Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek,...

28
ELGOIBAR - 1015. zenb. XXIII urtea - 2016-12-16 Elgoibarko kirolaren lemazain Ramon Mugica

Transcript of Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek,...

Page 1: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ELGOIBAR- 1015. zenb. XXIII urtea - 2016-12-16

Elgoibarko kirolaren lemazain

Ramon Mugica

1015 azala:Maquetación 1 15/12/16 12:03 Página 1

Page 2: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

1015 azala:Maquetación 1 15/12/16 12:03 Página 2

Page 3: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ZOZOAK BELEARI 3

ENEKO ITURBE

ANA ALBERDI

“Ez al duzu uste beltz kolorea alde batera uzteko garaia dela? Ni, behintzat, guztiz aspertuta nauka kolore horrek”

Gainean dugu Eguberria, Eneko, eta Gabon zahareguna. Gezurra dirudi, baina azken urte hauekatzaparretatik ihes egin didatela sentitzen dut.Hemen gaude, beste urte batez Gabonetako afari

horietarako lookak pentsatzen. Miresten dut zure proposamena, beltza alde batera laga-

tzeko ideia hori. Edo urre kolorea baztertzeko ikusten duzun be-harra. Ni pertsonalki ez naiz batere koloretsua izatenGabonetan, are gutxiago erabiltzen ditut “brilli-brilli” tankerakojantziak. Less is more lemaren zalea naiz; jada ezagutzennauzu apur bat.Eta zure gomendioetatik urrun, iruditzen zait ez nik bakarrik,

baizik eta askok eta askok joko dugula beltzera Gabon haue-tan; innobatzera, badakizu. Baina nire defentsan esan beharradaukat aurtengoan pisuzko arrazoi batengatik izango dela,

izan ere, Gabon hauetan birziklatzera joko dut. Duela pare baturteko soineko zoragarri bat dut armairuan estreinatzeko, beraz,nire buruari proposatu diot behingoagatik ez naizela Gabonzahar gaueko kontsumismoan eroriko.Baina zurekin bat nator esaten duzunean beltza alde batera

utzi beharko genukeela, edo, gutxienez, beltza berrasmatu,beste ukitu bat eman. Aukeran burgundy edo ardo kolorera pa-sako nintzateke. Emakumeoi oso ondo ematen digun koloreadela iruditzen zait, sentsualitatearen eta elegantziaren arteangeratzen den kolore horietako bat; fina, baina indartsua.Gizonezkoen kasuan, ordea, ez naiz trajeen aldekoa

Gabon zahar gaberako; aukeran, informalagoa nahiago. Gu bikote gisa definitzekotan, atrebimendua eta sinpleta-

suna garela esango nuke, ez duzu uste, Eneko? Orain irakurleek egin dezatela euren apustua.

Kaixo, Ana! Gaur ere Madrildik idazten dizut. Aitortubeharra daukat, urteko garai honetan, hiri honek,beste gehienek bezalaxe, xarma berezi bat duela:piztu dituzte Gabonetako argiak, apaindu dituzte ka-

leak… Zoragarria da!Gabonetako xarmari helduta, Gabonetarako aproposak

izan daitezkeen looken inguruan hitz egitea gustatuko litzai-dake gaur zurekin. Beraz, adi egon!Ez al duzu uste beltz kolorea alde batera uzteko garaia

dela? Ni, behintzat, kolore horrek guztiz aspertuta naukajada! Sikiera kolore bizi eta indartsuko osagarriez jolastukobagenu... beste zerbait izango litzateke, ezta? Ospakizunegunak dira; bete ditzagun kaleak alaitasunez!Urre, zilar edo kolore metalizatuen inguruan, zer esan ge-

nezake? Ba, nire ustez, 2016. urte hau ez dela izan urre ko-lorearen urtea. Izan ere, hainbat eta hainbat kolore metaliza-turik ikusi ondoren, urre kolorea glitter munduan oinarrizkoegiabihurtu dela uste dut, eta zilar koloreak hainbesteko garrantziahartzeak ere protagonismo handia kendu diola esangonuke… Hortaz, argi daukat erantzuna: agur urre koloreari!Lookak aukeratzerako orduan, egin aurrera edozein mo-

tatako arroparekin! Baina hori bai: horrelako egun seinala-tuetan, Gabonetako argiak baino horterago irtetea ez dakitaukera egokiena den… Askotan, hoberena arrunt eta sinplejoatea da, benetan! Eta Bestela, zer jantzi ez badakigu,Olentzero eta Mari Domingiri galdetu, agian beraiek duteerantzuna!Aizu, Ana, zuk bidali al diezu opari zerrenda?

“Iruditzen zait ez nik bakarrik, baizik eta askok eta askok joko dugula beltzera Gabon hauetan; innobatzera, badakizu”

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 3

Page 4: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

IRITZIA4

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Zozoak Beleari eta eskutitzak ataletan adiera-zitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa AndonegiKAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara ArgoitiaHIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire RubioMAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOARENARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizaba-laga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK Garazi Ayesta, NoraHadi, Ibon Serrano, Arkaitz Irureta, Nora Kortaberria, NereaGurrutxaga, Andoitz Agirregomezkorta, Abel Arriaga, InmaMugertza, Ander Izagirre, Ana Alberdi, Eneko Iturbe, Eire Vila,Mikel Olaizola, Manu Sanchez, Unai Villena, Iosu Juaristi, Ain-hoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga, Julen An-sola, Eider Iriondo, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, Paula Heras,Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, Iñaki Odriozola,Ander Mujika, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria. INPRIMA-TEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.860 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

O

Azkenaldian dezente entzuten arinaizen izena da IoT ala Internetof Things eta hori omen da infor-

matika munduan datorren hurrengogauza haundia, mundu honetako guruekdiotenez. Antza, ‘laster’, inguruan dauz-kagun gailu gehienak eta oraindik eza-gutzen ez ditugun beste asko, Interneterakonektatuta egongo dira. Informazio horijasotzen duten enpresek, teorian, gurizerbitzu hobeak, pertsonalizatuak, ema-teko erabiliko dute, baina batek dakibeste zenbat erabilera emango dioten,informazio horrek izugarrizko balio eko-

nomikoa izango baitu.Honen arabera, gure etxekohozkailuek barruan daukatenjatekoa gastatu ahala gurepartez erosketak egin edo iraun-gitzera doazela esango digute;lorategietan txertatutako gailu txiki

batzuk landareen ur, bitamina, eguzki,ongarri... mailak neurtu eta mezuak bida-liko dizkigute beharrezko neurriak har di-tzagun; korrika egiteko zapatilekegindako ibilbideak (distantzia, denbora,desnibela…) gorde eta Internet bidez he-laraziko digute, hauek automatikoki az-tertu eta entrenamendu planakproposatuz; etxetresna elektrikoak Internet

bidez kontrolatuko ditugu: piztu eta itzali,etxeko tenperatura ezagutu, labearena;inork tinbrea joz gero mugikorrean mezubat jaso bisitariaren argazki eta guzti; hor-tzetako eskuilak kariesik daukagun begi-ratu eta dentistarenean ordua hartukodigu...Sarean aurkitu ditudan adibideetan

atentzioa deitu didan bat “dash button”delakoa da: edozein lekutan itsasten denbotoi bat da, komunean adibidez, eta,papera gastatzen ari dela ikusten dugu-nean, botoia sakatu eta, automatikoki, In-terneteko denda batean paper gehiagoerosiko “da” eta etxera bidaliko digute zu-zenean. Hala, produktu bakoitzerakobotoi bana izan genezake.Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz,

existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta noiz izango

duten batek daki, baina horrelako gau-zetara ohitzen joan beharko dugula di-rudi.

Gauzen Internet

ANDER SORALUZE

“Hortzetako eskuilak

kariesik daukagun begiratu

eta dentistarenean ordua

hartuko digu”

Informatikaria

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 4

Page 5: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

GUTUNAK 5

u IRUKURUTZETA, MORKAIKO ETAMOTORDUNAKIrukurutzeta mendilerroari buruz sala-

keta bat egitera gatoz, eta Morkaiko men-dizale elkarteari babesa eskatzera. Orain dela urte batzuk gogor jo zenu-

ten Atxolin eta Idoi arteko mendi-bide batzela eta ez zela. Mendi horren egoeraaskoz larriagoa da orain, eta txarrera egi-ten ari da gainera. Mendi gainetan baka-rrik ibiltzen zarete, ala? Toki askotanmendia txikituta eta hondatuta dago. IkusiPol-Poletik gainera doan bidea. Honda-mendia. Gune batzuetan lubakiak daude.Pol-Poleko bidegurutzea hondatuta dago!Zazpi metroko diametroko bainera dago,motorrek egindakoa. Irukurutzetatik basorasartuta, Elgoibar aldera, kanalak edoubide pila bat daude. Eta Elgoibartik gai-nera doan bidea, Sargoatetik gora doana,dena hondatuta eta txikituta dago; eguraldihezearekin oso arriskutsua egoten da.Pago Bedeinkatutik Ozetara doazen ba-soak ere hondatuta daude, ubidez josita. Non zaudete mendizale sutsuak? Hau

ez da berria. Sargoatetik Pol-Pol eta Gor-laraino 30 motordun zenbatu ditugu aste-

buru batean. Eta orain, aurpegi gogorrare-kin, Elgoibartik Karakatera eta Irukurutze-tara joaten hasi dira. Gehienak zuenherrikoak dira, eta besteak Urola aldekoaketa Bergarakoak. Jakin ezazue mendian ere metro koa-

dro gehienek jabea dutela, eta mendi ho-netan ere lur gehiena pribatua dela.Gureak dira lurrak eta pistak; basobideakgeuk egin ditugu, eta geuk ordaindu. Etaabereak ere geuk jarritakoak dira. Noiz sa-latu behar duzue 'izurri beltza' (motordu-nak)? Iskanbila galantak sortzen diramendizale eta jabe batzuen artean, etakontra egitean honelakoak esaten dizki-gute: "Eskriturak ekarri! Orduan itxi lurrak!Hau denona dok!, Ni ere baserrikoanok… Gainetik pasatuko diat!"… Besteenlurrak hondatzen dituenak ala baimengabe ibiltzen denak ,ze izen dauka?Irailean jabe bati eraso egin zion mo-

torzale batek. Eskerrak beste batzuk agertuginen. Imajinatzen duzue ze iskanbila,ezta? Geu lurren jabeak, eta eurek hartze-koekin? Hori ez da gertatuko. Gu guremendian ibiliko gara, eta agian, topoegingo dugu. Eta orduan? Hori ez da gure

ardura. Salaketak daude Bergaran, Sora-luzen eta Elgoibarren, baita Aldundian ere.Ez dezan inork esan kexarik edo salaketa-rik ez dagoenik. Zuek ere berdina egin be-harko zenukete. Eta, zelan leike Endurorenkontra ez egitea? Motorzaleei azken deia:alde hemendik, hondamena zarete!. Guremendien izurri beltza. Ibili herriko enparan-tzan, hori bai da denona-eta! Edo zuenetxeko eskaileretan edo zuen baserri ingu-ruan. Ez zaituztegu ikusi ere egin nahi.

Julian Ezenarro

u JAIOTZA TXAPELKETAOlentzero rokeroa, Maria astronauta,

Errege Magoak bizikletan, palmera oke-rrak faltan bota ditut. Soberan, ostera, per-fekzio eta irabazteko grina. Galdetu nionhaur bati nolatan ez ziren aurkeztu aurten.Erantzuna motza eta garbia: 'Zertarako?'Esaldi errepikatua da. Gabonak umeentzatdira. Utz diezaiegun ba ilusio eta irudi-mena, irrifar eta ametsak, horietaz osatutadagoen magia mantentzen, ondo dakigu-lako horrek kaduzidade fetxa daukala. Jaizoriontsuak!

Itziar Irureta Unanue

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

O

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 5

Page 6: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

MOTZIAN6

Jendetza handia batu zen joan zen domekan Mendaron Angel Bazterretxea abadeari egindako esker on ekitaldian. 54 urtean Men-daroren alde egindako lana eskertzeko, familia argazki handi bat atera zuten Herriko Enparantzan, Bazterretxeari oparitzeko. Txa-laparta soinuekin hasi zen ekitaldia, eta ondoren, Mikel Laboaren 'Txoriak txori' abestia kantatu zuten bildutakoek, denek elkarrekin.

Ekitaldi xumea bezain hunkigarria izan zen.

Jendetza batu zen Anjel Bazterretxeari eskerrak emateko ekitaldian

Urrezko ezteiak egin dituzten sei bikoteomendu dituzte Jubilatuen Astean

Jubilatuen Astearen barruan hainbat ekimen egin dituzte,eta horietako bat 2016an urrezko ezteiak ospatu dituzten bi-koteen omenaldia izan da. Abenduaren 1ean egin zuten 80urtetik gorakoentzako bazkaria, eta ekimen horren barruanomendu zituzten aurten urrezko ezteiak ospatu dituzten sei bi-kote. Bazkaritarako, bestalde, 180 bat jubilatu bildu ziren.

2017an galdeketa egiteko lanetan hasita dago Elgoibarko Gure Esku Dago taldea, eta bihar egingo dute galdeketako galde-raren aurkezpena. Galdeketa egin ahal izateko 1.500 sinadura behar dituzte, eta bihar ekingo diote sinadurak biltzeari. Herritarreidei egin diete biharko ekitaldira agertzeko, izan ere, talde argazkia ateratzeko asmoa dauka taldeak. 13:00etan izango da eki-taldia, Kultur Etxe aurrean.

Galdeketa egiteko sinadura bilketari ekingo dio bihar Gure Esku Dagok

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 6

Page 7: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

MOTZIAN 7

13.174 kilo elikagai batu zituzten Elgoibarren eginiko janari bilketan

Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak jakinarazi duenez, elikagai bankuarentzat 12.524 kilo elikagai batu zituzten azaroaren 25eaneta 26an Elgoibarren egin zuten janari bilketan. Sanlo eta C.D. Elgoibarrek ere bat egin zuten deialdiarekin eta 450 kilo eta 200kilo elikagai batu zituzten, hurrenez hurren. Elgoibarren jasotzen diren elikagaiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergaran duen

egoitzara eramaten dituzte. Premia larrian dauden familien artean banatuko dituzte gero, Gurutze Gorria moduko erakunde laguntzaileekinlankidetzan. Aurtengo janari bilketan 126 boluntario aritu dira lanean, eta Gizarteratze Mahaiak eskerrak eman nahi dizkiete guztiei.

Sigmako josteko makinaren ondoko pasabide berriaeta igogailua erabiltzeko moduan dira dagoeneko. Igogai-lua gau osoan egongo da martxan, herriko beste igogailuakbezala, eta hiru leku desberdinetan hartu ahal izango da:pasabidearen goialdean, autobus geltokiaren ondoan, etaSigmako probalekuan dagoen aparkalekuan. Era berean,Ziziliongo pasabide berria eraikitzeko lanek iraun zuten bi-tartean lekuz aldatu zuten autobus geltokia ere jarri dute bereohiko lekuan. Trenbide kalean, bestalde, autoentzako apar-kalekuak berritu eta kale osoa berrurbanizatu dute. Eusko-trenek Elgoibarko Udalari lagatako lurretan daudeaparkalekuak, eta Elgoibarren trenbide-sarearen integra-zioa hobetzeko lanen barruan egin dituzte lanok.

Bukatu dituzte Trenbide kaleko obrak, eta Ziziliongo pasabidea ere prest dago

Elgoibarko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek primerako emaitzak lortu dituzte EuskoSkills olinpiadetan

Emaitza ezin hobeak lortu dituzte Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan. Elgoibarko Meka eta IMH ikaste-txeetan jokatu ziren probetan bertako ikasleak izan ziren nagusi. Mekako probetan 21 ikasle lehiatu ziren, eta bertako ikasleek es-kuratu zituzten lehen postuak. Autoko teknologia proba Ander Lezertuak irabazi zuen, eta autoko margotze lanen proba Ion Esnalek.Aritz Aldalurrek irabazi zuen soldadurarekin lotutako proba, eta kolpe-leungo konpontze lanak egin behar ziztuzten proban Mekakobi ikaslek lortu zituzten aurreneko bi postuak: Iker Leirok eta Iker Alberdik. IMHk, berriz, CNC tornu proba antolatu zuen, eta hor ereikastetxe bertakoak nabarmendu ziren. Eneko Barkinek lortu zuen urrezko domina, eta Ion Iriondok zilarrezkoa. Irabazleek astelehe-nean jaso zituzten sariak Tknika zentroan egin zuten sari banaketa ekitaldian. Ikasle hauen hurrengo erronka SpainSkills probanparte hartzeko prestatzea izango da. SpainSkills olinpiadak Madrilen jokatuko dira, martxoaren 1etik 3ra.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 7

Page 8: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

MOTZIAN8

Bederatzi egitasmo aurkeztu dituzte aurten TKgune Fabrika-zioa Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketarako,eta epaimahaiak Mikel Diez La Salle errenteriarrak eta Krys-

tof Kwiatkowski poloniarrak aurkeztutako eOntzia proiektua saritudu. Elektronikako ikasle ohia da lehenengoa, eta informatikakoikasle ohia bigarrena. Eurek azaldutakoaren arabera, zaborron-tzietan jarriko luketen sentsore baten bidez zaborrak biltzeko sis-tema eraginkorragoa izango litzateke. Izan ere, web aplikaziobatean jasoko lituzkete gailu elektronikoak bidalitako datuak: za-borrontzien zabor-maila, bateriaren maila eta GPSari esker on-tziaren kokapen zehatza, besteak beste. Informazio hori weborrian grafikoki eta mapen bidez ikusteko aukera izango litzatekedenbora errealean, eta hala, ebidentzietan oinarritutako erabakiakhartu ahal izango lituzkete arduradunek. IMHko irakasle RobertoAltzerrekak nabarmendu du aurtengo lehiaketa irabazi duen ideiaindustriala izateaz gainera ideia berritzailea ere badela. “Bete-

betean sartzen da 4.0 industria delakoan. Internet of things edogauzen Interneta deitzen diotenaren adibide garbia da. Izan ere,gauzak hobetu ahal izateko informazio zehatza edukitzea ezin-bestekoa da, eta aukera hori eskaintzen du eOntzia proiektuak”,adierazi zuen aurkezpen ekitaldian. Zaragozako Don Bosko Sa-rietan ere saritu dute eOntzia egitasmoa.

Hondakinak kudeatzeko sistema inteligentea saritu dute enpresa industrialen hirugarren ideia lehiaketan

Elgoibarko Gaztelekukoek grafiti tailerra egin zuten joanzen zapatu goizean. Dozena bat gaztek hartu zuten parte,eta giro onean pasatu zuten goiza. Aurtengoan EuskararenNazioarteko Eguneko lemarekin bat egin dute: Jalgi hadi pla-zara esaldia margotu zuten San Roke eta Basarte artean da-goen zutabe batean, autopistako zubipean.

Euskararen Kalitate Ziurtagiriak euskararen presentzia, erabi-lera eta kudeaketa egiaztatzen du. Ziurtagiriak hiru maila ditu, etaElgoibarko Udalak goi mailakoa lortu du, Urrezko Bikain Ziurtagi-ria, alegia. Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen ziurtagiri ofizial, pu-bliko eta doakoa da Bikain.Bikain ebaluazioaren helburua arlo horretan adituak diren

kanpo ebaluatzaile talde baten bidez, erakundea lau ardatzetanebaluatzeak. Talde ebaluatzaileak, 18 aldagai neurtu ditu lau ar-datz nagusitan bilduta: komunikazioa eta irudi korporatiboa,kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa.Bikain euskararen kalitate ziurtagiria 2007an sortu zuen Eusko

Jaurlaritzak eta, batik bat, enpresa arloko erakundeak, ikastetxeak,euskaltegiak eta elkarteak izan dira orain arte ebaluazio prozesuaaurrera eraman eta ziurtagiria lortu dutenak. Udalei dagokienez,ordea, aurtengora arte, bost izan dira urrezko Bikain lortu dutenak.

Bikain ebaluazioak erronka berriak dakarzkio Udalari; izan ere,jasotako txostenean argi agertzen dira zeintzuk izan daitezkeenaurrera egiteko proposamenak eta giltzarriak. Bikain-EuskararenKalitate Ziurtagirien banaketa Donostian egingo da aurten; Kur-saal Jauregian izango da abenduaren 19an.

Elgoibarko Udalak Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du

Grafiti tailerra egin dute Gaztelekuan

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 8

Page 9: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

SEMAFOROA 9

Zuen kexak, galderak edo txaloak bidaltzeko: [email protected] - 943 744 112

Idi probak egiten dituzten bakoitzean, egune-tan uzten dituzte harriak probalekuan: “Sigmakoprobalekuan idi probak egiten dituztenean ez dituzte harriakjasotzen, eta egunetan uzten dituzten han, aparkalekuak ken-tzen. Herri honetan ez da erraza aparkalekuak aurkitzea,beraz, ez zaigu ondo iruditzen dauden apurrak kentzea. Hu-rrengorako kontuan hartzea eskertuko genuke, eta probaamaitzen den unean bertan harriak bere lekura eramatea”.

Santa Klara auzoan zuhaitz bat erori zen, eta berehala erretiratu zuten handik: “Txalo bat eman nahinioke Udalari, gurekin erakutsi duen jarreragatik. Santa Klara auzoan zuhaitz bat erori zen mojen komentu aldera, eta Udalean

abisua eman nuen. Berehala etorri ziren Udaleko langileak eta hurrengo egunerako erretiratu zuten eroritako zuhaitza. Eskerrakeman nahi dizkiet”.

Txalo handi bat Parrokiako Katekesiari, jaiotza lehiaketa antolatzeagatik: “Aurten ere oso ondo joan da jaiotzalehiaketa, eta eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei. Partaide guztientzako egoten dira opariak, eta hori oso ondo dago umeak

motibatzeko. Oso ondo pasatu dugu aurten ere, bai jaiotza egiten eta baita lehiaketa egunean bertan ere. Segi horrela!”.

Erretxindiko aparkalekuak ez dituzte errespe-tatzen: “Erretxindi auzoan ondo markatuta daude apar-

kalekuak, baina auzotar batzuek ez dituzte errespetatzen.Espaloi gainean uzten dute autoa, oinezkoentzako bidea etahan dagoen dendarako sarrera oztopatuz. Auzotar horiei es-kertuko nieke ondo aparkatzea, eta bestela, udaltzainei eskatunahi diet isunak jartzea”.

Basarte auzoan autoak gaizki aparkatuta ego-ten dira: “Basarte auzoko bizilaguna naiz, eta ez da

autoak modu honetan aurkitzen ditudan estreinako aldia. Au-zotar batzuek irteerarik gabeko errotonda honetan uzten duteautoa, hor aparkatzea debekatuta dagoela adierazten duenmarra horiaren gainean. Errotonda horrek ez dauka irteerarik,eta askok buelta emateko erabiltzen dugu. Auto txikiekin agianez da arazorik egongo, baina auto familiarra dugunok bueltaeman ezinda geratzen gara, gaizki aparkatutako auto horiektraba egiten dutelako. Azkeneko aldian atzeraka egin beharizan nituen hogei bat metro, buelta hartzeko lekua aurkitu arte.Udaltzainei eskatu nahi diet Basarte auzora sarriago etortzekohorrelakoak zaintzera”.

Arregitorreko parke arrosa txakur kakaz beteta egoten da: “Arregitorre auzoko parkea, zelaia, jarleku az-piak... Dena txakur kakaz beteta egoten da egunero. Udalak uste dut jarri dituela txakur-jabeentzat arauak, eta orain arau

horiek betearazi egin beharko lituzke”.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 9

Page 10: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ELKARRIZKETA10

“Elgoibarko kirol taldeak oso ondo baloratuta daude Federazio guztietan”

Ramon Mugicak 25 urte daramatza lanean Udalean, Kirol Zerbitzua martxan jarri zenetik, kirol teknikari bezala. Udal Kirol Patronatua 1996urtean eratu zenetik bertako zuzendaria da. Nor aproposagorik, hortaz, kirolak urte guzti hauetan Elgoibarren izan duen bilakaeraren errepasoaegiteko. Kirolak garrantzi eta pisu handia du egun Elgoibarren. 19 kirol-elkarte daude 11.000 biztanleko herria izan arren, eta 4.000 bazkidetikgora ditu Kirol Patronatuak. Duela 25 urte hasi zen kirolaren loraldi hau.

w Orain dela 25 urte hasi zinen Elgoi-barko Udalean lanean, kirol arloan. 1991ko ekainean izan zen, bai. UdalKirol Zerbitzua sortzea beharrezkoa zelaikusi zuen Udalak, batez ere Eskola Kirolakoordinatzeko, eta baita herriko kirol tal-deei laguntzeko, zein kirol jarduera be-

rriak sustatzeko ere. Asmo horiek gauza-tzeko kirol teknikari lanpostua atera zuenUdalak, eta neu aukeratu ninduten. Jardu-naldi erdiko kontratuarekin hartu nindutenUdal Kirol Zerbitzuaz arduratzeko.w Udal Kirol Patronatuaren hazia izanzen hortaz Udal Kirol Zerbitzua?

Bai. Olaizaga kiroldegia 1988anjarri zuen martxan Udalak, baina kudea-keta pribatuarekin funtzionatzen zuen.1996ra arte mantendu zen kudeaketa pri-batua. Udal Kirol Zerbitzutik ikusi genuenkirol arloan gauza asko zeudela egiteko,eta horiei bide emateko eraiki zen Min-

- ASIER ORBEA -

u RAMON MUGICA UDAL KIROL PATRONATUKO ZUZENDARIA

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 10

Page 11: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ELKARRIZKETA 11

txetako kirol gunea 1993an. Lanean hasinintzenerako eraikuntza lanak martxanzeuden arren, proiektuari hainbat egoki-tzapen egin ahal izan genizkion. Gureekarpena izan zen harmailen azpian ki-rola egiteko gelak sortzea. Muskulaziogela bat eta kirol jardueretarako beste bateraiki genituen. Aldagelen eta tabernarenegituraren inguruan ere egin genituen gureekarpenak. Taberna kantina txiki bat zenhasierako proiektuan. Horrenbestez, Min-txeta martxan jarri genuenean bi azpiegi-tura garrantzitsu geneuzkan,-Mintxeta etaOlaizaga kiroldegia-, eta horiek modueraginkorrean kudeatzeko asmoarekinsortu zen Udal Kirol Patronatua 1996an,Udal barruko erakunde autonomo gisa.Bere helburua herritarren artean kirola sus-tatzea da (Udal Kirol Zerbitzuarena erehala zen). Gainera, Udaletik klubengan-dik eta herritarrengandik gertuago zegoengestioa egiten hasi ginen.w Bistan da urte esanguratsuak izan zi-rela kirolarentzat Elgoibarren. Erronkahandia jarri zizuten artean oso gazte zi-nela.Bai, kirolak egun Elgoibarren duen

pisu eta garrantziaren zutabeak jarri ziren80ko hamarkada amaieran eta 90ekohamarkada hasieran. IVEFeko estreinakopromoziotik lizentziatu berri nintzen ni, etakirol elkartegintzatik nentorren. Futboleanaritu nintzen lehenik, hamar urtez, Elgoi-barren eta Eibarren, eta ikasketak hasi ni-tuenean laga nuen futbola. Ikasketenazken urtean hasi nintzen eskubaloian,1989an. Sasoi hartan sortu zuen AlesArrietak eskubaloi taldea. C.D. Elgoiba-rren barruan sortu zuen, "Musillo" presi-dente zela. Horregatik du Sanlok kamisetazuri-gorria. Aurrez egon ziren eskubaloitaldeak. Partidak Plaza Txikian jokatzenzituen Pelousse, esaterako. Gero, hainbaturtean ez zen eskubaloi talderik egon he-rrian, harik eta Ales Arrieta agertu zenarte. Lehen mailan jokatu zuen Alesek Ei-barko Arraten, eta beste hainbat jokalarielgoibartarrekin batera, Migel Angel Aro-zena, Patxi Aranberri... sortu zuen eskuba-loi taldea. Sanloren lehen pausoak izan

ziren. Lehen entrenatzailea izan nintzen,Josean Hidalgorekin batera.w Kirolaz arduratzeko pertsona kirol-zalea aukeratu zuten, aditua eta arituazinen.Aritua bai; aditua artean ez. Kirol el-

karteak barrutik ezagutzeko aukera izannuenez, esperientzia hori baliatu nuen,esaterako, beste lagun batzuekin bateraUrgazi Triatloi Taldea eratzeko 1991n,triatloia praktikatzen hasi eta denbora gu-txira. Ez genuen denbora asko behar izanElgoibarko lehen Duatloia antolatzekoere: 1991. urteko apirilean.

w Lanerako gogoa zenuten.Bai guk eta baita herritarrek ere. Kirol-

zaleek taldetan egituratzeko gogo handiazuten sasoi hartan, eta taldeak sortzekobultzada handia egon zen. 80ko hamar-kada nahiko gogorra izan zen herriandroga asuntoa zela-eta. Egoera haribuelta emateko, garrantzitsu bihurtu zirenaisialdia eta kirola. Edozein taberna edoelkarte gastronomikotan elkartzen ziren bilagun eta hasten baziren kirolari buruz ber-betan posible zen elkarte bat sortzekoideia izatea. Jendartean nagusitzen arizen bultzada horri bide ematen ahale-gindu ginen Udal Kirol Zerbitzutik. Go-goan daukat nola joan nintzen notaritzarabost emakumerekin Igeriketa Taldea era-tzera. Igeriketa eskolan ziharduten bostumeren amak ziren. Horrelaxe sortu zirenhainbat kirol talde: Urgazi, Lagunak P.E.,San Pedro F.S, Pedrusko futbol taldea, sas-kibaloi taldea, Txusko Moto Kluba... Kirolelkarte horiek eta ikastetxeak jardueramordo bat antolatzen hasi ziren. Nazio-arteko Xake Txapelketak 25. urteurrenabete zuen iaz, Karakateko Igoera 23.

aldiz jokatu da aurten, San Anton Pilotatxapelketa ere orain dela 24 bat urte sortuzen. 1994ko ekainean Futbol 7 Txapel-ketaren estreinako edizioa antolatu ge-nuen. Haur krosa ere garai horretan hasizen. Kirol elkartegintzak boom handia biziizan zuen 90eko hamarkadan.w Zein ziren kirol jarduera arrakasta-tsuenak?Udako Kirol Kanpainak sekulako arra-

kasta izan zuen. Umeek Eskola Kiroleanegiten ez zituzten kirolak praktikatzeko au-kera eskaintzea zen helburua, gazte etahelduentzat ere zabalik zegoen arren. Te-nisa, eskalada, patinajea, parapentea,kanoi jaitsiera… hogei bat kirol batzen zi-tuen Udako Kirol Kanpainak eta 400lagun inguru mugitzen zituen. Tenis ikasta-roan, esaterako, 109 lagun izatera aile-gatu ginen. Timoteo Sarasketa enpresaklagatako pista batean aritzen ginen.Arriaga industrialdean zegoen eta plasti-kozko lurra zuen. IMHko tenis pista1991n egin zuten.Gizarte aktiboagoa izateko asmoz el-

goibartarrei eskaini dizkiegun kirol jardue-rak eta azpiegiturak gehitzeko egin dugunahalegina handia izan da urteotan. KirolPatronatua aitzindaria izan da azken ten-dentziak diren ikastaroak eskaintzen. Spin-ning ikastaroa martxan jartzenaurrenekoak izan ginen bailaran.2002an inauguratu genituen Mintxetakoaire libreko igerilekuak, 2008an BTT Zen-troa eta Mintxetako tenis pista, 2009anjarri genituen martxan padel pista eta Min-txeta inguratzen duen oinezkoentzako zir-kuitua.w Adin guztietako jendea hasi zen ki-rola egiten.Olaizaga kiroldegiak aukera eman

zuen emakumeek, gazteek, zein zaharrekhainbat kirol ikastarotan parte hartzeko.Mintxetak Elgoibarri egin zion ekarpenikgarrantzitsuena, berriz, azpiegitura horiherri guztira zabaltzea izan zen. Harmailaazpian muskulazio gela eta aerobikekoaegiterakoan ikusi zen emakume asko, etaadin desberdinetakoak gainera, kirolaegitera animatzen hasi zirela. 80eko ha-

“Kirol taldeak sortzeko bultzadahandia egon zen

90eko hamarkadan”

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 11

Page 12: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ELKARRIZKETA

markadan oso emakume gutxi ikusten zenkirola egiten. Sallobenten korrika egitenbizpahiru emakume ikusten ziren, jakine-koak, Inma Mugerza, Gotzone Aierdi, Pi-txintxunekoak, eta kitto!. Eta hortik kanpoEgo-Toki atletismo taldean zebiltzanak,Arriola ahizpak, Argiñe Gabilondo, SoniaZambrano, Carmen Perea, Ana Tadeoeta beste zenbait. Eta Judoan ere antzera,Manu Morak eduki zuen Ibai gimnasioanemakume gutxi batzuk zebiltzan. Eta fut-bolean ere Eibartarrak taldean ere bestegutxi batzuk. Emakumeak kirolera hurbilduziren Olaizaga kiroldegiko aerobik etaigeriketa ikastaroetan eta Mintxetan man-tenu gimnasia, aerobik eta spinningsaioak ematen hasi ginenean. Hasieranjendeari arraroa egiten zitzaion, barre,emakumeak spinning egiteko kuloteekineta zapatilekin ikustea, pentsa! 2000. ur-tetik aurrera zorionez ohikoa eta erabatnaturala da hasieran deigarria zen hura.Udako Kirol Kanpainak ere garrantzitsuakizan ziren emakumeak kirolera gertura-tzeko. Orduan hasitako neska eta ema-kume gazte asko ikusten ditut oraindik erekirola egiten. Nik uste kirolzaletasunerakohazia erein genuela duela 25 urte. Gai-nera, hasierako urteetan presentziari ga-rrantzi handiagoa ematen zion jendeak.Orain, aldiz, kirola egiten dutenek argidute osasuna dela azken helburua. w Gaur egun ezin daiteke Elgoibar kiro-lik gabe ulertu?Ados nago. Era guztietako 19 kirol

talde daude 11.000 biztanleko herri ba-tean. Eta ez hori bakarrik; kirol talde ho-riek egiten duten lana oso ondo baloratutadago kirol modalitate bakoitzeko Federa-zioetan. Hau da, Federazio horiek ekitaldibereziren bat antolatu behar badute, ba-dakite Elgoibarko taldeak antolatzenbadu ez dutela hutsik egingo, maila osoona emango dutela. w Eskola Kirolak ere lagunduko du ki-rolzaletasuna piztu eta garatzen, ezta?Dudarik gabe. Eskola Kirola orain

dela 25 urte martxan jarri izana ospatzenari da aurten Gipuzkoako Foru Aldundia,eta kontuan eduki behar da, Diputazioakorain indarrean duen Eskola Kiroleko ere-

dua 1975ean jarri zela martxan Elgoiba-rren, orain dela 41 urte! Taldekako hirukirol eta banakako beste hainbat kirol egi-ten diren eredua, kirol aniztasuna, alegia.Hein handi batean ikastetxeek era bolun-tarioan egin duten lanari esker. w Zein dira hurrengo urteetarakoerronka nagusiak?Olaizaga kiroldegiak ia 30 urte dauzkaeta zaharkituta eta txiki gelditzen ari da.Egungo eskaerara nola egokitu dezake-gun aztertzen ari gara. Igerilekuekin dagoarazorik handiena. Eskaintzen ditugunikastaroetan 800-900 erabiltzaile dauz-kagu hilabetero, eta ia erdiak, 350lagun, igeriketa ikastaroetan dabiltza.Gune hori handitzeko eta dauden beha-rretara egokitzeko zer egin dezakegun az-tertzen ari gara. Zein diren aukera onenaketa finantziazioa nondik eskuratu. w 25 urte hauetan egindakotik zerkasebete zaitu gehien?Satisfazio handia eman dit Elgoibarrek

urteotan kirol arloan bizi izan duen alda-ketan ekarpena egin ahal izateak. Pozikhandiena, baina, kirol taldeek duten bi-zitzak eta osasunak ematen dit, eta ho-riek zenbat lagun mugiarazten dutenikusteak. Gure laguntza txikiarekin, az-piegiturak eta diru laguntzak, lan handiaegiten dute. Antolatzen ditugun ikastaro-etan emakume askok parte hartzeak ereasko pozten nau. 60 + egitasmoarenarrakasta ere pozgarria da. Ez nukeahaztu nahi Elgoibarko politikariek ki-rola sustatzeko izan duten sentsibilita-tea eta prestutasuna. Alkate eta kirolzinegotzi guztiek eman diote garrantzihandia kirolari. Era berean, hemen la-nean izan ditugun edo ditugun langi-leek eta monitoreek Patronatuarekikoizan duten atxikimendua eta zerbitzuaeskaintzeko erakutsi duten gogoa etaprofesionaltasuna ere nabarmendunahi ditut. (elkarrizketaren bertsio luzeabarren.eus-en)

12

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 12

Page 13: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ASTEKO GAIA 13

Zorionekoa da Mari Domingi. Inazio Be-reziartua Musika Eskolako ikasleek etaElgoibarko Izarrako aisialdi taldekoekkantu bat sortu dute bere omenez, etabideoklipa ere egin dute, Zulueta base-rrian Mari Domingirekin berarekin gra-batutako irudiekin. www.barren.eushelbidean daukazue ikusgai.

“Olentzerok badu bere berea, etaMari Domingik ere merezi du beste ho-rrenbeste”, pentsatu zuten Elgoibarko Iza-rrakoek, iazko Eguberrietan lehenengozdantzatu zuten Ole, Olentzero! kantuakizan zuen arrakasta ikustean. Kantu berria-rekin, gainera, Elgoibarko Izarrak bereegindako balore batzuk lantzeko aukeraere ikusi zuten, genero rolak eta estereoti-poak amaitzeko bidean pausoak ematekoaukera, alegia. Mari Domingiren figura in-dartu nahi zuten; Mari Domingi Olentze-roren pareko irudi erreferente bihurtu. Izanere, Olentzero eta Mari Domingiren ar-teko botere-harremanak azkurea ere era-

giten zien sarri, eta harremanhori orekatu premia sentitzenzuten.Kantua sortzeko, baina,

laguntza behar zuten, etaInazio Bereziartua MusikaEskolakoengana jozuten. Proiektu peda-gogiko interesgarriairuditu zitzaien haiei,eta elkarlan horreta-tik sortu zen kantua.Taldean sortu etaondu zituzten me-lodia eta letra.Mikel Etxaniz, AitorNova, Juan CarlosMartin, Mikel Olai-zola, Ainara Argoitia,Naiara Martin eta AneOdriak parte hartuzuten, eta Azpeitiko

2noisy grabazio estudioan grabatu etaekoiztu zuten, Musika Eskolako rock tal-dekoak lagun hartuta: Amaia Rubio(ahotsa), Danel Legorburu (baterian),Aitor Asenjo eta Iñigo Arrese (gitarre-tan), Julen Perez Cortes (baxuan),Amaia Lersundi (pianoan), Alaitz Almor-tza (tronboiarekin), Noemi Araujo (sa-xoan) eta Paul Rojo (tronpetarekin).“Esperientzia izugarria” izan dela ai-tortu du Aitor Novak, bereziki musikarigazteentzat, grabazio estudio bateansartzen ziren estreinako aldia izan de-lako guztientzat, eta horrenbestez, mu-sika talde profesional batek egingo

lukeena probatzeko aukera izan dute-lako.Kantua ez ezik, bideoklipa ere gra-

batu dute, gainera. Zulueta baserrian ha-rrapatu dute Mari Domingi bere ohikozereginetan, eta hantxe grabatu dituzteirudiak. Grabazio egunean, “giro ezinhobea” sortu zela nabarmendu duteNovak eta Etxanizek, eta eskerrak emandizkiete Zulueta baserrikoei “horren mimohandiz eta ondo” hartzeagatik. Orain,Daixola egitasmoan izena emandakogaztetxoak koreografia prestatzen dihar-dute, abenduaren 24an Mari Domingireneta Olentzeroren aurrean dantzatzeko.

Mari Domingiri eskainitako kantua sortu dute ElgoibarkoIzarrak eta Inazio Bereziartua Musika Eskolak, elkarlaneanu

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 13

Page 14: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

Euskara plazara!Euskara plaza publikora atera zuten abenduaren 2an ehunka lagunek. Euskarak 363 Egun taldeak antolatuta, Jalgi Hadi Plazara jaialdiaegin zuten Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, eta herriko kale eta plazak euskaltzalez bete ziren. Elgoibarko 53 elkartetako 500bat lagunek osatu zuten giza katea Kalegoen plazatik Maalaraino, eta gero, 15 elkartetako ordezkariek dantza, karaoke, esketx, txirigotaeta bestelakoak antzeztu zituzten Plazera Plazara jaialdiaren barruan. Bi orriotan jaso ditugu ekimeneko argazki batzuk. Argazki guztiakwww.barren.eus webgunean.

u

14

53 elkartek hartu zuten parte giza katean.

Euskal txirigota antzeztu zuten Elgoibarko Izarrak eta Sinuosek. Gatiburen ‘Euritan Dantzan’ abestiarekin egin zuten dantzanUdalbatzako kideek

Kalamua Guraso elkartekoek hainbat hizkuntzatan berba egin zuten taula gainean. EAJ alderdiko ordezkariek ‘Aldapan Gora’ dantzatu zuten!

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 14

Page 15: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

Gatiburen ‘Euritan Dantzan’ abestiarekin egin zuten dantzanUdalbatzako kideek

EAJ alderdiko ordezkariek ‘Aldapan Gora’ dantzatu zuten!

Musika eta umorea uztartu zituzten Mausitxako kideek. Motorista jantzita Urnobitza taldekoak.

Eskuz Taldekoak ere, eskutik emanda. Haizeakoek ere ez zuten huts egin giza katean.

Elgoibar Ikastolakoak Argitxorekin irten ziren kalera. Ludo eta Kiribil ere irten ziren Elgoibarko Izarrarekin.

Loreak taldekoak ere euskararen alde agertu ziren. Danobatek ere Euskararen Egunarekin bat egin zuen.

Herri Eskolako ikasleak kalejiran irten ziren.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 15

Page 16: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

Jovita Alberdi Alberdi2016ko abenduaren 9an hil zen, 82 urte zituela.

Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak, bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

IV. URTEURRENA

Kerman Moreno IriondoMendietarantz pausoa luzea

bizitzak krudel haizeanola gainditu, nola arindu

zu hemen ez izatea.Zure goxoa, zure barrea

gertu beti umoreaez hiltzen zenbat saiatzen garen

bizitzen gutxi, ordea,gugan landatu dituzunekin

segiko dugu bidea.

Etxekoak

2012ko abenduaren 20an hil zen, 43 urte zituela. Haren oroimenez IV. urteurreneko meza izango da, martitzenean, abenduak 20,

arratsaldeko 19:00etan Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian. Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Matxi Itarte Urroz2016ko abenduaren 12an hil zen, 83 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Irene Unzueta Iriondo2016ko abenduaren 12an hil zen, 93 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 16

Page 17: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

KULTURA 17

“Pozik nago Elgoibarren antzezteko; ilusio handia egiten dit herrian antzezteak”

Orain dela 11 urte inguru hasi zen AitorGisasola (Elgoibar, 1983) antzerkigin-tzan. Aktore sena dauka, eta ondo mol-datzen da bai umorezko paperak egiteneta baita paper dramatikoetan ere. Hain-bat antzerki konpainiatan ibilitakoa da,eta azken bi urteetan Bilboko Alopargoantzerki taldean dihardu. Gaur gauean‘Horacios y Curiacios’ antzezlana aurkez-tuko dute Elgoibarko Herriko Antzokian.20:30ean izango da saioa, eta sarrerak 3euro balio ditu.

w ‘Horacios y Curiacios’. Zertan datzaantzezlana?Bertolt Brecht-en obra bat da. Gerra

eta bakearen inguruan hitz egiten du, etagizakiaren miseriak ere aipatzen ditu. Be-reziki, boterea lortzeko gizakia norainoheltzeko gai den azaltzen du; hau da, bo-tereak nola eramaten duen gizakia galbi-dera. Boterea lortzeko gizakia edozeregiteko gai dela erakusten du, nolabaitesateko, gizakiaren alderik zikinena age-rian utziz. Obra Erroman girotuta dago.Erroman bizi ziren Horacioak eta Curia-cioak, eta euren artean borrokatu beharzuten, boterea zeinek eskuratuko zuen era-bakitzeko. Baina ez zuten ohiko guda bategin. Buruzagi bakoitzak bere taldekobost kide inozoenak aukeratu zituen, etahorien arteko lehia izan zen. Borja Ruizgure taldeko zuzendariak Bertolt Brecht-obra apur bat moldatu egin du, eta bes-teak beste, gaur egungo politikariekesandako hainbat esaldi txertatu ditugu. w Zein motako obra da?Obra bisuala da, klown eta gorputz

antzerkian oinarritutakoa. 8-9 urte ingu-ruko umeak ere etorri izan dira obra ikus-

tera eta gustatu zaie, oso bisuala delako.Musikak ere paper garrantzitsua dauka.Eszenografia aldetik nahiko sinplea da: bijarleku, makilak eta bi pastel. Pastelak iru-dikatzen dute jokoan dagoen botere hori.Bilbon bakarrik egiten diren pastel berezibatzuk dira, oso ezagunak. Umorezkoobra da, baina erreflexiorako tarteak erebaditu. Azken atalean, esaterako,Eduardo Galeanoren poesia bat sartudugu, azken mezuak errezitatzeko. w Nola iritsi zara Alopargo antzerki tal-dera?Borja Ruiz taldeko zuzendaria Kabia

antzerki taldeko zuzendaria ere bada, etaantzerki ikastaro bat antolatu zuten. Haneman nuen izena eta han ezagutu nituenbeste kide batzuekin osatu genuen Alo-pargo taldea. Orain dela bi urte sortu ge-nuen taldea. Hasieran hamar lagunginen, eta gaur egun zazpi gara. Hora-cios y Curiacios izan da gure estreinakolana. Orain hasi gara bigarren obra batprestatzen. w Talde amateurra zarete. Antzerkigin-tzatik bizitzea posible al da? Batzuk saiatzen dira, baina oso zaila

da. Gehienok gure lana daukagu eta an-tzerkia afizio bat da. Ni orain dela 11 baturte hasi nintzen antzerkian. Donostiakotalde batekin ibili nintzen lehenengo, geroTaupadan ere eman nituen urte batzuk etaazken bi urteotan Bilbon nabil, Alopargoeta Gaitzerdi antzerki taldeetan. Asteanhiru egunetan edukitzen ditut entseguak.Oso gustura nabil. w Gaur Elgoibarren antzeztuko duzu be-rriro, aspaldiko partez. Zer sentitzenduzu? Oso pozik nago, berezia izango

da jende ezagunaren aurrean antzez-tea, eta ilusio handia egiten dit. Gure-tzat, gainera, Gipuzkoan taularatukodugun lehenengo aldia da. Bizkaianibili gara batez ere, eta Madril aldeanere bai. Madrilen sariak ere eman diz-kigute! eta horrez gain, Bilboko Fetabiantzerki jaialdia ere irabazi genuen.Zortzi bat sari izango ditugu honez-gero. Eskerrak eman nahi dizkiot Elgoi-barko Udaleko Kultura Sailari aukerahau eman digulako. Ia jendeak zeresaten didan! Espero dut obra ulertzeaeta denei gustatzea.

u AITOR GISASOLA ANTZEZLEA

- AINHOA ANDONEGI -

Aitor Gisasola, pastela jaten. Pastelak boterea irudikatzen du obran.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:13 Página 17

Page 18: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

KULTURA18

Abenduaren 28rako antolatu du Elgoibarko Izarrak ur-tero Eguberrien bueltan egin ohi duen bertso-jaialdia,eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Bertso-saioa El-

goibarko Udalarekin lankidetzan antolatu dute.Herriko antzokian izango da bertso-jaialdia, 22:00etan.

Sarrerak astelehenean, hilaren 12an, jarri zituzten salgai, etahilaren 23ra –gaur zortzi– arte eskuratu ahal izango dira, El-goibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalean. Epe hori amaitu

ondoren sarrerarik gelditzen bada, egunean bertan jarriko di-tuzte salgai Herriko Antzokiko leihatilan. Sarrerak 11 euroanjarriko dituzte salgai (10 eurotan Elgoibarko Izarrako bazkidedirenentzat).Aurten ere punta-puntako kartela osatu dute antolatzaileek.

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Amets Ar-zalluz eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan, Uxue Alberdibertsolariaren gidaritzapean.

Astelehenetik salgai daude Elgoibarko Izarrak abenduaren28rako antolatu duen bertso-jaialdirako sarrerak

Inazio Bereziartua Musika Eskolakoek kontzertua eskainiko dute gaur parrokian

Musika Eskolakoek ekintza sorta antolatu dute Eguberri bueltako egunotarako. Gaur, kontzertua eskainiko dute parrokian,20:00etan hasita. Musika Eskolako harizko instrumentuen taldeak, akordeoi taldeak, Musika Eskolako abesbatzak eta bandak partehartuko dute, parrokiako abesbatzarekin batera. Abenduaren 24an, berriz, Olentzero eta Mari Dominginen kalejiran irtengo diramusika eskolako ikasleak euren instrumentuekin. Abenduaren 31rako, Gabon Zaharretako dantza saioa antolatu dute. 18:00etanizango da, Kalegoen plazan, eta urtarrilaren 3an, 17:30ean, kontzertua eskainiko dute San Lazaro egoitzan. Era berean, Erregebezperako eta Errege eguneko mezetan ere parte hartuko dute.

Nagusilanen boluntarioakbehar dira, bakarrik bizi direnadineko pertsonak zaintzeko

Boluntarioz osatutako erakundea da Nagusilan, bainagaur dauden boluntarioak adinean aurrera doaz gehienaketa horregatik boluntario bila ari dira. Bakarrik bizi diren adi-neko pertsonei laguntasuna eskaintzeko sortu zuten Nagusilan,baina populazioa zahartuz doa, eta gero eta boluntario gehia-goren premia dute, seniderik ez duten eta laguntasun premiandauden pertsonak ere ugaritu egin direlako. Horregatik, bihar,hilak 17, kalera irtengo dira Nagusilanen berri ematera. King-Kongen egongo dira, 11:00etatik aurrera, interesa agertzenduten guztiei informazioa banatzeko.

Su ta Garren 30 urteko ibilbidearenerrepasoa egin zuen astelehenean

Aitor Gorosabelek Mendaron

Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko gitarra-jole eta abes-lariarekin solasean aritu ziren astelehenean Mendaroko Gaz-telekuan. Euskara, gazteria eta musika izan zituzten hizpideeta Su ta Garren 30 urteko ibilbidearen errepasoa egin zutenelkarrizketa formatoko solasaldian. Maitasunari pasioa eurenazken diskoa ere aurkeztu zuen Gorosabelek, eta eskuin es-kuko tendoia ebagi zuenenetik estreinakoz gitarra eskuanhartu eta hiru kantu ere abestu zizkien Gaztelekura bilduta-koei. Mendaroko Gaztelekuak eta Udalak elkarlanean anto-latu zuten saioa.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 18

Page 19: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

KULTURA 19

Elena eta Maria Amaro ahizpek irabazi dute jaiotza lehiaketa

Euskal Herriko mus txapelketa, hilak 30ean

Hilaren 30ean, 16:00etan, joka-tuko da Euskal Herriko mus txapelketa,Lanbroa tabernan. Interesatuek 20naeuro ordaindu behar dituzte bikoteko:www.ehmus.es.

Errege Magoen desfilerako izenematea,

hilaren 21ean

Lehen Hezkuntzako laugarren, bos-garren eta seigarren mailako neska-mu-tilek parte hartu ahal izango dute ErregeMagoen Elgoibarko desfilean, eta inte-resatuek abenduaren 21ean eman be-harko dute izena Gotzon Garate UdalLiburutegian, 17:00etatik 20:00etara.

Urtarrilaren 2an etorriko dira Pirritx,

Porrotx eta Marimotots

Pirritx, Porrotx eta Marimotots paila-zoak urtarrilaren 2an etorriko dira Elgoi-barrera, Tipi Tapa Korrikaikuskizunarekin. Atzo jarri zituzten sarre-rak salgai Herriko Antzokiko lehiatilaneta gaur ere zabalduko dute lehiatila.Gaur denak salduko ez balira, eguneanbertan jarriko dituzte salgai lehiatilan.Helduek zortzi euro ordaindu beharkodituzte sarrerako, eta haurrek, berriz,sei euro. Gazte Txartela dutenei eta Lu-dotekako bazkideei %20ko deskontuaegingo diete.

Elgoibarko meza, EuskalTelebistan hiru astez

Elgoibarren grabatutako mezaemango dute ETBn hiru domekatan.Zapatuan grabatutako mezak izangodira, baina telebistan domekanemango dituzte. Joan zen asteaneman zuten lehenengoa.

Aurkeztu dute Elgoibarko Udalaren 2017rako egutegia. 50 herritarrek parte hartu dutelehiaketan, eta guztira, 270 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko or-dezkariek osatu dute epaimahaia eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako,eta beste bat txikirako. Sarituak ondorengoak izan dira: Eulogio Mancebo (bi argazkirekin),Antonio O. Curbello, Coro Fernandez, Iñigo Etxaniz, Maitane Huidobro, Arkaitz Mujika,Oier Ramos, Mikel Zengotita, Aitor Agirrezabala, Gurutze Ariznabarreta, Julen Ansola etaMireia Iriondo (Egutegi txikirakoa). Saridunek 70na euro jaso dituzte saritzat. EgutegiakOriginal diseinu etxeak inprimatu ditu. Egutegi handiak, 3.000 ale, elkarte, eskola, era-kunde eta abarretan banatuko dituzte, baina Kultur Etxean eta Arreta Bulegoan ere eskuratuahal izango dira; txikiak, berriz, 6.000 ale, herriko postontzietan banatuko dituzte.Egutegi handian, Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen marrazkiak ere ageri dira. Izan

ere, laugarren urtez antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Marrazki lehiaketanLH5eko 136 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta GemmaMonreal margolariak osatu dute. Saridunak hauek dira: June Fernandez, Erika Muñoz, Mar-kel Gorosabel, Maialen Labrador, Elsa Zubiaurre, Omaima El Majjaoui, Ainhoa Arnedo,Nora Canton, Nahia Carrillo, Urtzi Alonso, Eneko Etxaniz eta Nora Gurrutxaga.

Domekan banatu zituzten Elgoiba-rren jaiotza lehiaketako sariak.Elena Amaro eta Maria Amaro

ahizpek egindako jaiotza saritu zuenepaimahaiak lehen sariarekin, eta LeireEguren eta June Arregi iazko irabazleekegindako jaiotzak jaso zuen bigarrensaria. Hirugarren jaiotzik onena, berriz,Saioa Etxeberria, Maddi Agirre, AneAgirre eta Uxue Etxeberriarena izanzen. Lehenengo zortzi sarituek jasozuten garaikurra, baina parte hartzaileguztiek jaso zuten opari poltsa bana.Urtarrilaren 9ra arte San Bartolome ka-

lean jarriko dituzte ikusgai, Skandalodenda egon zen lekuan. Guztira 16jaiotza aurkeztu zituzten lehiaketarako.

Elgoibarko Udalaren egutegia aurkeztu dute

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 19

Page 20: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

KIROLA20

Haur krosa jokatuko dute bihar Mendaron

Mendaroko Txirrindulari Elkarteak haurren artean kiro-lerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen du Gabo-netako Haur Krosa, eta bosgarren edizioa antolatu dutebiharko (abenduak 17). Mendarozabaletik hasiko daproba 18:00etan. 2005. urtetik 2011ra bitartean jaio-tako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, eta las-terketak adinka egingo dituzte. Izenematea doan izangoda, eta lasterketa hasi baino ordu-erdi lehenago eginbehar da irteeran. Parte hartzaile guztiek domina eta go-zoki poltsa bana jasoko dituzte bukaeran.

Incognita Patagonia espedizioa saritu duteFedme Sarietan

Urte osoan egin diren eskalada eta alpinismo jarduera garrantzitsuenak saritzendituzte FEDME Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioaren sarietan. Europakanpoko alpinismoa atalean, Incognita Patagonia espedizioaren barruan egi-

niko eskalada jarduerak saritu dituzte. Eñaut Izagirre geografo elgoibartarrak, Ibai Ricoeta Evan Milesekin batera, Txileko Patagonian barrena, esploratu gabeko lur eremuetanegin zuten espedizioa da Incognita Patagonia. Berrogei egunez belaontzi bat babes-leku zutela, Hoste uharteko izotzen atzerakada konfirmatu zuten Incognita Patagoniaespedizioko kideek, eta inguruko estazio meteorologikoen sarea martxan jartzeko tarteahartu zuten. Aurrekoez gainera, esploratu gabeko Cloue izotz eremua zeharkatu zuteneta inork zapaldu gabeko tontorretara igo ziren Miles eta Rico. Hain justu ere, azkenjarduera horiek saritu ditu Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioak. Espedizioanjasotako irudiekin Eñaut Izagirrek zuzendu duen filma estreinatuko dute bihar, abendua-ren 17an, Bilbao Mendi Film Festibal entzutetsuan. Bilboko BBK aretoan izango da es-treinaldia, 11:00etan.

Domekan jokatuko duteMendaroko Giza Proba

taldearen erronka

Mendaroko Tope Natxiok GizaProba Taldea Renault 4L auto zaharbat tiraka eramaten ahaleginduko daLizarpe gaineraino. Domeka hone-tan, hilaren 18an, izango da ahale-gina, 11:00etan hasita. Bostkilometroko ibilbidean %10eko desni-bela gainditu beharko dute, 800 kiloinguruko autori tiraka.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 20

Page 21: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

KIROLA 21

Emaitzak

FUTBOLA

Haundi 3 – Mutriku 2 (Oho. erreg.)Ikasberri 2 – Elgoibar 1 (1. erreg.)Amaikak Bat 3 – Elgoibar 1 (Oho. jub.)Elgoibar 1 – Ikasberri B 5 (Jub. 1. maila)Orioko 4 – Elgoibar 1 (Oho. kad.)Elgoibar 2 – Hondarribia A 2 (Inf. 1. maila)Oiartzun 1 – Elgoibar 2 (Infantil Txiki)Orioko 3 – Elgoibar 3 (Alebinak)

ARETO FUTBOLA

Guadalajara 5 – Concepto Egile 5 (Nazional B)

SASKIBALOIA

Viento Sur 47 – Zarautz Sharks 53

ESKUBALOIA

Gure Auzune 32 – Alcorta Forging Group 26(Senior giz.)Aiala 24 – Lauko Elg. 18 (Senior emak.)Pizzeria Salento 33 – Soraluce BKE 26 (Seniorgiz.)CB Urola 21 – Bankoa Elg. 26 (Kad. mut.)

Agenda

ARETO FUTBOLA (IMH Kiroldegian)Domeka, 1812:30 Debabarrena Concepto Egile – C.D.Juventud Del Círculo (Nazional B)

FUTBOLA (Mintxetan)Zapatua, 1710:00 Elgoibar – Anaitasuna (Inf. Txiki)12:00 Elgoibar – Zarautz (Oho. kad.)16:30 Elgoibar – Zestoa (1. erreg.)Domeka, 1810:00 Elgoibar -Soraluze - Amaikak Bat – (FutbolEskola)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Zapatua, 1710:00 Modeltek – Ordizia (Inf. nesk.)11:15 Txarriduna – Pulpo (Inf. mut.)12:45 Bankoa – Pulpo (Kad. mut)16:00 Dario – Bidasoa (Kad. nesk)17:30 Cometel – Bar Alaiki (Kad. nesk.)19:00 Lauko – Basauri (Senior emak.)Domeka, 1810:00 Astigarraga – Errotabarri (Kad. nesk.)11:30 Tecnifuelle – Errotabarri (Jub. nesk.)13:00 Deca – Leizaran (Jub. mut.)

ESKUBALOIA (Olaizaga Kiroldegian)Domeka, 1810:00 Bacalaos Elg. – Eibar A (Inf. nesk.)

Abian da Nazioarteko Xake Txapelketa

Eguaztenean hasi zen Elgoibarko 26. Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketa,eta abenduaren 20ra bitartean arituko dira lehian hamar xakelari, tarteanGustavo Barrenetxea elgoibartarra. Barrenetxeak laugarren urtez jarraian har-

tuko du parte. Parte hartzaileen artean da iazko txapelduna ere, Ider Borya gaztefrantsesa. Adituen esanetan, Aleksa Strikovic serbiarra da txapelketa irabaztekofaborito argietako bat, baina aurkari gogorrak izango ditu: Michael Oratovskyerrusiarra, Sinisa Drazic serbiarra, Karen Movsziszian armeniarra, Paul Velten fran-tziarra, Sabrina Vega eta Ismael Teran espainiarrak eta Santiago Gonzalez bilbo-tarra. Udaletxeko pleno aretoan jokatuko dituzte partidak egunero, 16:00etatikaurrera. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo Xake Taldeak eta XakekoEuskal Federazioa dira txapelketako antolatzaileak. Eskola Kiroleko Xake Txapel-keta ere bihar, hilak 17, hasiko da, 16:00etan. Zubi Ondo Xake Taldearen egoi-tzan, Juan Mugertza kalean, jokatuko dituzte partidak.

Maite Maiorak 100 kilometroko mendi lasterketa irabazi du Murtzian

Maite Maiora korrikalari mendaroarrak mendi lasterketa luzeenetara ere ondo moldatzendela erakutsi du. Murtzian jokatu zen Falcotrail proba irabazi zuen abenduaren 3an. 153lagunek parte hartu zuten 100 kilometroko proban, eta Maiorak bosgarren postua eskuratuzuen, 12 ordu eta 23 minutuko denborarekin. Ordubete baino gehiagoko aldea atera zionhelmugara ailegatu zen bigarren emakumeari, Ana Cristina Constantini. Gizonezkoetan KimCollison ingelesa gailendu zen, 11 ordu eta 21 minutuko denborarekin. Murtziako probanlortutako puntuei esker Mont Blanceko Ultra Trail ezagunean parte hartzeko aukera izan de-zake Maiorak, parte hartzeak ilusioa egiten dion proba baita.

Arg.: FotoIosu

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 21

Page 22: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

MERKATU TXIKIA

P. M. Urruzuno kalea, 6 behea - Elgoibar943 743 140 - [email protected](

Gure komunitatean gastuak banatzeko portzentajeetan ezberdintasun handiak

daude. Lehenengo solairuko etxebizitzetakoek bigarren solairukoek baino gehiago

ordaintzen dute, eta horiek, aldi berean, azken solairukoek baino gehiago. Bizila-

gunen azkeneko batzarrean gastuak etxebizitzen metro koadroen arabera bana-

tzea proposatu zuten. Nola egin beharko genuke aldaketa hori kuotetan?

Edozein kasutan, aldaketa hori profesional batek egin beharko luke, Eratze Tituloa aldatzea eskatzen

duelako.

Legeak dio Eratze Tituloan edota komunitateko estatutuetan jasotako arauak aldatzea eskatzen duten

akordioak etxe-jabe guztien oniritziz hartu behar direla; garbiago esateko, parte-hartze kuoten gehien-

goaren oniritziarekin. Beraz, aldaketa horiek egiteko ezinbestekoa da etxe jabe guztiak bilera batera dei-

tzea, denen oniritzia lortzeko.

AhoLkuA: Aldaketa horiek egin ostean, kuota berriak Jabetza Erregistroan inskribatu behar

dira, ez dadin gero hirugarren bat etorri beste eskubide batzuk aldarrikatuz. Beraz, egin diren

aldaketa guztiak jakinarazi behar zaizkie etxe jabe guztiei.

ROSA Mª PINTADO: Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen arduraduna Al-

cala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentziatua. Kolegiatu zenbakia: 749

LANA...................................EskaerakNagusiak zainduko nituzke orduka. Es-perientzi handia eta formakuntza ditut. ( 671 989 434 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko eta garbiketa lanakegiteko pres tnago. Esperientzia handia. ( 631 724 749 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko eta garbiketa lanakegiteko prest nago. Esperientzia handia. ( 692 314 985 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta nagusiakzaintzeko prest nago, interna moduanere bai. ( 602 193 095 / 612 216 458-----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak zaintzeko prest nago, orduka.Garbiketa lanak ere egiten ditut etxe etaportaletan. Plantxa lanak ere bai.( 631 098 995-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko eta nagusiakzaintzeko prest nago. Gauez zein or-duka. ( 631 506 763-----------------------------------------------------------------------------------------

Garbiketa lanak egin edo adinekoakzaintzeko prest nago. ( 631 790 555-----------------------------------------------------------------------------------------Matematikako klase partikularrak ema-ten dizkiet DBH, Batxilergo edota uniber-tsitateko ikasleei. Matematikanlizentziatua. ( 667 625 233 -----------------------------------------------------------------------------------------DBH eta Batxilergoko hizkuntza ikas-gaietarako klase partikularrak ematendira: euskara, gaztelera, inglesa eta la-tina. ( 692 277 044 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko, etxekolanak egiteko edo sukaldari laguntzailelanetarako prest nago. ( 612 216 458 -----------------------------------------------------------------------------------------Nagusiak edo umeak zaintzeko, etxekolanak egiteko edo sukaldari laguntzailelanetarako prest nago. ( 602 193 095 -----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest: elkarteak,portalak, etxebizitzak,...( 603 237 932-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Arratsaldez, orduka. Esperientziahandia. ( 654 304 337-----------------------------------------------------------------------------------------Gauez, ospitalean, gaixoak zaintzekoprest. ( 688 659 575------------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko prestnago. ( 653 569 293

EskaintzakZerbitzaria behar da. Curriculuma Suatabernan utzi.

ETXEBIZITZAK......................AlokairuaPisu edo ganbara bat hartuko nuke alo-kairuan. Bi logelakoa gutxienez.( 631 098 995------------------------------------------------------------------------------------------Etxea alokatzen dut Mendaron, erdigu-nean. Bi logela, igogailua, berogailuzentrala, oso argitsua, egongela-jangelaoso handia. ( 689 781 069------------------------------------------------------------------------------------------

Bi edo hiru logelako etxea hartuko nukealokairuan. ( 688 723 121

GARAJEAK.........................Garaje itxia alokatzen dut Jausoron. ( 647 216 314------------------------------------------------------------------------------------------Garajea hartuko nuke alokairuan Ura-zandin. ( 609 951 243

BESTELAKOAK.....................Karakate mikologia elkarteko nire bazki-detza partea traspasatuko nuke.( 688 605 253------------------------------------------------------------------------------------------Goiko Errota elkarteak bazkide berriakbehar ditu. ( 626 797 027 (Julen)

22

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) -

22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€. Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 22

Page 23: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

ZORIONAK 23

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Z o r i o n a k ,Hegoa, 9an 6urte bete zenitue-lako. Familiakoeneta bereziki Arha-neren partez.

Z o r i o n a k ,Maddi, zurezazpigarren urte-betetzean. Aita-txo, amatxo etabatez ere, Iratirenpartez.

Zorionak, Beñat,abenduaren 11n6 urte bete zeni-tuelako. Ederki pa-satu genuenfamilia giroan.

Zorionak guraso,a i t o n - amo na ,osaba-izeko, le-hengusu eta kua-drillakoen partez.Muxu erraldoi bat

Zorionak, Nora!Bihar 8 urte!Ondo pasa fami-lian eta lagunekin.Muxu asko, bere-ziki, Roke etaMarkelen partez.

Z o r i o n a k ,Nahia! Gureprintzesak 4 urte!Ondo pasa.Muxu bat etxe-koen eta berezikiHodeiren partez.

Zorionak, txa-peldun! Azke-nean bete dituzu7 urte! Ondopasa eguna. Etxe-koen eta berezikiUnaxen partez.

Zorionak, txa-peldun! Bihar 9urte! Ondo pasazure egunean.Patxo handi batUnairen eta etxe-koen partez.

Zorionak, Maria eta Oihan, gaur14 eta 5 urte bete dituzuelako. Muxuhandi bat familia osoaren partez.

Zorionak, June,ostegunean 8 urtebete zenituelako.Patxo handi batfamiliako guztienpartez. Askomaite zaitugu.

Zorionak, Klara!Ondo pasa SantoTomas Egunean.Zure nebaren etalehengusuen par-tez, muxu bat.

Zorionak, Lea!Muxuak familiakoguztien partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4,50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAKErretratu bakarreko agurra: 3,50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12€.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 23

Page 24: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

16 BARIXAKUA18:00 Gurasoentzako formakuntza: Jo-lasean eta kirolean gure seme-alabekin.Unai Arrietak eskainiko du. Antolatzai-leak: Kalamua, EIGK eta Ongizate Saila.18:30 Alejandro Martinen erakusketa:Argazkiak 3Dn. Kultur Etxean, hilaren31ra arte. 20:00 Musika Eskolaren Gabonetakokontzertua. San Bartolome parrokian. 20:30 Antzerkia: Horacios y curiacios.Alopargo teatroak taularatuko du, HerrikoAntzokian.

17 ZAPATUA10:00 Apaingarrien tailerra. ElgoibarkoIzarrak antolatuta. 13:00 Gure Esku Dago. Argazkia ate-rako dute, eta sinadura bilketari ekingodiote. Kultur Etxe aurrean. 18:00 Haur Krosa. Mendaroko Txirrin-dulari Elkarteak antolatuta, Mendarozabalauzoan.

18 DOMEKA11:00 Tope Natxiok Mendaroko herrikirol taldekoen desafioa. 12:30 Udal Musika Bandaren kontzer-tua, San Bartolome parrokian. San Barto-lome parrokiaren 300. urteurrenarenbarruan. Jose R. Pascual Bilboko Udal Mu-sika Bandako zuzendariak zuzenduko dukontzertua. 1. Ralph Flourish for wind Band (V. Wi-lliams).2. Irish tune for county derry (P. Grainer).3. Toccata for band (F. Erickson).4. Mesopotamia (Jose Velez).5. Pacem (R. Spittal).6. The saint and the city (J. de Haan).7. Panis Angelicus (Cesar Franck). 8. Hator, Hator (Tomas Aragues).16:00 Eskola Kiroleko xake txapelketa.Elgoibar Xake taldearen elkartean.

19 ASTELEHENA16:00 Erakusketa: Elgoibarko Arte Erli-jiosoa. San Bartolome parrokian, urtarrila-ren 17ra arte.

20 MARTITZENA18:00 Literatura tailerra, Haizeak anto-latuta. Rojo y Negro. Consuelo Carrere-kin, Udal Liburutegian. 20:00 Xake Txapelketako sari banaketa.Udaletxeko pleno aretoan.

21 EGUAZTENA17:30 Parrokiako jaiotza. Parrokiako lo-kalean. 19:30 Kirol Federatuaren Urteko Sariak.Musika Eskolan.

AGENDA24

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 24

Page 25: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

AGENDA 25

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

GUARDIAK

09:00 - 22:0016 Barixakua BARRENETXEA17 Zapatua IBAÑEZGoizez, BARRENETXEA18 Domeka IBAÑEZ19 Astelehena GARITAONANDIA20 Martitzena ETXEBERRIA21 Eguaztena ORUESAGASTI22 Eguena YUDEGO23 Barixakua GARITAONANDIA

22:00 - 00:00Astelehenetik domekara ETXEBERRIA (Elgoibar)Santa Ana, 1 Tel.: 943 740 140

00:00 - 09:00IRAUNDEGI (Eibar) Fermin Calbeton, 19 Tel.: 943 201 110

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro) Tel.: 943 756 142* Ibañez: Rekalde, 1 (Soraluze) Tel.: 943 751 638* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze) Tel.: 943 751 384

Zinea (Herriko antzokian)

‘1898 Los últimos de Filipinas’

10 zapatua, 19:00 / 22:15 (VOS)11 domeka 19:00

12 astelehena 21:30

‘Trolls’18 domeka 16:30

‘Rams. El valle de los carneros’(Ongarri)

22 eguena 21:30

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 25

Page 26: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

HITZ ETA KLIK26

“Askatasuna da telebista itzaltzea, isilaraztea irrati bat eta ematea ahotsabeste bati, edo erostea irakurle gutxien daukan egunkaria”

Ainhoa Lendinez

Iosu Juaristi

Argazkiak esaten dit, askatasuna.Euskaltzaindiaren Hiztegiak dio'Eragozpenik eza, traba gabe-

zia'. 'Besteren mendeko ez denaren ego-era' eta 'Zapalkuntzarik eza'. 'Atxiloturikez dagoenaren egoera' eta 'gizabana-

koen oinarrizko eskubidea'. Askatasuna da niretzat mendira joaneta gure bazterrak ikustea. Orobat, etxeko txokoan yoga pixkabat egitea. Danele Sarriugarteren Angela Davisekikoa erostea Du-rangoko Azokan. Eta irakurtzea, askatasuna bortizkien zapaltzenzen esklabotza garaian ere, emakume beltzek bazutela euren txi-kian matxinatzeko indarrik. Askatasuna da Ibon Sarasola entzuteaeta irakurtzea. Eta askok, gehienek, sumindura eta probokazioaikusten dituzten hitzetan, autokritika eta eboluzioa ikustea. Eta sen-titzea badela jendea bizi dena euskarari emana, euskararekikomiresmenez eta Euskal Herriarekiko gogoz. Askatasuna da 'Zir-

Korrika' entzutea. Eta hura entzunez dantzan ikustea oinak zan-gotrabatuta dituztenak ere. Askatasuna da irakurtzea Uxue Alber-diri eginiko azken elkarrizketa, 'Gara'n, Literatura Sariaren harira:aberats euskaraz eta euskarari buruz; ausart beldurrez eta bizi-tzaz. Askatasuna da entzutea Jon Maiaren 'Kantu bat gara'. Etaikustea 8 minutuan euskaraz idatzitako hitzek nola hunkitu zutenmundu bat, are euskaraz ez zekiten asko ere. Askatasuna da en-tzutea Lorea Agirre. Esanez euskara hautu bat dela, politika dela.Eta bagarela nor. Esanez ezin gaitezkeela izan feminista euskal-tzale izan gabe; ezta euskaltzale ere, feminista izan gabe. Aska-tasuna da telebista itzaltzea, isilaraztea irrati bat eta emateaahotsa beste bati, edo erostea irakurle gutxien daukan egunkaria.Ezkutatzen eta desitxuratzen saiatzen diren errealitate hori bilatzeaeta ikusaraztea. Eta 'beste bat loturik deino, ez gara libre izango'.Eskafandra taldeari ongietorria eginez amaitu nahi dut; ikusarazididalako menperakuntzak oro askatasunerako bidea direla.

1015 alea:Maquetación 1 15/12/16 12:14 Página 26

Page 27: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

1015 azala:Maquetación 1 15/12/16 12:03 Página 3

Page 28: Elgoibarko kirolaren lemazain - barren.eus - … bana izan genezake. Aipatu ditudan adibide hauek, itxuraz, existitzen dira, eta erosi egin daitezke ja-danik . Nolako arrakasta eta

1015 azala:Maquetación 1 15/12/16 12:03 Página 4