Eiken urteko txostena 2012

22
txostena 2012 Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

Transcript of Eiken urteko txostena 2012

Page 1: Eiken urteko txostena 2012

txostena 2012

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

Page 2: Eiken urteko txostena 2012

u Gutuna 2 u 1. Lehiakortasun Plana 3 u 2. Nazioartekotzea 5 u 3. Eiken Ekintzak 7 u 4. Eiken Zerbitzuak 10 u 5. Datu Ekonomikoak 13 u 6. 2013ko Aurrerapena 15 u 7. Gobernu Organoak eta Antolakuntza Egitura 17 u 8. Kolaboratzaileak 18 u 9. Kideak 20

Aurkibidea

Page 3: Eiken urteko txostena 2012

2

2

Urterik urte, eta jada pasa dira urte batzuk Eikeneko lehendakaritza hartu nuenetik, neuri egokitzen zait Klusterraren jardueraren azken ekitaldiko nondik-norakoak labur-bilduta azaltzeko ardura –eta ohorea ere esango nuke nik-. Nire asmoa ez da eginiko ekintza guztiak xehetasunez azaltzea –memoria honen hurrengo orrietan kontsulta dai-tezkeelako, besteak beste-, baizik eta guztia oro har taxutzea eta lan guztia testuinguru horretan jartzea.

Hitz gutxitan, ausartuko nintzateke esatera 2012. urtea bereziki sakona izan dela aurrera eramandako jarduerei dagokienean. Eta are garrantzitsuagoa dena, horietako batzuek balio izan digute sektoreak ikuspegi itxaropentsuagoa izan dezan beharreko oinarriak finkatzeko. Izan ere, gauza izan gara gure apustu estrategiko garrantzitsuenei eusteko eta, aldi berean, garatzeko beste esparru batzuk bilatzeko.

Horren haritik, bi ekimen aipatu nahi nituzke bereziki. Lehenbizi, Innova Basque Audio-visual, EiTBren eta sektorearen lankidetzarekin bultzatutako programa, programa pilo-tuen ekoizpena sustatu eta nazioartean saldu ahal izateko. Ekimen berritzaile horri esker, kontuan izanik sektore publikoarekiko lankidetza eredu malguagoa eta eraginkorragoa bilatzearen aldeko apustua egin dugula, urterik urte produktu berritzaileen katalogoa handitu egingo da nazioarteko adituek aukeratutako formatuekin, merkatu nagusietan bana dadin.

Bigarren, Holandan eta Israelen bideratu ditugun misioak nabarmenduko nituzke, kon-taktuen sare sendoa finkatzeko eta gurearen antzeko bi merkatu ezagutzeko aukera izan baitugu lurralde horietan; izan ere, tamainari begira gurearen antzekoak izan arren, bes-telako estrategiak dituzte eta horietatik giltzarri garrantzitsuak atera ahal izan ditugu Euskal Ikus-entzunezkoen sektorearen etorkizunerako. Garbi dago bisitaldi horiek –Le-hiakortasun Plana abian jartzeko egindako azterketatik zuzenean etorriak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarekin-, nahiz Innova Basque Audiovi-sual ekimenak sustrai komuna dutela: nazioartekotzea eta lehiakortasuna hobetzea.

Etengabeko ahalegina

Juan Mari GurrutxagaEiken Presidentea

Era berean, izaera europa-rreko proiektu batean hasi gara lanean 2012an, Smart Culture, 7. Esparru Progra-maren barnean. Proiektu horretan antzeko erakundee-kin eta zortzi lurralde euro-parretako enpresekin bate-ra parte hartzen du Eikenek teknologia berrien erabileraren bidez kultura “demokratizatzea” helburu duen ekimenean. Jarduera sakona da, inolaz ere, eta hiru urtez luzatuko da, baina lagundu egingo du, zalantzarik ez dago horretan, Kultur Industrien sektoreen artean esperientzien eta ekintzen kontrastea aberasten.

Azken batean, eta EikenBANK bezalako beste ekintza garrantzitsu batzuk –unibertsita-tea-enpresa erlazioa bideratzeko- ahantzi gabe, esan dezakegu 2012. urtean ahalegin handia egin dela kanpoaldera zabaltzeko. Jakin badakigu merkatua unibertsala dela eta gure lana norabide horretan bakarrik bidera daitekeela. Baina ziur gaude halaber, egin-dako ahalegin horrek emaitzak izango dituela, eta seguru asko uste baino lehenago ikusiko ditugu gainera emaitza horiek.

Page 4: Eiken urteko txostena 2012

3

3

2012. urtean, euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren esparruan oinarritu da Eikenen jarduera gehiena. Jakinik sektorea ikuspegi globaletik begiratuta soilik izan daitekeela bideragarri, eta enpresek seriotasunez eta erabakitasunez egin behar dietela aurre ikus-entzunezkoen esparru berrian posizionatzeko estrategia eraginkorrei, kluste-rrak indartu egin du lana esparru horretan eta ahalegindu da enpresak indartzeko bidean aurrera egiten.

2012an egin da landa-lanaren zati handi bat eta bideragarriak izan daitezkeen proiek-tuak bereizi dira. Proiektu horien garapena aurrera doa klusterraren dinamizazioari eta bultzadari esker, baina Herbehereetan eta Israelen aurrera eramandako bi misio komer-tzial aipatu behar dira batik bat.

1. Lehiakortasun Plana

Helburu bikoitza zuten euskal enpresak merkatu berrietara ateratzeko beharretik etorri-tako bisita horiek: harreman profesionalak sortzea lankidetzan aritzeko edo produktuak saltzeko, eta Ikus-entzunezkoen alorrean mundu mailan erreferentziazkoak diren bi in-dustria eraldatzeko giltzarrien inguruko ezagutzak eskuratzea.

Lehen bisita Holandara egin zen, munduko aurreratuenetakotzat hartua da bertako merka-tua, telebista formatuen mailan bereziki. Euskal ordezkaritzak, klusterreko ordezkariek eta hamar bat enpresak osatua, BEAZ Bizkaia eta Bizkaia Xederen laguntza izan zuen,

horiek beren egin baitzituzten misioaren proposamenak eta biziki parte hartu bait-zuten haien garapenean.

Page 5: Eiken urteko txostena 2012

4

4

Azaroaren 27tik abenduaren 1 arte, ikus-entzunezko holandarraren garapenean parte hartzen duten hainbat eragile bisitatu zituen euskal misioak –maila goreneko bilera agenda oso bati esker-. Enpresak, erakunde publikoak eta arloko elkarteak bildu ziren. Emaitza gisa, xehe ezagutu ahal izan da sektorea, eta era berean, euskal ikus-entzu-nezkoen sektorea aurkeztu da merkatu holandarrean agente sortzaile eta eskarmentu handiko gisa, beti elkarlanerako prest.

Antzeko helburuak finkatu ziren Israelgo misiorako, New Media industriaren ga-rapenean gailentzen den lurraldea dela kontuan izanik. 2013ko otsailean egin zen bidaia. Tel Aviven elkarlanerako benetako aukerak eskaini zituen agendak, eta horretan lanean ari gara jada klusterraren barnean.

Bestalde, Lehiakortasun Planaren garapen osoa zuzenean loturik dago Eikenek sortu zenetik aurrera eraman duen kudeaketa ereduarekin. Eredu horren helburu nagusia izan da ikus-entzunezko industria sortzea, halako gisa jardungo duena, eta gainerako eragile ekonomikoek halakotzat hartuko dutena. Gainera, lankidetzaren aldeko apustu garbia izan da beti ikuspegi horren oinarria. Enpresek, bakarrik jarduten badute, egoera gero eta zailagoari egin behar diote aurre: merkatua hazi egin da unibertsal bilakatu arte eta dimentsio handiagoa behar da proiektu hauei ekiteko. Lankidetza eta Basque Audiovi-sual bezalako marka globala sendotzea aukera zentzudunenetako bat da, inolaz ere, une hauetan.

1. Lehiakortasun Plana

Page 6: Eiken urteko txostena 2012

5

5

Eikenen estrategiaren funtsezko bi alderdi dira, inolaz ere, kanpoko merkatuetan sartzea eta ikus-entzunezko produktu guztietan “nazioarteko” osagaia txertatzea –ideia sortzen den une beretik hasita-. 2012. urtean zehar, klusterrak gogotik lan egin du alor horretan, eta nazioartekotzeari eskainitako egitura iraunkorra abian jarri ere egin du. Nazioartekotze Arloa sortu izanak aukera eman du, gainera, klusterrak bultzatu baina hainbat instituziotatik funtsezko laguntza izan duen ahalegin bat burura eramateko. Horren haritik, aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Poli-tika eta Kultura Sailaren bidez, Etxepare Institutuaren bidez batik bat, eta baita Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZ sozietateak eman-dakoa ere.

Halaz ere, Smart Culture proiektu europarrean parte hartzea izan da Eikeneri urrats hau egiteko aukera eman dion faktore erabakigarria. Europako Batasunaren 7. Esparru Pro-gramaren barnean eta euskal ikus-entzunezkoen Lehiakortasun Planaren oinarriekin her-tsiki loturik, Smart Culture proiektuak kultura “demokratizatu” egin nahi du, herritarrek Interneten eta teknologia berrien bidez sarrera unibertsala izan dezaten kontinenteko kultur ondarean.

Ekimen horrek berebiziko garrantzia du euskal ikus-entzunezkoen industriarako, hiru ur-tetan zehar egingo den ikerketa lan baten bidez aukera emango baitu kultura digitalaren esparruan zabaltzen ari diren negozio aukerak xehe ezagutzeko. Gainera, Eikenek Smart Culture proiektuan parte hartzeagatik, kontinente mailako hainbat bilera egingo dira Euskadin proiektua aurrera eramaten den bitartean, lan-taldeetako ba-ten buru izendatu baitute Klusterra. Horren haritik, esan behar da, Eikenek antzeko beste erakunde batzuekin, unibertsitateekin eta beste zortzi lurralde europarretako enpresekin hartzen duela parte Smart Culture proiektuan.

2. Nazioartekotzea

SMARTCULTURE

PTS committee of the Basque Country

Page 7: Eiken urteko txostena 2012

6

6

Bestalde, kanpoko merkatuetara zabaltzeko Eiken egiten ari den ahaleginaren testuinguru global gisa, oso presente eduki behar dira nazioartekotzearen aldeko apusturako oinarriak. Kontu horren inguruan egindako azterketak garbi utzi zuen Basque Audiovisualen presen-tzia Canneseko MIPTV eta MIPCOM merkatuetan mantentzeko beharra. Izan ere, urteetan zehar egiaztatu da bi ekitaldi horiek guztiz biltzen dituztela, ekonomia mailan eta agenda-ri begira ikuspegi bideragarritik begiratuta, mundu osoko bezeroengana iristeko funtsezko baldintzak. Hori guztia La Rochelleko Sunny Side of the Doc hitzordua ahantzi gabe, gure enpresetako askorentzako garrantzitsuak diren dokumentalei eskainia hura.

Hori dela eta, nabarmentzekoa da, Eikenek 2012. urtean aurrera eramandako ekintza na-gusietako batek, Innova Basque Audiovisual proiektuak, oso eragin positiboa izan duela nazioarteko merkatuetan aurkeztutako katalogoan, Cannesen bereziki. Izan ere, merkatu horietan izandako erantzun egokiak argi uzten du ekimen horrek gaitasun handia duela euskal ikus-entzunezko produktuen nazioartekotzearen ikuspegitik begiratuta.

Bezero izan daitezkeenengana iristeko –eta kolaborazioak edo koprodukzioak egiteko- helburu horixe bera du AnimaBasque Business ekimenak ere. Honek bere V. edizioa egin zuen 2012an. Animazioaren merkatua Euskalduna Jauregian egin zen maiatzaren bukae-ran, eta hainbat enpresa europar joateaz gainera, Mexikotik etorritako profesional talde handi batek ere hartu zuen parte.

2. Nazioartekotzea

Page 8: Eiken urteko txostena 2012

7

7

-Eiken ekintzak- ekintza estrategikoak dira, Klusterraren jardueraren muina. Izan ere, ja-torri berdina dute (sektorean sumaturiko beharrei erantzutea) eta espektatiba berdinak dituzte (denboran sendotzea, aukera eraginkorra eta iraunkorra bermatu ahal izateko) ekintza horietako gehienek. Hori dela eta, era horretako ekimenek lantzen dituzten alor nagusiak zuzenean loturik daude sektorea garatzeko zeharkako hainbat kontzepturekin, profesionalen prestakuntza, nazioartekotzea, berrikuntza, networking, lehiakortasuna edo zaintza estrategikoa, esate baterako, baina Ikus-entzunezkoen alorrean diharduten giltzarriak kontuan hartuz betiere.

2012an Eiken ekintza bereziki nabarmena jarri zen abian, nabarmena dituen ezau-garriengatik (finantziazio publiko-pribaturako esperientzia berritzailea) zein

3. Eiken Ekintzak

izandako emaitzengatik (programa pilotuak ekoitzi eta bideratzea eta nazioarteko es-kubideak saltzea). Innova Basque Audiovisual ekintzaz ari gara, Eiken, EiTB eta euskal enpresa ekoizleen arteko baterako apustu estrategiko berritzailea, bere lehen edizioan gauza izan baita tresna eraginkor eta indar handiko gisa posizionatzeko.

Hitz gutxitan esateko, Innova Basque Audiovisual ekimenak aukera eman du programa pilo-tuak elkarlanean ekoizteko nazioartera saltzeari begira, eta telebista publikoan emateko. ”Win-win” filosofia (guztiak irabazle) dago ekimen horren oinarrian, inplikatzen diren era-gile guztiek lortzen baitituzte abantailak eta partekatzen baitituzte arrisku mugatuak. In-nova Basque Audiovisual ekimenaren bidez, enpresek, beren inbertsioa egiteaz gainera, la-

Page 9: Eiken urteko txostena 2012

8

8

guntza izango dute “paperean” jasotako ideiak benetako produktu bilakatzeko, eta horri esker nazioarteko merkatuetan saldu ahal izango dira. Ekimen honen helburu nagusia horixe da, hain zuzen ere, euskal enpresak beste merkatu batzuetara zabal daitezen la-guntzea. Eta bezero izan daitezkeenek une honetan eskatzen duten moduan egin behar da lan hori, hau da, ezagutzera emateko programa pilotu baten bidez, eta haren emanal-diarekin loturiko entzule kopuruaren datua eskainita.

Lehen edizio honen emaitzak oso onak izan dira eta nazioarteko erakundeen interesa piztu du ekimenak, irtenbide berritzailea eskaintzen diolako sektoreari taxutzen ari den egoera ekonomiko berriaren aurrean.

EikenBANK da guztiz sendotu den beste ekimenetako bat, klusterrak sektorearen esku-ra jarri duen tresna, ikus-entzunezkoen industriarekin harremanetan jartzeko oraindik aukerarik izan ez duen sormena identifikatu ahal izateko. Programa honen bosgarren edi-zioa egin zen 2012an, eta oraingoan ere eutsi egin die kolaboratzaile guztien (enpresak eta instituzioak) laguntzari eta konpromisoari. Ekimena sendotu egin da talentu poltsa gisa, EikenTALENTen (Facebookeko plataforma) jarraitzaileen kopurua nabarmen handitu izana eta enpresek eta prestakuntza zentroek egindako apustua horren erakusgarri; horri esker, pertsona finalista gehienek lortu baitute jasotako sari eta beken bidez sektoreko enpresa askotan sartzea.

Beste hainbeste esan dezakegu Gidoi Faktoria ekimenaren inguruan, profesionalen prestakuntza sektorearen behar berrietara egokituta bultzatzeko sortutako tresna. Bere ibilbidea erabat sendotuta izanik, Gidoi Faktoria sormena eta berrikuntza bul-tzatzen ahalegindu da 2012an. Halatan, sektoreko tailer eta ikastaro espezifikoak egin ditu aurten Bilbon EiTBren egoitzan dituen instalazioetan, joera berriekin lotuak bereziki. Horren haritik, aipatzekoak dira, egin diren bideojokoetarako gi-doien tailerra eta proiektu dokumentalak garatzeko ikastaroa, Escuela Centaren laguntzarekin.

3. Eiken Ekintzak

Page 10: Eiken urteko txostena 2012

9

9

Gidoi Faktoria programaren helburuarekin, eta horrenbestez, sektorean sumaturiko eskariekin zuzenean loturik, arloko profesionalen ikuspegitik begiratuta euskal ikus-entzunezkoen egoera ezagutzeko tresna bat jarri zen abian 2012an: Prestakuntza Beharren Diagnostikoa, Hobetuz-ek onartua.

Ekimen horren helburua da sektorearen ikuspegi orokorra erdiestea eta enpresei eta gainerako eragileei tresna bat eskaintzea maila horretan planteatutako erronkei aurre egin ahal izateko. Azterketa horren bidez ateratako ondorioek baieztatzen dute profil profesional berriek gaitasunak izan beharko dituztela pertsonen kudeaketan, hizkuntze-tan eta nazioarteko esperientzietan eta gaitasun handia beharko dutela halaber aldaketa teknologikoetara egokitzeko.

Ekintza nagusi horiez gainera, enpresen arteko lankidetzan eta enpresa proiektu berrien sorreran oinarrituriko beste hainbat ekimenetan buru izan da edo parte hartu du Eikenek. Kanal tematikoei buruzko lankidetza taldea da horietako bat, baterako enpresa platafor-ma sortzea helburu duena, nitxoko kanal tematikoen –ez linealak– merkatuan posiziona-tu ahal izateko, ikuspegi euskarrianiztunetik eta plataformaniztunetik begiratuta.

Antzeko helburua du euskal zinemaren online plataformak ere. Plataforma horretan proiek tuaren ekimenaren koordinatzaile eta zabaltzaile lana egin du Eikenek. Edukiak internet bidez banatzeko sistema eraginkorra sortzea ez ezik, euskal ikus-entzunezkoa jarduera esparru horretan posizionatzea ere bada plataforma horren egitekoa.

3. Eiken Ekintzak

Page 11: Eiken urteko txostena 2012

10

10

Sektorearen garapena bultzatu eta garatzeko ekintzak eta jarduerak sustatzeaz gainera, Eikenek enpresa bazkideei laguntza handia ematen die eskaintzen dituen zerbitzuen bidez. Euskarri juridikoa eta informazio-materialen difusioa daude eskaintza horren bar-nean, eta baita azterketa estrategikoak egitea ere.

EikenLEX dugu zerbitzu aitzindarietako bat, ikus-entzunezkoen sektorea ukitzen duten legezko arauen biltegia eta bazkideei legezko aholkularitza eskaintzen diena. 2012an enpresei laguntza eman zaie nazioarteko koprodukzioetan, alor horretan guztiz estrate-gikoa baita sektorean indarrean dauden arauak ezagutzea. Landwell (PwC) etxe ezaguna-ren eskutik ematen zaie laguntza juridikoa enpresa bazkideei.

SICC-Eiken Inteligentzia Lehiakorreko Sistema da beste zerbitzu aipagarrietako bat, eza-gutzak eskuratzeko tresna nagusi, eta horrenbestez, lehiarako abantaila faktore era-bakigarri bilakatu baita 2012an. Enpresak sektorearen inguruan mugitzen diren kontu

4. Eiken Zerbitzuak

estrategikoen jakinaren gainean egon dira uneoro SICC Eikenen bidez, SICC taldearen eta haren euskarri den web plataformaren ekintza konbinatuarekin aurrera eraman ahal izan den lanari esker.

Gainera, SICC Eikenek biziki parte hartu du “Gaming Synergy” jardunaldiaren garape-nean, maiatzaren 14an egin zena Digipen Europe-Bilbaoren egoitzan. Ekitaldi horrek ikus-entzunezkoen eta bideojokoen sektoreko enpresen artean lankidetza ekintzak bide-ratzeko ateak zabaltzea zuen helburu, lankidetza programa jakin batzuk aurrera eraman ahal izateko. Media Europa Programak Euskadin duen bulegoaren (Media Antena Euskal Herria) laguntza ere izan zuen ekitaldiak.

Jarduera ildo beretik doa Industria Behatokirako aldian behin egiten den landa-lana ere. 2012. urtean Eikenek enpresa bazkide guztiak monitorizatu ditu, kualitatiboki

nahiz kuantitatiboko, sektorearen bilakaeraren informazio zehatza eskuratu

Page 12: Eiken urteko txostena 2012

11

11

ahal izateko. Landa-lan horren barnean, enpresa bazkideetako zuzendaritza taldeekin elkarrizketak egin dira beharrezkotzat hartu denean.

SPRIren Compite programaren barnean dauden hainbat ekintza ere jarri dira abian 2012an, sektoreko mikro-enpresei zuzenduak. Zehatz esateko, 13 ekintza eraman dira aurrera, diag-nostikoak eta hobekuntza planak barne, eta Eikenen laguntza estrategikoa izan dute guz-tiek. Kasu honetan, mikro-enpresei beren negozio ereduaren inguruan beharreko gogoeta

estrategikoa egiten laguntzeko ardura hartu du bere gain Eikenek, ekonomia mailan bizitzen ari garen ziurtasun ezak eragin handiagoa baitu haiengan.

4. Eiken Zerbitzuak

Page 13: Eiken urteko txostena 2012

12

12

Beste merkatu batzuekiko harremanak indartzea, horixe izan zen Eikenen parte har-tzearen oinarria Europa – Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa abian jartzeko lanean. Do-nostiako Nazioarteko Zinemaldiak, Eikenen eta Ikus-entzunezko sektoreko beste eragile batzuen laguntzaz, bultzatutako ekimen honek hainbat lankidetza harremani zabaldu zizkien ateak bi kontinenteetako enpresen artean. Bi egunetan izan ziren topaketak Zi-nemaldiaren beraren esparruan, eta Euskadi-Brasil topaketarekin burutu ziren.

Era berean, klusterrak bere komunikazio zerbitzua erabiltzeko eta iritzi publikora prentsa oharren bidez iristeko aukera eskaintzen die enpresa bazkideei. EikenPRESS izeneko zer-bitzu hori beren lanaren hedapena hobetu nahi duten konpainientzako da, merkataritza, irudi edo ekoizpen estrategia bultzatzen lagunduko baitzaie.

Hain zuzen ere, Eikenen difusioa eta sustapena da elkartea indartzearekin, eta horrenbes-tez, enpresa bazkideei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzearekin zuzenean loturiko beste jardueretako bat. Jarduera-politika horretan oinarriturik, Eikenek hainbat jardu-naldi eta ekitaldi antolatu ditu edo parte hartu du, esate baterako, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian edo Bilboko Prestik Azokan.

Azken puntu horrekin zuzenean loturik dago Eikenek Kalitatearen Europar Astean izan-dako parte hartzea, ekimen horretan parte hartzen baitu klusterrak bere ibilbidea hasi zuenetik. “Prestakuntza berria ikus-entzunezkoen sektore berrirako”, izen horixe izan zuen 2012ko jardunaldiak. EiTBren Gidoi Faktoria gunean egin zen, eta bertan, besteak beste, Ikus-entzunezkoen sektoreko Prestakuntza Beharren Diagnostikoaren emaitzak aurkeztu zituen Eikenek.

4. Eiken Zerbitzuak

Page 14: Eiken urteko txostena 2012

13

13

ETENGABEKO ERAGIKETAK Entitatearen jardueragatiko sarrerak 570.001 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk 182.606 Erabiltzaileen ekarpenak 19.544 Sustapen, babesle eta lankidetza sarrerak 4.000 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak 363.851 Pertsonal gastuak -189.035 Soldatak -156.696 Gizarte gastuak -32.339 Ustiapeneko beste gastu batzuk -369.618 Kanpo Zerbitzuak -367.302 Zergak -723 Galerak eta horniduren aldaketa -1.593 Ibilgetuen amortizazioak -2.864USTIAPENEKO EMAITZA 8.484 Sarrera finantzarioak 6 Kanpokoenak 6 Gastu finantzarioak -4.874 Kanpokoekin zorrak -4.694 Diru aldaketen diferentziak -180EMAITZA FINANTZARIOA -4.868ZERGA AURRETIKO EMAITZA 3.616 Irabazien gaineko Zergak -ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA 3.616FONDO PROPIOETAN ALDAKETA 900EMAITZA GUZTIRA, EKITALDIKO ONDARE GARBIAREN ALDAKETA 4.516

5. Datu Ekonomikoak

2012ko emaitzen kontua

Page 15: Eiken urteko txostena 2012

14

14

AKTIBO EZ KORRIENTEA 8.521 Ukiezinezko Ibilgetua 4.572 Ibilgetu Materiala 1.519 Epe luzeko inbertsio finantzarioak 2.430 AKTIBO KORRIENTEA 475.882 Erabiltzaileak eta aktibitateko beste zordunak 7.615 Aktibitateko zordunak eta kobratzeko dauden beste kontuak 270.071 Administrazio publikoa 270.071 Diruzaintza 198.196

AKTIBOA GUZTIRA 484.403

ONDARE GARBIA 70.949 Fondo Propioak 70.949 Fondo Soziala 57.068 Erreserbak 10.265 Ekitaldiko mozkina 3.616 PASIBO KORRIENTEA 413.454 Epe laburreko Zorrak 315.949 Zorrak kreditu erakundeekin 1.663 Bestelako pasibo finantzarioak 314.286 Jarduerengatiko Hartzekodunak 97.505 Hornitzaileak 44.895 Hornitzaileak, taldeko erakundeak eta elkartuak 38.115 Pertsonala 35 Administrazio publikoa 14.460

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA 484.403

5. Datu Ekonomikoak

AKTIBOA

Egoera balantzea 2012

ONDARE GARBIA ETA PASIBOA

Page 16: Eiken urteko txostena 2012

15

15

Eikenen ekintzak sendotzea, Lehiakortasun Planaren garapen integrala eta euskal ikus-entzunezkoaren nazioartekotze prozesuan sakontzea dira 2013ko ekitaldian Klusterrak mantentzen dituen hiru zutabe nagusiak.

Lehen kasuan, bereziki aipatu beharra dago Innova Basque Audiovisualen bigarren edi-zioaren antolakuntza. Ez soilik proiektua sendotu egiten delako, baizik eta lehen edi-zioaren arrakastari esker ekimenak garrantzi handiagoa hartu duelako, bai funtzionamen-du mailan, bai kanpoko zabalkundeari begira.

MipFORMATen parte hartzeko gonbidapena, Cannesen bildutako nazioarteko sektorea-ri proiektua ezagutzera emateko bilkura esklusibo baten bitartez, FRAPAren presidente Patty Genestek nazioartekotzeari buruz eman zuen Masterclassa, edo formatuen ahol-kularitza Armozako Amos Neumannekin eta The Wit-eko Geise Fiscinarekin, zalantzarik gabe, hobekuntzarako elementuak dira, Innova Basque Audiovisualen jarduna finkatzen dutenak.

Lehiakortasun Planak, bestalde, bultzada berria izango du, misio komertzial gehiagore-kin, baita “world kafe”-arekin ere, sektoreko eragile eta profesionalekin, ikuspegi zaba-lago batetik.

Halaber, nazioarteko merkatuetan sartzea da Klusterraren oinarrizko helburuetako bat, eta horretaz gainera, Cannes eta La Rochelleko merkatuetako presentzia mantentzea, baita beste industria batzuekiko lankidetza aukeretan sakontzen jarraitzea ere.

Aldi berean, Eikenek bere zerbitzuak eta ekintzak garatzen jarraituko du, sektoreari aukera jokaleku bat eskaintzen jarraitzeko. Zentzu horretan, azpimarratu beharra dago Eikenen ekintza nagusietako batzuek duten indarra, besteak beste, EikenBANK, 2103. urtean seigarren edizioa izango duena.

6. 2013ko Aurrerapena

Page 17: Eiken urteko txostena 2012

16

16

6. 2013ko aurrerapena

ETENGABEKO ERAGIKETAK Entitatearen jardueragatiko sarrerak 458.790 Erabiltzaile eta afiliatu kuotak eta jardueraren beste sarrera batzuk 142.571 Zerbitzuak ematea 675 Ekitaldiko emaitzara egotzitako dirulaguntzak 315.544 Pertsonal gastuak -223.712 Soldatak -183.131 Gizarte gastuak -40.581 Ustiapeneko beste gastu batzuk -226.088 Kanpo Zerbitzuak -225.488 Zergak -600 Ibilgetuen amortizazioak -4.490USTIAPENEKO EMAITZA 4.500 Sarrera finantzarioak 0 Kanpokoenak 0 Gastu finantzarioak -4.500 Kanpokoekin zorrak -4.500EMAITZA FINANTZARIOA -4.500ZERGA AURRETIKO EMAITZA 0 Irabazien gaineko Zergak -ETENGABEKO ERAGIKETENGATIK SORTUTAKO EKITALDIKO EMAITZA 0EKITALDIKO SOBERAKIN POSITIBOA 0

2013rako aurrekontu proposamena

Page 18: Eiken urteko txostena 2012

17

17

u Lehendakaria Juan Mari Gurrutxaga (Mixer enpresako zuzendaria)

u Idazkaria Mikel Astorkiza (Euskaltel Fundazioko zuzendaria)

u 1. Lehendakariordea Begoña Ayarza (Itesa enpresako kudeatzailea)

u 2. Lehendakariordea Juan Carlos López (3koma enpresako zuzendaria)

u Kideak Andoni Aranburu (EiTB-ko Estrategia eta Komunikaziorako zuzendaria) Iñaki Eizmendi (Pausoka enpresako zuzendaria) Julián Flórez (Vicomtech-eko zuzendari nagusia) Ricardo González (K 2000 enpresako zuzendaria) Fernando Larrondo (Irusoin enpresako zuzendaria) Carlos Juárez (Basque Films enpresako zuzendaria) Juanjo Landa (Bainet taldeko produktore eragilea)

u Zuzendaria Itziar Mena

Batzordearen izena Arduraduna

u Berrikuntza teknologikoa Julián Flórez

u Kudeaketan berrikuntza Ricardo González

u Nazioartekotzea Iñaki Eizmendi

u Sektore estrategia Begoña Ayarza

Zuzendaritza batzordea (2013) Batzorde estrategikoak

7. Gobernu Organoak eta Antolakuntza Egitura

Eikenek hiru organoren arabera lan egiten du: Bazkideen Batzar Nagusia, Batzorde Estrategikoak eta Zuzendaritza Batzordea.

Eikenen Batzorde Estrategikoak honela osatu ziren:

Page 19: Eiken urteko txostena 2012

18

18

u 3koma Itxaso Atutxa Juan Carlos López Ruth Martínez Igor Zabala Emilio López

u abra Alberto Gerrikabeitia Joxe Portela

u bainet Juanjo Landa Gregorio Muro Asier Nabea Jone Miren Goenaga Eva Breton Manuel Paino Josetxo Lizartza

u baleuko Karmelo Vivanco Eduardo Barinaga Javi Vivanco Idurre Cajaraville Jone Landaluze

u bitart Fernando Díez

8. Kolaboratzaileak

u centa Susana Patiño Julio Cordoba Laura Arana

u Digipen Ignacio Otalora Aitziber Azkondo

u digitalak Josu Erguin Ander Erguin

u eitb Patxi Arratibel Andoni Aranburu Aintzane Pérez del Palomar Itziar Azpeitia Andrea Ibáñez Marta Alvarez Maite Iturbe Mikel Agirre Ainhoa Lodoso Jose Luis Blanco Lontzo Sainz Alex Aranzabal Pello Sarasola Gorka García

u epe/apv Carlos Juarez (Basque Films)

u erpin Julia García

u escivi Iñaki Aizpuru Maria Aizpuru Iñaki Rubio

u euskaltel Mikel Astorkiza

u expressive Aitor Gabiña Izaskun Pérez

u G93 Juan Carlos San Román

u gizer Andoni Eguíluz

u ibaia Ignacio Rotaetxe

Page 20: Eiken urteko txostena 2012

19

19

u idem María Vallejo Alberto Rojo Ana Gutiérrez

u ik4 Julián Flórez Maider Laka Igor Olaizola Maria Teresa Linaza Daniel Vander Vorst

u irusoin Fernando Larrondo Iñaki Gomez Juan Cruz Izagirre Xabier Berzosa

u itesa Begoña Ayarza Iñigo Artetxe

u jarkatza Juan Carlos Revuelta Arantza García de Andoin

u k 2000 Ricardo González Sabin Uriarte Arri Granados Blanca Baena

u m4f Itziar Ijalba Jon Egia

u mixer Juan Mari Gurrutxaga

u orio Beñat Ibarbia Unai Ibarbia

u pausoka Iñaki Eizmendi Itziar Zeberio Pedro Fuentes Xabier Zabaleta Miren Olabarri Eukene Aldekoa

u signo digital Esther Terradas Josu Venero

u sugar factory Ana Díaz de Zugazua

u tecnalia Luis Emaldi Ramón Delgado Tatiana Bartolome Francisco Javier Acera Diego Bajo

u ubiqa Jose Luis Roncero Raquel Duran

8. Kolaboratzaileak

Page 21: Eiken urteko txostena 2012

20

20

9. Kideak

Úbiqa Tecnología, Ideas y Comunicación, S.L.

www.ubiqa.com

Tecnalia www.tecnalia.com

Sugar Factory, S.L.www.sugar-factory.com

Pausoka Entertain-ment, S.L.

www.pausoka.com

Mixer ServiciosAudiovisuales, S.L.www.mixer.com.es

Signo Digital, [email protected]

Bainetwww.bainet.es

3koma, S.A.www.3koma.com

Abra Prod, S.L.www.abraprod.com

Baleuko Komunikazioa, S.L.www.baleuko.com

Bitart New Media, S.L.www.bitart.info

Basque Filmswww.basquefilms.com

Andoaingo Zine eta Bideo Eskola, S.L. (ESCIVI)[email protected]

EiTB, S.A.www.eitb.com

Escuela CENTAwww.escuelacenta.com

Digipenwww.digipen.es

Erpin 360, [email protected]

Expressive Media Proyects, S.L.www.expressive.es

Euskaltel, S.A.www.euskaltel.es

Digital Mobiles, S.L.www.digitalak.com

Itesa Producciones, S.L.www.itesa.tv

Idem 4, S.L. (IdemProducción Audiovisual)

www.idem4.com

IK4www.ik4.es

Jarkatza Media, S.L.www.jarkatza.com

m4fwww.m4f.es

K 2000, S.A.U.www.k2000.com

Irusoin, S.A.www.irusoin.com

Page 22: Eiken urteko txostena 2012

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

Teknologi Parkea, 105 - 2º48170 Zamudio (Bizkaia)T. 94 404 82 25F. 94 404 82 [email protected]