handiak diren eta nola erasotzen dioten elkarri. Berritzailea eta oso interesgarria da soilik arrain mota baten hazierarekin errentagarria den enpresa bat sortzea. Horretaz gain, enpresaren logotipoak atentzioa eman zigun, hiruhortz bat eta koroa bat daramatzan disko-arrain bat agertzen baita. Azkenik, eman ziguten arretagatik eskerrak eman nahi genizkieke enpresa horretako langileei, oso adeitsuak izan baitziren gurekin.

Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147) Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147)

Page 4: EGIN ETA EKIN - Bizkaia · Egin eta Ekin programaren barruan proiektu bat garatu duten taldeek egindako ahalegina onetsi nahi da sari hauen bidez. Programa honetan, funtsezko balio

SAN VIATOR IKASTETXEKO IKASLEEN ERANTZUNA:Zer iruditu zaizu Egin eta Ekin programa?Programa oso esperientzia polit, interesagarri eta hezitzailea izan dela iruditu zaigu.

Zure negozio-plana diseinatzea zaila iruditu al zaizu?Negozio-plana planteatu genuenean, diseinatzea zailagoa izango zela iruditu zitzaigun, baina ahalik eta gogorren lan egiten bagenuen askoz ere errazagoa zela ikusi genuen.

Zer gustatu zaizu gehien?Gehien gustatu zaiguna zera izan da, ahalegin handiz egindako lanaren aitorpena jaso dugula.

Nola bururatu zitzaizuen asmakizunaren ideia?Ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako ideia-jasa baten ondorioz bururatu zitzaigun ideia.

Zure ustez, erabilgarria izango al zaizu etorkizunean?Proiektu hori aurrerago guretzat erabilgarria izan daitekeela deritzogu, gutako norbaitek antzeko zerbait ikasten badu, eta hala ez bada, ez litzateke ezer ere gertatuko, esperientzia polita izan baita eta

Ikastetxeetan emandako hitzaldietan, enpresa berritzaile baten sorreran dudan nire esperientzia pertsonalari buruz hitz egin nizuen. Hurbiltasun handiagoa izateko, nire prestakuntza akademiko osoaren berri eman nizuen. Helarazi nahi izan nizuen ideia nagusietako bat honako hau izan zen: “ASKO IKASI ETA DENETARIK IKASI, GOGOKO DUZUENA ETA EZ DUZUENA”.

Honako nau izan zen nire pertzepzioa ikasleen jarrerari buruz:

u Oso harkor eta parte-hartzaile jokatu zuten: enpresa berri bat merkatuan nola sartu, euren

PERTSONA EKINTZAILEAREN ESPERIENTZIA

horri esker, nahi badugu gauza asko lor ditzakegula jabetu gara.

SAN VIATOR IKASTETXEKO IRAKASLEAK BERE ESPERIENTZIARI BURUZKO IRITZIA EMATEN DUNire ustez, Egin eta Ekin programan parte hartu izana oso esperientzia positiboa izan da, baterako helburu bat lortzeko lan-metodo berri bat eskaintzen baitizu. Programaren bitartez, ikasleek gaitasunen ikuspegi desberdin bat bizitzen dute eta talde-lana sustatzen da; nire ustez, hori beti egokia da edozein adinetarako. Nire aburuz, programa modu egokian molda daiteke, adinera egokituz, eta gainera, oso modu lasaian lan egiten da.

Joan den urtean, nire esperientzia positiboa izan zen, baina bigarren urte honetakoa baino konplikatuagoa, aurten programa hasieratik sartu baitut eta edukiak lantzea arrazagoa izan baita. Partaidetza oso modu positiboan eta gogo handiz planteatzen dut.

Ainhoa Prieto

burua nola ezagutarazi eta zer estrategia erabili jakiteko jakin-mina erakutsi zuten

u Atentzioa eman zidan, halaber, pertsona ezezagunen talde batekin hasi eta lantalde eraginkor batera iristeko garapena zehatz-mehatz ezagutzeko erakutsi zuten interesa.

u Nire erabakiek besteak nola hartzen dituen eraginpean ulertzeko azaldu zuten kezka.

Egin zizkidaten galderak helduak eta burutsuak izan ziren, eta parte hartzeko nuen interesa areagotu egin zuten.

Loreto Madariaga Ortuzar

Egin eta Ekin programaren koordinatzaileei

zer izan zen atentzioa gehien eman ziguna?

Programaren lehen deialdi honetan, abian jartzea oso positiboa eta harrigarria izan zen, ikastetxeen parte-hartze handia zela medio. Lau ikastetxek hartu zuten

parte, guztira 126 ikaslerekin, 64 mutil eta 62 neska; 10 talde izan ziren, DBH1etik batxilergora arte, 15 asmakizu eta 15 negozio-plan aurkeztuz, guztira 30proiektu.

Proiektu batzuek harridura eragin zuten, sortzaileak zirelako eta teknologia berriak erabiltzen zituztelako. Bestalde, azpimarratu behar da saritutako bi proiektuak neskek egindakoak zirela.

Ikusi zen batxilergoko taldeen parte-hartzea txikia izan zela, selektibitateari begira zeudelako eta proiektua curriculumean sartzea zailagoa delako. Curriculum anitzeko taldeetan, ordea, oso harrera ona izan zuen, eta edukiak oso modu positiboan bereganatu zituzten. Irakasleek oso positibotzat jo zuten talde horiekin lan egitea, lan-merkaturako proiekzioa hurbilago dutelako

Ekintzailearen hitzaldia oso esperientzia interesgarria dela iruditzen zaigu, ikasleei aukera ematen zaielako bizi-esperientzia batera hurbiltzeko, benetako eta hurbileko egoerekin, sor dakiekeen edozein zalantza edo kezka azaltzeko aukera izanik.

Ikastetxe bakoitzaren malgutasuna eta errealitatera egokitzeko gaitasuna funtsezkoak dira programa honetan, eta oso balorazio positiboa izan dute, parte-hartzea errazten baitute. Hala etengabeko aholkularitzan nola jardueren plangintzan, ikastetxe bakoitzaren erabilgarritasuna eta beharrizan zehatzak hartzen dira kontuan.

Era berean, ikastetxe bakoitzak eta bertan jardun duten irakasleek programa asko hobetu dute, egin dituzten iradokizunak eta balorazioak direla medio.

2009-2010 ikasturtean Bizkaiko 9 ikastetxe ari dira programan parte hartzen gaur egun eta 295 ikaslek parte hartu dute guztira.

Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomi Sustapen Sailarekin, honako pertsona honekin: Txema Bilbao (Tlf: 944066147)