ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea...

27
1 ELGOIBARKO DIAGNOSIA Elgoibarren, 2003ko apirila. UDAL EUSKARA BATZORDEA

Transcript of ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea...

Page 1: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

1

ELGOIBARKO DIAGNOSIA

Elgoibarren, 2003ko apirila.

UDAL EUSKARA BATZORDEA

Page 2: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

2

ELGOIBARKO DIAGNOSIRAKO DATUAK DATU OROKORRAK Argitaraturik dagoen azken erroldaren arabera, 1996koa hain zuzen ere, Elgoibarren 10.989 lagun bizi dira. Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan. Bi udalerrik baino ez dute 10.000 biztanle baino gehiago: Eibar eta Elgoibar. Bi udalerri horietan bizi dira eskualdeko biztanleen %73; Eibarren, eskualdeko biztanleen erdia eta Elgoibarren %19. Elgoibarren biztanleen bilakaera beherantz joan da, Debabarrena eskualdean orokorrean gertatu den bezala. Elgoibarrek, 1981etik 1996ra, 1.791 biztanle galdu ditu (-%14). 2002. urtearen bukaeran adibidez 10.614 lagun bizi ziren Elgoibarren. Biztanle-kopurua: 10.989 (96ko errolda) Eskualdea: Debabarrena Lurraldea: Gipuzkoa Biztanleriaren egitura, adinaren arabera

0-19 20-64 ³65 ELGOIBAR

Biztanleak Guztira Guztira % Guztira % Guztira %

EAE / CAV 2.098.055 432.584 20,6 1.343.599 64,0 321.872 15,3

Gipuzkoa 676.208 139.147 20,6 432.626 64,0 104.435 15,4

Debabarrena 56.857 10.731 18,9 35.863 63,1 10.263 18,1

Elgoibar 10.989 2.112 19,2 7.016 63,8 1.861 16,9

Biztanleria, jatorriaren arabera

Sedentarioak Barne-migratzaileak Etorkinak ELGOIBAR

Biztanleak Guztira

Guztira % Guztira % Guztira %

EAE/CAV 2.098.055 1.035.009 49,3 573.575 27,3 489.471 23

Gipuzkoa 676.208 353.589 52,3 183.659 27,2 138.960 20,5

Debabarrena 56.857 32.318 56,8 12.903 22,7 11.636 20,5

Elgoibar 10.989 6.143 55,9 2.629 23,9 2.217 20,2

1 1 Mendaro, Mutriku, Eibar, Soraluze-, Deba eta Elgoibar.

Page 3: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

3

Hizkuntza-gaitasuna, 1996 Elgoibarren hamar lagunetik ia sei euskaldunak dira (%59,1), eta hamarretik hiru, erdaldun zaharrak. Bilakaerari dagokionez, hamabost urteren buruan (1981-1996) Elgoibarren, euskaldunen portzentajeak gora egin du (7,7 puntu); erdaldun elebakarren portzentajeak eta elebidun hartzaileenak, berriz, behera egin du (7,5 puntu eta 0,2 hurrenez hurren). Hizkuntza-gaitasuna, adinaren arabera Euskaldunen proportziorik handiena gazteen artean ematen da. Izan ere, 19 urte beheragoko adin-tarteetan euskaldunen nagusitasuna erabatekoa da (%81etik gora euskaldunak dira). Haurren artean, ordea, euskaldunen portzentajea oraindik altuagoa da: adibidez, 5 eta 9 urte bitartekoen artean, euskaldunak %91,8 dira.

%51,4

%9,4

%39,2

%59,1

%9,2 %31,7

Hizkuntza-gaitasuna (ELGOIBAR)Competencia lingüística (ELGOIBAR)

1981 1996

EuskaldunakEuskaldunes

Elebidun hartzaileakBilingües pasivos

Erdaldun elebakarrakErdaldunes monolingües

Adina / Edad

Hizkuntza-gaitasuna 1996, adinaren arabera (ELGOIBAR)Competencia lingüística 1996, según la edad (ELGOIBAR)

0 200 400 600 800 1000

EuskBilErd

5 - 9

10 - 14

15 - 19

20 - 24

25 - 29

30 - 34

35 - 39

40 - 44

45 - 49

50 - 54

55 - 59

60 - 64

65 - 69

70 - 74

75 - 79

80 - 84

>= 85

HELDUAKADULTOS

GAZTEAKJOVENES

ZAHARRAKVIEJOS

Page 4: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

4

Hizkuntza-gaitasuna 1996, auzoaren arabera Elgoibarreko auzorik euskaldunena landa eremua da; 10 auzokideetatik ia 8 euskaldunak dira, baina, aldi berean, biztanle gutxien bizi den auzoa da. Biztanle gehien bizi den gunean, Alde Zaharrean, euskaldunen portzentajea, Elgoibarko batezbestekoaren parekoa da, hau da, %59,1koa. Azkue (San Roke) auzoa da bigarren auzorik handiena, eta bertan, euskaldunen portzentajea altua da, hau da, hamar auzokidetatik zazpi euskaldunak dira.

Guztira Euskaldunak Elebidun hartzaileak Erdaldun elebakarrak Elgoibar 10610 59,1 9,15 31,74Elgoibar-Alde Zaharra 4584 59,08 10,17 30,76Elgoibar-Landa eremua 645 79,07 5,12 15,81Elgoibar-Muguruza-Ermuaranbide

1789 44,44 11,07 44,49

Elgoibar-Azkue (San Roke) 2100 71,81 6,52 21,67Elgoibar-Urasandi 1492 50,27 9,18 40,55 Euskararen ezagutza Elgoibarren azken 15 urteetan (>=5 urte) 1986-1996) 1986 1991 1996 EUSKALDUN ZAHARRAK

45,4

48,5

45,1

JATORRIZKO ELEBIDUNAK

4,6

2,6

5,2

EUSKALDUN BERRIAK

3

5,2

8,7

EUSKALDUNAK

53

56,3

59

PARTZIALKI EUSKALDUN BERRIAK

9,7

7

6,5

PARTZIALKI ERDALDUNDUAK

3,3

2,9

2,5

IA EUSKALDUNAK

13

9,9

9

>= 8580 - 84

75 - 7970 - 74

65 - 6960 - 64

55 - 5950 - 54

45 - 4940 - 44

35 - 3930 - 34

25 - 2920 - 24

15 - 19 10 - 14

05 - 09

Adin-taldeak

0

20

40

60

80

100(%)

0

20

40

60

80

100

Euskaldunen bilakaera 1981-1996, adinaren arabera (ELGOIBAR)Evolución de euskaldunes 1981-1996, según la edad (ELGOIBAR)

Euskaldunak / Euskaldunes

1981 1996

Erdaldunak / Erdaldunes

Page 5: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

5

GUZTIZ ERDALDUNDUAK 0,4 0,6 0,6 ERDALDUN ZAHARRAK

33,3

32,9

31,1

ERDALDUNAK

33,7

33,5

31,7

HPSk aurkeztutako II. Soziolinguistikazko Mapa. Hizkuntza-gaitasunaren arabera 3 tipologia bereizten dira: euskaldunak, elebidun hartzaileak eta erdaldun elebakarrak. Gainera, hizkuntza-gaitasuna ama-hizkuntzarekin gurutzatzean biztanleriaren hizkuntza-bilakaera zer-nolakoa izan den aztertzeko aukera dugu. Gurutzapen horretatik eratorritako kategoriak 7 dira: • EUSKALDUNAK : Gutxienez euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten dutenak. Euskaldunen barruan, 3

tipologia hauek bereizten ditugu: 1. Euskaldun zaharrak: Ama-hizkuntza euskara izan eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten

duten pertsonak. 2. Jatorrizko elebidunak: Ama-hizkuntza euskara eta gaztelania izan eta euskaraz “ondo”

ulertu eta hitz egiten duten pertsonak. 3. Euskaldun berriak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan

eta euskaraz “ondo” ulertu eta hitz egiten duten pertsonak. • ELEBIDUN HARTZAILEAK: Euskaraz “nekez” hitz egin edo, hitz egin ez arren, “ondo” ulertu edo

irakurtzen dutenak. Elebidun hartzaileen artean, beste bi kategoria hauek bereizi ditugu: 4. Partzialki erdaldunduak: Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta

euskaraz “nekez” hitz egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.

5. Partzialki euskaldun berriak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz “nekez hitz egin edo, hitz egiten ez badute, “ondo” ulertu eta irakurtzen duten pertsonak.

• ERDALDUN ELEBAKARRAK: Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak eta “ondo” ulertzen eta

irakurtzen ez dutenak. Erdaldun elebakarren artean, honako beste bi kategoriak:

6. Guztiz erdaldunduak: Ama-hizkuntza euskara edo euskara eta gaztelania izan eta euskaraz ez hitz egin, eta “ondo” ez ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak.

7. Erdaldun zaharrak: Ama-hizkuntza gaztelania edo euskara ez den beste hizkuntza bat izan eta euskaraz ez hitz egin, ez “ondo” ulertu eta ez irakurri egiten duten pertsonak

EUSKARA ONDORENGOETARATZEA FAMILIA BIDEZKO JARRAIPENA Hizkuntza-bilakaeraren tipologia Elgoibarren euskaldun zaharrek osatzen dute multzorik handiena: hamar biztanleetatik lauk baino gehiagok euskara etxean jaso dute. Gainera, euskaldun zaharrak dira nagusi euskaldunen artean: euskaldunen %76,4 euskaldun zaharrak dira. Euskaldun berriak, aldiz, euskaldunen %15 dira. Ondoren, erdaldun zaharrak dira multzorik handiena: elgoibartarren ia heren bat erdaldun zaharra da. Horretaz gain, ia erdaldun elebakar guztiak (%98) erdaldun zaharrak dira.

Page 6: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

6

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia, adinaren arabera Euskaldun zaharren portzentajerik handiena 65 urtetik gorakoena da (erdia baino gehiago euskaldun zaharrak dira). Adin-taldea zenbat eta gazteagoa izan, euskaldun zaharren portzentajea orduan eta txikiagoa izango da. Aitzitik, adin-tartea zenbat eta txikiagoa, orduan eta handiagoa izango da jatorrizko elebidunen eta euskaldun berrien portzentajea. 5 eta 9 urte artekoen artean, esate baterako, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak, parean daude, herena baino zerbait gehiago dira bai batean zein bestean. Erdaldun zaharrik ia ez dago gazteen artean. Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia, 1996 Elgoibarren biztanleen erdiek (%49,82) gaztelaniaz hitz egiten dute etxean, eta hamar lagunetik hiruk (%30,85), euskaraz. Hiztun tipologiaren arabera, berriz, erabilera aldatu egiten da. Hori horrela, euskaldun zaharrek, batez ere, euskara erabiltzen dute etxean (%67,2); euskaraz eta gaztelaniaz batera hitz egiten dutenak bostetik bat dira (%25,1). Oso gutxi dira, ordea, etxean nagusiki euskaraz egiten duten jatorrizko elebidunak eta euskaldun berriak (%6,1 eta %2, hurrenez hurren). Euskaldun berriek eta partzialki euskaldun berriek nagusiki gaztelania hutsean jarduten dute (%81,2 eta %86,4 hurrenez hurren). Partzialki euskaldun berrien artean ez du inork euskara hutsean hitz egiten etxean. Hala ere, azpimarratu behar da partzialki erdaldunduen artean, ia erdiek bietara, euskaraz eta gaztelaniaz egiten dutela.

Guztiz erdaldunduak %0,64

Erdaldun zaharrak %31,1

P. euskaldun berriak %6,59

P. erdaldunduak %2,56

Euskaldun zaharrak %45,16

Jatorrizko elebidunak %5,21

Euskaldun berriak %8,74

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia 1996 (ELGOIBAR)Tipología de movilidad lingüística 1996 (ELGOIBAR)

EUSKALDUNAKEUSKALDUNES

ELEBIDUN HARTZAILEAKBILINGÜES PASIVOS

ERDALDUN ELEBAKARRAKERDALDUNES MONOLINGÜES

>85 80-84

75-79 70-74

65-69 60-64

55-59 50-54

45-49 40-44

35-39 30-34

25-2920-24

15-1910-14

5-09

Adin-taldeak / Grupos de edad

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

Hizkuntza-bilakaeraren tipologia 1996, adinaren arabera (ELGOIBAR)Tipología de movilidad lingüística 1996, según la edad (ELGOIBAR)

Erdaldun zaharrakCastellanofonos

G. erdaldunduakT. castellanizados

P. erdaldunduakP. castellanizados

P. euskaldun berriakNeo-vascof. parciales

Euskaldun berriakNeo-vascofonos

Euskaldun zaharrakVascofonos

Jatorrizko elebidunakBilingues de origen

Page 7: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

7

Etxeko hizkuntza, euskaldunen dentsitatearen arabera Etxeko euskaldunen dentsitatea %80tik gorakoa denean bakarrik hitz egiten da nagusiki euskaraz etxean. Dentsitatea txikiagoa denean, euskararen erabilerak behera egiten du nabarmen. Are gehiago, etxeko euskaldunak familian %59 baino gutxiago direnean, etxean nagusiki gaztelania hutsean aritzen dira. Ia elgoibartarren erdiak (%46) horrelako dentsitatedun familietan bizi dira. IRAKASKUNTZA Elgoibarren 5 ikastetxe daude, 3 publiko eta 2 pribatu. Elgoibarreko eskolaumeen %57,21 ikastetxe publikoetan ari da ikasten (%57,2). 2000-01 ikasturtean, Elgoibarko ikastetxeetan 1821 ikasle matrikulatu ziren. Sare publikoari dagokionez, eskolaumeen bi herenak D ereduan daude (%67,4); A ereduan, berriz, eskolaumeen laurden bat (%27,23), eta azkenik, B ereduan umeen %5,37. Sare pribatuan, D ereduan ikasleen %70 dabiltza eta B ereduan %30.

Euskaldun zaharrakVascófonos

Jatorriz ElebidunakBilingües de origen

Euskaldun berriakNeo-vascófonos

67,2%

25,2%

7,6%

6,1%

72,0%

21,9%

2,0%

16,7%

81,2%

13,6%

86,4%

%45,6

%54,4

Partzialki euskaldun berriakNeo-vascófonos parciales

Partzialki erdaldunduakParcialmente castellanizados

Etxeko hizkuntzaren erabileraren tipologia (ELGOIBAR)Tipología de la lengua de uso en casa (ELGOIBAR)

AktiboakActivos

Aktiboak elebietanActivos en las dos

PasiboakPasivos

0 0,36 2,3

15,9

72,38

0,96

10,59

18,07

43,83

22,43

96,66

88,42

79,54

40,2

5,18

<25 25-44 45-59 60-80 >80

0

10

20

30

40

50

60

70

80

90

100

Euskara

BiakGaztelera

DENTSITATEA / DENSIDAD (%)

Etxeko erabilera 1996, familiako euskaldunen dentsitatearen arabera (ELGOIBAR)Lengua de uso en casa, según la densidad de euskaldunes

Page 8: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

8

IKASTETXEA SAREA Ikasleak A B D

CEP ELGOIBAR LHI PUBLIKOA 211 211 100,00

MAKINA-ERREMINTA (BTI) BHI PUBLIKOA 256 172 67,19 84 32,81

IES ELGOIBAR BHI PUBLIKOA 576 112 19,44 56 9,72 408 70,83

GUZTIRA PUBLIKOAK PUBLIKOA 1043 57,21 284 27,23 56 5,37 703 67,40

NTRA. SRA. DEL PILAR HLBHIP PRIBATUA 281 232 82,56 49 17,44

SAN BARTOLOME IKASTOLA HLBHIP PRIBATUA 499 499 100

GUZTIRA PRIBATUAK PRIBATUA 780 42,79 0 0 232 29,74 548 70,26

ELGOIBARko IKASTETXEAK GUZTIRA GUZTIRA 1823 284 15,58 288 15,80 1251 68,62

00/01 ikasturteko datuak Hizkuntza Normalkuntzako programak Bi ikastetxe publiko 96/97 ikasturtetik aurrera, hizkuntza-normalkuntzako programetan, "Ulibarri" egitasmoan, murgilduta daude eta horretarako Hezkuntza Sailaren laguntza jasotzen dute. ARREITURRE-ELGOIBAR Institutua ......9 ordu ELGOIBARKO Herri Eskola.....................6 ordu Horren arabera, Herri Institutuak irakasle bat 9 ordutarako liberatzeko baimena jaso du Hizkuntza Normalkuntzako Arduradun Tekniko gisa aritzeko. Herri Eskolak, berriz, 6 ordu liberatzeko laguntza jaso du. Gurean bai egitasmoak bultzatuta, azken urteotan ikastaroak antolatu dira Gestio Eskolako ikasleak trebatzeko, lan-merkatuan sartzen direnean euskaraz lan egiteko gai izan daitezen. ikastaro honek urtez urteko jarraipena izan du eta Gestio Eskolak modulua ikasketa-planaren barruan finkatu du. Institutuaren eskariz, ikasleek euskararekiko motibazioa suspertzeko saio bereziak jaso dituzte azken urteotan. Helburua: Ikasleei soziolinguistikako oinarrizko kontzeptuak irakastea eta ikasleei beraiei euskararen normalizazioaren inguruan hausnarraraztea. Hainbat ikastetxeetako irakasleek ere euskara sakontzeko ikastaro bereziak jaso dituzte. Oso inportantea da haur eta gazteengan eragin zuzena daukaten pertsonak jantzita egotea, horixe baita kalitatezko transmisiorako oinarrizko araua. 1998-2002 urteen bitartean, Makina Erremintaren Institutuko 48 langile eta irakasleek ere euskara hobetzeko ikastaroak jaso dituzte. Ikastaro hauen ondorioz, IMHko irakasle asko euskaltegietara bideratu dira eta irakasle gehientsuenak (HLHkoak behintzat) euskalduntzen dihardute. IMH prestigio eta indar handiko ikastetxea da bai Elgoibarrerako eta baita inguruko herrietarako, eta eskaintza zabala daukana, beraz, oso garrantzitsua izan da azken urteotan D eredua sortu izana Hasierako Lanbide Heziketaren alorrean. Gaur egun, gure herriko eta inguruko gazteek euskaraz ikasteko aukera daukate IMHn. Baina aldaketa hori ez da kasualitatez etorri, bertako langile batzuek horren alde azaldu duten jarrera positiboaren ondorioz baizik. Gaur egun, Lanbide Heziketaren ataleko ikasleen %51k euskaraz ikasten dihardu. Hona hemen 2001-2002 ikasturtean jasotako datuak:

EREDUAK A eredua D eredua GUZTIRA GUZTIRA 1. eta 2. MAILA 138 (%48,5) 146 (%51,5) 284 (%100)

Ikusten denez, gaur egun HLHn ikasle gehiagok ikasten dute euskaraz gaztelaniaz baino.

Page 9: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

9

Haur Hezkuntzaren bilakaera, 1983-84/2000-01 Haur Hezkuntzan, D ereduaren nagusitasuna erabatekoa da, B ereduak hondoa jo zuen 1994-95 ikasturtean. A eredua lehenago desagertu zen, 1985-86 ikasturtean hain zuzen. Ereduen bilakaera Lehen Hezkuntzan, 1988-89/2002-03 Lehen Hezkuntzan ondorengoa izan da ereduen bilakaera ( 6.maila arte, 2 urtekoak barne):

¡Error! Marcador no

definido.IKASTURTE

A

A B D IKASLEAK

88/89 %25,5 22,7 51,7 1.713

90/91 17,6 23,2 59,1 1.438

92/93 8,4 29,7 61,7 1.245

94/95 3,8 28 68 1.057

96/97 0 23,8 76,1 978

98/99 0 19’8 80’1 726

00/01 0 17,7 82,2 739

02/03 0 13,06 86,93 934

Irakaskuntza ez unibertsitarioaren bilakaera 1983-2001 Hezkuntzan hizkuntza-ereduak ezarri zirenetik D ereduak etengabe egin du gora eta A ereduak, berriz, urteen joan-etorrian, beherantz egin du. D eredua erabat nagusi da ikasmaila guztietan, Lanbide

$

$

$$ $ $ $

$

$ $ $

$$ $ $ $ $ $

'

'

' '

'' '

'

' ' '

'' ' ' ' ' '

!

!

!

!

!! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! !

1983-841984-85

1985-861986-87

1987-881988-89

1989-901990-91

1991-921992-93

1993-941994-95

1995-961996-97

1997-981998-99

1999-002000-01

Ikasturtea

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

A+XBD

!'$

Haur-hezkuntza (ELGOIBAR)Educación Infantil (ELGOIBAR)

Page 10: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

10

Heziketan izan ezik. Bestalde, hainbat urtetan B ereduak hazkunde txikia izan bazuen ere, azkeneko urteotan beherako joera du. Urtez urte, handitzen ari da D ereduan ikasten ari direnen proportzioa. Irakasmaila Guztira A B D X IKASLEAK GUZTIRA 1823 284 288 1251 0 HAUR HEZKUNTZA 247 0 0 247 0 LEHEN HEZKUNTZA 441 0 131 310 0 DBH 402 0 101 301 0 BATXILERGOA + UBI 266 58 0 208 0 LANBIDE HEZIKETA 467 226 56 185 0 00/01 ikasturteko datuak

$

$

$ $ $ $ $ $ $ $ $$ $ $ $ $ $ $

''

' ' '' ' ' ' ' '

' ' ' ' ' ' '

!

!

! ! ! ! !! ! !

!! ! !

!! ! !

1983-841984-85

1985-861986-87

1987-881988-89

1989-901990-91

1991-921992-93

1993-941994-95

1995-961996-97

1997-981998-99

1999-002000-01

Ikasturtea

%0

%10

%20

%30

%40

%50

%60

%70

%80

%90

%100

A+XBD

!'$

Irakaskuntza ez unibertsitarioa(ELGOIBAR)Enseñanza no universitaria (ELGOIBAR)

100,0%

29,7%

70,3%

25,1%

74,9%

21,8%

78,2%

%48,4

%12,0

%39,6

Haur Hezkuntzal

Lehen Hezkuntza DBHESO

BAL (BAL-BBB-UBI) Lanbide Heziketal

2000-01 IKASTURTEA (ELGOIBAR)

D eredua B eredua A+X eredua

Page 11: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

11

EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA

Gaur egun Elgoibarren helduen euskalduntze-alfabetatzeaz arduratzen diren bi euskaltegi daude: Udal

Euskaltegia eta AEK euskaltegia. Udal Euskaltegia udalaren ardurapekoa da eta “Debabe” Udal

Euskaltegien Mankomunitatearen barruan dago. DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatea honako

udalerri hauek osatzen dute: Deba, Mutriku eta Elgoibar.

91/92 ikasturtetik 98/99 ikasturtera bitartean ondorengo bilakaera izan du Elgoibarko bi euskaltegietako

ikasle kopuruak:

IKASTURTEA

IKASLEAK (BAJAK)

91/92 225(72)

92/93 196(50)

93/94 289(73)

94/95 241(52)

95/96 194(54)

96/97 193(27)

97/98 153(29)

98/99 157(31)

OROTARA 1648(388)

Baja gehienak hasierako urratsetan eta EGA taldeetan izaten dira. Langabezian dagoen jendearen artean bajen arrazoiak nagusiki bi dira: bata, lana aurkitzea; bestea, INEMeko ikastaroren bat egiten hastea. Beste arrazoi batzuk: maila egokirik ez izatea, gaitasun arazoak, ikasketa arazoak... Ikasturtero talderik gabe geratzen diren ikasleak ere badaude, horren arrazoiak honako hauek izan daitezke: ordutegia (errelebotan lan egitea...), urrats egokirik ez izatea eta talderik ez osatzea. Azken urteotako matrikulazioaren beherakadan kontuan hartu behar dira, halaber, HABE erakundeak ikasle taldeak onartzeko ezartzen dituen baldintzak (euskaltegien ahalmenetatik kanpo geratzen direnak): ratioa, modulazioa... HABEren dirulaguntza lortu ahal izateko, ezinbestekoa da baldintza horiek betetzea.

&

&

&& &

&&

& &&

& &!!

!

! !&

&

&

&&

&

&& &

&

& & & &

%

%

%%

%%

%

%

%

% %%

% %

1986-871987-88

1988-891989-90

1990-911991-92

1992-931993-94

1994-951995-96

1996-971997-98

1998-991999-2000

0

20

40

60

80

100%

101-106

107-109

110-112

Alfa

Berm 101-106

Berm 107-109

Berm 110-112

Berm Alfa

%&!&

Euskaltegietako matrikulazioaren eta bermatrikulazioaren bilakaera (ELGOIBAR)Evolución de la matriculación y la rematriculación de los euskaltegis

Page 12: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

12

ELGOIBAR

Matrikulazioa Bermatrikulazioa Ikasturtea GUZTIRA 101-106 107-109 110-112 Alfa GUZTIRA 101-106 107-109 110-112 Alfa

1986-87 235 73,62 18,30 0,00 8,09 45,53 49,71 44,19 10,53

1987-88 190 74,21 25,79 0,00 0,00 41,05 45,39 28,57

1988-89 189 66,67 28,57 0,00 4,76 36,51 43,65 14,81 66,67

1989-90 224 75,00 15,63 0,00 9,38 40,63 48,81 17,14 14,29

1990-91 192 84,90 1,04 0,00 14,06 51,04 50,31 100,00 51,85

1991-92 228 66,67 9,65 0,00 23,68 53,51 50,66 77,27 51,85

1992-93 237 62,45 11,39 2,95 23,21 20,68 28,38 25,93 0,00

1993-94 98 58,16 17,35 14,29 10,20 43,88 56,14 41,18 7,14 30,00

1994-95 114 47,37 8,77 9,65 34,21 34,21 46,30 20,00 27,27 23,08

1995-96 261 55,94 13,79 0,00 30,27 32,57 39,73 44,44 13,92

1996-97 209 59,33 7,66 6,22 26,79 43,54 50,81 25,00 61,54 28,57

1997-98 166 55,42 12,65 0,00 31,93 42,17 46,74 71,43 22,64

1998-99 180 57,22 16,67 1,67 24,44 43,89 52,43 56,67 33,33 15,91

1999-00 234 46,15 20,94 14,10 18,80 36,32 49,07 48,98 12,12 9,09

2000-01 181 60,22 10,50 29,28 0,00

Azken urteotako matrikulazio datuak hauexek dira:

99-00 IKASTURTEA

00-01 IKASTURTEA

01-02 IKASTURTEA

02-03 IKASTURTEA

BEHE MAILA 73 89 63 53 ERDIKO MAILA 42 10 22 26 GOI MAILA 41 59 49 36 GUZTIRA 156 158 134 115 TALDERIK GABE * 11 5 Azken urteotan, Udalaren dirulaguntzaz, bai Udal Euskaltegian eta bai AEK euskaltegian ere euskara ikasteko erraztasunak dituzte ikasleek:

• langabetu, ikasle, jubilatu eta gurasoek (12 urte bitarteko haurrak dituztenak) matrikula erdia ordaintzen dute.

• ikasle elgoibartar guztiek beka lortzeko aukera dute, hau da, ordaindutako matrikularen %75a itzultzen zaie ikasturte bukaeran, baldintza hauek betez gero:

- %90etik gorako asistentzia izatea.

- Ikastaroa bukatzea.

- Gutxieneko aprobetxamendua izatea eta ebaluazio frogak egitea.

Euskalduntze-alfabetatzea suspertzeko "ARIGERA" egitasmoa 2000. urteko urtarrilean aurkeztu zen Elgoibarren. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak herriko euskaltegiekin elkarlanean antolatutako proiektua da. Egitasmo honen helburua euskaltegietako mundua bistaratzea eta nabarmentzea da. Elgoibartarrek euskara jakitea, euskara ikasleak gustura egotea eta ikasitakoa erabiltzea da ARIGERAren nahia. ARIGERAk euskara dakitenek ere proiektuan parte hartzea nahi du, herria euskalduntzea guztion arteko lana baita. Egitasmo honen eremua Elgoibarko euskalduntze-alfabetatzea da: batez ere, euskara ikasle eta euskaldun berriei zuzenduriko egitasmoa da baina erdaldunak ahaztu gabe eta euskaldun zaharrak inplikatuz. Proiektu honen bidez, euskaldun berriari dituen hizkuntza-ezagupenak sendotzen, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzen eta bere harreman-sare euskalduna zabaltzen lagundu nahi zaio.

Page 13: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

13

EUSKARAREN ERABILERA ADMINISTRAZIOA 99/03ko Udalbatzaren osaera Alkatea: Gillermo Garate Urzelai (EAJ-PNV) EAJ-PNV 6 zinegotzi EH 4 zinegotzi EA 2 zinegotzi PP 2 zinegotzi PSE-EE 2 zinegotzi Euskara Batzordearen osaera eta eginkizunak Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordea horrela osatua dago (99/03 legealdia): Batzordeburua: Miren Arrate Arrieta (EA) Zinegotziak: Maribi Agirregomezkorta (EAJ) Ana Santolaya (EAJ) Asier Zengotita (EH)

Izaskun Arozena (EH) Jaime Ovidio Campello (PSE) Iñigo Arkauz (PP)

Eginkizunak: Udalaren Euskara Batzordea da Udalbatzarrak erabaki eta zehaztutako hizkuntza politikaren kudeatzaile zuzena. Hizkuntza egoeraren diagnosia egin ondoren, berau normalizatzeko Plangintza Orokorra egitea, garatzea eta ebaluatzea Udal Euskara Batzordearen zeregina da. Euskara Batzordearen bilerak hamabostero egiten dira Kultur Etxeko bilera gelan. Euskara Zerbitzuaren osaera, ezaugarriak eta eginkizunak Osaera: Euskara Zerbitzuan hiru langile ari dira lanean:

1. ITZULTZAILEA: Udaleko funtzionarioa.

2. HIZKUNTZA NORMALKUNTZARAKO TEKNIKARIA: Udaleko lan- hitzarmen finkodun langilea.

3. HIZKUNTZA NORMALKUNTZARAKO TEKNIKARIA : Hirugarren langile hau, berez, DEBABE Udal Euskaltegiko langilea da baina Udalarekin hitzarmen bat sinatu ondoren, Udaleko Euskara Zerbitzuan ari da lanean 1997tik aurrera.

Ezaugarriak: • Izaera interdepartamentala: Hizkuntza Udaleko atal guztiek hartu behar dute kontutan. Ez dago

hizkuntzarik gabeko udal-ekintzarik: beti hizkuntzaren batean bideratzen dira ekintzak eta proiektuak edota plangintzak. Hori dela eta, derrigorrezkoa da Euskara Zerbitzuak izaera interdepartamentala izatea eta gainerako zerbitzuetan proiekzioa izatea, Udalak erabakitako hizkuntza politika beste zerbitzuburuekin batera garatu eta aurrera eramateko.

• Aholku emailea: Arlo bakoitzeko zerbitzuburu eta langileei ordenantzaren edota arauen garapena beraien lanean nola bideratu behar duten adierazi eta aplikatzerakoan sortzen zaizkien zalantzetan aholkua ematea eta laguntza eskaintzea.

Page 14: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

14

Eginkizunak: • Udaleko hizkuntza politika aplikatzeko derrigorrezkoa da hizkuntza politika hori planifikatzea,

antolatzea eta koordinatzea. Horiek dira, Euskara Zerbitzuaren eginkizunak, bai Udal barnera begira bai udalerrira begira.

• Udalak onartutako Euskararen Udal Ordenantza eta bertan agertzen diren artikuluak garatu eta bete

daitezen bideak prestatu. Hizkuntza eskakizunak lortzen doazen neurrian erabilera plangintza taxutzea, zerbitzuz zerbitzu nahiz langilez langile.

• Euskararen erabilera egokia zaintzea, batez ere, udaletik kanpora bidaltzen diren idatzizko

dokumentuetan. • Udal barnean zein kanpoan euskararen normalkuntzarako eta sustapenerako planen prestaketa,

gestioa eta jarraipena. • Euskararen alorrean lanean diharduten herriko nahiz beharra ikusiz gero kanpoko elkarte, erakunde

edota beste zerbitzu teknikoekin harremanak izan eta hainbat lan bideratu. • Euskara Batzordearen egitarau eta aurrekontuaren prestaketa eta jarraipena. Euskararen erabilera sustatzeko eta normaltzeko udal-ordenantza Udalak 1995eko urtarrilaren 27ko ohiko bilkuran behin betirako onartu zuen udalean eta udalerrian euskararen erabilera arautuko duen "Euskararen Udal Ordenantza" . Ordenantza honek, Udal Administrazioa, bere menpe dauden erakunde edota dirulaguntzak emanez edo zerbitzuak eskainiz laguntzen dituen erakunde eta ekintza guztiak hartzen ditu bere baitan. Udalaren eta bere ardurapeko erakundeen erabilera-plana Elgoibarren administrazioan erabilera sustatzeko plana 2001eko udatik aurrera dago martxan, eta orain, inplementazio urratsean ari dira. Hona hemen hizkuntza-eskakizunen gaineko datuak (2003ko apirileko datuak dira). Udalari, 86/1997 dekretuak agintzen duenaren arabera, % 59,22ko derrigortasun-indizea dagokio baina Elgoibarko Udala indize horren gainetik dago: gaur egun lanpostuen %77ak ezarrita du derrigortasuna. Derrigortasuna dutenen artetik % 84,2ak lortu du hizkuntza eskakizuna gainditzea eta horietako batzuek zegokiena baino maila altuagoa lortu dute. Udaleko eta Udalaren ardurapeko erakundeetako (Kirol Patronatua, Musika Eskola eta San Lazaro egoitza) hizkuntza eskakizunak:

URTEA LANGILEAK DERRIG.PERFILA LORTUTA BIDEAN BETE GABE 1999 75 52 (% 69,3) 40 (% 76,9) 2 (% 3,8) 10 (%19,2) 2003 74 57 (% 77) 48 (% 84,2) 5 (% 8,7) 4 (% 7)

2003ko datuak: Langileak guztira: 74 (Udala + menpeko erakundeak) Derrigorrezko perfila dutenak: 57 ( langileen % 77a) Derrigortasuna dutenen artetik:

- Perfila gainditu dutenak: 48 (% 84,2a) - Lortzeko bidean daudenak: 5 (% 8,7a) - Bete gabe dutenak: 4 (% 7a) (4 langile hauek 45 urtetik gorakoak dira)

Page 15: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

15

Musika Eskolako irakasleak euskalduntzeko plangintza: lehentasunezkoa da, urtero herriko 500 bat umek eta gaztek jarduten baitute musika ikasten. Azken urteotan Gurean bai egitasmoaren laguntzaz, euskaraz ondo moldatzen ziren irakasleak klaseak euskaraz ematen jartzea lortu da eta euskaraz ez zekiten irakasleak euskalduntze bidean jarri dira. Hamaika irakasle sartu dira plangintzan, horietatik 3k gainditu dute 2. HE, eta beste bat ere bidean da. Euskaltegira bideratu beharreko 4 irakasleetatik 1ek dagoeneko gainditu du 2. HE eta klaseak euskaraz ematen ditu, eta beste hiruretatik bat euskaltegian dabil erdi-liberatuta. Gainontzeko biak, berriz, ahal bezain pronto liberatuak izango dira euskalduntze-prozesuan aurrera egin dezaten. Amaitzeko, gainontzeko 3 irakasleak adinez kanpo daude, baina klaseak bere baten euskaraz emateko gai dira Elgoibarko Udalaren eta Elgoibarko Izarra elkartearen arteko hitzarmena Aurten Elgoibarko Izarrak elkarteak 40 urte beteko baditu ere, 1992an hasi zuen elkarteak 2. etapa, beste itxura eta lan-metodologia batekin baina 193ko helburu eta filosofiarekin. Elgoibarko kultur elkartearen helburu nagusia euskara gizarte harreman guztietan erabiltzea da eta Elgoibarren -eta Euskal Herrian- euskara hutsez bizi ahal izatea. Urtero, Udalak eta Elgoibarko Izarrak, elkarlanean eta elkartearen ardurapean burutuko dituzten egitasmoetarako, dirulaguntzak xedatzeko hitzarmena sinatzen dute. Honako hauek dira azken urteotan udalak elkartearekin batera bideratutako egitasmoak: • Helduen Euskalduntze-Alfabetatzea Suspertzeko ARIGERA Egitasmoa Elgoibarko Izarrak, herriko bi

euskaltegiek eta Udalak. • Elkarte eta entitateetan euskararen erabilera bultzatzeko GUREAN BAI ELKARTEAK hitzarmena. • GUREAN BAI MERKATARITZA egitasmoa Elgoibarko establezimenduetan euskararen erabilera

suspertzeko. Honako hauek dira, berriz, udalak diruz laguntzen dituen egitasmoak: • AISIALDIAN euskararen erabilera suspertzeko egitasmoa. • BARREN astekaria. • Kultur jarduerak eta nazio mailako ekimenak. ELGOIBARKO EUSKARAREN ERABILERAREN KALE-NEURKETAK Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak urtero egiten du euskararen erabileraren kale-neurketa. Aurten egin berri den neurketaren arabera, elgoibartarren % 44,7ak hitz egiten du euskaraz gure herriko kaleetan. ADINAREN ARABERA zera ageri da:

¡Error! Marcador no definido.

GUZTIRA HAURRAK GAZTEAK HELDUAK ADINEKOAK

euskaraz % % 44,7 % 63,5 % 43 % 35,1 % 41,1

Urtez urteko datuak konparatu ezkero, adinaren araberako emaitzak beti antzerakoak izaten dira. Elgoibarren, inguruko herrietan bezala, haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak. Helduak dira gutxien darabiltenak, %35,1ak bakarrik. GIROEN ARABERA zera ageri da: GIROA IKASLEEN

IRTEERA FAMILIA GIROA

JOLASLEKUAK TXIKITEOA GAZTE GIROA

EROSKETA GIROA

eusk % 52,6 48,4 47,6 43,4 41 38,4

Page 16: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

16

Giro ezberdinei dagokienez, ikastetxeetako irteeran, familia giroan eta jolaslekuetan erabiltzen da euskara gehien (urtero errepikatzen dena), ondoren txikiteo giroan igoera nabaria izan da, eta bukatzeko gazte giroan eta erosketa giroan igoera eman da baina oso txikia izan da. Azken urteotan honako hau izan da euskararen erabileraren bilakaera urteka eta adinka:

¡Error! Marcador no definido.

1991 1993 1994 1995 1996 1997 1998 2000 2001 2002 2003

HAURRAK

%40'5

%40'9

%47'3

%58'9

%52'9

%68'6

%68

%66’7

% 63

% 70,9

%63,5

GAZTEAK

%22

%15'3

%30

%25'2

%29'5

%39'3

%39'1

%37'6

% 40

% 44,6

%43

HELDUAK

%19

%18'7

%23'3

%23'4

%23'3

%26'7

%29'8

%27'6

% 25,7

% 32,9

35,1

ADINEKOAK

%43'8

%44'6

%41'5

%39'4

%40'8

%35'1

%40'6

%33'2

% 33,2

% 40,8

%41,1

GUZTIRA

25'2

25'4

31'8

31'9

31'7

37

40'3

38'3

37,4

45,5

%44,7

Azken urteotako datuak konparatzen baditugu, 1998tik 2001era beherantz egin zuen haurren erabilerak baina kontuan izan behar da 96tik 97ra igoera handiegia izan zuela, %52tik %68ra, beraz, logikoa da oraingoan 2001eko kopurura hurbildu izana. Gazteen erabilera poliki-poliki gorantz doa, aurten jaitsiera txiki bat jasan arren (%44,6tik 43ra). Helduen erabilera ere astiro baina gorantz doa (32,9tik 35,1era)eta bilakaera hori logikoa da,lehengo gazteak heldu bihurtu baitira. Adinekoen erabilerak, berriz, igoera txikia izan du (40,8tik 41,1era) eta 1994ko datura hurbildu da. ELKARTEAK eta ENTITATEAK Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak, herriko elkarte eta erakundeetan euskara bultzatzeko asmoz, GUREAN BAI Euskararen Aldeko Hitzarmena sortu zuten 1996an honako helburu honekin: Hitzarmeneko 49 entitateotan euskara gehiago erabiltzea, bai ahoz eta bai idatziz. 96-98 epealdian 1. fasea burutu zen eta 99-02 epealdian 2.fasea. Irudi linguistikoa: azken urteotan entitateen irudi linguistikoan euskararen presentzia ziurtatzea lortu da eta Gurean bai-ren bidez 397 hobekuntza egin dira 46 entitatetan. Sei urte eta gero, elkarteetako irudi linguistikoa euskalduna dela esan dezakegu. Ezagutza: elkarte eta entitateetako idazkari, bulegari eta abarrek hizkuntz gaitasuna hobetzea lortu dute Gurean bai-k antolatutako euskara idatzia hobetzeko ikastaroen bidez. Ikastetxeetako irakasleei ere euskara sakontzeko ikastaroak eskaini zaizkie eta beste irakasle batzuk euskaltegietara bideratu dira, adibidez, Musika Eskolakoak eta IMHkoak. Gestio Eskolan ere etorkizunean euskaraz lan egiteko trebakuntza ikastaroa jaso dute ikasleek. Motibazioa: institutuko ikasleek motibazio saioak jaso dituzte eta kirol elkarteei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak ere antolatu izan dira. Erabilera: Euskarazko Harreman Sarea GUREAN BAI hitzarmenaren helburua entitateen funtzionamendua euskalduntzea izan da. Hori lortze aldera, 2000ko ekainaren 13an 27 elkarte eta erakundek euren arteko harremanak euskaraz bakarrik izateko konpromisoa hartu zuten. Entitate horien artean, batetik, Udalaren ardurapeko sailak (guztira 7) daude, eta bestetik, herriko elkarteak (kultur elkarteak, kirol klubak eta ikastetxeak; guztira 20).

Page 17: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

17

Euskarazko Harreman Sareko 27 entitateen arteko harremanak euskaraz dira, bai ahoz eta bai idatziz. Herritarren eta udal erakundeen artean euskara hutsezko harremanak normalizatze aldera, Udalaren ardurapeko sailetan harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituzten galdetu zaie herritarrei: euskaraz edo elebietan. Hauxe da emandako erantzuna:

ENTITATEA EUSKARAZ BIETARA Udal Liburutegia %52 %48 Udal Kirol Patronatua %34 %66 Musika eta Dantza Eskola %31 %69

Alde nabarmena dago Udal Liburutegiko % 52tik Musika Eskolako % 31ra, baina kontuan izan behar da liburutegiko bazkide asko umeak direla, eta Musika Eskolan, ostera, gurasoei egin zaiela galdeketa. Emaitzei erreparatuz gero, ondorio hauek atera daitezke: - Sareko entitateen artean harremanak euskaraz izan dira nagusiki (idatzien %92) eta euskara

hutsezko funtzionamendua normalizatzen ari da entitate hauen artean. - Harremanak euskaraz izateko konpromisoa bete ez denean (idatzien %8), idatziak elebietan idatzita

bidali dira, inoiz ere ez erdara hutsez. - Euskarazko Harreman Sarean sartu diren entitate guztiak euskaraz jarduteko gai dira. - Kalitateari dagokionez, oro har, ondo ulertzeko moduko testuak idazten dira.

Idatzizko produkzioaren segimendua: oro har entitateek nahiko ondo betetzen dituzte hitzarmeneko konpromisoak. Entitate batzuetan nabaritzen da idazkari euskaldun alfabetatuen falta, baina gizartea normalizatu arte arazo horrek iraungo du, borondatezko izaera daukaten entitateetan behintzat. Izan ere, idazkari profesionalak dituzten entitateetan irizpidea finkatuta dago eta aurrerapenak nabariagoak. Erdara hutsean idatzitako komunikazioek asko egin dute behera eta erdara hutsezko idatzien ordez, orain bietara idazteko ohitura dago batez ere. Gainera, aurrerapena urtez urtekoa da. Hala ere, kalitate aldetik, gauza asko hobetu beharrean daude. Euskara idatziaren kalitatea hobetzeko eta euskaraz idazteko konfiantza handiegirik ez duten idazkariak euskaraz idaztera animatzeko, baliabide informatikoen berri eman zaie entitate eta elkarteei. Gaur egun, entitate gehienek Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabiltzen dute ordenadoreetan. Kanpo-jardueren segimendua: 26 entitatetako 117 ekitaldi publikoren segimendua egin da azken urteotan. Entitateek badakite kalera begira egiten diren jarduerek lehentasuna dutela eta ondo zaintzen dituzte ekitaldi publikoetako erabilera-irizpideak. INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA BERRIAK Udalaren web gunea Elgoibarko Udalak 2002an sortu du bere web orria www.elgoibar.org. Web gune horretan udalari eta herriari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen zaio herritarrari.Lehen orrian hizkuntza aukeratzeko aukera ematen da (euskara edo gaztelania). Euskararen erabilera egokia zaintzeko jarraipena egiten du Udalak. Elgoibarren.net web gunea

Page 18: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

18

Elgoibarko Izarra elkarteak ere web gune berri bat jarri du martxan www.elgoibarren.net izenekoa. Web gune honen helburua Elgoibarren gertatzen denari buruzko informazioa herritarrei ematea da eta euren iritzi eta ekarpenak egiteko aukera ere ematea. KZ gunea Eusko Jaurlaritzak, udalaren lankidetzaz, 2002an sortu zuen Elgoibarren KZ gunea. Zentro honen helburua elgoibartar guztiek, eta bereziki teknologia berriak erabiltzen ohituta ez dauden pertsonek, interneten sartzeko aukera izatea eta nabigatzen ikastea da. ENPRESA-MUNDUA Biztanleria, lan-sektorearen arabera Nabarmena da industria-adarrak duen indarra eta pisua Elgoibarren.

Biztanleria landuna 1996, jarduera-adarraren arabera Guztira Nekazaritza Industria Eraikuntza Zerbitzuak

EAE 689.100 2,47 31,84 6,99 58,70 Gipuzkoa 233028 2,56 34,16 7,03 56,26 Debabarrena 19027 2,75 46,23 5,30 45,72 ELGOIBAR 3705 1,6 50,1 4,6 43,8 Erabilera-planak enpresetan ETXEPE izan da aitzindari euskararen erabileran, eta azken urteotan Danobat, Ideko eta Kondia enpresetan jarri dira abian erabilera planak. IDEKO Centro Tecnológico Enpresa honek 2000. urtetik du erabilera-plana martxan. Planaren kudeaketan EMUN enpresa dabil. Bere lan-jarduera: Danobat Taldeko enpresen produktua garatzeko proiektuak egiten ditu.

Langile kopurua

Euskaldun Kopurua

Eredua Eragindako atalak

Eragindako langileak

Noiztik Esleipena 2002

74 49 E3 (-5) 2 45 2000 1.907.750 DANOBAT Sociedad Cooperativa Enpresa honek 1998. urteko abendutik du erabilera-plana martxan. Planaren kudeaketan EMUN enpresa dabil. Bere lan-jarduera: makina erremintaren ekoizpena.

Langile kopurua

Euskaldun Kopurua

Eredua Eragindako atalak

Eragindako langileak

Noiztik Esleipena 2002

323 235 EX 2 69 1998 2.335.700 * Ereduak E3: kanpo- eta barne-harremanetako helburu guztiak hartzen ditu. EX: kanpo- zein barne-harremanetako zenbait helburu hartzen ditu KONDIA Enpresa horretan duela gutxi jarri da martxan erabilera plana. Planaren kudeaketan EMUN dabil, astean 5 orduz. Bere lan-jarduera: makina erremintaren ekoizpena. Zuzeneko langileak ez dira erabilera planean sartzen. Erabilera planaren baitan ez dute euskarazko eskolarik aurreikusten. Horrela bada, euskararen ezagupena bermatzeko, sartzen diren langile guztiak euskaldunak izaten dira. Erabilera plana, gehiago, motibazioaren sustapenean oinarritzen da. EGALIK

Page 19: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

19

Euskararen normalizazio prozesuan langileen hizkuntza-gaitasuna lan-eginkizunekin uztartzeko asmoz, EGALIK izeneko softwarea sortu du AEK erakundeak Elgoibarko IMHrekin elkarlanean. EGALIKen helburua honakoa da: enpresaren neurrira egindako plana burutzea, hau da, enpresaren ezaugarriei egokitutako diagnosia eta formazio proiektua diseinatzea. "Gurean bai Merkataritza": Elgoibarko merkataritzan euskara sustatzeko egitasmoa "Gurean bai Merkataritza" Elgoibarko establezimenduetan euskararen erabilera indartzeko hitzarmen-proiektua da, 2002ko abenduaren 3an, Elgoibarko Udalaren eta Elgoibarko Izarra elkartearen arteko elkarlanetik sortua. Egitasmo hori burutzeko, elkarteak teknikari bat kontratatu du udalaren laguntzaz. Elgoibarko 133 establezimenduk esan diote baietz proiektuari. Horrekin euren establezimenduan, ahal den neurrian, euskararen erabilera indartzeko konpromisoa hartu dute. AISIA Elgoibarko haur eta gazteei zuzenduriko aisi jarduera gehienak euskaraz antolatzen dira eta hiru dira arlo horretan lanean ari diren elkarteak: Gurutze Gorria, Zuhaitz aisialdi taldea eta Elgoibarko Izarraren "Atxutxiamaika" eta GAZ-T taldeak. Urteak dira Elgoibarko Izarra elkarteak, Udalaren dirulaguntzaz, aisialdirako teknikari bat kontratatu zuela eta Atxutxiamaika aisialdi taldea sortu zuela. Taldearen helburua honako hau da: aisialdian ere euskaraz egitea. Azken urteotan taldea erreferentzia bihurtu da herriko neska-mutilentzat. Umeekin bezala, gazteekin ere (12-16 urtekoekin) beste horrenbeste lortu nahi izan du Elgoibarko Izarra elkarteak, eta horretarako, GAZT-T taldea egituratu du. Bi talde hauek 2002 urtean antolatutako aisialdi orduak 1.590 izan dira eta 946 haur eta gaztetxok parte hartu dute. Aisialdian lan egingo duten begiraleen formazioari dagokionez, Udalak bi urtetik behin begirale titulu ofiziala euskaraz ateratzeko ikastaroa antolatzen du. KIROLA Kirolak aparteko garrantzia du haur eta gaztetxoen hizkuntza ohiturak finkatzeko orduan. Horregatik, Udal Kirol Patronatuak ahalegin berezia egin du bere jardunean euskararen presentzia ziurtatzeko. Kirol elkarteek ere, batez ere Gurean bai egitasmoaren barruan sartuta daudenak, lan garrantzitsua egin dute hitzarmenean zehaztutakoa betetzeko. Irudi linguistikoari dagokionez, aurrerapen handia eman da azken urteotan eta gaur egun udalerriko kirol instalazioetan ziurtatuta dago euskararen lehentasunezko erabilera. Entrenatzaileak, monitoreak eta irakasleak pertsona klabeak dira ume eta gazteekin zuzeneko harremana daukatelako, eta jarduerak euskaraz edo gaztelaniaz izatea euren esku dagoelako. Beraiek dira hizkuntza-harremanetan erdian daudenak eta beraien esku dago hizkuntza-erabileraren joera. Hortaz, beraien ahozko jardunak eragin handia dauka ume eta gazteengan, eredu bihurtzen baitira gaztetxoentzat. Hori dela eta, euskaraz jakin ez eta kirolean ari diren monitore, entrenatzaile profesional eta irakasleak euskaltegira bideratzen dira. Kirol elkarteetako eta eskola kiroleko entrenatzaileak euskalduntzeko ahalegina egin eta Kirol Patronatuko zuzendariak eta Gurean baiko teknikariak egitasmo berezi bat prestatu badute ere, honek ez du fruiturik eman. Ikastetxeek proiektu horri interesgarria iritzi badiote ere, ez dute momentu honetan horrelako egitasmo baten beharrik ikusten gehienetan entrenamenduetarako gurasoez baliatzen direlako. Dena dela, ikastetxeek Eskola Kiroleko taldeen %80an entrenatzaile euskaldunak izateko konpromisoa hartu dute. Hala ere, oraindik ezagutzaren eta erabileraren artean alde handia dagoela kontuan izanda, Gurean bai egitasmoaren barruan batzarrak egin dira irakasle eta monitore euskaldunekin, euskara erabiltzera motibatzeko.

Page 20: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

20

Kirola Euskaraz egitasmoa Badira urte batzuk Debarroko Udaletako Euskara eta Kirol Zerbitzuek (Elgoibarkoa barne) Kirola Euskaraz egitasmoa antolatzen dutela. Programak hiru helburu nagusi izan ditu bere hasieratik:

- Euskarazko kirol materialak sortzea: fitxa didaktikoak, liburuak, bideoak.. - Entrenatzaile, monitore eta irakasleei formazio ikastaroak euskaraz eskaintzea: entrenamendu

eta kirol saioak errendimendu handienaz garatzeko, kirol formazioa eta hizkuntza sentsibilizazioa uztartzen dituzten ikastaroak eskaintzen dira.

- Sentsibilizazioa: kirol arloan euskararen erabilera areagotzeko kanpainak antolatzen dira (kartel,

gutun eta hiruorrikoak banatzen dira Debarroko herri guztietan eta herri aldizkarietan publizitatea egiten da) eta programa beste lurralde batzuetara hedatzeko ahalegina egiten da.

Egitasmo honen bidez, alde batetik, kirolean ari diren entrenatzaile eta monitoreen lana hobetzea lortu da, eta bestetik, hizkuntza normalizaziorako garrantzitsua den arlo bat lantzea. EUSKARAREN ELIKADURA PAISAIA LINGUISTIKOA Azken urteotan herriko paisaia linguistikoa (kale-izenak, dendetako errotuluak, udal instalazioetakoak...) euskaratzeko eta finkatzeko ahalegina egin da. Ildo horretatik, Euskaltzaindiaren gidaritzapean Elgoibarko baserri auzoetako jatorrizko izenak berreskuratzeko erabakia hartu zuen Udalak 2001ean. ELGOIBARKO BERBETIA Gaur egun Elgoibarko berbetiaren ikerketa bukatzen ari da Jesus Mª Makatzaga elgoibartarra, filologo eta euskaltzaina. 1999an hasitako lan hau Elgoibarko Izarraren babesean eta udalaren dirulaguntzaz burutzen ari da. Elgoibarko hizkeraren lan honek bi helburu ditu:

1. Elgoibarko hizkera liburu batean jasotzea, dibulgazioko argitalpen baten bidez. 2. Elgoibarko hizkeraren zabalkundea egiteko ikastaro bat antolatzea.

Hasiera batean, lana 3 urtetan bukatuko zuela uste zuen ikerleak baina epe hori ez da nahikoa izan eta lana nahi baino gehiago luzatu da. Elgoibarko berbetiaren deskribapen eta azterketa osoa 2003ko ekainerako egongo da amaituta. Lan hori eskuetan izan ondoren, argitaratzea izango da hurrengo pausoa. LIBURUGINTZA Udalak diruz laguntzen dituen argitalpenetan euskarak badu bere lekua, eta jatorrizko testua gaztelaniaz idatzita dagoen kasuetan liburua elebietan argitaratzeko ahalegina egiten du Udalak. PUBLIZITATEA Herritarrei zuzendutako jardueren publizitatea egiterakoan, euskarari lehentasuna ematen zaio gehienetan. Bestelako publizitatean (gidak, kultur egitarau, jai egitarau...) euskarak gero eta leku garrantzitsuagoa betetzen du. Hala ere, arlo pribatuko publizitatea egiterakoan gaztelania da oraindik ere nagusi Elgoibarren. BARREn astekariak ere eragin garrantzitsua izan du herriko publizitatean euskara areagotzeko. Gaur egun jendea ohitzen ari da publizitatea euskaraz egin eta jasotzera KULTURGINTZA

Page 21: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

21

Azken urteotan haur eta gaztetxoei zuzenduriko kultur eskaintzan areagotu egin da euskararen presentzia, hala ere, helduei zuzenduriko kultur ikuskizun, ikastaro, tailer, hitzaldi eta abarretan, salbuespenak salbuespen, oraindik ere nagusi da gaztelania. KOMUNIKABIDEAK BARREN astekaria 2002ko abenduaren 24an bete zuen Elgoibarko Izarrak argitaratzen duen BARREN euskara hutsezko astekariak 10. urteurrena. Dagoeneko, 443 zenbaki atera dira eta astero-astero 4.000 ale kaleratzen dira. Ale bakoitzak normalean 28 orrialde izan ohi ditu, baina noizbehinka gehigarri eta ale bereziak kaleratzen dira, adibidez, Gabonetan, San Bartolome jaietan, Hauteskunde garaian... Astekaria argitaratzeaz gain, Elgoibarko gida komertziala eta gida turistikoa argitaratzen du BARRENek eta libururen bat ere argitaratu izan du, adibidez, erretratu zaharren liburua. Gaur egun, esan dezakegu BARREN astekaria dela Elgoibarren prentsa irakurriena, ez dago ia BARRENa sartzen ez den ataririk Elgoibarren. Euskararen normalizaziorako ere ezinbesteko tresna da BARREN. Euskaldunak ez ezik, erdaldunak ere biltzen ditu astekariak euskararen inguruan. Euskaldunei dagokienez, lehen ohiturarik ez zuen jendeak gaur egun BARREN euskara hutsez irakurtzen du. Elgoibartik kanpo ere ezaguna da eta Euskal Herrian bizi diren elgoibartarrek ez ezik, hemendik kanpo daudenek ere jasotzen dute astekaria eta horientzat herriko erreferentzia puntu bihurtu da. Publizitatea ere BARRENen arrakastaren adierazgarri da eta merkatari, tabernari eta enpresarientzat, batez ere, erakusleiho ona izan da astekaria. Publizitatea eta Elgoibarko Udalaren dirulaguntza dira BARRENen diru iturririk nagusienak. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren laguntza ere kontuan hartzekoa da, baina ezin utzi aipatu gabe erakunde pribatuek emandako dirulaguntza (Danobat, Kutxa, Goiti, Estarta eta Eroski). Zazpiki irratia Elgoibarko irrati librea da. Irrati honek emititzen dituen saioetan euskarari lehentasuna ematen zaio eta saio gehienak euskaraz izaten dira. Argitxo irratia Elgoibarko Ikastolaren irratia da, eta sortu zenetik (1995), 24 ordutan emititzen du euskara hutsean.

Page 22: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

22

EUSKARAREN AURREKONTUA Hasierako diagnosia egiterakoan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 1999an Siadeco enpresarekin batera egindako azterketa hartu zuen kontuan. Horren arabera, Elgoibarrek euskara sustatzeko 41 milioi bideratu zituen 1999an, udalaren aurrekontu osoaren %3,1, hain zuzen. Euskalduntze-alfabetatze atalean inbertitu zuen. Udalak euskara-aurrekontuaren zatirik handiena. Ondoren, pertsonal-gastuetan eta komunikabideetan. Ondorengoak dira, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dela eta, 1999an Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketan oinarritutakoa datuak.

Datu horien osagarri gisa, azken urteotan euskararen aurrekontuak Elgoibarko Udalean izan duen bilakaera jaso dugu: URTEA EUSKARA AURREKONTUA AURREKONTU OSOAREKIKO % 1994 25.503.972 pta %2’2 1995 25.719.044 %2’2 1996 28.639.392 %2’4 1997 40.597.225 %3’3 1998 36.206.987 %3’1 1999 41.477.477 %3’1 2000 45.905.852 %3,6 2001 49.538.230 %3,1 2002 331.259,07 euro %2,8 2003 378.516,57 euro %3,2 Euskal Herriko udal askorekin konparatuta, Elgoibarko Udalak aurrekontu osotik euskara aurrekontuetan inbertitzen duen kopurua handiagoa da, udal asko ez baitira % 2ra iristen.

Elgoibarreko euskara-aurrekontua, gastu-atalka (1999)El presupuesto de euskera, por conceptos de gasto (1999)

Pertsonal gastuakGastos de personal

KomunikabideakMedios de comunicación Elkarteei dirulaguntzak

Ayudas a agrupaciones

Euskalduntze-alfabetatzeEuskaldunización

Erabilera-planakPlanes de uso

IrakurzaletasunaLectura

Txostenak / IkerketakInformes / Estudios

Sustapena / Promoción

Besterik / Otros gastos

SentsibilizazioaFuntzionamendua

Hizkuntza-paisaia/ Rotulación

Page 23: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

23

ONDORIOAK: indarguneak eta ahuleziak INDARGUNEAK q 199ako erroldaren arabera, euskaldunen kopurua altua da. Elgoibarren erdia baino gehiago

euskalduna da: biztanleen %59,1. q Euskaldunak, gehienbat, euskaldun zaharrak dira: lau euskaldunetik hiru baino gehiago (%76,4). q Adin tarte guztietan dira nagusi euskaldunak. q Bilakaerari dagokionez, euskaldunek gora egin dute urtez urte. q Gorakadarik ikusgarriena, gazteagoen artean antzeman daiteke: esate baterako, 1981ean, 5-9 urte

bitartekoen erdia (%52) euskalduna zen, eta 1996an, berriz, ia gehienak (%92). q Nabarmentzekoa da, baita ere, gazteen artean ia erdaldun zaharrik ez egotea. Azkeneko urteotan,

beherakada ikusgarria izan da. Esate baterako, 1981ean, 5-9 urte bitartekoen herena baino gehiago (%38,5) erdaldun elebakarra zen, eta 1996an, berriz, ia ez dago erdaldunik adin-tarte horretan (%3,48).

q Administrazioa. Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten langileen % 84,2ak gainditu du dagokion perfila eta badira dagokiena baino maila altuagoa lortu dutenak ere.

q Irakaskuntza: D eredua da nagusi ikasmaila guztietan eta Haur-hezkuntzan, D eredua baino ez dago. Goi mailetan ere (Institutua, Lanbide Eskola, IMH...) D eredua eskaintzen da eta geroe ta gehiago dira eredu horretan ari diren ikasleak.

q Euskalduntze-alfabetatze: bi euskaltegi daude. q Euskara-Zerbitzua du Udalak, bertan hizkuntza normalkuntzarako teknikari bi eta itzultzaile bat ari

dira lanean. q Enpresa-mundua: bi enpresa ari dira euskararen erabilera sustatzeko planetan. q Komunikabideak: aldizkari bat badago Elgoibarren (Barren aldizkaria), Zazpiki irrati librea eta

Ikastolaren Argitxo irratia. q Euskararen aurrekontua: Udalaren aurrekontu osoaren %3,2a euskararen normalizazioari zuzentzen

zaio. q Euskalgintza: aurten 40 urte beteko dituen euskara-elkartea dago udalerrian. AHULEZIAK q Euskaldun zaharren portzentajea esanguratsua bada ere (%45,16), erdaldun zaharren multzoa ere

handia da (%31,1). q Etxeko hizkuntzari dagokionez, biztanleen erdiek (%49,82) gaztelaniaz hitz egiten dute etxean.

Etxean euskara nagusitzeko familian euskaldunen dentsitateak %80tik gorakoa izan behar du. Elgoibarren, biztanleen %38,9 baino ez dira bizi horrelako familietan. Elgoibartarren %46 euskaldunak %59 baino gutxiago dituzten familietan bizi dira; horrelako familietan, gehien bat, gaztelaniaz mintzatzen dira.

q Elgoibar etengabe ari da biztanleak galtzen eta zahartze-prozesua argia da. q Administrazioa. Langileen euskararen ezagutza kasu gehienetan bermatuta badago ere, indarra egin

beharko da hizkuntzaren erabileran, euskara zerbitzu hizkuntza ez ezik lan hizkuntza ere izan dadin. q Lanbide Heziketan eta goi mailetan D eredua areagotu egin beharko litzateke.

Page 24: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

24

ONDORIOAK 1996ko erroldaren arabera, Elgoibarreko Udalak 10989 biztanle ditu. Azken urteotako bilakaera aztertuz gero, Elgoibarrek etengabe galdu ditu biztanleak. Izan ere, 1996. urtean 1981ean baino %11 edo 14 biztanle gutxiago bizi da bertan. Elgoibarren, oro har, EAEn antzematen diren ezaugarriak ikus daitezke. Elgoibarreko biztanleen erdia baino gehiago (%59,1) euskalduna da, hamar lagunetik sei, hain zuzen. Erdaldun elebakarrak %31,7 dira eta elebidun hartzaileak %9,2. Bestalde, 1981etik 1996ra izan den bilakaera goranzkoa izan da; euskaldunen portzentajeak ia 8 puntu egin du gora hamabost urte horietan. Gazteen artean, gorakada hori, oraindik ere handiagoa izan da: handiena, 5 eta 9 urte bitartekoen artean (40 puntukoa izan da). Hiztunen tipologiari dagokionez, euskaldun zaharrak erdaldun zaharrak baino gehiago badira ere, biek hiztunen multzorik handiena osatzen dute. Euskaldun berrien portzentajerik handienak gazteenen artean daude; gainera, gaur egun, euskaldun berrien eta euskaldun zaharren portzentajeak parean daude gazteagoena artean. Izan ere, 5 eta 9 urte bitartekoen artean, euskaldun zaharrak %38,6 dira eta euskaldun berriak, %36,3. Hurrengo adin-tartean, 10 eta 14 urte bitartekoen artean, berriz, euskaldun zaharrak %36,8 dira eta euskaldun berriak, %40,9. Deigarria da, bestalde, jatorrizko elebidunen portzentajea gazteen artean; bataz bestekoa baino bi aldiz gehiago dira. Elgoibar eskualdeko udalerririk handienetarikoa da, Eibarren ostean; eskualdeko bost biztanletik ia bat bertan bizi da (%19). Ikusten denez, Elgoibar ingurune soziolinguistiko euskaldunean kokatuta dago. Debabarrenan ia biztanleen erdia baino gehiago (%58,1) euskalduna da. Biztanleen bilakaerari dagokionez, Elgoibarrek, eskualde gehienak bezala, biztanleak galdu ditu. Eskualdeko bi udalerri baino ez dira hazi: Deba eta Mutriku. Euskal Autonomia Erkidegoan, azkeneko urteetan biztanleriak behera egin du etengabe. EAEko hiru udaletik bik galdu dituzte biztanleak. Bestalde, biztanleriaren egitura, adinaren arabera, aztertuz gero, nabarmentzekoa da baita, gazteen portzentajea EAEko batez bestekotik behera dagoela (1,4 puntu). Azken emaitza hau normala da, izan ere, konprobatuta dago gazteen batez bestekoa eta udalerrietako biztanleriaren galera elkar loturik daudela; hau da, biztanleria irabazi duten udalerrietan gazteen portzentajea handiagoa da eta, alderantziz, biztanleak galdu dituztenetan gazteen portzentajea txikiagoa da. Euskararen ondorengoetaratzea Elgoibarren euskaldunen hiru laurdenak (%76,4) etxean jaso du euskara. Dena den, zenbat eta gazteago, euskara etxetik kanpo ikasi behar izan dutenen kopuruak gora egin du. Hori horrela, 5 eta 9 urte artekoen artean, euskaldun zaharrak (etxean jaso dutenak) %42 dira eta euskaldun berriak (etxetik kanpo ikasi dutenak), %39,6. Deigarria da jatorrizko elebidunen portzentajea hain altua izatea. Euskara gaztelaniarekin batera jasotzen dutenen portzentajea gero eta handiagoa da, zenbat eta gazteagoa izanda. Garrantzitsua da, familietan euskararen erabilera bultzatzea, etxea baita euskara eskuratzeko gune naturala, transmisioa ziurtatzeko biderik eraginkorrena eta erabilera ziurtatzeko modurik ziurrena.

%50-70

>%70

Euskaldunen %

< %50 Deba

Eibar Elgoibar Mendaro

Mutriku

Soraluze- Placencia de las Armas

Page 25: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

25

Biztanleen erdia euskaldunak %59 baino gutxiago diren familietan bizi da, eta horrelako euskaldun dentsitatea dagoen etxeetan, gaztelania da hizkuntza nagusia. Ikusi denez, familietan etxeko euskaldunen dentsitatea %80tik gorakoa denean bakarrik izaten da euskara gehien erabiltzen den hizkuntza. Hori dela eta, familiaren geroratzearen inguruko esparruan, ona litzateke, familia bidezko jarraipena indartzeari begirako zerbitzuak eskaintzea eta egitasmoak bultzatzea. Irakaskuntzari dagokionez, D ereduaren nagusitasuna ikusirik, ona litzateke ikastetxeetan euskara-planak sendo bultzatzea, euskara irakaskuntzarako ez ezik eskolako ekintza guztietarako harreman-hizkuntza izateko, eta euskararekiko atxikimendua eta euskaraz bizitzen lagunduko duten ohiturak bultzatzeko. Horren harira, Elgoibarreko bi ikastetxetan indarrean daude euskararen erabilera normalizatzeko planak. Komenigarria litzateke Udala ikastetxeen proiektuen martxaz interesatzea eta horien beharrak identifikatzea. Ona litzateke gainontzeko ikastetxeetan ere euskara-normalizatzeko programak zabaltzea. Euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduentzat Udal Euskaltegia eta AEK euskaltegia daude. Azken urteotako matrikulazioa aztertuz gero, oro har, euskara ikasten ari direnen kopuruak behera egin du. Beheranzko bilakaera hori orokorra da EAEn. Izan ere, besteak beste, irakaskuntzari esker, gero eta euskaldun gehiago dago. Eskolatik euskara-gaitasun nahikoarekin ateratzen diren gazteak gero eta gehiago dira. Bada, euskalduntze-alfabetatze esparruan beste datu esanguratsurik. Bermatrikulazioek erakusten digute ikasleen multzo handi batek euskara-ikasketak ikasturte batetik bestera utzi egiten dituela, heren batek gutxi gorabehera (%36,32). Horra hausnarketarako bi gai. Ikasle-kopuruaren gutxitzeak eragin dezakeen egoera eta euskararen ikas-prozesuaren jarraipena. Euskara ikasten ari direnen artean, bestalde, komenigarria litzateke harreman-sare euskaldunak sustatzea, hots, euskaraz egiteko aukera estrukturalak bultzatzeko egitasmoak indartzea. Horretarako, ikasleei jarduera osagarriak eskaini dakizkieke ohiko eskolez aparte: euskara txokoak, mintza praktika egiteko guneak… Euskararen erabilera Euskaldunen portzentajeari begiratuta, euskaldunen presentzia nabarmena denez, erabilera bultzatzea ezinbestekoa litzateke. Ia esparru guztietan (aisia, kirola, komunikabideak, kulturgintza…) eragin daiteke. Dena den, kontuan hartzeko datu bat nabarmendu beharko litzateke: gazteen hizkuntza-bilakaeraren tipologia. Gazteen artean, ia gehienak euskaldunak badira ere (%80tik gora), euskaldun berrien portzentajea altua da oso, eta portzentaje hori euskaldun zaharrenaren parekoa denez, etxean jaso ez duten hizkuntzaren hurbileko erregistroa eta erregistro informalaren falta hori betetzeko ahalegin berezia egin beharko da. Elgoibarren euskara erabiltzeko esparruak bermatzeko egin beharko litzateke indarra, eta ondo legoke Udalaren gidaritzapean eta Elgoibarko Izarra elkartearekin elkarlanean aisia, kirola, katekesia nahiz kulturgintza esparruetan euskararen presentzia bermatzea. Ekintza horiek dibertsifikatu egin beharko lirateke, adin-tarte ezberdinetako euskaldunengana iristeko. Aisialdia eta kirola direla eta, horretan diharduten taldeen eta elkarteen jarduerak koordinatzeko modua bidera dezake Udalak. Euskarazko ekintzen aldirokotasuna bermatzeaz gain, esparru horietan adin-tarte eta interes ezberdinei erantzuteko ahalegina egin dezake Udalak, eta Udalaren menpeko aisialdi eta kultur guneetan euskarazko saioak eskaini. Esparru horietan guztietan haur eta gazteentzako eskaintzari erreparatu

Page 26: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

26

beharko litzaioke, bereziki. Besteak beste, haientzako dauden euskarazko produktuen eta zerbitzuen gaineko informazioa helarazi daiteke, eta horretarako, egun eskueran dauden jokoen, liburuen, komikien, bideoen edota teknologia berrietan oinarritutako produktuen katalogoa osa daiteke. Horrela, euskarazko produktuen eta zerbitzuen kontsumoa areagotuko litzateke. Teknologia berriak ezin albo batera utzi, eta komenigarria da esparru hori gogoan izatea. Udalerriko elkarteek eta herritarrek Interneten duten edo jartzekoa duten informazioa euskaraz ere egoteko laguntza eskain dezake. Udal zentroetan teknologia berrietan oinarritutako euskarazko produktuak eta zerbitzuak eskaini ditzake Udalak eta euskara lantzeko tresnen zabalkundea egin herritarren artean, batez ere, gazteen artean, beraiek baitira, produktu horien erabiltzailerik sutsuenak. Bestalde, administrazioaren barruko jardunari begira, Udala euskara-plana gauzatzen ari da. Planaren inplementazioarekin jarraitu beharko luke udalak, eta horren barruan, hizkuntza-eskakizunen betetze-maila areagotze aldera, lanean jarraitu behar du Udalak. Bereziki, izendatutako atal elebidunetan lan-hizkuntza euskara izan dadin urratsak ematea garrantzizkoa da. Jarduera ekonomikoari dagokionez, nabarmena da industria adarrak Elgoibarren duen indarra eta pisua Hori dela eta, berebiziko garrantzia izango du enpresa-mundua esparruak EBPNren barruan. Zentzu horretan, alor pribatuan, gaur egun erabilera-plana martxan duen bi edo hiru, enpresa daude: IDEKO eta DANOBAT, KONDIA. Enpresa horien esperientziak beste enpresetara zabaltzea interesgarria izan liteke. Izan ere, Elgoibarren eta eskualde osoan baldintza onak daude: gazteen euskaldunen portzentaje handia eta irakaskuntzan, eta bereziki, Lanbide Heziketan D eta B ereduaren eskaintza handia. Izan ere, Lanbide Heziketan, EAEn, oro har gertatzen ez den bezala, D ereduak eta B ereduak pisu handi dute Elgoibarren. Enpresetako bihar-etziko langileen harrobia denez, epe motzean jende gaitua euskaraz lan egiteko gaitasun egokia eta berezitua dago. Hori dela eta, enpresa munduan ahalegin berezia egin beharko litzateke euskararen erabilera planak hedatzeko. Udalak sentsibilizazio eta informazio kanpaina egin dezake. Horretarako, aztertu egin beharko litzateke zer-nolako enpresa motak lehenetsi beharko liratekeen. Ona litzateke Udalak gai hori aztertzea, eta egin dezakeenaren hausnarketa egitea. Batetik eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak eskaintzen dituzten laguntzak ezagutaraz ditzake, eta azkenik, bi erakunde horiekin elkarlanean, laguntza teknikoa zein ekonomikoa eman diezaieke enpresei. Merkataritza alorrean, berriz, ondo legoke saltokietan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak bultzatzea. Horren jarraipena egin beharko luke Udalak, eta antzematen dituen hutsuneei edo gabeziei irtenbideak eman beharko lizkieke (hizkuntza-paisaia, prezio-orriak, menuak, bezeroarekiko lehen hitza…). Horretarako, modu sistematikoan lan eginez, sektorearen ordezkari diren elkarteekin harremanetan egotea komeni da.

Euskararen elikadura

Komunikabideei dagokienez, udalerrian aldizkari bat dago eta irrati libre bat. Udalaren esku dago euskarazko komunikabideak laguntzea eta bultzatzea, eta horretarako ona litzateke laguntzak ematerakoan irizpide objektiboak finkatzea: besteak beste, autofinantzazioa, proiektuaren bideragarritasuna, maiztasuna eta hartzailearen tipologia. Alor honetan, beharrezkoa izango litzateke finantziazio irizpideak adostea Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Komenigarria litzateke, azkenik, corpus plangintza alorrean, toponimoak eta seinalizazioa normalizatzea eta zabaltzea.

EUSKARAREN AURREKONTUA

Elgoibarren euskara sustatzeko kopurua aurrekontu osoaren %3,2 da. Kontzeptuka aztertuz gero, euskara-aurrekontuaren zatirik handiena euskalduntze-alfabetatzean, dirulaguntzetan eta pertsonal-gastuan gastatzen da. Aproposa litzateke Udalak euskararen sustapenerako bideratzen duen aurrekontua aztertzea, herrian euskara biziberritzeko nahikoa duen edo gehitu beharko litzatekeen erabakitzeko. Ikustekoa da, halaber,

Page 27: ELGOIBARKO DIAGNOSIA€¦ · Elgoibar, Debabarrena eskualdean kokatuta dago. Debabarrena eskualdea 61 udalerrik osatzen dute. 1996ko erroldaren arabera, 56.857 lagun bizi dira bertan.

27

euskara-aurrekontuak diagnosiak agerrarazten dituen beharrei behar bezala erantzuten dien, eta aurrekontuaren hazkundea izanez gero, zein helburutarako erabil daitekeen kopuru gehigarri hori.

GIZA BALIABIDEAK

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskara-zerbitzuen dimentsionamendurako azterketa egin berri du eta horren arabera, Elgoibar bezalako udalerri bateko Euskara Zerbitzuan lau langile aritu beharko lirateke: hizkuntza normalkuntzarako teknikari bi (bata, udal barneko administrazioaren euskara-planaren zereginetan, eta bestea, udalerriari begira kanpoko jardueretarako normalizazio lanetan), itzultzaile bat eta administrari bat.

ELGOIBAR, 2003ko apirila

UDAL EUSKARA BATZORDEA