Elkarrizketa: Ainara Santamaria

4
ELKARRIZKETA AINARA SANTAMARIA Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatea- ren eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santama- ria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakin- minetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean koka- tu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta mu- sikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu poli- tikoaz hitz egin digu. Maitasunari erromantiko adjektiboa eranstean, zer gehitzen ari gara? Maitasun erromantikoa mai- tatzeko forma konkretu bat da, eta nik gehituko nizkiokeen adjektiboak maitatzeko forma horri dira: bizi osorako ikuspegi batean eraikitzen diren harre- manak direla, monogamikoak direla eta heterosexualak izaten direla. Beraz, neska eta muti- 2013ko martxoaren 7a | 8. zenbakia “Politikoki ere landu behar da maitasuna” Nora Aurrekoetxea

description

Elkarrizketatzailea: Nora Aurrekoetxea / Elkarrizketatua: Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatearen eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu.

Transcript of Elkarrizketa: Ainara Santamaria

Page 1: Elkarrizketa: Ainara Santamaria

ELKARRIZK

ETA

AINARASANTAMARIA

Kontraesanak ezinbestekoak dira korapiloak askatzeko, sokak lotutakoa kolokan jartzen baitu hausnartze hutsak. Errealitatea-ren eta idealen arteko balantzan kokatzen da maitatzeko eredu erromantikoa, sistemak tinko oratzen duen haritik zintzilik. Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santama-ria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakin-minetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean koka-tu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta mu-sikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu poli-tikoaz hitz egin digu.

Maitasunari erromantiko adjektiboa eranstean, zer gehitzen ari gara?Maitasun erromantikoa mai-tatzeko forma konkretu bat da, eta nik gehituko nizkiokeen adjektiboak maitatzeko forma horri dira: bizi osorako ikuspegi batean eraikitzen diren harre-manak direla, monogamikoak direla eta heterosexualak izaten direla. Beraz, neska eta muti-

2013ko martxoaren 7a | 8. zenbakia

“Politikoki ere landu behar da maitasuna”

Nora Aurrekoetxea

Page 2: Elkarrizketa: Ainara Santamaria

lez osatutako biko harremanak litzateke alde batetik. Eta, bes-talde, beste pertsonarekiko men-pekotasun handia suposatzen duen maitatzeko eredu bat da; “ni zu barik ez naiz ezer” edo ho-rrelako topiko batzuk errepro-duzituko liratezke. Identitateen diluitze bat eragiten duen edota norbere subjektu izatea kolokan jartzen duen maitasun eredua da.

Berdin eragiten al digu neskoi edo mutilei? Mendebaldeko kulturan maitasunak hartzen du gure bizitzen erdigunea, eta hor bada alde bat neska eta mutilen artean, neskok gure bizitza osoa planifikatzen dugulako beste pertsona baten edota maitasun istorio horren arabera. Neskoi txikitatik erakusten zaigu maitasunaren bidez lortuko ditugula gauzak, eta mutilen kasuan lanaren edota

esfortsuaren bidez izaten da normalean. Guztioi eragiten digun kontua da, baina modu ezberdinean.

Nolakoa da maitasun ez erromantikoa?Pertsonen arteko negoziaketek pisu handia hartuko lukete maitasun ez erromantikoan, eta harreman horretan parte hartzen duten pertsonen nahi eta desioak errespetatu beharko liratezke. Ezinbestekoa da maitasuna eta sufrimenduaren arteko lotura horrekin apurtzea,

batez ere atzeraezinak izan litezkeen ondorioak ekidin asmoz. Heterosexualitatearen naturalizazioa kolokan jarri eta egungo fidelitate nahiz monogamiaren k o n t z e p t u a l i z a z i o a z ere hausnartu beharko genuke maitasun eredu ez erromantikoak izateko.

Maitasuna aipatzean bikote harremanetan pentsatzen jartzen gara normalean...Maitasun erromantikoak ez dauka zertan bikote bati lotu-tako eredua izan. Egia da beste pertsona batekiko maitasunean oinarritzen den eredua dela, eta bikote harremanetan errepro-duzitzen dela gehienbat, baina ez du zertan beti bikotekideari lotutakoa izan.

Erromantikoki maitatzea era-baki bat bada, ikasi egiten al da maitatzen?

“Feminismoak gako asko eskaintzen ditu maitasun harreman osasuntsuagoak izateko”

Page 3: Elkarrizketa: Ainara Santamaria

Maitatzen ikasi egiten dugu eta irakatsi egiten digute. Eta, beraz, erakutsia bada, aldaketa-rako aukerak ere sortu egiten dira, ikasitako guztia deseraiki ahal dugulako eta berriz erai-ki, bakoitza ongi sentitzen den modu horretan.

Maitasuna eraikuntza bat dena-ren sinesmenak pisua galdu du gaur egun, eta zerbait berezkoa edota barrutik ateratzen zaigu-na bezala agertzen da. Adibidez, zeloen kontu horrekin guztiare-kin, sarri entzuten da norbaitek beste batekiko zeloak sentitzen baditu gehiago maite duelako dela edo horrelako kontuak. Hori da, azken batean, ez dugu-lako kolokan jartzen horren ja-torria zein den.

Eta, hautu bat bada maitasun eredu hori jarraitzea?Ezinbestean egin beharre-ko gauza da maitasunaz hausnartzea eta, beraz, noizbait kolokan jarri behar da ikasitako hori. Horretarako kontraesanak ezinbestekoak dira; errealitatea eta idealen artean kontraesanak sortzen dira, eta horrek kolokan jartzen du guztia. Antsietate asko sortzen duen prozesua izan liteke maitasun eredua dese-raikitze eta eraikitzearena, oso

naturalizatua dugun kontua bai-ta. Baina, era berean, ezinbes-teko prozesua dela iruditzen zait. Behin ariketa hori eginda, bakoitzak hautatu dezala mai-tatzeko zein eredu jarraitu nahi duen, baina behintzat kontzien-te izanda eredu erromantikoak zer nolako arriskuak dauzkan. Hausnarketa ezinbestekoa da.

ELKARRIZK

ETA

“Maitasunak badu alde intimoa, baina ezin da ukatu bere izaera soziala eta politikoa”

Page 4: Elkarrizketa: Ainara Santamaria

2013ko martxoaren 7a | 8. zenbakia

Maitasuna zer da, kuantitatiboa edo kualitatiboa? “Asko maite zaitut”, edo “ondo maite zaitut”?Egia esan ez dut horretaz hausnartu, baina orain galdetzen didazula... “Ondo maite zaitut” gehiago gustatzen zait “asko maite zaitut” baino. Halere, hor beste eztabaida batean sartuko ginateke, zer den ondo maitatzea eta zer ez…

Maite min-du. Pistarik ematen al digu?Pista asko ematen dizkigu, bai. Egun, mendebaldean, maita-suna erabat lotuta dago sufri-menduarekin, eta maitatze-rakoan sufritzea normaltzat hartzeak indarkeriazko egoera baten aurrean jasangarritasun handiagoa izatea suposatu le-zake. Gazteen artean, oroko-rrean, maitasun harremanetan asko sufritzen dela esango nuke, eta naturaltzat hartzen da hori. Kezkagarria iruditzen zaidan kontua da.

Ba al dauka alde onik erroman-tikoki maitatzeak?Nik hasieran aipatutako atri-butu horiekin lotzen dut maita-sun erromantikoa, eta horrek, niretzako, ez du ezer onik. Hala ere, niretzat esanahi ezberdina daukaten hiru kontzeptu des-berdin dira maitasuna, erroman-tizismoa eta maitasun erroman-tikoa. Maitasun erromantikoa eta musikagintzari buruz egin dudan ikerlanean, elkarrizketa-tuetako batek erromantizismoa zerbait kudeagarria bailitzan le-gez kokatzen zuen, baita harre-manen indargarri gisa ere. In-teresgarria litzateke kontzepzio horren atzean dagoena zer den ezagutzea.

Maitasuna zerbait pertsonala eta intimoa omen da. Baina, ezin ukatu soziala eta kolektiboa ere badenik. Zein ekarpen egin le-zake feminismoak “lo personal es politico” horri jarraiki?Maitasunak badu alde intimoa, bai, baina ezin da ukatu bere

izaera soziala eta politikoa. Nire ustez, feminismoak gako asko eskaintzen dizkigu maitasun harreman osasuntsuago batzuk izateko, bereziki emakumeoi. Feminismotik asko hausnartzen da maitasunaren inguruan, eta hausnarketa bera iraultza egi-teko modu bat da. Halere, esan beharra daukat sarritan “lo personal es politico” aldarrika-tu izan arren feminismotik, “lo personal” horren baitan ez dire-la behar besteko lehentasunez jorratu maitasun ereduak.

Maitasun erromantikoaren atzaparretan erori izana lepora-tu izan digute maiz feministoi…Eta hala izango da gehienetan. Txiki-txikitatik datorren ikaste prozesu bat den heinean, inork gutxik lortzen du atzapar ho-rietan ez jauztea. Halere, mugi-

mendu feministatik egindako hausnarketa guztiek ahalbidetu dute atzapar horiek ikusaraztea eta maitasun ideologiak mundu ordena konkretu bat sortu eta sustengatzen duela azaleratzea. Patriarkatuak bizi iraungo badu, ezinbestekoa du maitasun eredu erromantikoa, eta hori mantentzeko sozializazio eredu oso bat dago martxan.

Maitasun harremanak iraultzea Euskal Herriko jendarte eraldaketaren baitan kokatzen al da?Euskal Herrian tradizio handia dugu bestelako herri baten alde-ko borrokan; bai bestelako eredu sozial baten alde, baita ere Eus-kal Herri libre baten alde. Baina, sarritan, diskurtso abertzale eta ezkertiar horretan, maitasunak ez du tokirik izan, eta ez zaie

eraldaketarako funtziorik aitor-tu maitatzeko ereduei.

Maitasuna ez da iraultzarako ele-mentu gisa hartzen. Maitasuna-ren lanketak tokirik izan ez badu edo, behintzat, hori kolokan jarri ez bada ere, esan beharra daukat abestien letrak aztertzen hasita sarritan ez dudala jakiterik lortu abesti bat bikote harreman bati buruz mintzo den, edo aberrien inguruan, gudariak, presoak… Ez da erraza izan jakitea zeri abesten dion kantu bakoitzak. Beraz, Euskal Herriko borroka historia horretan maitasun erromantikoaren lanketak toki gutxi izan badu ere, esango nuke oso erromantikoki maitatu izan dela.

Maitasuna eta iraultza eskutik oratuta joan beharko lirateke?Borroka sozial edota Euskal Herriaren eraldaketa proze-suan maitasuna ere politikoki lantzeko kontu bat da. Finean, bestelako harreman eredu bat ez badugu sortzen, antzuak izan-go direlako beste eraldaketa pro-zesu batzuk. Egungo maitasun moduak eraldatzea ezinbeste-koa da aldaketa errokoa eta osoa izan dadin.

Maitasuna testuinguru historiko eta sozialaren arabera formaz aldatzen doan gaitasun unibertsala omen da. Nolako silueta du euskal maitasunak? Ba al dago maitatzeko era euskaldunik?Ez nuke esango maitatzeko era euskaldun konkreturik da-goenik, mendebaldeko kulturan gailentzen den maitasunaren eredu erromantikoa ez bada.

“Patriarkatuak bizi iraungo badu, ezinbestekoa du maitasun eredu erromantikoa”

“Ez zaie eraldaketarako funtziorik aitortu maitatzeko ereduei”