Elementu hariztatuak

14

Transcript of Elementu hariztatuak

Pieza desberdinak lotzeko erabiltzen diren elementuak dira, ken daitezkeenak, eta, beraz, ez dira finkoak, desmuntagarriak baizik.

Zilindro bat beste zabalago batean doitzean datza, baina erroskari esker birak eman behar zaizkio sartu edo ateratzeko eta horregatik asko erabiltzen da, bakarrik tiratzean ateratzen ez direlako.

Elementuak lotzeko pieza hariztatuak dira, biratzean beste pieza batzuekin enkajatzen dutenak. Gehienak eskuinetara lotu eta ezkerretara askatzen dira. Bi zati dituzte:

•BURUA : goiko zatia da, diametro handiena duena, bertan bihurkina sartzen da, biratzeko eta ateratzeko.

•GORPUTZA: objektuen barrualdean geratzen dena da, zati luzea eta mehea. Hariztatua dago eta doitu egiten da.

Burua

Gorputza

Bideoa

•Giltzak (llave inglesa) :hainbat tamaina daude, torloju buruaren arabera. Giltza unibertsalek, gainera, haien tamaina aldatzen dute, tamaina desberdinetara egokitzeko.

•Bihurkinak (destornillador): elektrikoa eta mekanikoa. Torlojuaren buruaren arabera, hainbat mota daude, izar formakoak, adibidez.

Bihurkinak nola egiten diren

MK Dismak bihurkina

Errosken normalizazioa

Torlojuek atal normalizatuak dituzte hau da, estandar batzuk betetzen dituzte eta horrela guztiak guztiekin doitzen dira. Adibidez, erroska eta burua atal normalizatuak dira. Beraz munduko zenbait piezak neurri berbera daukate.

Erabili ohi den erroska mota triangeluarra da, azkoinetan doitzen direnak. Torloju hauek makinerian erabiltzen dira, indar handiei eutsi behar dietelako.

Erabili ohi diren erroska motak hauek dira:• Erroska metriko arrunta: toki gehienetan erabiltzen dena• Witworth erroska ingelesa: lehen erroska normalizatua• SAE erroska amerikarra

Buru motak hauek dira: • Buru hexagonala• Allen burua• Hur burukoak• Buru zilindrikoa• Torx burua

Buru motak

Normalizazioaren neurri batzuk (broketan)

• Tirafondo edo gabila torloju antzeko bat da, zorrotza puntan, eta buruari esker elkartu nahi diren piezetan sar daiteke, bihurkin edo bestelako tresna batez baliatuta.

• Zuloa ez da lehendik egin behar, baizik eta gabila sartu ahala doa berak egiten du zuloa.

• Erroskaren diseinua elkartu beharreko materialaren araberakoa da. Horretaz aparte, buru, diametro eta luzera desberdinekoak ere badaude.

• Lotu beharreko materialak oso ugariak dira: plastikoa, egurra, aluminioa...

• Berno edo buloiak pieza luze metalikoak dira, torlojuen antzekoak, baina luzeagoak. Alde batean erroska izan ohi dute, eta beste aldean ez. Horrela, azken alde honetan lotu nahi den pieza doitzeko, eta biratzeko askatasuna dauka. Ez da kanporantz aterako, erroska dagoen aldean azkoin bat jartzen delako.

Gaur egun hainbeste erabiltzen diren norberak muntatzeko altzariak direla eta (adibidez, ikea), bernoa mota hauek sortu ziren, egur piezak elkartzeko. Muntaketa erreza da ALLEN giltza bat edo bihurkin bat baino ez delako behar

Kutxa eszentrikoak

Azkoina barrualdean erroska duen pieza da, torloju edo bestelako antzeko piezei elkartzen zaiena. Azkoinei esker elementu desmuntagarriak gogorki lotzen dira. Batzuetan zirrindola (arandela) bat jartzen da lotura indartzeko. Azkoinak ere elementu normalizatuak dira eta horregatik ezaugarri geometriko berdinak izan behar dituzte torlojuari lotzeko.

• Azkoin hexagonala• Azkoin berezia• Azkoin itsua• Tximeleta azkoina• Azkoin autosegurua• Azkoin soldagarria

Presio torlojuak erroskadun piezak dira beste pieza batzuen arteko mugimendua edo biraketa saihesteko. Punta eta buru ezberdinekoak daude aplikazio ezberdinetarako.

Funtzionamendua: torloju mota hau lehen piezaren erroskatik pasatu eta bigarren piezaren kontra indar egiten du, mugi ez dadin.

•Tope torlojuak industrian erabiltzen dira makineria lotzeko •Autoerroskadunak pieza bigunagoak lotzeko erabiltzen dira.