Egituren kalkulua Matlab erabiliz_Ariketa

2
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua – 4. maila Zenbakizko modelizazioa 1 GARABI BATEN DIMENTSIONAKETA Irudiko garabia gaixorik dauden pertsonak mugitzeko erabiltzen da. Eskumako irudian erakusten den modelo sinplifikatua 4 elementuz osatua dago: AB oinarria, AD zutabea, CE eragingailua eta DF habea. Elementu finituen metodoa erabiliz egitura dimentsionatzea eskatzen dugu, erresistentzia irizpidea eta zurruntasun irizpidea erabiliz. Ondorengo hipotesiak hartuko ditugu kontutan: C, D eta E loturak giltzadurak dira. F erpinean W karga bertikal bat dago. Egituraren pisua mespretxagarria da. A gurpila AD zutabearen bertikal berean dago. Helburua lortzeko Matlab aplikazioa erabiliko dugu. Ondorengo pausoak jarraitzea gomendatzen dugu: Egitura modelizatu. Egituraren tentsio-egoera eta desplazamenduak kalkulatu elementu finituen metodoa erabiliz. Tentsio-egoera eta desplazamenduak grafikoki adierazi. Egitura dimentsionatu, erresistentzia eta zurruntasun irizpideen arabera. A B C D E F

Transcript of Egituren kalkulua Matlab erabiliz_Ariketa

Page 1: Egituren kalkulua Matlab erabiliz_Ariketa

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua – 4. maila Zenbakizko modelizazioa

1

GARABI BATEN DIMENTSIONAKETA

Irudiko garabia gaixorik dauden pertsonak mugitzeko erabiltzen da. Eskumako irudian erakusten den modelo sinplifikatua 4 elementuz osatua dago: AB oinarria, AD zutabea, CE eragingailua eta DF habea. Elementu finituen metodoa erabiliz egitura dimentsionatzea eskatzen dugu, erresistentzia irizpidea eta zurruntasun irizpidea erabiliz.

Ondorengo hipotesiak hartuko ditugu kontutan:

• C, D eta E loturak giltzadurak dira. • F erpinean W karga bertikal bat dago. • Egituraren pisua mespretxagarria da. • A gurpila AD zutabearen bertikal berean dago.

Helburua lortzeko Matlab aplikazioa erabiliko dugu. Ondorengo pausoak jarraitzea gomendatzen dugu:

• Egitura modelizatu. • Egituraren tentsio-egoera eta desplazamenduak kalkulatu elementu finituen metodoa

erabiliz. Tentsio-egoera eta desplazamenduak grafikoki adierazi. • Egitura dimentsionatu, erresistentzia eta zurruntasun irizpideen arabera.

A B

C

DE

F

Page 2: Egituren kalkulua Matlab erabiliz_Ariketa

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua – 4. maila Zenbakizko modelizazioa

2

Datuak:

• Egituraren geometria ezaguna da:

o AB distantzia =

o AD distantzia =

o AC distantzia = 3 /4

o DF distantzia =

o DE distantzia = /4

o DF habearen θ inklinazioa horizontalarekiko -45⁰ eta 45⁰ bitartekoa.

o luzera = 1,2 m

• W karga 1,5 kN-ekoa da.

• Sistemaren n segurtasun koefizientea 2koa da.

• F puntuaren desplazamendu bertikal onargarria /200 da.